2017
|
|
Lurretik atera, kamioi batera igo eta handik eramaten gintuzten. Han
|
nengoen
ni, kamioi batean botata beste pinu askorekin pilatuta nora eramaten ninduten jakin gabe.
|
|
Han
|
nengoen
ni, goiz hotz hartan, gizon hura kotxez heldu zenean. Kotxetik jaitsi eta dendariarekin hitz egiten hasi zen, dendaria gizon zaharra zen, txikia eta zabala, eta indartsua benetan.
|
|
zergatik
|
zaude
nigandik hain gertu?
|
|
zergatik
|
zaude
nigandik hain urrun?
|
|
non
|
nago
ni benetan?
|
|
Baina, hori baino, zinez harrigarria izan zen literatura lan serioak aztertu ohi zituzten kritikari ezin serioagoek horrenbeste neke hartu izana, zertarako eta Ferreiraren ipuinari kritika egiteko. " Ez
|
dagokit
niri lan hau egitea", aitortu zuen The Fingerrek arestian aipatutako artikuluaren hasieran bere burua zuritu nahian edo,"... baina letra handien eremuan bastardo bat sartzen saiatzen bada, nirekin egingo du topo, eskuak zikindu behar baditut ere!".
|
|
Nik ez dizuet ulertzen! Ez al
|
dago
nire hizkuntza egiten duenik, ala. Eta ni ez naiz Matxelo, Ni Martxelo naiz!
|
|
Ez nuen gehiagorik entzun nahi, banekien zer zetorren esaldiaren bukaeran. Momentu hartan ikasi nuen hotza zer zen, eta kalean berrogei gradutan
|
egon arren
nire gorputzak, nire begiek, nire besoek, nire hankek... denek sentitzen zuten hotz hura, nire gorputz osoaz jabetzen ari zen hotza, alegia.
|
|
Nire etxean goizeko bederatzietatik gaueko zortzi t" erdiak arte ez da inor egoten. Eta batzuetan, aste betez edo egun batzuetan, etxea hutsik
|
dago
nire gurasoak enpresariak direlako eta bidai asko egiten dituztelako. Egun horiek ez dira oso onak jantokian bazkaltzen geratzen naizelako, baina beste alde batetik egunik onenak dira, aitonaren etxean lo egiten dudalako.
|
|
Aitonak modu berezi batez esnatzen nau: izartzean beti pentsatzen dut zeruan ez dagoela lainorik eta eguzki handi handi bat
|
dagoela
niri begira.
|
|
Non
|
nago
ni, esan zuen txerritxoak.
|
|
Telefonoa hartu eta deitu egin nuen, eta Parisera joateko agindu zidaten. Bi egun geroago Pariseko komisaldegian
|
nengoen
nire argazkia eskuartean neukalarik. Bertan nire laguntza oso mesedegarria zela esan zidaten eta Parisen geratzeko beste gauza batzuetarako deituko zidatelako.
|
|
Azkenean askatasun anderea besarkatu ahal izango nuen. Poliziek ni" zaintzen" ninduen pertsona atxilotzera joan zirenean, hark ni hartu eta bertatik irtetekotan
|
zegoenean
nik gizon hura despistatzeko mugimendu handi bat egin nuen eta berak pistola hartu eta tirokatu egin ninduen. Berriro ere gaua, berriro ere iluntasun beldurgarri hura, berriro ere bizitza galtzen nuela sentitzen nuen, berriro ere askatasunak galdu zuen heriotzaren kontrako borroka, berriro ere preso, preso nire buruaren barnean, nire pentsamenduen barnean.
|
|
Halako batean, maletak pon, pon... hasi ziren jauzten banan banan eta astiro astiro: larruzko marroixka bat," sansonite" gorri gogor bat, norena ote zen?, mendiko motxila more luze bat, umeentzako karrotxo bat... non ote
|
daude
nireak. Pentsatu nuen.
|
|
Ziur asko maleta beltz ziztrin horretan etorri da, kremailera erdi zabalik dauka eta. Beno, pazientzia galtzen hasia naiz, non Kristo
|
daude
nire maletak! Badaramatzat gutxienez hamar bat minutu hemen eta ez dago ezelako arrastorik.
|
|
" Nola da posible pertsona bat hainbeste aldatzea egun batetik bestera?". Baina iruditzen zitzaidan ez
|
zegoela
nire galderentzako erantzunik, ezta nire arazoentzako konponbiderik.
|
|
Baina ez ziren falta sabelaren eskaerak ase ezinik zebiltzanak ere, eta niri egoera hura bizitzea tokatu zitzaidan. Lana aurkitzeak sekulako buruhausteak sortu zizkidan, azalaren koloreak asko egiten baitu horrelakoetan eta inor ez
|
baitzegoen
ni bezalako mairu bati aukera bat emateko prest. Beste irtenbiderik ez eta, herritar askok bezala, gauzak saltzeari ekin nion:
|
|
Nork pentsa zezakeen holakorik gerta zitzaiekeenik! Non
|
dago
nire alaba. Ofizial jauna, mesedez, ikertu ezazu zer gertatu zaion nire alabari.
|
|
Ni bortxatu ostean, kimono urdindun gizonak lotuta
|
zegoen
nire senarrari begiratu zion trufaz. Gorroto biziz behar zuen egon nire senarrak.
|
|
Ni bortxatu ostean, kimono urdindun gizonak lotuta zegoen nire senarrari begiratu zion trufaz. Gorroto biziz behar zuen
|
egon
nire senarrak. Senari jarraituz, senarrarengana abiatu nintzen, baina gizatxarrak ez zidan utzi.
|
|
Ez
|
nengoen
ni senean hari zin egiten niolarik.
|
|
okerren zer
|
dagokidan
niri auzi honetan,
|
|
Non nago? Non
|
daude
nire lagunak. Zer gertatu zaie?
|
|
Esango nuke errealitatearen irudi okerra eduki dudala nire bizitzan zehar. " Egia ereduko herritarren Euskal Herriak" harritu nauela oso urrun
|
dagoelako
nire buruan neukan mapatik. Hau posible baldin bada, posible baldin bazen atzo bertan ere... zein maparekin ibili naiz, ordea, orain arte?
|
|
Denetarako prest zaude? Prest
|
zaude
ni garbitzeko, erabat ezinduta geratzen naizenean?
|
|
Ixildu zu! Ez
|
zaude
niri oihukatzeko moduan! Gogoratu zeu zarela akatu nauzuna!
|
|
Honezkero, susmatzen dut topatu duela nire kuleroetan neu baino hobeto kabitzen den baten bat. Nerabea nintzen Pretty Womanikusi nuenean, eta mila aldiz amets egin dut gure baserriko balkoipean limusina zuria
|
dagoela
nire zain. Eta egundo ez naiz ni baino diru gehiago duen inorekin oheratu.
|
|
begi okerrak ikusten ditut, burusoilak, hanka okerrak, lodiak, sudur luzeak, belarri handiak... ez da nire obsesioa bakarrik. Galdetu egin dut, eta nire inguruan jende asko
|
dago
nirekin ados: telebistako gizonen artean denetik eta gustu guztietarako dago.
|
|
Seigarrenean garbi ikusi dut: ez
|
dago
nire neurriko arroparik. Kontsumitzeko gogoa belarritakotan edo seguru kabituko zaidan zerbaitetan ito orduko, azken ahalegina egin dut.
|
|
Jainkoak nire erreguak entzun ditu eta Izpiritu Saindua bidali dit, gure arteko amodioaren lekuko gisa. Jainkoa
|
dago
nigan! Ni naiz historiako bigarren Amabirjina!!
|
|
Ni goian eta Manu hondoratuta!!!! Ez
|
zegoen
ni baino gizon zoriontsuagorik munduan finala zein egunetan den gogoratu naizen arte!!
|
|
Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura ...xe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non
|
dago
nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, ... Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du, da da da, it" s all I want to say to you, templanza, chico, templanza, ez dut merezi, putakumeok, ez dut hau merezi, zergatik niri, zergatik guri, niri bai, niri bale, baina zergatik nire alabari, because the night, born in the USA, fake empire, trouble will find me, inshalla, arimen elkarte bat da hau, kongregazio aeronautikoa, tipo sentibera izatea zer den, betileak diala balira bezala astinduz gero inguruko guztiek pentsatzen dutena sintoniza dezaket, hegazkin bat lehertzea zer da, abiaduraren tenpluari eginarazi nahi diote zapart, izan nituen, egun zoriontsuak ere izan nituen, nahiz eta orain denak oroitzea kostatu, saia nadin bakarren bat bederen oroitzen, izotz hockeyko atezain nintzela hanka puntarekin in extremis geratutako penaltia, arranguren murruan harrien zurrumurrua entzutea Jerusalemen, Iowa City neguan, elurrez goraino eta egurra gurea ez zen etxe hartako estufan kixkaltzen, Discover Iceland dioen aldizkaria, malko guztiek zapore antzeko eta itsasoa itsasoa besterik ez da, dormida, Alfonsina, vestida de mar, handitzen handitzen, hasi naiz handitzen, non eroriko gara, erori ere eroriko ahal gara ala bidean lehertu, parabola bat, Imposible Germany, unlikely Japan, baiezkoa atera da, zorionak, bikiak dira, positibo eman du, sentitzen dut, sei bat hilabete, gorputz bakoitzak diferente erreakzionatzen du, pertsona bakoitza mundu bat da, esperimentala da tratamendua, sinatu hemen arriskua zure gain hartzeko prest bazaude, Loreen eta Darlene, bi alaba, nireak zirenak gaurtik aurrera munduarentzat, hurrengo bizitzan Hello Kitty, hurrengo bizitzan Doraemon, Plutok ezin du zakur izan bi oinen gainean badabil, ezta ama, ze zakur mota da ba hori, eta ni bermuda eta sandaliekin, Karate Kid, bedeinkatua zure sabeleko fruitua, Jesus, etc., esan nizun nola masturbatu nintzen Rambletako pentsio hartan zuk postaz igorritako gonazpikoekin, aitortzen dut, zaborraren minutuak dira, izorrai ispilu bestaldeko demonio, el espejo se quebró, onena ni neroni izan naiz nire bizitzan, mistakes of my youth, superego baten inplosioa da hau, ahaztura baino ez da geratuko, zulo beltzak, hori ez da berez txarra, akorda zaitezte nitaz tarte batez, inoren minaz pozteko hitz bat bada alemanez Schaudenfreude, eta egin negar, exajeratu gabe, hamar edo hamabost minutuz, ez derrigorrez segidan, koordina zaitezte, txandaka zaitezte negarraren arte noblean eta lana elkartasunez banatu, nire bilobak, nire biloba koitaduak, edo nire seme alabak, nire seme alaba zozo eta motzak, fundamentalista zikinak, agur ba, maite zaituztet (oraindik), this is it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ" s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortodoxo batzuk ikusi ditut lehen xerlo kiribil eta guzti, bizar eta guzti, esaldi gorrotagarri gehiago, dena bezala da, es como todo, ya si eso ni
|
|
Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa ...xe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non
|
dago
nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, ...
|
|
Aforismoen maisu zenak bere azken orrialdean zer idatzi ote zuen jakin nahi dut. Cioranen bila nabilela, ordea, Cesar Vallejoren hilobia topatu dut lehenbizi ustekabean(" Hainbeste elur
|
dago
nire baitan, zu lo zaudelako"). Elurra beti, Vallejorenean.
|
|
Eta zuk ordea, nahiago duzu hemen
|
egotea
nire ipuinak entzuten, zure ama etorri eta haserre bizian kalera bidaltzen zaituen arte. Zergatik?
|
|
Orduan konturatu nintzen hegazkina itzuliz gero, aukera handia
|
zegoela
ni aurkitzeko. Beraz, arratsaldean etzanda geratu nintzen eta ilunabarra noiz etorriko zain gelditu nintzen.
|
|
Sir Walter jangela ilun batean
|
zegoen
nire zain. Mahai biribil txiki bat zegoen han, zilarrezko kandelez argituta.
|
|
Bata argala zen, eta begi ilunak eta bekain iletsuak zituen; besteak irribarre egiten zuen etengabe eta zizipaza. Ez ziren atzerritarrak, horretaz erabat ziur
|
zegoen
nire lagun gaztea.
|
|
Lastozko teilatuak zituzten herri zahar eta txikiak gurutzatu nituen, lur beheretako erreka lasaiak ere bai, elorriz eta otalorez gainezka zeuden lorategiak atzean utzi nituen arte. Horren ingurune baketsuan nengoen, ezen ezin bainuen sinets bi gizon
|
zeudela
nire atzetik ni erail nahian eta, hilabeteren buruan, izugarrizko zortea izan ezean, mendialdeko aurpegi biribilek izuturik begiratu zutela eta Ingalaterrako zelaiak gizon hilez beteko zirela.
|
|
Lehen Ministro kolonial ohia, Crumpleton, gaur nire alde hitz egitera etortzekoa zen, publizitate handia egin diogu mitinari, eta lekua gainezka egongo da. Baina, arratsaldean, lotsagabeak telegrama bat bidali dit esanez Blackpoolen dagoela, gripeak jota, eta hementxe
|
nago
ni, kontu osoa bakarrik egitera behartuta. Nire asmoa hamar minutuz hitz egitea zen, baina, orain, berrogei minutu izango dira, eta, hiru orduz burua hausten ibili naizen arren esateko zerbait aurkitu nahian, ez zait gauza nahikorik bururatu.
|
|
Autoan berriro sartu ginenean, aldarte onenean
|
zegoen
nire anfitrioia.
|
|
Afari beroa genuen horren desiran
|
nengoen
ni eta pontxea edan genuen, egongela alai batean, karraska egiten zuen sutondoaren alboan. Uste nuen egia esateko unea iritsia zela.
|
|
Poliziari egia aitortu eta Scudderrek kontatutako guztia azalduz gero, barre egingo zidaten, besterik ez. Litekeena zen ni atxilotzea, hilketa leporatuta, eta
|
bazeuden
ni urkatzeko behar beste zeharkako froga. Ingalaterran, jende gutxik ezagutzen ninduen, eta ez nuen benetako lagunik ni nolakoa nintzen zinpean deklaratzeko.
|
|
Egonezin jasanezinak hartu ninduen. Hor
|
nengoen
ni, oso gizon arrunta, adimen arruntekoa; baina, nolabait, ziur nengoen beharrezkoa nintzela afera aurrera eramateko eta, ni gabe, dena oso gaizki joango zela. Nire buruari esan nion hori handikeria hutsa zela.
|
|
Dama inperialista askok tea hartzera gonbidatzen ninduten, Zeelanda Berriko irakasleak eta Vancouverreko editoreak aurkezteko asmoz, eta hori zen denetan gauzarik etsigarriena. Hor
|
nengoen
ni, hogeita hamazazpi urterekin, sasoi onean, ondo pasatzeko diru nahikoarekin, eta, halere, egun osoan ahozabalka nenbilen. Alde egiteko eta Veldeko zelaietara itzultzeko erabakia ia hartuta neukan, Erresuma Batuko gizonik aspertuena nintzen eta.
|
|
Langham Place atzean
|
zegoen
nire apartamentua. Eraikina berria zen eta apartamentua lehenengo solairuan zegoen.
|
|
Hango bulegari egoiliarra aurkitu genuen eta hark itsas armadaren itsasaldi gida ekarri zigun. Ni mahai aurrean eseri nintzen eta besteak zutik
|
zeuden
nire inguruan. Nolabait, espedizioaren arduradun bihurtu nintzen.
|
2018
|
|
Hire hausnarketa ez
|
zegok
nire artikuluaren tesietatik oso apartean. Hain zuzen ere, euskaltzaletasunarekin azaltzen duan oinarrizko kezka horrek lotura zuzena dik artikuluan aipatutako datu honekin:
|
|
Arpoiak eta txalupak prest!
|
Zaudete
nire aginduetara! Txotxoek lehen balea ikusi bezain laster, guztiok txalupetara!
|
|
Hura ez zen Donostia, ez Euskal Herria ere. Non deabru
|
nengoen
ni. Marseillako kontua egia ote?
|
|
Ametsetan eta esnaturik, oinazez
|
nago
ni zugatik.
|
|
Aldakor dana baizik ez
|
dago
nire kide.
|
|
Animalia hura haitzuloan sartzeko arrastaka nekarrela ikusi zutenean, barre egiten zidaten, baina ez zitzaidan inporta. Arrakasta lortu nuen, eta han
|
zegoen
nire txakurkumea. Gure taldeko beste inork ez zeukan hura bezalako jostailurik.
|
|
Ez nien inoiz esan eta ez zuten jakin. Ikasita
|
nengoen
nire bikoiztasunari buruz, arrazoiz deitu uste dudan nire nortasun erdibikoiztu honi buruz, isilik egoten.
|
|
Eta berehalaxe argitasun liluragarri batez argitu eta azaldu zitzaidan, ordura arte nire ametsetan ezagungaitz, esplikaezin, naturaz kontrako eta ezinezkoa izandakoa. Lotan
|
nengoenean
nire baitan ez zuen agintzen nire iratzarraldiko nortasunak: bestelako nortasun bat zen, esperientzia ondare guztiz desberdin eta berri zuena, eta amets egiten nuenean, guztiz esperientzia desberdin haien oroitzapena zuena.
|
|
Ez ote
|
dago
niretzat berarekin eroango nauen ulu magikorik. Zer bekatu egin dut, hemen egotera derrigortzen nauena?
|
|
Behin hegoaldeko haize zuriak kontatu zidan artzaintsaren istorioan legez, ez
|
dago
ni gatibatuko nauenik.
|
|
Neu ere parke honetan harrapatuta nagoen legetxe. Hementxe
|
dago
nire erbestea. Eta, erretiratuta egon arren, nire betiko beharrari lotzen natzaio, jendearen erretratuak egiteari, horrexetan egin nintzen ospetsu eta.
|
|
Urte batzuk geroago baina, Zipi desagertu zen garai berean, nire bizitzatik kendu zizkidaten geratzen zitzaizkidan neba biak. Gero eta harrituago eta beldurtuago
|
nengoen
ni, baina hala ere amari ezer galdetzeko ahalmenik gabe. Oso triste bizi izan ginen ordutik aurrera ama eta biok, bakarrik.
|
|
Nik, badaezpada, hanka jokoa erakutsi nion, ez bainintzen ezkerreko sakelan gorderik nuen labana ateratzeko gai sentitzen. Baina emakume setatia ez
|
zegoen
ni joatearen alde eta nire atzetik segika zetorren, itzal ilun baten antzera. Trenbidetik irten nintzen errepidea gurutzatuz.
|
|
Pozten naiz zuek ezagutzeaz eta espero dut gustura
|
egotea
nire etxean. Nik behintzat ahaleginak egingo ditut, ziur egon!
|
|
Besteak seguruenez, zoritxarrez, bikote basatiaren sabelean egongo ziren eta nik behintzat ez nuen toki horretan, adardunez inguratuta jarraitzeko asmorik, beraz herrenka, ahal bezain lasterren," txekpoint" erantz abiatu nintzen. Han
|
zeuden
nire lagunak eta hurbildu ahala ahoa bete hortz baino, tunela bete kamioi zirudien haien harridurak.
|
|
Beste garaietara ninderaman sentsazio multzoak eta une batez makila, saskia eta buruan jiraka neramatzan azken gorabehera guztiak utzita etzan egin nintzen amalurraren besoek besarka nintzaten eta nire ustez taupadak sentitu nituen, barne barnean, lurraren sakonetik bidalitako taupada hots mutuak, barnerakoiak, eta horrela jarraitu nuen luzaroan mika baten karrankak esnatu ninduen arte. Buru gainean kulunkan zebilen pago baten adarrean
|
zegoen
niri beha, burua tik tak alde batera eta bestera mugituz argazkiak atera nahian bezala.
|
|
Lan hauek ez zituen oso gustura egiten, baina bere onetik ateratzen zuena elizan egunero ordu pare bat egon beharra zen. Behin, mojatxo haiek" Jaunaren babesean
|
nago
ni, eta honek egiten nau zintzo" abesten ari zirenean, Luisak ahots handiz" Banoa" esan zuen, eta ez dute gehiago haren berririk izan. Geroaren geroan, zigarroen azkenak biltzen jardun zen.
|
|
Beste askotan, oraindik hil ez nintzenean, hila egoten nintzen, sarritan, nahiz eta gorputz bizi batean sartuta egon. Eta barrendik hilda
|
egoteak
nire gorputz bizia ere nolabait hil egiten zuen. Hiriko kaleetan zehar, autobus, auto, polizia, gizon eta emakumez inguratuta nengoenean ere hilda egoten nintzen.
|
|
Iritsi naiz pinturaren funtsera, eta nire apunteak ezin zuzenagoak dira, behetik gorakoak, margo xinple batean. Eta bere bizkarrean edo itsas zabalaren ildoan
|
daude
nire bihotz eta apunteak. Apunte zuzenetan ote dago oinarria?
|
|
entrenatuta
|
daude
nire atzamarrak
|
|
Hala ere aratz
|
dago
nire birjinitate emozionala.
|
2019
|
|
Sasi batzuetaraino iritsi zen. Han
|
zegoen
Nik hilda, gezi bat zuela gorputzean alderik alde.
|
|
Alde batetik, gogoa daukat etxera iristeko. Egunerokotasunak ere alde onak ditu eta nekatuta
|
nago
nirea ez den ohe batean lo egiteaz. Beste aldetik, pena handia daukat, atzean uzten ari garen herria benetan baita ederra.
|
|
Antza, beldurra ematen nion eta ez da harritzekoa. Ziurrenik ordura arte oso gizon gutxiren besoetan egona zen gure alaba, bederatzi hilabetez emakumezkoen mundu itxi batean eta bat batean, han
|
nengoen
ni, nire kokospeko eta nire betaurrekoekin. Ni neu ere beldurtuko nintzen ni bezalako batek besotan hartu izan banindu.
|
|
Non ote
|
dago
nire bizkarra! esan zuen Aliziak.
|
|
Berehala kontatuko diot esan zuen Dortoka Faltsuak ahots larri eta kexu batez. Eseri biok eta isilik
|
egon
nik amaitu arte.
|
|
Bizitzaz beterik
|
zegoen
nire umea
|
|
Egiten dudanean, ospa, Texasera. Zu zaude lasai, zoaz zure haurrengana eta
|
egon
nire berrien zain.
|
|
Nekatuko egingo zarete. Ez
|
egon
nire zain.
|
|
Hori bera pentsatzen
|
nengoen
ni ere.
|
|
akaso ez
|
nago
ni zuhaitzik gabe
|
|
ez
|
dauden
nireen oroimina
|
|
Ongi sentitzen nintzen. Hantxe
|
nengoen
ni, emakume bakarra, europar jantziekin, baina inork ez ninduen gaizki begiratzen; are gehiago, mutil gazteek irribarretsu" Bon anniversaire madame", zorionak opatzen zizkidaten (nire urtemuga zen eta lagunek albistea zabaldu zuten). Tuaregak, durbante azpian ezkutatuta, pauso arinean harro beti, gizon artean zebiltzan.
|
|
Nola nahi ere, garbi
|
dago
ni nor naizen jakin dutela, eta bestetik, irteten ari dira. Gainera, erasotzaileak babeslekua erre du.
|
|
Horretarako, hiltzaileak labana bortitz erabiltzen du. Hau guztia esateko bi gauza izan ditut kontuan, nahiz eta esango dizuedan hau esatea ez
|
dagokidan
niri. Baina esan diezazueket eta aurreratuko dizuet, bata, labana oso zorrotz dagoela.
|
|
Filma? Filma ikusteko moduan
|
nengoen
ni! Leher eginda heldu nintzen etxera eta!
|
|
Bai, horrexetarako
|
nago
ni, lurrera ezer botatzeko.
|
|
Ez
|
nago
ni horretarako.
|
|
Zer uste duzu fakultatean amaitu eta lanean hasi berriak garela? Interpretazioa ez
|
dagokit
niri, gurea zientzia da!
|
|
Beste erritmo batean zoaz, beste era bateko sufrimendua da, eta gustatzen zait, baina entrenatzeko ordu asko behar dira, 6 orduko entrenamenduetatik 12 ordukoetara egin behar da jauzi, eta ez dut halakorik nahi. Hortxe
|
dago
nire muga. Niri korrika egitea gustatzen zait, eta orduan lasterketa laburrei zuku handiagoa ateratzen diet.
|
|
Denean bezala, hemen ere batzuekin besteekin baino gertutasun handiagoa daukazu, baina oro har, harremana oso ona da. Batzuetan zuk irabaziko duzu, besteetan beste batek, baina lasterketa amaitu eta lehia bizia izan duzun lasterkari bati besarkada bat ematea bezalakorik ez
|
dago
niretzat.
|
|
" Zintzoegia naiz, ez bainaiz ematekoa, gibelean jokatu arren. Galdegiten didate gaiztoagoa izateko, baina ez
|
dago
nire baitan. Kolpe bat jotzen badidate ez naiz ohartzen, ez badit nahita jotzen, behintzat.
|
|
Unibertsitatean nengoenean, Gobernuz Kanpoko Erakunde batean ere ibili nintzen, eta hau ere, uztartu egiten nuen, atletismoarekin. Orain ere uztartu hitza oso presente
|
dago
nire egunerokotasunean.
|
|
Klubeko bazkide zen orduan Etxebarria, baina hasiera batean, pausu bat gehiago ematea ez zeukan buruan. " Egia esan ez
|
zegoen
nire asmoetan Amorebietako presidente izatea. Baina, beste zuzendaritzak proiektu bezala aurkeztu zidanean animatu egin nintzen".
|
|
Agataren azken uneen lekukoa izan zela zioenak xederan gatibatu errepittitta axola gabea nintzen. Aukera uzten baldin ba nion, ziur
|
nengoen
ni ere akabatuko ninduela hor berean, briu brau, damurik gabe. Malkar luzea jaitsi nuen arrapaladan, azpiak xehekatuz, gaztainondo biren erditik doi doia pasatuz, bidea bordatzen zuen arroila batera erortzeko.
|
|
Iparminaizenaz bataiaturiko liburu honetan bizitokitzat dudan Iparraldean euskaldunen eta euskararen inguruan ikusitakoak, ikasitakoak eta bizitutakoak biltzen ahalegindu naiz. Tamalez, badakit Iparraldeko hiru lurraldeetan badirela frantses kulturarekin eta bizimoduarekin loturiko hainbat ekitaldi eta gertakizun, baina horiek ez
|
daude
nire agendan, horiek ez baitira nirekin eta nire unibertsoarekin uztartzen. Kolonizatzaileen eta kolonizatuen ekitaldi eta gertakizunak dira, errealitate ofizialaren berri ematen dutenak.
|
|
Ba al du horretan zer ikusirik bere antiklerikalismoak? Horretan
|
nago
ni, bederen.
|
|
Nigarrez hari
|
nago
nere desterrutik,
|
|
Bide osoan zalantzan joan nintzen, esan ala ez esan. Koldarkeria handia
|
zegoen
nire zalantza horietan, zeren nahitaez esan zitzaion egunen batean. Atea igaro nuenean, nire onera etorri eta erabakia hartua nuen.
|
|
Une batez atea zabalik eduki zuen; aurpegia sorbaldarantz biraturik, bere lanaren gainera makurtuta
|
zegoen
nire ilobaren garondoari begiratzen zion, ileak kaoba iluneko kiribiletan jaikitzen ziren garondo ahul eta zurbil hari begira. Eta erabakitasun barezko doinu batean gehitu zuen:
|
|
Ai, ene Jainkoa! Erakuts iezadazu non
|
dagoen
NIRE eginbeharra!
|
2020
|
|
" Aitzinean dudan La Belle Captive olio pinturan bezala, sutan nago", eta punto. Edo" Erakusketa honetan, nolabait, ispiluaren beste aldean
|
nago
ni eta, Aliziak bezala, hemendik ihes egin nahi dut. Le miroir vivant" (ondoan dagoen koadroaren izenburua).
|
|
Georges Bushek Irak bonbardatzeko hartutako deliberoa zela medio, Irakeko Golkoaren I. Gerratea hastear zegoen, eta Frantzian hala gobernua nola iritzi publiko osoa erabaki horren kontra zegoenez, itxialdiak eta manifestaldiak konbokaturik
|
zeuden
ni bertan nengoen egunetan eta, egia esanda, izugarri handiak izan zirenez, museoak, tabernak, dendak eta abar hustu eta kaleak bete ziren.
|