Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2000
‎Ordea, aitona Nikolasek ez zuen laket izan aitak hartu erabakia. Izan ere, jauregiaren errespontsabilitatea gure aitaren esku utzi zuenetik, bere baitan zatiturik zegoen aitona, zeren, miretsirik bazegoen ere, alde batetik, gure aitaren kemenarekin eta haren suarekin, baita negozioen oihanean aitzina egiteko erakusten ari zen trebeziarekin ere, ez zituen, bertzetik, haren modu eta manera haiek guztiak guztiz azeptatzen eta ontzat hartzen. Eta bazkalorduan diskutitzen aritu ziren biak, aitona Nikolasek ez zuelako begi onez ikusten zein modu desegokian egotzi zuen aitak etxetik Xalbador lehengusua, urte erdiz jauregiko skribatzaile izan zena, oihuka eta ostikoka:
‎Tacitum vivit sub pectore vulnus, 12 erraiten zuen Virgiliok, noiz eta erregina Didok Eneasi zion amorioaz ari baitzen, eta ni orain ez natzaizu bularpean nuen zauri hartan hatza sartzen ibiliko, ez gertaki hari buruzko atsekabeak eta aitzin gibelak argitzen hasiko, baina erranen dizut, iragaitzaz bada ere, ezen hain handia izan zela ene tormentua, non oinaze bihurturik sentitu bainuen neure bihotza ere, dolorezko dolorez. Eta erranen dizut, halaber, ezen iduri hura —anaia eta Elbira besarkaturik eta bat eginik erakusten zizkidana— haize bortitz bat bezala sartu zela ene ariman... halako suertez, non erdiz erdi harrapatu baitzituen neure ametsik gozoenak... Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak:
2001
‎Hiruzpalau atera zituen eta bere esku gainean marra bana eginaz erakutsi zizkion koloreak.
‎Indian Manu liburua oso ohoretsua da. Indiako jendeari zer egin eta gauzak nola egin erakusten dio. Tradiziozko jokabideen eta gizarte arauen bilduma da.
2002
‎Ahoko hezurrak azkartzeko, berriz, zintzilika dauden gurpil gomei koska egiten erakusten diete.
2003
‎Ez zuten, noski, Monika ere bakean utziko, oharkabean pasatzen ez zekien emakumea baitzen, gauez bereziki bere dohainak esajeratzen zituenean. Taburetearen gainean bere zango zutunak gurutzatuz irudika dezaket, txikitandik mugimendu hori egiten hezi balute bezala, dantzari batek pauso zail bat egiteko erakusten duen erraztasun berarekin, ingurukoen begiradak erakarriz. Zigarro luze bat aterako zuen ondoren bere poltsatik, ez erretzeko gogoa zuelako, mugimenduak ematen zion atseginagatik baizik, ikustekoa baita taburete baten gainean eseri orduko emakume batzuek erakusten duten antzezpenerako joera.
2004
‎Zergatik sentitzen dira legitimazio guztiaren jabe besteen artean? Zergatik ez dira gai nazio, kultura eta hizkuntza talde ukatuari zor zaion begirunea, hitzetan gabe, egiteetan erakusteko. Zergatik dira, Saizarbitoriak dioen gisa, hain toleranteak, tolerantzia guztiak eraitsitako lurralde hauetan?
2005
‎Hori begitandu zaio, behintzat. Tenpluaren teilatupera iritsita, Madokak zelan otoitz egin erakutsi dio: txanpon txiki batzuk bota, eskuak gorantz eta atzamarrak elkartuta (ez daki hola egitea ezinbestekoa den, baina neskak egin duen bezalaxe saiatu da egiten), hirutan txalo egin, eta hirugarrenean eskuak elkartuta utzirik begiak itxita guraria pentsatu.
2006
‎Dozena erdi bat egindakoan erakutsi nizkion. Bakar bat ere ez zidan onartu.
2009
‎Jarraian, baina, marrazki hura egin zuen, barraskilo bat arrosondo bati tu egiten erakusten zuena.
‎Domingo Abaurrek Biduze mantsoan igeri egiten erakutsia zidan. Orthezeko Akademiatik ihes egin nahirik, Ihuri bizian itotzeko zorian izana nintzen.
‎Jarraian, baina, marrazki hura egin zuen, barraskilo bat arrosondo bati tu egiten erakusten zuena.
2010
‎Zaharrak, lehen platera zerbitzatu arte, El Diario Vasco mahai gainean irakurtzen zuen. Baina egun horretan, Telmo txikiari hontzaren ulua egiten erakutsi zion, umearen aitak eta osaba izebek eski jauziak telebistan ikusi bitartean. Gero, aitonak ez zion bilobari hitzik zuzendu, eta Telmo txikiak, tarteka, patrikan sartu behar zuen eskua hangoa egiazkoa zela ziurtatzeko.
2011
‎Desoillek iratzarririk amets egiten erakusten du, eta esnazko amets horiek poliki poliki gora bidean jartzen. Hegaldi oniriko koloretsu horrek gozamenez beteko ei ditu pixkanaka gure izaera eta bizimodua.
‎Bestalde, ametsean Abaituak dauzkan oinetako beltz muturluzeek Abaituaren eta Zabalegiren bat egitea erakusten digute. Gorago esan bezala, Abaituaren heriotzaz diharduen Saizarbitoriaren Hamaika Pauso n, Abaitua ageri da beste. Hamaika Pauso?
‎–Begira, Javier, kooperatiba bat daukagu, ezertxo ere ez dakigu zinemaz, baina 35 mm-ko labur bat egin nahi dugu?, eta berak segituan erantzun zigun ez kezkatzeko, lagunduko zigula ezer kobratu gabe. Txantreako kooperatibakooi funtzio desberdinak egiten erakutsi zigun, eta gaur egun, zinemaz dakizkidan gauza asko eta asko berari esker dakizkit. Gainera, lagun handiak gara eta oso hitz gutxirekin ulertzen diogu elkarri, lana izugarri erraztuz.
‎–Zu ez zaude atxiloturik, ez duzu ihes egin inoiz, eta heldutasunera iritsi zara herritik mugitu gabe. Ez dut uste zure semeari nola tiro egin erakutsiko diozunik nerabezaroan, hobe lizentziatzen bada, ezta?
‎Ez zaizue iruditzen ilaran itxaroteak beste gauza batzuen artean egiten duela posible zibilizazioa? Eramango du Josebak dunara hurrengo egunean, orro egiten erakuts diezaion.
‎Alkateak ez zekien zer esan, apaizak begibakarkeriaren ajeak nozitzen zituen, sarjentuak ez zekien zer egin erakutsi zuen ausardiarekin, idazkariak euliak idazten zituen atomoen sabelean, ez zekien nori kargu hartu?
2012
‎Giltzak egiten erakusteko pazientzia galdu nuen. Batzuei asko kostatzen zitzaien ikastea eta gogor egiten nien.
‎Zeren kuriosoa da geroztik zenbat gauza dauzkadan garbi nire eguneroko gimnasia mental horren bitartez, Krishnamurtik aipatu ere egiten ez dituenak. Hark gimnasia egiten erakutsi zidan, ez berak egindako gimnasiaren ondorioak buruz ikasten. Ispilu bat izan zen niretzat, baina ispiluan, azken batean, zeure burua ikusten duzu.
‎Orain, ordea, bere momentua zen. Semea gertu zuen eta hark egindakoa erakutsi nahi zien ingurukoei, urrutian zuen seme arrakastatsuaz arrandia egin. Ezezagunak egiten zitzaizkizun hainbat bisaia ikusi zenituen, nortasunik gabekoak, anonimoak.
‎Etxetik oso urruti ez dauden estalpeetan edukitzen dituzte houyhnhnmek egunero erabiltzeko diren yahooak; baina gainerakoak kanpora bidaltzen dituzte, non sustraiak atera, belar mota ezberdinak jan, haratustela bilatu edo batzuetan erbinudeak eta luhimuhs ak (basa arratoi mota bat) harrapatzen dituzten, oso gogotsu irensten dituztenak. Muino hegaletan azazkalez zulo sakonak egiten erakutsi die Naturak, non sartzen den bakoitza berean; emeen zuloak bakarrik dira handiagoak, bizpahiru kume edukitzeko adinakoak.
2013
‎Liburu hau, bizitzan hegaz egiten erakutsi didatenhiru emakume txinpartei eskainia dago: Amatere, Mari, eta Bernardette.
‎Bingley ere lipar batez baino ez zuen ikusi, eta tarte llabur horretan gizona atseginez eta lotsaz zegoela ikusi ahal izan zuen. Bennet andereak bere alabak lotsatzeko moduko adeitasunaz egin zion harrera, batez ere haren adiskideari erreberentzia eta agur egitean erakutsitako gizalege hotz eta zeremoniatsuaren aldean.
2014
‎...zan dira, printzipioz ezinezkoa balirudike ere gabonak intrintsekoki jada izaten direna baino are torturatzaileagoak, edo agian soilik aurten izan naiz gai betidanik izan duten zitaltasun mozorrotuaz jabetzeko, faltsutasuna ikusteko, aurten sentitu naiz estreinakoz kontzienteki tokiz kanpo, aberrigabe herrikideen artean, erabat arrotz zutik ibiltzen eta zeramikazko zulo baten barrura pixa eta kaka egiten erakutsi zidatenen etxean, bizitza sozialean zilegi, segur eta ulergarritasuna bermatzen didaten kuadrillakideen zirkuluan.
‎392 Beti harri desberdinetan behaztopa egiten erakusten dizu esperientziak.
2015
‎Otoi egin omen zioten munduko hegazti guztiek mikari habia eder bat nola egin erakuts ziezaien. Hala dio behintzat ipuin ingeles batek.
‎Sendagileek hurrengo urratsa zuzen ibiltzea behar zuela animatzen zutenean, hala nahikoa zuela erantzuten zien, elbarritasun pentsioaz ederki asko bizi zela eta hil arte ez zuela dantzari pinpirina izateko batere presarik. Koadrilakoak, berriz, erabat harritu ziren eguneroko txikiteora itzultzen zela ikusita, eta ez tabernetako mostradorean tokia galduta zuela uste zutelako soilik, baizik eta gainera egunero lehen minututik azken segundora arte edan, gorputza astindu eta berriketan egiteko erakusten zuen gura biziagatik ere.
‎Barrura sartu eta soinua erosi nahi zuela. Azkena egindakoak erakutsi zizkion Martzelinok. Joxeaustinek ezetz, molde zaharrekoa nahi zuela berak...
2016
‎–Eta une horretan, ihardetsi nion?, poz pozik esan nahiko nizuke zerbait adeitsu kortesia hauengatik guztiengatik. Edonork egin dezake ustekabeko egintza onik, baina haiek jarraian egiteak erakusten du pertsona horren izateko moduaren parte direla; eta ezbairik gabe, gaineratu nuen?, baldin eta bihotzetik datorren eta, eskumuturra ukitzen niola?, jaisten den odol bera bada, ziur naiz munduan gutxi direla zuk baino pultsu hobea duten emakumeak.
2017
‎Aretora sartu eta, hizlariaren mahaiaren atzean eserarazi orduko, pare bat esku zarta jo eta nire aurkezpen labur bat egiten hasi zen, gogoratuz nobelagilea izateaz gainera (bizpahiru izenburu aipatu zituen), saiakera labur batzuen egilea nola nintzen, eta literaturaren muinera iristeko erabiltzen nituen zeharbideak aipatu zituen. ...zuen Amaren semeak izeneko lan bat, non idazle handi batzuek bere amarekin izandako harremana aztertzen nuen, eta Proust, Flaubert, Handke, Barthes eta Saizarbitoria aipatu zituen, eta Thomas Bernhard ere bai, nahiz eta honen kasuan amaren ordez amona erabili nuen, amona horrek, idazlea umea zela astean bitan hilerrira edo hiltzen zirenen etxeetara bisitan eramaten zuenez, heriotzari buruz gogoeta egiten erakutsi ziolako.
‎Nik ez dakit ama nahiz alaba ohartzen ote ziren nire jokaera hartaz, baina, emakumeen burubideak Jaungoikoak sortutako misterio eta ezkutuki ilunena baldin bazaizkit ere, baietz esango nuke, gutxien gutxienik gau ilunean haien gela parean bietakoren batekin ia ia estropozo egin nuen gau harez geroztik batak zein besteak antzeman didatela bitxi eta parte txarreko irrikaren bat darabildala. ...orrenbesteko xera eta jaiera jartzen dute niri dagozkidan gauza guztietan, halako maitasun eta are mainak ere egiten dizkidate, non nik ez baitakit dagoeneko zer pentsatu behar dudan ere, esaneko, langile, maratz eta zerbitzala izateak ere izan behar baitu, han edo hemen, muga bat, mugarri eta zedarri izango duen gehienezko maila, baina nork esango dit niri non den neurria, non den asea eta gainez egitea erakutsiko dituen ontzia, ni, neure burua lanpetzen saiatzen naiz; herritar guztien etxeetan izana naiz, elkar ikusteko, elkar ezagutzeko eta ezertarako behar izanez gero lasai dei egin diezadatela esateko.
‎Ama libre uztera goaz! Hegan egiten erakutsi behar diogu azkenean! Aio, ama!!!
‎Lehen, inoiz lanik egin gabeko tituludunek ere izaten zuten aukera, enpresan bertan bazegoen gauzak nola egin erakusteko prestutasuna, hartzen zen denbora. –Krisiarekin hori bukatu da.
2018
‎–Ez izan baboa, Iñaki. Ziurrenik ez dizu erantzungo, Uxuek zuri hots egiteak erakusten duen bezala. Baina dei hori egin, egin behar duzu.
2019
‎Baina gehiena liluratzen zuena, uretara pixa egitea?. Mutiko askok sentitzen dute plazer hori, eta badago iruditeria oso bat, hutsala eta zarpaila, mutilak urmaeletan edo erreketan pixa eginez erakusten duena. Florrie kexu da galtzen formak galarazi ziolako nahi zituen esperientzia batzuk probatzea; maiz, landa inguruan paseoan zebilenean, ahalik gehiena eusten zion, eta gero, bat batean, maskuria arindu, zutik zegoelarik.
‎guztiak; pairatzen duten mendekotasunetik sortzen zaie pudorea: nola debekatua baitute egitez erakustea zenbat balio duten, beren izatea bera jartzen dute jokoan; iruditzen zaie besteren kontzientziak, batez ere maitalearenak, agerian uzten dituela beren egia osoan: beldur ematen die, eta ihes egiten saiatzen dira; haien ihesaldietan, dudetan, matxinadetan, gezurretan beretan, balioaren gaineko kezka zinezko bat ikusten da, eta horrek egiten ditu errespetagarri, baina kezka hori baldarki adierazten da, baita fede txarrez ere, eta horrek hunkigarri egiten ditu, baita diskretuki barregarri ere.
‎Aste bitarteko egunetan, astelehenetik ostiralera, Elgetako neska mutikoak Maalako eskola txikian biltzen ziren. Ez zen erraza ume bihurriei idazten, irakurtzen, edota batuketak eta kenketak egiten erakustea. Irakasleak saiatzen ziren bere lana ganoraz betetzen, nahiz eta, batzuetan, pazientzia galtzen zuten:
‎Zenbait harreman harmoniatsu sortzen dira, eta sortu ez ezik, iraun ere egiten dute, gezur txikien eta ukoen sistema konplexu bati esker, nolabaiteko keinu eta jarreren dantza konplizeari esker, dena laburbiltzen da inoiz behar beste aipatzen ez den erranairu edo sententzia hartan, erranairua esan dezagun, izena egokiago zaio-eta, Badakizu zuk, badakit nik, isil zaitez zu, isilduko ni. Kontua ez da sekreturik ote dagoen, misteriorik ote dagoen, Raimundo Silva bizi den etxean jaunaren eta jopuaren arteko harremanari buruz hitz egitean erakutsi liratekeen eskeletoak ba ote diren, zigiluz jotako armairuetan, etxe horretara neskamea joaten da, noizean behin, baina lan egin beharrez, eta neskamearen izen osoa jakitea ere ez da beharrezkoa. Baina hagitz interesgarria da ikustea bi izaki hauen bizitzak, aldi berean, opakoa eta gardena direla, Raimundo Silvak ez du beste inor hurbilago, eta hala ere, gaur arte ez zaio batere axola izan zer nolako bizitza duen emakume honek bere zerbitzuan ez dagoenean, eta izenari dagokionean, nahikoa da Maria andrea esan dezan, eta emakumea atetik azaltzen da, On Raimundo, zerbait nahi al duzu, galdezka.
‎Nahikoa izan zitzaion orrialde eskas bat, eleberriaren lehenengoa, aurreko trama guztia abilki ixteko eta erizain gaztea bihurtu asmo zuen pertsonaia berriari bidea libre uzteko. Bazekien lehenengo lerro haiek irakurle batzuen haserrea eragingo zutela, baina ziur zegoen protagonistak aurrera jarraitzeko eta egoerari aurre egiteko erakusten zuen erabakitasunak irakurle mesfidatienak ere bereganatuko zituela.
2020
‎Batzuen ustez, Txina COVID krisia gainditzeko ahalmen handia erakutsi eta beste herriei konfinamenduaren eredua erakusteko gai izan da; beste hainbat herrialderi osasun laguntza eta oinarrizko materiala eskaintzen edo hornitzen nabarmendu da; eta first mover izatetik datozen abantailaz baliatzeko estrategia argi bat dauka. Badaude, ordea, Txinarekiko kritikoagoak diren adituak, krisia piztu zenean hari aurre egiteko erakutsitako moteltasuna, salatariak eta ahots kritikoak isilarazteko hartutako neurriak, darabilen lotsagabeko propaganda diplomatikoa (gezurrezko datuez baliatzeko eragozpenik ez duena), herri askotara bidalitako baliorik gabeko test eta maskarak... gogoan dituztela. Eta, gorago esan denez, Europar Batasunaren portaera ez da beste bi horiena baino askoz hobea izan.
‎Nerabea zela, aitak Potasas eko grebetan parte hartu zuen, eta etxean nahiz auzoan une latzak igaro zituzten; gertaera haiek arrastoa utzi omen diote. Teresak eskertu du bere buruaz hitz eginez erakutsi dion konfiantza; halere, agudo atera zaio hizlari sena ikurrinaz hitz egiteko: " ...frankismoaren aurkako borrokalari guztiona da, bertan jaiotakoena eta kanpotik etorri direnena".
2021
‎Bat, bi, Manchester, Nora ez dakizun hori eta Atsekabe zaitut epe laburrean egin nituen. Batak lehen nobela nola egin erakusten du, bigarrena da lehenengoaren bidez egin nahi nuen nobela, hirugarrenean despeditu egiten naiz. Nire pertsonaia mitologikoetako bat hondoratuta, Bilboko Abandoibarreko uretan, aurreko nobelaren hasierako eszenatokian bertan.
‎Ez gara iaioak egiten dakiguna hitzen bidez azaltzen. Nahiago dugu egindakoa erakustea. Baina produktu onena daukagu eta ingurune bat beste inork ez daukana.
2022
‎Cesterok ezpaina hozkatu du. Txemak itsaso harro hartara jauzi eginez erakutsi zuen eskuzabaltasuna da inoiz ertzain batek eman dion gizatasun leziorik onena.
‎Lurrean kanikentzako ibilbidea nola egin erakutsi zionean bezala ari zaio Lide so. Zizarearen azalak ere erraz egiten du irrist bere bidean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia