2016
|
|
Hortaz Parisko liburutegi nazionalean gorderik darraien Tableau des moeurs des basques izenburupeko Zesarren eskuizkribua ekarri behar dugu hona. Frantsesezkoaren ondotik euskarazko olerki eta kanta bilduma
|
zegokion
egile izenarekin batera gaineratu zuen, eta denen artean Zesarrek berak izkiriaturikorik bada, Txomin Peillenek 1982.eko Fontes Linguae Vasconum aldizkarian poema filosofikotzat jo zuen ber. XIX. mendeko ideia erromantikoak arras egoki islatzen ditu, hala nola tristuratik ihes eta histasunari gibelondo egin beharra, edota bakea, plazera eta naturarekiko atxikimendu goxoa:
|
|
Le mecanisme de la contruction du verbe basque en dialectes du Labourd et depays limitrophespresente en tableaux. Liburuan erabilgarritasunari aiduru
|
legoke
egilea, eta jaso zituenak kalean edozein unetan adi zitezkeen horietakoak genituzke ezbairik gabe:
|
|
Bonaparteren kolaboratzaile sutsua zen Bruno Etxenike urdazubiarrak Elizondoko bere etxetik paper mordoa helarazi zion printzeari 1856.eko irailaren 9an, Euskal Herrira eginiko bidaztietako batean Urruñan jaso zituenak; Etxenikek bilduriko materialen artean, Elizondoko erretorea izaniko Martin Goienetxeren hiru sermoi gutxienez badaude, 1845.ean predikaturiko Sorkunde garbiaren egunerako sermoia, 1847.eko urtarrilaren 17an predikaturiko San Antonioren sermoia, eta 1847.eko abuztuaren 15ean predikaturiko Ama Birjinaren jasokundearen egunerako sermoia. Hiru sermoi horiek, Baztango eta Otsagiko euskaran eginak
|
dauden
egile ezagunik gabeko beste hainbat predikurekin batera Nafarroako Artxibategian dautza; alabaina irakurri ahal izateko ez da hara joan beharrik honezkero argitaraturik baitaude, Rosa Miren Pagola filologoak zuzenduriko taldeak Bonaparteren Ondareko Eskuizkribuak izenburuko bildumak Iparraldeko Goi Nafarrerari eskaini lehendabiziko liburukian hain zuzen ere. Hiru prediku horiekin batera, gainera, Goienetxek Alonso Rodriguez XVI. mendeko josulagunak idatzi liburutik eginiko itzulpen labur bat badugu, Leccion sacada de Rodriguez con algunas pequeñas variaciones y varias omisiones de retazos enteros, 1782.ean Ibarrako Lopez apezak Amikuzeko euskarara egin zuen antzera.
|
2018
|
|
Beste izen batekin Mexikon eman zituen bere bizitzako azken berrogei urteak, nekaezin jardun zuen musikagile, pianista, musika irakasle, abesbatza zuzendari eta ekimen sustatzaile gisa, eta hiri hartzaileko biztanleen maitasuna bereganatu zuen. Han dago, nork eskatu zain, artean argitara gabe
|
dagoen
egile horren musika (42 obra pianorako, 7 ganbera musikarako, 14 sinfonia, 32 piano eta ahotserako, 19 abesbatzarako, etab.). Honako hauek izan ziren Emilianaren azken hitzetako batzuk: " giza arima osoa, baita barru barruan ezkutatzen dena ere, salatzen eta agerian uzten duen artea da musika".
|
2023
|
|
Inaxiok begirune handiz laztandu du liburua eta harritu egin da: ez
|
dago
egileari buruzko inolako informaziorik, ez argazkirik, ez daturik. Are gehiago, ez dirudi argitaletxe batek argitaratu duenik eta argitalpen urtea ere ez du aurkitzen.
|