2000
|
|
Eta zurrunbilo honen erdian aldiz, gu, emakumeok, pobrezia eta mixeri gorrian (3 pertsona langabetuetatik 2 emakumeak dira), lan merkatuaren aukerak zabaldu direlaren inguruko hausnarketak geroz eta gehiagotan entzun behar ditugularik, eta horietan bizi ditugun oztopoak, diskriminazioak, sesgoak, mailaketak... alde batera utziz eta horiek gainditzeko bidean
|
baleude
bezala tratatuz, geroz eta gehiago emakumeon pobrezia hazkorra ahantzaraziz eta merkatu beltza emakume eta gazteengan sostengatzen dela ezkutatuz (lan murgilduaren% 70 ia emakumeek egina)
|
|
Hala ere, inguruetan" hago, hago!" esaten zuen ahots bat en tzuten zen. Gau batean argi indar tsu batek zerua sutan
|
balego
bezala jarri zuen eta batean sartu zen. Hurrengo egunean, biharamunean, bertakoek leize hura arakatu zutenean, galdutako neska aurkitu zuten bertan, harri bihurtuta ordea:
|
|
Bestela, izan ere, nola ibilli sagardoketan?
|
Geunden
bezela zutik, jan aurrena arrautz opilla; gero aragi errea. Eta ez nola nai:
|
|
" Kontzerturik hoberena ez da ikusgarriena, gaur egun modan
|
dagoen
bezala, baizik eta barruan zerbait ukitzen dizuna".
|
|
Soldadu Jaun honek arrazoi handia zeukan. Ahal daitekeen disparaterik bidegabeena da, Euskera gazteei debekatu, eta madarikatua
|
balego
bezala kastigatu eta eragoztea. Eskolan bertan erakatsi ordu onean, eta Erdaraz jardun dezatela; baina gero libre, nahiz Euskeraz, nahiz Gaztelaniaz:
|
|
Paul Goodman ek, kontaktu mugaren indartze xedatu batean oinarritzen denmekanismo gisara definitu zuen, Gestalt Terapiak berak bultzaturiko egoaren puztebat; esaldi gestaltikoaren lehen zatia gaizki ulertu izan balitz bezala,. Ni neu naiz?,. Zu zeu zara? adierazpenaren aurka
|
balego
bezala.
|
|
Esate baterako,, kaiola hau? nahiz, errusinol hau, diogunean, munduan beste ezer ez
|
balego
bezala mintzo gara. Ordea, egiatanerrusinolak nahiz kaiolak, benetakoak izanik, une zehatz batean toki zehatz zehatzakbetetzen dituzte egiazko munduan, eta ez daitezke berez inguruan dutenetik bereiz.Ordea, gizakiak, gogoa erabiliz, nahi bezala konbina litzake kaiola eta errusinola.
|
|
Emisore eta hartzailearen arteko bitartekoek ia ia ez dute ezer aldatzen mezuen aurkezpena: hitza, mintzatzen dena, irrati aparatua dagoen tokian
|
balego
bezala heltzen da irrati entzulearen belarrietara. Honexegatik esaten da irratia komunikabide beroa dela.
|
|
Karrantzako harkaiztegietako Caloplaca generoko liken hori laranjak deigarrienetakoak dira. Hauetako batzuk nitrofiloak izaki, hegaztien gorotzez aberastutako haitzetan hedatzen dira eta saiak paratzen diren lekuak adierazten dituzte, pintatuta
|
baleude
bezala.
|
|
Baina ez gaitezen adarretatik joan: esan dut Dublin go jendea dela hemengo ikuskizunik handiena, euren begiratze iheskorrekin telepatiaz laguntzeko prest
|
baleude
bezala; edota ia nahi gabe zintzilikatzen duten irribarrearekin, zuregatik gehiago egingo luketela aditzera eman nahian, baina zoritxarrez ezin dutela, eskuak poltsaz beteta dituztelako. Hori da Dublingo jendea, hala pentsatu nahi dut gutxienez.
|
|
Gelatik kanporat jalgi nintzenean, euria ari zuen gogotik. Eta nik ez dakit zergatik, baina, etxean geratu beharrean, nola bainengoen arrai eta neure gogara, hala, euripean ibiltzen hasi nintzen eta aitzina egin nuen, putzu bat zegoen tokiraino, non jauzika hasi bainintzen, plisti plasta eta plisti plasta, arraitasunak eta plazentziak horditurik
|
banengo
bezala...
|
|
Eta dardaraldi haien ondorez edo, Mattin aldatuz joan zen... Edo, hobeki erranik, bi Mattin ezagutu nituen handik aitzina, haren nortasuna bi partetan partiturik
|
balego
bezala: bata zen betikoa, eguzkia bezain distiratsua, harroa eta ausarta, eta bertzea zen guztiz bertzelakoa, uzkurra eta kikila, ilunaldi haiek zetozkionean batik bat.
|
|
NORK erranen zuen ezen ondikoak ukaldiz ukaldi kolpatuko gintuela, hain denbora laburrean, denbora hura zorigaiztoaren arrodari lotua
|
balego
bezala, kalamitatez kalamitate...! Guztia anaiaren istripu harekin hasi zen, zalditik erori zenean.
|
|
—Bai, baina argirik gabeko zuloan sartua dagoenak ez ditik nanoak jigantetarik bereizten, eta ni, mementu honetan, zulo batean sartua nagok. Eta zulo hori, zinez erraiten diat, izarrik gabeko gaua duk, zeren bizirik bainago, baina hilik
|
banengo
bezala... Eta, Urbiainerat joanen banintz ere, amak ez likek bere seme hura aurkituko, itzal bat baizik, zeren mundua jan nahi zuen gazte hura munduak jan baitzuen, finean...
|
|
Uda zen eta udako eguzki ederra genuen, baina ez zuen bero handirik egiten. Eta airea garbi garbi zegoen, beiraz egina
|
balego
bezala.
|
|
Eta osaba Joanikotek ere Lurraren mugimendu hari bere laguntzatxoa eskaini nahi zion, eta, hala, dorre okerraren gainean bizi izan genituèn mementu eder haiek hitz eder batzuen galdean
|
baleude
bezala, osabaren ezpainetarik iritsi zitzaidan erran hura, ederrak ederrari azkena eman ziezaion amoreakatik:
|
|
Eta berorrek ongi uler diezadan, zuhaitzaren parabolaz mintzatuko natzaio, ebanjelioaren eredurat: izan ere, zuhaitz bati beha bizi dena, munduan bertze zuhaitzik ez
|
balego
bezala, itzalik gabe eta fruiturik gabe gera daiteke, baldin zuhaitza idortzen eta itzaltzen bada: erran nahi baita burdinarena ez dela munduan dagoen negozio bakarra, are gutiago emankorrena...
|
|
Eta mahatsaren mama eztia zen, bere eztiaz eztitzen ninduena... eta hegazti handi bat zen, zerua bezain zabala eta zerua bezain urdina, denboraren zoko moko guztietan itzal egiten zuena, halako moldez, non hegazti hari beha egiten bainituen nik orduak, sentimendu bortitz haren estalpean, munduan bertzerik ez
|
balego
bezala.
|
|
Eta erran zuen, halaber: Emaztekin ibiltzea eta kalterik ez errezibitzea, suan erre gabe
|
egoitea
bezala da. Ordea, ni bortz emazteki haiei beha paratzen naiz, eta ohartzen naiz ezen hagitzez ere handiagoa izan dela nik haienganik jaso dudan probetxua kaltea baino...
|
|
Baina zer da nitasunaren osotasun hori? Non dago gure nitasuna, eta non gure osotasuna, lotarat goazenean eta ametsetan hasten garenean, konparazione, eta gure arimak arima herratu baten antz handiagoa hartzen duenean, halako moldez, non hegaldatzen baita handik honat eta hemendik harat, espaziorik sinestezinenetan barrena, borondate orotarik kanpoan
|
balego
bezala, kaosaren indarren menerat. Non dago, bai, gure nitasuna eta gure osotasuna, gure bizitzako loaldi eta ametsaldi orotan, zeinak baitira, bataz bertze, gure bizitzaren herena?
|
|
—Ama, batzuetan iduritzen zait ezen egun haizetsu batean ekarri ninduzula mundurat eta haizeak batetik bertzerat eraman izan nauela munduan barrena. Baina, bizimolde horrek nekatzen du eta ahitzen du, eta, hemendik aitzina, egonean egon nahi nuke, soseguan eta bake handian, mundua nehoiz baino neureago eginez, baina mundutik kanpoan
|
banengo
bezala... Ordea, beldur naiz urbiaindarrek bakean utziko ez ote nauten, hemen geratzen banaiz...
|
|
—Hi, hortxe isilik, hilik
|
bahengo
bezala...
|
|
Eta hain nengoen zure aitaz amorosturik, non egunak eta gauak muxarraren loaldiak baino luzeagoak egiten baitzitzaizkidan, noiz eta zure aitaren begira egoiten bainintzen, hura noiz etorriko, zeren, dakizun bezala, denboraldi luzeak egiten baitzituen aitak etxetik kanpoan bere trabailuagatik eta bere bertze egitekoengatik. Eta hala joan ziren gauzak, ezin hobekiago, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen zure aitak ez zidala ohi bezala kasu egiten, enekin zegoen arren enekin ez
|
balego
bezala. Eta egun batean morroi bat jarri nuen haren barrandan... eta morroiak Ubarnerat egin zuen aitaren gibeletik, eta ikusi zuena ikusi zuen, pentsa dezakezu zer...
|
|
Eta gazte haien artean bazen neskatxa bat, ederra baino ederragoa, baina beso bat ezindua zuena, zeren, behin batean, gizon zurienganik ihesi, arkabuz tiro bat eman baitzioten beso hartan, eta halaxe gelditu baitzitzaion menbro hura, parilisiak jorik
|
balego
bezala... Eta neska hari so egiten nion, eta Italiako bertze neska hura oroitarazten zidan, Laura zeritzana eta zangobakarra zena.
|
|
HALAKOA zen Rosa, bai, jaun André, eta hagitzez gehiago zen, eta anitz gauza ekarri zizkidan bizitzarat, zeren irakatsi baitzidan, konparazione, ezen bizitzari loturik bizi behar zela, baina loturik ez
|
bageunde
bezala, eta halatan emaiten zion munduko inportantzia guztia egiten zuen gauza bakoitzari, baina inportantziarik emanen ez balio bezala.
|
|
Ongi oroitzen dut, konparazione, nola, presondegian sartu aitzin, usna onekoa nintzen, eta nola, halatan, sartu berrian kiratsa aditzen nuen eta kiratsaren aditzeaz erraiak nahasten zitzaizkidan, artean sentikor nintzelako; ordea, handik denbora baterat, hainbertzeraino eratxiki zitzaidan kirats hura neure azalerat eta neure baitaren baitarat, non usaindu ere ez bainuen egiten, hain bihurtu zitzaidan usain hura ohiko eta azturazko. Zeren kirats hura baitzen ene egunorozko airea, eta kirats hartarik bizi beharra nuen, aire hartaz bertzerik ez
|
balego
bezala.
|
|
Eta, hiru euskaldunok gartzelatik laxatzen gintuztela eta zaldi gainerat eramaiten eta eskumuturrak bizkarraldean lotzen, gizon haiekin solasean hasi nintzen. Eta haietarik batek, zeinak baitzuen bisaia pikor gorriz pikardaturik, xarranpinak joa
|
balego
bezala, erran zidan: " Nihaur nauzu behatzaren pikatzeko disposizionean dagoen gizona eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen alabarekin ezkonduko dena".
|
|
...gorik gabe, hain gogorik gabe, non ez bainuen nigarrik ere egin, ene bizipozaren belauntzia belarik eta haizerik gabe geratu balitz bezala, eta guztia berdintsu eta orobatsu balitzait bezala; edo, erran nuke, agian, ezen ez nuela deus berririk igurikitzen bizitzatik, zeren iduritzen baitzitzaidan gainezka egin zuela ene oinazearen ontziak, eta hargatik geratu nintzela, bizirik nengoen arren, hilik
|
banengo
bezala, neure desditxen aitzinean Jainkoari protestarik egin gabe eta oihurik egin gabe, nola egin baitzuen, aldiz, Jobek, bere kinka larrian eta bere desditxaren erdian...?
|
|
Beraz, osaba Joanikotekin bat eginik nengoen arren eta bat egite hark marraz honat jartzen gintuen arren, nola, bertzalde, jaun Marcel ere biziki estimatzen hasia nintzen eta gero eta gehiago estimatuko nuen, hala, bien kontseiluak eta erranak aintzakotzat hartzen nituela, biekin sentitzen hasi nintzen ongi, marraren bi aldeetarat
|
banengo
bezala, marraz honat eta marraz harat. Eta, haien izaiteaz denaz bezainbatean ere, berdintsu eta orobatsu gertatzen zitzaidan, zeren atsegin bainituen biak ere, arras diferentak ziren arren:
|
|
Eta batzuetan, gainerat, akort egoiten ziren. ...n —zeren baitakizu zer gorabeherak izan dituen liburu honek Inkisizionearekin—, eta ikustekoa zen nola bai batak bai bertzeak goraipatzen zuten liburuaren zati inportant hura, non egileak adierazten baitzuen ezen naturalezari eman behar zitzaiola naturalezari zegokiona, eta Jainkoari, Jainkoari zegokiona, behiak ere hegaldaka ikusi nahi ezean, puntu hartaz denaz bezainbatean guztiz akort
|
baleude
bezala. Eta bertze batzuetan ere halatsu egoiten ziren, hala nola jaun Marcelek euskal berboaren struktura esplikatu zionean, bertze solas hartan.
|
|
Begiak zabalik behatzen zion Akilesek osabari, haren ohiko galdegitearen aiduru
|
balego
bezala: " Eta hik zer irizten diok, Akiles?", baina osabak bazuen, artean, bertze burutaziorik eta gaiari lotu zitzaion:
|
|
Eta, sagar erreari ekin aitzin, Bordeleko arnoa ezpainetaratu zuen, plazer osoz, Paradisuko atarian
|
balego
bezala. Eta erran zuen:
|
|
Erran behar ote dizut, jaun André, ezen, handik aitzina, tigrea goiti eta tigrea beheiti aritu ginela egun luzeetan, jauregian bertze solasgairik ez
|
balego
bezala?
|
|
hitz handi hark, ordea, haragiaren bakardaderat eraman ninduen eta haragiaren gauerat... eta gau argigabearen gatibu izaiterat, ororen buruan. ...nen, bada, libertate ustezko hark, ez bakarrik haragiaren kontu haietan, baina bizitzaren bertze kontu guztietan ere, gaurik gautsuenerat, baldin, kontzientziak" kontuz!" erraiten zidanean, baita asmo onenarekin ere, debeku baten aitzinean bezala sentitzen banintzen, eta baldin debekuaren haustea bihurtzen bazen orduan ene lehen nahia eta gutizia, hartan ene libertate partikularra jokoan
|
balego
bezala, jakin ere gabe ezen neure disposizione harekin libertatea urguilu kontu bat bihurtzen nuela eta neure nahikeriaren nahikeria, azken finean?
|
|
Eta nik, jakina, presentzia haren aitzinean liluraturik, Sabarat egin nuen supituki eta deblauki, Sabako erreginarekin bat egiteko: erran na hi baita ezen gau osoa eman nuela emazteki hari itsatsirik, eskuak eskuetan eta zangoak zangoetan, begiak begietan eta ezpainak ezpainetan, gure azalak lekedaz eta biskaz josiak
|
baleude
bezala, perfume hura betean usaindurik...
|
|
Eta, ai, nola sentitu nintzen egun haietan bekatuak usteldurik eta korronpiturik, zeren bere burua ustez hain ongi gobernatzen zuena galtzeko bidean baitzegoen, eta zeren orban haiek ezin baitzitezkeen izan ene bekatuaren seinaleak eta ene plazer desordenatuen ordain baizen...! Eta nola sentitu nuen orduan ezintasunaren sastada erraietan, bizitzaz etsirik
|
banengo
bezala eta bizitzarekin etsaiturik! Eta nola samindu eta samurtu nintzen neure buruaren kontra, neure bekatu nardagarriaren lohia, kutsua eta likitsa zela kausa!
|
|
Zein goriak eta zein bortitzak istant erabakigarri haiek... eta zein arretaz beteak, bertzalde, jaun André, kapitainari begia gainetik kentzen ez niola, ene bizia haren keinuetarik edo haren lehen hitzetik dilindan
|
balego
bezala...! Eta zein barrenaino sartu zitzaidan irri tipi hura, hark, mintzatzen hasi baino lehen, egin zidana, zeren irri hura baitzen nik orduan behar nuen karga arintgarria eta gutigarria... eta leiho tipi bat ere zen, esperantzaren lur ezin loratuagoetarat jotzen zuena, eta ni hain nengoen esperantzaren beharrean...!
|
|
Zeren eta halaxe aitzinatzen eta erabakitzen baitzituen bere sententziak gizon hark, begi keinu baten bidez, hura zabalik edo hertsirik uzten zuela, eta erpuruaren gorako edo beherako mugimendu baten bitartez, bizitzaren eta heriotzaren artean bi keinu haien aldea
|
balego
bezala.
|
|
Baina gaizki hasi natzaizu; izan ere, erran berri dizut ezen hirurak ginela beldur, hirurak ere beldurraren maila eta gradu berean
|
bageunde
bezala; ordea, zalantzarik ez dut ezen ni neure lagunak baino hagitzez ere beldurrago nintzela, zeren Joxe Aberasturi zen, alde batetik, gizon bat, Portugalgo gerletan zaildu eta gogortu zena, eta arriskua eta perila egunorozko ogitzat hartu zuena, halako moldez, non ogi hura bihurtu baitzitzaion, finean, jateko ogia bezain beharrezko eta funtsezko; eta zeren Antoniok, bertzetik, itsu baino itsua...
|
|
Haatik, ahantzia ote nuen neure begiek ikusi zuten amoriozko eszena hura, noiz eta agertu baitzitzaizkidan Maddalen eta osaba Joanikot, osabak bere burua Ma dda lenen bularren artean pausaturik zuela, eta elkarri amoriozko hitzak erraiten zizkiotela, bertzerik gabe...? Edo, ahantzia ote nuen, halaber, osaba Joanikot eta Maddalenen arteko bertze eszena hura, nik hainbatetan idurikatu izan nuena, noiz eta hil aitzin elkarri eskua eman baitzioten, esku emaite soil hartan eta ez ber tze deusetan guztia errana
|
balego
bezala.... Eta Elbiraren alde hatsarrean sentitu nuena ez al zen amorio ezin garbiagoa eta ezin aratzagoa izan, nahiz eta amorio haren lorea ninikoan eta lehen hatsean galdu zen, edo hura ere ahantzia ote nuen orduko...?
|
|
Desterru hura, beraz, distantzian eta legoatan ez zen luzea ez neurtezina, baina nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien, hala egiten zitzaien gure odoleko gizon emazteki haiei eskumenean zirudiena eskuragaitz, desterrua kasik jasanezin egin arteraino. ...koak—, etxegoiendarrak saihesterat eta ekiditerat entseiatzen zirenak, eta ekidin ere zituztenak nola edo hala, baina beren baitarik eta beren gorputz arimetarik baztertu ezinik, aldi berean, arrisku eta peril sentsazio hura, deserosoa eta gozagaitza, aitzina eginikako urrats bakoitza edonoiz gibelat bihur zekiekeen beldur, alde bietarat osin bana zuèn bide meharretik ibiltzerat kondenaturik
|
baleude
bezala, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
|
|
Berant gabe jakin ahal izan genuen jakin beharrekoa. Izan ere, jauregirat heldurik, ohartu ginen ezen guztiek saihesten gintuztela, izurriak harturik
|
bageunde
bezala. Harik eta osaba Joanikotek zaltegiko mutil bati hots egin zion arte:
|
|
—Joan hadi afarirat, sugegorria poltsikoan, eta has hadi afaltzen deus ere gertatzerat ez balihoa bezala; gero, afalburuen aitzineko platera jan ondoren, asmatu zerbait, tripak nahastu zaizkiala edo, eta hoa ene kakategirat; ondoren, afaltzerat itzuli, poltsikotik sugea atera, eta erakutsi dukearen edo kondearen emazteari, edo haien ohorezko damaren bati —emaztekiren bati beti ere—, eta erran nola narrastia kakategian ikusi eta akabatu arte zanpatu behar izan duan. Eta, esplikazioneak emaiterakoan, teatroa egin, izuturik eta heure onetik aterea
|
bahengo
bezala...
|
|
Eta zer bertzerik gara, bada, bizitzak astindu eta inarrosten gaituenean, ustekabeko baten aitzinean, edo azken orenean...? Erortzen dira, halakoetan, maskarak, eta garen bezalakoak azaltzen gara, orain guztiz irrigarri, orain guztiz nigargarri, gure zinezko neurria neurri orotarik apart
|
balego
bezala.
|
|
Baina, esplikazione merke horietarik haratago, ikus nola irudikatzen dudan gaur gure senar emazteen arteko eszena labur hura: jarri zen dukesa, bere zorabioan, zurbil eta musuzuri, gero eta musuzuriago; dukea, aldiz, musugorri, gero eta musugorriago, ez ahalkez baina satisfazionez, bien artean izain ikustezin bat
|
balego
bezala, emazteari hurrupatzen eta kentzen zion odola senarrari emaiten ziona. Eta eszena labur haren ondoren, eta dukeak zera z osaturikako kate luze hura dantzan ipini ondoren, irri karkaraka hasi zen hura, haren gibeletik kondea, gero gure aita, eta azkenean guztiak, emaztekiak izan ezik, jakina.
|
|
Eta auto sakramental iduriko hartan bazirudien, han geunden moduan, ezen gurutzatuen artillero konpainia bat osatzen genuela, eta konpainia hark sultanaren jauregia hartu nahi zuela, atakea erretaguardiatik jorik eta handik oldarturik. Eta, makurturik geundelako, isilpean gindoazela zirudien, baina isiletik eskas eta urri genbiltzan inguru hartan, bertzalde, zeren bakoitza jo eta ke ari baitzen, bere ahaleginean tinko, orain tiro eta orain ere tiro, nehor ere gibela egin gabe, munizionez ongi horniturik eta spiritu militarrez gainezka, jauregiaren idurizko konkista hartan gure ohorea jokoan
|
balego
bezala.
|
|
Zeren eta, aitona Nikolasek ez bezala, aitak ez baitzuen azeptatzen eta ontzat hartzen gure arbasoek Noainen eta Amaiurren izan zuten jokabidea; izan ere, aita garaile izaiteko jaio zen eta segur zegoen ezen Nafarroako gerla eta gudualdi haietan ere garaileetarikoa zatekeela, eta errege katolikoaren jarraitzaileetarik bat, ondorez, baldin berari han egoitea egokitu izan balitzaio. Eta ideia haiek, aitona Nikolas bizi izan zen artean, hain klar adierazi ez bazituen ere, argi eta garbi mintzatzen hasi zen aitona hilez gero, kasik segidan, mementu haren goait
|
balego
bezala.
|
|
Baina, balantza osaba Joanikoten alderat egiten ikusten banuen ere, eta permatu eta entseiatu banintzen ere jaun Marcelen irakaspenen ahanzterat eta ahanzturaren lurretan ehorzterat, halaz ere, ezin izaiten nuen, zeren, anitzetan, ehortzi bezain sarri egiten baitzuten haiek lur gainerat, horzkatzen eta haginkatzen zizkidaten burmuinak, eta sentiarazten ninduten infernuaren ahoan
|
banengo
bezala.
|
|
Hura zen primua eta herederoa, eta ni kateko bigarrena, eta bazirudien ezen naturaleza bera ere ados zegoela ordenamendu harekin, nor bere mailarako eta bere gradurako predestinaturik
|
balego
bezala, zeren mutil sendoa baitzen hura, harroin baten antzekoa, ni mehea eta arina nintzen bitartean; edo, bertzela erranik, enborra eta zentroa zen Mattin, eta ni adaska eta bazterra; hark zituen indarra eta boterea, nik hitza eta behakoa; hark bere bizia bizi zuen eta begi guztiak zituen gibeletik, eta ni begi haiei beha eta bizitzari beha bizi nintzen. Baina, naturalezaren partehartze badaezpadako hartaz gain, aitak edo amak, edo etxetik iragan ziren hiru prezeptoreek ere —don Frantziskok, jaun Marcelek eta aita Bartolomek, nork bere denboran— noiznahi den oroitaraziko ziguten, bertzenaz ere, ezen moduak eta moldeak zaindu eta guardiatu beharra zegoela, eta tratu hartan beti emanen zioten anaiari lehentasuna, bietan lehena zelako, Urbiain go hurrengo jaun eta markes balizko.
|
|
Gero, astebete lehenago eman ez zidan errepuestaren zorretan
|
balego
bezala, trabailari buruak eratxiki zuen:
|
|
Txakurrak ere herritarren mehatxua sentitu eta zaunkaka ihardetsi zien haien mehatxuei, amorraturik
|
balego
bezala. Eta osabak isiltzeko manatu zion, katetik tiraturik, eta txakurra, halarik ere, ez zen isildu, harik eta osabak lepokotik tinkatu zuen arte.
|
|
Eta nik, noizik behin, saihetsetik soslai so egiten nion, eta neure ondoreak ateratzen nituen. Eta, arestian erran badizut ere ezen jendeak, osaba Joanikoten eta Lutheroren tormentuen aitzinean, irri eta oihu egiten zuela, guztiak ere festa batean
|
baleude
bezala, Pedro Huizik, aitzitik, ez zirudien alegera, nengoen tokitik hura ezin seriosago nekusanez. Eta, are gehiago, zeren oroitzen baitut ezen, ene behako haietarik batean, eskuak betarterat eramaiten ikusi nuela, ikusten ari zena ikusi nahiko ez balu bezala.
|
|
...arren barrendik bizi izan nuen haien kalbarioa; nola, bertzetik, biek ala biek zuten barrena irakiten; eta nola, finean, dirakien urari lurruna ezin modu naturalagoan darion, hala ateratzen zitzaizkien haiei hitzak ezpainetarik, bai mementu hartan eta bai hurrengo egunetan ere, kasik oharkabean, ene presentzia hartarakotz behaztopa izan gabe, bi maitaleen baratze hertsia ene begietarat ere zabalik
|
balego
bezala.
|
|
...baitzitezkeen, edo oreinkumearenak bezain samur, uxter eta sasoal, hala, iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikarazten zizkidan apur bat burmuinak, berretzen eta emendatzen zizkidan neure gizonezkotasun ustezkoari zegozkion humoreak, ene izter arteko poltsatxoetarat biltzen zirenak, iduri bakoitzari humore xorta bat
|
balegokio
bezala... harik eta, iduriz iduri eta xortaz xorta, neure gizonezkotasunaren poltsatxoak lehertzeko puntuan sumatu nituen arte, ubideari gainez egiterat doakion uholdearen gisarat. Eta are gehiago kilikatu ninduen, gelan sartu bezain sarri Mignonek ezpainetan eman zidàn musu luze hark —marrubiak edo mugurdiak ote ziren ezpain haien fruituak, jaun André? —, zeinak hatsaren estualdi hura eragin baitzidan.
|
|
Izan ere, gure ofizio hau soldaduarena bezalakoa da. Zeren, nola soldaduaren egitekorik egitekotsuena lehen gizona hiltzea den, handik aitzina hiltzeari gero eta atsegin handiagoa hartzen diola, gu ere hatsarrean sentitzen gara gaizki, infernuan
|
bageunde
bezala... harik eta, apur bana, infernutik jalgi, eta purgatoriorat egiten dugun arte, baita hainbatetan zazpigarren zerurat ere, non igurikitzen dudan gaur ere akabatzea, zurekin batean..."
|
|
Ordea, bazkalduz gero kapitaina bere balentriak kontatzen hasi zitzaidanean, osabari gertatuak jada ahantzirik, nigarrari eman nion, halako batean, nehongo arrazoinik gabe... arestian konplitu ezin izan nuèn desira orduan konplitu izan balitz bezala, behar ez zenean. ...tatzen zitzaidan lehen aldia; edo erran nuke ezen hura ez zela izan, benturaz, gertatu zitzaidan lehen aldia, baina bai gertatuaren berri nekien lehen aldia, ene barren hausturaren kontzientzia klar eta garbi harekin, gorputza leku batetik balihoakit bezala, arima bertzetik; edo erran dezaket, finean, ezen orduan bizi izan nuela neure baitan bataren bitasuna, zeren ustez bat nintzena bitan banatua
|
banengo
bezala sentitu bainintzen, leku batean egon arren bitan banengo bezala, han eta hemen, sentimendu kontrajarri haien zurrunbiloan. Eta Joanes bakarra nintzen arren, bi Joanes sentitzen nituen neure baitan... nola Mattinen baitan bi Mattin haiek hauteman bainituen, bata argia eta bertzea iluna, hark hartu kolpearen ondorez, noiz eta zalditik erori baitzen, nahiz eta, egia erran, nik zerbait disimula nezakeen eta anaiak ez...
|
|
Ordea, bazkalduz gero kapitaina bere balentriak kontatzen hasi zitzaidanean, osabari gertatuak jada ahantzirik, nigarrari eman nion, halako batean, nehongo arrazoinik gabe... arestian konplitu ezin izan nuèn desira orduan konplitu izan balitz bezala, behar ez zenean. ...zan, benturaz, gertatu zitzaidan lehen aldia, baina bai gertatuaren berri nekien lehen aldia, ene barren hausturaren kontzientzia klar eta garbi harekin, gorputza leku batetik balihoakit bezala, arima bertzetik; edo erran dezaket, finean, ezen orduan bizi izan nuela neure baitan bataren bitasuna, zeren ustez bat nintzena bitan banatua banengo bezala sentitu bainintzen, leku batean egon arren bitan
|
banengo
bezala, han eta hemen, sentimendu kontrajarri haien zurrunbiloan. Eta Joanes bakarra nintzen arren, bi Joanes sentitzen nituen neure baitan... nola Mattinen baitan bi Mattin haiek hauteman bainituen, bata argia eta bertzea iluna, hark hartu kolpearen ondorez, noiz eta zalditik erori baitzen, nahiz eta, egia erran, nik zerbait disimula nezakeen eta anaiak ez...
|
|
Baina horretara ere jarri naiz, baita aspaldi honetan halako plazer berezi bat hartu ere, bertze bikote baten ondoan gainka egiteari. Orgia tiki batean
|
egotea
bezala da. Ez duzu sekula ere probatu?
|
|
Edo soineko traje italiarrean —bulego berean, astebete lehenago nirekin elkartzean zeraman bera— kopetatik eroritako odolak ildo bakarra utzirik zuela, jakaren lepoaren ezkerraldean. Baita ahoa zabalik zeukala ere, eta begiak, sabaiari so iduri, gure ezpainetatik handikeriaren bat aditzen zueneko keinua berritzeko prest
|
balego
bezala. Eta zergatik ez, leiho irekitik sartuta, haize xuriak ile bakanak mugiarazten zizkiola, gorputz hilaren zurruntasuna bizi hats ezinezkoaren irudipenaz eztituz.
|
|
"... Ni, berriz, ez ninduzuen inoiz halakotzat onartu". Mintza doinuan erreparatuta, gisa bertsukoren bat erantsiko zuela iduri zuen, eta horrexegatik, erran ez zuelako, ez osotasun kutsua txertatu zion esaldiari, zerbait falta balitz bezala eta huts hori sekula guztian ez betetzera kondenaturik
|
balego
bezala.
|
|
Izutua nuelako ustean, neure burua madarikatu nuen neure baitan. Unaik, ordea, bere erantzunaren garrantziaz jabeturik
|
balego
bezala eman zuen nahi nuen azalpena.
|
|
Ahots leunez egin zuen azalpena. Lotsatuta
|
balego
bezala. Bazirudien ez zuela adierazi nahi gure etxean irabazitako dirua nora eramaten zuen.
|
|
Bai, bai... Berarekin
|
banengo
bezala. Ondo jotzen du, e?
|
|
Berak orduan niri gerritik heldu, eta, desesperatuki, nik urruntzen nion mihia bilatu du. Baina luze gabe topatu du eta musutan ito gara, elkar estutzen eta laztantzen genuen bitartean, mundua eta, ondorioz, gu une batetik bestera urpean desagertzear
|
balego
bezala, harik eta berak, auhen bat jaurtiz, lurretik altxatu nauen arte. Gero, nik haren eskua hartu eta nire sexura eraman dut, harenaren gainean nirea pausatu eta igurtzika hasi naiz edo zait, eta nire auhenak Rubenen ahoan egin du oihartzun.
|
|
IMAX era doi doia heldu gara. Everest-erako espedizio bati buruzko filma ikusi dugu eta, ilunpetan, nahiz eta inguruan Tom eta Karmelo sumatu, Rubenekin bakarrik
|
banengo
bezala sentitu naiz. Bizitzaren ibilbide malkartsu honetan, beraren presentzia makila gisa edo akuilu, edo makulu sentitzen dut:
|
|
Alabaina, guztiz lasai ere ez nintzen egongo, zeren nahitara azkena sartu bainintzen, ilaran inolako enbarazurik ez sortzearren. Eta sartu naiz, baina txoferrak nire billeteari erreparatu, eta ezikusiarena egin dit, ni haren aurrean ez
|
banengo
bezala.
|
|
c) Gaur etxera gurasoei deitzeko gogoa etorri zait, baina oroitu naizenerako beranduegi zen; erlojua sei ordu atzeratu dugula ahantzi, eta berandutu egin zait. Bestalde, gogorra egingo zait turistoi dagokigun poztasunarekin hitz egitea eta, gogorra, batez ere Dabid nire alboan
|
balego
bezala itxurak egitea mintzatzea... Guztiarekin, amak ez dit eskatuko Dabid jartzea (ez dakit telefonoz inoiz bizpahiru hitz baino gehiago trukatu ote dituzten), bai, eta gaitz erdi.
|
|
" Nire bikotekidea beste batekin ibili dela jakingo banu, batere pentsatu barik harremanak bertan behera utziko nituzke". Esaten zuen nire aurrean ez
|
balego
bezala, hirugarren pertsona erabiliz. " Zer konfiantza mota gera daiteke horren ostean?", eransten zuen.
|
|
Edergailua ez baita bakarrik forma mailan atzematen, apaingarri esaten dugun hori izan liteke mezuari desmezu egiten dion joko kontzeptuala ere. Eta soberakinak sobera dira beti. gogoratuko duzu heriotzak zuen masaila horia gelako itzal ketsuan agurea eta amona aulki marroietan betebeharrekin jarrita korridorean zoru freskoa pauso ahul batzuen azpitik eta negar pixka bat isilik haurraren bideak leuntzen bi koadrotan arbasoak denbora hatzetan
|
balego
bezala eta behakoak horman erailak edo ezpain gorrien puzturan jendetza triste marmarka besarkadak eta intsentsua pertsonen joateaz solasa eta bihotzean gorde ezin lurpera zeramaten kaxa eskaileretan beherantz baldar karreran kalean airean geldiro kanpaiak haurtzaroa iheska arropa beltz haiek eta atea itxi zuteneko danbada
|
|
Nik bisitatu nuenean, urria ongi aurrera ordurako, Euskal Herriko kostaldeak tarteka, udazkenetan, eman ohi dizkigun lainoz zipriztindutako zeru urdina nagusitu zen, eta hankapeko belardian nabaria zen freskura, eta gorriaren gama pil pilean zegoen aurretik izandako berdea arboletako hostoetatik desagertzen ari zen bitartean. Eta hantxe zeuden Chillidaren eskultura handiak, beti han egon balira bezala, betiko han
|
baleude
bezala, euren tokia, artistak sortu zituenetik, hura izan balitz bezala, eta orain arte esanahi osoa erakusteko gauza izan ez balira bezala. Ez nuen patrikako CD horietako bat eraman, Johann Sebastian Bachen laugarrensuit e a —Csaba Onzcayren celloak joa, esate baterako— aldi berean entzun ahal izateko, baina beharbada komenigarria izango litzateke artistaren sorkuntzan hainbesteko garrantzia izan omen duen musikaz laguntzea Chillida lekura egindako bisita.
|
|
Eginkizun filosofikoaren helburua ‘munduaren ikusmolde zientifiko’ zabal baten osaketa zen (‘wissenschaftliche Weltauffassung’), ordena politiko eta soziala eraikitzeko ekarpen razional eta gizatiarra, azken buruan. Ezin da inola ere Zirkuluaren filosofia muga hertsi eta zientifistaz beteriko doktrina lez ulertu, logika eta zientziaren hizkuntzaren inguruko arazo funtsean teknikoez bakarrik interesatua
|
balego
bezala. Vienarren helburu orokor honen aurkezpen enfatikoa beren Manifestu ospetsuan aurki daiteke:
|
|
– Munduan eurak bakarrik
|
baleude
bezala aritzen dira batzuk beti, marmarrean eta iskanbilan, inori deseroso gerta dakiokeela pentsatu gabe.
|
|
Bergaratik Andoaina, etxera, autobusean itzuli nintzen, gero eta normalago sentituz, inguruko errealitatetik gero eta gertuago
|
banengo
bezala. Baina aurrerantzean, egun hartaz oroitzearekin batera beti izango nuen ondoez absurdu haren ondoren nire barrenean zerbait aldatu zelako irudipen zentzugabea, Angiozarko kanposantuaren atarian zerbait, ezin jakin zer, utzi izan nuelakoa.
|
|
" erotu zara?", galdetu zion errukiturik amatxik; Ivanek ere jiratu zuen burua; galdera hura aditu eta aitatxi lurrera bere betean jaustea, biak bat izandu ziren; bizkor salto eginagatik Xanek ezin zuen ebitatu zaharraren buruak lurraren kontra kanka egin zezan; amatxi ere heldu zen fite, gizonaren burua bere magalera ekarriz; aitatxi dardarka ari zen;" zer duzu, zer duzu?", galdetzen zion amatxik, haren masailetan zaflaxkoak emanez; eta negar egiten zuen: negar mantso bat, etsipenezkoa, dagoeneko aitatxi hilda
|
balego
bezala; damuturik, agian, une fatal hartan ero deitu ziolako. Dardarra baretzean kieto kieto gelditu zen aitatxi.
|
|
" Ez hidanan esan", kejatu zitzaion amatxi zaharrari Maria. Ja Elik bere berokia erantzi zuen, ja eskegitokian utzi, ja bazihoan, bere etxean
|
balego
bezala, salaz beste alderaino, gehixeago zabaltzeko kortinak. " Ilunpean zarete", esan zuen.
|
2001
|
|
Ramon Agirre, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Jose Ramon Soroizek, hain zuzen ere. Oholtza gainean etxeko egongelan
|
baleude
bezala mugitzen da laukote arrakastatsua eta funtzioa hasi bezain laster ikusleria bereganatzea lortzen du. Era berean, aktoreak testuarekin eroso sentitzen direla nabaria da.
|
|
Eta gatazkaz, zer? Kirol lehian
|
bageunde
bezala irabazi eta galduaz den pasarteetan ezer gutxi espero dezakegu konponketaz. Politika zerbait izan behar bada, hiritarraren tzat, konponketa luke eta ez irabaztea, baina paradoxikoa badirudi ere, ez gaude horretan.
|
|
Hildakoez ere penaz, saminez eta errespetoz hitz egiten du Sarrionandiak, bakoitzaren aukeraren aurrean ezer esatekorik ez
|
balego
bezala, hildakoez erabilpenik egiterik zilegi ez balitz legez:
|
|
Horrenbeste gertatzen da Sarrionandiaren leihoekin ere. Leihoetatik leihoetara begiratzen da, pinturaren barnean pintura
|
balego
bezala, panpina errusiarren dantza amaiezinean:
|
|
Espazioa aldatzeak, pertsonaz aldatzea esan nahi du. Eta batek bestea dakar eskutik, ezinbestean, patu bakarrak etorkizuna bientzat batera marraztuko balu bezala, udazkenak orri biren heriotza batera ekarriko balu bezala, irteerarik ez
|
balego
bezala.
|
|
Kartzelako autobiografia benetakotzat hartuko du irakurleak eta horrek testuari bere balio bereziak emango dizkio: protagonista heroi bihurtzen da, irakurlearen eta idazlearen arteko identifikazio prozedurak sortzen dira, literatura estetikoaren balioa (hori neurtzekorik
|
balego
bezala) bigarren mailara igarotzen da eta ideologiak, edo pertsonaiarekiko lilurak hartzen du haren tokia. Kontzientzia estetikoaren eta kontzientzia historikoaren arteko borrokaren kokaleku bihurtzen da testua.
|
|
KONDAIRA: Neguko hilabeteetan gauak lasaiak izaten dira eta zeruak urdin eta gris kolorea izaten du; eta halako batean zeruan zerrenda gorri, zuri eta orlegiak ikusten dira, dantzan
|
baleude
bezala. Aurora Borealak deritze.
|
|
Gure literaturarena esparru periferikoa da guztiz (baimunduko eta bai hurbileko esparruekin alderatuz gero), eta nazionala izatetik libratzea halabeharrez kostatzen zaio; baina, hala ere, gainditua bide du deskolonizatzearen etapa folkloriko edo herderianoa23 Erdibide horren emaitza eta isla estetikoa dateke gaur egungo eleberrigintza errealista. Alde batetik, ahozkotasunarenakegin du (Obabakoak izan da ahozkotasunaren literaturtze prozesuaren azkenharria), euskara errealitatean sartu da eta errealitatearen berri emateko gai da; baina, bestetik, ezinezkoa da oraindik naziotasunaren arazoa hor ez
|
balego
bezala idaztea, nahiz eta idazleon ideal literarioak (esparru unibertsalizatuenetako ereduetatikjasoak) horretara bultzatu. Nolabait eta hitz gutxitan definitu behar balitz, ondokoizena emango genioke korronte honi:
|
|
Estereotipoen menpe bizi diren emakumeak, zeloak, bikoteen ulermenik eza, bakardadea, gizarte modernoaren gaixotasunak aurkezten ditu, kazetaritzaren ezaugarri denhizkuntza erraz eta zuzenaren bitartez. Egoeretan eta pertsonaietan sakontzekoastirik ez
|
balego
bezala, zirriborro moduko istorioak marrazten ditu, eskematikoak, azalerakoak, eta elkarrizketa azkarren bitartez aurrera eramaten, erritmoa galdugabe. Anekdotak dira ipuin hauetan inportanteena.
|
|
Burutik oritzapen haiek kendu nahian aurpegiko beste atal baterantz so egin zuen, baina gorputz osoarekin zeuden loturik memoria haiek, jipoi garrasi eta orroe haiekin soldatuak
|
baleude
bezala. Ezin aurkitu txokorik gogoeta haietan murgildu barik.
|
|
geratutako algara haiek, zoriontasunaren egarriz oroitzapen urrun haiekin konformatzera ohitu zutenak. Iturri askoren aurrean izan arren, askako ur zikina edatera behartuta
|
balego
bezala. Inoiz berritzen ez den ura behin eta berriro edanaz.
|
|
Gorpuaren ondoan eseri zen, belauniko, eta, belakia urez bustita, hilotza igurtzi eta igurtzi hasi zen. Heriotzari bizitza urarekin lapurtzerik
|
balego
bezala. Lepoa garbitu zion, bularrak zuritu, besazpiak musukatu zizkion eta belakiaz busti, sabelean ur tantek erreberentzia egin zioten zilborrari eta izterretan Ferminen izerdiarekin nahastu zen uraren gardentasun geza.
|
|
Fermin biluztu egin zen, belakiaz bere gorputzeko azala marruskatu zuen, goitik behera, eta bustita zegoenean neskaren gainean etzan zen. Aurpegia aurrez aurre zeukan, purpurinaz estalitako ezpainek diz diz egiten zuten, bizirik
|
baleude
bezala. Eta espejismo hark erakarrita, musu eman zion.
|
|
Horma koloretsuak zituen etxeak, pistatxoaren berdeak eta txiklearen arrosak elkarri eraso egiten zioten, borroka hartan nor gailenduko, nork energia gehiago kutsatuko. Plastikozko puf erraldoi batek ipuinetako nanoaren tronoa irudikatzen zuen eta egurrezko bitxiloreak hazten ziren nonahi, belar artifizialez estalitako lurrean sustraituak
|
baleude
bezala. Diskoteketako argi bola bitxi bat zegoen zintzilikatua sabaian eta haren izpiak hodi estuetan behera erortzen ziren, morea eta urdina, laranja eta gorria.
|
|
Egiten ari denaz gehiegi pentsatu gabe, eta antzez dezakeen naturaltasun handienaz, haren ondoan paratu da Tasio, deitzeko zain
|
balego
bezala. Bere harridurarako, ez da batere urduri jarri.
|
|
Oso gertu geunden elkarrengandik. Gehiegi ez begiratzen saiatzen nintzen, lasai
|
banengo
bezala eginez. Berak irribarre egiten zidan tarteka.
|
|
Patuak nahi izan zuen, hala ere, nitxoetan loreak uztetik zetorren neska gazte batek Lucasen birgeria guztia ikustea (patua eskolagabea baita). Lucasek irribarre abegikorra eskaini zion eta neskak, estatua aingeruaren aurpegiera berberaz, antzeko irribarrea saiatu zuen, diplomatikoen errezepzio batean
|
baleude
bezala. Goiaingeruen deia entzuten denean baino arinago desagertu zen neska gero, mausoleoaren atzetik.
|
|
Kotxea txarto aparkatu zuen Romak, presaz
|
balego
bezala. Arkupeko eskailerak astiro igo zituen, ordea; dejadara bigarren botean helduko den tenislariaren modura.
|
|
Eta eskailerak ere Shisha Pangma dira apur bat. Eskailerak igotzen hastean ez da ezer ikusten behetik, goian eskailera amaiera eta zerua baino ez
|
baleude
bezala; baina igo ahala, arkupea ikusten da eta zuhaitzak eta pertsonak. Tranbia gelditzen zen lekura heltzen dira eskailerak zuzen.
|
|
Indiako musika hori tristea da, kantaria sabeleko minez
|
balego
bezala, eta europar askorentzat aspergarria, bihurgunerik gabekoa, luzea.
|
|
Goiok, bere ogi zatia katiluaren aldamenean ikusi zuenean, koilara kafesnean sartu zuen. Gero kafesneari putz egiten hasi zen, beroa
|
balego
bezala, baina nahiko hozturik egongo zen ordurako, eta zipriztinak atera zituen.
|
|
Zaharren bati edo lagunen bati entzuna zion, gero, Esmirna hark hamarren bat urte zeramala han Kaioarrin, marinelek apropos enkailatu zutela ur haitzetan, karga eta guzti, ontziaren armadore grekoak burdinazko tramankulu zahar hura mantendu baino nahiago zuelako seguruak ematen zituen diruak kobratu. Armadoreak segurua kobratuko zuen eta enbarkazioa desegite eta burdinurtze lanetarako urgaineratu eta ekarri zuten atoian Kaioarriko nasa txikiraino, eta han zegoen oraindik, herdoilduta, elefante beilegiaren modukoa, inork ez jakin noiz arte, betidanik bertan
|
egonda
bezala, nasa hartan harrien eta olatu nekagaitzen artean lotuta.
|
|
Inazitok ohe gainera jauzi eta eskua azpira eramanda, bere logelan
|
balego
bezala, ohepetik errebista lodi bat atera zuen.
|
|
Don Patricio gizon heldua zen eta serioa, eta ona ematen zuen, nahiz eta apur bat tristea ere bai. Irribarre egiten zuen batzuetan, baina erdiz behintzat beste inon
|
balego
bezala. Gero jakin nuen Kalaportun bizi zela, Filipinoenean.
|
|
P (ironiaz, ero baten aurrean
|
balego
bezala): Tira, maisu jaun, esaidazu:
|