Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 179

2000
‎Zinemako porrotak muturtuxea ni, eta zabor janari emana semea, isiltasunak jo gintuen puska batean. Biharamunean igerilekura itzultzeko hitza emanarazi zidan, bata bertzearen kontra lasterketa bat egitera, eta hori lortuta elkarrekin solasteko guztiak agortuak zeudela ematen zuen. Erdia zorroratua zuela mintzatu zitzaidan berriz.
2001
‎–Ondo zaudela ematen du –ekin zion neskak; ospitalera etortzea, agian, zuzenbide karrera egitea deliberatu zuenetik hartutako erabakirik txarrena zela pentsatuz.
‎Lan zailtxoa, urrats bat egitean joan etorrian zebiltzan jende multzoek ezker eskubitara bultzatzen baikintuzten. Itsasontzian geundela ematen zuen.
2003
‎Plazaren izkina batean gelditu zen orduan Santos. Guztiz sosegatuta zegoela ematen zuen. Ematen zuen bizitza osoa eman zuela Santosek lekuz kanpo eta hantxe zegoela bere lekuan, plazaren izkina batean, goizeko hamaiketan, astegun batean.
‎Amaitu zuenerako apur bat lasaituago zegoela ematen zuen. Ez erabat.
‎Gorabehera arrunt samarrei buruz mintzatu ginen, ezer geurerik esateari beldur bagenio bezala, uste dut eguraldia ere aipatu genuela, bi arrotz lehen aldiz elkartzen direnean bezala. Bere soinekoa gustatzen zitzaidala esan nion, hori izan zen nire aitorpenik pertsonalena, eta berak irribarre egin zuen; irribarre tristea zela iruditu zitzaidan, baina ez dut uste Monika bereziki triste zegoenik, are gehiago esango nuke, banandu izanaz harro edo pozik zegoela ematen zuen. Bera izan zen erlojuari begiratu eta presaka zebilela aipatu zuena.
‎Ilea urdintzen eta sabelaldea loditzen hasiak dituen arren, sasoiko dagoela ikusten da eta erretiro zoriontsua agintzen duten iragarkietako aitona gazte horietako bat dirudi. Argazki bakar batean ageri dira guraso izan daitezkeen horiek elkarrekin, eta ingurumarian agertzen diren xehetasunengatik Ipar Euskal Herriko herrixka batean daudela ematen du. Gainerako orrialdeak Sophieren argazkiz beteak daude, bakarka gehienetan, taldean ere bai barnetegi batean ikasketak egin zituen garaian.
2004
‎batek gorputza erdi biluzik zeukan, bularretako alderdia bendaz lotuta; besteak izterra eta berna bat zeuzkan zerrendaturik. Apur bat harantzago zegoen emakume adinduari ez zitzaion zerrendarik ikusten, baina nahiko txarto zegoela ematen zuen. Aurrez aurre, bi urte inguruko haur bat, begiak, sudurra eta ahoa bakarrik ikusten zitzaizkiona, beste guztia bendaz loturik baitzuen.
‎Alde batetik, arrazoia emateko moduko argudioa aurkeztuko digu. Bestetik, aldiz, inongoa izan gabe esapidean amarruren bat dagoela ematen du. Irakurleari ez dakit zer irudituko zitzaion, damurik, ezin baita jakin hori, baina azpimarratua ipini dugun esapidearen harian zerbait esan dezakegula uste dut.
‎Erlijioa ere izan liteke baliorik gorena, munduko herrialde askotan, ekialdekoetan bereziki, izan ohi den moduan. Hizkuntza nazionalismoaren ereduak, bistakoa denez, hizkuntzaren balioa ezarriko digu identitate sistema osatzen dutenen artizar.340 Nolanahi ere, gauza bat behintzat aski garbi dagoela ematen du delako dialektika horretan. Bakarka jardunda, euskal izatearen zeinu hauek ez dutela eraldaketarako kemen berezirik erakusten.
‎Baina berehala ohartu nintzen Arma Santuaren puntari zerion argi zurbila metalaren erraietatik sortzen zela. Erromako Legioaren burdina zahar hura gori gori zegoela ematen zuen, Infernuko su batek barnetik kanpora kiskalita bezala. Dar dar batean nengoela ohartu nintzen.
2005
‎Etsita, laugarren aldiz eskegi du telefonoa. Amets zer osagile taldek sendatu duen inork ez dakiela edo informazioa lortzeko protokolo izugarria dagoela ematen du. Hasierako medikuari bigarren aldiz ere deitu dio, kable bidezko terapiaz argibideren bat jasotzeko behintzat, baina" esan dizudanez, zure lehengusuak jarraitu behar duen tratamenduaz, ardura duen osagile taldeak bakarrik eman diezazuke informazioa" labainkor batekin egin dio ihes.
‎Luze barik, mendietatik barneratzen hasi dira. Naroak liluratuta dakusa hiririk modernoenetariko batetik hain gertu zelako oihan itxi eta basatiak dauden, ondo asfaltaturiko errepideagatik ez balitz bat batean zibilizaziotik urteetara daudela ematen baitu. Halako batean errepidearen bazter batean gelditu da Mutsumi, ispilua zaintzeari utzi barik.
‎–Tira, sagua egoera egonkorrean dagoela ematen du, baina ez dakigu noiz arte iraungo duen horrela.
‎Norbait zegoen etxearen aurrealdeko mahaian eserita. Ez nuen ondo ikusten, baina gizona lasai lasai eserita zegoela ematen zuen. Pistoladuna hurbildu, eskailera mailak igo eta baietz egin zion buruarekin eserita zegoenari; honek autoan itxaroteko agindu zion eta besteak alde egin zuen, niri begirada mehatxukorra zuzendu ostean.
2006
‎Begiak itxita. Leher eginda dagoela ematen du, eta orduan ulertu du bere aita kostaldeko bide bihurgunez betean bezala dabilela, bihurgune batetik bestera pasatuz eten gabe eta bakoitzean hau be pasau! esanez.
‎Leihoa ireki eta geranioaren hostoak ukitu ditu. Hilda dagoela ematen du, baina itxura besterik ez da. Landare gogorra da.
‎Lasai eta ahots neutroarekin esan dio. Bulegoan txosten bat irakurtzen dagoela ematen du. Ahotsaren dramatismoan aurrerapauso bat emanez gero sentimenduen urtegia bat batean irekiko den beldur.
‎Ahoari begiratu dio ondoren. Ezpainak bananduta ditu, lasai dagoela ematen du. Gutxitan ikusi du Nereak horrela ama:
‎Eta beti zerbait egiten, sekula ez geldirik. Argazkietan bakarrik ikusi du orain arte geldirik, eta orain argazki baten barruan dagoela ematen du.
‎Baliteke autoa hutsik amiltzea, eta berak beste auto edo motor batean alde egitea. Mendialde honetan bidexka ugari dagoela ematen du. Ez dut atseden hartuko Gepperten hilotza eta margolanak aurrean eduki arte.
‎Esango nuke, hala ere, zuk ez zeniola jaramon handirik egin platerekoari. Zeure buruarekin deseroso zeundela ematen zuen, lehen aipatu dudan sinkronia ez hori areagotu balitzaizu bezala. Deserosotasun horren ondorioz edo haren ordezko, ugari edan zenuen; nik ere bai.
2007
‎Van Morrisonen ahotsa. Autoaren barruan dagoela ematen du, belarrira abesten. Eskuilek musikaren erritmoa jarraitzen dute.
2008
‎itsusi antzekoa eta zurbila, baina baita bizkorra eta irribarretsua ere. Egia esan, aldarte ezin hobean zegoela ematen zuen, txistuka mugitzen baitzen mahai artean, hitz alai bat eskainiz edo sorbaldan txapaka eginez begiko zituen bezeroei.
‎Egia da batzuetan ez duela iduri lerro hori hain zuzena denik. Are, batzuetan guztiz makur dagoela ematen du. Errege kristauen arteko borrokak, demagun, Espainiaren kasuan.
‎Emakume begibeltza arduraturik dagoela ematen du, elkarrizketan zerbait larriaz, garrantzi handikoaz jardungo balute bezala. Aitorri bizkarra ematen dago denbora guztian; gero, apurka apurka jiratuz joan da, Aitorri begira jarri arte.
‎Aurrez aurrekoan zer eginik ez zenez, gazte indartsu haiek sakrifizioan eskaini zituzten, herriko jeinuak laguntza eta gidaritza emateko. Eta borrokalari arrotzek aurkitu zituztenean eta dena galduta zegoela ematen zuenean, liztor multzo batek Alpha Yayaren morroien aurka ekin zion. Iwoldarrok jeinuaren babespean geundela jabetu ziren, eta liztorrek eztena sartu ahala ziplo hilik jausi ziren denak, Alpha Yaya bera izan ezik; hura Gineako sorterriraino joan zen arineketan ihesi.
‎Badaezpada, hobe motorreko kapota ahalik gutxien zabaltzea. Olioa maila egokian dauka, uraren tenperaturaren orratza ez da askorik igotzen eta pneumatikoak ondo daudela ematen du. Hortik aurrera, ezjakin totalak.
‎Hiriko portu zaharrean, geratzen ziren antzinako arrantzale etxe bakanetako batean egokiturik genuen gure ardo elkarte hori. Arrazoi agerikoengatik elkarte gastronomikoetatik desertatutako jendea zegoen bazkideen artean (enotekak espiritualagoak dira), baziren ardoaren metafisikaz hitz aspertuak egiteko gai ziren esnob enpagagarri batzuk ere (filosofiako fakultatean geundela ematen zuen haien ondoan), eta bazeuden tartean interes praktikoagoak, negozioak edo mahastiak zituztenak ere.
‎Beti bezain eder eta isil ikusi nuen arrats hartan ere, esfinge bat bezain mutu, baina adierazpenez betea, edo iradokizunez, nahiago bada. Edonon esertzen zela ere, zutarri baten gainean zegoela ematen zuen. Bere edertasunak lotsaraziko zuela pentsatzen nuen batzuetan, ni neu lotsarazten ninduen bezala, ez bainintzen berarekin bost esaldi segidan esateko gauza, ez behintzat inozo aurpegirik jarri gabe.
‎–Itzul zaitez itsas talaiara eta jarraitu ezazu zeremoniarekin, esan zuen. Erabat susperturik zegoela ematen zuen, nire heriotzari esker bere arazo larriak ahazten hasia zen nonbait.
‎Ez dut uste halako hatsik munduan beste ezerk duenik. Itsasoa gaixorik zegoela ematen zuen, gaitz larri batek jota edo, argitu zuen lehengusuak etxean.
2009
‎Gaurko filosofian ateista izateko, arrazoirik? ez dagoela ematen du. Ateista gutxi zegoenean, arrazoiak asko ematen ziren ateista izateko.
‎orain sintetiko horren rola, antitetikoa izan bide zen modernitatearen hastapenetan, kultura (erromatarra) iparraldeko babaroen matxinadatik salbatu beharra agitu zenean. Edonola ere, euskaldunok beti Espainia eta erromatartasuna salbatzeko gaudela ematen du, oraindik erromanizatuak ez gaudenean ere. Basterraren poesia bat ederrenetakoa, baina ez gutxiena lotsagarria,. Loyola?
‎Lokartu aurretik, zer arropa jantziko duen erabaki du eta aulkian kokatu. Tupustean lurrundu den gorputz baten aurrean dagoela ematen du. Bere gorputz lurrundua, betiko desagertua.
‎Mrs. Blockton gogo txartuta zegoela ematen zuen; esaldi batzuk ohi baino ozenago esaten zituen eta beste batzuk oso motel. Gizonen aurpegiei barik belaunei begiratzen zien.
‎Don Rikardok ez du burua lurretik altxatu, lotsatuta. Haren alboan Miren dago, geldi, arnasari eusten dagoela ematen du. Handik gutxira, etxera alde egingo du Mirenek, nekatua dagoela esanez.
‎Drogatuta daudela iruditzen zait. Mirari ileko tinturaren lurrunak drogatuta dagoela ematen du batzuetan. Itsu dago, ez du ikusten munduan dagoen mina.
‎Egun batean eurak ere bertan aritu ziren jolasean, neskatoak zirela, duela urte asko. Orain sikatuta daudela ematen du, eskegitako bakailaoak bezala. Dena eman dute.
2010
‎Orduan gertatu zena nekez ahaztuko zuen Amaiak. Egoera lasaitzeko bidean zegoela ematen zuenean, benetako, pum, bat entzun zuen, eta gero beste bat.
‎Bendatuta zuen belauneraino, eta ez zuen minik. Burua ere bere tokian zegoela ematen zuen.
‎Erlojua geldirik zegoela ematen bazuen ere, ordu mordoa joan zen egoera hartan, ni hausnarketa hutsalari emanda, emaztea egoera katatonikoan, eta alaba nagusia bere logelan lasai, etxean ezer larririk gertatu ez balitz bezala, galletak jaten eta ispiluaren aurrean keinuka.
‎Bibote zuriko gizon batena zen, begiak itxita zeuzkan eta sudur handi eta zapalaren zuloetatik ile luzeak ateratzen ziren. Hozkailuaren beheko tiraderak, bestalde, gainezka zeudela ematen zuen, eta zenbait errai bereiz zitezkeen plastiko gardenaren barru aldean.
2011
‎Ipuinaren bukaera etorri zaio gogora, nola ez, eta esperantza hori zertan ote den jakin nahi luke, esperantzarik ba ote den Nadarentzat eta Nada bezalako beste askorentzat. Ahaztuta gaudela ematen du neskatxa hartaz, ez da-eta gutxiagorako, horrelakoak atzentzeko hobeto gaude, hobeto gaudenez. Bat batean, burua ihes joan zaio nahi ez zuen bidetik, eta Nadarengandik beste istorio bateko Tanja izeneko emakumearengan pentsatzen topatu du, ezin izan du saihestu:
‎Konspirazio hutsa dela susmatzen hasi naiz, dena ondo antolatuta dagoela ematen du. Poliziari deitu?
‎Herrialdea gobernaezin bihurtzeko zorian zegoela ematen zuenean, Hegoafrikako eragile nagusien ordezkari ziren liderrek (ez bakarrik lider politikoek) elkartu eta Bake Akordio Nazionala (BAN) izenpetu zuten, eta haren arabera bake batzordeen sare zabal bat ezarri zuten herrialde osoan. Hogeita sei ordezkarik sinatu zuten BAN:
‎–Desager zedin desiratzen zeundela ematen du.
2012
‎Ez genituen sekula ohe kontuak aipatu. Baina garagardo epel haren menpean geundela ematen zuen.
‎Sofa zuriaren kontra jarri behar dut bizkarra. Makurtuta dagoenak ematen duen gaixo itxura horretatik libratu. Bai.
‎Egun bereziki gogorra du urteurren hau. Ez dut jarraitzen; burua galtzeko zorian dagoela ematen du; edozer esan lezake.
‎Neure gorputza parke batean egonda ere, burua handik urrun dagoela erakusten duen argia ematen du zuzi olinpikoak. Izan ere, semeari begira nagoela ematen badu ere, nire begirada bera dagoen txirristatik haratago baitoa. Arima korrika irten zait euren ezinegona ihes hoditik botaz udaltzainaren seinalearen zain dauden autoetarantz.
‎Noizbehinka adatsean sartzen ditu atzamarrak, orraziarena eginez, eta alde batera eta bestera mugitzen du burua, altzoan umea kulunkatuz balego bezala. Abesten dagoela ematen du, musikaren erritmoa jarraituz. Ez da beste gidarien ezinegona antzematen haren mugimenduetan.
‎Bere sorpresa disimulatzen saiatu da lehen momentutik. Irribarre egiteko duen modua berdin berdina da, baina Marga loditu egin da, edo, hobeto esanda, puztuta dagoela ematen du. Kokospea bereziki.
‎Goizetan bakarrik nagoela ematen du. Ihintza dago autoetan.
‎Osinaren azal makurtuan belaontzia zintzilik zegoen moduagatik, eragozpenik gabeko bista nuen norabide hartan. Gila galgatua zegoen, hau da, ontziaren gaina paralelo zegoen uraren planoari buruz, baina ura berrogeita bost gradutik gorako angeluan zegoen makurtuta, eta, hortaz, alboratuta geundela ematen zuen. Alabaina, konturatu nintzen ez nuela askoz neke handiagorik hartu behar neure buruari eusteko ontzia zuzen balego baino; biratzearen lastertasunari zor zitzaion hori, nik uste.
‎Zutik nengoen tontor batean, itsasertzetik berrehunen bat metrora, eta gorputz izugarri hura beheratzen ari zela ikusi nuen ia nire parean jarri arte, milia ingeles batera baino hurbilago. Poltsiko kataloxa hartu eta argi eta garbi jende pilo bat ikusi nuen gora eta behera zebilela haren alboetan; okertua zegoela ematen zuen, baina jende hura zer egiten ari zen ezin nuen bereizi.
2013
‎Pare bat aste igaro ziren eta dena bukatuta zegoela ematen zuenean, Barneyrena jakin zuen Martinek.
‎Kamerak auto erraldoi batetik ateratzen atzeman zuen, eta kalean barrena jarraitu zion atzetik. Bere buruarekin edo, hobeto esanda, bere gorpuzkerarekin harro zegoela ematen zuen, edo hala balego bezala mugitzen zen, bizkarrarekin balantza burgoi bat eginez. Batzuetan buruak logika handirik gabe funtzionatzen du eta, seguru berari ez zaiola, niri bezala, eskalerik gerturatzen?, pentsatu nuen, eskalerik inon bada, niregana etortzen baitira zuzenean.
‎Hunsforden izateaz pozik al zegoen, bakarrik paseatzea maite ote zuen, Collins jaun andereen zorionaz zer uste zuen; eta gainera, Rosingsez mintzo zirelarik, eta Elizabethek etxe hura oso ondo ezagutzen ez zuela aipatzean, bazirudien Darcy jaunak uste zuela Elizabeth Kentera hurrengo batean itzultzen zenean hortxe ostatuko zela bera ere. Bere berbetan horixe zegoela ematen zuen. Fitzwilliam koronela ote zeukan buruan?
‎–Jakinaren gainean zaudela ematen du. Zuek dama gazteok oso begi zorrotza duzue honelako kontuetarako; baina nik uste dut oraingoan zeure zuhurtziari berari ere egin ahal diodala erronka, ezetz asmatu mireslearen izena.
‎Adinaren arabera kokatuta zeudela ematen zuen: amona eta bere galai tunisiarra bata bestearen alboan.
‎Sugandilak bezala sartu ziren hirurak logela elegantean. Amaren ohea deseginda zegoen, baina horretaz gain dena bere tokian zegoela ematen zuen. Hori bai:
‎Gassenek erabaki azkar bat hartu behar izan zuen eta horregatik zeuden orain hiriburutik ordu erdira edo, Jedeida izeneko herri txiki eta itsusi batean. Etxe guztiak amaitu gabe zeudela ematen zuen, eta obra hondakinak zein zaborra pilatzen ziren izkinetan. Neguaren erdian, biluzik ziren zuhaitz guztiak, eta umeak gogo handirik gabe jolasten ziren kalean, pilota zaharrei ostikoka.
‎–Ixxx! , isilarazi zuen Leilak?, aitona esna dagoela ematen du.
2014
‎Baina ez da zuhaitz bat, hori argi dago: zabalegia da, eta, gainera, egurra landua dagoela ematen du, zabarki bada ere. Abiapuntutik sumatu nuen iluntasuna, hurbiltzean, ezabatzen joan da, ordea:
‎Amodioa egiten hasi dira; egongelatik, oso urruti dagoela ematen duen leku batetik, marrazki bizidunen sintonia motela heltzen da haien belarrietara. Josune gainean jarri zaio Jonani.
‎–Eta... han dago, hilik. Lotan dagoela ematen du, biluzik. Baina nik badakit hilik dagoela.
‎Monika bertan zegoela ematen zuen. Berarekin, bere itzala balitz bezala.
‎Mikel plastikozko poltsa batekin sartu zen. Barruan garagardo potoak eta pizza bat zeudela ematen zuen.
‎Neurri batean? kontraesanean daudela ematen du, ezta?... Ni halako festa batean, eta zu hemen lanean, zure ideiak aurrera ateraz gero halako festak galaraziko lituzkeen zerbaiten alde.
‎Garazik ere ez zuen askorik hitz egin. Beti erne zegoela ematen zuen. Irribarre neurtuak eta keinu mutuak abisuan zeuden seme alabei.
‎Bere jauntxo nahiz lagunekiko gutunketa guztia, krisi politikoari buruzko hausnar larriz, erreforma moral eta sozialaren beharraz, demokraziaren kritikaz eta barne politikako kezkez dago beterik. Alsaziako arazoa osoki bere arranguretatik absente dagoela ematen du. Hogeita hamar berrogei milioi biztanleko Estatu batentzat, dio Renanek, probintzia bat gehiago edo gutxiago izatea guztiz bigarrentiarra da1399 Frantziak barne handitzeari begiratu behar dio, ez hedakuntza territorialari.
‎Izan ere, txinpart sorta handiak ihesi zihoazen guztiz sutan zeuden etxe haietatik, eta, kearen kiribilen artetik, zeruan gora egiten zuten bostehun seiehun oineko garaiera bateraino. Eskuineko ur bazterrean, sutea parez pare izanik, zuhaitzak eta amildegiak suak hartuak zeudela ematen zuen. Hortaz, aski zen txinpart bat Angararen ur azalera erortzea, sutea ur arrasetik zabaldu eta hegi batetik bestera hondamena eramateko.
2015
‎Neskaren aurpegia aldatzen hasi da; irribarrea desagertu egin zaio ezpainetatik, tragedia bat aurreikusiko balu bezala. Beren penak kontatzera joaten diren bezero haietako bat ote zen pentsatzen hasita zegoela ematen zuen.
‎Munstroen antza hartzen zien hasieran irudi lauso haiei. Baina zer zen beti ihesean zegoela ematen zuen jende hura guztia munstroak ez baziren. Eta laster ikasi zuen orban horietan jendea ikusten.
‎Egia esatera, osagaien arteko harmonia eza da gorroto duena. Bizkarra bizkarraren kontra daudela ematen du, elkarri ezer esateko ez balute legez. Baina nekez izan zitekeen bestela.
‎Pasilloan itxaroteko eskatu dizu Karimek. Zelda aski garbi dagoela ematen badu ere, lurrean makurtu eta zikina kentzeko imintzioa egin du eskuarekin. Alfonbratxo gorria besapetik askatu eta kolpe arin batez zabaldu du zoru gainean.
‎Batak besteari heldu gabe dantzan daudela ematen du, Sylvieri munduaren azken muga begitantzen zaion ohearen ertzetik gero eta gertuago.
‎Pozik zebilen Otazua, hiztun eta batzuetan kantari ere bai. Aita horrela ikustean Iñaki ere pozago zegoela ematen zuen, baina Asun, ordea, ez. Zenbat eta pozago ikusi senarra, isilago eta beldurtuago ematen zuen berak.
‎Eskailera asko igo genituen, eta liburuz betetako areto kontaezinak zeharkatu. Zenbat eta gorago joan, argi gutxiago zegoela ematen zuen. Inor gutxi topatu genuen gure ibilbidean.
‎Garbi zegoela ematen zuen. Currinen arabera ere, Blairrek idatzi zuena ez zuen idatziko Zapateroren adostasunik gabe, eta Blairrek, hain zuzen, idatzi zuen Espainiako gobernuak ETArekin gatazkaren ondorioei buruz hitz egin lukeela.
‎Oheko malguki alu haiek katu larrutu batek baino hots gehiago ateratzen zutela oroitu bainintzen garaiz. Edozer gauza egiteko ere oztopoak zeudela ematen zuen.
‎Ordu erditik gora daramate bisitariek Jexuxi kontuak entzuten. Gustura daudela ematen du, nahiz eta Elgetaren kontu askorik ez duten entzun?
‎Telebisioa itzali dut eta jotzen hasi da. Gaur pixkortuta dagoela ematen du.
‎Arratsaldearen erdian etorri da inspektorea bueltan. Aurpegian antzeman diozu etxea aurkitua dutela, baina arazoren bat dagoela ematen du, eta jakin egin nahi duzu lehenbailehen. Ezinegonean, urduri, bihotzaren taupada sentitzen duzu zamalka, baina etsita eta goibel agertzen saiatu zara bere aurrean; izan ere, lur jota dagoenaren papera egin nahi duzu, ezertarako itxaropenik izango ez bazenu bezala.
‎Minutu pare bat eman duzu burua eskuen artean, eta gero, begirada bat bota diozu aitorpenari gainetik. Inspektoreak esandako hitzak zehatz jasota daudela ematen du, eta prest zaude izenpetzeko. Alde egiteko irrikan zaude.
‎galdetu du tartetik begira. Ez duzu barrutik jaso duen erantzuna entzuterik izan, baina poliziaren jarrera kontuan hartuta, norbait badagoela ematen du.
‎Hirurogeita hamasei erralde ia. . Nork esango zuen, hezurretan zegoela ematen zuen eta!?
‎Natxok eskopeta bularretik apartatu, eta albo batera bota du, indarge. Odol arrastorik ez zaio ageri oraindik, baina egin duen keinuagatik zauriturik dagoela ematen du.
‎Isiltasunak geltokia zanpatzen du, izua eta ikara herriaz nagusitu ziren egun hartatik hona denbora ere geldirik dagoela ematen du eremu horretan. Emakumea nasaren alde batera begira geratu da, oihuak hartu zuen norabidean.
‎Geroago, inguru horrekin guztiarekin bat egiten ikasi nuen: lasai lasai esertzen eta horrekin gozatzen; usaimena erabiltzen; begiratzen, ezer ez dagoela ematen duenean ere; eta isiltasunaren atsegina sentitzen, baina isiltasunean ere adi adi entzuten. Horrela ikasi nuen gauaren kolorearekin nahasten, haizearen belarriekin entzuten, arranoaren begiekin ikusten eta basakatuaren oinekin zapaltzen, hain bigun, hain kontu handiz, non oinak orbel gainean ezartzen ditudanean ez baita orbelaren kexurik entzuten; etsaiarentzat ikusezin, entzunezin, sumaezin bihurtzen ikasi nuen.
‎Zapia patrikan gorde eta aurrera egin du. Luze egiten ari zaio bidea, gaztetan mendian gertatzen zitzaion bezala, mendi tontorrera ailegatzeko uste baino ahalegin handiagoak egin behar izaten zituenean, tontorra gero eta harago zegoela ematen baitzuen; orduan ikasi zuen bizitzan pausoz pauso ibiltzen, begiek adierazten dutenari zalantza atal bat jarrita, baina ikuspegia galdu gabe.
‎12 Nafarroarako ez dago datu alderagarririk, baina tartean daudela ematen du, EAEkoetatik hurbilago Ipar Euskal Herrikoetatik baino. Badaude, ordea, Kataluniarako (%33, 3k onartzen du baldintza) eta Galiziarako (%41, 8k).
‎Bizkaian, berriz, ez zen maila horretako hirigunerik askozaz geroago arte sortu. Iñaki Garcia Caminoren (2002) ikerketak erakutsi duenez, Erdi Aroaren hasieretan, bizilagun multzorik hazienak Oiz eta Sollube mendi inguruetan zeudela ematen du, gaur egun Durangaldea eta Busturialdea deitzen diren eskualdeetan. Bilboren handitasuna XIV. mendeaz gerokoa da eta mendebaleko euskalkia egituratuta zegoen orduko.
‎Albenizen lekukotasuna gorabehera, Arabako hego ekialdean ere j zegoela ematen du. Gerardo Lopez de Gereñuk (1989), behinik behin, Juandenurguiayacona. Juan [< Jaun] done Jurgia zaiona?
‎c) ketan. Hau ere etan beraren beste aldaera bat da eta honen sorgunea ere Gasteizen dagoela ematen du. Ez zen Araba osora zabaldu, baina bai Deba ibarreko hegoaldera.
‎Mitxelenaren arabera, Erdi Aroan sortutakoak dira (zenbait gogoeta eta argibide, Zuazo 2010b). Mitxelenak hori esan zuenetik gutxi aurreratu da, baina dagoeneko zenbait hipotesi plazaratzeko moduan gaudela ematen du.
‎188 Egungo perspektibatik erreparatuta, datuok puztuta daudela ematen du. Haatik, eurak dira agerian diren bakarrak eta euskal prentsa ikertzen jardun dutenek datu horiek baliatu dituzte; hortaz, gauza bera egin dugu geuk ere.
‎Lan bikaina egin zuela esan zion irakasleak, baita, hori zuen, bereziki, gogoan ongi atxikia? heriotzarekin obsesionatuta zegoela ematen zuela ere.
‎–Haurdun dagoela ematen du, esan zuen andreak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia