2009
|
|
Desberdintasun horiek zailtasun nabarmenak eragin ohi dizkiete itzultzaileei, sorburu hizkuntzaren estilo erretorikoa xede hizkuntzarenera egokitzean aldaketa edo egokitzapen batzuk egin beharrean aurkitzen baitira. Orain arte
|
egindako
ikerketek erakutsi dutenez, tipologikoki desberdinak diren bi hizkuntzaren arteko itzulpenetan gertatzen diren egokitzapen nagusiak, mugimenduzko ekintzei dagokienez, Bideari nahiz Moduari buruzko informazioa galtzea edo gehitzea dira. Lan honetan, tipologikoki desberdinak diren bi hizkuntza alderatuko ditugu, ingelesa eta euskara, eta S. T. Coleridge ren The Rime of the Ancient Mariner poema (1798) eta Joseba Sarrionandiak egindako euskarazko itzulpena (Marinel zaharraren balada, 1995, Pamiela) aztertuz, mugimenduzko ekintzen itzulpenean gertatzen diren aldaketak definituko ditugu.
|
2014
|
|
Ijitoen identitatea definitzen duten elementuetako bat da hizkuntza; komunitate, bizimolde eta leku geografiko bateko partaide izatearen neurri berean. Ekialdeko Pirinioetako ijitoen artean
|
egindako
ikerketak erakusten du hori, eta bidaian bizi direnen elebitasun edo eleaniztasunaren iraupena berresten da. Espainian dute jatorria ijito horiek, eta katalanez, espainolez eta frantsesez egiteaz gain, kaló z ere ari dira (oinarrian katalana eta espainola dituen ijitoen dialekto espezifikoa).
|
2016
|
|
Izan ere, botere egitura eta eredu hegemonikoen sostenguari lotuta, genero rol tradizionalak eta harreman hierarkikoak sustatzen ditu, genero desberdinkeriak handiagotuta (Almeda, 2003; Aguilera, 2011). Labur esanda, presondegien artean ezberdintasun nabarmenak egonda ere, Espainiako Estatuan
|
egindako
ikerketek erakutsi dute, kondena betetzean, emakumeentzat honakoak direla nagusi: bai sakabanaketa geografiko bai pilaketa handiagoak, eta bizigarritasun baldintza okerragoak, beraientzako zentro eta modulu gutxiago egotearen kausaz; baliabide eskasagoak eta azpiegitura batzuk erabiltzeko mugak, gizonei lehentasuna ematearen ondorioz; «etxekotzea» eta «feminizatzea» bultzatzen dituzten tailerrak nahiz ikastaroak; kartzelako lanpostu urrien kasuan, soldata baxuagoak, okerren ordaindutako zereginetan aritzeagatik; esanekotasun eta mendetasun agerikoagoen eskakizuna; medikalizatze handiagoa; etab. Halako testuinguruan, ezinbestean, emakumeen desabantailak eta zailtasunak ugaritu egiten dira (Almeda, 2003; Arbelaitz et al., 2012).
|
2019
|
|
Talde erritual moduan, sentsibilizazio ekintzek funtzio morala eta normatiboa betetzeko lagundu dezakete (Rossano, 2012). Aurretik
|
egindako
ikerketek erakutsi dutenez, talde topaketetan parte hartzeak solidaritatean oinarritutako funtsezko sinesmen sozialak indartzen ditu (De Rivera eta Páez, 2007; Rimé 2009), halaber talde arteko jarrera positiboak eta alofilia sustatzeko lagundu dezakete (Morales, 2012).
|
2023
|
|
Azkenik, agerian geratzen dira pertsonek zaintza harremanetan kudeatzen dituzten tentsio eta kontraesanak (Fiske, 1992). Aurrez
|
egindako
ikerketek erakutsi bezala, pertsonek tentsioak bizitzen dituzte zaintza harremanetan, hurbiltasunean, ahaidetasunean eta elkarrekiko espero den hartu emanean (Siira et al., 2019; Walsh eta Shutes, 2013). Tentsio eta kontraesan horiek areagotu egiten dira harremanean lotura profesionala, familiarra eta pertsonala aldi berean kudeatu behar izaten denean eta horiek testuinguru emozional gogorretan eta zaintzaile
|
|
Polifasia kognitiboaren" tentsio tesi" aren arabera, objektu berari buruzko ezagutza ezberdinak eta kontraesankorrak kudeatzen dituzte pertsonek, bai testuinguru sozialean zein maila indibidualean, irudikatutako objektuaren inguruko" ideia borroka" ri bide emanez. Ildo beretik, Jovchelovitch eta Gervais ek (1999) Ingalaterrako komunitate txinatar batean eta Wagnerrek eta besteek (2000) Indiako iparraldean dagoen Patnan
|
egindako
ikerketek erakutsi dute pertsona eta komunitateek osasunari eta gaixotasunari buruzko ezagutza ezberdinak aldi berean kudeatu eta borrokatzen dituztela, eta irudikapen sozialak testuinguru soziokulturalarekin harremanean eraikiak direla (Jovchelovitch eta Gervais, 1999). Gizakognizioarenbarne aniztasuna, malgutasunaetaizaerakokatuadeladefendatzen da ikuspegi horretatik egindako ikerketetan, eta Markovak (2008) dioenari jarraituz, pentsamendu polifasikoan arreta jartzeak" aukera ematen dio ikertzaileari gizartean pentsatzeko eta ezagutzeko dauden moduetan aldaketa errazten, zailtzen, eragiten edo gidatzen duten baldintzak zeintzuk diren azaleratzeko" (479 or.). Beste era batera esanda, fenomeno sozial ezberdinen inguruko eguneroko pentsamenduaren oinarrian dauden ezaugarri eta prozesu soziokulturalak identifikatzeko ikuspegia eskaintzen du polifasia kognitiboaren kontzeptuak; eta guri ikuspegi hori funtsezkoa iruditzen zaigu gure testuinguruan mendekotasunari eta zaintzari loturik pertsonek nola pentsatu, nola jokatu eta zer erabaki hartzen dituzten ulertzeko (Arthi, 2012; Moloney et al., 2012; Priego Hernandez, 2017; Renedo eta Jovchelovitch, 2007).
|