Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 120

2000
‎Zuhaitzaren itzalpean, etsi samartuta, atarramentu hartan nora ote nindoan galdetu nion neure buruari. Eraitsita nengoen egon ere. Kara edo kruz pentsatu nuen txanpona airera botata.
‎Lauaxeta ez zuen lotsatzen taberna bateko komunean soina garbitu, arropak aldatu eta bizarra kentzeak. Ni ere ez nintzen horretan lotsatuko, baina nengoen bezala egonda ere ez, horixe zen aldea. Horregatik, bezperan Leitzan egin nuen bezala, baxoerdi pare bat lagun, ostatuko Diario de Navarra ko gurutzegramari lotu nintzaion Lauaxeta komunetik itzuli bitartean.
‎Laster oso, kale nagusitik barrena gazte andana bat lasterrean etorri, batzuk beherantza segitu, beste batzuek parke inguruan posizioak hartu zituzten. Lerrokoak une batez elkarrengana inguratu ziren, geroxeago, egonean egon ziren bezain isilik, emeki emeki, inguruko karriketara barreiatu ziren. Gazteek, batzuk aurpegiak estalian, beste batzuk ez, parke bazterrak beren mende hartu eta, espantu handiak eginez, gora begiratzen zuten.
2001
‎Errapeak goseti murtxatzen zizkieten suge zilar sotilak tegietan sartzean ardi gaixoak, beldurrez harrituak zeuden bezala geundela gogoetatzen nuen behin bilkura zail batetik etxerakoan; sugea alabaina ez zen otsoen aterpean gerizatzen, baizik eta negurik hotzenean berotasuna oparitzen zien marro eta ahari ahulen koraletan. Itxuraz gizon abila zen aitona Gilen zenaz amak kontatzen zigunaz oroitu nintzen.
‎Agindu bakarra aditzen nuen nire baitan" hoaie erreka bazterrera eta etzin txopo baten gerizean, eta hago hantxe geldirik, ura nola heldu den eta nola joaki den begira". Egonean egoteko bertzetarako fundamenturik ez nuen. Eta halaxe gustura.
2002
‎Kafesnea eskuan hartuta lagunen mahaira hurbildu zenean, etsian agurtu zuen, mahai gain hartan ere egon baitzegoen plater hegalariei buruzko egunkari orria.
‎zain egoten ohituegiak ez ote gauden nago.
Egon badaude
2003
Egonda nago bi orduz emakume bati bularrak jaten,
2004
‎" Bazter, dagoenean dagoela, gutarra duk" esan zion tonu xuabean.
‎" Ez dut, zuk esaten duzun bezala, arazo gehiago izan, ez nabilelakoz militatzen; nahiz eta gauzak dauden bezala egonda, ez den beharrezkoa inon militatzea kartzelan bukatzeko".
‎denbora pasa, egonean egon,
‎Lehenago lehenago jendeak soroan egiten zuen. Orain dena tuberiatik barrena itsasoraino joan eta, horrela dago mundua, horrela dago dagoen bezala mundua. Itsasoan, kaka besterik ez balitz:
dagoena dagoenean betikotzearen malura,
2005
‎Hiltzear egon duk, azkenean. Prezioa hori baduk, nahiago diat nagoentxoan egon, zer nahi duk esatea.
‎Nik hemen lan egiten dut, ez naiz egokiena esateko. Egonean egoteko lekurik onena ez da, horretan ados.
‎Erremediorik ez duten gauzak egon badauden arren, azken hari bat bada, elkarrengana lotzen gaituena. Eta bestalde, gaur egun, arinkeria barkaezinez berba egiten dugu:
‎zuk zeureak idatzi mutuaren kaier horretan eta utzi niri esaten neureak. Utzi gauzak dauden daudenean. Zernahi eginda ere, dantzan ez duzu asmatuko eta.
2006
‎Apur bat gogoz kontra izanik ere, bigarren mediku iritziaren bila doanaren antzera, gure gizona tabako dendara joan zen eta beste bi Espléndido erreskatatu zituen bere kutxatik, erabaki baitzuen gauzak zeuden bezala egonda, ongi etorriko litzaiokeela bere lagun puruzale harroputzari puru bat ematea. Berak bigarrena erreko zuen, ia lehenengo inpresioa berresten zen edo ez ikusteko.
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...tan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kez... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
‎Leihoak zabalik diren arren, bero sapa dago barruan. Boisen gaur dagoena, gehi eguzkitan geldi egotearen egoteaz diligentziari erantsi zaiona.
‎Haatik, indioak eurak dira kitx horren erosle nagusiak, denean ikusten den moduan. Euskaldunok gure Gernikako Arbola edo Picassoren koadroa kitx bihurtu dugun sindrome berberak jota ote dauden nago.
‎Kasinoa bera ere ez da Nevadakoak bezain handia, ezta hurrik eman ere. Hala eta guztiz ere, halakoren batean inoiz egon gabe daudenak aho zabalik geratu dira. Gaitz zaigu hemen zenbat makina txanpon irensle ote dagoen jotzea.
‎Zerbait banekien Bonanza arrantxoaz, baina ez nengoen egonda. Bai ostera, haitzeko irudien hartan ez ezik legendako beste leku batzuetan.
2007
‎Tarte luze samarrak ematen zituen zerbitzariak agertu gabe. Ez zeukaten inorako presarik, eta aski zuten gauaren bero gozoa egonean egoteko. Aldameneko mahaian gizon bat ikusi zuen Migelek mahuka hutsik, eta bizar gorriko filibusteroa ageri ez zenez, jaka erantzi eta aulkiaren bizkarrean egokitu zuen berea.
‎– Egoera dagoen bezala egonda ez naiz fio.
zauden zaudenaren neurrira egina doi doi
2009
‎– Zer uste duk, astoaren pausajeari begira egoteko nagoela ni?
dagoena dagoela sinestea,
2010
egon egotearen egote hutsez
‎egon egotearen egote hutsez
‎Ohi baino luzaroago egoten da harekin. Presozainek ez diote inoiz deus esan, eta haiek ere jakinaren gainean daudelakoan nago. Balak ezindutakoa nire auzo gelan dagoenez, zabaldutako leihotik entzun ditzaket harenean hitz egiten direnak.
‎Lehoi batek bezala egin zuen harengana, ukabilka, harramazka, ostikoka hartu zuen. Hasieran ustekabean harrapatu zuen erasoak, baina senarra anaia baino askoz ere indartsuagoa nuen, hordituta zegoen bezala egonda ere, eta segituan hartu zuen mendean. Haiek kolpeak ematen zizkionak eta haiek min oihuak anaiarenak.
‎Bada, lehen lehenik, Sarragoitiren betidaniko adiskide batengandik zail samarra egiten da hori irenstea. Baina tira, zergatik ez?, pertsona zintzorik egon badagoela sinesteko prest nago. Gurago nuke hala izan dadin.
‎Mexikarra zen. Baina, ondo begiratuta, egon bazeuden kartan betiko milanesak, guakamole, tako eta antzekoen artean disimulaturik. Behingoz, gustura jan nuen gastronomikoki hain maila apalekoa iruditzen zaidan janari mexikarra.
‎Aspaldian Bartzelonan egon gabe nengoen eta maiatzeko arratsalde amaigabea portu aldean eman dut, luxuzko yate eskergen artean. Aberastasunaren ikuskizuna lasaigarria zait, tarteka, baina oraingoan umore txarrez jarri nau.
‎Ez nuen nahi sustoa eman zekidan, nire atzetik ustekabean etorriz eta lotsagabekeria berri bat boteaz aurpegira. Euskarazko libururik ez zegoen salgai eta gaztelaniazkoetan euskal idazle itzulirik ote zegoen egon nintzen bila, bitartean. Neure azken eleberria aurkitzea sorpresa ederra izango zatekeen.
‎– Gehien maite dudan lagunaren alboan egotearren nago kartzelan. Ezin nuen Bego erokeria hartan bakarrik utzi.
‎– Eta harro dago egon, hitzez aitortuko ez badizu ere. Baina ministro bat bahitzea manifestazioak, greba orokorrak eta koktelak jaurtitzea baino arean ekintza larriagoa da, munduko langileen borrokarentzako mugarria.
‎– Fanonen etxean egonda hago?
2011
‎Isilik, sartu berrioi begira, hitz egiteko posibilitatean murgildurik baleude bezala, baina hitz egiteari uko militantean setaturik. Begira ere begira egon gabe zeuden. Pixka bat baztertuago, beste bikote bat zegoen:
egon badaude
‎Tesi hori indartzen duten sententziak bilatu behar. Egon badaude, baina nire memoria ez da garai batekoa, Cris. Begiratu ea, biharko.
‎Beste biek ere ez dute munduko jenderik diskretuena ematen, eta are gutxiago hiru aste segidan likore gogorrik edan gabe egoteko autokontrolaren jabe. Baina dagoena dago. Egiten dutena ongi egin eta norentzat eta zer egiten duten oso garbi ez edukitzea da garrantzitsua, nahiz eta denbora kontua izango den egia azaleratu eta jende guztiak horren berri izatea.
‎– Dagoena dago, gerrikoa estutzen ari gara, badakizu ondo.
2012
‎Konbinazio bat bestea baino hobea zergatik den, inoiz ebatziko ez dugun misterio matematikoa baino ez da. Beraz, dena idatzita dagoela esatea zilegi da, hiztegietan egon baitago. Hitz horien ordena egokia aurkitzera mugatzen da ekuazioa.
‎Nik urratsa egin eta erabakitasunez, Karen viens! (nola esaten da polonieraz je te désire?) esango nion unearekin amets egiten zuela, akabo lerro zuzena, paradisua dagoelako dago infernua, eta nork daki non dagoen bata eta non bestea, gelakideari arazki gau onak eman eta frantsesezko ariketak egiteko edo Éluarden poemak irakurtzeko erabilitako ohe argitxoa itzalitakoan, begiak zabal, ilunpean, bihar bai, egunak argitzerako gauak ezabatuko zuen musu emango diot erabaki irmoa hartzen zuela.
‎...zterketa oso garrantzitsuak ditut, lanpostu baterako lehiaketa, orain segituan lanera joan behar dut, goizean itzultzean, jaikita banago, oso goiz itzultzen bainaiz, hitz egingo dugu pixka bat ez asko, gosaldu bitartean, segituan gelan sartuko bainaiz lotara eguerdira arte, arin bazkaldu eta arratsaldea ikasten pasatuko dut, iluntzean berriro lanera joan arte, ez dut astirik izango zurekin kalakan egonean egoteko, zuen borrokari buruzko gorabehera batzuk ulertu nahi banituzke ere, zerbait irakurria dut dagoeneko, ni ez bainaiz nazionalisten aldekoa, baina ezkertiarrak omen zarete eta nahasketa ez dut ongiegi ulertzen, argituko didazu aukera badugu, baina azterketak egin aurretik ez da posible izango, telebista ikus dezakezu bolumen apalean, nik musika klasikoa entzuteko ohitura dut ikasten ari nai...
‎Eta maitasunez non nagoen gauden irudikatzera ere ausartzen ez direnak. Ongi nagoela gaudela besterik ez, itzalpea ez den gerizpean babestuta.
‎Eta maitasunez non nagoen gauden irudikatzera ere ausartzen ez direnak. Ongi nagoela gaudela besterik ez, itzalpea ez den gerizpean babestuta. Ez nazatela ez gaitzatela, ez, ez, ez ditzatela harrapa behingoagatik gauzak berriro ondo atera daitezela erregu apustu errezo eginez.
2013
‎M.ren alter ego horrek orain ez du ezer ikusten, eta ez du dantzan egiten bidean. Behar duen moduan dago egon ere, neu bezala.
2014
‎Oihanak, aldiz, irten orduko aurkitzen zuen Xabi, irten orduko Xabiren mila begietako batek ikusten zuelako, pilotalekuan ez bazegoen egongo baitzen, edo bestela bere etxeko leihoan, zelatan edo zain.
‎eta egon zaudenean.
2015
‎Lotsagorritu egiten da, ene! Biharamunean, garrak noiz azalduko egonaren egonez asperturik, sutea berak proboka lezakeela etortzen zaio burura...
‎– Nire kontaktuei esker hago hagoen lekuan. Begiramen gehixeago nikek.
2016
‎Txaloka hasi da Madison Square Garden osoa, badatoz lehen bi boxeolariak aldameneko eskolan antolaturiko aldageletarik, Ladies and gentlemen ekin dio muturra eta zola kendutako pitxer esmaltatu bat dirudien ozengailua ahora jasota, aurkezle eta referee Paulino, beste gizajo hauek ez, bera baizik –the basque woodchopper– ikustera etorri baita jendetza hau ring inguruko flashak falta direla iruditzen zaion arren. Madison Square Gardenen dago egon ere, eta ez Herculanoren gisako bafora zatarrak zamamendu zatarragoz arribatzen diren Euskal Herriko kai zikin atzeratu baten ondoko plazatxoan peoi docker iturgin igeltsero mekaniko urtzaile sugin kamioilariak ikusle, Paulino...! Jakin behar luke hargatik espaloi gainean baztertua dagoen portuko suhiltzaileen furgoneta gorria apaindura hutsa dela, ez dela mugituko, medikua ez dela ringera igoko, ez dutela inor ospitalera eramanen, ikusgarri merkea izanen direla borrokaldi guztiak –publikoaren baimenaz antolaturiko tongoa–, Pollitena ez dagoela Fifth Avenuen baina tabako usaina datorkio aldian behin –benetako gaualdi batean dago txapelduna–, Break!, eta aurkariak banantzen dituelarik eskuin besoaren aizkorarekin airea ebakiz, Box!, erne Vazquez, kontuz Vazquez, oraino guardia antolatzen amaitu ez duenean –aldea egiteko jaba luzatu baino lehen–, ezker crochet batez jo du Goienetxeak gibelean.
2017
Egon badaude emakumeen “azpian” lasai asko egoten dakiten gizonezkoak, zurekin besoz beso lan egiteko prest. Horien babesa ere ezinbestekoa da.
‎kaleko agerraldiak, judizializazioa, komunikabideak eta heziketa. Azken honi dagokionez badaude oso ekimen interesgarriak eta oparoak gurean, gazteei zuzendutako Beldur barik programakoak{ 63}, adibidez. Atal honetan, baina, beste hiruren inguruan zenbait galdera egin nahi nituzke.
‎Horren ziren gazte, horren berde. Bera izan zuen lehen gizona, lehendik Bego egon zen.
‎Josebari nazka egin zaio, badirudi hitzaldi bat ematen ari dela. Gero eta puztuago dago Bego Agirregomezkorta, Kultura Sustatzeko zuzendari, egunkarietako Euskal Literaturaren kritikari eta Andere Txit Azkarra.
egoteko dagoen modurik
‎Haur baten jaiotzak dakarren kaosa konpentsatu aldera edo etorri ohi den konfort esparrua zabaltzeko premiarekin auto handiagoa etxe garbiagoa bizi ohitura osasuntsuagoak errenkadan sartuko litzatekeen gizon neurritsuagoa konbinaketak ere izango zuen zerikusirik agian, gogoratzen ahalegintzen da. Ramon aberastu eta alferrikalduko zuen paper silikonatua egiteko enpresa martxan jartzen ari zen garaian egunak eman zitzakeen ausente haragiz zein gogoz, eta zegoen bakanetan Ixabelek berarekin estropezu egiten zuen harengandik hitzen bat atera asmoz, ez zegoenean egongo balitz erabiliko ez lukeen gozotasunarekin hitz egiten zion, bainutik egongelara (“Eskerrak iritsi zaren, amore, egun osoa onomatopeien bidez hitz egiten eman dut, zoratu egingo nintzela uste nuen”), sukaldetik logelara (“Gggamon! ”). Bakarrik sentitzen zela, Administrazioa eta Finantzak ikasketak berrartu zituela, haurraren zaintzarekin txandakatzen zituela estudiante orduak.
‎Normala denetik aparte bizi gara, arauz kanpo, eta jendeak ezin du disimulatu. Karitatea ez denean higuina da, eta badira beraien ontasuna gurekiko adeitasunarekin frogatzen dutenak ere, miserable asko dago munduan, ezin duzu imajinatu; jende ona ere bai, justuak izateko hori ere esan beharra dago, jende ona egon badago.
2018
‎Ezustean harrapatu du Marta galderak. Pentsatzen zuen aita zegoen bezala egonda, bisitan itzuli zela herrira. Momentuan ondorioztatu du ezertxo ere ez dakiela, eta ez du izan nahi horren berri emango dion pertsona.
‎Eta Simba hori zen. Buruak eta sabelak esaten zioten ondo zegoela zegoen tokian, Timon eta Pumbaarekin bizitzea zela egin zezakeen gauzarik onena. Baina Nala azaldu zen, eta buruak eta sabelak zuten paktua suntsitu zuen.
‎fanzineak, liburuxkak, komikiak… Sortzaileagoak izan behar dugu, ez baitago ezagutza adierazteko formatu egoki bakarra. Orokorrean, testuaren euskarria erabiltzen dugu, baina, egon badaude ezagutza sortzeko bestelako formatuak ere: esaterako, narratiba bisualak.
‎Aitortza ez da bera. Halere, ikertzeko eremu horien artean zubiak egon badaude: batetik, zubi informalak daude, harreman pertsonalen bidez gorpuzten direnak; bestetik, zubi formalagoak ere badaude, harreman instituzionalizatuagoak.
‎Ikusgarritasuna eman emakume hauei, hitza har zezaten, eta eraldaketarako gaitasuna badutela azalarazi”. Argi utzi digu ikerketa prozesu eta prozeduretan arrazakeria egon badagoela eta guk ere maiz jotzen dugula iturri feminista zurietara. Erronkak berriz ere mahaiaren gainean, zuzen zuzen seinalatu dizkigu.
‎Ez da ahaztu behar gerra harekin finkatu ziren eta zenbaitetan gaur arte luzatu diren eliteen egituren zuztarrak hortxe daudela. Bestetik, gauza batzuk ez daude egon behar luketen lekuan, eta non dauden jakitea oso zaila da. Agiri ugari desagerrarazi dituzte.
‎Baina zer ezaugarri ditu kontserbadore batek? Soziologoek zein analista politikoek kontserbadoreak dagoena dagoenean mantendu gura dutenak direla diote, aldaketari beldurra dioten herritartzat dituzte, ezezagunaren aurrean mesfidati direnak, erabakiak norberak barik beste baten esku uztea gurago dutenak.
‎Ez du batere topatzen. Jazz diskoak entzuten eta saxoa jotzen geratzen da bertan, burua galduta, baina egon badago mikrorik non edo non, berak aurkitu ez arren: hots egiten diotenean, telefonoz bestaldetik jartzen diote bere etxean istantean grabatzen ari direna.
2019
‎Bere burua euskal literaturaren barruan kokatzeko eskatzen zaionean, zalantza egiten du. Uste du, jende batek izan dezakeela sentsazioa merezi baino arreta gehiago daukala, eta horrek azkura eragiten duela; baina era berean argi dauka, egon badauden arren merezi baino arreta gutxiago duten idazleak, ez dela bere, edo “emakumezko idazle”en erruz. Izan ere, errezeloa du behar baino zabalduago dagoen iritzia dela:
‎Miramar asko dago egon: jauregia Donostian, nire lagun baten bizilekua Valentzian, jatetxe bat Artxandan eta dantzatoki bat Habanan, gaztelua Triesten, Naguib Mahfuzen nobelako ostatua Alexandrian, eta hondartzak eta hiriak.
‎Unibertsitate inguruan bilatu du batez ere... Esan du egon egongo dela, seguru, baina ez duela topatu. Ikasle argentinar batekin egin du kontaktua, Europako hainbat hizkuntza ikasten ari dena, hungariar jatorrikoa:
‎Atzo arte uste nuen neu nintzela erruduna. Uste nuen, inoiz egia jakingo bazenu, ez zenidala sekula barkatuko, eta irudipena daukat egon bazegoela arrazoiren bat zure alde; gezurretan aritu naiz zurekin. Ez da, gainera, gezur bakarra izan:
‎Tratamenduaren albo ondorioak dira, goragaleak edo azaleko narritadura bezala. (KRISTINAri begira) Egon badaude sintoma horiek arintzeko botikak...
2020
‎Hitz egiten duen aldiro esateko zerbait duelako izaten da. Bestela egonean egoten da, apal, bizitzari beha.
‎Publikoa egon badago.
‎Aspaldi zen ez nuela horrelako kasu bat hartzen. Ez dakit oso ondo zergatik, liburuaren egileak oraindik ez dit asmatu fikziozko iragan traumatiko bat, baina hala ere bi aldiz pentsatzekoa zen eskaintza, nire baitan traumaren bat egon bazegoelako. Zigarro bat piztu nuen.
‎Beste garai batzuk ziren, nahiz eta niri oraindik ere patriotismo ozen eta sukar horrek beldurra, edo, gutxienez, egonezina sortzen didan. Topikoak dira, jende guztia ez da horrelakoa, noski, baina egon badago patriotismo hori, eta kutsatzen duen ideologia zinez bortitza da. Gogoan dut Merline bereziki urduri zegoela kontu horrekin; Seat Ibiza gorri erosi berriak euskarazko pegatina politiko batzuk zekartzan atzeko kristalean, ez oso esanguratsuak, baina bera urduri jartzeko nahikoak.
‎Kapelu ere han zegoen, baina ez dakit gogoratuko den. Argazkiak egon badaude.
‎Hiruki gatazkatsua lurreratu eta gorpuztu ondoren, irtenbideen bila arituko gara orain. Oztopoz jositako bidea dela ikusi dugu, baina aukerak egon badaude. Horregatik, protagonistek eraikitako estrategietatik asko ikas dezakegu.
2021
‎Botereak erabaki du umore jakin bat iraingarria dela batzuentzat eta, beraz, onartezina denontzat. Atera du aniztasunaren eta elkarbizitzaren jokerra eta orain barkamena eskatzea dagokionari dagokio eta ongi merezia du zigorra. (:
‎EZ EGOTEA EGOTEKO MODU BAT DA
‎Parean daudenen artean dago Euskadiko Armadaren 6 Brigada. Lau batailoi ditu:
‎Korronteak eraman nazan uzten dut nire burua uretan lasai fresko fresko egonean egoten.
‎Okerrena ihes egitea zen, orduan hartzak jakingo baitzuen beldur zinela eta zure atzetik joan zitekeen. Geldirik egotea bazegoen. Eta hartzak garrasi eginez gero norberak ere oihu egitea, ahalik eta ozenen, eta besoak mugiaraziz, hartza bera izutzeko legez.
‎Bidea luzea zen eta bihurgunez betea. Autobusak egon bazeuden, baina egunean gutxi batzuk. Hirietara joaten ginen mediku espezialistaren bat bisitatzera, edo kontserbatorioko edo hizkuntza eskolako azterketaren bat egitera.
2022
‎Gloria Anzaldúa feminista txikanak argi dio kolonizazioak hainbat herri indigenatara, aurpegi estalkirik gabeko terrorismo linguistikoa ekarri zuela. Anzaldúaren ustez, emakumeen* kontrako indarkeria ez da soilik gertatzen emakume* bat hiltzen denean, hain ikusgarri ez diren eguneroko biolentziak ere egon badaudelako. Eta horietako bati deritzo hizkuntzaren kontrako biolentzia.
‎okupaturiko gorputzak (adibidez, emakume* izatea edo gorputz ez zuri izateak) edo okupaturiko lurraldeak (adibidez, lurralde periferiko batekoa izateak). Egon badago mundu honetan izateko, egoteko eta habitatzeko modu ideal bat eraikita: gizon, zuri, katoliko, mendebaldekoa, hiritarra.
‎Gaur egun ikuspegi biologizista eta arrazista hori gainditurik dago, nahiz eta ikuspegi horren oihartzunak tarteka egon badauden jarrera batzuetan, abizen kateen inguruko imajinarioan, esaterako; edo maskulinitatearen eraikuntzari lotuta, euskaldun jator aren imajinarioan (Agirre eta Eskisabel, 2019). Edo behintzat neure inguruan.
‎Beraz, espresuki ikuspegi arrazista ez bada ere, erabiltzeko eta baliatzeko moduaren arabera zantzu arrazistak har ditzake, emakumea* lur eta komunitate horren sinbolotzat hartzen baita, territorio horrekiko halako bereizezintasun bat irudikatzen delako. Feminismotik Mariren eta Ama Lurraren inguruko berrirakurketa ugari egin dira, baina, hala ere, noizean behin ikuspegi horren oihartzunak agertzen dira han hemenka, matriarkatuaren inguruko ikuspegi bati loturik, eta ikuspegi horren arabera, egon badago halako emakumetasun mitiko edota mistiko bat, berezkotasunari lotua, euskal lurraldean errotua. Euskal emakumearen* imajinarioak zabaltzea ezinbestekoa da, hortaz, izendapen horretan kabi daitezen askotariko emakume* arrazializatuak, deserrotuak, errariak, disidenteak…
‎Goiburu eta gainerako gizonak gerturatu zaizkio zoriontzera; Rakel ez da ausartu. Badaki oraindik ez duela baimenik, orain seinaleren baten zain egotea dagokio. Begi keinuren bat, txantxaren bat, marmarren bat.
‎“Nik etxe honetan irailean% 40 egotea juntan ikusten dut lejos no, lo siguiente. Orain, ‘hemendik 15 egunera eduki behar duzue% 40a juntan’ Zu lasai, egon egongo dela. Eta hori da tristea, forma aldatu fondoa aldatu gabe”.
‎Familiak tarte txikia utzi izan dio bere kideen indibidualismo ekonomikoari. Eta jokabide pertsonalei buruz, batez ere emakumeenez, arlo publikoaren/ komunaren eta pribatuaren/ pertsonalaren arteko banaketa argirik ez egotea dago gazteei hain kontrako eztarriko suertatzen zaien “kontrol sozial” horren oinarrian. Zer esanik ez egitura horretan gizon edo emakumeen artean egon den aldea.
‎Badugu garaia funtzionamendu hierarkikoari uzteko eta beste antolaketa humanoago bati heltzeko, behetik gorakoa, non elkarteak eta bestelako erakundeak gizatiarragoak izango diren. Badugu sasoia aldarrikatzeko zuzendaritza organoetan dauden pertsonak baino askoz gehiago daudela gaudela; hau da, bilera horiek gauzatzeko gure etxeetan, gure ukuilu eta baratzeetan, badaudela beste batzuk lanean, normalean guk egiten ditugun lanen ardurak hartzen erreproduktiboak ala produktiboak eta haiek ere hor daudela, gurekin batera bileretan. Beraz, gure izenean bai, baina gure unibertso osoa daramagu bilkura horietara.
‎Bidaiari uko, planto; dagoena dago:
2023
‎Iruñeko mahai ingurura itzuliz, espazioak eta bertan elkartzen den jendea goraipatzearekin batera, beharrezko azpiegitura falta ere nabarmendu zuten. Gipuzkoan aretoen zirkuitu bat egon badagoela azpimarratu zuten, hein batean gaztetxez osatua, gainera. Ez alferrik, Chill Mafia Azpeitiko Sanagustinen jotzetik eta Ibil Bedi Segurako Ganbaran Norbait Dabil egitasmoan aritzetik baitzetozen solasaldi hartara.
‎Fenomenoak euskarari erakargarritasuna eman eta espazio berriak irabazteko balioko duen argitzeko dago, baina hortik haratago, testuingurua aski bestelakoa da: Ez Dok Amairu eta RRV garaietako eta oraingo demografiek ez dute zerikusirik, ezta sozializatzeko moduek, mugimendu sozialen indarrak eta etorkizunera begirako iruditeriak ere; musika industria eta zirkuituak askoz ere egituratuagoak dira orain, eta euskal kulturaren normaltasun saiakera bat ere egon badago, batez ere, EAEn. Iruñerriak, aldiz, egituratze fase bat bizi du eta, hortik, agian, txundidura; euskaltasun berriak sortzeko duen gaitasunak liluratu gaitu, beste ezerk baino gehiago.
‎Baina nago kultura eta hiria gurutzatzen diren lekuan gertatzen denari buruzko hainbat pista ematen dizkigutela fatxada edertuek eta eraitsitako paretek, aditzera ematen baitute kultura hiri eredu bat bultzatzeko erreminta dela egun, beste ezer baino gehiago. Kultura hitzaren beraren esanahia auzitan dagoela iradoki, eta agerian uzten dute hiriari forma ematen dioten ikuspegi ezberdinen talka bat ere egon badagoela. Zertaz ari garen kulturaz ari garenean, horrek dirudi kontu honen guztiaren muina.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egon 40 (0,26)
Egon 8 (0,05)
dago 7 (0,05)
egonean 7 (0,05)
dagoena 5 (0,03)
egon gabe 3 (0,02)
egotea 3 (0,02)
zegoen bezala 3 (0,02)
Egonean 2 (0,01)
dagoen bezala 2 (0,01)
dauden 2 (0,01)
egotearen 2 (0,01)
egoteko 2 (0,01)
nengoen 2 (0,01)
zeuden bezala 2 (0,01)
Bego 1 (0,01)
Dagoena 1 (0,01)
EGOTEA 1 (0,01)
Egonda 1 (0,01)
bazegoen 1 (0,01)
dagoelako 1 (0,01)
dagoenean 1 (0,01)
dagokionari 1 (0,01)
dagokionez 1 (0,01)
daude 1 (0,01)
daudela 1 (0,01)
daudelakoan 1 (0,01)
dauden bezala 1 (0,01)
daudenak 1 (0,01)
daudenen artean 1 (0,01)
egonaren 1 (0,01)
egonda 1 (0,01)
egotearren 1 (0,01)
gaudela 1 (0,01)
gauden 1 (0,01)
hago 1 (0,01)
nagoela 1 (0,01)
nagoen 1 (0,01)
nagoenean 1 (0,01)
nagoentxoan 1 (0,01)
nengoen bezala 1 (0,01)
zauden 1 (0,01)
zegoela 1 (0,01)
zegoen 1 (0,01)
zegoenean 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia