Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2001
‎Horrela, gaia jorratzen duenean noumenoaz hitz egiten du, hau da, berbaitango gauza ezagutzaren eremuan. Estetikan bertan ere Kantek ideia honen jatorria begiespenaren eta adimenaren arteko bereizketa transzendentalean dagoela azpimarratzen du. Leibnizen eskolak bereizketa logiko soila defendatzen du eta hortik sortzen da berbaitango gauzaren ideia okerra:
2002
‎Bat batekotasuna eta ahozko hizkuntza naturalki eta berez garatzen delako sinesmena baztertu beharra dagoela azpimarratzen dute Dolz eta Vila-k (1997: 5) ahozkoformalari eskainitako artikulu batean. Idatzizko generoetan legez, lanketasistematikoa ahozko testuen ekoizpenaren irakaskuntzan ere bide egokitzat jotzendute.
2003
‎esanahi horrekin paradigma bera duen zientzialari komunitate bateko barne eta kanpo harremanei eta egiturari buruz ari da Kuhn. Paradigma erakundeen menpe ere badagoela azpimarratzen du Kuhnek, zientzialari komunitatea elkarte zientifikoetan batzen baita, argitalpen eta ikerkuntza proiektu mota zehatzak babesten dituelako, eskuliburu batzuei laguntzen dielako, eta kongresuak, akademiak eta beste hainbat ekimen sostengatzen dituelako.
2004
‎Dagoeneko frogatuta dago sofokoen murrizketa eta baginaren lehortasuna, eta zientzialariek istripu kardiobaskularren arriskua, kolesterol maila eta osteoporosia murrizten ari diren aztertzen dute. Gida berriak onartzen du efektuak ez direla THS bezain eraginkorrak, baina albo ondoriorik ez dagoela azpimarratzen dute, eta, horri esker, denbora gehiagoz erabil daitezke. Lan honek sintoma arinak daudenean tratamendu naturalaren egokitasuna azpimarratzen du.
2006
‎Wazemankeko atsuei dagokienez, jada ezagunak dira eta kalean grabatzen dutenean, inguruko jendeak barre egiten du beraiekin. Umorea umore onez egiten saiatzen dira, denek atzean lan asko dagoela azpimarratzen badute ere.
‎Fenomeno horrek, kontraesankorra dirudien arren, planetaren eremu zabalak izotzez estaltzea ekar lezake. Aditu batzuek horri buruzko datu erabakigarririk ez dagoela azpimarratzen duten bitartean, beste batzuek ohartarazi dute" izotz aro" hori urte gutxi barru gerta daitekeela. Nolanahi ere, zientzialariek ere gogoratzen dute glaziazioak gizakiaren bilakaeran lagundu duten fenomeno naturalak direla.
‎Halaxe adierazi zuen atzo, astelehena, Espainiako Hipoteka Elkarteak (AHE). Erakundeak banketxeak, aurrezki kutxak eta gainerako finantza erakundeak ordezkatzen ditu, eta hilabeteak daramatza mailegu merkeen aroa amaitzear dagoela azpimarratzen du, eta azpimarratzen du herritarrek, gutxieneko tasen garai baten ondoren, “arriskuaren kontzientzia galtzera jotzen dutela”. AHEren arabera, tasa krisi bat izateko arrisku handiena 2003 eta 2005 artean sinatutako kontratuak dira.
‎Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) uste du, arlo horretan zailtasunak izan arren, garraioan badirela ingurumena zaintzeko moduak, kontsumitzaileei aldi berean mesede egiten dietenak. Adibidez, trenez eta itsasoz egiten diren joan etorriak ekologikoagoak direla uste du, baina garraio publikoko flotak berritu beharra dagoela azpimarratzen du, bai lehorrekoak, bai itsasokoak edo airekoak.
2008
‎da gaur egun arrezifeetan gertatzen ari denak nolabaiteko eragina izango duela. Horrekin ez dut esan nahi orain gertatzen ari diren suntsipenek Lurraren plaken tektonikaren dinamika laster batean aldatuko dutenik, baina bai guztia lotuta dagoela azpimarratzen du Nuñez Betelu geologoak. Hortaz, bide luzea eginda, Lurrean bizi garenon familia eta planeta bera lotuta gaude, aspaldi Gaia hipotesiak proposatu zuen bezala.
‎Telebista aro berri baten hasieran dagoela azpimarratzen dute adituek kontsumitzaileon ohiturak aztertu ondoren. ETBk bi kate gehiago izango ditu laster, eta, LTD berehala sartuko zaigu egongelan telebistari begira jarraitu nahi badugu.
2009
‎Esan bezala, Keenan eta Shaw (1997) ikertzaileek neska mutilen sozializaziopraktiketan ezberdintasunak daudela azpimarratzen dute eta, horren eraginez, neskengan «gainkontrol» baten garapena eragingo litzatekeela baieztatzen dute.Sozializazio praktikak neskengan eragiten doazen heinean, neskak jokaera kanporakoien adierazpena inhibitzen joango lirateke. Hala ere, kontu handiz interpretatubeharreko datuak dira hauek, zeren baliteke jokaera kanporakoi horiek ingurukojendearengan edota kulturan bertan erantzun konkretu batzuk eragitea, eta eraberean, azken horiek ere hasierako jokaera haietan efektua izatea.
‎Erantzunarekin eta taldeekin" pozik" daudela dio teknikariak. Partaideen profila zehazteko moduan ere badago Arana eta azaltzen du arrasatearrak direla gehienak, nahiko gazteak, ikasle zein langileak eta etxekoandre ugari ere badagoela azpimarratzen du.
2010
‎Horrela kritikoek adierazten dutenez, Vinerengandik datorren analisi estatikoa3, alegia, merkataritzarensorreran eta desbideratzean oinarritutakoa, ez da batere egokia garapen bidekoekonomien arteko integrazio prozesuak aztertzeko. Ildo horretatik, aditu hauektankera honetako integrazio ekimenetan beste efektu onuragarri batzuk egon badaudela azpimarratzen dute, agerian utzi nahian merkataritzaren sorrera eta desbiderapena aduana batasun batetik eratorritako onurak eta kalteak identifikatzekoirizpide bakarrak ezin direla izan.
‎Arrazoi bat baino gehiago ematen da abertzaletasunaren balizko asmo hori ez sinesteko: batzuek ez dute ezta aukera kontuan hartzen ere; beste batzuek arrazoi teknikoak jartzen dituzte mahai gainean (lotura sentimental asko dago alde bien artean); badira abertzaletasunean, ezker abertzalean batik bat, etorkin asko daudela azpimarratzen dutenak; eta, azkenik, askok azpimarratzen dute gustura daudela eta ziur daudela inork ez dituela botako.
2011
‎Agintariek orain egun batzuk talde armatuen esku 120 bat hildako izan zirela adierazi zuten. Ordutik, ustezko talde terroristen presentziaren inguruko informazio desberdin asko zabaldu ditu lurraldeko komunikabideen erabateko kontrola duen Gobernuak, eta iraultza demokratikoa eskatzen duten protesta eta manifestazioen atzean nazioarteko konspirazioa dagoela azpimarratzen du.
‎Bere lana inoiz ez dela behar bezain ona pentsatzen du.? Gaizki dagoena azpimarratzen du batez ere.. Bere lanean ez du gozatzen.?
2012
‎29). Gainera, itzulpen baliokidetza zenbait komunikazio elementuren menpe dagoela azpimarratzen du, hala nola funtzioaren, adierazgarritasunaren, egoeraren eta kulturaren menpe, eta ez soilik irizpide linguistiko formalen menpe (Munday 2001: 61).
‎Alderantziz, testuetan nolabaiteko egonkortasun estrukturala bermatzen duten, arrasto? edo marka batzuk badaudela azpimarratzen du. Arrasto horiek ez dira esanguratsuak bere horretan, ez dute berezko esanahirik, baina kode konbentzionalen arabera etengabe errepikatzearen ondorioz, harreman multzo egonkor bat pilatzen joaten dira, esanahi efektu batzuk osatzen, eta horri esker egiten da testua irakurgarri edo interpretagarri.43 Roland Barthesek ere, irakurleak testuaren zentzuaren osaketan duen parte hartzea ez dela anarkikoa gogorarazten digu:
‎Hegaztiak arriskuan daude Hegaztien Nazioarteko Egunean izaki bizidun horien egoera gogorrari buruzko nazioarteko atentzioa deitzeko balio du. Zenbait ikerketak, BirdLife edo Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren Zerrenda Gorriak (UICN) argitaratutakoen antzera, munduko txori espezieen ia erdiak gainbeheran daudela azpimarratzen dute. Espainian, Europako biodibertsitate handiena duen herrialdea, hegaztien egoera ez da askoz hobea.
‎Gurasoen Eskolak argitu du ez dela beharrezkoa beti haurrekin akordioak lortzea, “gurasoen eta seme alaben arteko harremana negozio bihurtuko bailuke”. Alde horretatik, Gonzálezek “moldagarriak eta malguak” izatea proposatzen du, eta “negoziaezinak diren gaiak” daudela azpimarratzen du, hala nola “osasun fisikoari edo haren garapen etiko eta moralari eragiten diotenak”. Seme alabekin tratua egiteko aholkuak Adostasunak lortzeko, haurrak heldutasun egokia izan behar du horiek ulertzeko.
‎Azken batean, Euskal banderaren ikurra," Jaungoikoa eta Foruak" ziren. La causa vascongada liburuxkan, jadanik, euskal auzia Foru Konstituzioaren bilakaerari loturik zegoela azpimarratzen zuen. Beraz azken urteetan foruetan egin zirenez hainbat aldaketa eta kontrafuero, berriz bere indar osoan Foru Konstituzioa jartzeko, Errege aldaketaren bidez baino ez zen lortuko.
2014
‎Beste modu batean esanda, politikoa izango den hitza, semantikoa denaren inposizio unibertsalei aurre egiten die esplizitoki[.]. Hitz politikoak hitz egitearen praktika gorputzean sustraituta dagoela azpimarratzen du, hau da, jokoan jartzen du hitz horrekin komunikatzen den esistentzia haragitua." CAVARERO, A. (2010) op., 224 or.
2015
‎Haranburu Altunak PC utzi berri zuen eta PSOEn sartuko zela zurrumurruak zabaltzen hasi ziren. Idazlearen erretratu zirtolaria egiten zuten, snob eta lepotentetzat jotzen zutela, baina amaieran artikuluari halako biraketa ematen zioten, bere lana hor zegoela azpimarratzen zutenean.
‎Horrela, azaro ingurutik aurrera emakumeari zuzendutako artikulu gehienek haren zeregina erretagoardian zegoela azpimarratzen zuten eta emakumeen hainbat erakundek ere beren burua eskaintzen zuten lan horiek betetzeko. Adibidez, 1937ko apirilaren 30ean Euzkadi Rojan Hogar de la Mujer Moderna elkarteak Euzkadiko gobernuari bere burua eskaini zion ordurarte gizonak betetako erretagoardiako lanak beraiek gauzatzeko.
‎4 grafikoa). Era berean, edukiengatik kobratzen hasi edo jarraitu beharra dagoela azpimarratzen dute (Euskal Herriko profesionalek nabarmenago). Aterabide hori bat dator komunikazio enpresak egun burutzen ari diren praxiarekin.
‎Halere, aukera zehatzetara etorrita, esate baterako, Ibai Redondok Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta erabakitzeko eskubideari dagokionez, jeltzaleekin akordio bat irisgarri ikusten du eta alderdi ez abertzale baina ezkertiarretara jota, Podemosen balizko etorreran ere zertan bat etorri ere badaukatela, arlo sozialean adibidez; “baina haiek ere benetako posizioak argitzeko” dauzkatela ohartarazita. “Aliantza elektoralen erdigunean erabakitzeko eskubidea kokatu beharra” dagoela azpimarratzen dute, bai Euskal Herriaren independentziari buruz eta baita gai sozialen inguruan ere. Hala, borobilduz, zalantzarik ez dute EH Bilduko ordezkariek:
2016
‎Letek kanpora begiratzeko beharra azpimarratu zuen sorkuntzak berrikuntza lantzeko zela errateko. Lukuk hori egin duela erraten du eta euskara egoera berrian dagoela azpimarratzen du, kultura nagusien erasoa jasaten, ez bakarrik lege baten eskasez, baizik eta instituzioek ez baitituzte euskal sorkuntzak nahiko laguntzen, karrikan euskara ez baitute sustatzen, ez eta eremu publikoetan, publikoak ez baitu ulertzen. Baldintzak aldatu dira, baina Lukuk proposamen berriak aitzinatzen ditu eta horiek jarraitu behar direla pentsatzen dugu sortzaileen eta publikoaren arteko loturen zaintzeko, euskara eremu publikora berriz hedatzeko indarrak berpizten diren bitartean, loturak eten ez daitezen.
2017
‎Hauentzat lan merkatuan parte hartzea zaila baldin bada, parte hartze soziopolitikoaren eremuan egoera ez da bestelakoa, emakumeek denbora gutxi baitute eremu honetan aritu ahal izateko eta honek harreman zuzena dauka etxeko eta zaintza lanetan duten protagonismoarekin. Horrez gain, parte hartzera animatzen direnean genero bazterkeria bizi dute bertan, izan ere, eremu publiko politikoa orokorrean gizonek gizonentzat egina dagoela azpimarratzen baitute hainbat autorek (Phillips 1991; Pateman 1996).
2018
‎Bide beretik ere, Astrid Assmannen memoria kulturalaren analisiaz hitz egiten du, hain justu, memoria ezberdinen arteko gatazka eta haien arteko botere erlazioei buruz. Memoria kanonikoak eta artxibistikoak daudela azpimarratzen du; memoria kanonikoek esparru kultural bateko memoria gogoratu nagusia irudikatuko lukete, hots, memoriaren kanonean sartutakoak lirateke, eta gainontzeko memoria gogoratuak artxibaturik geratuko lirateke «modu latente batean» (Assmann, 2010).
‎Hasteko, zatiketaren eragile diren egunak kentzea litzateke lehen urratsa. Egun horiek dira Frantziaren edota Espainiaren menpe gaudela azpimarratzen duten egunak. Hor daude" besta egun nazionalak", hala nola uztailaren 14a, Frantziatik datorrena, eta urriaren 12a eta abenduaren 6a, Espainiatik datozenak.
2021
‎Hala, asmoa dute Plateruena berria, erakusleiho ez ezik, lantegi ere izan dadin, proiektuen emaitzei leku emateaz gain, horien sorkuntza prozesuak garatzeko ere tokia eskainiz. «Kultur areto gehienetan, sorkuntzaren azkenengo fasea erakusteko aukera izaten da», dinamikaren arabera, «baina sormen lana garatzeko gune falta nabarmena dagoela azpimarratzen dute Durangaldeko sortzaileek».
‎Estrategia honen helburua da, beraz, “urruntze politikarekin guztiz amaitzea, gradu progresioa era normalizatuan gauzatu dadin ahalbidetzea, eta legedia arrunta aplikatuz, euskal presoak dagokien etxerako bidea hartu dezaten urratsak egitea”. Horretarako baldintzak daudela azpimarratzen dute: “Guztien ahaleginez, inor atzean utzi gabe, baldintza horiek baliatu behar ditugu, etapa luze zahar hau atzean utzi eta berri bati bide emateko”.
‎45). Horren lekuko, animalia eta gizakiengan ere intersexualitate kasu ugari daudela azpimarratzen du.
2022
‎2008tik kapitalismoa krisi latzean dagoela uste dute, eta ondorioz, urtez urte langileriaren bizi baldintzak biziki kaltetzen ari direla. Krisi ekonomikoa eta COVID areagotu duen krisi politikoa ere hor dagoela azpimarratzen dute, eta urte bukaeran bereziki salatu dute COVID pasaportearen ezartzea. Protesta egin eta indar metaketa bultzatzeko, GKSk urtarrilaren 29rako manifestazioak deitu ditu Bilbon eta Iruñean Burgesiaren diktadura gelditu!
‎Miren Guilló antropologoak dio festan, komunitateak, identitateak, aldarrikapenak eta gorputzak daudela dantzan. Pere Lavegak, berriz, jaiak, une ludikoak, hertsiki kulturarekin lotuta daudela azpimarratzen du. Etnoludismoaren kontzeptuarekin herri kultura bakoitzak dibertitzeko bere kode propioak erabiltzen dituela adierazi nahi da.
‎Idazle asturiarrak dio rechazo hori" ongizate estatuetako proletalgo erradikalizatuak" aurrera eramandako elaborazio teorikoaren fruitua izan zela, industriaren garapenak sortutako baldintza materialen ondorioz. Gaur egun, aldiz," kapitalaren testuinguru errezesibo" batean gaudela azpimarratzen du eta orain arte gertatukoaren kontrara, lana dela proletalgoa baztertzen duena, eta ez alderantziz. Ildo horretan, liburuan azpimarratzen du oso garrantzitsua dela soldatapeko lanari kritika eguneratzea, gaur egungo testuinguruari erreparatuz (Vela, 2021).
2023
‎banku batek urteetan etxebizitza bat hutsik uzteko duen interesa, adingabeak dituen familia batek bere kideen bizitzak garatzeko etxe bat izateko duen interesaren aurka", abokatuak azaldu duenez. Eta, berriro ere, okupazioa denboran ez luzatzeko legezko tresnak daudela azpimarratzen du, baldin eta, jabe handi baten ordez, etxea bertan bizi den familia batena bada: " Albisteetan atera ohi diren kasu horietako batean etxebizitza okupatzen dioten familia ahul baten kasuan ez da ezer haztatu behar, eta etxean sartu direnak une horretantxe kalera doaz".
‎Ikerketak berriro ere adin tarteen arabera banatzen du etxerako lanen eraginkortasuna. Hala, Lehen Hezkuntzan eragin positiborik ez dagoela azpimarratzen du. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan onena astean 7 ordu bitartean bidaltzea dela ondorioztatzen du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia