Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2015
‎10 Pozak eta gozotasunak gauza bera direla irudituko zaizue, zer dela-eta egiten dudan bereizketa hau izenetan. . Alde handia dago nire iritziz; baliteke ni oker egotea. Honetaz dakidana esango dut hauen ondoren datozen laugarren egoitzetan; izan ere, han Jaunak ematen dituen gozotasunez zerbait azaldu beharra izango denez gero, hobeki dator, eta onurarik gabea badirudi ere, izan dezake onura pixka bat, gauza bakoitza zer den jakinez, hoberena denari jarraitzen saia zaitezten; eta hori poz handia da Jainkoak haraino eramaten dituen arimentzat eta nahasmena guztia dutela uste dutenentzat, eta apalak badira eskerrak ematera joko dute; horren faltaren bat balego, barruko garraztasun batek emango die zertan ez dela; bada, perfekzioa ez datza gozotasunetan, gehien maite izatean baizik, eta saria ere berdin, eta justiziaz eta egiaz ondoen jokatzean.
‎Egoitzakliburuari dagokionez, ni haren Prelatua nintzela eta haren espirituaren gauza asko mintzagai genituela, esan zidan berak: Bai ongi idatzia dagoela puntu hori Inkisizioan dagoen nire Bizitza liburuan!
‎Eta hau egi egia da, eta nik gero poz hartaz gozatu edota samin hartaz nahigabetu nahi izan arren, ez dago nire esku; pertsona zentzudun batek ametsetan amesturiko nahigabea edota aintza izatea bezala litzateke. Izan ere, Jaunak iratzarri zuen nire arima hartatik, hilduraturik eta munduko gauzetarako hilik ez zegoelako, sentitu egin nuen, eta ez du nahi Haren Maiestateak nire arima berriro itsutu dadin.
‎Sentimendu hau nigandik baletor, ongi legoke Zugatik zer edo zer egin nuela esatea, ene Jauna. Baina, Zuk eman ezik pentsamendu onik ez dagoenez gero, ez dago niri zertan eskerturik. Ni naiz zorduna, Jauna, eta Zu iraindua.
‎Harriturik nago, infernuko penak nolabait aipatzen diren liburuak askotan irakurri arren, nola ez nuen haien beldurrik eta nola ez nituen behar bezala aintzat hartzen. Non nengoen ni. Nola emango zidan ezerk atsedenik hain leku txarrera joateak zekarkidan sufrikariotik?
‎13 Bera ez zen ausartu alde batera uzteko argi eta garbi niri esatera, baina ikusten zuen ez zeramala biderik berezko arrazoia kontuan izanik, aukera oso gutxi edota ia batere ez zegoela nire lagunarengan, hura baitzen gauzatu behar zuena. Arazoa neure nagusiarekin tratatzeko esan zidan, eta hark zioena egin nezala.
‎Bada, hain alde handia dago Jainkoak ikuskari batean edo liluramendu batean ematen duen gozotasun eta atseginean, non ez baitirudi hemen gehiago desiratzerik denik eta horrela arimak ez du desiratzen ezta ez luke eskatuko ere poztasun handiagorik. Izan ere, Jaunak zeruan batzuek gozatzen dutenetik beste batzuek gozatzen dutenera zein alde handia dagoen niri aditzera eman ondoren, hemen ere argi ikusten dut ez dagoela mugarik emateanJaunak nahi duenean, eta honela ez nuke nahi egoterik nik Haren Maiestatea zerbitzatzean eta neure bizi osoa eta indarrak eta osasuna honetan erabiltzean, eta ez nuke nahi neure erruz pixka bat gehiago gozatzea galtzerik. Eta beraz, galdetuko balidate zer dudan nahiago:
‎Bada, hain alde handia dago Jainkoak ikuskari batean edo liluramendu batean ematen duen gozotasun eta atseginean, non ez baitirudi hemen gehiago desiratzerik denik eta horrela arimak ez du desiratzen ezta ez luke eskatuko ere poztasun handiagorik. Izan ere, Jaunak zeruan batzuek gozatzen dutenetik beste batzuek gozatzen dutenera zein alde handia dagoen niri aditzera eman ondoren, hemen ere argi ikusten dut ez dagoela mugarik emateanJaunak nahi duenean, eta honela ez nuke nahi egoterik nik Haren Maiestatea zerbitzatzean eta neure bizi osoa eta indarrak eta osasuna honetan erabiltzean, eta ez nuke nahi neure erruz pixka bat gehiago gozatzea galtzerik. Eta beraz, galdetuko balidate zer dudan nahiago:
‎Era honetako gauzak jartzen zizkidan batera aurrean, eta beste ezertan pentsatzea ez zegoen nire esku, eta honekin batera atsekabe bat eta goibeltasun eta ilunpe itsua ariman, esaten ere ez dakidana. Neure burua honela ikusi nuenean, Sakramentu guztiz Santua ikustera joan nintzen, Hari gomendatzea ezina zitzaidan arren.
‎Hemendik zerura daraman bidetik nindoala ikusten nuen; lehen, berriz, infernura nindoala. Hau nahi izan behar nuela eta ez deabrua zenik sinetsi; ezin nuen behartu neure burua, sinesten eta nahi izaten saiatzen banintzen ere, baina ez zegoen nire esku.
‎2 Baziren bi urte neure otoitz honekin eta beste pertsona batzuenarekin ari nintzela esandako asmorako, hau da, Jaunak eraman nintzala beste bide batetik, edota ager zezala egia eskatuz, etengabeak baitziren Jaunak egiten zizkidan aipaturiko hizketak; eta hau gertatu zitzaidan: San Pedro aintzatsuaren egun batean otoitzean ari nintzela, neure ondoan ikusi nuen edo sentitu nuen, hobeki esateko, ez gorputzeko begiez eta ez arimakoez ez bainuen ezer ikusi, baina iruditu zitzaidan Kristo zegoela nire ondoan eta ikusten nuen Bera zela hitz egiten zidana, nire ustez. Ni guztiz ezjakinean nengoen halako ikuskaririk izan zitekeenik eta, beldur ikarak hartu ninduen hasieran, eta negar eta negar besterik ez nuen egiten, ziurtatzeko niri hitz bakar bat esaterakoan, beti bezala geratzen banintzen ere:
‎13 Lotsagarria da eta ni, benetan, lotsa naiz neure buruaz eta, zeruan lotsaririk balego, arrazoiz nengoke ni beste inor baino lotsari handiagoan! Zergatik nahi izan behar ditugu hainbeste ondasun eta atsegin eta amaigabeko aintza, guztiok Jesus onaren lepotik?
‎Lo nengoela ere otoitzean nengoela begitantzen zitzaidan. Izan ere, hemen zen maitasuna haztea eta hemen ziren nik Jaunari egiten nizkion maitasun negarrak eta ezin eramana; ezta ez zegoen nire esku ere Harengan pentsatzeari uztea, nik nahi izan arren eta eginahalak egin arren. Hala ere, esana egiten nuen ahal nuenean, baina honetan gutxi ahal nuen edo batere ez, eta Jaunak ez zidan sekula ere kendu; baina egin nezala esaten bazidan ere, ziurtasuna ematen zidan beste alde batetik, eta haiei esan behar niena irakasten zidan, eta orain ere hala egiten du, eta nahikoa arrazoi emanik, ni guztiz ziur geratzen nintzen.
‎Nik kontu handia izaten nuen, pena hartzeraino. Jaunak kontu handiagoa izaten zuen niri mesedeak egiteko eta bi hilabete hauetan ohi zuen baino nabariago agertzeko, nik hobeki uler nezan honezkero ez zegoela nire esku.
‎Kosta ahala kosta, Jauna, ez dezazula onartu hain esku hutsik zure aurrera joatea, egintzen arabera izango baita saria. Hemen dago nire bizitza, hemen nire ohore eta borondatea; guztia eman dizut, zurea naiz, erabil nazazu Zuk nahi duzun bezala. Argi ikusten dut zein gutxi ahal dudan, ene Jauna; baina behin Zugana iritsiz gero, behin egiak ikusten diren talaiara igoa izanez gero, Zu nigandik aldendu ezik, guztia ahal izango dut; aldentzen bazara, ordea, pixka pixka bat bada ere, nengoen tokira, infernura, joango naiz.
‎ezin mugitu gorputza, ez beso, ez oin, ez esku eta ez buru, hilda bezala, beste norbaitek mugitu ezean; uste dut eskuineko hatz bat mugitu ahal nuela soilik. Ez zegoen nigana hurreratzerik, hain penagarri nengoen, non ezin bainuen sufritu. Maindire batean batek alde batetik eta beste batekbestetik erabiltzen ninduten.
‎Izan ere, ez dut uste hiru hilabete baino gehiago zirenik huskeria hauetan sartuta nengoela, eta toki honetan zen monasterio batera eraman ninduten, halako pertsonei heziera emateko lekura, han zeudenak ni bezain kaskarrak izan ez arren ohituretan; eta hau hain disimulu handian izanik, nik neuk eta etxekoren batek bakarrik jakin zuen; bada, abagunearen zain egon ziren gauza berritzat inork har ez zezan: izan ere, nire ahizpa ezkondu ondoren, amarik gabe bakarrik geratzea ez zen komeni.
‎Indarra hartu zuen haren arimak eta aske geratu zen guztiz; Jaunari eskerrak eman eta eman ari zen eta baita niri eskerrak ematen ere, nik zerbait egin banu bezala; kontua da, Jainkoak mesedeak egiten zizkidalako nuen itzalak, on egiten ziola. Oso estu zegoenean nire gutunak irakurtzen zituela zioen eta kendu egiten zitzaiola tentaldia, eta izuturik zegoen nik sufritu nuenaz eta bera nola libratu zen jakinez. Eta ni neu ere izutu nintzen eta beste urte asko ere sufrituko nituzke arima hura aske ikustearren.
‎Indarra hartu zuen haren arimak eta aske geratu zen guztiz; Jaunari eskerrak eman eta eman ari zen eta baita niri eskerrak ematen ere, nik zerbait egin banu bezala; kontua da, Jainkoak mesedeak egiten zizkidalako nuen itzalak, on egiten ziola. Oso estu zegoenean nire gutunak irakurtzen zituela zioen eta kendu egiten zitzaiola tentaldia, eta izuturik zegoen nik sufritu nuenaz eta bera nola libratu zen jakinez. Eta ni neu ere izutu nintzen eta beste urte asko ere sufrituko nituzke arima hura aske ikustearren.
‎4 Irabazi handi handia atera nuen, eta esan egiten nion. Konturatu nintzen emakumea zela eta grina eta ahultasunen mende zegoela ni bezala, baita konturatu nintzen estimu txikian izan behar dela nagusigoa, eta zenbat eta handiagoa izan, zaintza eta lan gehiago eskatzen dituela, eta bere mailari dagokion erabidea mantendu beharrak ez ziela bizitzen uzten; astirik eta ordenarik gabe jaten zen, guztia giza mailari dagokionez egitearren eta ez gorputzaren izaerari dagokionez. Askotan beren giza mailari dagozkion jakiak jan behar dituzte eta ez beren gogokoak.
‎15 Gauza bat esan nahi dut orain hemen. Behin berarekin nengoen ni mintzaleku batean, eta nire arimak maitasunez eta espirituz hain isiotua ikusi zuen harena, non ia sor eta lor bainindukan; izan ere, arima bat epe motz motzean hain gora jaso zuen Jainkoaren handitasunak nerabiltzan gogoan. Oso nahasirik nengoen, otoitzaren gauza batzuez esaten niona hain apaltasun handiz entzuten ikusirik, nik apaltasun gutxi nuenez gero halako pertsona batekin horrela tratatzeko.
‎7 Hara joan nadila esatean, Gotzainak egindakotzat jo zuen, eta arrazoiz, eta joateko abisua bidali zidan. ...bera arazo handiagoetan sartuz (itxura denez, igarri egin nuen kontrakotasunik izanez gero, zein laguntza eskasa izango nukeen harengan); [esan nion] ni neu saiatuko nintzela lortzen; eta hala ere zailtzat jo nuen, horrelako gauzetan izaten diren kontrako iritziengatik; eta Palentziako gotzainari idatzi nion, ordukoz bere horretan gera zedila eskatuz, uda azkenetan zelako eta hain lurralde hotzean egoteko nire gaixotasunak ugari zirelako. Ez nion Artzapezpikuari buruz nuen zalantzarik agertu, bere aldetik hari hainbesteko maitasuna agertu ondoren eragozpenak jartzen zituela-eta saminez zegoelako, eta bien artean haserrerik ez sortzeko, adiskideak baitziren.
‎2 Orain dela ia urtebete egin nahi izan zen Burgoskoarekin batera, eta artean ez nengoen ni hain ezezkoan. Baina orduan ugari ziren aurkitzen nituen eragozpenak, Valladolidera beste zereginik gabe etorri arren.
‎Ez du horretan beste erremediorik pazientzia eta bere burua Jainkoaren borondatearen esku uztea baino, beraz balia dadin nahi duen gauzan eta nahi duen eran. Honela nengoen ni une hartan, suspertuz banindoan ere; hala ere, ahultasuna hainbesterainokoa zen, non galdua bainuen fundazio hauei ekiteko Jainkoak eman ohi zidan konfiantza ere. Guztia iruditzen zitzaidan ezinezkoa, eta orduan bihotz emango zidan norbait aurkitu izan banu, on handia egingo zidakeen; baina batzuek beldur izaten laguntzen zidaten; beste batzuek, berriz, itxaropen izpi bat ematen bazidaten ere, ez zen aski nire herabetasuna kontuan izanik.
‎eska diezaiotela Haren Maiestateari barka diezadala mesede hauetaz hain gaizki baliatu naizelako. Nire alabek, eginda dagoenagatik niri eskerrak emateko baino, nitaz kexatzeko motibo handiagoa dute horregatik. Eman diezazkiogun guztiok, ene alabak, eskerrak Jainko onari, hainbeste mesede egin dizkigulako.
‎Jauna abitua hartzeko batzuei dei egiten hasi zen; eta hainbeste ziren haiei egiten zizkien mesedeak, non harri eta zur bainengoen ni. Izan bedi betiko bedeinkatua, amen; Berak maitatzeko, maitatua izatearen zain baizik ez baita egoten.
‎1. Ez uste izan, ene alaba, bat egitea nire ondo ondoan egotea denik, iraintzen nautenak ere halaxe baitaude, ni maite izan ez arren; ez datza otoitzeko gozotasun eta gustuetan, goi gradukoak badira eta nireak badira ere; askotan horiek bitartekoak dira arimak erakartzeko, grazian egon ez arren?. Espiritua goi goian nuela nengoen ni hau aditzen nuenean. Aditzera eman zidan Jaunak espiritua zer den eta une hartan arima nola zegoen eta nola ulertzen diren Magnificat eko hitzak:
‎Behin, Jainkoagatik gauza asko utzi zituen pertsona bati hitz egin ondoren, gogora etorri zitzaidan nik Harengatik ez nuela ezer utzi ezta, egitera behartua nagoenez, ez dudala haren zerbitzurako ezer egin ere; eta nire arimari egin dizkion mesede ugariei erreparatuz, biziki nahigabetzen hasi nintzen, eta esan zidan Jaunak: . Badakizu ezkontza dagoela nire eta zure artean, eta hori bitarte dela, Nik dudana zurea da, eta horrela, igaro nituen neke eta samin guztiak ematen dizkizut, eta beraz, zeure gauza legez eska diezazkiokezu nire Aitari?. Nik horren erdikide garela esaten entzun badut ere, kasu honetan gauzak oso bestera izan ziren, eta nagusitasun handiaz geratu nintzela iruditu zitzaidan, zein maitasun handiaz egin zitzaidan mesede hau ezin delako esan hemen.
‎eliza eratu behar zen eta burdin sareak eta gauzak jarri, nahikoa zeregin izan baitzen (izan ere, esan dudanez, ia urtebete eman genuen etxe honetan), eta egun haietan ofizialekin ibiltzen nekatua nengoela, azkenik amaitu zen guztia. Goiz hartan, jantokian jateko eseri ginenean, harrezkero ez nuela izango zereginik eta Pazko hartan gure Jaunaz aldi batzuetan gozatu ahal izango nuela gogoratuz, hain poz handiak eman zidan, non ia ezin bainuen jan ere; hain atseginez zegoen nire arima!
‎1 Oi, nork aditzera eman diezaiokeen ongi jaun horri, zein bare eta baketsu dagoen nire arima! Izan ere, hain ziurtasun handia izanik Jainkoaz gozatuko duela, uste du arimak gozatzen duela, dagoeneko jabetza eman baitio, gozatzea eman ez arren; norbaitek beste bati errenta handi bat eman balio bezala da, eskritura oso seguruekin epe batera hartaz goza dezan eta fruituak eramango balitu bezala; baina une hartara arte ez du gozatzen, errenta honetaz gozatuko duela-eta dagoeneko eman dioten jabetzaz izan ezik.
‎7 Jaun horrek kontuan izan beza, ez gauza honetan guztian, ez orain izan dezakedanean, ezta iraganekoan ere, nire ahalmenak ezin duela gehiago eta ez dagoela nire esku ere; gehiago zerbitzatzea bai egin nezake, hain kaskarra ez banintz; baina, esaterako, orain ardura handiz hil nahi izaten saiatuko banintz, nuke, ez lehenago egiten nituen egintzak egin, ez Jainkoa iraintzen zelako nahigabeak izan, ezta engainatua ote nenbilen irudipenaz hainbat urtetan izan nituen hainbesteko beldurrak izan ere; horrela, bada, ez dut jakintsuekin ibili beharrik ezta i... Eta hau gainerako gauzak tratatu izan ditudan batzuekin tratatu dut, esaterako, frai Domingorekin eta Medina maisuarekin eta Jesusen Lagundiko batzuekin.
‎–Begira nire zauriak. Ez zaude ni gabe. Igaro ezazu bizitzaren laburra?.
‎Bisitazio jaiaren zortziurreneko biharamunean Karmel Mendiko ermita batean neure neba baten alde Jainkoari otoitz egiten ari nintzela, Jaunari esan nion, ez dakit nire pentsamenduaz izan zen: . Zergatik dago nire neba bere salbamenak arriskua duen tokian. Nik zure anaia bat arrisku honetan ikusiko banu, zer ez ote nuke egingo erremedioa aurkitzearren??
‎10 Etengabe san Paulok dioena gogoratzen dudan egunak datozkit, ziur asko niregan horrela izango ez bada ere?, hau da, ni ez naizela bizi iruditzen zait, ez dudala hitz egiten, nik ez dudala nahirik, baizik eta nigan dagoela gobernatzen nauena eta indarra ematen didana, eta ia neugandik kanpo bezala ari naiz, eta horrela, bizitza samingarri zait oso. Eta nik Jainkoari zerbitzu handitzat eskaintzen diodana da, Beragandik bereizia egotea niri hain samingarri gertaturik, bere maitasunagatik bizi egin nahi dudala. Bizitza hau neke eta jazarpen handiekin izatea nahiko nuke nik; ni probetxurako ez naizenez gero, sufritzeko izan nahiko nuke, eta munduan diren sufrikario guztiak eramango nituzke merezimendu pixka bat gehiago lortzearren, hau da, haren borondatea hobeki betetzearren.
‎Oso pertsona espirituala da. Orain dela lau urterik hona ahizpa batekin izan dezakedan baino adiskidetasun estuagoa dugu; eta asko laguntzen badit ere, errentaren zati handi bat ematen duelako, oraingoan dirurik gabe dago, eta etxea egiteari eta erosteari dagokiona nik neuk egiten dut; Jainkoak hala nahita bi dote eman baitizkidate egin baino lehen eta erosita daukat, isilean bada ere, eta beharrezko diren gauzak lantzeko nik ez nuke baliabiderik, eta honela, konfiantza izanez soilik (Jainkoak nahi baitu egin dezadan) Berak lagunduko du, ofizialeak kontratatu ditut. Zentzugabekoa zirudien.
‎6 Gutun hori bidal beza berorrek, mesedez, ene Luisa andereari, eta goraintzi asko nire partetik. Diego Ávila jaunari idazteko ez dut astirik, ene Luisa andereari idatzirikoa ere ez baitago nire eskuz idatzia. Eman biezaio berorrek, mesedez, nire osasunaren berri, eta laster ikusiko dudan ustea dudala.
‎Oi Jesus, zenbat aldetatik dizudan zor eta zein gutxi zerbitzatzen zaitudan! Ez dago niretzat poz handiagorik hain maite ditudan neure senideak hoberena nahi izateko argia izatea baino. Ez al nien esaten nik uzteko gure Jaunari, Hark baitu haien ardura?
‎Nik horretaz eta beste gauza batzuez idazten diot, niri ezer idatzi zaidanik berak ez igartzeko eran. Egoki litzateke berorrek garbi garbi hitz egitea berarekin eta Ana Jesusenarekin egin zuenaz kexatzea; izan ere, deabruak hasi duen azpilana berorrek agerian jartzen ez badu, gero eta okerrago joango da eta arimako bakez ezin jasanezko bihurtuko zaio berorri; eta hortik berori falta izatea bihotzean sentituko banu ere, argi dut berorren bakearekin behartuago dagoela niri mesede egitearekin baino. Eman diezagula Jaunak bakea ahal duenez, amen.
‎5 Haiek beren arimei zama astuna ezarri dietelako beldurrez nago ni. Konturatu gabe egingo zuten, baina prozesuko haien adierazpenen artean, gezur handi handiak datoz; izan ere, ni bertan nintzen eta inoiz ez zen gertatu halakorik.
‎Nik ahal badut, Frantzisko joango da Joan Ovalle jaunarekin; eta orain ezin bada, laster izan dadin saiatuko naiz. Nik ahal dudan guztian ez dago niri agindu beharrik.
‎Etxe horretako hiru giltzadun kutxan gordeko dira orain; une batzuetan behar ditudalako, ez ditut une honetan bidaltzen. Haiekin batera dago nire nebaren testamentua (zeruan gerta bedi) eta onarpena emateko behar izan den gainerako guztia. Hemendik eramango dira, etxe horretan hiru giltzadun kutxan oso ongi gorderik egotea baino besterik ez delako komeni.
‎6 Ama priore oso ona ekarri dugu hona, eta mojak ere halakoak dira, nire iritziz; horrela, etxeak aspaldi fundatua dela ematen du. Hala ere, arimako gauzetarako bakarleku egiten zait, hemen ez dagoelako nik ezagutzen ditudanetako Jesusen Lagundiko inor. Egia esan, alde guztietan aurkitzen dut, gure santua urruti bada ere, lagun egiten didala dirudi, gutunen bidez besterik ez bada ere, gauza batzuk harekin trata bainintzakeen.
‎Hemen guztiok erregutzen diogu Jainkoari haren alde, eta baita berorren gorentasunaren alde ere. Ez dago niri agindu beharrik, maitasuna baino bizkorgarri hoberik ez baitago. Gure Jaunak nahi beza ez dadila izan ezer, eta berorren gorentasuna laster batean egon dadila onik.
‎Hiru aldiz idatzi diot berorren gorentasunari Gizakundeko etxe honetan nagoenez gero, hau da, gutxi gorabehera, hiru aste bitartean; uste dut haietako bat ere ez dela berorren gorentasunaren eskuetara iritsi. Hemen berorren sufrimenduetatik parte handi bat dagokit niri, eta neure aldetik hemen ditudanak eta haiei sufrimendu hau gehituz gero, gure Jaunari gehiago eskatzeko ardurarik ez dut. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik; gauzak horrela, argi ematen du berorren gorentasuna haren erreinuaz gozatuko duena izan behar duela, berorren eta maite dituenen hainbeste gaixotasunen kaliza edatera ematen baitio.
‎1 Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin, ene aita. Gortetik bidali didan berorren gutuna iritsi ez balitz, ona nengoen ni, gaur san Frantziskoren egunaren biharamuna eta ez da iritsi frai Antonio, ezta nik ez nekien berorren aitatasuna ongi iritsi den ere, berorren gutuna ikusi dudan arte.
‎Izan beza beti begien aurrean, zenbat ahalegin egin dituen deabruak etxe hori desegiteko eta zenbat sufrimendu kosta zaigun, iritzi ugari entzunik eta ongi pentsaturik ez bada ez mugitzeko. Hor dagoen aita prioreaz ni gutxi fidatuko nintzateke negozio kontuetan; eta ez dakiola burutik pasatu, gauzak oso ongi egoteaz ni baino pozago inor egon daitekeenik. Eta kontuan izan beza ikuspegi ona izatea hobe dela toki onean egotea baino, eta ahal izanez gero, baratzea izan dezala.
‎10 Benetan nahiko nuke, han Ordenaren premiari nondik lagundu badutenez gero? Toledon dagoenetik nire nebari ordainduz joan daitezela; izan ere, egiaz, beharra du, korritu gehiago hartuz doa eta haiekin ordaintzen du urtero bostehun dukat erosi zuen lursailaren zorra, eta orain saldu egin du hor ordaintzen diotenetik, mila dukaten balioan. Batzuetan esan izan dit eta arrazoi duela ikusten dut nik, behintzat zerbait ordain diezaiotela, guztia batera ez bada ere; hor ikusiko dute zer egin dezaketen.
‎Nik diotsot berorri, hemen erosotasun handia dagoela niretzat, aspaldiko urteetatik hona nahi izan dudan bezalakoa; izan ere, berezkoa bakarrik egon arren, kontsolatu ohi zuena gabe egon arren, arima atseginez dago; eta kontua da ez dagoela Teresa Jesusenaren oroipenik, munduan izango ez balitz baino gehiago. Eta horrek dakar ni ez ahalegintzea hemendik joaten, agintzen ez badidate; izan ere, batzuetan atsekabez ikusi dut neure burua hainbeste zentzugabekeria entzunez:
‎5 Velascori aditzera eman nion, hemen nagoen bitartean nitaz kasu handirik ez egiteko, eta berorren agurgarritasuna luzaroko badago, balitekeela ni hemen ez aurkitzea, Villanuevako mojen fundazioa. Roda ondoan dagoena, egingo dela uste dudalako, eta gerta daiteke ni mojekin joatea, inon premiarik izan bada, han izan delako; hainbestekoa da aita frai Antonio Jesusenaren eta aita priorearen iskanbila eta hainbeste denbora da ekin eta ekin ari direla, non baita gutxiago egin; nahi izan behar du gure Jaunak.
‎agnusdeiari dagokionez, harribitxiz estalia egotea nahiko nuke. Berorren agurgarritasunari atsegin zaiona ez dago niri eskatu beharrik, berorri atsegin izateak niri ere poz ematen baitit. Har beza berorrentzat zori onean.
‎Berrogeita hamar egun baino gehiago eduki dituzte meza entzutea eragotzirik, inor ikusi gabe eta orain ere hala daude, hiru hilabete igaro direnean?, mehatxu artean egunero esaten zuten eskumikatuak zeudela, Ávilako teologo guztiek, berriz, ez daudela. Izan ere, eskumikua etxekoa ez zena hautatzeagatik zen (orduan ez baitzuten esan nigatik ipintzen zutela), eta mojei ni etxekoa nintzela iruditu zitzaien, etxe horretan profesa egin eta bertan urte asko igaro nituelako, ez nintzela kanpokoa (bada, orain hara itzultzea nahi banu, ez nuela itzuli ezinik, han zegoelako nire dotea eta beste probintzia batekoa ez nintzelako), eta beste ama priore bat berretsi zuten gutxiengoaren botoez. Errege kontseiluan zigortuei eman diete arrazoia; ez dakit zertan amaituko den.
‎13 Nik, ahal ditudan bitartekoak erabiliz, hasiera hau galtzen utzi ezin dudanez gero, eta aitortzen nauen adituetako inork bestelako gauzarik gomendatzen ez didanez gero, aita hauek oso haserre daude nirekin, eta gure aita jeneralari jakinarazi diote; horrela kapitulu jenerala bildu da, eta aginduak eman dituzte eta agindu du gure aitak moja oinutsetako inor ezin izango dela irten bere etxetik, bereziki ni; aukera dezadala nahi dezadan etxea, eskumikupean.
‎Eta horrela neskaren ohoreari, erabat galdua baita, ez diot kasurik egiten, Jainkoari egiten zaizkion irain ugariei baizik. Nahigabez erabat jota nago nire arteko bat erorbide delako, eta beraren gurasoekin eginahalak egin ditut hortik ken dezaten, jakintsu batzuek esan didatelako behartuak daudela; eta, ez baleude ere, uste dut zentzuak berak eskatzen duela jelosiaz itsutua den emakume batengandik piztia batengandik bezala ihes egitea. Beste zenbaitek esan diete, gezurra egiatzat hartzea litzatekeela hori, eta aldaketarik ez egiteko.
‎Asti gehiago izan arte ez idaztekotan nengoen, baina berorren gutun guztiak hartu ditudala jakin dezan idazten diot; Oso ziur datoz hona. Ez diot bidaltzen Aita Santuaren baimena, latinez egonik niri irakurriko didanik oraindik ez dudalako izan; bidaliko diot nik. Atzo eman zidaten, San Sebastian egunean.
‎3 Berori ez bedi gera nola dagoen niri idatzi gabe, ezta egun hauetan okela jan gabe ere. Esan medikuari berorrek duen ahultasuna, eta eman goraintzi asko nire partetik.
‎Dituen beldur horiei buruz egunen batean berorri hitz egiteko gogoa dut, denbora alferrik eman besterik ez baitu egiten eta apaltasun faltaz ez dit sinetsi nahi. Hobeki egiten du aipatu dudan aita frai Meltxorrek; behin Ávilan hitz egin niola, eta on egin ziola dio eta ia ez dagoela ni gogoan ez nauen ordurik. Oi, hura espiritua eta hura arima, Jainkoak han duena!
‎Ez da falta, fraide oinetakodunek ni hain urruti ikustea nahi dutelako susmorik, eta bada horretarako zantzurik ere?, eta haren aitatasunak ez omen du gaizki ikusten ni Gizakundeko monasteriotik urruti izatea. Eta hor monasterio horien kontu horretarako astia behar da, eta ez dago ni orain garrantzirik gabeko gauza baterako joateagatik gaizki esateko aukera handirik. Jaunak gida dezala, nik Bera hobekien zerbitzatzeko eran.
‎Bada, lagundu behar ziotenengandik berorren aitatasunak sufritu dituenak gogoratzen ditudan bakoitzean, izan duen handietako bat bezala ikusten dut. Horrela, ene aita, berorren aitatasuna ez bedi izan harentzat ezezaguna, izan ere, edo oso oker nago ni, edo probetxu handirako izango da gauza askotarako. Hainbat gauzaz hitz egin eta hainbat plan egin genuen.
‎Erantzun nion ene alaba Maria San Joserenari. Benetan poztuko nintzateke neurekin izateaz, baina gure Jauna ez dago niri ezertan poz eman nahi izatera.
‎6 Laster egingo da beste bat, Jainkoak nahi badu; baina harako ez denak hasiera txarra ezarriko du fundazioan, nik eramateko gogo handia izan arren. Pastranakoetatik lau joango dira, eta oraindik gutxi dira; izan ere, oraintxe laster sartuko diren birekin (mila eta bostehun dukateko neska larunbatean sartzen da, eta haren debozioak harri eta zur dauzka guztiak; ez dakit zer izango den; hemen daudenak nik neuk ziurta dezaket, ezin hobeak direla), hogeita bi izango gara hemen. Sei joanik, eta hemengoa ez den ama priorea, eta priore ordea, kopuru egokia geratzen da.
‎Zugatik zer lan dago ekin ezin diezaiokeenik, Zu ondoan zarela? Zer dago niri eskertzekorik, Jauna. Niri egozteko erruak bai ugari dira, zerbitzatzen ez zaitudalako.
nagon ni loturik:
‎Santuei buruz ez naiz sartzen; haiek guztia egin dezakete Kristogan, San Paulok zioenez (Flp 4, 13). Baina ahulkeriaz, epelkeriaz, hildurarik ezaz eta beste hainbat gauzaz inguratutik dauden ni bezalako bekatariei, Jaunari erremedioa eskatzea baino besterik ez dagokigula ohartzen naiz. –Zuek, ene alabak, eskatu uste duzuen eran; nik neuk ez dut aurkitzen Hura bizi izanez, eta horregatik eskatzen diot Jaunari aska nezala gaitz guztitik betiko.
‎1 San Jose monasterioko ahizpek, otoitzaren gaiaz gauza batzuk idazteko, aldi honetan nire aitor entzulea den aita lizentziatu Domingo Bañezen, san Domingo aintzatsuaren Ordenakoaren, baimena nuela jakinik, horretaz zerbait esan diezaiedan hainbesteraino ekin didate, non haien esanera jartzea erabaki baitut, pertsona espiritual eta santu askorekin harremanak izanik horretan asma dezakedalakoan; izan ere, haiek didaten maitasun handiak, akastuna eta hala holako idazkeran adierazia izan arren, oso ongi idatziak dauden eta zer idazten duen dakienaren liburu batzuk baino ere onargarriago egin dezake. Eta badut ustea haien otoitzetan, haiei esker izan daitekeela, Jaunak nahi izatea etxe honetan egiten den bizierari dagokionaz nik asma dezadala zer edo zer esaten. Eta asmatuko ez banu, lehenbizi ikusi behar duen aita Lizentziatuak zuzenduko du edota erreko, eta nik ez dut ezer galduko Jainkoaren mirabe hauen esana egiteaz, eta ikusiko dute nik neurez zer dudan Haren Maiestateak laguntzen ez didanean.
‎Goretsia izan bedi zure izena beti betiko. Ongi nengoen ni, zure nahia betetzea ala ez nire esku egon balitz! Orain askatasun osoz ematen dizut neure borondatea, baina interesik gabe ez doala jakinik; izan ere, probatua dut, eta horren esperientzia handia, zenbateko irabazia den askatasunez nire borondatea zurean uztea.
‎Eta on guztiak harengan direnez gero, gorets dezagun biziki, ahizpak, hori baino beste zereginik ez den toki honetan elkartu baikintuen. Eta honela, ez dakit zertarako diodan, hemen zaudetenok nire irakasle izan zaitezkete-eta; izan ere, hain gauza garrantzitsu honetan aitortzen dut ez daukadala nahi nukeen eta komeni dela deritzodan perfekziorik, eta hori bertute guztietan; eta hemen diodanaz, gauza bera: errazago dela idaztea, egitea baino; eta idazten ere, beharbada, ez dut asmatuko, esaten jakiteko ere batzuetan esperientzia behar delako, eta eduki ditudan bertute hauen kontrakotik asmatu dut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dago 13 (0,09)
nengoen 7 (0,05)
zegoen 6 (0,04)
dagoela 5 (0,03)
dagoen 4 (0,03)
zegoela 4 (0,03)
nago 3 (0,02)
bainengoen 1 (0,01)
baitago 1 (0,01)
dagoelako 1 (0,01)
dagoenagatik 1 (0,01)
dagoenetik 1 (0,01)
dagokiona 1 (0,01)
dagokionaz 1 (0,01)
dagokit 1 (0,01)
daude 1 (0,01)
dauden 1 (0,01)
daudenak 1 (0,01)
egonik 1 (0,01)
egotea 1 (0,01)
egoteaz 1 (0,01)
egoteko 1 (0,01)
egoterik 1 (0,01)
nagoen bitartean 1 (0,01)
nagon 1 (0,01)
nengoke 1 (0,01)
zaude 1 (0,01)
zaudetenok 1 (0,01)
zegoelako 1 (0,01)
zegoenean 1 (0,01)
zeudenak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia