Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 122

2001
‎H herrialdearen zorpeko egoiliarrek H herrialdeak bereganatu gabe, beren etxeko aurrezkiak sakrifikatzen dituztenez H diruko 2 milioi unitateko mailaraino, honek esan nahi du ordainketa hori H ren kanpo zorraren zerbitzu arruntean galdua dela. Ez dago batere argi nola eskura litzakeen gainontzeko munduak batera 2 IM eta 2 HM. Mundu errealean efektiboki gertatzen dena horixe izanik, printzipio determinatzailea hauxe da: galtzen ote ditu herrialdeak zorpeko egoiliarren etxeko aurrezkiak, ala ez?
2003
‎XVIII. mendean, bigarren erdian, hain zuzen ere, demografia hazkundea gertatu zen bertan ere, hilkortasuna jaitsi zelako. Horretarako arrazoiak ez daude batere argi (Fernandez de Pinedo, 1984), elikaduraren erregulartzeari eta izurriteen gutxitzeari lotua dela dirudi Penintsulan ere. Kantauri aldean nekazaritza intentsiboa zen beste Penintsulako estentsiboaren aurrean (orokorrean).
‎Zergatikbalioetsi behar dira positiboki diferenziazioaren ondorioak? Bestaldetik, aktoreekprozesuan duten zeregina ere ez dago batere argi; ba al daude diferentziazioa helburu duten eragileek, beren interesengatik edo beren balioengatik, ala prozesuakagente inkontzienteen bitartez funtzionatzen al du?
‎Erakunde desberdinen eta beste zenbait eragileren aldetik ere trenbidezkogarraio konbentzionalaren alternatiba gisa abiadura handiko trena aurkezten zaigunarren, horren garapena ez dago batere argi.
‎Ikertzaileen iritziz, arrazoia gaixotasunaren jatorrian bertan bilatu behar da. Gaur, adierazi dutenez, ez dago batere argi zein den EEBren lehen arrazoia. Korronte jakin batek dio EEB espezieen hesia zeharkatu duen eta behi aziendan forma propioa hartu duen scrapiaren aldaera bat dela; beste batzuen ustez, ordea, “modu espontaneoan” sortzen den gaixotasuna da, hau da, behi indibiduo baten mutazio genetikoaren baliokidea.
‎Lufthansa, Spanair, Air France eta British Airways ek uste dute tarifa malguagoak eta ibilbide bakarrekoak eskaini behar dituztela (hori dela eta, ez dago zertan gaua helmugan egin). Izan ere, ez dago batere argi hegaldien tarta orain gonbidatu gehiagoren artean banatzen den edo merkatu berri bat sortu den, “lehen hegan egiten ez zuen jendea, eta orain, poltsikoen eskura dago”, Easyjet eko arduradun batek azaldu duenez, Europako OBC konpainiarik handiena. Izan ere, okupazio zifrek erakusten dute hegazkinetan gero eta bidaiari gehiago daudela (2008rako 600 milioi pertsona garraiatzea aurreikusten da, eta 2001ean, berriz, 435 milioi), neurri batean prezio baxuek maizago bidaiatzea eragiten dutelako.
‎Azken horretan, gizartearen beraren eta administrazioaren inplikazioa eta esku hartzea oso dira enborrekoak. Azken horretan, gauzak ez daude batere argi, zeren hizkuntza, administrazioa eta politika goragoko maila sozial batean nahasturik agertzen baitira. Nahasketak ahulenari egiten dio iruzur:
2005
‎Horrek guziak Nafarroan nola ukituko gaituen, berriz, ez dago batere argi. Izan ere, Moratinos ministroak Espainiako Gobernuaren izenean aurkeztu zuen Memorandum Linguistico delakoan Nafarroa ez zuen aipatu ere egin, bai ordea, Gobernuaren erabakiak ukitzen dituen gainerako erkidego guztiak.
‎Argi egoan epe baten amaiera iragarten eutsala, hogeta hamar egun baino ez jakozala geratzen zeozer burutzeko. Burutu beharrekoa zer ete zan, amaitzear egoan epea zertarako ete zan, horreexek biok, ostera, ez egozan bape argi. Horixe argitzeko asmotan ekin eutsan barriro pentsatzeari.
‎Gainera, xingola magnetiko horiek tarte luzeetan jarraituak, gandorrarekiko paraleloak eta gandorraren ardatzarekiko simetrikoak direla ezagutu zen (3.15 irudia). 1963an hondo ozeanikoetako zenbait eremutan eredu magnetiko berdinak zeudela ezaguna zen baina zergatia ez zegoen batere argi.
‎Talde horretan moluskuak sailkatu izan dira klasikoki. Baina kokapen hori oso eztabaidagarria bide da, zeren, autore batzuen ustez, moluskuak ez baitira zelomatuak, eta, bestetik, ez baitago batere argi molusku batzuek erakusten duten organo errepikapenaren esangura.
‎Orain arte erabili dugun itsasoko irudiari heldurik, norabide aldaketak egon badira ere espetxeetako eredu ziabogak hortan darrai. Baina ziabogak nora eramaten gaituen oraindik ez dago batere argi. Urteetan zehar ez da zalantza teorikorik izan, presoen gaineko tratamendua planteatzerakoan birgizarteratzea edo birtxertatzea helburu nagusia zenik.
2006
‎Arazoa, babesgabezia egoeraren definizioan dago. Ez dago batere argi babes gabezia zeri esatenzaion zehazki, eta gerta daiteke administrazio bakoitzak bere gisara jokatzea legeainterpretatzeko orduan. Muturreko pobrezian bizitzea, esate baterako, babesgabezia egoeran egotea al da, nahiz eta gurasoek seme alaben beharrak asetzekoahalegin guztiak egin?
‎Gaur egungo bizitza estiloak ere antzutasunaren igoerarekin erlazionatu izandira, hala nola, gizarte industrializatuan dakarren kutsadura eta bertanbizi diren gizonezkoen kalitate seminalaren jaitsiera; emakumeak laneko ibilbideanegindako aurrerapenak eta haurdunaldia atzeratzea 35 urte baino gehiago dituenarte, eta horrek dakarren gametoen zahartzea. Bestalde, antzutasunaren kausapsikogenoen gaia ez dago batere argi zenbait autoreren esanetan, baina dirudienezkausa ezezaguna duten% 10 horren barruan, estres eta arazo psikologikoek eragindako antzutasuna sar liteke.
‎Agentziak dagozkion kalte galerak ordaintzeko eska dezake (betetze partzial edo akastuna gertatzen den kasu guztietan eska daitekeena, 18 artikuluak ez baitu esaten halabeharrezko zioak obligazio horren salbuespena dakarrenik). Azken puntu hori zeharo akastuna da, ez baitago batere argi agentziak zergatik ezin dezakeen iragarlearen betetze osoa eskatu58.
2007
‎3 Ez dago batere argi inoiz euskal kulturaz edo euskal nortasunaz, esaterako, arazo gabeko adostasunik izan den, eta definizioetatik harago, ez da inoizeuskal kultura, purua, izan.
‎Gurean bertsolarien kasua aipatu ahal da. Lehengobertsolariaren parean ez dago batere argi non kokatu behar ditugun oraingoak: badute idatzizko kultura, hiri giroan bizi dira, telebistan agertzen dira parra parra, masa ikuskizunak antolatu dira beraien inguruan... Kultur mailak, hizkuntzak, modalitateak, hierarkiak, espazioak, eta abar nahasten ari dira eta nahasketahorietatik berriak sortzen.
‎Horien artean, MurrayThomas ek (2001) egindakoa dago, Nelson-ek (1986) berak onartzen duena. Harenaburuz, ez dago batere argi haur txikiek gertaerei buruz hasieran dituzten eskemakpoliki erlazionatzen diren atal bereiziak diren edo eskema hasieran unitate orokorbat den eta, denbora pasatu ahala, espaziozko eta denborazko osagai zehatzagotanbereizten den.
2008
‎Bestalde, aitortzen da ez dagoela batere argi atzizki hauek duten adiera, nahiago bada atzizki hauen bidez sorturiko izenen adiera,, gertaera? (, ekintza?) adiera duten ala ez, baina, bilketa zabala eginaz, A x kuntza, A x kunde> eta A x dura> egiturak ere ekintza elkarte osatuetan jaso ditugu?
‎Urtearen bukaeran José Martín Ibarra izendatu zuten bigarren alkate, baina ez da azaltzen zein modutan egin zen hautaketa. Edonola ere, betidanik alkate bakarrarekin jarduten ohituta, bigarren alkatearen eginkizunak ez zeuden batere argi Ibarrarentzat, eta horren inguruan azalpenak eskatu zizkion Buruzagi Politikoari535.
‎Ez dago batere argi indar politiko handiagoa duten taldeen aldeko erabakiak hartzea ez dela derrigorrez zuzena izan behar. Alderantziz, beharbada, epe motz eta luzera jardueran parte hartzen dutenen arteko interes ezberdinak bateratzean har daitezke erabakirik onenak.
‎Abiapuntua okerra izateaz gain, konparazio hauek egitearen helburua bera ere ez dago batere argi. Hauekin eta besteekin konparatuz, guretzat gauzak askoz hobeto daudela esanaz, ez ote da nolabaiteko konformismo bat bilatu nahi?
‎Horien artean daude errenta zergaren gehienezko tasa %45etik %46ra igotzea eta Ondarearen Gaineko Zergari eus tea. Azken zerga horrekin zer gertatuko zen ez zegoen batere argi, Espainiako Gobernuak bertan behera utzi baitu.
2009
‎Airetik karbono dioxidoa ateratzen duten makinak ez dira utopia huts, baina oraindik ez dago batere argi bideragarriak izango diren edo ez
‎kolesterol txarra (LDL) handitu eta kolesterol ona (HDL) gutxitu egiten dute.Margarinetan, gantz guztien% 0,7 dira trans erakoak, eta gurinetan,% 2, 5.Alde txiki bat badago, hala ere, batzuen eta besteen atean: gurinarenak naturalak dira, eta margarinarenak, aldiz, prozesu teknologikoan sortuak (landare olioak hidrogenatzerakoan). Pentsa liteke, ondorioz, gurinen trans gantzak ez direla hain kaltegarriak, baina gauzak ez daude batere argi (zien tzialariek ez dute aho bateko iritzirik, eta ikerketak eginez jarraitzen dute auzia argitze aldera). Egitura molekularrean, esaterako, ez dago alderik trans gantz naturalen eta besteen artean, eta horregatik, zuhur jokatzea komeni da eta, gutxienez, besteak bezain kaltegarriak direla pentsatu dugu.Trans gantzen auziari arreta handia jarri zaio azkenaldian, eta hori argi erakuste... bigarren horretan, gantz guztien% 1,5 ziren trans erakoak margarinetan.Azken honetan, berriz,% 0,7 dira.Horrek erakusten du, beraz, margarina ekoizleek jakin izan dutela formulak modernizatzen eta Europatik etorriko diren araudi zorro tzenen barruan sartzeko prestatzen.Itxura denez, elikadura industriak asko murriztu ditu trans gantzak elikagaietan (galarazi egingo dituztela ere esaten du zenbaitek); horrez gain, kontsumitzaileek ere gero eta informazio gehiago daukate, eta gero eta zorrotzago jokatzen dute elikadurarekin, ohartu baitira berebiziko garrantzia duela osasuna zaintzeko.Gurin ekoizleak ere hasi dira bide berriak urratzen, eta gantz gutxiago duten gurinak merkaturatzen.Egun, badira gantza% 50 duten gurinak, eta are% 20 dutenak ere.Gantz kopurua gutxituta, kaloriak ere dezente gutxitzen dituzte, eta berdin gantz saturatuak eta trans erakoak ere.Azken batean, produktu osasungarriagoak eskaintzen dituzte.Produktu onak eta konparatzeko taulaBanan bananProduktu onakGuk aztertu ditugun gurin eta margarina guztiak ongi egindako produktuak izan dira (margarinek, adibidez, etiketan ageri diren bitamina guztiak dauzkate, eta esaten duten baino ugariago, gainera), eta elikagai seguruak dira kontsumitzeko (higiene eta osasun egoera egokia eduki dute guztiek). Kalitate arau ia guztiak ere egoki bete dituzte:
‎EAEn bezala, Galizian ere hasi dira dagoeneko botoa ematen. Emaitza ez dago batere argi eta lehian dauden alderdi nagusietako liderrak azken ordura arte egin dute lan boto emaileak bereganatzeko.
‎Egoera ezberdina da PPren kasuan, ez baitago batere argi zer bozkatuko duen. Hasieran aurka agertu zen, baina azken egunetan leundu egin du bere jarrera.
‎Osasunak Atletico Madrili aurre egiteko hasierako hamaikakoan izango zuen berritasun bakarra Azpilikueta Egiptoko Munduko Txapelketatik bueltan berriro eskuin hegalean ikustea izango zela zirudien, baina azken orduko hutsune bat ere izan dezake Jose Antonio Camachok eta bere asmoak aldatu beharrean ere izan daiteke entrenatzaile murtziarra: Carlos Arandak ezin izan du gaur gainerako taldekideekin batera entrenatu bizkarrean dituen arazo fisiko batzuen ondorioz, eta Atletico Madrilen aurkako partida jokatzeko prest izango ote den ez dago batere argi.
‎Fantasia konpartitu, benetakoagoa izan dadin. Baina kontua ez dago batere argi.
‎–Ba, ez zekiat zer esan, Tasio, irribarre egiten saiatu zen Xanti; ahaleginean geratu zen?. Nire ustez ez zegok batere argi.
‎KANDIDO. Ez dago batere argi.
‎Horietatik zortzi RTVE eta EITBren esku egongo dira, eta launa beste kateen esku (A3, T5, Cuatro, La Sexta, NET TV, VEO eta telebista lokalak). Nafarroan ere ez da oso desberdina izango panorama; lokalak aldatuko dira, hori bai, eta, multiplex autonomikoari dagokionez, orain artekoa, aurrerago ikusiko dugun moduan, Nafarroako gaztelaniazko hiru kateek betetzen dute, eta lerrook idazterakoan ez dago batere argi Espainiako gobernuak bigarren multiplexa indarrean jarriko ote duen, eta ezta, beraz, zer jazoko den ETBrekin Foru Erkidegoan.
‎Truke tasekin loturiko helburuak diru politikan integratuz gero, argiago geratuko litzateke ere noren esku geratzen den truke tasarekin loturiko helburuen ardura, zenbait herrialdetan ez dagoelako batere argi helburu horiek banku zentralari edo gobernuari dagozkion.
‎59 Hala ere, hainbeste egilek azpimarratu duten moduan, ez dago batere argi enplegu politika zein puntutaraino izan den garrantzitsua gure inguruko herrialdeetako politika ekonomikoetan. Egiaz, askotan azpimarratu den moduan, langabezia beharrezkoa da, neurri batean, kapitalaren errentagarritasunari eusteko.
‎Gorritxoek Camacho fitxatu zuten unean jaso zuen medikuaren senda-agiria Ezquerrok. Camachok bere aldeko apustuari eutsiko ote zion ez zegoen batere argi une hartan. Javier Clementek Espainiako selekzioa zuzenduriko azken norgehiagokan egin zuen debuta selekzioan Osasunako aurrelariak.
‎Libano bi bloketan zatituta dagoela agerikoa zen aspalditik, baina igandeko bozen emaitzei erreparatuta, balantza ez dagoela uste bezain parekatuta ondoriozta daiteke. Legebiltzarrerako bozetan lehiatzen ziren bi aliantzen arteko aldea gehienez hiru diputaturena izango zela aurreikusten zuten inkestek; balantzak zein aldetara egingo zuen, baina, ez zegoen batere argi. Siriaren kontra eratutako koalizioa nagusitu da azkenean bozetan, eta espero baino aiseago eskuratu du garaipena.
‎Ibaiako instalazioetan pintaketak egin zituztenean, eta aste honetan, leku berean, Edu Albacarrek eta zale batek iskanbila izan zutenean. Horregatik, ez dago batere argi nolako erreakzioa izango duten zaleek mailaz jaisten bada gaur bertan. Jokalarientzat ere deserosoa izango da mailaz jaitsi direla jakinda jokatzea.
‎Emakumezkoen 265 kiloko lehian Sakana dago buruan eta txapela Sakanara ekarriko dutela kontu ziurra da. Sakanako neskek 8 puntu dituzte, Amaiurrek 5,5 puntu, Beti Gaztek 4,5 eta Berriozarrek 2 Aldiz, gainontzeko txapelketatan gauzak ez daude batere argi, eta Berriozarko jardunaldiak erabakiko du.Gizonezkoetan Berriozar A da buru, 7 punturekin eta atzean daude Berriozar B (6 puntu), Amaiur A (5 puntu) eta Amaiur B (2 puntu). Emakumezkoen 350 kiloko txapelketan Amaiurrek 6 puntu dauzka, Beti Gaztek 4 eta Berriozarrek 2 Hortaz nahiko estu dago lehia.
‎Ez omen dago jakiterik nor den ezkerreko, nor eskuineko, nor erdipurdiko. Horien arteko muga ere ez omen dago batere argi. Hainbatek irrealtzat ere jo izan ditu hain enblematikoak izan genituen, ditugun??
2010
‎Aldiz, euskararen normalizazioarekin lotuz, orain arte ikusi duguna nahiko kontraesankor ageri zaigu, modu honetan: 1) bertan ditugun 100 hizkuntza berriak hezkuntzan sartzea eta lantzea, ahal den neurrian, badirudi positiboki eragin behar duela euskararen aldekotasuna ere indartzeko, 2) baina ez dago batere argi hori gertatzen ari den, zeren, agian, alderantzizko joera ari da hedatzen. Adibidez, EAEko haur eta gazte etorkinak nolako hizkuntza ereduarekin lotzen dira?
‎Nolanahi ere, oraingoz ez dago batere argi zer nolako eragina izango duen neurri honek Euskal Autonomi Erkidegoan.
‎Nolanahi ere, oraingoz ez dago batere argi zer nolako eragina izango duen Euskadin.
‎Oraindik ez dago batere argi zenbat pertsona hil diren. Armadak bederatzi aitortu ditu, baina hedabide batzuek 20 aipatzen dituzte.
‎Saioa hasi egin da dagoeneko. Bozketaren emaitza ez dago batere argi. Izan ere, CiUk eta PSCk nahi dutena bozkatzeko baimena eman diete euren diputatuei.
‎Australiako gobernuak hurrengo hiru urteetan izango duen kolorea ez dago batere argi, bi alderdi nagusiek ez baitute gehiengorik lortu larunbat honetako hauteskunde orokorretan.
‎Espainiako Poliziak operazio zabala abiatu du gaur goizaldean Segiren aurka. Oraingoz, baina, ez dago batere argi zenbat pertsona atxilotu dituzten:   Barne Ministerioak 14 baieztatu ditu, baina baliteke gehiago izatea.
‎Beste batzuen ustez, interpretazio hori ez da egokia, ez duelako kontuan hartzen enpresentzako zerbitzuen bilakaera, adibidez. Azkenik, aditu batzuen ustez, balore monetariorik gabe, balore fisikoak kontuan harturik, ez dago batere argi zerbitzuen kontsumoa erlatiboki handitzen denik.
‎Laguntzak/ Pizgarriak Argi dago laguntzak eta pizgarriak interes handikoak izan daitezkeela atzerriko inbertsio hori herrialde zehatz batean eta ez beste batean egiteko erabakia hartzeko orduan. Baina, esan dugunez, ez dago batere argi erakunde publikoen laguntzak zein puntutaraino izan daitezkeen erabakigarriak inbertsioa bera egin behar dela erabakitzeko orduan.
‎Camachok hasieratik jarriko duen hamaikakoa erakutsi ez badu ere gaur goizean Taxoaren bilduko dira jokalari guztiak, eta entrenamendu arin baten ostean ezagutaraziko du deialdia Osasunako entrenatzaileak, Walter Pandianik hasieratik jokatuko duela argi dago. Haren bikotea zein izango den ez dago batere argi, dena dela. Aste honetan egin proba gehienetan Masud aritu da bere ondoan.
2011
‎Batetik, urbanizazio pribatu luxuzkoan norbaitek egiten dituen zulo misteriotsuak daude. Horien helburua ez dago batere argi, baina ekintzak bertako dirudunen artean ezinegona zabaltzea lortu du. Bestetik, Juan gaixotasun bitxi bat hasiko da pairatzen; ikusmena galdu ez, baina irakurtzeko gai ez da izanen, eta medikuarengana jo du.Abiapuntu hori Marziano senitartekoen arteko harreman berezia aurkezteko baliatuko du Ana Katzek.
‎Badu horrezaz gainera, izan ere, guretzat zentrala den puntua. hasieran, bere etiologiaeta soziogenesiek hartaraturik antza, Fishman-ek bere rLSn argiro esandakoa dudatan jartzen zuen: hINBe edo rLS lortzeko ez omen dago batere argi, diglosiak (benetakoak, behintzat) balio erantsi argirik duenik. Ikuskizun omen dago diglosiaren mesede hori ere. honela dio A. hudson ek hasierako txostenean:
‎TVE telebista katean egindako elkarrizketa batean, Almuniak azaldu du kanpotik ez dela bereizten nondik datorren defizita, eta betetzen den oro har aztertzen dela, Administrazio Zentralaren kontuak edo autonomi erkidegoetakoak bakoitza bere aldetik aztertu gabe. Horren harian esan duenez, Gobernu Zentrala ondo baino hobeto ari da betetzen helburuak baina ez dago batere argi autonomia erkidegoetako gobernuak betetzen ari diren.
‎Litekeena da autoa sarera konektatuta dagoen bitartean sareak autoari elektrizitatea eman ordez kentzea, eskariaren arabera. Ez dago batere argi oraindik nola gauzatuko den, baina adituek diote etorkizunean milioika auto elektriko izango direla konektatuta, oso biltegi handia osatuko dutenak sarearen ikuspuntutik, dio Maciciorrek. Auto bakoitzaren baterietatik elektrizitate gutxi hartuta, energia mugimendu oso handiak egongo dira.
‎Lehen zatia nahasgarriagoa da: ilar, iraur... agertzen den landare izena izan liteke oinarria (ikus AV, 307) eta tze leku ugaritasunezko atzizkia berrekailua, baina hau ez dago batere argi.
2012
‎Bezero euskaldunari euskaraz egiten zaionean honek arreta gehiago jartzen ote duen galdetu dugunean, elkarrizketatuen artean puntu hori ez dagoela batere argi ikusi dugu. Oihana Etxeberriak zalantza egiten du, baina zera dio gero:
‎Badira zerrenda unibertsalak elikagaien gluzemia indizeak ematen dituztenak, baina karbohidrato konplexuak eta sinpleak beti ez dira abiadura berean xurgatzen, zenbait faktoreren araberakoa izaten da hori, eta, beraz, ez dago batere argi zenbateko erabilgarritasun klinikoa duten zerrenda horiek.
‎Agentziak dagozkion kalte galerak ordaintzeko eska dezake (betetze partzial edo akastuna gertatzen den kasu guztietan eska daitekeena, 16 artikuluak ez baitu esaten halabeharrezko zioak obligazio horren salbuespena dakarrenik). Azken puntu hori zeharo akastuna da, ez baitago batere argi agentziak zergatik ezin dezakeen iragarlearen betetze osoa eskatu63.
‎Nola lortu zuten agintariek inflazioa geldiaraztea? Ez dago batere argi agintariek edo herri mobilizazioek lortu ote zuten. Ordurako Argentinako gizarte zibila larritasun egoeretarako antolatuta zegoen, lantegi okupatuetan, piketetan, milaka herri jantokitan.
‎Hitz egite mekaniko horretatik kanpo, pertsonaiei kosta egiten zaie esaldi osoak ekoiztea, eskas eta beldurti betiere. Ez dago bestearen hitzez fidatzerik, ez baitago batere argi" hitzak zenbateraino diren esaten dutena eta zenbateraino esan nahi dutena" (21 or.). Bien arteko komunikazioa etenda nabari da momentu batez, alderdi hori oso agerikoa da gertatzen diren isilune deseroso ugariak kontuan hartuz gero.
‎Tuareg batzuk militarismoan trebatu omen dira Gaddafi zenduarekin, eta militarrek beti dute estatuarekiko zaletasuna. Paktua egin omen dute islamistekin, eta ez dago batere argi oraindik Azawad izeneko estatu berriaren ibilbide laburrean zeinek izango duten indar gehiago, islamista emirerrizaleek edo tuareg libertarioek. Donostiako Zinemaldian aurten sari nagusia irabazi zuen Isaki Lacuestaren Los pasos dobles film gogoangarrian ikasi genuen lurralde magiko horretan ia ezer ez dela dirudiena.J
2013
‎Egia esan, ez dago batere argi zer nolako oinarria duten baieztapen horietako batzuek, baina bistan da etxerik gehienetan izaten dela txokolatea armairuren batean edo biltegian, mota batekoa edo bestekoa: beltza, esneduna, zuria, fruitu lehorrak dituena, galleta duena...
‎Martin Goena kartzelan egona zen erakundekoa izateagatik eta, kazetariaren arabera, ez zegoen batere argi zergatik atera zen hain azkar. Sekula damurik agertu gabea zen eta armekin egiten zuen lan.
‎Etxeparek, baina, idatzi egin nahi du, eta, alde horretatik, duen arduraestetiko eta literarioak bazterreko kokapen batera behartu zuen, bazterrekoagoa kontuanhartuta euskaraz ari dela. Ez dago batere argi XX. mendearen hasierako gazte euskaldunikasi eta jantzi batek zergatik hauta zezakeen euskara literatur hizkuntza gisa. Izan ere, aukera horrek ez du zentzu handirik orduko gizarte ikuspegitik, ez eta alde artistiko etaeditorialetik begiratuta ere.
‎Bestetik, oso zaila delako. Lehenengo igoeratik egon da eztabaida, izan ere, printzipioz 1959.urtean Maestri igo zen lehendabizi, baina hor ere zalantzak daude, ez dago batere argi. Gauza ilun askok inguratu dute mendi hau; jende askok esan du mendia igo duela eta gero konprobatu da gezurra izan zela… Izan ere, eskalatzaileek askok jarraitu duten mendia izan da eta prestigio handia ematen du igotzeak.
2014
‎Eskoziako erreferendumeko atarian aukerak nahiko pareko daude, eta ez dago batere argi zer gertatuko den. Nola ikusten duzu egoera?
‎Politikoki zuzenak diren egitasmo puntualez gain, instituzio handien ohiko programazioetan emakumea bigarren mailan dago artearen munduan, gizarteko beste esparru batzuetan baino gehiago. Euskal Herrian azken urteotan hainbat mugimendu izan badira ere, aurten Gure Artea saria hiru emakumek jaso dute, kasurako?, ez dago batere argi gauzak hobetuz doazen, nazioartean arte esparruan genero ikuspegitik erreferentzia nagusia zen Gasteizko Montehermoso itxi dute?. Noiz arte jarraituko dute emakumeek argiki baztertuta artearen munduan?
‎Baina, batez ere, defentsak sortzen zuen kezka. Eta atzelarien artean ez zegoen batere argi erdian ariko direnen ekarpena gorengo mailan duintasunez lehiatzeko adinakoa izan zitekeenik. Zuzendaritzak ere izango zuen zalantzaren bat edo beste Xabi Etxeita berreskuratu bazuen.
‎" Kazetaritzak datozen urteetan euskarri ekonomikoa edukiko duen ez dago batere argi"
2015
‎" Nora goaz? ' Homo sapiens' aren geroa ez dago batere argi"
‎nora goaz? Homo sapiens aren geroa ez dago batere argi. Eboluzioak erakusten du klima aldaketa handiak izan direla, eta gure bilakaera neurri handi batean sistema ekologiko ezberdinetan suertatu dela, eta sistema ekologiko horiek tankeratu dira klima aldaketa horien arabera.
‎Istorio honetan mazoparen ordez izurdea ere jar genezakeen ez baitago batere argi zein espezie zen ontzi gidari egiten zuen animalia. Baina izurde edo mazopa, kontua hau da:
‎Baina esentzia batek eragingo baligu, berak izanaraziko bagintu, ez litzateke agertuko argi eta garbi gure existentzian? Erantzuna ez dago batere argi, batez ere pre existentzia jende arteko elkarrekintzen jariotik kanpo jarri nahi den bakoitzean, berezkotasun irmo baten bermea aurkitu nahi den bakoitzean.
‎Jario garbi bakarra jaso dugula sinetsi nahi dugunean ere lanak ditugu zein den definitzen, defendatzen eta transmititzen, are eta hark gu definitu eta garena egin gaituela sinetsi nahi dugunean. Ez dago batere argi, argiena izan zen hura. Hala izaik, hemendik gutxira euskal Zeraren praktikak, denak ez badira gehienak, bere buruz ari diren signifikatze praktikak izan litezke, zeinugintza metonimiko baten katebegiak.
2016
‎Bozketa sekretua izan zen, eta ez dakigu ziur zer boto eman zuen Txillardegik. Kepa Anabitartek gogoratzen du gauzak ez zeudela batere argi, inkestetan hasiera batean diputatuak ematen zizkietela, baina azkenaldera ez, eta ikusten zela baldintza demokratikoak ez zirela beteko, esaterako, telebistaren erabilera, hain garrantzizkoa etxe guztietara heltzeko. Kepa Anabitartek berak boto zuria eman omen zuen245
‎Are gutxiago zertan dabilen. Ez dago batere argi zer eskatuko didan Urbano honek.
‎aurrerako urratsa ez dago batere argi. Dakiguna da
‎Baina, zenbat da egia? Bada, 2013an argitaratutako berrikuspen sistematiko baten arabera, badirudi ondorio horiek ez daudela batere argi. Lehenik eta behin, kakao kontzentrazio handiko txokolatea edo kakao purua izaten dute ondorioek.
2017
‎Ondoren onartuko da Deskonexio Legea deitzen dena, izan liteke hilaren 20 eta 21ean. Baina ez dago batere argi noiz onartuko dituen Legebiltzarrak, Espainiako Legediarekin ari den kuku gordeka horren arabera izango baita. Gerta liteke baita ere Gobernuak lege dekretuz onartzea Erreferendumaren Legea.
‎Agian amets bat izango duk hau guzti hau! Ez zegok batere argi. Hobe berton itxoitea...
‎Eta, ohi duenez, oharrean adierazten du zentzuna eta esanahia: «Los carbones ardientes, símbolo de un dolor punzante, designan los remordimientos que llevarán al pecador al arrepentimiento» (testuak hala ere ez dio ezer «pekatari»aren gainean eta ez dago batere argi ea damuaz hitz egiten duen).
‎Haien ondorengo diren Aegyptopithecus (duela 30 Ma) eta Proconsul (duela 25 Ma) primateen fosilak aurkitu dira. Azken hori da, hain zuzen ere, gizakiaren eta gaur egungo tximino handien arbaso komun zaharrena, baina hortik aurrerako urratsa ez dago batere argi. Dakiguna da hainbat espeziazio gertatu zirela eta horietan azalduko zirela besteren artean orangutanak, gorilak eta Australopithecus generoa, lehen homininotzat hartzen dena.
‎Badirudi Mendebaldeko" bigarren nekazari" hauek hainbat zonaldetara hedatu zirela (Alemania aldera, bereziki), osagai paleoeuropar txikiagoa zuten lehen nekazarien kaltetan. Oraindik ez daude batere argi bigarren mailako prozesu honen xehetasunak, ez dagoelako datu zehatzik, baina badirudi bigarren olatu ilun hau lotuta dagoela Megalitismoa, Imutu formako Zeramika, Artenac eko kultura edo eta Kanpai formako Zeramika bezalako fenomenoekin, eta hirugarren geruza bat osatzen duela Europako herrien genesian, lehen neolitoko populazioen tokia hartu ondoren zonalde askotan.... Aurreko geruzen nahasketa izanik berez (Paleolitikoa eta Neolitikoa), haiekin konfunditu daitezke, baina nortasun propioa dute zalantzarik gabe, eta alde batera utzi ezinezkoak dira euskal ikuspegitik, zeren eta Neolito Atlantiarreko populazioak baitira egungo euskaldunen antz handiena dutenak, sekuentziaturik dauden antzinako populazioen artean.
2018
‎kolektiboki emakumeen esku uztea umeen zaintza, eta kolektiboki gizonak salbuestea ardura horretaz?. Nolanahi ere, ikusmolde kontraktualetik, ez dago batere argi ea horrek hala jarraituko duen aurrerantzean ere.
‎Beharbada Herculineren gorputza hermafrodita delako, bereziki zaila da kontzeptualki bereiztea haren oinarrizko ezaugarri sexualen deskribapena haren genero identitatetik (berak bere buruari atxikitzen dion genero identitatea, zeina, bide batez esanda, etengabe aldatzen den eta ez dagoen batere argi), eta haren desiraren noranzko eta objektuetatik. Herculinek berak esaten du zenbait pasartetan uste duela bere gorputza dela bere genero nahasmenaren eta plazer transgresoreen kausa, haiek balira bezala gauzen ordena natural/ metafisikotik kanpo nolabait geratzen den esentzia baten emaitza eta agerbidea.
‎Ez dago batere argi zein den uzkurduren minaren funtzioa: maldizio biblikoa diote batzuek; gizarte misoginoak baldintzatutako mina, besteek.
‎konkistaren aurretik ere, ezagutzen dugun azken iruindarra apezpikua da, Martziano hain zuzen. Zoritxarrez ez dago batere argi Opilano eta haren ondorengoen egoitza erreala Iruñean zegoen ala zenbait testuk iradokitzen duten bezala, Leire eta beste ekialdeko monasterioen aldean. Ziur esaterik ez badago ere, ez du ematen Iruñearen paisaia monumentala txundigarria zenik garai honetan.
‎UCD (8 zinegotzi), HB (7), PSOE (5), UPN (5) eta EAJ (2). Orduan, gaur bezala, 14 boto behar ziren alkatetza erdiesteko, baina kontuak ez zeuden batere argi. Orduan, urte luzez gertatuko zen bezala, sozialisten jarrera erabakigarria zen, euren botoek aginte makila eman ala kendu behar zutelako.
2019
‎Nolanahi den, ez zuen erantzun positiborik jaso eta erabat bakartuta sentitzen zen. Egoera oso bihurria zen eta igartzen da euskal ikasketekin zer egin ez zegoela batere argi, diktadura frankistak euskaltasuna nahitaez abertzaletasunarekin lotzen zuelako. Hala ere, apirilaren bukaeran, euskaltzainburua Sevillaraino joan zen, atxikimendu adierazpen gisa.
‎erabiltzen dituzten sentitzen ez omen duten plazer baten itxurak egiteko; burla gaiztoak egiten dizkiote beren senar engainatuen xalotasun harroputzari; itxurakeria hutsa izan litezke halako konfidentziak: frigidotasunaren eta frigidoa izan nahiaren arteko muga ez dago batere argi. Nolanahi ere, emakume horiek sorgorrak direlakoan daude, eta halaxe ateratzen dute beren erresumin guztia.
‎Xehetasun historikoak ez jakiteaz gain, ez du inolako interpretaziorik iradokitzen. Orobat, ez dago batere argi jabetza pribatuak halabeharrez ekarri behar ote zuen emakumearen mendekotasuna. Materialismo historikoak onartutzat ematen dituen datu batzuk azaldu egin behar lirateke:
2020
‎Hala ere, padura ekosistemak lau mendez errotik artifizializatu ondoren, Babes Bereziko Eremuena bezalako figuren hedapenak ez du, haien degradazioa mugatu arren, estuarioek klima aldaketaren aurrean daukaten ahulezia berez konpontzen. Alde batetik, ezein natur parkek ez du hartzen dagokion estuarioaren parte txiki bat baizik; beraz, ez dago batere argi zer eragin izan lezakeen padura" natural" hauen berreskurapen mugatuak inguruko lurrek guztiz urbanizatuta segitzen duten testuinguru batean.
‎Adituen arabera ez dago batere argi lurreko telebista digitalaren etorkizuna.
‎Teknologia berriek aukera berriak ekarriko dituzte baina, noski, baita arriskuak ere. Azken hauen artean LTDaren etorkizuna ageri zaigu, izan ere, adituen arabera ez dago batere argi lurreko telebista digitalaren etorkizuna. Esan zigutenez, Europako Batasunak lurreko telebista digitala 2023 urterarte bermatuko du eta 2025ean berrantolaketa bat egingo du baina ondoren ez dago oso argi zer gertatuko den.
‎Umeak kalera irteten hasteko neurriarekin lotuta, azken bi egunotan izandako informazio saltsaren ondoren, oraindik orain, ez dago batere argi zeintzuk diren Espainiako Gobernuak hartu duen erabakiaren xehetasunak.
‎Urriaren hasieran estreinaldia egitea da gure asmoa. Momentu honetan ez dago batere argi, Arriaga bezalako antzoki batzuk zabaluko dituzten arren, beste areto batzuekin antza zalantza asko dago. Lurrun minez obra, gainera," kontaktu obra" bat da, sexua oso presente dago etengabe eta hori ere ez dakigu nola kudeatu.
‎Espermatozoideen akats morfologiko eta funtzionalen zergatiak ez daude batere argi gaur egun, espermatozoidearen garapenean diren mekanismo zelular eta molekularren inguruan ezjakintasun handia baitago. Massart et al. ek estimazio bat egin zuten 2012an (3), non esaten zen giza espermatozoideak garapen zuzena izan dezan 2.300 gene baino gehiago adierazi behar direla.
‎Espermatozoideen akats morfologiko eta funtzionalen zergatiak ez daude batere argi gaur egun, espermatozoidearen garapenean diren mekanismo zelular eta molekularren inguruan ezjakintasun handia baitago. Massart et al. ek estimazio bat egin zuten 2012an (3), non esaten zen giza espermatozoideak garapen zuzena izan dezan 2.300 gene baino gehiago adierazi behar direla.
2021
‎Adibidez, elkar ikusiko dugu gero esan beharrean, ikusiko gara edo elkar maite dugu esan beharrean maite gara bezalakoak hedatuak daude. Batzuetan ez daude batere argi mugak. Ikus, bestela, Azkueren adibide hau, non bi joerak ageri baitira:
‎Lokarriak kate gogor bihurtzen dira itzul lana neurtitzetan egin behar denean (Mitxelena) vs Gogor ari da (Izeta); Zuela bere buru gainean urrezko koroa bat, eta bere eskuak igitai zorrotz bat (Leizarraga) vs Zorrotz jokatu beharra zeukaten (Tx. Garmendia); Arren bada, Jauna, argi bizi bat egidazu zure adibideak ikasteko (Añibarro) vs Ez dago batere argi, niretzat behintzat (Mitxelena). Adberbio adjektibal ere deitu izan zaie inoiz.
‎534). Zenbait kasutan ez da erraza izaten bizkitartean adberbio hutsa den ala DM den erabakitzen, bi erabileren arteko muga ez baitago batere argi horrelakoetan: [...] zeren gauza batzuk sori dira, zeinak bizkitartean ez baitira ohorezkoak (Pouvreau).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia