2015
|
|
–Nire ustez arrazoi hauengatik da: lehenengoa, deabruak sekula ere ezin eman dezakeelako hau bezalako min gozorik; espirituzkoa dirudien zapore eta gozotasuna bai, eman dezake; baina mina, eta hainbesteko mina, arimaren baretasun eta gozotasunarekin bat
|
egitea
ez dago haren esku; haren ahalmen guztiak gizakiaren kanpoaldeari begira daude, eta haren minak, hark ematen dituenean, nire iritziz, ez dira sekula ere gozoak ezta bakea dakartenak ere, ezinegona eta gerra dakartenak baizik. Bigarrena, ekaitz gozo hau hura nagusi den ingurunetik ez baina bestelakotik datorrelako.
|
|
5 Ikuskariak gero eta ugariago zirenez gero, niri laguntzen zidan haietako bat (batzuetan harekin konfesatzen bainintzen ministroak ezin zuenean), argi zegoela deabrua zela esaten hasi zen. Kontra
|
egitean
ez zegoela erremediorik eta, ikuskariren bat ikus nezanean beti aitaren egiteko agintzen zidan, eta puiesak emateko, ziurtzat izan behar nuelako deabrua zela, eta horrela ez zela etorriko; eta ez izateko beldurrik, Jainkoak gordeko ninduela eta kenduko zidala beldurra. Niri horrek atsekabe handia ematen zidan; izan ere, nik Jainkoa zela baino besterik ezin nuen sinetsi eta, izugarria zen hori niretzat.
|
|
3 Sakramentu guztiz Santua jarri gabe egin nuen lehen fundazioa izan zen, Hura jarri gabe etxe sartzea
|
egiterik
ez zegoela uste nuelako; eta ez zuela axola jakin nuenean, biziki poztu nintzen, ikasleek gaizki apailaturik utzi zutelako. Haiek hain txukunak ez zirenez gero, etxe guztian halako nahaste borrastea zegoen, non ez baitzen lan gutxi egin behar izan gau hartan.
|
|
18 Beste batzuetan maitasunezko zauri hau arimaren barne muinetik irteten dela dirudi. Ondorioak handiak dira, eta Jaunak hori ematen ez duenean, ahaleginik handienak
|
egin arren
ez dago erremediorik, ezta ez dago hartu gabe uzterik ere Hark eman nahi duenean. Jainko desira batzuk dira, hain bizi eta hain meheak, non ez baitago esaterik; eta arimak, Jainkoaz berak nahi lukeen bezala ez gozatzeko bere burua loturik ikusten duenez gero, amorru handia hartzen dio gorputzari, eta horma handi baten antzekoa iruditzen zaio, berak bere baitan une hartan gorputzaren enbarazurik gabe gozatzen duenaz gozatzen uzten ez diona.
|
|
aitor entzuleak esaten duenari entzungor egiten badio eta haren gidaritza onartzen ez badu, edo espiritu txarra da, edo malenkonia beldurgarria. Izan ere, aitor entzuleak asmatzen ez badu, berak gehiago asmatuko du hark esaten dionetik ez irtetean, hitz egiten diona Jainkoaren aingerua bada ere; Haren Maiestateak argi egingo diolako edo aginduko duelako nola bete behar den, eta hori
|
egitean
ez dago arriskurik, bestelako gauza egitean, ordea, arrisku ugari izan daitezke eta kalte ugari.
|
|
1 Malagongo San Jose monasterio hau fundatu baino lehenago, lau edo bost hilabete lehenago, zaldun nagusietako bat, gazte bat, zen nirekin hitz egiten, eta esan zidan, Valladoliden monasterioa egin nahi banuen, berak zeukan etxe bat emango zuela oso pozik, baratze oso on eta handiarekin, barruan mahasti zabal bat zuena, eta berehala eman nahi izan zuen etxaldea; balio handikoa zen. Nik eskaintza onartu nuen, han fundazioa
|
egitera
ez banengoen ere, hiritik ia legoa laurdenera zegoelako. Baina han etxe sartzea egin ondoren, alda gaitezkeela hirira iruditu zitzaidan.
|
|
5 Gure artzapezpiku txit argiak, laguntzaileak eta fiskalak uste zuten, gure aitak ezkutatu egiten ziela bere burua, ezeren berririk eman ez ziezaioten harik eta nuntzio txit argiak zer agintzen zuen jakin arte, haiek ontzat dituzten arrazoi askorengatik; eta horrela doa handik, ez bisita eginez, bestelako eran baizik; izan ere, hauei orain bisita
|
egiteko
ez dago aukerarik, oso aztoraturik baitaude. Jainkoak barka biezaio hainbeste gaitz eragozten duenari; baina nik, egiaz, Jaunaren lana dela uste dut, on handiagorako.
|
|
6 Egia esan, berak dioenez izango bada eta egin ahal bada, askoz ere hobe litzateke eginik egotea, hemen guri abisu ematen eta hainbeste zalaparta sortu baino lehen, eta ez dakit nola egingo duen berorren aitatasunak; izan ere, egin ahal bada, kontzientziako zama dela dirudi hura gure artean ez onartzea. Nik uste dut, agertzen duten bezala bada, inork ez diola eragotziko, eta beraz, hobe litzatekeela gelditzea, dagoeneko
|
eginik
ez badago. Jaunak bidera dezala, bada, zenbat eta oztopo handiagoak jarri, Jainkoaren zerbitzu handiagorako izango dela eta deabruak eragotzi nahiko duela.
|
|
Lehenik pertsona adituek hitz egin dezatela. Baldintza hori jarri zutenean, aita Marianok esan zuen ez zela ezer eta onartu zela, beste ezer
|
egiterik
ez zegoelako zuzenbidearen arabera. Guztiaz jakinean jar bedi, zerga kendurik etxean dirua duela geratu baino lehen.
|
|
10 Bada, hamahiru moja gaixoren etxeak erortzean burrunba handia
|
egitea
ez dago ongi, egiazko behartsuek ez baitute zaratarik egin behar; zaratarik gabekoak izan behar dute, errukirik izango badiete. Eta bai poztuko direla, egin dien limosnagatik norbait infernutik salbatu dela ikusiko balute; gerta daitekeena da, jaten ematen dizuenez gero, haien arimen aldeetengabe otoitz egitera oso behartuak daudelako; izan ere, Jaunak nahi du, berak emana izan arren, pertsona haien eskutik ematen digulako, haiei esker ona ager diezaiegula; eta honetan ez dadila zabarkeriarik izan.
|
|
Hau beren buruaz dagoeneko kontu handia duten pertsonentzat da, Jainkoari eta munduari era batera hitz
|
egiterik
ez dagoela dakitenentzat.
|