2000
|
|
Zinemako porrotak muturtuxea ni, eta zabor janari emana semea, isiltasunak jo gintuen puska batean. Biharamunean igerilekura itzultzeko hitza emanarazi zidan, bata bertzearen kontra lasterketa bat egitera, eta hori lortuta elkarrekin solasteko guztiak agortuak
|
zeudela
ematen zuen. Erdia zorroratua zuela mintzatu zitzaidan berriz.
|
2010
|
|
Bibote zuriko gizon batena zen, begiak itxita zeuzkan eta sudur handi eta zapalaren zuloetatik ile luzeak ateratzen ziren. Hozkailuaren beheko tiraderak, bestalde, gainezka
|
zeudela
ematen zuen, eta zenbait errai bereiz zitezkeen plastiko gardenaren barru aldean.
|
2013
|
|
Adinaren arabera kokatuta
|
zeudela
ematen zuen: amona eta bere galai tunisiarra bata bestearen alboan.
|
|
Gassenek erabaki azkar bat hartu behar izan zuen eta horregatik zeuden orain hiriburutik ordu erdira edo, Jedeida izeneko herri txiki eta itsusi batean. Etxe guztiak amaitu gabe
|
zeudela
ematen zuen, eta obra hondakinak zein zaborra pilatzen ziren izkinetan. Neguaren erdian, biluzik ziren zuhaitz guztiak, eta umeak gogo handirik gabe jolasten ziren kalean, pilota zaharrei ostikoka.
|
2014
|
|
Mikel plastikozko poltsa batekin sartu zen. Barruan garagardo potoak eta pizza bat
|
zeudela
ematen zuen.
|
|
Izan ere, txinpart sorta handiak ihesi zihoazen guztiz sutan zeuden etxe haietatik, eta, kearen kiribilen artetik, zeruan gora egiten zuten bostehun seiehun oineko garaiera bateraino. Eskuineko ur bazterrean, sutea parez pare izanik, zuhaitzak eta amildegiak suak hartuak
|
zeudela
ematen zuen. Hortaz, aski zen txinpart bat Angararen ur azalera erortzea, sutea ur arrasetik zabaldu eta hegi batetik bestera hondamena eramateko.
|
2015
|
|
Oheko malguki alu haiek katu larrutu batek baino hots gehiago ateratzen zutela oroitu bainintzen garaiz. Edozer gauza egiteko ere oztopoak
|
zeudela
ematen zuen.
|
|
Bizkaian, berriz, ez zen maila horretako hirigunerik askozaz geroago arte sortu. Iñaki Garcia Caminoren (2002) ikerketak erakutsi duenez, Erdi Aroaren hasieretan, bizilagun multzorik hazienak Oiz eta Sollube mendi inguruetan
|
zeudela
ematen du, gaur egun Durangaldea eta Busturialdea deitzen diren eskualdeetan. Bilboren handitasuna XIV. mendeaz gerokoa da eta mendebaleko euskalkia egituratuta zegoen orduko.
|
2016
|
|
Emazteak eskuak aurpegira eramaten zituen behin eta berriz. Telefono deiarena ahazteko moduan zegoen zaintzailea, deitu beharrekoak abisatuta
|
zeudela
ematen zuen eta.
|
2017
|
|
Bulegoko leiho zabaletik behera begiratu eta ikasleak ikus zitezkeen motxila pisutsuak bizkarrean zituztela joan etorrian. Pisu horien pean bizitzera kondenatuta
|
zeudela
ematen zuen. Nik ere zeharbide batetik jotzea erabaki nuen.
|
|
Programatzaileek lan bikaina egin zuten. Emakumeak joan den mende erdiko musikal batetik aterata
|
zeudela
ematen zuen. Nik neuk garaiko traje bat neraman, bi koloretako zapatak oinetan eta kapela bat eskuan.
|
|
Begiradan izua erakusten zuela begiratu zidan, edo ezustekoa agertuz gutxienez, eta eskuarekin zaplazteko bana eman zien gainean zituen bi mutilei, nire presentziaz ohartarazteko, bestela jarduna amaitzen zuten arte egon bainuen han, lepoa atalburuan nuela, lekuko mutu. Beren giharren eta aldaka kolpeen kadentzia apaldu egin zuten apur bat, horretan begiramen pixka bat erakutsi zutela esango nuke, baina ez asko, erabat gelditu gabe jarraitu baitzuten, inertziaz edo, erregaia ahitu zaien motorrak bezala, ez baitzuten inolako izurik ez presarik erakutsi, ohituta
|
zeudela
ematen zuen beren jarduna jendaurrean egiten, badaude horrelako gizasemeak ere, nik gorrotatu egin ditut beti. Nire neskari propina gisa azken kolpe pare bat indar gehiagorekin eman, eta atera zituzten beren zakilak sartuta zeuzkaten lekuetatik, biek aldi berean, biek ala biek idatzi nuke, horretan ere sinkronizaturik zebiltzan, eta niri begira geratu ziren hirurak, goizegi agertu nintzelako azalpenak ematea niri tokatuko balitzait bezala.
|
|
Gozo gozo esan zien, irria inoiz baino eztiago jarri nahian, inoiz baino gaiztoago ikusten zitzaion baina, Txanogorritxoren ipuineko otsoa balitz bezala. Haurrek, berriz, ipuinaren gidoia betetzeko desiatzen
|
zeudela
ematen zuten:
|
|
Anaia ere umore onean zegoen, baita menua ekarri zigun zerbitzaria ere; denak jantoki horretan umoretsu
|
zeudela
ematen zuen, eta nik oraindik ez nekien jantokian nengoen ere. Logelan neukan gogoa oraindik, eta alde batera erakartzen ninduen eta begiratu ezin nuen leihoa neukan... baina begiratu nuen.
|
2022
|
|
Zeruari begira jarri eta otoitz mutuak egiten nituen, harreman hori egonkor zedin. Nengoen lekuan nengoela egunero deitzen nion ahizpari, eta gauzak bideratuta
|
zeudela
ematen zuen eta ilusioak egiten hasi ginen, baina ez genuen gure maitasuna egurastera atera, ez genuen inon jendearen bistan eta bakarka hitzordurik egin, ez zen gure artean maitasun adierazpen nabarmenik izan, beti bezain gordean jarraitu zuen gure harremanak, baina emazteak zerbait ikusi zuen, irribarreren bat sumatuko zuen gure ezpainetan, ez dakit, inoiz egin duen saiakerarik gogorrena burutu... " zer uste zenuten bada, bidea libre utziko nizuela?" esan zidan.
|
|
Gandu pisu bat zetzan, itsaso zuria bailitzan, bailararen hondarrean altxatu ezinik, eta behi talde bat ikus zitekeen haren gainean igeri, hankarik gabe, gauza gizenek ur gainean ohi duten gisan, geldirik. Gauzak dekoraziorako jarrita
|
zeudela
ematen zuen. Berdearen kolore guztiak zeuden aukeran.
|
2023
|
|
Marinel beteranoa betikoa iruditu zitzaien Xuban eta Egueneri. Eta ziurrenik bakarrenetakoak izango ziren, nahiz eta kontseilukoak jakinaren gainean
|
zeudela
ematen zuen. Neska mutilek betidanik miretsi izan zuten, eta elezaharretako kontuak begien aurrean hezur haragizko bihurtzen zirela ikusteak ikaragarri poztu zituen, behingoz talaiari zaharra merezi bezala hartu zutelako Portutxon.
|