Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2000
‎Jakinik nik itsasertzera jo nahi nuela berak" bidaia ganorabako" deitzen zuen hartan, eta jakinik Arantxa eta Jean Louis gau hartan autoan Urruñaraino joatekoak zirela, gure mendi ibilaldia bat batean laburtzeko aukeraz jabetu eta, ni lozorro sakonean murgilduta nengoela baliatuta, Arantxari eta Jean Louisi gu Donostiaraino eramateko eskatu zien, han lagun bat bisitatzeko aukera izango genuela-eta. Arantxak eta Jean Louisek ez zuten ezetzik esan, nahiz eta gu autoan sartzeak ekarriko zuen ondorioetako bat aurretik susmatzeko modukoa izan:
2002
‎Uste dut euskal unibertsitate bat bultzatzea, teorian bederen, posible baldin bada ere, ez dela batere errealista une honetan, ghetto bat bultzatu nahi ez badugu. Geratzen zaigun aukera bakarra da dagoenaz baliatzea. Eta dagoena EHU da, hau baita euskararen aldeurrundik ere gehien egiten duen unibertsitatea, zenbait jende kontrakoa erakusten arduratzen bada ere.
2003
‎Horrelakoetan erabilitako piezak edo konpondu beharreko ibilgailuari berariaz ez dagozkionak baliatu ahal izango dira, baldin eta lantegiak idatziz konpromiso batzuk hartzen baditu: erabilitako piezak egoera onean daudela edo, bestela, ibilgailu horrentzat berariazkoak ez diren piezek behar bezainbesteko bermea ematen dutela ziurtatzea, alegia.
2004
‎Kontrabandoa ere utzi behar izan nuen, eta etxean sartuta eman nuen gau eta egun. Arratsetan amesgaizto ikaragarriak izaten nituen. Behin eta berriz irudikatzen nuen arrotz batek gurera etorrita ene lorea bahitzen zuela, ni etxean ez nengoela baliatuz. Errudun sentitzen nintzen arruntean, egon beharreko tokian egon ez nintzelako.
2005
‎...kusi ahal izan dugu, horrela, EAJ EAren ahalegina oraingo hauteskundeak 2001ekoen ispilu bihurtzen eta mamu espainiarrarengandik babesteko deia egiten; EBrena, bitxia, ezkerreko eremua bereganatzeko, nahiz eta horretarako berak parte hartu duen gobernua kritikatu behar izan; PPrena PSE labur markatzeko, eta partekatu behar omen dituzten boto multzoa bereganatzeko; PSErena, Madrileko gobernuan PSOE dagoela baliaturik, moderazio eta eraginkortasunaren karta jokatuz, eta abar.
‎Paperik gabeko etorkinen araudia datorren maiatzaren 7ra arte aplikatuko da. Oscar Seco Bizkaiko Abokatuen Elkargoak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko immigrazio zuzendaritzari emandako immigrazio zerbitzuaren koordinatzaileak azaldu duenez, “Omisioagatiko erroldatzeak pertsonak erroldatuta egoteaz baliatu nahi du, gero normalizazioa emateko ziurtagiri gisa erabil dadin”. Hala ere, “legezko baldintza batzuk bete behar dira, omisioagatiko erroldatze hori arazorik gabe emateko”, erantsi du.
2006
‎2000ko ekainean, ertzainek desalojatu zuten Mendibile. Gazte Asanbladak salatu zuen Karmelo Sainz de la Mazak, orduan Leioako alkate berria, ustezko negoziazio batzuk eskainiz ertzainak bidali zituela udaletxean bilduta zeuden bitartean gaztetxean inor ez zegoela baliatuz. Ondoren, kriminalizazio kanpaina burutu zuten EAJ, PP eta PSE EE.
‎Halatan bada, amonak niretzat prestatutako gelara joan nintzen beharrezkoenekin puska bat osatzera. Biharamun goizean goiz alde egingo nuen, gurasoak artean lotan zeudela baliatuz.
‎Hemen, orain, inork inoiz irakurriko ez duen ohar ezkutu honetan, literatura unibertsalaren oihan oparo eta gizaki bakarrarentzat osorik ezin atzemanaren barruan galdutako txoko ezezagun honetan, biok bakar bakarrik gaudela baliatuz, maite zaitudala adierazten dizut, zintzotasun osoz.
2008
‎Poliziek aditzera eman dutenez, ustezko erasoa jazo zen gauean Barañaingo jaiak ziren, eta biktima gazte talde batekin zegoen. Antza, pixka bat edanda zegoela baliatu, eta Barañaingo Zizurko Zendea kale ondoko eremu batera eraman zuten mutilek. Orduan, mutil taldeko hainbat lagunek, atzo atxilotu zituztenek, hain justu, neska bortxatu zuten susmoa dago.
‎Haren lan ildo berrietan, «Nazio Batuek giza eskubideak aintzat har ditzatela» lortzea egongo da, orain arte «eskubide kultural soil gisa» tratatu direla uste baitu. Horrez gain, Kolonbian egoteaz baliaturik, hizkuntza indigenen garrantzia nabarmendu dute Bogotako biltzarrean, eta Afrikako eta Latinoamerikako hizkuntza indigenen egoera azpimarratu. Hala ere, arazo nagusia da, idazle elkarte gisa, direla harremanetan jarri ahoz bakarrik komunikatzen diren herriekin.
‎Gurasoen eskariz orain hamar urte hasi zituzten Iruñeko Joakin Maya udal musika eskolan musika hizkuntzako lehen euskarazko klaseak. Zuzendaritzak oniritzia eman zion eskariari, eta irakasle euskaldun batzuk bazeudela baliatuz, hainbat klase euskaraz ikasteko aukera izan zuten ikasleek. Eta, orduz geroztik, baita urtero urtero izena eman eta onartuak zirenek ere.
‎Hain zuzen, Udalak erosi eta Aingeru Guardan jarri dute, Udaleko brigadaren eta erretiratuen lanari esker. Inguru hartako tailer eta bestelakoek erabiltzeko ur hartunea dagoela baliatuta, iturria jarri dute bertan; eta dagoeneko hainbat ibiltarik estreinatzeko aukera izan dute.
‎Adibidez: haurdun (eta, ustez eta izatez, arrazoi osodun) egotea baliatzen zuten emakume askok gauza arrazoigabeenak eskatzeko edo egiteko.
2009
‎Abuztuaren 21ean Haifako Almidan antzokian estreinatuko dute, abuztuaren 23an Akkako Allaz aretoan eta 24an Nazaretheko Alyakhur antzokian. Abuztuaren 22an, Muguruza bertan dagoela baliatuta, Haifako Al Black Door aretoan, musikari palestinarren bilkura kontzertua egingo da pelikulan azaltzen diren zenbait protagonisten parte hartzearekin eta, gainera, Dam hip hop taldea, musika tradizionaleko Walla' at taldea, Safaa Arapiyat emakume raperoa, Amal Murkus abeslari ezaguna, Khalas talde rockeroa eta Caramel Project DJak, DJ Bruno eta DJ Sami Matar ere arituko dira zuzene...
‎Beharbada ez zuen nitaz trufatu nahi, Pessac hor egoteaz baliatuta. Halaxe ari zitzaidala iruditu zitzaidan istant hartan.
‎Ostegun goizean, ustezko erasotzailea lo zegoela baliatuta, etxetik ihes egitea lortu zuen emakumeak. Salaketa jarri zuen eta Ertzaintzak gizona atzeman zuen; atxilotuak aurrekariak ditu, emazte ohiarekiko urruntze agindua hausteagatik, hain zuzen.
‎Lorenek eta zuzendaritzak faktore horiek eta beste hainbat aztertu dituzte. Ikusi dute merezi ote duen berriz ere entrenatzaile berri batekin hutsetik hastea, dagoena baliatu beharrean. Ekonomia arloa ere kontuan hartu dute, Lillok soldata handia baitauka.
‎Jokaldi luze horretan begira egon ziren irundarrak, ezker eskuin mugimendurik egin ezinik. Gola jaso ostean ere sufritu egin zuten irundarrek, baina, pixkanaka pixkanaka, erasoko ezker hegala egoera onean zegoela baliatuta, erdiraketa onak egiten hasi zen Salcedo.
‎Maquiavelok diosku ortu bat zaintzen entretenitzen dituela erretiroko orduak. Baina venuta la sera (arratsa iritsitakoan), etxera erretiratu eta nekazari arropak kendurik, etxean dituen traje dotoreenak, erregeekin eta egoteko baliatzen zituen berberak, janzten ditu; ez, ordea, inoren bisita espero duelako, liburutegian sartu eta berak klasikoren bati bisita egiteko baizik:
2010
‎– Enuntziazioa vs> enuntziatua oposizioa independientea da, ez dago baliatutako adierazpenari ezinbestean lotuta.
‎Aurreko ostiralean Laudioko Sorgin tabernan Jam Sessiona zegoen antolatuta. Entzuleok garagardo txekiarraren eskaintza zegoela baliatu eta entzunminez aditu genien taulagainetik igaro ziren musikariei. Lur, Laudion Maiden, Versen eta beste hainbat talde eta proiektutako jendea igaro zen instrumenturik jotzen ez dakigunok analfabeto sentiaraziz.
‎Aurreko ostiralean Laudioko Sorgin tabernan Jam Sessiona zegoen antolatuta. Entzuleok garagardo txekiarraren eskaintza zegoela baliatu eta entzunminez aditu genien taulagainetik igaro ziren musikariei. Lur, Laudion Maiden, Versen eta beste hainbat talde eta proiektutako jendea igaro zen instrumenturik jotzen ez dakigunok analfabeto sentiaraziz.
‎Nafarroako Antso Azkarra() erregearen garaian, Gaztelako Alfonso Vlll.ak, hura erresumatik kanpo zegoela baliatuz eta bere zina hautsiz, mendebaleko lurrak konkistatu zituen, Bureba, Errioxako alde bat, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa bere menpera eramanik.
2011
‎Kale, eta ez nolanahi, bost eraso horietan ez baitzen gai izan jaurtiketa bakar bat egiteko. Jabetzerako, ihes egin zuen Bartzelonak, eta Baskonia falten bonusean sartuta zegoela baliatuz, batere arazorik gabe kudeatu zuen norgehiagoka bukaera.Juan Carlos Navarro izan zen Baskoniaren borrero hamaikagarrenez. Parean Brad Oleson edo Pau Ribas eduki, maisutasuna erakutsi zuen berriz, eta bere puntuek eman zioten garaipena Bartzelonari.
‎Erasoan joko pausatua egiten ari zen, eta Banic eta DOr Fischer Jacksonen asistentziak baliatzen.Bigarren laurdena izan zen bizkaitarren onena. Ez zuten baloi bakar bat eman hamar minutuetan, eta Mavroeidisek eta Hervellek oso lan ona egin zuten saskipean Nancyko Akingbala pibot garaia aulkian zegoela baliatuz. 21, 28 eta 35 aurreratu ziren beltzezkoak, apur bat estutuz gero partida hausteko moduan zeudela sinetsita.
‎00:46 Ni komunean gastroenteritisa arintzeko sartu bezain pronto, eta komun ontzira itsatsita preso nagoela baliatuz, Jonek Montseren logelako atea jotzen du, goizean esnatuko al dugun galdetzeko aitzakiarekin. Justu nik galdetutakoaren kontrakoa.
‎–Askotan bezala, egoerak erabaki zuen auzia. Aitona diruari zozoloturik begira zegoela baliatuz, mutil alemana bat batean oldartu eta, aitonari kolpea jota, lasterka alde egin zuen etxolatik. Hurrena gertatu zenak loa galarazi dio aitonari azken hirurogeita hamar urte hauetan.
‎Gabonetako kantak jotzen zituzten, eta hasi ahala, jende ugari bildu zen haien inguruan. Guztiak taldeari begira zeudela baliaturik, Annak eta Franek inguru bat eman zioten etxeari: Mat, j Werfelen bizilekuan sartzeko bide bat aurkitu behar zuten.
2012
‎EAJ eta EH Bildu arlo horretan elkar hartuta ez aritzea, ulertezina litzateke euskal herritarren gehiengoarentzat. Dudarik gabe, EH Bilduk bere 21 eserlekuak gai hau etengabe agendan egoteko baliatuko ditu.
‎Abagune egokia Mintegik uste du hauteskunde kanpaina abagune egokia izan daitekeela horrelako prozesu bati ekiteko: «Hauteskunde kanpainan gaudela, hots, alderdi bakoitzak zer proposatzen duen herritarrei azaldu behar dien unean gaudela balia dezakegu elkarrizketa abiarazteko», esan du. «Bakegintzaren alorrean zer proposatu baldin badute, balia dezagun hauteskunde prozesua proposamen horiek plazaratzeko.
‎Gainera, errebolta hasi zenetik telefono bidezko komunikazioa ere ez da ona. Hala ere, Turkiako telefonia sareari esker eta muga hurbil dagoela baliatuz, Siriako kurdu gehienek eskuragarri dute ia murrizketarik gabeko Internet zerbitzua. Beraz, hasitako kurduen kultur iraultzan, nahi gabe bada ere, Ankara laguntza ematen ari dela esan daiteke.
‎Maraca Diabloren atzean Mendaroko Munlet bikoteko Ina Herr Professor gitarra jotzailea dago. Munlet geldituta dagoela baliatuta, Inak Maraca Diablo abiatu, eta Hail Zigurat! izenburuko diskoa plazaratu du.
‎Izatez pesimista naiz, okerrenaren beldur naiz. Jarraitu egin dut, emakumea lotan dagoela baliatu behar dut. Laugarren lerroa hiru hitzek osatzen dute:
‎Deskolonizazioaren testuinguruan sezesio prozesuak kanpo autodeterminazioaren eskubidea baliatzearen ondorioz ageri zaigu. Deskolonizazio testuinguruetansezesioa autodeterminazio eskubideari lotutako aukera izango litzateke NBErenkartaren XI eta XII idazpuruetan agerturiko barne autodeterminazioaren bideaagortuta dagoenean baliatu daitekeena, ama estatuaren adostasunez zein nazioartearen laguntzaz, ama estatuaren aurkako iritziarekin (Sahara).
‎Zutitu egin zen eztulari joaten laguntzeko asmoz. Jaikita zegoela baliaturik, tokadiskora gerturatu zen, diskoari buelta emateko.
‎– Hau marka –jarraitu du ezagunak bere mututasuna harridurazko erantzuntzat hartuz–, astebete pasatzera etorri gara neska laguna eta biok lagun batek inguruan duen etxea hutsik dagoela baliatuz. Eta zu, zer?
2013
‎Gero, alde politikotik, boterean sozialistak zeudela baliatu dute; bi aldeetan. Memento batean, egoera hori baliatu dute xantaia egiteko, Frantziari ulertarazteko hori gelditu nahi bazuten beste politika bat jarri behar zutela indarrean eta neurriak hartu iheslarien komunitatearen aurka.
‎Honetarako esparru bakoitzak bere bideak izan ditzake, formazio ez arautuaren forma desberdinen bidez, formazio arautuak antolatuz, daudenak baliatuz edo beste motatako transmisio bideak jorratuz.
2014
‎Apirilaren 23tik 26ra taldeko infantil, junior, promesa eta absolutuak Panticosan lanean izan dira. Eta gainera bertan zeudela baliatuz," XXII. Huesca Hiria" sarian lehiatu ziren larunbatean.
‎Atseden hartzeko eta familiarekin egoteko baliatu nahi zituen egun hauek Paul Riosek (Algorta, Getxo, 1974), baina EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiriak agenda «pixka bat» aldarazi dio. Komunikabideen deiei erantzun behar izan die, bereziki.
‎Mugimendu feministaren kexua entzunaraztea dute jomuga, eta horretarako testuinguru «apropos» batean daudela nabarmendu dute: «Europako hauteskundeen atarian gaudela baliatu nahi dugu, politikariek konpromiso irmoa ager dezaten emakumeen sexu eta ugalketa eskubideaz». Egitasmora atxiki diren elkarteak eskutik helduta ariko dira sentsibilizazio ekintzak prestatzen.
‎Orain arte ez zegoen halakorik. Zerbitzuan aldaketak izanen direla, eta hura kudeatzeko deialdia egina dagoela baliatu du udalak ilbeltzean araudia indarrean jartzeko. Araudiak lau kapitulu eta 18 artikulu ditu.
‎Gehiago jaitsi zuen. Eta disko jogailuaren aurrean zegoela baliatu zuen orratza kantu batetik bestera eramateko eta, kantu berria jarrita, aitari begira, kantuan hasteko:
2015
‎Gerarden bat bateko hizketa gosearen eta nahi gabe bere aulkiaren atzean geratu zaion atearen artean banatzen du bere arreta Sylviek. Gerarden soa galduta dagoela baliatzen du, harengan susmorik sortu gabe, zelatan egoteko, oharkabean atetik nor agertuko. Urduritasuna salatuko dion keinu nabarmenegirik ez egiteko, azukre zorrotxo hutsari heldu dio bi eskuez.
‎Dotrinan, sarritan aipatzen diguten Isaak patriarkarena: hark herentzia Esau semeari utzi nahi zion, baina Isaak zahar eta itsu zegoela baliaturik, Jakob anaiak besoa ardi larruz bildu, eta aitari hurbildu zion. Eta beso iletsu hura inondik ere Esaurena zelakoan, Isaakek Jakob bedeinkatu, eta Jakob iruzurtiari utzi zion herentzia.
‎Eta kostaldeko hirian geundela baliaturik, hondartzara joan ginen. Doaia arrebari baino ez nion ametsarena kontatu.
‎Ingurukoei nola jakinarazi; hor dago arazoa. Oraindik elkarrekin zaudetela baliatu beharra daukazu, bakoitza bere zuloan bakartu baino lehen.
‎Hobeki esan, onespenik emateko prest ez zeudenena bilatzen nuen nik, edo, okerragoa dena, estimua adierazteko gai ez zirenena. Horregatik, irudimenezko metro baten jabea izan nahiko nuke, eta ingurukoak gertuegi ez egoteko baliatu. Izan ere, gertuegi ditugun gauza guztiak handiegiak dira ezinbestean.
‎28 Bedeinkatua izan bedi betiko, amen! Bada, ongi sumatzen da han egoteaz baliatu dela Jauna, eta egoki ez diren gauza batzuk egiten zirela lehen, orain egiten ez direnak; izan ere, jende askok han gaupasak egiten zituzten eta ermita bakardadean egonik, ez zihoazen guztiak debozioagatik. Hori konponduz doa.
‎Hura non gorde izan zuten”. Jakina da, esaterako, 1546an Zamartzeko txantre Martin Cruzaten morroiek azienda buruak eta ahuntzak bereganatu zituztela, uhartearrak Santa Luzia bezperan zeudela baliatuz. Historia zertzeladakI. mendea Erromatarrek euren erako gizarte bat sortzen saiatuko dira.
2016
‎Gorospe, odol hotzez jokaturik, euren mahaitxoaren kokapena atearen albo batean toki gorde samarrean dagoela baliaturik, zain dago, pistola eskuan, tiro egiteko une egokia noiz iritsiko. Itua eskura duenean, besoa atera, bizkor destatu eta tiro egin dio burura ezezagunari bat, bi, hiru aldiz.
‎Aholkularitza erabili duten 24 emakume altsasuarrak dira, 5 olaztiar, 3 urdiaindar eta arbizuar eta etxarriar bana. Eskaera Pilar Baigorri Lerga herrian zegoela baliatuta Altsasuko Udaleko Emakume eta Berdintasun Batzordeko presidente Arantza Bengoetxea Intxaustik eskaera egin zion: genero indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko ekipo berriak Altsasu eta Sakana bere barruan hartzea.
‎Lehendakariak ez zuen aukera galdu nahi izan presidente katalana Château de Belloyra gonbidatu eta harrera egiteko, biak Parisen zeudela baliatuz. Agirre irrikaz zegoen Companysi euskal enbaxada kulturala erakusteko.
2017
‎Gainera, errebolta hasi zenetik, telefono bidezko komunikazioa ere ez zen ona. Turkiako telefonia sareari esker eta muga hurbil dagoela baliatuz, Siriako kurdu gehienek eskuragarri zuten ia murrizketarik gabeko Internet zerbitzua. Esan zitekeen kurduen kultur iraultzan, nahi gabe bazen ere?
‎Perpaus osagarriak egiteko, (e) na morfema erabiltzen da aditz jakin batzuekin. Perpaus osagarrian esaten dena ziurtzat jotzen denean eta galdegaigunean ez dagoenean baliatzen da. Mallabikoak dira adibideak:
‎Ald. ostei/ ostai (Leioa, Nerbioi ibarra, Zeberio eta Orozko. Orozkon lekuari dagokionean baliatzen da; ez denbora balioa daukanean: etze ostein, etxe ostean?, baina mesostean, meza ostean?)?
‎dagoeneko sortutako baliabide lexikalak erabiliz lehenengo, hitzen morfosemantikaedo lexema osaera erabiliz geroago, eta terminoen luzera hitzetan handitzen joan den heinean, bi moduerabili ditugu: i) termino batzutan beste termino batzuk habiaratuak daudela baliatu dugu KabiTermtresnan eta ii) erregeletan oinarritutako Matxin itzultzaile automatikoa egokitu dugu, MatxinMed sortuaz. Termino konplexuen, hau da, hitz bat baino gehiago dituzten terminoen, euskarazko ordaina lortzeadute helburu KabiTermek eta MatxinMedek.
‎Ikasturtea amaitu eta oporretan indarrik gabe gaudela baliatu dute obrarekin aurrera egiteko. Nahiz Aterpe batzordeko kideok jarraitzen dugun lanean idazkiak bidaltzen eta talde politikoekin harremanetan, ikastetxeko familien indarrik ez dugu, eta hori obrako arduradunek badakite.
‎Zer irabaziko zuten? Ustekabean sartu zen bidegorritik baina gustatzen ez zitzaionez, belarrezko parterretik jauzi egin eta oinezkoen bidetik jo zuen ordu horretan jende gehiegirik ez zegoela baliaturik. Barandillara hurbildu zen.
2018
‎ene burua ostu duzu-eta, dagokidana balia bekit.
‎Ez zekiten hilotzen gainetik ibili zutenik. Ez zekiten azeri gizonaren berri... Nor da azeri gizona. Eskarmentu gabeko gaztetxoak zaintzan daudela baliatuz, gauez kanpalekuan isil gordeka sartu eta borrokalariei banan banan zintzurra ebakitzen dien armadako kideari esaten diote horrela gerrillariek.Nola partitu behar da haurrak gerrarako erabiltzearen ardura. Maila desberdinean bada ere, erantzukizuna denona dela barneratu behar dugu. Errekrutatzearen zuzeneko ardura, jakina, talde armatuena da.
‎Epa! Gurekin I tor dagoela baliatuz, robotak protagonista diren pelikulak aurkeztuko dizkizuet! Zuekin, 3ZPA4cibernews!
2019
‎Ikasturte hasieran, ikastetxeko gimnasio alboko trastelekuan, soinketako irakasle zerrikumeak sexu abusua egin zion. Biak bakarrik zeudela baliatu zuen mutikoa behartzeko. Honek ezin izan zuen erasoa ekidin, oso gizon indartsua zelako eta ustekabean harrapatu zuelako.
‎Giroa pixkanaka lasaitzen hasita zegoela baliatuta, Areiltzak urte batzuk lehenago ahoz egindako debekua urratu behar izan zuten akademiako kideek Euskaltzaindian Ipar Euskal Herriko akademikoak onartzeko. Euskaltzain batzuek hori arriskutsutzat jo eta erabaki hori atzeratzearen alde agertu baziren ere, Krutwigek pauso hori ematea ezinbestekotzat zuen eta Azkueren babes erabakigarria jaso zuen horretan.
‎Euskal Herrian oso negu hotz eta euritsua izan zuten, baina ateri zegoela baliaturik, autoa kai aldean aparkatu, eta hanka hutsik ekin genion bideari. Motxila eramaten utzi ez nion arren, gustatu zitzaidan nire egonaldian edozertan laguntzeko prest egongo zela esatea:
2020
‎Bi aldagai nabarmentzen dira aztertutakoen artean ikasleen LH4tik DBH2rako mudantza azaltzeko orduan: lotura estuen duena ikastetxea kokatuta dagoen udalerriko euskaldunen proportzioa da (eremu soziolinguis tikoa), eta bigarrena etxean denak elkarrekin daudenean baliatzen duten hizkuntza (etxeko erabilera).
‎Elkarrekin Podemosek «denbora» eskatu du PSOErekin batera duen koalizio gobernuarentzat, eta Lander Martinez Euskadiko idazkari nagusiak argitu du ez dela grebarako «garai egokia». Era berean, CCOOk eta UGTk Madrilen gobernu berria dagoela baliatu dute, baina haiek sutsuki egin dute gehiengo sindikalaren deialdiaren aurka, «grebaren helburu bakarra zatiketa delako, eta lurraldetasuna markatzea», UGTren arabera, eta «ELArentzat eta LABentzat nortasun nazionala baita garrantzitsuena», CCOOren ustez: «muga fisikoak eta banderak».
‎Politikari beteranoaren iragarpena betetzen hasia da. Berrogeialdia eta osasun krisia direla medio egoera lasai dagoela baliatuta, hainbat ekintzaileren aurkako neurriak hartu ditu Txinak. Atzo bertan zabaldu zenez, lehen aldiz atzerriko ekintzaile bat auzipetu zuten; Lee Henley Hu Xiang da bera.
‎Mende pasatxoz ateak irekita eduki ostean, abenduaren 31n jaitsi zituen pertsianak behin betiko Semillas Elosegui dendak, Donostiako Parte Zaharreko zaharrenetariko batek. 1914an, Bretxako merkatuan mugimendu handia zegoela baliatuta, Joxe Mari Elosegik hazi denda bat ireki zuen Fermin Calbeton kaleko 9 zenbakian. Bestelako garaia zen, eta Gipuzkoako hainbat herritako baserritarrek Elosegiren dendatik sartu irtenak egiten zituzten, garaian garaiko barazkien haziak erosteko.
‎Behin baino gehiagotan ikusi zuen zirriak egiten harraskan arropa garbitzen ari zen bitartean, edo hormaren aurka inguratzen oheak egiten ari zela. Amak kaleratu baino astebete lehenago, neba haren gelaxkan sartu zen gauez, gurasoak etxean ez zeudela baliatuta. Matildek ikusi egin zuen atearen zirrikitutik.
‎Arrokara lapatuta zegoela baliatuta pasatu nintzen batean beste aldera. Begiak zabaldu zituenean zoroaren moduan begiratu zidan, begiak plateren gisan, beren lekutik atera beharrean, ez baitzuen ulertzen zer egiten nuen alde horretan.
‎Kanpamenduko buruak, general zabalkote bat? egun batzuk lehenago ikusi zuenean kristograma, haren mezua interpretatu zuen, harro eta latina baldar ahoskatuz, graduazio goreneko militarrez inguratua zegoela baliatuz:
2021
‎Telefonoz elkarri deika aritu ziren, eta horrela jakin zuten txinatarrek, mendekuz, eta denak mozkorturik zeudela baliatuz, ipurdian grabatu zietena. Jonen ipurdi matrailan Lupita naiz irakur zitekeen garbi garbi, Txomienean Lurdes naiz, Anderrenean Begotxu naiz... eta Patxirenean Juanita Banana naiz.
‎Atseden hartu. Lasai egoteko baliatzen ari naiz. Tartean ere bazkari pare bat egin ditut lagunartean.
‎Buruz buruko polita izan zuen Dalilah Muhammad herrikidearekin. Azken zuzengunean hartu zion aurrea, freskoago zegoela baliatuz. Muhammadek irabazi zuen, hain zuzen, urrezko domina 2016ko Rio de Janeiroko (Brasil) Olinpiar Jokoetan eta 2019ko Dohako Munduko Txapelketan.
‎COVID hainbat neurketa atzeratu ditu Espainiako Lehen Mailan. Hala, asteburu honetan jardunaldirik ez dagoela baliatuko dute horietako batzuk jokatzeko. Hori da Eibarren eta Athleticen kasua.
‎Gastua mugatzeko eta zorra txikitzeko arauak etenda daudela baliatu nahi du inbertsio publikoak bizkortzeko. Madrilekin %2, 2ko defizita du hitzartua
‎Gauaren iluntasunean egin zuten; aldez aurretik jakinarazi gabe, udan hiria geldirik dagoela baliatuta. 04:00ak aldera, makinak Iruñeko Gazteluko plazan sartu ziren, hura urte luzez inguratu zuten 54 albo eta hogei akazia ebakitzeko.
‎Aleksandr Vlasovek (Astana) soka tenkatu zuen jaitsieraren hasieran, zorua bustita zegoela baliatuta. Haren ahaleginak ez zuen Bernal jokoz kanpo harrapatu; bai, ordea, Daniel Martinez.
‎Minutu erdira hurbildu da Pogacar Arrateko lehen pasaeran, baina hortik aurrera erakustaldia eman du Roglcek. Bera bakarrik tiratzen, minututik gora eraman du aldea, Pogacarren taldean akordio handirik ez zegoela baliatuz. Gauduk eta Carthyk hauspo pixka bat eman diote tarteka, eta Itzulia handikiro irabazi du Jumbokoak.
‎Eta pentsatuko nuen, agian, San Juan belarrak hartzea ez zela beharrezkoa izango. Beharrezkoagoa izango zela Bartzelonan nengoela baliatzea zinema eskolan ganorazko zerbait egiteko.
‎–Nahi baduzu, hartu autoa eta itzuli etxera. Iruñean gaudela baliatu nahi dut Nantxoren ostatura joateko.
‎Euskarazko material gutxi zegoela baliatu zenuten bultzada emateko.
2022
‎ostatuaren kontua lagun berri horiek esandakoaren menpe utzi zuen erabat eta dena martxan jarri zuen. Erizaintzan matrikulatu, etxeko maleta handiena bete, bidaia txartela erosi eta Irenerekin geratu zen, hura oraindik Londresen zegoela baliatuz, egun batzuk elkarrekin emateko.
‎Guri interesatzen zaiguna da indarkeria sexuala artatzea, edozein izanik ere hura eragiteko erabilitako estrategia: droga zure borondatearen kontra ematea, alkohol kontsumo gehiegizkoa sustatzea, edo oportunista bat izatea eta indarkeria sexuala praktikatzea zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen kontra, mozkor daudela baliatuta.
‎Donostiako Kontxan elkartu dira gaur goizean ELAko ordezkariak, inguru horretan hainbat obra publiko martxan daudela baliatuz. Han azaldu du zeintzuk diren sindikatuaren eskakizunak lan hitzarmena berritzeko:
‎Baina helmugaratzear zeudela, bizi ibili zen Van Vleuten. Azkeneko maldan atzean gelditu zen, baina, aurrean geldialdia zegoela baliatu, eta aukera txiki hori baliatzen saiatu zen. Atzetik aurrera egin zuen eraso bizi batekin, inor ez zen haren gurpilera atera; elkarri begira geratu ziren faboritoak, eta, konturatzerako, besoak jasota zituen Movistar taldeko izarrak.
‎Hiriko buruak, bere eskuz idatzitako gutun baten bidez, Moskuko egunkariek azken urte hauetan jo eta su aipatu izan duten kontu baterako deitu ninduen. Han nengoela baliatuz, bertako museo batean jendaurreko bost hitzaldi eman nituen, ongintzarako dirua biltzeko. Nire iritziz nahikoa litzateke hirian hiru egunetarako ospetsu bihurtzeko, ez duzu uste?
‎Beharbada izaeraz ere apala eta maratza delako izan daiteke, onbera eta txeratsua den bezalaxe, baina izan daiteke kontu horietan ni erabat motza naizelako ere. Kontatu ohi didanez, begiradarik samurrenak zuzentzen omen zizkidan, baina alferrik, eta begiradarekin bakarrik alferrik zela iritzita, behin baino gehiagotan erdi besarkadak edo besarkada erdiak ematera ere iritsi omen zen, eta behin, egongelako aulki batean eserita nengoela baliatuta, gainean eseri omen zitzaidan eta ez izateko hain astuna esan omen nion, ez izateko hain gogaikarria eta gainetik kendu omen nuen. Gehiago ezin zezakeen egin neskak.
‎Ondo asko daki bizitzak ez diola epe luzeko lorategia lantzeko denborarik emango, naturari ez zaiola axola lorezainak presa duen ala ez. Dagoena baliatu behar du oinarri gisa, moldatu, bezatu eta gero lore batzuk landatu. Ez du erabaki ze lore, baina badaki ez dituela geranioak jarriko, amak sukaldeko leihoan zituen haiek tristuraren loreak iruditzen zaizkiolako.
2023
‎Azkoitiko Txerloiko estalitako tenis pistak Garbiñe Muguruza izena hartuko du aurrerantzean. Arrazoi hori medio eta tenislariaren sustraiak Azkoitian daudela baliatuta, Muguruzak Azkoitia bisitatuko du San Fermin egunean.
‎Norvegiako Vipers klubean ari da iruindarra. Etxera itzuli zen azaroan domina jaso eta osatzera, eta aspaldiko lagunekin egoteko baliatu zuen aukera; tartean, Itxakoko kide ohiekin. «Lizarran bizi izan genuena ez dut bertze inon bizi izan; gure arteko harremana zoragarria zen.
‎Inbertsioei eusteko nahia azaldu du Azpiazuk, eta muga handirik gabe gastatuko duela iragarri. Atea oraindik zabalik dagoela baliatu nahi du horretarako, Bruselak, Madrilek eta Gasteizek adostu gabe baitute nola ezarriko diren zerga arauak. «Ahalik eta gehien baliatuko dugu», azpimarratu du Azpiazuk.
‎Inbertsioei eusteko nahia azaldu du Azpiazuk, eta muga handirik gabe gastatuko duela iragarri. Atea oraindik zabalik dagoela baliatu nahi du horretarako, Bruselak, Madrilek eta Gasteizek adostu gabe baitute nola ezarriko diren zerga arauak. «Ahalik eta gehien baliatuko dugu», azpimarratu du Azpiazuk.
‎EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek eta ikertzaileek elkarretaratzea egin zuten atzo goizean Bilbon, Bizkaia aretoaren aurrean, barruan klaustroa bilduta zegoela baliatuta. Salatu zuten EHUko errektoretza taldea «era murritzean» aplikatzen ari dela martxoan indarrean sartu zen Espainiako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren (LOSU) 80 artikulua.
‎Frantziarrak dezenteko tartea zabaldu du hasierako kilometroetan, atzean aho zabalka zeudela baliatuz. 6.30eko errenta hartzen utzi diote iheslari bakartiari.
‎Txarrenari onena atera dio, ordea. Etxekoekin eta lagunekin egoteko baliatu du, besteak beste Zuazokoekin egoteko.
‎Gabonak gertu daudela baliatuta," hainbat aholku herritarrekin partekatzeko" baliatu gura izan dute agerraldia. " Izan ere, adin txikikoei mugikorra bezalako tresna baten erabilpena ahalbidetzea hautu pribatu, pertsonal eta librea bada ere, hautu horrek, ezinbestez, erabilera arduratsu baten heziketa prozesu bat ere inplizituki badakarrela esan beharrik ez dago, bai gurasoen aldetik, bai komunitate beretik", adierazi du Jasone Giraldo Ongizate eta Hezkuntza zinegotziak.
‎Mezu trukean jarraitu dute, Garikoitz bidean kontzentratua dagoela baliatuz. Oporretan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia