2010
|
|
Nahiz eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko estrategietan pentsatzea eskatu, emandako erantzun asko indarkeria mota hau desagerrarazteko hainbat neurriri dagozkie, neurri prebentibo sekundariotzat hartuz. Zentzu horretan, garrantzitsua iruditzen zaie babes maximoa biktimarekiko, euste sozial eta komunitarioa eta sufrimenduari eta
|
egoerari
aurre egiteko tratamendu psikologikoa. Horrela, eustea, emakumezkoen kontzientziazioari eta arazoari aurre egitea kontuan hartzen dute.
|
2012
|
|
Haurtzaroan zehar neska eta mutilen artean desberdintasunik nabarmentzen ez bada ere, nerabezarora iritsi ahala neskengan depresio sintomek gorantz egiten dute eta mutilen depresio tasak bikoizten dituzte (Del Barrio, 1998; Kessler, Avenevoli eta Ries Merikangas, 2001; Lewinsohn eta Clarke, 1994). Antza denez, desberdintasun horiek estres
|
egoerei
aurre egiteko modu desberdinen eta pubertaroan gertatzen diren aldaketa hormonalen ondorioa izan daitezke (Angold, Costello, Erkanli eta Worthman, 1999). Gainera, nerabeen artean neskek behagarriak ez diren sintomak aurkezten dituzte batik bat, eta, mutilek, aldiz, behagarriak direnak (Abad, Forns eta Gómez, 2002).
|
2016
|
|
GITaren ustetan emozioek ez dute kognizioa distortsionatzen, biak baitira arriskuaren erantzunaren alde anizkoitzak (Höijer, 2011; Joffe, 2003). Horregatik, bai teoria horretatik bai eta beste zenbait ikuspuntutatik (DeSteno, Petty, Wegener eta Rucker, 2000; Johnson eta Tversky, 1983, Waters, 2008; O`Neil eta Humle 2009) ere, emozioak eta hautematea lotzen dituen kateak gizakion osasunerako berebiziko garrantzia duela defendatu izan da eta arrisku
|
egoeren
aurrean norbere jokaera moldatzeko ezinbestekoa dela. Gainera, arrisku hautematea altua denean, bai pertsonen erantzun emozionala bai haien sumindura altuak direla frogatu da (Millstein, 2003).
|
|
ikasleak lan munduan jarduteko behar izango dituen ezagupen, jarrera, balio eta gaitasun ebaluagarriak garatzea. Ikaskuntzaren metodologia aldaketa honekin, errealitate profesionalean suerta daitezkeen
|
egoerei
aurre egiteko gaitasuna lortu behar du ikasleak (Martínez & Viader, 2008), unibertsitatean lortutako oinarrizko ezagupenak aplikatuz eta zientziaren transferentzia egiteko trebetasuna erabiliz (Breton, 1999). Gainera, bizitza pertsonalean gertatzen diren arazoei modu eraginkorragoan erantzungo diete eta ikaskuntza prozesua norbere kabuz garatzeko gaitasuna ere lortuko dute (Vernon & Blake, 1993).
|
2017
|
|
Horren harira, izaera ez etikoa duten
|
egoerei
aurrea hartzeko, enpresa munduan neurozientziaren aplikazio egokia bideratzeko eta kontsumitzaile ikertuei babesa eskaintzeko Neuromarketing Science and Business Association deritzon elkarteak kode etiko bat ezarri zuen (NMSBA, 2013). Aipatutako kodeak etengabeko berrikuntzak jasan eta ikerketa lerro berriak irekitzen dituen diziplina arautzen duela onartzen du eta denboran zehar eguneratuz doa.
|
2022
|
|
Horregatik, gaur egun, langileak etengabeko prestakuntzaren bidez prestatzea funtsezko faktorea da enpresentzat. Horien beharra langileak trebatzea da, postu altuenetatik hasi eta baxuenetara, era guztietako
|
egoerei
aurre egin ahal izateko.
|
2023
|
|
Ondorioz, unibertsitate komunitateak trebetasunez erabili behar izan ditu konpetentzien sailkapena, aniztasuna eta terminologia, ikasketa planak koherentziaz eta Europako printzipioekin bat etorriz sortzeko. Beraz, konpetentziak garatzeari eta eskuratzeari dagokienez, metodologian arreta jarriz ikaskuntza testuinguru errealak ahalbidetu behar dira, bertan zereginak errealak izanik, ikasleak arazoen, proiektuen eta benetako
|
egoeren
aurrez aurre jarriz. Horrela, ikasleek profesionalaren rola hartu eta hala senti daitezen (Biggs, 1999; De Miguel, 2005; Fernandez, 2006; Rekalde, 2011b).
|
|
Gure testuinguruan une oro gertatzen dira ustekabeak eta, ondorioz, ziurgabetasun etengabean bizi gara, eta hezkuntza paradigmak ikasleak etorkizuneko lanbideetarako beharrezkoak izango dituen konpetentzietara bideratu behar du. Horretarako, testuinguru errealak ahalbidetu behar dira, bertan zeregin errealak izanik eta ikasleak arazoen, proiektuen eta benetako
|
egoeren
aurrez aurre jarriz, profesionalaren rola har dezaten horrela (Biggs, 1999; Gonzalez eta Martinez, 2020). Emaitzetan ikus daitekeenez, Ocean I3 proiektuan testuinguru errealak ahalbidetzeari esker, arazo errealei erantzuna emateko saiakera egiten da benetako gizarte eragileekin lan eginez eta, horrela, konpetentziak garatuz, testuinguru eleaniztun eta diziplinartekoan.
|