Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Orduan, utz iezadazue esperientzia hauek bururatzen, bada, nire ikuspegitik, argitu nahi ditugun ezaugarriak zehatz mehatz erakusten dituzte eta. Horri dagokionez esan behar dudan lehenengo gauza da esperientzia hauen ahozko adierazpena zentzurik gabekoa dela! " Munduaren existentziak harritzen nau" esaten badut, hizkuntzaren erabilpen txarra egiten ari naiz.
‎Tosferina edukita, salbu nago berriro ez dudalako edukiko. Funtsean salbu egoteak esan nahi du fisikoki ezinezkoa dela niri gauza batzuk gertatzea eta, beraz, ez du zentzurik edozein gauza gertatuta ere salbu nagoela esateak. " Salbu" hitzaren beste erabilpen txarra dugu, beste adibidea" existentzia" edo" hunkitzea" hitzaren erabilpen txarra den bezala.
‎Tosferina edukita, salbu nago berriro ez dudalako edukiko. Funtsean salbu egoteak esan nahi du fisikoki ezinezkoa dela niri gauza batzuk gertatzea eta, beraz, ez du zentzurik edozein gauza gertatuta ere salbu nagoela esateak. " Salbu" hitzaren beste erabilpen txarra dugu, beste adibidea" existentzia" edo" hunkitzea" hitzaren erabilpen txarra den bezala.
‎Esan zuen" Kontrabaxu hori gehiegi mugitzen da" bezalako enuntziatu bat ez dela inolaz ere gizakiei buruzko enuntziatua, baizik eta Matematikaren zati bat ematen duela; eta, marrazten dudan aurpegi batez esaten badut" Barre gehiegi egiten du", esaten dela oraindik" ideal" batera gehiago hurbildu litekeela, baina ez oraindik behar bezain atsegina ez denik, eta halako" idealera" hurbiltzeak" buruketa matematiko bat ebaztearen" antza duenik. Era beretsuan, esan zuen, margolari bat koadro bat hobetzen saiatzen denean, ez da bere buruari buruzko saiakuntza psikologikorik egiten ari, eta ate bati buruz" Gaizki orekatuta dago" esatea, atean gaizki dagoena esatea dela, baina ez zein hunkipen utzi duen. Estetikaren auzia, esan zuen, ez zen" Hau zure gustukoa da?"," Zergatik da hau zure gustukoa?" baizik.
2001
‎Konstituzio politiko egokienaren inguruan ere eztabaida ugari izango da (demokrazia ote den, monarkia, aristokrazia...). Orokorki, bizitzaren arlo guztietan mundu ikuskera aristokratikoaren eta berriaren arteko borroka eta, zenbaitetan, uztardura dagoela esan dezakegu. Sofisten jarrera (Gorgias, Protagoras...), esate baterako, honen adierazgarri da, beraien erlatibismo eta balio absolutuekiko eszeptizismoak atenastarren oinarri erlijioso eta etikoak zalantzan jartzera bultzatuko baititu, jasotako tradizio atenastar guztia desorekatuz.
‎Era honetan, aberatsenen eta pobreenen arteko zuloa handituz joan zen, bigarren gizarte taldea ikaragarri ugarituz. Platonek ere hiri bakoitzaren baitan bi hiri daudela esango du, aberatsena eta pobreena, etengabe borrokan, eta borroka hori dela hiri estatuaren zoritxar guztien iturri. Hirietako artisau eta bestelako soldatapekoek ere sufritu zuten ondorio ikaragarriak izan zituen krisi ekonomiko hau.
‎Norbaitek beste olerkari baten pasarteren bat abesten duen bakoitzean, loak hartzen zaitu eta ez dakizu zer esan; baina norbaitek olerkari haren kantu bat abestu orduko, esnatu eta zure bihotza pozez saltoka hasten da, esateko gauza asko dituzularik. Izan ere, Homerori buruz diozuna ez baita teknika edo arteren batek erakutsia, dohain jainkotiar bati esker eta jainkoren batek hartua egonik esandakoa baizik.
‎Sok. Orduan, nik erakutsi dudan moduan, gauza batzuei buruzko zientzia bat eta beste gauza batzuei buruzko beste zientzia bat daudela diodanean, batari arte izen
‎Sok. Itsaso harrotuan untziaren agintean dagoenari esatea komeni zaiona rapsodak jakingo al du kapitainak baino hobekiago, lon.
‎Zertan datza urrats okerra eta nahasgarria? Berezkoa da baldintzatuak baldintza behar duela esatea, baina bestelakoa da baldintzatugabea badagoela esatea, hau da, ideien objektibotasun erreala onartzea, zeren esperientziak hau inoiz eta inolaz ere ez baitigu berretsiko:
‎Lehenak dio sentsuetako objektuetan soilik dagoela errealitatea eta beste guztia itxurakeria soila dela. Bigarrenak, berriz, sentsuetan ilusioa besterik ez eta benetako errealitatea adimenean soilik dagoela dio.
2002
‎Gainera, neurri latzok herio mantso batera eramaten dituzte presoak eta zigorrak, horrela, zigor kapital baten pareko bilakatzen dira, nahiz ez daramaten izen hori. Ondorioz, bada, botere exekutiboak botere legegileak onartzen ez dituen neurri zorrotz eta latzetara makurrarazten baditu presoak, esan daiteke horien heriotza haien esku geratzen dela; baina, ostera, legegileak neurri zorrotz eta latz horiek onartzen baditu, nahiz kondena horrek heriotza mantso batera eramango dituen ezinbestean, ez dago esaterik presoak heriotza zigorrera kondenatu dituztenik; nolanahi ere, argi gera bedi neurri horiek zorrotzegiak iruditzen zaizkigula, urte askoan presoek pairatu beharreko sufrimendu luzea bidegabea baita, zalantza izpirik gabe. Horrez gain, presooi ordainarazten zaizkien zigor zorrotzak ez datoz bat, inolaz ere, egindako okerrengatik ordainarazi behar litzaiekeenaren neurriarekin, haietako bakoitzak zigorraren zorroztasuna agoantatzeko agertutako indar eta gaitasunekin baino.
‎1786an Jeremy Benthamek Kritxevera bere anaia bisitatzera joateko bisita luze bat ordaindu zuen, eta izugarri gustatu zitzaion eskema Panoptikoa; bereziki, neurri batean egunkarietan Middlesexen zentzabide etxe berri bat egiteko asmoa zegoela zioen iragarki batek inspiratuta6, Ikuskapen Etxeak espetxe izateko balio zezakeela ikusi zuen. Gainera, hasiera hasieratik eraikuntza helburu ugaritarako moldagarri izateko moduan irudikatu zen —eskola, ospitale, fabrika edo presondegi izateko, esaterako.
2003
‎Baina itzelena guztiek diotena da: maitaleari bakarrik barkatzen diotela jainkoek egindako zinak hautsiz gero, maitasun zinik ez dagoela baitiote. Horrelako askatasun osoa eman diote maitaleari bai jainkoek eta bai gizakiek, hemengo legeak dioenez.
‎Ikerkuntzak tradizioarekiko duen menpekotasuna baino jorratu ez dudan neurrian, nire eztabaida alde bakarrekoa da ezinbestez. Auzi horren osotasunari buruz gauza mordo bat dago esateko.
‎Baina alde bakarrekoa izateak ez du erratuta egotea esan nahi halabeharrez, eta zientziagintza arrakastatsuaren betekizunen azterketa zorrotzago baterako funtsezko sarrera izan liteke. la inork, agian inortxok ere, ez du entzuteko premiarik zientziaren bizitasuna tradizioa hausten duten noizbehinkako berrikuntzak agertuz joatearen menpe dagoela. Baina ikerkuntzak, gainera, ezarritako lanabes eta usteen inguruko konpromiso sakonarekiko duen menpekotasunak, itxuraz aurkakoak, oso arreta txikia jasotzen du.
‎2 Ez dakit Kuhnen ‘puzzle’ hitzaren erabilerak eta Wittgensteinenak elkarren artean zerikusirik ote duten. Jakina, Wittgensteinek bere tesi bati lotuta erabili zuen, alegia, filosofian benetako arazorik ez dagoela esaten duenari —hau da, hizkuntzaren erabilera desegokiari lotutako sasi arazoak, puzzleak, daudela— Gerta ala gerta, ‘arazo’ hitzaren ordez ‘puzzle’ hitza erabiltzea, egia esan, horrela deitutako arazoak oso sakonak eta larriak ez direla erakusteko nahiaren seinale da.
2004
‎Esan beharra dago, edozein modutan, perfekzioaren, eta Jainkoaren, adiera hori Descartesek (aipatu ditugun beste puntu batzuetan bezala) berea egiten duela frogatu gabe. Zer arrazoi dago esateko perfekzioa ulertzeko ez dugula inperfekzioaren ideiaren beharrik. Zer arrazoi perfekzioa inperfekzioaren aurrean lehenesteko munduari buruz ikusmolde zorrotz batean?
‎Zer esan nahi dugu, baina, subjektu metafisiko diogunean? Metafisikaren errealitatera irekita dagoela esan nahi dugu, hau da," fisikatik" (psikobiofisikatik) haratagoko eta honatagoko errealitatea ezagutzeko eta kontenplatzeko (thedrein) isuria duela gizakiak. Beste era batean esanez:
2005
‎Zernahi gisaz, eskolastikoek atsegin dute erredukzioaz (reductive) hitz egitea, hau da, zuzenbide naturalari ez zaizkiola horiek batere arrotz; era berean esan genuen zuzena zela zuzengabekoa ez zena. Abusuaz ere, anitzetan, arrazoimena legezkoa edo horren aurkakoa baino hobe dela esaten duena ere, behartu ez arren, zuzenbide naturalari dagokiola esan ohi da.
‎Hizkuntza bera (gizakiaren naturaz gaindiko ahaidetasuna ez aipatzearren) aztarnarik argitsuena eta frogarik ziurrena da hainbat gauza esateko: ...z duela bere baitan isolatutako indibidualitate bat esateko; Ni eta Zu ez direla bakarrik txandaka galdegiten duten kontzeptuak, baizik eta —banantze punturaino itzuli ahal izanez gero— egiaz kontzeptu identikoak direla esateko; eta, zentzu honetan, indibidualitatearen zirkuluak —banako ahul, behartsu eta galkorretik hasi eta garai bateko gizadiaren leinuraino doazen zirkuluak— daudela esateko, ze bestela ulertze oro ezinezkoa izango litzateke betiko. Hau ez da era honetako esaldiak garatzeko lekua, baina ezinbestekoa iruditzen zitzaidan hauek aipatzea bi arrazoirengatik:
2006
‎36 kahmai aditzak eserita egon esan nahi du, eta, zehazki, Biltzarrean eseri; testuan, bestalde, qowkoj da Biltzar edo Kontseiluko eserlekua, baina qakew aditzak ere eserita egon esan nahi du, eta, zehazki, Biltzarrean eseri adierazteko erabiltzen da.
‎36 kahmai aditzak eserita egon esan nahi du, eta, zehazki, Biltzarrean eseri; testuan, bestalde, qowkoj da Biltzar edo Kontseiluko eserlekua, baina qakew aditzak ere eserita egon esan nahi du, eta, zehazki, Biltzarrean eseri adierazteko erabiltzen da.
‎Hala, Humek, gizakiari dagozkion ahalmenak aztertu orduko, bere buruari galdetzen dio ea gainerako animaliek ere ahalmen horiek dituzten. Ildo horretatik, Humek piztiak pentsamenduz eta arrazoimenez horniturik daudela dio (T 1.3.16.1). Edo, maitasunaz ari denean, Humek horrelako grina ere animaliengan egon badagoela dio.
‎Ildo horretatik, Humek piztiak pentsamenduz eta arrazoimenez horniturik daudela dio (T 1.3.16.1). Edo, maitasunaz ari denean, Humek horrelako grina ere animaliengan egon badagoela dio. Areago, grina horren (eta bestelakoen) azterketa kausala antzekoa da bai gizakiengan bai bestelako animaliengan (T 2.2.12.1).
2007
‎hezkuntza berez zer den galderari erantzutea aldez aurretiko zeregina da pedagogo ororentzat, eta, auzi horretan, berorrek ezinbestean jo behar du hezkuntzaren antropologia filosofikora eta hezkuntzaren antropologia kulturalera. ...udio pedagogiko filosofikoak, batetik, haren berezko" hezigarritasunaz" hitz egitera garamatza —hezkuntza gizakiaren beraren behar, posibilitate eta obligazio bat da—, baita hezkuntzaren izaera" teleologikoaz" ere —heztea helburu baten araberako jarduera bat da— Gizakiaren ikerketa pedagogiko kulturalak, bestetik, sozializaziorik gabeko pertsonalizaziorik ez dagoela esaten digu —banakoaren errealizazioa beti taldearen baitan ematen da— eta, bide batez, kultura ezberdinen araberako sozializazioez eta hezkuntzaren erlatibitateaz hitz egiten digu. Bestela azpimarratu beharrekoa da, hezkuntzaren antropologiaren baitan ere, pedagogia ekintza edo jarduera baten zientzia dela —ez da deskribapenetan agortzen— eta, horrenbestez, hezkuntza mailan egin beharreko horren zentzuaren inguruko galdera etikoa saihestezina dela.
‎" Karakterearen formazioa —hezkuntza teorian esatea ohikoa den bezala— heziketa eta diziplina eskolarraren helburu orokor bat da" 89 Aurrerapauso bat emanez, baina etenik gabe, arazo hori egun nola planteatzen den ikusiko dugu, hain zuzen etika komunikatiboa erreferentziatzat hartzen duen Lowischen" ekintza pedagogikorako erantzukizunaren etika diskurtsiboaren" 90 eskutik. Teoria etikoak, egiaz, ezin dizkio pedagogiari berme moralerako behin betiko irizpideak eskaini —Nietzscheren" Jainkoaren heriotzaren" ondoren ez dago esaterik zer dagoen berez ondo edo gaizki—, baina bai iratzar dezakeela erantzukizunezko jarrera bat hezitzaile eta heziengan. Horregatik dio Lowischek:
2008
‎..." badena" ere zentzu askotan esaten da, baina guztietan printzipio bakar bati dagokio. Izan ere, badiren guztiak izendatzen dira batzuk substantziak direlako, beste batzuk substantziaren afekzioak direlako, beste batzuk, berriz, substantziarako bidea, edo usteldurak, edo gabeziak, edo tasunak, edo eragileak, edo sortzaileak direlako, substantziarenak edo substantziari dagokionez esaten ditugunenak, edo hauetako baten edo substantziaren ezeztapenak direlako (IV 1, 1003b5).
‎Egintza, hain zuzen, gauzaren gauzatzea da, baina ez potentzian dagoenean esaten dugun bezala: potentzian dagoela esaten dugu, adibidez, Hermes egurrean dagoen bezala, eta lerro erdia lerro osoan bezala, lerro erdia lerro osotik bereiz litekeelako; eta ikertzen ez duena ere jakintsua dela esaten dugu, ikertzeko gai baldin bada.
‎Egintza, hain zuzen, gauzaren gauzatzea da, baina ez potentzian dagoenean esaten dugun bezala: potentzian dagoela esaten dugu, adibidez, Hermes egurrean dagoen bezala, eta lerro erdia lerro osoan bezala, lerro erdia lerro osotik bereiz litekeelako; eta ikertzen ez duena ere jakintsua dela esaten dugu, ikertzeko gai baldin bada. Beste [izate zentzu] a egintzan da.
‎Horrela, landaturiko hazia potentzian den garia dela, eta galburu heldua egintzan den garia dela esaten dugu. Antzeko moduan, artista lantzen ari den marmolezko blokea potentzian dagoen eskultura bat dela, eta eskultura burutua, berriz, egintzan dagoela esaten dugu.
‎Fichtek Kanten filosofiari erantzun bat eman zion. Printzipio bat falta zitzaiola, eta printzipio hori Nian zegoela esan zuen. Horrela, Kanten filosofiak eta erromantizismoak topo egin zuten.
2009
‎Ezagutza ez da gizakiaren sen aspaldikoena edo, alderantziz adieraztearren, ezagutza agerpenaren antzekorik ez datza gizakiaren jokabidean, gurarietan, giza senean. Ezagutza, izatez, senekin lotua dagoela esango zukeen Nietzschek, Foucaulten iritzian, baina horietan ezin egon daiteke presente edo, areago, ezin daiteke senetako bat izan, besterik gabe: ezagutza, hain zuzen, senen arteko jokoaren, enfrentamenduaren, bat egitearen, borrokaren eta konpromisoaren emaitza baizik ez da.
‎Zilegi bedi, nolanahi ere," estruktura" terminoaren adierak gogoan hartzea. Aitortuko dugu, era berean," estrukturalismo" hitza belaunaldi fenomenologikoak" jokaera" edo" jokabide" adieraz (Gestalt, modu organizistan, zernahi ororekin" osotasun bizi" bat bezala loturik dagoela dioen nozio erromantikoari legokiokeen moduan) erabili izan duela. Hemen adiera hori ez da bidezko.
‎Feuerbachen ustez, horixe tautologiarik inozoena besterik ez da. Fenomenoak izpirituak determinaturik daudela esatea eta fenomenoak bere buruaren osotasunagatik determinatuak daudela esatea berdina denez, Hegelena adierazpen hutsa da, edukirik gabea. Feuerbachen hurrengo kritika izpirituaren kontrakoa izango da.
‎Feuerbachen ustez, horixe tautologiarik inozoena besterik ez da. Fenomenoak izpirituak determinaturik daudela esatea eta fenomenoak bere buruaren osotasunagatik determinatuak daudela esatea berdina denez, Hegelena adierazpen hutsa da, edukirik gabea. Feuerbachen hurrengo kritika izpirituaren kontrakoa izango da.
‎Eta, aldi berean, azpiatal hau eta liburuaren azken xedea ere lotzea izanen da azpiatal honetako jarduera nagusia. Hau da, azaltzea nola Moderniatik pentsatzen ditugun gauza asko orain, Postmodernian gaudela diogun honetan. Eta nola eternalak diren edo eternotzat ditugun gauza asko (denak) konstruktoak, eraikuntzak, denborazkoak beraz baino ez direla.
2010
‎18 Aurrekoa dela bide, botoaren kasuan zalantzarik gabe uste dut, behartzeko asmorik gabe emandako botoak ez duela behartzen, beste toki batean aipatu nuen moduan. Botoa egin daiteke behartzeko asmorik gabe eta Medinako Bartolomek parekotasuna ezarri du kasu horren eta agintzeko baina ez behartzeko borondatea duen legegilearen artean, halakoetan betebeharra dagoela esan arren.
‎Modu bertsuan dihardu Platonek, lehen aipaturiko elkarrizketan. Arrazoia argi dago esanaren arabera: legea zuzentasunaren neurria da, haatik, lege bidegabea ez da giza jokaeraren zuzentasun neurria, ezpada, are gehiago, haren araberako ekina da bidegabea; hortaz, ez da legea, baizik eta legearen izena hartzen du halako analogiaren bidez, helmuga jakina duen jarduera ezartzen duen neurrian.
‎Hizkuntzaz arduratzen diren beste zientzien artean, hirugarrenik, hizkuntzaren psikologia eta psikopedagogia aipatuko ditugu: gizakia eta hizkuntza, antropologia eta linguistika, sakonki lotuta daudela esaten dugun unetik, bada, posible bakarrik ez baizik eta behar beharrezkoa da ere hizkuntzaren inguruko hausnarketa psikologiko eta psikopedagogiko sakona burutzea. Azken batean, giza portaera eta giza hizkuntza loturik daude, eta, horrexegatik, nahitaez aitortu behar zaio dimentsio psikologikoa hizkuntzari berari eta berorren irakaskuntzari.
2011
‎Filosofia, izatez, filosofiaren filosofia omen da eta oinarrira itzultzeko ahalegin etengabea, Heidegger, aurrera egitea atzera egitea da eta hasieran ez dago izatea baino Parmenidesek debekatzen baitit ezer ez dagoela esatea. Hasieran, ordea, poesia zegoen, Homero.
‎134). Asia honezkero Errusia/ Sobiet Batasuna da, eta agian ez dago esan beharrik, Heideggerrek ez zuela biziki maite boltxebismoa (marxismoa, komunismoa). Hitler eta Stalin:
2012
‎egia bat gertaera batetik bakarrik sor daiteke. Egia bat unibertsala izanez gero, bere unibertsaltasuna kontingentzia hutsari, gertaeraren kontingentziari lotuta dagoela esan behar da. Egia bat kontingentziaren eta eternitatearen lotura supernumerario gisa agertzen da mundu batean.
‎Kasu horretan, politikaren gorputza indartzen du, hau da, egiaren prozesuan sartzen da. Nolanahi ere, horrek ez du Izatearekin zerikusirik, ez dago horren alde edo aurka; izan ditzakeen ondorioen berri ez badugu ere, prozesuarekin bat egiteko prest gaudela esan nahi du, prozesuan sartu edo murgildu nahi dugula.
‎Bere filosofia berrian, politika ez da izango alderdiari eta alderdiaren pisuari lotuta dagoen kontzepzio bat. Hein batean, printzipio emankor bakartzat praxi politikoa duen, baina hori aktibitate kolektibo batekin bat eginda dagoela dioen Sartreren ideian oinarrituko da; garrantzitsuena da horrek kanpo estatutuen edo estatutu instituzionalen beharrik eza adierazten duela. Arazoa taldearen kohesioan datza, bertan behera utzia edo traizionatua izango ez den helmuga bateranzko aktibitatearen erregulazioan; hots, antolaketa minimo baten beharrean.
‎munduan badago nire existentziarako iturria, zu zaren hori. Eta horrek, aldi berean, mundu berri bat eraikitzeko eta horretarako beharrezkoak diren arriskuak nire gain hartzeko prest nagoela esan nahi du.
‎Bien arteko aldeak nabariak dira, zaldiarekiko bien harremanak oso ezberdinak dira. Kasik badago esaterik bien zaldiak ez direla berdinak. Baina Badiouk defenditzen duenez," Chauveteko leizeko margolarien eta Picassoren artean badago motibo aldaezina, betiereko egia" (LM, 27).
‎Egungo garai nahasgarri eta gorrotagarriak politikan, artean, zientzietan eta amodioan betiereko egiak daudela esatera behartzen gaitu. Bizitza bizirautea baino boteretsuagoa den zerbait bilakatzen duena gorputz subjektibagarrien eratze prozesuan urratsez urrats parte hartzea dela ulertzen badugu, Rimbaudek Une saison en enferen amaieran beste ezer baino gehiago desiratzen zuen horren jabe izango gara," Egia, arima eta gorputz batean".
‎Egiak daudela da haren axioma garrantzitsuena. " Materialismo demokratikoak" munduan hiztunak eta gorputzak besterik ez daudela esaten du. " Dialektika materialistak", aldiz, horiez gain egiak ere badaudela onartzen du:
2014
‎Beti doinu berarekin, perkusio mutuekin neurtua. Gaia animatzen da; Siegmundek Brunnhilde begiratzen du, hotza eta ederra dagoela dio, gaia froga jasanezina bihurtzen da Brunnhilderentzat, beldurrik gabeko gizon batek kanporatzen du. Amore ematen du, beranduago Wotanek emango duen bezala.
‎Oroi dezagun hemen Eraztuneko beste une goren bat: Siegmunden eta Brunnhilderen duoa Walkiria ko bigarren ekitaldiaren amaiera aldera, Brunnhilde bere edertasun hotz eta handientsuarekin, Siegmundengana hurreratu eta esaten dio hilkorra den orok bera ikusi eta gutxira hilko dela; Brunnhilde bertan dago esateko Walhallara hildako heroien bizileku eternoraeramango duela Hundingekin duen gudua galdu ostean. Siegmundek eskaintzari uko egiten dio Sieglinde ezin bada berarekin elkartu Walhallan, nahiago duelako emakume miserable baten maitasuna" Walhallako gozamen frigidoak baino/ Walhalls sproden Wonne".
‎Bayreuthen heriotza iragarri zen eta modaz kanpo zegoela esan izan zen sortu eta berehala; gaur egun, ordea, bere hileta antolatu zutenak baino dezente biziago dago. Behin eta berriz, Europako kulturaren fundamentalisten Meka gisa agertzen da haien hadj a da, erromesaldi sakraturako lekua, bizian behin behintzat hara joan behar da nork bere arima salbatu nahi badu.
‎Baina maitasuna da mintzairan, hizketan, zirkuluan mugitzen dena, ez urrea. Zirkulazio ‘arruntarekiko’ perbertsioa dagoela esan genezake: urrea eskuz esku pasatzen da, eta harekin maitasunaren maldizioa, eta, beraz, maitasuna da jada zirkulatzen ez duena.
2016
‎Perspektiba ezberdinen autonomia (guztiena, zientziarena bezala mitoarena) aitortzen ez bada, eta diferentziak erdeinatzen badira, azkenean hizkuntza bera bihurtzen da nahaste borraste bat. Funtsean egoismorik ez dago esan lezake edozeinek, hori ez da ‘altruismo’ unibertsalaren kasu partikular bat baizik, neure buruarekiko altruismoa(" maita zeure burua hurkoak maite dituzun bezalaxe": taldearen lehentasun absolutuaren suposizioarekin). 272 Edo erruki unibertsalarena:
‎‘Gene kooperatiboa’, Dawkinsen ondoren (eta kontra) hainbat mintegi eta artikulutan errepikatua aurkitzen dugun esapidea da, J. Bauer biologialari molekular eta neurobiologo aleman, Friburgoko Unibertsitatean profesorearen liburu baten titulua adibidez.288 Ez du kooperazioaren gene bat dagoenik esan gura, gizakia abere esentzialki kooperatzailea dela baizik. Naturan kooperazioa egon badagoena Darwinek bezala Dawkinsek ere badakite.
2021
‎Originalaren kopia baino, kopiaren kopia akastunak, alegia: generoaren parodiak erakusten du generoaren atzean omen dagoen identitate originala bera originalik gabeko imitazio bat dela[...] gehiegitasun parodikoak ezinezkoa egiten die kultura hegemonikoari eta haien aldekoei genero identitate naturalizatu edo esentzialistak daudela esatea. (Ibid.:
2022
‎Filosofia hutsaren aristokratismoaren kontra, arrakalak ireki dira eta, hartara, gauzatu egin liteke filosofiaren bokazio berdintzailea: pentsatzea denoi dagokigula dioen premisa hori.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia