Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Frantziatik edo Albaniatik, gutxienez. Toki horiek non zeuden ere ez nekien, baina urrunekoak ziruditen behintzat.
‎Fede itsuak, ordea, itsutzen gaitu eta bertzeen salatzerat eta haien ezabatzerat eramaiten gaitu... eta pentsu bategatik bertzeen ezabatzea da, hain zuzen ere, ene pentsuak ezin onar dezakeena. Halarik ere, aitortzen dut ezen neke eta gaitz dela, pentsuaren bidetik, mundu sendo baten lantzea; izan ere, pentsua arrazoinaren esparrua da, bai, baina ezin ahantz daiteke ezen arrazoinak zalantza duela bere egunorozko ogi... halako tailuz, non segur dagoenean ere ez baitago segur, zeren arrazoinak, zalantza bat itzali orduko, pizten baitu bertze bat... pizten ditu bi, edo piz ditzake anitz, zalantzen katea infinituraino luzatuz.
‎Nire izena hainbertze dokumentutan agertzeak ez zuen erran nahi denen protagonista ni nintzenik, aski hedaturik egon gabe ere ez bainaiz hiri honetan halako deituraren jabe bakarra. Banan banan begiratzera etsia, lehenbizikoetariko baten izenak terneziazko irribarrea jalgiarazi zidan:
2001
‎Urrunera bidaian abiatutakoak ere izanen dira, mamu erromesen moduan. Ez dira geldirik inoiz geratuko, itsasoa bare dagoenean ere ez, harantz honanzka joanen dira eta edonoiz aldatuko dute beren abiada, korronteen arabera, edo haizearen arabera.
2003
‎Bazirudien, hala ere, benetako arrastoak bezala, karratua izan zela. Baina idatzita zegoena ere ez zen ondo ikusten: etheus edo atheus.
2004
‎–Nik sekula ez dut ikusi hodei baxurik. Dagoen ere ez dakit. Katu pertsiarrak bai, ikusi ditut, Pertsian, zuri zuriak –Pablori, une batez, iruditu zaio larregi ari dela berbetan– Barkatu.
‎Ia ez genion elkarri idazten. Gaixorik zegoenik ere ez nekien. Espainiako nire enpresako lankide ohi batek jakin zuen Anarenaren berri, Iruñera egindako bisita batean.
2005
‎Ze pozik ibili behar duen holako ikasle gazte eta polit bi egunero inguruan dituela. Ezkonduta dagoen ere ez daki. " Mamonaku Ueno, Ueno desu".
‎Ez daki zenbat ordu daroan han sartuta, ez du batere erreferentziarik, baina pentsatu nahi du Ametsek igarri duela bere falta eta bila dabilela dagoeneko. Bila bai, baina nondik, non dagoen ere ez badaki. Eta hura ere halako egoera batean balego?
‎Gehiegi ezer egin barik emateko, gutxiegi ezagutzen ez duen herrian menturatzeko. Gustatuko litzaioke Frankfurtera doan auto busa edo bilatzea, eta horrela Alemaniako hiri bat ezagutzea, ez baita inoiz egon, orain bezala aireportuan baino, baina hiria zenbat kilometrotara dagoen ere ez daki, eta beldur da luzeegi egin, handik noragabetu, eta lotura galtzeko. Alemanian ikusiko duen bakarra, beraz, eguraldi lainotsuak leihatilatik utzi diona.
2006
‎Izan ere, Unamuno-k euskararekin darabilen matrakaren arrazoia eta jomuga, azkenean da, euskaldunek isolamenduan (h. d., euskaraz: euskara berdin isolamendua) ezin dutela kulturarik eta historiarik izan eta ez dutela izan sekula, euskal kultura autoktonorik egon ere ez dagoela, eta kulturarik edukitzeko espainolei lotu behar dutela (euskara abandonatuz orain). Baina hau eztabaida hizkuntzaren naturatik hizkuntzaren historiara (herriarena) pasatzea da.
2007
‎Bitartean, Pär ek ez die Malinen apartamentuan ez dauden argazkiei erreparatuko. Baleude ere ez litzateke haiei begira geldituko, errespetuagatik, baina Malinek ez du argazkirik etxean. Etxe bakoitzean nahikoa dira bi begi erantzungo lioke, galdetuko balio, baina ez dio galdetuko, eta Malinek Pär ek bezain ongi daki hori.
2008
‎goratu ere, goratu zinan labana, baina hara: neskaren edertasunak liluratuta, nora ezean gelditu zunan, non zegoen ere ez zekiela. Eta neskak ihes egin eta hitza galdu zinan, eta halaxe egon zunan urtebetean, hizketan berriro hasi zen arte.
‎Eta berdin egitera zihoanan arrebarekin... goratu ere, goratu zinan labana, baina hara: neskaren edertasunak liluratuta, nora ezean gelditu zunan, non zegoen ere ez zekiela. Eta neskak ihes egin eta hitza galdu zinan, eta halaxe egon zunan urtebetean, hizketan berriro hasi zen arte.
2009
‎Bere aurpegia, beraz, pentsatuko duzuen bezala, zirriborro bat baino ez da. Eta ez nire memoria txarra delako bakarrik, gure etxean aitaren argazkirik ez dagoelako ere ez dut haren musurik gogoratzen. Ez dago erretratu bakar bat ere.
‎hori baino), liberala esaten diote pentsamendu erlijioaren kritiko, menpegabe, edo ez elizkoiari, politikoki erreakzionarioena izanik ere (Unamuno, Ortega, etab.). Erakundearen politikari bagagozkio, ordea, gorabehera handiekin, baina, desamortizazioak harrapatu dituen ordena erlijiosoak aparte, XIX. mendeko eliza espainola funtsean liberala da. Gotzainak eta hierarkia gora osoa, hierarkia behereko elizjende gehiena halaber, herrietako bikarioak eta (Euskal Herrian bertan ere), hala nola Estatuaren hobarietatik jaten zuen kristau asko hirietan (Bilintx, adibidez), hori jende hori beti ordenan (eta Estatuarekin Konkordatuan) interesatua, denak botere liberalei atxikiak izan dira; ez, haatik, ideia liberalei( egon ere ez baitzeuden, atxiki edo ezatxikitzeko). Arruti integrismo erlijioso eta ideologia gobernualde eta patriotiko horretan izan da eskolatua.
‎–Baina zein uharte jendegabetun! Non gauden ere ez dakigu eta!
‎Han zuten izeko egongelaren erdian, hilkutxa batean sartuta. Bizirik zegoenean ere ez zen izaten etxe hartan askoz zarata gehiago.
‎Trukean, segurantza bera emateko prest dago, baizik eta Frantziak ez lukeela muturra sartuko gure erresumaren barne aferetan. Fedeari dagozkionetan ere ez.
2010
‎Oihanaren usain desberdinei erreparatu zien, bere oinek ateratzen zuten soinurik txikienari. Junglaren erdian bakarrik egonagatik ere ez zen beldur; aitzitik, libre sentitzen hasi zen, eta ausart, eta aurrera jarraitu zuen, eraikin handiari begira. Marrazki bat egin zion.
‎Amonaren senarra izandakoa berak urte eta erdi zuenean hil zen; argazki bakarra zeukan berarekin, eta oroitzapenik batere ez. Aitarik ere ez zuen Amaiak, bera jaio aurretik hil baitzen, amak haurdun zegoenik ere ez zekienean. Horregatik ez zion ia inoiz galdetzen aitari buruz, triste jartzen zelako ama gai hura ukituta, hori begi bistakoa zen.
2011
‎Zure karneta bagenuen, eta zure autoko giltzak kendu genizkizun, hauek, eta sakelatik auto giltza batzuk atera zituen EITBko giltzatako batean?. Gero, gure patruila autora bidali zintugun, zutik egoteko ere ez zinen gai eta. –Hamar minutuan pasatuko zait hau?, esaten zenuen,, nik ez dut asko edan gaur?.
‎Eta azken hilabete haietan ez zuen bere hutsa sumatu. Gaixorik zegoela ere ez zekien. Ordenantzaren mahaitik bolaluma bat hartu eta gutun azalean. Mikel Izu, baja agiria, langileen sailerako?
2012
‎Non dauden ere ez dakigu
‎Inbidia ere ematen zidan, aitortu behar dut, toki hartan sartuta egon arren zoriontsu ikusten nuelako. Egia ote zen non zegoen ere ez zekiela. Nola nahastu zezakeen hura dantza eskola batekin?
‎Kamiseta zahar bat eta etxeko zapatilak jantzi eta sukaldera abiatu zen. Nik jarraitu egin nion, pisuan birritan egon ondoren sukaldea non zegoen ere ez nekielako. Goizean kaferik edaten ez zuela eta, te beltza gustatzen zitzaidan galdetu zidan.
2013
‎Etxauzek aunitz dezake bere diozesiko herrietan, baina ez da jainkoa. Haren diozesian dauden ere ez da gauza segurua.
‎Eta lehen esan izan dizudan bezala, Maddiren gurasoak ezagututa, gogotik saiatuko ziren ni haren burutik kentzen. Izan ere, sano nengoenean ere ez baninduten onartzen, pentsa elbarritu ondoren! Historia honetan onena, inolako traumarik gabe gainditu nuela banaketa, horixe.
‎Presidentea itzuli eta guztia etorriko da bere onera, ikusiko duzu. Konfiantza dut neure herrian Beste alde batetik, altxorra Tunisian dagoen ere ez dakigu. Hainbeste urteren ondoren, edonon egon daiteke.
2014
‎Hozkailuko ardo botila bukatu nuelako, edan, erre eta telebista ikusi besterik ez nuelako asmatu denbora pasa moduan, besterik egiten jakingo ez banu bezala. Urte luzeetako bizimodua baino ez duzunean ezagutzen, besterik dagoenik ere ez dakizulako edo jada ahaztua duzulako, badira planteatzen ez dituzun gauzak: zure sentimenduak, adibidez.
‎Ez zirudien gaizki pasatzen ari zenik. Mozkortuta zegoenik ere ez zirudien. Kalera atera nuen besotik helduta.
‎Ez du indarrik erratza hartu eta ile guztiak biltzeko. Erratza non dagoen ere ez daki. Ispiluari begiratu dio berriz.
2015
‎Orduantxe sentitu duzu konkor arraro bat ezker bularraren kontra estutzen, jakaren barnealdeko poltsikoren batean zerbait egongo balitz bezala. Eta hantxe aurkitu duzu, bertan zegoenik ere ez zenekien jaka barruko poltsiko batean, orri pilo bat tolestuta.
‎Une hartan, loreak ederresten balego bezala eginez, «Apartak», esan zuen, emazteari gustu emateko. Baina Ramsay andreak bazekien hark ez zituela ederresten, han zeudenik ere ez zela konturatzen. Berari gustu emateko besterik ez...
‎Bere lehengusuari galdetzera. Parisen ote zegoen ere ez hekien seguru.
‎–Ez dakit zeinenak izan zitezkeen. Zeudenik ere ez nekien.
‎3 Ama bat zuzendariarenera etorri da semeak irakurtzen ahaztu duelako. Lehen Hezkuntza utzi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari ekiterakoan mutila ohartu zen beti patxada totalean egonda ere ez zitzaiola deus gertatuko. Halatan, txikitan ikasirikoa berehala ahaztu zuen.
‎Beste batzuen pean daudenei aurkezten zaien dilema agertzen da hemen: agian teoria aurreratuagoa eta etorkizunera begira egokiagoa dena hartzea ala ez, boterean dagoenak ere ez baditu onartzen teoria eta aukera horiek. Hau da, posible al da Euskal Herrian horrelako nazionalismorik bultzatzea, Espainian eta Frantzian teoria harekin bat egiten ez bada?
‎Aspaldi erabiltzen ziren hitzak eta gaur egun galduta daudenak ere ez dago zertan berpizten jardun. Ez, behinik behin, ordezko egokiak daudenean bizirik.
2016
‎Baina berak, berehala, nire ukapena aintzat hartu ez balu bezala, edo entzuten egon ere ez balitz bezala, beren etxean jokatzera joatea proposatu zidan. Onartzen banuen lur zapaldu zuriko kantxa bat, out gutxikoa, jarraitu zuen?, eta, batez ere, zalantzarik gabe hobeto jokatzen nuenez, berarekin eta Micòlekin «lau pilotakada» egitera dinatzen banintzen, biak oso pozik eta oso «ohoratuta» sentituko zirela.
2017
‎–Polizia naiz, baina egiak ez du gizona berpiztuko. Atsoa giltzapean egoteak ere ez.
‎Nik ez dakit nola lagun diezaiokedan munduaren beste puntatik. Bere ondoan banengo ere ez nuke jakingo zer egin. –Gauza bat egingo dugu?, esan du bat batean susperturik, eta kamera eskuetan duela bainugelaraino joan da eta aparatua errediza txuri baten gainean utzi ondoren bainuontziko txorrotak ireki ditu.
‎kokalekuetan behatzaile zibilak egongo ziren, gizartearen parte hartzearen isla gisa, eta segurtasun eta egiaztatzaile lanak egiteko. Behatzaile zibilak egotea ere ez zitzaion egokia iruditu Jaurlaritzako ordezkariari;, gainera, hasiera batean ehunka lagun bidaltzea nahi zuten?. Fernandezek dioenez, Parisek ere ez zuen egoki ikusten haiek egotea:
‎Ez zekiat, ba, gehiegi horretaz, esan nion?. Ez nikek esango oker hagoenik, eta zuzen hagoenik ere ez.
‎– Horrexegatik, Pancorbo, segitu zuen?, hilda egonik ere ez dut uste inguruan ustelkeriarik jasango dudanik. Eta lehengusuari neure gorputza oparitu nion, berari beste erabilpen baikorrago eta aurrerakoiagoa ematearen bidez, aldez edo moldez hilezintasuna ere emango ziolakoan.
‎Ez hartu hau gaitzespentzat, halere, gutako bakoitza era batera egin baikintuen gure jaunak, zuzen nahi bagintuen zuzena, oker hobetsiz gero okerra. Narrats txukun auzi honetan ere, makurra eta zuzena non dagoen ere ez da izango erraza erabakitzen, nork bere hautuak baititu, baina ez jakin ba nik, aukera horiek ez ote ditugun geure nortasun eta izaeraren baitatik egiten, eta ez bertutearen berezko izatetik. Dena dela, hau iristerako jasoa izango duzu aurrekoa eta hortxe kontatua duzu nola hartu dudan serora serio askoa, eta beraz zure lagun narraxkilo honek izango du apaiz jantzia nork garbitua.
‎Alabak jolasa eta solasa ematen bazizkidan amak arta eta maina. Batoia ondo lotuta hurbiltzen zait, eta makarrak kendu gabe badago ere ez da hazka edo nagiak ateratzen hasiko. Bererako ez baina nire gorputzarentzako baititu eskuak.
‎Egia aitortu behar dut: dagoenean ere ez zaizkigu kera horretako emakumeak gustatzen. Dena da faltsua.
‎Bere errugabetasuna defendatu zuen, baina iaioagoa zen gezurrak eta erdi egiak asmatzen, egia defendatzen baino. Emazteak ordurako zabalik zeukan atetik entzuten zion, baita eskailerako auzokide batzuek ere?, sutan egonda ere ez baitzuen alde egin nahi gaizkileari entzun ez ziolako sentsazio deserosoaz. Entzun egiten zion, baina aditu ezer gutxi, eta sinetsi askoz gutxiago.
‎Unibertsitateko 2 eta 3 mailetan egon nintzen han. Orduko sei euro ere ez zizkiguten ordaintzen, eta gauzak nola planteatuta zeuden ere ez zitzaidan gustatzen. Adibidez, materiala apurtzen bazen, asko kostatzen zitzaien berria ekartzea, soldata ordaintzeko atzetik ibili behar genuen, eta abar.
‎–Begira zer topatu dizudan liburu zaharren dendan! Ziurrenik denda zegoenik ere ez zenekien!
2018
‎Aste asko izan ziren, egun amaigabeak eta haien gauak, minutu, ordu kontaezinak lau horma itogarri haien artean itxirik. Kanpoan mundurik ote zegoen ere ez zekien. Kanpoko errealitateaz ziurtasunez dakigun bakarra gure zentzumenen bidez atzemandakoa bada, arrazoi asko zeukan pentsatzeko mundua departamentu txiki hartan hasi eta bukatzen zela.
‎goi mailako pertsonek, elitekoek, biokate pribatuak kontratatzen zituzten. Biokate horiek ez zeuden edonoren eskura, hiritar gehienek halakoak zeudenik ere ez zekiten. Bizio pribatuak ziren.
‎Bakarrik utzi dituzue, babesgabe. Xabier non dagoen ere ez dakit, ez du hau dena jasango etxera iristen denean, eta Aiora baino ez dago haietaz arduratzeko. Langile zintzoa naiz, azken urtean ez dut ordu bakar bat ere huts egin.
2019
‎Pare bat aste geroago, ni baino urtebete gazteagoa den Izar nire arrebak xiringa sartu zuen zainetan, lehenengoz bere bizitzan. Poliziek aurkitu zutenean, non zegoen ere ez zekien. Berak bihurtu nau on jendearen aurrean.
‎–Bai, bai, ondo dago, ez zen egia. Ez zuen zirkinik egiten eta bizirik ote zegoen ere ez nekien. Amak burua jiratu eta arrebari begiratu zion, ikara begietan; gero niri, aurpegi berarekin?.
‎Erdaldunen patologiak hiru multzotan bana daitezke: Anti patologiak, Pro patologiak eta Out patologiak (ez Anti, ez Pro ez direnak, eta non dauden ere ez dakitenak). Bakoitzetik adibide bana aukeratu dugu.
‎–Hemen egonda ere ez dakizu amari tartetxo bat eskaintzen?
‎«Baldin eta jantzita egonda ere ez banaiz hiltzen», esan zuen bere baitan, hortzak elkar joka zituela entzutean.
‎–Ez al zara jabetzen gure egoeraz, emakume? Etsaiak orpoz orpo dabilzkigu eta frontea orain non dagoen ere ez dakigu. Ingurua ezagutuko bagenu sikiera?
‎herriaren helburuen alde lan egiten ari ginelako uste osoa genuen. Ez dakit taldeko gainontzeko kideak non egongo ote diren orain; hilik ala bizirik dauden ere ez dakit. Neu izan nintzen taldea uzten lehena, faxistak herrira sartu baino egun batzuk lehenago; nahiz eta, sarritan, edozein gauza gertatuta ere, elkarrekin jarraituko genuela hitz eman elkarri.
2020
‎Mikelek begiak ireki zituen. Nahasita zegoen, non zegoen ere ez zekien. Erizain bat begien esparruan sartu zitzaion, gain gainera makurturik.
‎Gero badakigu gauza zertan geratu zen, eta horrek, zentzu batean, indar pixka bat kentzen dio Paco Etxeberriaren lekukotasunari, goian transkribatu dugunari. Baina, beste zentzu batean, indar guztia gordetzen du, gauzak egiteko modu jakin bat salatzen duen ber. Ahaztu gabe kasua ez dela amaitu; eta bilatu zuten lekuan ez dagoenik ere ez dela guztiz segurua. Baina horretaz geroxeago arituko gara.
‎Bi egun egin nituen non nengoen ere ez nekiela, etxean sartuta. Automata baten gisan, zer gertatu zen konprenitu ezinik, eta gertatu zena bizi ez izanaren damuarekin.
‎–Arrastorik ez. Logelan dagoela ere ez dakite. Trankil horretaz.
2021
‎Barrutik olatuka sentitu du Mina etortzen eta gorantz igotzen, eta joan da komunera eta bota du indarrez gosari guztia, behin, beste behin, hiru aldiz, gelditu gabe, eta lau eta bost eta sei, eta erizaina etorri da eta lagundu dio tazan esertzen eta azpil bat jarri dio belaunen gainean, Sarak bertara oka egin dezan, eta entzun du erizaina esaten emaginari deituko diola baina ezin izan dio erantzun ze ostera egin du goitika, beste behin eta berriz eta berriro, gosariaren ondotik behazuna, behazuna bukatu denean ezereza, eta ondoren gorputzeko izkina txikienetan aurkitu dituen hondarrak, aspalditik hor zeuden min sekretu ilunpekoak: trauma izatera iritsi ez diren baina punta zorrotza daukaten samin kristalizatuak, denak bota ditu, txikia zenean bere amak emandako mina odol mamitu bezala obarioen alboan gordeta zegoena, oka; artikulazioen parasito gisa kaltzifikatutako bere buruaren kontra egindako zaurien orbainak, goitika; denak atera ditu, denak bota ditu, zeudenik ere ez zekienak, eta gabe gelditu denean ere jarraitu du goragaleka, barruan daraman Mina okaztatu guran, barrutik sentitzen baititu olatuak gorantz, kanporantz, atera nahian dabilen Mina bere gorputza zeharkatu guran, sabel gerri bizkar izter aldea errez eta erdibituz eta erauziz, baina finean gorputz osoa hartuta, harrapatuta, arrakalatuta, Minaren gatibu baita Sararen gorputza, eta gorputz hor...
‎–Hartu denbora berarekin gauzak lasai hitz egiteko. Gauza askotan ez zarete ados egongo, eta egon ere ez zarete zertan egon behar, normala da. Belaunaldi ezberdinak, errealitate ezberdinak bizi izan dituzue.
‎Baina ez zen erantzunik izan. Okerragoa, gnomoak hurbil zeudenik ere ez zitzaion iruditu. Bazekien adarzabal bat eta oreinkume bat larrean zebiltzala handik gertu; bazekien basakatu bat untxi bati zelatan ari zela sastraka baten atzetik, ikusi ezin bazituen ere; baina gnomoengandik ez zitzaion mezurik heltzen.
2022
‎Pozoia eta antidotoa aldi berean eskaini, nolabait esatearren. Ez dut sai koadrila hori limurtzeko modu hobeagorik ikusten, Forbeseko portadan bageunde ere ez ligukete aintzakotzat hartuko eta.
‎Bizitzan lehendabizikoz, aberats eta libre sentitzen zen. Senarra bertan egoteak ere ez zuen lotsarazten, senak esaten baitzion, behin eraikin haren ataria igarota, senar zaharraren gertutasunak ez zuela umiliarazten; aitzitik, horrek gizonezkoek hain gustuko duten misterio lizunaren kutsua eransten zion. Areto nagusian orkestra jotzen ari zen jada, eta dantzatzen hasiak ziren.
2023
‎Denak prest zaudete, hortaz –ez zen galdera, Patxi Bakalluk ondo baina hobeto baitzuen bere marinelen berri. Galazen inguruan zeudenak ere ez ziren besamotzak.
‎Hogeita hamarren bat, zehazki. Baietz, segurki, baina zer egin behar zuen non zegoen ere ez zekien gazteluaren zati harekin. Ez zezakeela sal, eta zerga gehiago ordaintzeko baizik ez ziola balio.
‎Besteak begirada sakelako telefonotik altxatu gabe, konpultsiboki idazten eta irriño batekin erantzuten... Bakarrik daudenak ere ez daude bakarrik, irudikatzen ditu helmugan norbaitekin elkarretaratzen edo telefonoaren beste puntan dagoen beste pertsona bakarti batekin, elkarrengandik urrun baina konpainian.
‎Gertu ikusi zuten beste bizimolde bat, eta orain lehen baino askoz okerrago daude. Alaba kartzelan, eta senarra, aldiz, bizirik dagoen ere ez daki. Ez du lekurik arnasa hartzeko ere; giharrek estututa daukate gorputza, geldialdi mingor batean.
‎Abelinekin ezkontzea izan zen estutasun hartatik ateratzeko bidea. Bere lehen senarra non zegoen ere ez zekien, ezta hilik ote zegoen ere; Zamoran zegoela lurperatuta esan zioten azkenengoz, bide bazter batean. Abelinekin, Daliak ez zuen gehiago sufritu nahi.
‎Pasio hura erakutsi izan ez bazenit, errazagoa zatekeen niretzat zu ahaztea, lehenago askatuko nintzen zugandik. Baina hasieran erakusten zenidan miresmen hura, nire bizitzari buruz egiten zenizkidan galderak, ni ikustean begirada pizten zitzaizun modua... horrek guztiak nire barruan gordetako kutxa intimoren bat ireki zuen, han barruan zegoenik ere ez nekiena. Eta unerik txarrenean ireki zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia