|
Liburu izenpetze Txomin Hiriart Urruty, Spar Oronos saltegian izanen da igande huntan, ekainaren 11n, goizeko 10.00etarik 12.00ak arte," La Citadelle" idatzi duen liburua izenpetzeko. Liburu huntan kontatzen du Espainiako gerla zibila denboran (1937/ 1939) Hegoaldetik Iparralderat errefuxiatu 4/ 14 urteko haurrak elkartasunez nola babestuak ziren Donibane Garaziko Zitadelan, hauen bizia nola antolatua zen, zer baldintzetan eta zer leku zaukan euskal kultur eta hizkuntzak hor zagon hezkuntza sistiman, konparaketa
|
eginez
ere beste kolonia batzuekin
|
|
Sare sozialetan, influencer kukiak aditzen ditut genero berdintasunaz hizketan, baina, caralho, gustura ikusiko nituzke igualdadearen eta conciliaçãoaren moñoña azalzuri horiek neure larru beltzean, Atlantikoko putzuaz bestaldeko txaboletan, egunez ama eta gauez puta, horra benetako kontziliazioaren erronka, zeren niri kalean eskatzen baitzidaten puta izateko ama izango ez banintz bezala, eta etxean, berriz, ama izateko puta izango ez banintz bezala, baina, azkenean, ze erremedio, haurrak zaintzen dituen ama zintzo eta gozoarena ez ezik bezeroak bero bero jartzen dituen puta likitsarena ere egin behar izaten nuen aldi berean ezkutuan, eta azkenerako hainbeste bizitza eta mozorro nituen, meu amor, non jada ez bainekien kanpoan puta eta etxean ama nintzen, edo kanpoan ama eta etxean puta, eta kontu haiei buruan jira eta buelta brageta eginda bukatzen nuen eguna, eta halako ziztuan pasatzen zen denbora, minutu bakar bat ere ez nuen niretzat, minutu bakar bat ere ez ispiluan nire mozorroari begira egoteko, minutu bakar bat ere ez nire zaletasunetan aritzeko edo maite nituenekin egoteko, eta neure buruari esaten diot gustura asko ikusiko nituzkeela nire larruan emakume euskaldun pottotta zuri pinpirinak, bai, bai, haurra zaintzeko aitzakian Bidasoko erreka bazterreko kafetegietan arratsalde osoa denbora pasa egoten diren horietxek, hor aritzen dira sermoian zaintza gora eta behera, emakume guztien eskubideez betetzen zaie ahoa, baina laster konturatu nintzen avispa, barkatu ahizpa horiek ez diotela nire putalarru beltzaranari erreparatu ere egiten zizta egiteko ez bada, endreda makila deitzen didate," beren" gizonak endredatzen bere saltsan dagoen saltsera su emailea naizelakoan, haiek berriz emakume duin eta zuzenak omen, bai panpox horiek beste maila batekoak dira, nire mundutik hurbil egonagatik sartzerik ez dudan beste mundu paralelo batean bizi dira, baina irakasle, administrari, ingeniari nahiz abokatu, haiek ere badituzte beren txuloak, zeren autoa, lana, neskamea eta gimnasioko irakaslea edukitzeak ez baititu libratzen etxean, kalean edo bulegoan egunero prostituitzetik, baina nire ofizioaren jakintzarik gabe, beren senarrei zakilak nondik jotzen dien jakingo balute sikiera, baina ezta hori ere, apalduko nituzke nik erdeinuz begiratzen didaten putazahar orgasmogabe horiek, haien morkots ustelen aldean duintasun handia du sexu langile honen motxinak, urteek baino gehiago amorrazioak erretxintzen dien aurpegi zimel horietara tu egingo nieke nire paretik pasatu eta begietara begiratu ere egiten ez didatenean, piku siku alaenak, se diz assim? A coisa é que barrutik sutan kiskaltzen jartzen naiz ikatz bihurtu arte, zeren Bidaso bazter honetan bizitzen eman ditudan urteotan ohartu bainaiz zernahi
|
eginda
ere beste dimentsio batean bizi den estralurtar ikusezina naizela emakume zuri eredugarri horien begi errimeldunentzat.
|