Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 293

2000
‎Eta ez dut uste umetan ezagutu nuenean ere oso abertzale zenik. Euskaraz hitz eginagatik erakutsi zaien historiaren eta biziaren interpretazioa daukate oraindik.
‎Ordea, aitona Nikolasek ez zuen laket izan aitak hartu erabakia. Izan ere, jauregiaren errespontsabilitatea gure aitaren esku utzi zuenetik, bere baitan zatiturik zegoen aitona, zeren, miretsirik bazegoen ere, alde batetik, gure aitaren kemenarekin eta haren suarekin, baita negozioen oihanean aitzina egiteko erakusten ari zen trebeziarekin ere, ez zituen, bertzetik, haren modu eta manera haiek guztiak guztiz azeptatzen eta ontzat hartzen. Eta bazkalorduan diskutitzen aritu ziren biak, aitona Nikolasek ez zuelako begi onez ikusten zein modu desegokian egotzi zuen aitak etxetik Xalbador lehengusua, urte erdiz jauregiko skribatzaile izan zena, oihuka eta ostikoka:
‎Tacitum vivit sub pectore vulnus, 12 erraiten zuen Virgiliok, noiz eta erregina Didok Eneasi zion amorioaz ari baitzen, eta ni orain ez natzaizu bularpean nuen zauri hartan hatza sartzen ibiliko, ez gertaki hari buruzko atsekabeak eta aitzin gibelak argitzen hasiko, baina erranen dizut, iragaitzaz bada ere, ezen hain handia izan zela ene tormentua, non oinaze bihurturik sentitu bainuen neure bihotza ere, dolorezko dolorez. Eta erranen dizut, halaber, ezen iduri hura —anaia eta Elbira besarkaturik eta bat eginik erakusten zizkidana— haize bortitz bat bezala sartu zela ene ariman... halako suertez, non erdiz erdi harrapatu baitzituen neure ametsik gozoenak... Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak:
‎Hori amaitu nahian joan da tailerrera. Beste preso batzuei hariekin gerrikoak nola egin erakusten ere badabil. Beti dauka egitekoren bat.
2001
‎Hiruzpalau atera zituen eta bere esku gainean marra bana eginaz erakutsi zizkion koloreak.
‎Indian Manu liburua oso ohoretsua da. Indiako jendeari zer egin eta gauzak nola egin erakusten dio. Tradiziozko jokabideen eta gizarte arauen bilduma da.
2002
‎Alde bakarreko luzapenarekin kontzertuaren itun izaera apurtu du Madrilek eta aurrerantzerako izugarri aurretiko txarra da, azkenean akordioa gauzatu ala ez. Madrilgo botereak mehatxuak ez dituela alferrik egiten erakutsi du, eta aurrerantzean hori oso kontuan izan da edozelako ekimen eramaterako orduan.
‎Ahoko hezurrak azkartzeko, berriz, zintzilika dauden gurpil gomei koska egiten erakusten diete.
‎Ingeles jatorrizkoan hemen argitara ez ditzakegun zehaztasun asko eta asko azaltzen ditu autoreak eragozpen hauei guztiei nola aurre egin erakusteko. Labur izan beharraren beharrez, aipa dezagun hemen konponbide horien artetik nabarmenena:
2003
‎Telebista oso boteretsua da, eta telebistak jan ez dezan aurkezleak borroka korapilatsua egin behar du. Egungo aurkezleak medioak janda daude, alegia, programak egitean erakusten duten nortasuna, telebistako nortasuna da, ez berezkoa. Telebistaren araberako aurkezleak dira, ez aurkezleen araberako telebista programak.
‎Ez zuten, noski, Monika ere bakean utziko, oharkabean pasatzen ez zekien emakumea baitzen, gauez bereziki bere dohainak esajeratzen zituenean. Taburetearen gainean bere zango zutunak gurutzatuz irudika dezaket, txikitandik mugimendu hori egiten hezi balute bezala, dantzari batek pauso zail bat egiteko erakusten duen erraztasun berarekin, ingurukoen begiradak erakarriz. Zigarro luze bat aterako zuen ondoren bere poltsatik, ez erretzeko gogoa zuelako, mugimenduak ematen zion atseginagatik baizik, ikustekoa baita taburete baten gainean eseri orduko emakume batzuek erakusten duten antzezpenerako joera.
‎Berak ezagutu zuen zibilen patruilen kontra eraso egiten zen aspaldiko garai hura, eta haren aldean lan erraza zirudien maisuarenak. Hala ere, hasieratik harritu zituen Idoiak ekintza berak bakarrik egiteko erakutsi zuen aldarteak. Pare bat aldiz erretaguardia zaintzen aritua zen, baita urrutitik lehergailuak zarta  tzen ere, baina sekula tirorik batere egin gabea zen.
‎Dotrinak argiegi, xeheegi, agertzen zituztela eta, ondorioz, bekatu egiten erakusten zutela; jendea asaldatu besterik ez zutela egiten, misiolariak elkarren artean ere ez baitziren ados jartzen bekatu batzuk larriak edo arinak ote ziren... Gisa horretako erreparoak askotan entzun behar izan zituzten Zarauzko misiolariek (aitzakien iturria beraiek garbi ikusten bazuten ere:
‎Horren ondorioz oratoriak izugarrizko garrantzia hartu zuen boterea lortzeko, eta oratoria irakasleak oso ezagunak eta preziatuak bihurtu ziren. Sofistek(" jakintsu" esan nahi du hitz horrek grezieraz) irakasten zuten oratoriaren teknika, eta jendearen aurrean hitz egiten erakusten zuten. Sofistek erakutsitako hizlari teknikei buruzko kritika agertzen da Sinposioa elkarrizketa honetan, Gorgias sofistaren oratoria teoriei buruz hitz egiterakoan.
‎23 Lege aldaezin eta nahierarako legeei buruzko hausnarketek edota legeon izaera, zuzentasun nahiz agintearen inguruan egindakoek erakusten dute behar beharrezkoa dela horien espiritua aztertzea, aldaezintasun ezaugarriak bereiztea, erregela orokorrak eta bereziak desberdintzea eta azaldu gainerako desberdintasunak egitea; gauza bera esan daiteke, aurki azalduko direnei buruz. Hala eta guztiz ere, esperientziak erakutsi digu ohar horien oinarriak zeharo natural eta positiboak diren arren, batek baino gehiagok ez dituela ezagutzen edo gutxiesten dituela, eta lege naturalen eta nahierarakoen arteko desberdintasuna ere ez dutela onartzen, uste dutelako horiek guztiek izaera, zuzentasun, aginte eta ondore berberak dituztela, ondokoagatik:
2004
‎Nartzisismo ukitu bat ere badago eta kantuak bildumatan jaso eta kaleratu orduko artista umezurtz egon ohi da. Egindakoa erakutsi eta zabaldu beharra prozesuaren beste atal bat da, ume batek egindako marrazkia amari erakutsi arte isiltzen ez den moduan.
‎Funtsezkoa ilusioa sortzea da. Baina zoritxarrez gaurko filmak, Harry Potterenak adibidez, txarrak dira, umeei hegan egiten erakusten dietelako, eta gero balkoitik egiten dute jauzi. Ez dago zertan ezer asmaturik.
‎Zergatik sentitzen dira legitimazio guztiaren jabe besteen artean? Zergatik ez dira gai nazio, kultura eta hizkuntza talde ukatuari zor zaion begirunea, hitzetan gabe, egiteetan erakusteko. Zergatik dira, Saizarbitoriak dioen gisa, hain toleranteak, tolerantzia guztiak eraitsitako lurralde hauetan?
‎Gaur, martxoaren 8an bezala, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta arlo horretan sexu berdintasuna lortzeko oraindik asko dagoela egiteko erakusten duten datuak biltzen dira. Iazko bigarren erdian, Lan Ministerioaren datuen arabera, 467 lan ikuskapen izapidetu ziren Espainian, emakumea lan eremuan diskriminatzeagatik.
‎Gauzak horrela, pentsa dezakegu berriro hasten dela Descartes lehenago landu duen arazo berari bueltaka, gu zorabiatzeko beste asmo barik, baina hemen helburua beste bat da. Lehenago sentimenen kritika egitean erakutsi nahi izan du ez dela sentimenena lehen egia bilatzeko bide egokia, eta gutxiago oraindik Jainkoaren eta Nire buruaren ezagupenera heltzeko, eta, azken batean, ez dutela balio orokorketa maila bat biltzen duten kontzeptuen ezagupena bermatzeko; orain, berriz, mundu fisikoaz izan beharreko ezagupenaz dihardu Descartesek, eta bere galdera izango da ea balioko duten, gutxienez, mundu fisikoa...
2005
‎Txikitatik erakutsi izan zaie beraien beldurrak ezkutatzen. Dena ondo dihoanaren itxura egiten erakutsi diete, nahiz eta barrutik ez horrela izan. Ez dituzte beraien barruko ezinegonak agertzen, egingo balute beraien gizontasuna zalantzan jarriko lukete.
‎\ Inmigranteei gure herrirako sarbidea emateko erabakian, honako bi ezaugarri hauek baloratzen dira gehien: hemengo bizimodua bere egiteko erakusten duten nahia eta beren kualifikazioa lan merkatu lokaleko behar laboraletara egokitzeko gaitasuna. Bi alderdi horien atzean geratzen dira hezkuntza maila eta hizkuntzaren ezagutzaren faktoreak, baita antzekotasun kulturalak, erlijiosoak eta etnikoak ere.
‎Doinu berbera ezpainetara etorri eta kantamarmaritu egin eban. Hori entzutean gelditu egin nintzan eta begira begira parau nintxakon, neuri be amaren kantamarmariak behinola eguna eta gaua bereizten, besotan zein sehaskan lo egiten erakutsi eustan lo kantua gogoratuarazo eustan eta, ordutik aurrera bidelagun izango jatan doinu gozoa berrezagutu neban eta.
‎Hori begitandu zaio, behintzat. Tenpluaren teilatupera iritsita, Madokak zelan otoitz egin erakutsi dio: txanpon txiki batzuk bota, eskuak gorantz eta atzamarrak elkartuta (ez daki hola egitea ezinbestekoa den, baina neskak egin duen bezalaxe saiatu da egiten), hirutan txalo egin, eta hirugarrenean eskuak elkartuta utzirik begiak itxita guraria pentsatu.
‎Amak berehala heltzen zion zartaginari; atera ogi irina, bizigarriak, eta Idoiak eskatzen zion guztia, eta haur bat bezala aritzen zen, umeak sukaldetara jolasten direnean bezalaxe. Idoiari bere ama paristarrak krepeak frantses erara egiten erakutsia zion, askotariko jakiak ipiniz barruan. Niri, batez ere, perretxikoz, arrozez, tipulaz, porruz eta piperrez beteak gustatzen zitzaizkidan, tartean arrautza irakin gorringo bigunak zituztela; eta postrerako, berriz, txokolatezko fondue mota guztiak.
2006
‎Lehenengo Vaya Semanita izan zen. ETB2ko saio horren umore kritikoak eta batez ere politikaz barre egiteko erakutsi zuen ausardiak jendearen arreta erakarri eta segituan arrakasta izugarria lortu zuen. Dagoeneko, hirugarren denboraldia du hau.
‎31 Balioen gaineko gogoeta arrazionala egiteak erakuts diezaguke egin dezakeguna (arrazionaltasun teknikoa); egin gura dugunaz argia eman ere bai (elektiboa); baina sekula ez digu berba erdirik esango egin genukeenaz.
‎Dozena erdi bat egindakoan erakutsi nizkion. Bakar bat ere ez zidan onartu.
2007
‎Eta hor dago koska, ETAren ideario politikoarekin ados egon eta ideario politiko horren alde lan politikoa, soziala, kulturala... egiteko prestutasuna ezin dela zigortu zuzenbide estatuan. Hori egiteak abertzaletasunaren esparru osoa kriminaliza dezake, PPk bere garaian egindakoak erakusten duen moduan. Eta hartutako jardun moldearekin PSOE ez dago PPren eredutik oso urruti.
‎Miquel Bernardo, Ospitale Klinikoko Eskizofrenia programaren zuzendaria, ‘Iraupen luzeko gaixotasunak dituzten pazienteentzako gida interaktiboa’ ren koordinatzailea da, eta eskizofreniari nola aurre egin erakusten du. Testuen, bideoen eta infografien bidez, gida interaktiboak gaixotasun psikiatriko hori zertan datzan azaltzen du, sintomak zein diren, nola diagnostikatzen den, gaixoen bilakaera nolakoa den, nola tratatu daitekeen eta zer arrisku edo konplikazio izaten diren.
‎" Ikasleei paperezko eskorpioiak egitea eskatu nien. Nola egin erakutsi nien, baina erabilitako materiala, tamaina eta kolorea librea zen. Horrela, ehunka eskorpioi daude, antzeko formarekin baina oso desberdinak.
‎aurre egiteko erakusten dudan adorea.
2008
‎Ikasleen eskura baliabide mordoska jartzen dira eta helburua da, hauek arazo edo egoera bati aurre egiteko, tresna horiek erabiltzen jakitea. Azken batean, aprendizaia esanguratsua lortuko badugu, ezinbestekoa da ikasleei bizitzaren egoera jakin batzuetan baliabide jakin batzuekin aurre egiten erakustea. Gauzak horrela, irakasleak, hainbat web 2.0 baliabide bitarteko, lanketaren jarraibideak eta esteka interesgarri eta baliagarriak ikaslearen esku ipintzen ditu.
‎Egoera hartan, duela hogeita zazpi urte, gauza asko behar genituen, ausardia indar bihurtzeko eta indarrak bideratzeko eta jakin mina asetzesoziolinguistika klusterra martin ugalde, kp/ 20140 andoain ko... Ezker eta eskuin begiratzen genuen eta, batzuetan —nahi baino gehiagotan—, desertuan galduta geundela iruditzen zitzaigun. Gustura hartuko genukeen nondik jo esango zigukeen norbait, zer irakurri aholkatuko zigukeen gidaririk, zer egin erakutsiko zigukeen maisurik. Hitz batean, gu baino zaharragoren —zuhurragoren— bat behar genuen, nahiz eta zaharrek halako erreparoa ematen ziguten.
‎Begi handi handiak nola egin erakutsiko dizugu.
‎Zure logela apaintzeko behi ederra nola egiten erakutsiko dizugu.
‎Horrez gainera, letraren analisi pertzeptiboa egin behar dute. Letraren eredua nola egin erakusten die irakasleak, eta haurrek airean egiten dute letraren marra, besoaren mugimendu zabal batez. Hori guztia egin ondoren, haur bakoitzak bere paperean edo arbelean egiten du letra.
‎Hamilton sasoiko dagoela agerikoa da, baina oraingoan haren jardunari ezezik taldekideak emango dion babesari egin diote izkin. Kovalainenek aste honetan bertan berritu du kontratua McLarenekin eta Hungarian nabarmendu egin nahiko du taldeko arduradunei ez dutela kale egin erakusteko. Ez da lan erraza izango hari aurrea hartzea Hamiltonengana iristeko.
‎Urtetako lanaren fruitua da orain dagoena, batzuk administrazioak diruz lagunduak eta beste batzuk musu truk eginak. Beraz, ez dago aitzakiarik norbere ordenagailuari euskaraz hitz egiten erakusteko. Hurrengo asteetan, ordenagailuarekin egunero egiten diren ekintzak euskaraz nola egin azalduko dugu.
‎Zenitagoiak adierazi duenez duela urte gutxi batzuk Gasteizko enpresa batek ordulariaren makineria garbitu eta txukundu egin zuen. Orduan, udal langileei ordularia atzeratu edo aurreratzen zen kasuetan zer egin erakutsi zieten. " Hori da egiten dakiguna, besterik ez.
2009
‎Hori etengabe elikatu beharra dago, eta galtzerakoan, landarea ihartu egiten da. Sorkuntza librea, askatasuna, oso kontzeptu politak dira, baina ez dizute folio zuriaren aurrean zer egin erakusten. Horretan sinesten duenak, edo engainatuta bizi da, edo alderantziz irakurri du liburua.
‎Guretzat askoz garrantzitsuagoa da instalazioetan eta lanetan esperimentala izatea, bila aritzea, irudi totalitario eta handia ematea baino. Beste fakultate batzuetan irudi unitarioa eta distira propioa duten piezak egiten erakusten dute, eta hemen ez da horretara hainbeste jotzen. Agian, egiteko era xumeagoa da, estrukturalagoa, eta emaitza ez da horren garbia eta distiratsua, baina funtsa du, eta errotik datorren zerbait dela uste dut.
‎Guztien arteko ahaleginarekin, EIKAk euskarari lekua egin dio lan munduan, gazteek eskolan jasotzen duten heziketari jarraipena emateko lekua. Bere adibideak besteei ere hori nola egin erakusten die.
‎Bertako eskolak ere indar handia du eta han ikasle eta irakasle aritutakoa da Muniain. Oraingoan ez du lan makala hartu, Alex Sarduiri surf egiten erakutsi baitio. Zarauzko hondartzan izan dira Bi Errepidean saiokoak Asier eta anaiarekin.
‎Jarraian, baina, marrazki hura egin zuen, barraskilo bat arrosondo bati tu egiten erakusten zuena.
‎Domingo Abaurrek Biduze mantsoan igeri egiten erakutsia zidan. Orthezeko Akademiatik ihes egin nahirik, Ihuri bizian itotzeko zorian izana nintzen.
‎Kontzeptuak ez dituzte ondo ikasten, hutsuneak dituzte arreta jarri ez dutelako eta, ikasten dutenean, nahastuta sentitzen dira. Kasu horietan, helduek esku har dezakete eta arreta gaitasuna indartu, ariketa errazen eta jokoen bidez, haurrei informazio garrantzitsua gordetzen eta entretenimenduei kasurik egiten erakusteko. Jarduera horiek ikusmenaren eta entzumenaren arreta lantzeko aukera ematen dute, biak oso beharrezkoak baitira ikasteko eta oroimena lantzeko.
‎Mundu guztiari sinistarazi zion hil nintzelaistripu faltsu bat antolatuta. Pintura klaseak emateko oso pintore ona ekartzen zuen etxolara eta koadro oso onak egiten erakutsi zidan. Bahitzaileaksaldu eta diru asko lortzen du.
‎Aste honetan bertan itzuli da, inbertsio horren zati bat besapean zuela. Izan ere, bere balentrien berri aldizkari baten bidez eman bazuen, aurrerantzean ere bide hori erabili nahi du kapitalismoari nola aurre egin erakusteko. Crisi?
‎elkarteak. Gure hizkuntzan, giro apartaz gozatzeko aukera emateaz gain, oinarrizko platerak zein apur bat zailagoak direnak ere egiten erakutsiko dute bertan. Ordutegiari dagokionez, 19:30etik 21:30era izango dira eskolak.
‎Hala dirudi. Epaiketara joateari uko eginez erakusten du zein errespetu gutxi zor dion Hagari. Zenbat eta gehiago luzatu Karadzicek bere epaiketa, orduan eta denbora gehiago da hura zigortzeko.
‎Ikasleei zinema egiten erakustea. Horixe izan zuten helburu Nicholas eta Susan Rayk.
‎Jarraian, baina, marrazki hura egin zuen, barraskilo bat arrosondo bati tu egiten erakusten zuena.
‎Gazteegia eta aldi berean zaharregia zen haren aurpegia bere adinerako; hogeita hamar urtetik gora zituen. Hazpegi batzuk, bekokia, txikia eta ponpatua, zimurrik gabea; betazal leun leunak; irribarre egitean erakusten zituen hortz zuriak, erregularrak, zoragarriak; haren edertasuna bera, neska polit batenak ziren, nerabe batenak ia.
2010
‎Auzitegi Konstituzionalak Estatutua murriztu izanaren aurkako erabakia ere nortasunaren adierazpenarekin dago estuki loturik: Kataluniako Legebiltzarrean onartutakoari uko egitean erakusten da demokrazia ez ulertzeko dagoen ertsitasuna. Autogobernuari ateak ixtea ulergaitza da harentzat, eta Montillaren Itun Fiskalarekin ez doazela inora uste du:
‎Bertsio ofizialaren arabera, beti, orain gutxi Shahazek bost hilabete eman zituen Pakistanen eta han sartu zen harremanetan atentatu nola egin erakutsi zioten talde jihadista batzuekin.
‎Herrixka honetan, zaborrak ondo bereizten diren ikusteko arbitroa ere jarri dute lanean. Txartela berde hori eta gorriak ateratzen ditu baina arbitro zintzoa da, herritarrari gaizki egiten duena ondo egiten erakusteko borondatea duena arbitroa da, interakzioa ezinbestekoa bait da denon onerako diren erabakietan.
‎Maite Etxanizek zehaztu du emakumeak senide batzuekin Madrilera joateko nahia jakinarazi zuela eta laguntza eskatu ziola Aldundiari; ondorioz, foru erakundeak autobuseko bidaia ordaindu zion eta Samur jakinaren gainean jarri zuen, hura hiriburura iristean ahaideen etxebizitzara eraman zezan. Xehetasun horrek, gaineratu duenez, gauzak ez dira pentsatu gabe egiten erakusten du.Geroztik, foru erakundearen menpeko gizarte zerbitzuek ez zuten emakumearen berririk izan lehengo asteko ostegunean neskatoaren gorpua Zarauzko hondartzan aurkitua izan zen arte, heriotza horregatik bere aita atxilotu dute, hura astelehenean espetxean sartu zuten.
‎Sabino Arana Fundazioak, sari honekin, emakume horrek, ekiten dien gaiak tratatzean, duen modu sentibera eta oraindik gizonek menderatzen duten lanbide batean tarte bat egiteko erakusten duen adorea goraipatu nahi ditu.
‎Zaharrak, lehen platera zerbitzatu arte, El Diario Vasco mahai gainean irakurtzen zuen. Baina egun horretan, Telmo txikiari hontzaren ulua egiten erakutsi zion, umearen aitak eta osaba izebek eski jauziak telebistan ikusi bitartean. Gero, aitonak ez zion bilobari hitzik zuzendu, eta Telmo txikiak, tarteka, patrikan sartu behar zuen eskua hangoa egiazkoa zela ziurtatzeko.
‎Teknologia hobetzearen ondorioz, batez ere komunikazioak hobetzearen ondorioz, bideoa gero eta presentzia handiagoa du webean. Administrazio publikoen orrialdeen kasuan, herritarrentzat interesgarriak diren albisteak irudiz ilustratzeko erabil daiteke bideoa —eta dagoeneko erabiltzen da—, baina baita informazio turistikoa osatzeko edo zerbitzu publikoak nola erabili eta izapide jakin batzuk nola egin erakusteko ere, besteak beste. Gainera, herritarrek beren bideoak aurkez ditzaten ere erabil daiteke:
‎Izan ere, badaude lanik ez duten lagunak, baina ez daude erregistratuta. Hortaz, horiek ez dira sartzen gure datuetan.Bestalde, ikastaroak ematen ditugu, curriculumak egiten erakusten dugu...
‎Auzoko lagunek lantzean behin egiten genuen berba ontziolako lan gatazkei buruz, urteroko batez besteko bi heriotza eta laurehun zaurituei buruz, langileon soldata eta ikasleen diru ezari buruz. Unibertsitate mailako ikasketak izateak jendartean zuen gehiegizko izen onari iseka egiteko erakusten genituen gure sosak langileok. " Liburuek ez dute ardo egarririk asetzen!" aurpegiratzen genien gure poltsikoen beroa desiratzen zuten lagunei.
‎Bisitariak gutxi batzuk, hala ere, artisauak bata bestearen lanei so eta jakin minez. Bitxiak zein materialekin egiten zituen galdetu zion Ziku bitxigileari beste artisau batek, eta elkarrizketa interesgarria hasi zuten bien artean; egindakoa erakusteko ez ezik, elkarrengandik ikasteko ere balioko die azokak.
‎Handik aurrera, bizitza hankaz gora jarriko zaio Alexi. Gainera, Nikik inoiz ez bezala barre egiten erakutsiko dio. Film erromantikoa.
2011
‎hamar musikari ditugu taldean. Urte osoan egindakoa erakusteaz gain, beste probintzietako dantzak ere egin ditugu», erantsi du Otamendik.Baina hasi, Gipuzkoako Tropel zikloarekin hasi ziren. Lehen dantzan hemezortzi neska mutil irten ziren agertokira, mutilak zuri gorriz jantzita, eta neskak zuri beltzez, txistulari banda lagun zutela.
‎Italian, 70eko hamarkada amaierako hezkuntza mugimenduaren ondorioz antzerki iraultza bizi zuten… Munduan oso gauza garrantzizkoak egiten ari zirela iruditu zitzaigun, geuk ere egin beharrekoak. Bidea egiten erakutsi zigun horrek. Uste dut Ovidiok dioela:
‎Periodikoen bertsioz eta partiduetatik harago, batzuei sinestea kostatzen bazaie ere, jendea dago, eta horretaz ez ohartzeak kalte handien eskuinetik ezkerretara egon nahi duten partiduei egin die, Espainian gainera akanpaden pista zutenean. Europako herrialde ezberdinetako hauteskundeetako emaitzak ikusita, askok erabaki du ezker politikek krisiari aurre egiteko erakutsitako ezintasunak medio irabazi duela eskuinak. Eta nik oraindik ez dakit ezkerreko zein politikaz ari diren; denetan galdu dutenak ezkerreko partiduak dira, eskuina ez da hainbeste igo.
‎Urizarrek Bilduk egindako lana nabarmendu nahi izan du; bere ustez, koalizioak zuzentzen dituen erakundeen lana serioa eta gizartearen nahietara egokitua izan da: Harro egon ahal gara esan du, eraso guztiek eta eztabaida artifizialek ondo ari garela egiten erakusten dutelako. Gure kontra daudenek ondo baino hobeto ezagutzen dute nolako indarra duen abertzaleok elkarrekin egoteak.
‎Desoillek iratzarririk amets egiten erakusten du, eta esnazko amets horiek poliki poliki gora bidean jartzen. Hegaldi oniriko koloretsu horrek gozamenez beteko ei ditu pixkanaka gure izaera eta bizimodua.
‎Bestalde, ametsean Abaituak dauzkan oinetako beltz muturluzeek Abaituaren eta Zabalegiren bat egitea erakusten digute. Gorago esan bezala, Abaituaren heriotzaz diharduen Saizarbitoriaren Hamaika Pauso n, Abaitua ageri da beste. Hamaika Pauso?
‎–Begira, Javier, kooperatiba bat daukagu, ezertxo ere ez dakigu zinemaz, baina 35 mm-ko labur bat egin nahi dugu?, eta berak segituan erantzun zigun ez kezkatzeko, lagunduko zigula ezer kobratu gabe. Txantreako kooperatibakooi funtzio desberdinak egiten erakutsi zigun, eta gaur egun, zinemaz dakizkidan gauza asko eta asko berari esker dakizkit. Gainera, lagun handiak gara eta oso hitz gutxirekin ulertzen diogu elkarri, lana izugarri erraztuz.
‎–Zu ez zaude atxiloturik, ez duzu ihes egin inoiz, eta heldutasunera iritsi zara herritik mugitu gabe. Ez dut uste zure semeari nola tiro egin erakutsiko diozunik nerabezaroan, hobe lizentziatzen bada, ezta?
‎Ez zaizue iruditzen ilaran itxaroteak beste gauza batzuen artean egiten duela posible zibilizazioa? Eramango du Josebak dunara hurrengo egunean, orro egiten erakuts diezaion.
‎Alkateak ez zekien zer esan, apaizak begibakarkeriaren ajeak nozitzen zituen, sarjentuak ez zekien zer egin erakutsi zuen ausardiarekin, idazkariak euliak idazten zituen atomoen sabelean, ez zekien nori kargu hartu?
‎– Errealitateari aurre egiten erakutsi. Ezaugarri teorikoei buruz hitz egin baino gehiago, pertsona paranoidearen helburu konkretuekin lan egin behar da.
‎Osterantzean, terapeutak berarekiko duen interesa benetakoa ez dela irudituko zaio. Psikoterapiaren helburua bezeroari bere burua zuzentzen, bere burua determinatzen eta bere aukera propioak egiten erakustea eta horretan laguntzea izango da. Horretarako, pazientearen «alter ego» hurbila izan behar du, hari bere problemak esperimentatzen eta bizitzen lagunduko dio, horrela arazo horiek kontrolatzen eta ebazten ikas dezan.
‎Aisialdiko jardueretan gozatzen eta lanaren eta aisialdiaren arteko oreka egoki bat lortzen irakatsi behar diete irakasleek ikasleei. Jolasten, atsegina lana bezainbeste edo gehiago balioesten eta erlaxazioaren bidez egoera larriarazleei aurre egiten erakutsi behar zaie obsesibo konpultsiboei terapiaren bidez. Beren neurriko lanak eman behar zaizkie nahaste hau dutenei. Izan ere, neurriz gaineko lanak hartzen badituzte, dena egin beharrez, beren buruak eta ingurukoak gaizki trata ditzakete.
‎Zerbitzu ezberdinak trukatzen dituzte Denboraren Bankuan: tartak jaso eta egiten erakutsi, auto zerbitzua eskaini, ogia eta gazta egiten erakusteko ikastaroak jaso, matematika eta informatika erakutsi, masajeak eman, baratzeak eta loreak zaindu… Denbora Bankuko kide bakoitzak taloitegi bat du eta zerbitzuren bat jasotakoan ordubeteko taloiarekin ordaintzen du. Pentsatzeko beste modu batEtekin ekonomikorik gabeko proiektua da Denbora Bankua, baina ez irabazirik gabekoa.
‎Zerbitzu ezberdinak trukatzen dituzte Denboraren Bankuan: tartak jaso eta egiten erakutsi, auto zerbitzua eskaini, ogia eta gazta egiten erakusteko ikastaroak jaso, matematika eta informatika erakutsi, masajeak eman, baratzeak eta loreak zaindu… Denbora Bankuko kide bakoitzak taloitegi bat du eta zerbitzuren bat jasotakoan ordubeteko taloiarekin ordaintzen du. Pentsatzeko beste modu batEtekin ekonomikorik gabeko proiektua da Denbora Bankua, baina ez irabazirik gabekoa.
‎Borroka izaten zen auzi guztien konponbidea eta, borroka gura ez zenean, ihesari eman eta arineketaldi luzeak egitea. Domeka arratsaldeetan dotrina erakusten zigun Don Tomas abadeak eta, ume izatetik neskato mutiko izatera heltzen ginenean, irakurtzen, eskribitzen eta kontuak egiten erakusten zion gura zuenari. Dena dela, gutxi ziren horretarako borondatea zeukatenak.
‎L. Villasantek Txillardegi idazle gisa zoriondu egin zuen guztiz. Batez ere analisi psikologikoak egiteko erakutsitako trebeziagatik. Euskal literaturan sarrera ospetsua egin zuela zioen, eta hasikinak horrelakoak izanik etorkizun handia iragartzen ziola.
‎Gaur arratsaldean ibaira joan gara Bernard eta biok arrantza egitera. Eguraldi kaxkarra egin du igerilekura joateko, laino geratu baita arratsaldean; beraz, arrantza egiten erakutsi behar zidala bururatu zaio Bernardi. Bizikletak hartu ditugu, baita arrantza egiteko behar diren tramankuluak, eta hantxe abiatu gara pozik ibairantz.
2012
‎Oraingoz, baina, inork ez du gurutzatu batak bertzeari jarritako marra gorria. Teheran harro agertu da hamar egun hauetan itsasartean egindako ariketekin. Salehi armadako buruaren arabera, AEBetako Ormuztik alde egiteak erakusten du «etsaiek mezua ongi» ulertu dutela. Hassan Firuzabadi jeneralak, berriz, ohartarazi du Irani erasotzeko asmoa dutenek «garesti» ordainduko dutela.
‎" Ikusten ari gara: ikastetxeetan ez baduzu aurretik erreformaren mamia azaltzen eta beste era batera lan egiten erakusten, gaitasunen hezkuntza sistema hau ere marketin operazioa baino ez da izango azkenean, eta ez barrura begirako benetako aldaketa".
‎Sasoi hastapeneko polemika piztu duten uztartzeez gain (zazpi zigor kolpe izan ziren uztartzeen ondorioz), Pariseko Missoup edo Lavalla izan ziren zigor kolpe iturri nagusiak. Jokoz kanpoko legearekin berak ez duela bat egiten erakutsi zuen Missoupek, aldi oro uztartze irekietan nahi zuena eginez. Lavallak, berriz, lurrean baloia eusteko tendentzia erakutsi zuen.
‎Urkulluri serioegia izatea egozten diotela eta, umorea izan zen nagusi enpresa, kirol, kultura eta hezkuntza munduko 300 bat gonbidatu izan zituen topaketan. Xabier Lapitz Onda Vasca irratiko esataria gidari zuela, Tor magoak karta jokoa eginda erakutsi zion babesa EAJri. Deia egunkarian politikarekin lotutako umorezko binetak egiten dituzten marrazkigileak lanean jarri zituen Lapitzek.
‎Kontua ez da seme alabak elikatzea, dieta osasungarria egiten erakustea baizik.
‎Krisi egoera honetan gainera, kostu txikiko ekoizpenari buruzko tailerra antolatu du Zinebik. Bitarteko gutxirekin zinema nola egin erakusteko.
‎Eraikinen egonkortasuna sendotzeko dirurik jarri ez zuten instituzioek ere, agian, hildakoen erruaren parte bat izan zezaketen, ez? Bestetik, gizarteari lurrikarak zer diren eta lurrikaren aurrean zer egin erakutsi behar zaio, eta hori hezkuntzaren bitartez baino ezin da egin. Beharrezkoa da jakitea lurrak nola jokatzen duen, eta historia geologikoan zehar lurrikarak zein jarduera bolkanikoa normalak direla eta haiek ekiditeko ezer ezin dela egin.
‎Giltzak egiten erakusteko pazientzia galdu nuen. Batzuei asko kostatzen zitzaien ikastea eta gogor egiten nien.
‎Zeren kuriosoa da geroztik zenbat gauza dauzkadan garbi nire eguneroko gimnasia mental horren bitartez, Krishnamurtik aipatu ere egiten ez dituenak. Hark gimnasia egiten erakutsi zidan, ez berak egindako gimnasiaren ondorioak buruz ikasten. Ispilu bat izan zen niretzat, baina ispiluan, azken batean, zeure burua ikusten duzu.
‎Orain, ordea, bere momentua zen. Semea gertu zuen eta hark egindakoa erakutsi nahi zien ingurukoei, urrutian zuen seme arrakastatsuaz arrandia egin. Ezezagunak egiten zitzaizkizun hainbat bisaia ikusi zenituen, nortasunik gabekoak, anonimoak.
‎Etxetik oso urruti ez dauden estalpeetan edukitzen dituzte houyhnhnmek egunero erabiltzeko diren yahooak; baina gainerakoak kanpora bidaltzen dituzte, non sustraiak atera, belar mota ezberdinak jan, haratustela bilatu edo batzuetan erbinudeak eta luhimuhs ak (basa arratoi mota bat) harrapatzen dituzten, oso gogotsu irensten dituztenak. Muino hegaletan azazkalez zulo sakonak egiten erakutsi die Naturak, non sartzen den bakoitza berean; emeen zuloak bakarrik dira handiagoak, bizpahiru kume edukitzeko adinakoak.
‎NEKANE. Mutil hau artista bat da. Maionesa arrautza barik egiten erakutsi dit. Irakasle ona izango litzateke, zalantza barik.
‎ALIZIA. Bai. (Maitekiro) Maionesa egiten erakutsi omen diozu.
‎Tira, banoa sukaldera. Nahi duzunean pasa eta maionesa egiten erakutsiko dizut zeuri ere.
‎Logika korporatibista horretan kokatu behar da beren internazionalizazioprozesua egitean erakutsi duten sentikortasun eskasa, zentro kooperatibo bateta periferia kapitalista bat sortu baitituzte. Hala, periferia kapitalista Lehen etaHirugarren Munduko herrialde periferikoetara eramandako ekoizpen plantengarapenean oinarrituta (deslokalizazioen garapenean oinarrituta) erabili da, etaerabilera horrek Mondragon talde korporatiboaren argazki integral bat planteatzendigu, non zentro kooperatiboak bere langileriaren parte bat erabili eta esplotatzenbaitu, besteren konturako lan indar bezala kontratatuta; eta, gainera, langileria motahori langileen gehiengoa da talde osoan, hots, gehiengoa besteren kontura lanegiten duten pertsonak dira, ez kooperatibistak?.
‎Basoa dugu Laugarren Munduaren interesak GIren aldekoekin bat egiten duen eremua. Brundtland txostenean herri indigena eta baso tropikalen kasua erabili da harreman sakon honetan oinarrituriko ikuspegia eta haren antonimoa den desarrollismoak egindakoa erakusteko. Historikoki, basoek kolonialismouhin ezberdinen atzaparkada pairatu dute mundu mailan (Tucker, 1983) eta herriautonomiatik herri dependentziara pasatzeko prozesuan funtsezko ekintza eremua izan dira (Manuel, 1974).
‎Txakurkume bat adoptatzean, funtsezkoa da pazientzia izatea egokitzapenean, behar bezala hezi, soziabilizatu eta bere beharrak non egin erakustea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
egiten 137 (0,90)
egin 56 (0,37)
egiteko 27 (0,18)
eginez 13 (0,09)
egindakoa 11 (0,07)
egiteak 9 (0,06)
egitean 9 (0,06)
egitea 8 (0,05)
egindakoak 3 (0,02)
egindakoek 3 (0,02)
eginda 2 (0,01)
eginik 2 (0,01)
egiteetan 2 (0,01)
Egindakoa 1 (0,01)
egin gabe 1 (0,01)
egina 1 (0,01)
eginagatik 1 (0,01)
eginak 1 (0,01)
eginaz 1 (0,01)
egindakoan 1 (0,01)
egingo 1 (0,01)
egitekoa 1 (0,01)
egiterakoan 1 (0,01)
egitez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia