2015
|
|
3 Gatozen berriro esaten ari nintzenera. Orduan hasten da har hau bizia izaten, Espiritu Santuaren beroaz, Jainkoak guztioi ematen digun laguntza orokorraz baliatzen hasten denean eta Elizari utzi zizkion erremedioez baliatzen hasten denean, bai aitortzekin jarraituz, bai irakurgai onekin eta sermoiekin, hauek baitira bere axolagabekerian eta bekatuetan hilik eta arriskuetan sarturik
|
dagoen
arima batek izan ditzakeen erremedioak. Orduan hasten da bizi izaten eta janarituz doa hauen bidez eta gogarte onen bidez, handi egina dagoen arte; hauxe da niri harira datorkidana, beste horrek ez baitu garrantzi handirik.
|
|
Hala ere, ene aita, ez diegu begiratu behar orain bizi direnei, prelatu izan daitezkeen pertsonei baizik, hau eta beste gauza batzuk jar daitezen. ...asko laguntzeko karitatea, hau eta lehengo egunean idatzi nuena argi eta erraz gera daitezen aita komisarioaren aurrean; izan ere, hark jartzen ez baditu, Erromatik lortzen saiatu da, arima hauentzat eta haien pozbiderako oso garrantzitsuak direla uste dudalako, eta beste monasterio batzuetan gauza espiritualetan hain loturik edukitzearen ondorioz nahigabe handiak dituztelako; eta estu eta loturik
|
dagoen
arima batek ezin zerbitza dezake ongi Jainkoa, eta deabruak hortik tentatzen ditu, eta askatasuna dutenean, hainbat kasutan, ez zaie interesatzen eta ez dute nahi izaten.
|
|
Sagarrondotzat Gurutzeko arbola ulertzen dut nik, Kantarik Ederrenetako beste alde batean hau esan baitzuen: Sagarrondopean iratzarri zaitut; eta gurutzez, nekez eta jazarpenez inguraturik
|
dagoen
arima bat, erremedio handia da kontenplazioko atsegin artean hain sarri ez egoteko. Handia du sufritzean, baina horrek ez du hura iraungitzen eta indarra agortzen, kontenplazioko ahalmenen sorgortze honek, oso ohikoa bada, egin behar duenez.
|
|
11 Gauza bat esan nahi dut aurrera egin baino lehen, eta nire iritziz, azpimarragarria da, beste une batean hobeki etorriko balitz ere, baina ahantz ez dakigun: ziurtzat dudala (Jainkoarren, nahiago nuke gezurra balitz baina) pertsona asko Sakramentu guztiz Santura bekatu astunekin hurreratzen direla; eta Jainkoaren maitasunaz hiltzen
|
dagoen
arima bati hitz hauek esaten entzungo baliote, harriturik geratuko lirateke eta ausarkeria handitzat izango lukete. Behintzat ziur nago beraiek ez dutela halakorik esango, hitz hauek eta Kantarik Ederrenean dauden hauen antzekoak maitasunak esaten baititu; eta haiek maitasunik ez dutenez gero, alferrik irakurriko dituzte egunero Kantarik Ederrenak, ez baitira haietan trebatuko, ezta ez dira ausartuko ahotan hartzen ere; entzuteak berak ere zinez beldurra ematen du, maiestate handia dutelako beren baitan.
|
|
6 Aingeruak izan behar dugula esatera noala dirudi eskaera hau egin eta ahoz ongi errezatzeko. Horrela nahi luke gure jainkozko Maisuak, hain eskaera gorena egiteko agintzen baitigu, eta ziur asko ez digu esango ezinezko gauzarik eskatzeko; horregatik, gerta daiteke erbestean
|
dagoen
arima bat, Jainkoaren laguntzaz, horretara etortzea, kartzela honetatik irtenak direnen perfekzioz ez bada ere, itsasoan gabiltzalako eta bide honetan goazelako; baina badira une batzuk, ibiliaren ibiliz nekaturik daudela, Jaunak ahalmenen baretasunean eta arimaren gelditasunean jartzen dituenekoak; une horietan, keinuen bidez bezala argi ematen die aditzera zer zapore duen Jaunak bere erreinura ... Eta eskatzen diogun bezala hemen ematen zaienei, seinaleak ematen dizkie haien bidez hemen tantaka soilik ematen zaiena beti betiko gozatzera joateko itxaropen bizia izan dezaten.
|
|
Kontenplazioari emanik
|
dagoen
arima batek esku handia du Jainkoaren bihotzean. Hori zen Teresaren asmoa, esku edo ahalmen hori erabiltzea Kristoren Elizaren zerbitzuan, kontenplaziozko arimak sortaraztea Elizari laguntzeko.
|