Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2015
‎5 Inperfekzioa dela hori esango didazue; ea zergatik ez duen bat egiten Jainkoaren borondatearekin, Hari oso osoan emana badago. –Hona arte egin zezakeen halakorik, eta horrela igarotzen zuen bizia.
‎Zenbat gehiago ez ote dio beldur izango horrela agertu zaion pertsonak, bada, hainbestekoa da sentimendua, non korderik gabe uzten baitu! Honek izan behar du liluramenduan geratzearen arrazoia; Jaunak lagun egiten baitio haren ahultasunari bere handitasunarekin bat egiten Jainkoarekiko hain harreman goitarrean.
‎Nik badakit badela zertan beldurrik izan kasu honetan, eta ezagutzen ditut nahiko nahigabeturik naukatenak eta ikusi dut esaten dudana, hainbesteko maitasunez adiskidetzat eman nahi izan zitzaienagandik eta hori egintzekin erakutsi nahi zienagandik urrundu zirelako. Esan eta esan ari naiz ez jartzeko arriskuetan, deabruak ahalegin handiagoak egiten dituelako arima hauetako bategatik, Jaunak mesede hauek egin ez dizkienengatik baino; kalte handia egin diezaioketelako beste batzuk berarekin batera eramanez, eta baliteke mesede handia egitea Jainkoaren Elizan; eta Haren Maiestateak berariazko maitasuna diela ikustea baino besterik ez balitz ere, nahiko da deabruak eginahalak egiteko gal daitezen; eta horregatik eraso latzak izaten dituzte eta, galtzen badira, beste batzuk baino are galduagoak izaten dira.
‎4 Honetan ibili nintzen aldi batean, harik eta, barruko borroka eta beldurrak igaro ondoren, pertsona espiritual batekin harremanetan jartzea erabaki nuen arte, hari galdetzeko zer zen nik nuen otoitz era, eta argi egin ziezadala oker banindoan, eta eginahalak egiteko Jainkoa ez iraintzeko. Neure sendotasunik ezak, esan dudanez?
‎Honela egon nintzen ia bi hilabete, ahal nuen guztia egiten Jainkoaren dohain eta mesedeei gogor egiteko. Kanpokoari dagokionez, argi zegoen aldaketa, honezkero Jauna adore ematen hasi zitzaidalako, ezagutzen ninduten pertsonek eta baita etxean bertan ere, gehiegizkoak irudituz, esaten zituzten gauza batzuk eramateko.
‎Han egoten nintzen Berarekin neure pentsamenduek bakean uzten ninduten artean, asko baitziren oinazetzen nindutenak. Urte askoan, gaurik gehienetan loak hartu baino lehen, lo egiteko Jainkoaren eskuetan jartzen nintzenean, Baratzeko otoitzaren gertakari honetan pentsatu ohi nuen pixka bat, baita moja izan baino lehenago ere, barkamen ugari irabazten zirela esan baitzidaten. Eta uste dut bide honetatik asko ere asko irabazi zuela nire arimak, bada, otoitz egiten hasi nintzen zer zen ere jakin gabe, eta behin hartara ezkero eguneroko ohiturak eragiten zidan hau ez uztera, lotara orduko aitaren egitea ez uztera bezala.
‎Ribera honek, gu joan ginenean, bazuen zereginen bat Sorian, eta gurekin joan zen. Han guri mesede egiteko Jainkoak hain gogo handia emanik, Haren Maiestateari gomenda diezaiokegu Ordenako ongileekin batera.
‎Hau gure Jaunak daki, egiazko epailea baita, nik neure buruaz ulertu ahal izan dudanez, diot? eta oso argi ikusten dut, gainera, hau ez zetorrela nigandik, obra egitea Jainkoak nahi zuela baizik, eta bere gauza zenez lagundu egiten zidala eta mesede hau egiten. Asmo honekin diot, ene alabak, Harengana behartuago zaudetela uler dezazuen eta orain arte inoren kaltetan ez direla egin jakin dezazuen.
‎1 Jesus izan bedi beroriekin, amen. Nik osasun eskasaz ikusten dut neure burua, eta ona izango banu ere, ez da bidezko hain laster amaitzen den bizitzan ziurtasunik izatea, eta horregatik, ongi deritzat, Frantziskok profesa egitea Jainkoak nahi badu, egin behar diren gauzen kontaketa hau idazteari.
‎Beti uste izan dut eta orain esperientziaz ikusia dut; izan ere, fundazioetan izan ditudan ardura guztiak, hein batean, ez zaizkit hauek bezain gozakaitz eta nekagarri izan; ez dakit eraginik izango zuen horretan osasun kaskarrak, horrek lagundu baitu hala izan dadin. Beroriek otoitz egin Jainkoari, beraren zerbitzurako izan dadin, batez ere horregatik hartu baitut hain gogoz, eta eskatu bihotzez nire alde Haren Maiestateari, ez baitut inoiz uste izan beroriek hainbeste maite ditudanik.
‎3 Ikusten badu, esan biezaio ahizpa San Bartolomek goraintzi asko bidaltzen dizkiola eta poz handia hartu zuela haren agurgarritasuna berarekin gogoratu zelako; arren eskatzen diola beraren alde otoitz egiteko Jainkoari, berak, pobre eta ezereza izan arren, halaxe egiten baitu; eta berorren karitateari ere gauza bera eskatzen dio, eta ez utzi egin gabe zor dionagatik, oso maite baitu. Gera bedi Jainkoarekin, eta egin beza Haren Maiestateak oso santua.
‎Horregatik, Jainkoarren, berorren agurgarritasunak egin ditzala ahaleginak, agiri hau emateko, hor baitoa egin zen etxe horren salmentaren hitzarmena; eta agiriaren hartzaileak hilak balira, idatz diezaiela aipatzen dituen pertsona horiei, negozia dezaten; eta gutunak bitarteko horiei zuzenduak badira ere, hauek ere har dezakete beren gain eginkizun hori, eta, beharbada, hartu behar zukeenak baino gogotsuago eta albait lasterren bidali digute erantzuna, asko doakiguna baita. Eta horrela, idazten dituzten gutunekin batera hitzarmenaren kopia bat bidaltzeko agindu dezala berorrek, hau da, gutun honekin doanaren kopia bat; eta haietako bakoitzari berea bidali beharra balego, kopiak egin eta joan dadila gutunekin batera, eta otoitz egin Jainkoari hara irits daitezen eta gauzatu dadin negozio hau.
‎Eta nik: bada, ni ziur nago hark ez duela egingo Jainkoa iraintzen duela uste duenik. Hala ere zaletasun handiak itsutu eta lerratzera eraman dezakeela zioen.
‎6 Berorren aitatasunak dioenari dagokionez, hau da, nik idatzi dudala esan dadila aldatze horri oztopoak jartzen nizkiola; horrelakorik burutik pasatu bazait, Jainkoak ez nazala idatz bere liburuan. Jasan bedi esateko modu hau, nire iritziz, berorren aitatasunak jakin dezan ez dudala hitz egiten Jesusen Lagundiaz honen gauzak ariman dituenaren eran baizik, eta gauza horiengatik bizia emango nukeela, kontrakoa ez eginez Jainkoaren aurka ez dela egiten jakin dezadanean. Haren ezkutuak handiak dira; eta gauza honetan esan dudana baino beste erantzukizunik izan ez dudanez gero (eta honetaz Jainkoa da lekuko), ez nuke izan nahi etorkizunean ere.
‎Ongi nago. Gotzaina hemen izan da arratsalde osoan, Ordena honen alde egiteko Jainkoa gorestekoa den gogoaz. Haren Maiestatea izan bedi berorren agurgarritasunarekin.
‎10 Ez uste izan hain ongi lo egitean Jainkoak mesede txikia egiten dionik; jakin beza oso mesede handia dela; eta berriro esaten diot, ez bedi saia loa eragozten horretarako ordua ez baita.
‎Jainkoak gorde biezat, amen, baita gainerako guztiak ere. Otoitz egin Jainkoari nire alde.
‎3 Ama Brianda San Joserenaren ahizpari dagokionez, ez da ez belo zuriduna izateko ez koruko moja izateko; ez adimen, zentzu eta ganorarik ez duelako, alde horretatik oso ona iruditu baitzitzaidan, baizik eta honezkero ez dagoelako beste biziera baterako, oso gastatua baitago. Eta berak dioenez, ez diote enbarazu egiten Jainkoari emana egoteko eta nahi duen guztia errezatzeko, horretarako, berak dioenez, bizitza aproposa baitu. Hainbat sufrimendu daudela?
‎Kontuan har beza, Jainkoarren, eta nola predikatzen duen Andaluzia horretan. Sekula ez zait gustatu berorren agurgarritasuna hortik asko ikustea; izan ere, sufrimenduak izan zituzten egun horretan idatzi zidanez gero, ez diezadala egin Jainkoak nik berori hala ikustea adinako gaitzik, eta, berorren agurgarritasunak dioenez, deabrua ez dago lo. Sinets beza, behintzat, hor egoten den aldi osoan, ni guztiz deseginik egongo naizela.
‎3 Ama Brianda San Joserenaren ahizpari dagokionez, ez da ez belo zuriduna izateko ez koruko moja izateko; ez adimen, zentzu eta ganorarik ez duelako, alde horretatik oso ona iruditu baitzitzaidan, baizik eta honezkero ez dagoelako beste biziera baterako, oso gastatua baitago. Eta berak dioenez, ez diote enbarazu egiten Jainkoari emana egoteko eta nahi duen guztia errezatzeko, horretarako, berak dioenez, bizitza aproposa baitu. Hainbat sufrimendu daudela?
‎Ez zegoen mundurako hila Magdalena, ez Samariar emakumea, ezta Kanaandar emakumea, Jesus aurkitu zutenean. Baita asko hitz egiten du bat egitean Jainkoarekin gauza bera bihurtzeaz ere; eta hau gertatzen denean, eta Jainkoak arimari mesede hau egiten dioenean, ez du esango bila dezala, dagoeneko aurkitu baitu.
‎53 Ez naiz harritzen deabruaren zorroztasuna ikusteaz, eta nola sinetsarazten dion bakoitzari munduko egiarik handiena dioela; horregatik esan dut, ez sinesteko itsu itsuan ez prioreari ezta moja banako bati ere; gehiagorengandik bil dezala informazioa gauza garrantzitsua denean, erremedioa era egokian eman ahal izateko. Jar beza [erremedioa] gure Jaunak prelatu zuhur eta santua guri ematean, hau izanez gero, Haren Maiestateak emango dio argia guztian ongi asma eta ezagut gaitzan, horrela guztia ongi gidatua joango baita eta arimak perfekzioan aurrera eginez Jainkoaren ohore eta aintzarako.
‎Ez da ezer egiten Jainkoak nahi izan gabe. Ene Aita, Israelgo gurdia eta haren gurdizaina, esan zion Eliseok Eliasi.
‎4 Oso beharrezkoa da haiek konturatzea badela buru bat, Ordenaren kalterako direnetan errukituko ez zaiena; eta epaileak justizian hain zuzen jokaturik, eduki ditzala sinetsirik ez duela okerrera egingo Jainkoaren zerbitzu eta perfekzio handiagoa tartean direnean, mundua hondatzen bada ere; eta gozo eta maitetsu agertuko zaiela, horretan oker egiten duela ikusten ez duen bitartean. Izan ere, errukitsu agertu eta aitak bezala maite dituela erakustea beharrezkoa denez, eta hau oso egoki dator haien kontsolamendurako eta hura arrotz gerta ez dakien?, esana dudan beste hori ere beharrezkoa da.
‎Lehen idazketan: , dei egin Jainkoari eta otoitz guztia izan dadila erremedioa jar dezan erlijiosoa edo otoitz zalea den pertsona emanez; egiaz otoitza daukana eta erabaki sendoz Jainkoak egiten dituen mesedeak eta graziak hartan gozatzen dituena; askaturik egote hau guztiei ongi datorkiena da.
‎4 Bada, lehenik badakizue bakarrean izan behar duela irakasten duela Haren Maiestateak; horrela egiten zuen Berak otoitz egiten zuen guztian, eta ez bere premiagatik, guri irakastearren baizik. Dagoeneko hau esana dago, ezin dela era batera hitz egin Jainkoarekin eta munduarekin, horixe besterik ez baita errezatzen aritzea eta beste aldetik hitz egiten dutena entzuten egotea, edota etor daitezen pentsamenduetan murgiltzea haiei eragozpenik jarri gabe; aldarte txarreko tarte batzuetan izan ezik, batez ere malenkonia duen pertsona bada, edota buruko mina duen tarteetan izan ezik; orduan, eginahalak egin arren, ezin du, edota Jainkoak baimentzen ditu ekaitz handietako egunak bere zerbitzariengan beraien onerako, eta nekatu arren eta barrua baretzen saiatu arren, ezin dute, ezta ez daude esaten dutenera ere, hartan saiatu arren, ezta adimenak ere ez du sosegurik hartzen, baizik eta zoroaldi batek eman diola dirudi, hain nahasia dabil.
‎Eta bertute hau baduzuela egi egiaz jakin arte, beti dago oso kontuz ibili beharra, eta Jainkoagana gehiago hurbiltzen lagunduko ez diguten arrisku eta lagunetatik alde egin beharra. Jarri arreta handia egiten dugun guztian, geure borondatea horretan mende hartzeko, eta kontu izan hitz egin dezana besteei etsenplu ona emateko izan dadin; ihes egin Jainkoari buruz ez diren hizketaldietatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia