Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2008
‎Poliziek aditzera eman dutenez, ustezko erasoa jazo zen gauean Barañaingo jaiak ziren, eta biktima gazte talde batekin zegoen. Antza, pixka bat edanda zegoela baliatu, eta Barañaingo Zizurko Zendea kale ondoko eremu batera eraman zuten mutilek. Orduan, mutil taldeko hainbat lagunek, atzo atxilotu zituztenek, hain justu, neska bortxatu zuten susmoa dago.
‎Haren lan ildo berrietan, «Nazio Batuek giza eskubideak aintzat har ditzatela» lortzea egongo da, orain arte «eskubide kultural soil gisa» tratatu direla uste baitu. Horrez gain, Kolonbian egoteaz baliaturik, hizkuntza indigenen garrantzia nabarmendu dute Bogotako biltzarrean, eta Afrikako eta Latinoamerikako hizkuntza indigenen egoera azpimarratu. Hala ere, arazo nagusia da, idazle elkarte gisa, direla harremanetan jarri ahoz bakarrik komunikatzen diren herriekin.
‎Gurasoen eskariz orain hamar urte hasi zituzten Iruñeko Joakin Maya udal musika eskolan musika hizkuntzako lehen euskarazko klaseak. Zuzendaritzak oniritzia eman zion eskariari, eta irakasle euskaldun batzuk bazeudela baliatuz, hainbat klase euskaraz ikasteko aukera izan zuten ikasleek. Eta, orduz geroztik, baita urtero urtero izena eman eta onartuak zirenek ere.
2009
‎Ostegun goizean, ustezko erasotzailea lo zegoela baliatuta, etxetik ihes egitea lortu zuen emakumeak. Salaketa jarri zuen eta Ertzaintzak gizona atzeman zuen; atxilotuak aurrekariak ditu, emazte ohiarekiko urruntze agindua hausteagatik, hain zuzen.
‎Lorenek eta zuzendaritzak faktore horiek eta beste hainbat aztertu dituzte. Ikusi dute merezi ote duen berriz ere entrenatzaile berri batekin hutsetik hastea, dagoena baliatu beharrean. Ekonomia arloa ere kontuan hartu dute, Lillok soldata handia baitauka.
‎Jokaldi luze horretan begira egon ziren irundarrak, ezker eskuin mugimendurik egin ezinik. Gola jaso ostean ere sufritu egin zuten irundarrek, baina, pixkanaka pixkanaka, erasoko ezker hegala egoera onean zegoela baliatuta, erdiraketa onak egiten hasi zen Salcedo.
2011
‎Kale, eta ez nolanahi, bost eraso horietan ez baitzen gai izan jaurtiketa bakar bat egiteko. Jabetzerako, ihes egin zuen Bartzelonak, eta Baskonia falten bonusean sartuta zegoela baliatuz, batere arazorik gabe kudeatu zuen norgehiagoka bukaera.Juan Carlos Navarro izan zen Baskoniaren borrero hamaikagarrenez. Parean Brad Oleson edo Pau Ribas eduki, maisutasuna erakutsi zuen berriz, eta bere puntuek eman zioten garaipena Bartzelonari.
‎Erasoan joko pausatua egiten ari zen, eta Banic eta DOr Fischer Jacksonen asistentziak baliatzen.Bigarren laurdena izan zen bizkaitarren onena. Ez zuten baloi bakar bat eman hamar minutuetan, eta Mavroeidisek eta Hervellek oso lan ona egin zuten saskipean Nancyko Akingbala pibot garaia aulkian zegoela baliatuz. 21, 28 eta 35 aurreratu ziren beltzezkoak, apur bat estutuz gero partida hausteko moduan zeudela sinetsita.
2012
‎Abagune egokia Mintegik uste du hauteskunde kanpaina abagune egokia izan daitekeela horrelako prozesu bati ekiteko: «Hauteskunde kanpainan gaudela, hots, alderdi bakoitzak zer proposatzen duen herritarrei azaldu behar dien unean gaudela balia dezakegu elkarrizketa abiarazteko», esan du. «Bakegintzaren alorrean zer proposatu baldin badute, balia dezagun hauteskunde prozesua proposamen horiek plazaratzeko.
‎Gainera, errebolta hasi zenetik telefono bidezko komunikazioa ere ez da ona. Hala ere, Turkiako telefonia sareari esker eta muga hurbil dagoela baliatuz, Siriako kurdu gehienek eskuragarri dute ia murrizketarik gabeko Internet zerbitzua. Beraz, hasitako kurduen kultur iraultzan, nahi gabe bada ere, Ankara laguntza ematen ari dela esan daiteke.
‎Maraca Diabloren atzean Mendaroko Munlet bikoteko Ina Herr Professor gitarra jotzailea dago. Munlet geldituta dagoela baliatuta, Inak Maraca Diablo abiatu, eta Hail Zigurat! izenburuko diskoa plazaratu du.
2014
‎Atseden hartzeko eta familiarekin egoteko baliatu nahi zituen egun hauek Paul Riosek (Algorta, Getxo, 1974), baina EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiriak agenda «pixka bat» aldarazi dio. Komunikabideen deiei erantzun behar izan die, bereziki.
‎Mugimendu feministaren kexua entzunaraztea dute jomuga, eta horretarako testuinguru «apropos» batean daudela nabarmendu dute: «Europako hauteskundeen atarian gaudela baliatu nahi dugu, politikariek konpromiso irmoa ager dezaten emakumeen sexu eta ugalketa eskubideaz». Egitasmora atxiki diren elkarteak eskutik helduta ariko dira sentsibilizazio ekintzak prestatzen.
2018
‎Ez zekiten hilotzen gainetik ibili zutenik. Ez zekiten azeri gizonaren berri... Nor da azeri gizona. Eskarmentu gabeko gaztetxoak zaintzan daudela baliatuz, gauez kanpalekuan isil gordeka sartu eta borrokalariei banan banan zintzurra ebakitzen dien armadako kideari esaten diote horrela gerrillariek.Nola partitu behar da haurrak gerrarako erabiltzearen ardura. Maila desberdinean bada ere, erantzukizuna denona dela barneratu behar dugu. Errekrutatzearen zuzeneko ardura, jakina, talde armatuena da.
2020
‎Elkarrekin Podemosek «denbora» eskatu du PSOErekin batera duen koalizio gobernuarentzat, eta Lander Martinez Euskadiko idazkari nagusiak argitu du ez dela grebarako «garai egokia». Era berean, CCOOk eta UGTk Madrilen gobernu berria dagoela baliatu dute, baina haiek sutsuki egin dute gehiengo sindikalaren deialdiaren aurka, «grebaren helburu bakarra zatiketa delako, eta lurraldetasuna markatzea», UGTren arabera, eta «ELArentzat eta LABentzat nortasun nazionala baita garrantzitsuena», CCOOren ustez: «muga fisikoak eta banderak».
‎Politikari beteranoaren iragarpena betetzen hasia da. Berrogeialdia eta osasun krisia direla medio egoera lasai dagoela baliatuta, hainbat ekintzaileren aurkako neurriak hartu ditu Txinak. Atzo bertan zabaldu zenez, lehen aldiz atzerriko ekintzaile bat auzipetu zuten; Lee Henley Hu Xiang da bera.
‎Mende pasatxoz ateak irekita eduki ostean, abenduaren 31n jaitsi zituen pertsianak behin betiko Semillas Elosegui dendak, Donostiako Parte Zaharreko zaharrenetariko batek. 1914an, Bretxako merkatuan mugimendu handia zegoela baliatuta, Joxe Mari Elosegik hazi denda bat ireki zuen Fermin Calbeton kaleko 9 zenbakian. Bestelako garaia zen, eta Gipuzkoako hainbat herritako baserritarrek Elosegiren dendatik sartu irtenak egiten zituzten, garaian garaiko barazkien haziak erosteko.
2021
‎Atseden hartu. Lasai egoteko baliatzen ari naiz. Tartean ere bazkari pare bat egin ditut lagunartean.
‎Buruz buruko polita izan zuen Dalilah Muhammad herrikidearekin. Azken zuzengunean hartu zion aurrea, freskoago zegoela baliatuz. Muhammadek irabazi zuen, hain zuzen, urrezko domina 2016ko Rio de Janeiroko (Brasil) Olinpiar Jokoetan eta 2019ko Dohako Munduko Txapelketan.
‎COVID hainbat neurketa atzeratu ditu Espainiako Lehen Mailan. Hala, asteburu honetan jardunaldirik ez dagoela baliatuko dute horietako batzuk jokatzeko. Hori da Eibarren eta Athleticen kasua.
‎Gastua mugatzeko eta zorra txikitzeko arauak etenda daudela baliatu nahi du inbertsio publikoak bizkortzeko. Madrilekin %2, 2ko defizita du hitzartua
‎Gauaren iluntasunean egin zuten; aldez aurretik jakinarazi gabe, udan hiria geldirik dagoela baliatuta. 04:00ak aldera, makinak Iruñeko Gazteluko plazan sartu ziren, hura urte luzez inguratu zuten 54 albo eta hogei akazia ebakitzeko.
‎Aleksandr Vlasovek (Astana) soka tenkatu zuen jaitsieraren hasieran, zorua bustita zegoela baliatuta. Haren ahaleginak ez zuen Bernal jokoz kanpo harrapatu; bai, ordea, Daniel Martinez.
2022
‎Guri interesatzen zaiguna da indarkeria sexuala artatzea, edozein izanik ere hura eragiteko erabilitako estrategia: droga zure borondatearen kontra ematea, alkohol kontsumo gehiegizkoa sustatzea, edo oportunista bat izatea eta indarkeria sexuala praktikatzea zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen kontra, mozkor daudela baliatuta.
‎Donostiako Kontxan elkartu dira gaur goizean ELAko ordezkariak, inguru horretan hainbat obra publiko martxan daudela baliatuz. Han azaldu du zeintzuk diren sindikatuaren eskakizunak lan hitzarmena berritzeko:
‎Baina helmugaratzear zeudela, bizi ibili zen Van Vleuten. Azkeneko maldan atzean gelditu zen, baina, aurrean geldialdia zegoela baliatu, eta aukera txiki hori baliatzen saiatu zen. Atzetik aurrera egin zuen eraso bizi batekin, inor ez zen haren gurpilera atera; elkarri begira geratu ziren faboritoak, eta, konturatzerako, besoak jasota zituen Movistar taldeko izarrak.
2023
‎Norvegiako Vipers klubean ari da iruindarra. Etxera itzuli zen azaroan domina jaso eta osatzera, eta aspaldiko lagunekin egoteko baliatu zuen aukera; tartean, Itxakoko kide ohiekin. «Lizarran bizi izan genuena ez dut bertze inon bizi izan; gure arteko harremana zoragarria zen.
‎Inbertsioei eusteko nahia azaldu du Azpiazuk, eta muga handirik gabe gastatuko duela iragarri. Atea oraindik zabalik dagoela baliatu nahi du horretarako, Bruselak, Madrilek eta Gasteizek adostu gabe baitute nola ezarriko diren zerga arauak. «Ahalik eta gehien baliatuko dugu», azpimarratu du Azpiazuk.
‎Inbertsioei eusteko nahia azaldu du Azpiazuk, eta muga handirik gabe gastatuko duela iragarri. Atea oraindik zabalik dagoela baliatu nahi du horretarako, Bruselak, Madrilek eta Gasteizek adostu gabe baitute nola ezarriko diren zerga arauak. «Ahalik eta gehien baliatuko dugu», azpimarratu du Azpiazuk.
‎EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek eta ikertzaileek elkarretaratzea egin zuten atzo goizean Bilbon, Bizkaia aretoaren aurrean, barruan klaustroa bilduta zegoela baliatuta. Salatu zuten EHUko errektoretza taldea «era murritzean» aplikatzen ari dela martxoan indarrean sartu zen Espainiako Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren (LOSU) 80 artikulua.
‎Frantziarrak dezenteko tartea zabaldu du hasierako kilometroetan, atzean aho zabalka zeudela baliatuz. 6.30eko errenta hartzen utzi diote iheslari bakartiari.
‎Txarrenari onena atera dio, ordea. Etxekoekin eta lagunekin egoteko baliatu du, besteak beste Zuazokoekin egoteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia