Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 151

2010
‎Baietz esan nion: " Uzkudun etorri zenean egin ez nuena uda honetan egingo dut. Zer iruditzen zaizu?".
‎Hitz inozoak ziren, linternadunak eta harritzako besteek edukitako hizketaldia berritzea besterik egiten ez zutenak, baina on egiten zidaten, askatu egiten zuten nire eztarria. Virginiak eskua hartu zidan, eta bere masail bustia ezarri zuen bertan.
‎Eski berriak ere —zehazten hasi zitzaidan Mar ama espainolez— etxe honetan gordetzen ditugu normalean, baina aurten elurrik egin ez duenez gaur arte ekarri gabe geneuzkan herritik, guretzat ere gaur delako denboraldi honetako lehen eski eguna, normalean baino dezente beranduago!
‎Euskalduna ez den guztientzat, eta hizkera bera "... Lapurtarrak guztiz Espainolak dira sineskeria egiten ez duenarentzat. Araban eta Gipuzkoan eta ezjakintasunagatik, horiekin bakarrik nahi dute mintzaira bera aurkitzen duenez, [lapurtarra] komunikatu, beren ohitura eta hizkuntza harremamaiz ibiltzen da eskualde Espainol horietan, eta nengatik."
‎Galdera onak egiteak ez du berez erran nahi erantzun egokiak asmatzen ditugunik. Preseski, gurean bezala buruan zer nahi ahalke eta broia zikin sartu zaizkigularik, pentsatzen ahal da eri den orok bezala gehiago urrats egiten dugula minari so, ai ene eta auhenka, minari errotik sendotzeko bidean emateari baino, menturaz bere luzapenaren baldintzak atakatu gabe finki, aspaldiko bidelagun dugun mendratu itxura gainditzeko beldurrez agian.
‎817. Nomadak dira, paradoxaz, bertan geratzen direlako. Mortu hartatik eta bizimodu gaitz hartatik alde egiten ez dutelako.
‎Andanaka hil ziren, euskaldunak bezala, bretoiak ere Lehenengo Gerla Handian. Frantsesez egiten ez zuten bretoi haietatik asko, Paul Claudelek kontatzen zuenez, zekizkiten bi hitz frantses bakarrak oihuka abiatzen ziren lubaki alemanak asaltatzeko lasterketetan: " Ouest Etat!".
‎Ez dugu ezer, hizkuntzarik ere ez daukagu. Ez dugu, egiten ez badugu. Hizkuntza egin egiten da.
‎" Desiratu eta egiten ez duenak kiratsa sortzen du". 1346
‎Erreferentzia biblikoak zientzia ekarpen handirik egiten ez duenez gero, gaur eguneko linguistikan eta filologian kamitiko edo semitiko izenen ordez hizkuntza horiei" afro asiatiko" deitzeko joera dago.
‎" Dioen afektua izango balio Espainiari, jakinda, dakien bezala, itzelezko kaltea egin diezaioketela Frantziaren kontrako nahasmenduek, ez lituzke babestuko ez praktikatuko. Horrelakoetan sartzen denean, badaki Frantziar Protekturatuaren aurka Marokon piztu nahi den sutera berak ere bere egurra botatzen duela, are bere burua ezkutatu ere egiten ez duenean, gertatzen da Espainia ez duela maite, gertatzen da bere bihotzeko alozetan gordetzen duela zerbait, momentua heltzen denean frantsesen eta espainolen kontrako gorroto eta herra bihurtzen dena. Eta hori dena bihur daiteke, beraz, europarren aurka abiatzeko prest dagoen jendetza, edozein europarren aurka". 462
‎Beste gertaera bat ere aipatzen da biografietan, Charles de Foucaulden tuaregekiko komunioa azaltzeko. 1908an, 50 urte zituela, baziren bi urte Tamanrasseten euririk egiten ez zuela. Miseria, gosea eta egarria zabaldurik zeuden.
‎Zuek negarrik egin ez duzuenean hainbeste negar egin dudanez gero, konprenitu dut arrotza naizela.
‎Gizonek errazago ikasten dituzte beste hizkuntzak, arabiera arrunta edo espainola, edo frantsesa. Emigraziotik itzulitakoak nabarmendu egiten dira batzuetan, 945 baina Arrifen" kanpokoa" amazigeraz egiten ez duena da.
‎Apeztu eta, euskaraz egiten ez zuenez gero, Pierre Lafittek elezahar hori aipatu gogoratu zuen, Xipri Arbelbidek kontatu duenez.
‎Barbarus singularrean, barbari pluralean, latinez erabili zen gero, eta izentzat, erromatarrek barbarotzat zutelako Afrika iparraldean bizi eta latinez berba egiten ez zuen jendea.147 Gero, Berberia izendatuko zen Afrika iparralde hori guzia mendetan zehar...
‎—esaten zion amak— Ez egin ezer! Ea horrela kalte handirik egiten ez duzun!
‎Belaontzia astiro zihoan, itsasoan haizerik egiten ez zuelako. Jendea ikusten zen ontziaren karelean.
‎—Nasreddin —esan zuen zaurituta zegoenak—, entzun ze kaskailukeria. Azokan, erosketa batzuk egiten ari nintzela ni, bet betan gizon honek, ezagutu ere egiten ez dudanak, gainera salto egin eta horzkada batez ia kendu dit belarria.
2011
‎Bukatu zure lana. Gustuko duzun zer edo zertan lan egiten ez baduzu, orduantxe akabo, orduantxe bai alde egingo diguzula". Gogoan hartu nion.
‎Gizakion zaletasunen artean dago ezertarako balio ez duten gauzak pilatzea, etxean bezala barneko biltegian ere. Lekua hartu besterik egiten ez dutela jakin arren, kosta egiten zaigu noizean behingo garbiketari ekitea. Eta behin lanean hasiz gero, hamaika aldiz pentsatuko dugu azken urteotan erabili ez dugun traste hura bota ala ez, noizbait ongi etorriko zaigulakoan...
‎J. Jaunaren aginduz deitu dizuet, kamaradak, hasi zen azalpenak ematen, nik bezain ongi dakizue gure aberriaren etorkizuna jokoan dagoela. Are gehiago, esanen nuke nik, Europa osoa komunismoaren atzaparretan erortzeko arriskuan dagoela, zerbait egiten ez badugu bederen. Gonbidatu biek buruarekin baieztatu zituzten Delle Chiaieren hitzak.
‎Banan banan Marcoren galderei erantzunak ematen saiatu zen eta, are gehiago, kazetariak egin ez zituen galderak asmatuko balitu bezala, horiek ere erantzuten zituen. Ez, gu ez gaude honetan inplikaturik, jarraitu zuen, gu, zentzu batean bederen, biktimak gara.
‎Izerdi hotzak bustitzen zion azala. Aurrera egiterik ez duzun amesgaizto horietako batean bezala sentitzen zen. Pausoen hotsak.
‎Ez ziren, ez, horretan amaitzen haren trebetasun guztiak, mendi puntan zegoela gai baitzen, begi zoliez, han beheko aldean zegoen herriko elizaren dorreko ordulariaren orratzak bereizteko. Gainera, hegaz egiten ez bazuen ere, gutxi falta zitzaion, egun berean Oñatitik Bitoriara joan etorria oinez egin baitzezakeen. Gizon harrigarria Joanes hau, indar, gaitasun eta ontasunez beterik.
‎Dokumentazio urria dugu, eta ez dakigu genitiboarekin ere ageri den ala ez. Izena gardena dela dirudi, artantxu berez ‘ardi antzua’ baita, hots, beste toki batzuetako antxu ‘urtebeteko ardia’, ‘urtebetean umerik egin ez duen ardia’ (ikus Kamino & Salaberri, 2007: 15 eta, berebat, OEH, artantzu, artantxu sarrera).
2012
‎Egilea itsua izanik nabari zaio bizitasun izugarria bere poema guztietan. Amodioa du gai nagusi poema askotan, konplexua eta kontrastez beterikoa beti, sexuen artean bereizketarik egiten ez duena; horrela gerta liteke maitaleak maitalearen beharra sentitzea biak gizonezkoak izanik; gizonak neskatoaren beharra sentitzea edota alderantziz arestian aipaturiko poeman bezalaxe. Tuterako Itsuak bere poesiagintzatik bizi nahi izan zuen eta garai hartan indar politikoa gortean zegoen, hau da, Sevillan.
‎Banksyk egindakoa omen dena! Donostiako arduradunek, halako batean eta bide batez zein modernoak diren erakutsi nahian, erabaki dute, badaezpada ere, ez dela ezabatu behar (beste grafiti egile guztien obrekin egiten ez dutena). Errespetatu behar dela, agian. maisulan bat izan daitekeelako.
‎—Eta zer zigor jarriko dizut zeuretzat hartu ere egin ez bazenuen? —erantzun zuen erregeak miresmenez— Eginkizun bakarra esleituko dizut:
2013
‎Zure emaztea, Joe! Zerbait egiten ez baduzu, orain" Estatu Batuetako prostituzio legalaren aita" deitzen dizutenek" Adar jauna" deituko dizute aurrerantzean, edo, okerragoa dena," oiloa".
‎Juan Bautista Aguirre, Favoritako bigarren pilotua, esploratzaile taldean joan zen. Haren egunerokoan irakur daitekeenez, egunak aurrera, gero eta ausartago hurbiltzen zitzaizkien indioak, kanpotarren armek hotsa atera bai, baina beste kalterik egiten ez zutelakoan. Aguirre indioen etengabeko lapurretez kexatzen da:
‎Pentsatu genuen atzera jo eta, bigarren aldiz, indioen deiari jaramonik egiten ez bagenion, haien haserrea areagotu zezakeela horrek, edo ikarak jota geundela ondoriozta zezaketela; batere komeni ez zena, arrazoi askorengatik. Nirekin zihoazenetatik inork atzera egin ez zuenez, rancheriarantz jarraitu genuen nekearen axolarik gabe. Indioek beren etxoletatik gertu ikusi gintuztenarekin batera, gizonezko guztiak aurreratu egin ziren, emakumeak eta umeak defendatu nahiz bezala, zalantzarik gabe altxortzat baitauzkate beren umeak, eta beren emakumeengan jarrita bihotzak.
‎" Haien itxura eta forma hain da miresgarria eta harritzekoa edo barre egitekoa ezen zenbat eta gehiago ikusi, orduan eta gehiago ikusi nahi zenituzkeen, eta ez da gizonik hain tristerik egunean ehun aldiz ikusita, beste horrenbestetan barre egingo ez lukeenik eta horrelako piztia ikusteaz harrituko ez litzatekeenik".
‎Itxura du, gainera, bigarrena egiten ez badu (zentzu soziala landu, herrigintza zabalagoaren baitan), lehenbizikorako motibazio erregaia agortuko zaiola. Arrasateko arrakasta ulertzeko gakoak motibazio hartan baitaude, eta haren ahultzea sintomak ematen ari baita beste arloetan ere.
‎Negarrez ari da gizon zaharra, andrea ez bezala, eta negar zotinek soin osoa mugiarazten diote tipiti tapata, tipiti tapataurraskera bikoitza eraginez, dabilen bitartean. Xunbel amona da, hain xahar xaharra izaki eta, halere, negarrik egiten ez duena, guztiari adi:
2014
‎—Non eta hegan ihes egiten ez duen! —erantzun zion zaindarietako batek.
‎—Nola jakin duzu? Nire aipamenik egiten ez duelako. Orain, berriro irakurrita, nitaz zerbait esan behar zuela iruditzen zait.
‎Bere gezur maiteenetako bat zen, inoiz huts egiten ez zuena.
‎Oligarkia ekonomiko politikoak ikusezintasunaren jokoa kontrolpean duen neurrian, gizabanakoari biolentzia sinbolikoaren nondik norakoa identifikatzea ezinezkoa bihurtzen zaio. Jada ez omen dago esku beltzik gure gaitzen atzean, dena etengabe isuriz doa inork ezer egingo ez balu bezala. Ez da azpijokorik ikusten inon; ez dago kezkatzeko arrazoirik.
‎Sistema demokratikoak, esan bezala, adostasuna du xede. Adostasun hau, ordea, ez da eztabaida baketsuaren aldarria, ezta biolentzia eta konfliktoekin bat egiten ez dutenen bat etortzea, liskar guztien baliogabetzea baizik, despolitizazioa.
‎Batzuk arrosa eta besteok bitxilore sortzen omen garen bezalaxe, batzuk mutil eta gainerakook neska sortzen ginen. Eta jaiotzerakoan tokatzen zitzaizun horrek, kasu batean nahiz bestean, zure bizitza osoa baldintzatuko zuen betiko, egingo zenuena eta egingo ez zenuena, nahi zenuena eta nahi ez zenuena, zure ametsak, zure asmoak, zure beldurrak, zure zerumuga. Erremediorik gabe eta betiko.
2015
‎Eta ez berak bakarrik: euskaraz egiteak ez du berezkoa anomalia izatea. Baina, beste konfigurazio eta praktika sare batzuekin artikulatuz gero, Identitateari alternatiba sentitua eta bizia eskaintzeko besteko indarra erdiesten du.
‎Bertan egon behar da, artean hil ez bada edo hil ez badute. Edo ihes egin ez badu.
‎Zertaz ari garen jakin dezagun. Aurretiko memoria lanik egin ez dugulako.
‎Behin patroi zaharra zuri beltzeko telebista astun batekin agertu zitzaidan etxolan; oparia jasotzeari uko egitearen lana hartu ez nuenez, bungalowaren sukaldetxoko bazter batean jarri zuen aparatua. Euria egiten ez zuen gutxitan funtzionatzen zuen trastetzarrak; horrela Karadzicen ibileren eta atxiloketaren berri izan nuen albistegi bat ikusten ari nintzelarik, frantsesezko esaldi moztuen eta elur efektuak etendako irudien artean. Elur efektua.
‎Edonork edukiko du eskura zure zintzotasun ezaren lekuko hori. Orain arte egin ez badute ere, edonoiz salatzen ahal zaituzte. Hori bai larritasuna.
‎Autobus Geltokia Errepublikako Udalak zuen egin. Lo egiten ez nuenetan udal aferen kausarengatik, hirugarrenez heldu zen hiritar tradizionalista adbertitzera:
‎Gomez Elosegiren hilketatik hilabetera Martuteneko beste funtzionario bat hiltzen saiatu zen ETA Juan Jose Baeza, UGT eta PSOEko kidea; zorionez, bala bat lepoan jasota ere, bizirik atera zen. 1997ko azaroaren 20an" espetxetako frontean" ez erasotzeko asmoa iragarri zuen ETAk; aldi berean, publiko egin ez bazuen ere, ertzainen kontrako atentaturik ez burutzea erabaki zuen. 1998ko ekainaren 24an Ina Zeberio militantea Ertzaintzaren tiroz hil ondorenertzainak berriro ekintzen helburutzat hartzen zituela iragarri zuen komunikatu baten bidez.
‎Mobilizaziorako deiak PPren gobernuaren berehalako erantzuna ekarri zuen: ...oa harago joan zen eta" fronte nazionalistaren" estrategia hori ETAk zuzentzen zuela ziurtatu zuen, Lizarra Garaziko indarren agiriaren eta erakunde armatuak lau urte lehenago egindako komunikatu baten arteko" antzekotasun handiek" erakusten omen zuten bezala.763 Kritikak are gordinago bihurtu ziren Eusko Jaurlaritzak mobilizazioei babesa erakutsi zienean eta, lanuztearekin bat egin ez bazuen ere, lanuztearen egunerako bost minutuko bilkurak deitu zituenean egoitza ofizialen aurrean.764
‎Hilabete batzuk geroago, 1997ko azaroan," espetxetako frontean" ez erasotzeko asmoa iragarri zuen ETAk eta —beste hau publiko egin ez bazuen ere— ertzainen kontrako atentaturik ez burutzeko erabakia ere hartu zuen.496 ELAk eta LABek sortutako elkarguneari babesa adierazteko borondatearekin hartutako neurriak ziren, ezbairik gabe; ETAk ez zuen ikusi nahi, ordea, beste edozein eraso —biktima zeinahi zela ere— oztopo bihurtu zitekeela elkarlanerako, laster egiaztatuko zen bezala.
‎821. Julio Anguita, IUko koordinatzaile nagusiak, Lizarra Garazi uzteko eskatu zion Euskadiko zuzendaritzari, bestela estatuko organoen gaitzespena izango zutela ohartaraziz; Javier Madrazok erantzun zion foroan jarraituko zutela, behintzat ETAk atentaturik egiten ez zuen bitartean (Diario Vasco,).
‎" Ez da historiko hitza merkeegi erabili behar, denborak esango du idatzi zuen Iñaki Iriondok Eginen, baina atzokoa manifestazio inportantea izan zen; ez bildutakoen kopuruagatik askoz jendetsuagoak izan dirabaina bai urte askoren ondoren lehen aldiz bildu direlako plaza berean Estatutuaren aldeko apustua egin zuten alderditako burukideak apustu hura egin ez zutenekin".
‎ELArekin konpromisorik gabe, are solteago ibili zen LAB 2002ko hitzarmenetan: ...z zirenean; Gasteizko Udalean ere gutxiengoan sinatu zuen LABek, CCOO eta Afavirekin batera.965 Inguru eta giro hartan, gai jakin batzuen inguruan agerpen eta ekintza bateratuak izan ziren arren —tartean 2002ko ekainaren 19ko greba orokorra—, elkarrekiko uste txarrak hazi baino ez ziren egin bi sindikatuetako koadro eta militanteen artean, 966 hainbesteraino non gerora begira kalte baino egiten ez zuten" polemikak baztertu" eta," gauzak aldatzen ez diren artean, ELAren eta LABen arteko harremanei buruz ahal den gutxien hitz egitea" proposatzera iritsi zen ELA.967
‎Ezker Abertzaleak egindako lanari esker iritsi da Euskal Herria" 2000 urtearen atarira herri aske izateko aukerarekin, autonomismo konstituzionalak gero eta espainiarago eta frantziarago" eraman baino egin ez duen bitartean; onartzen du, hala ere, badirela" autonomismo zatikatzailearen bidean borondate onez abiatu eta" mailadi horrek" Euskal Herriaren askatasunera ez daramala ohartu berri direnak"; hauei elkarrekin lan egiteko gonbitea luzatzen die.
‎Batzuek esaten zuten Afrikan zentratu behar zirela kooperazio proiektuak, pobreziarik larriena zegoen lekuetan. Horien ustez, Latinoamerikan kooperazio mota hori egiteak ez zuen zentzurik, han errenta per capita handiagoa zegoelako, eta beste baliabide batzuk zituztelako.
‎Beltza oso, jantzi koloretsuak. Quilichaoko ostatuan (komunitateetan lo egiten ez dudanetan hemen geratzen naiz) besaulkietan itxoiteko esan didate une batez, eta ondoan tokatuta hizketan hasi naiz berarekin. Bera ere bertan ostatu hartuta dagoen, eta baietz.
‎Riezuk bost hilabete gehiago iraun zituen aurrezki kutxa barruan. Ekainean 60 urte bete zituen, eta CANen jada ezer egitekorik ez zuela ikusita aurre erretiratu egin zen. Erakundea utzi eta berehala, azaleko helbidea banan banan eskuz idatzita gutun bana igorri zien 1360 langileei.
‎Desertuan ez dago fidatzerik, sugeak eta eskorpioiak ezkutuan baitaude, harearen azpian. Gainontzeko gizabanakoak gure ingurutik pasa daitezke susmagarria edo arriskutsua iruditzen zaigun keinurik egiten ez duen bitartean. Desertuan ezer ez da fidagarria.
‎Jada ez omen dago susmoak piztu ditzakeen agentziarik eta, ondorioz, gizabanakoek ez dute biolentzia sinbolikorik denik ere onartzen. Dena isuriz doa inork ezer egingo ez balu bezala; ez dago inolako azpijokorik honen guztiaren atzean. Ez da harritzekoa, horrezkero, ikusezinak omen diren menderakuntza harremanen inguruko susmoak agertzen dituen oro alarmista, izu zabaltzaile zein arrisku sortzailetzat hartzea.
2016
‎Lastozko pamela bat zeraman buruan, eta algo doizko soineko txuri batekin janzten zen. Carlosek mugitzekorik egiten ez zuenez, eskuan zeukan liburua altxa eta keinua egin zion, baietz, jarraitzeko bainuarekin, ez kezkatzeko beragatik, harri batean eseri eta liburua irakurtzen egongo zela berak bukatu bitartean.
‎—Beste batzuek altxatzekorik egiten ez dutenez, neronek izan dut hirugarrena esan zuen Laurak Guiomarren eta Mikelen atzetik joanez.
‎Esan epe hori ematen diegula, astebete gehienera. Eta ezer egiten ez badute ordurako, bada beraien erantzukizuna izango dela. Nik erabakia zeukat zer egin.
‎Janzten zen bitartean orduan ere presakabi oroitzapen kateatu zitzaizkion, eta lehenengoan bere burua ikusi zuen hotelaren terrazako mahai borobilean eserita, eta bere inguruan jende multzo handi bat, alde batetik taldekoak, Guiomar, Ugarte, Laura eta Mikel, eta bestetik bisitan etorritako lagun batzuk, eta denak festa batean kartzelako egun beltz guztiei buruz mendeku hartzeko asmoz, eta denak trajez jantzita, Ugarte eta Guiomar pajarita eta guzti, eta Guiomar diskurtsoak egiten eta kartzelan izandako funtzionario gorrotatu guztien aurka brindis negatiboak asmatzen, edan dezagun Jimenez zapo bihurtzearen alde, eta zapo bihurtzen denean zapaldu dezala kamioi batek errepidean, eta edan dezagun Luisilloren alde ere, gera dadila paralitiko hurrengo txibatazoa ematearekin batera. Urteak ziren afari mota haiek egiten ez zituztela, baina, gau hartakoari zegokionez, zeremoniaren izpiritua berritzen saiatuko zen bera.
‎Medikuntza Montpellierren ikasi bide zuen, eta doktore tituluaren jabe egin zen. Gauza ezaguna da izan ere Hondarribiko udalak 1722ko irailaren 2an eginiko osoko bilkuran orduko errejidorea zen Pedro Etxebestek gure Etxeberriri soldatarik ez pagatzea proposatu zuen medikuntza ikasketak Gaztelan eginak ez baitzituen, eta nonbait, Frantzian ikasi izana nekez izan zitekeen orduko Espainian homologagarri. Ikasketak behin amaiturik, Saran bertan hasi zen mediku lanetan, momentu hartan berean Maria Itsasgaraterekin ezkondu zela.
‎Gerrateak han harrapatu zuen, baita bonbardaketak ere, eta gudatea ahitu aitzinetik, 1937.ean, Okzitaniako Tolosara joatea deliberatu zuen. Hantxe berebiziko kezkak sorrarazten zizkion lana bukatu zuen, eta beste egitekorik ez bailuen, kamioi batekin izan istripuan zendu zen 1942.eko irailaren bederatzian.
‎Ez dago jainko bakarra, Erromak kristautasuna bere egiten duen arte, baina bai Zeruko Gorte batean guztien gainetik argi eta garbi Jainko Nagusia den jainko bat. Dela Othin, Juppiter edo Zeus, ezagunenak baino ez aipatzearren, Jainko Nagusi horrek badu plan bat gizakientzat eta tximista eskuetan darabil haiek bere nahia egiten ez badute. Jainko nagusia Zeruan bizi da eta helezina da, beraz, gizakientzat.
‎Lurralde bat konkistatu eta zergapeko bihurtzen dituzte, betirako zordun. Edo gizaki guztien arbasoa eta haren ondorengo guztiak zorpetu egiten dituzte hura salbatu izanagatik, anaia dutela jakiteak eskuzabalago egiten ez dituelarik. Euskal jainkozko batzuk, berriz, ez dute gizakiekin aurrekoen antzeko harreman mota bera, ezta gutxiagorik ere.
‎zuk oilasko bat jan duzu, nik deus ez, beraz oilasko erdi bana jan dugu batekoz beste. Inoiz baino gizarte aberatsagoa, inoiz baino jende gehiagorekin gizartetik egotzita, ekonomiaren garapenean zer esanik eta zer eginik ez duen gero eta jende gehiagorekin. Gizakiak lehentasun dituen ekonomia eredu baterantz mugitu behar gara ahalik eta azkarren, esklusio sozialaren kopuruak eztanda egitera eraman baino lehen.
‎Aitzitik, diru merkatuetako jardunean ez da bereizketarik egiten: Balioa sortzen duen jarduna eta balioa eskuz aldatu baino egiten ez duena ez dira bereizten. Diruaren ekonomian, berdin dira ogia eta tabakoa, berdin dira Kasinoa eta GKEa.
‎Zergatik izan behar du dotorea biktimak eta ez erasotzaileak edo erasoa ikusi ondoren ezer egiten ez dutenek?
‎Agian beste herri batzuetan egoera bertsuan dauden pertsonengan bilduko duzu arreta, ordura arte horrelakorik egin ez bazenuen ere eta hasiko zara pentsatzen hor arazo orokor bat dugula, ia automatikoki bilakatzen dugula etsai desberdin pentsatzen duena. Teoriak beste zerbait badio ere, egiaztatuko duzu askorentzat bortxa pitin bat, agurra ukatu, irainak, propio atzamarkatutako autoa edo erretako posta kutxak eragin baikorra dutela bilatzen duzun horretan, zure helburuetara daraman ibilbidearen abiadura bizkortzen dutelako.
‎Orduko alkateak esan ez ziguna denbora horren tamaina da. Zenbat denboraren buruan etorriko da konponbidea, baldin eta oraingo alkateak, aurrekoek urratutako bidea jarraitzen badu, konponbidearen alde ezer egiten ez badu. Bost urte, hogei, mende oso bat?
2017
‎zoragarri. Eztiki eta otoika galdeginez kasu egin ez zuenez gero, onez onean mintzatzea eta oinarrizko jendetasuna aipatzea ere aski izan ez zirenez gero, eta, azken saialdian, senarraren beraren mintzaira erabiltzea ere alferretan izan denez... Hara, hala bada, bertzela bedi:
‎Harrigarria bada ere, kontrakoa egiten duten gero eta adibide gehiago ezagutzen dugu, hau da, euskal musikari gazteak euskaraz bizi direnak, baina espainolez edo ingelesez abesten dutenak. Euskara sakralizatu egiten ez dutenak. [...] Ez dut uste euskaraz kantatzen duena eta gero beti gazteleraz mintzatzen dena hain ondo ikusita dagoenik.
‎Erromeriak ezaizkidalako geiegi gustatzen, eta saltoka ibiltzea baño nahiago dutalako, lanik egin ez duan Herri bat zelan dibertitu litekeen pentsatzea
‎Agintari frantsesek ikasbidearen eredua hori erakutsi eta bete egin zuten, aipatu gerrillari biak Laudioko plazan garrote zigorraren bidez egun argitan hilarazi zituztelako. Gazeta de Madrid egunkariak erantsi zuen ondo merezitako heriotza izan zutela brigante biek; izan ere, Izarrako apaizaren agindupean ibilitako bi gerrillari horiek hain ziren gaiztoak ezen ez baitzegoen delitu espezierik gaizkile horiek egin ez zutenik.
‎Ez hori bakarrik, bilera hartan elizako auzia konpontzeko hartutako erabakiak ere bete araziko zituztela eman zuten hitza sei aukeratuek, eta sekula santan ez zituztela ukatuko, zin egin. Hala egiten ez zuenak, ehun dukateko isuna pagatu baitzuen. Hori guzia, honako testiguon aurrean:
‎Esanen nuke, atzenaldera sekretario eta alkatesa alkate izan diren andre jaun" altruista filantropo" eredugarri batzuk ere ez ote duten akta hau aldrebes leitu, nahiz artxiboan bertan kopia digitalak ateratzea niri debekatu arteko onik ez duten izandu atzenean. Deus egiten ez duenak, taldean bilduta zurrutean eta triperotzan gorrotoa goroztu besterik, ezin eraman inoren lan ixil etengabeko eta finik. Bai, ezaguna dut gaitza, etxetik beretik hasita.
‎Heziketari dagokionez, indarrean dauden ereduek zaharkituak eta antzuak dirudite; alternatiboek, berriz, utopia hutsak egungo gizarte hiperkapitalista honetan sistema hiperkapitalistak bereak egin ez dituenean. Zeri heldu?
‎Edutainment (education+ entertainment) bezala batailatu izan den korronte multzoa, inolako oinarri zientifikorik gabe askotan, ume eta gazteen zoriontasunaz (plazeraz eta gozamenaz) baino ez da arduratzen, jakintzaren kalterako. Larriena zera da, teoria horiek guztiak berdintasuna edota ikasle ez horren gaien defendatzaile gisa agertzen zaizkigula, teoria horiekin bat egiten ez dutenak klasista edo elitista huts bailiran bezala. Azken hau faltsua izateaz gain, ikerketa gehienek kontrakoa lortzen dutela adierazten dute; hots, maila jaisteak, batetik, ikasle ez horren onak berdin baztertzen dituela eta, bestetik, erabat injustua dela potentzial handia dutenekin.
‎Zoriontasuna eta emozioa, berriz, ezagutza eta ikasketarekin daude erabat loturik. Umeak zoriontsuak egiteko tematze horretan ondorioztatzen da bat egiten ez dugunok ez ditugula ume eta gazteak zoriontsuak izatea nahi. Haatik, zoriontsuak izatea nahi dugun arren, errituak heldu autonomoak bihurtu behar dituen neurrian, ezin dugu eskola zentro terapeutikoa ala Disneyworld bihurtu.
‎Eta munduko hiritarra izateko nonbaitekoa izan behar da eta nonbait guztiak berdinak dira, garrantzi berekoak. Hiztun edo lurralde eremu txikiagoko mintzaira batean handiagoko batean bezalahitz egiteak ez du pertsona" ixten" munduaren aurrean, kultura desberdinen arteko zubiak horretarako daude: itzultzaileak eta elebitasun mailak (13).
‎Berezko mintzaira aski baloratzen ez dutenek ahal duten guztia egingo dute (edo utziko dute egiten) beren seme alabek prestigioa eta balioa dituen hizkuntza jakin dezaten"... bizitzan aurreratzeko", zeren" Erdara ja beste kategoria sozial bat zen. Mediku, eskribau, botikario, maisu, apaiz eta lanik egiten ez zutenena" (Gandiaga). Horregatik traba hau deuseztatzeko ez da bakarrik hizkuntza prestigiatu egin behar, denetarako balio duela erakutsiz, argitu beharra dago zer den" bizitzan aurreratzea", ea menperatzaileen kultur kopia huts bat den ala hizkuntza eta herri izaeran oinarrituta mundu berri bat eraikitzen hastea ote den.
2018
‎Jose Maria Lakoizketa Santesteban (Narbarte, 1831 Elbete, 1889) Narbarteko apaiz eta botaniko ezagunak literatura egin ez bazuen ere, euskal letretan askotan aipatua izan den liburu baten egilea genuen:
‎Uztailaren 19ko gauerditik aurrera ordu gutxi batzuetan mendean hartu zuten Nafarroako hiriburua milizia karlistek, falangistek eta batik bat armadako patruilek. Horrenbestez ehunka familia iruindarrentzat oso emaitza tragikoa izango zuen esperientzia bizi izan zuten ihes egitea pentsatu ez zutenek, altxamendu militarista hori beste altxamendu militar bat besterik ez zelakoan, edo deliturik egin ez zutelakoan bertan geratu zirenek.
‎Nafarroa Garaiko diputazioak Tolosako ekitaldiarekin bat egin ez bazuen ere, probintzia hartako udal askok eskatzen zuten foruen eta autonomiaren berreskuratzea, Iruñeko adierazpenari jarraiki.285
‎Batetik, enpresa gehienak itxita dauden egunetan lan egiteak arazo praktikoak sortzen dituelako kasu askotan: nola lan eginen du enpresa batek normal, bezero edo hornitzaileak lanik egiten ez badu. Bestetik, nola joan lanera, familia guztiak jai baldin badu, eta erabaki horrekin kalte egiten bazaio elkarrekin asteburu luzea pasatzeko asmoari?
‎Garik abesten du Egun finlandiar bat, errepikaz gainerako pasarteak errezitatu besterik egiten ez dituela. Hark ere esaten du" zenbat aldiz hasi liteke zerotik?".
‎—Urteak dira Xuanekin hitzik egiten ez dudala. Hain justu, Sasayako sukalderako altzariak egiten lagundu zidanetik.
‎Euskal presoak, egin dutena eta egin ez dutena ari dira ordaintzen. Egin dutenagatik preso arruntek egin balute baino askozaz zigortuago daudenez gero, konprenitzen da egin ez dutenagatik daudela batez ere zigortuta.
Egin ez dutena, independentzia, sozialismoa eta demokrazia lortzea izan da. Delitu saioa, frustrazio graduan.
2019
‎1836ko abuztuko astelehen bat zen eta aitajaun Joan Arrizibitak bere jendea bildu zuen jangelan, hitz egin eta eskatu zien bizkor irtetea, bakar bakarrik norberaren gauzak aldean eta, bere mendekuaren aztarnak ezabatzearren, su eman zion etxeari, honek su handirik egin ez bazuen ere. Iparreko Armadaren batzorde bat iritsi zenean ikertzera, etxea prezintatu eta zigilatu egin zuen, belzkeriagatik zigortu.
‎Orain, artefaktu hori gorri bat bidaliko zion Bartzelonako portura, itsasontziz, hiru mando parek arrastan eramatekoa eta haize errota eder baten antzera hegalez hornitua. Ingelesez besterik hitz egiten ez zuen aguretxo bat etorri zen propio, burdina pintatuzko tramankulu bikain hura probatu zuten, eta denek ikusi ahal izan zuten nola egiten zuen bi segalari talderen lana, mutil nagusirik gabe gainera.
‎Nekatuta zegoen. Beti nekatzen zen okindegiko langileentzat hamaiketakoak eta bazkariak prestatzen eta dena jasota eta txukun uzten, goizeko hamarretatik arratsaldeko laurak arte, eta egun hartan areago, Miguelen ilobarengatik, haren presentziak kezka sortzen ziolako, ez zelako atsegina halako pertsona bat sukalde pareko estalpean edukitzea, hitz egin zezakeena baina hitz egiten ez zuena.
‎—Nola nahi duzu kanta erakustea hitz egiten ez badu, Donato, esan zion Luisek.
‎Kalkulua eginda zeukan. Abuztuaren ondoren, euririk egin ez zuela, basurdeek nahitaez hurbildu zuten ertz hartara. Ardiek ez zuten ura edateko premiarik izaten, belarrak ematen zien behar zuten likido guztia, baina txerriek bost bat litro edan behar zituzten egunero.
‎Ate ondoan zut ikusi dudanean izango zen hori, ezbairik gabe. Baina... orduantxe arte hots egin ez badu, norena zen, bada, berea zelakoan erantzun ez dudan komuneko deia. Jasotako deiei begiratu diet.
‎Askapen prozesua eremu subjektibo eta objektiboan eman behar da, horregatik, bere ustez, Askapen prozesu hori gaurko ekoizpen sisteman talka egiten duten klaseen arteko borrokan garatu behar da. Marxen ustez kapitalistek haien pribilegioak eskura dituzten bitarteko guztiekin babestuko dituzte eta langileek ezin izango dute egoera sustraietatik aldatu berdina egiten ez badute. Dominazioa soilik gainditu ahal izango da dominatzaileak" gainditzea" lortzen bada.
‎Hilda Silvestrerekin jarraitu zuen Walterrek. Handik denbora puska eder batera, nik jada lanik egiten ez nuenean detektibe agentziarako eta Madrilen ere ez nintzenean bizi, kasualitatez jakin nuen Walter eta Hilda, hura gertatu eta urtebetera, banandu egin zirela.
‎Duela ez hainbeste Paco Ibañez abeslariaren kontzertu batean izan nintzen, Bilbon, eta abesti baten eta bestearen artean, orduko giro politiko soziala komentatzen ari zen bitartean, atentzioa biziki eman zidan gauza bat esan zuen: " Euskaraz hitz egiten ez duen euskal pertsona batek japonieraz mintzatzen den txinatar baten antz handia du". Horixe adierazi zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia