2013
|
|
Hori ikusita, irakasle horrek ulertu zuen enperadoreak lana amaitzeko presioa egitearen ondorioz, bildumariak hiru taldetan antolatu zirela, eta horietako bakoitzak lan multzo bat hartu zuela, berori laburbiltzeko. Gero, zatien serieak aurkeztu zituzten osoko bilkuretan, eta serie desberdinen hurrenkera titulu bakoitzaren arabera erabaki zen;
|
egin
eginean ere, zati esanguratsu batzuek bakarrik apurtu zuten hurrenkera hori, leku hobea izateko. Duela gutxiko ikerketek, testuen azterketa informatikoetan oinarritutakoek, gehiago zehaztu dituzte Bluhmeren ondorio horiek.
|
|
Errepublika garaiaren bigarren erdian, prozedurak aldaketa sakona izan zuen.
|
Egin
eginean ere, alderdiak pretorearen aurrean agertzen zirenean, pretoreak aukera ematen zien nork bere hitzekin erreibindikazioak eta defentsak azal zitzan, aurretiaz ezarritako formak erabili beharrik gabe. Behin arazoa modu horretan identifikatuta, pretoreak, hipotesi bidez eta idatzizko agiri batean, arazoa aurkezten zuen.
|
|
Lege testu horiek garai klasikoko zuzenbide erromatarra baino gehiago, V. mendeko «zuzenbide arrunta» adierazten dute.
|
Egin
eginean ere, zinezko mauka bihurtu ziren, bertatik arau juridikoak atera ahal zirelako, lege testu labur eta soilagoak osatzeko. Justinianoren Bildumak zituen helburu eta konplexutasunarekin alderatuta, testu horien maila zientifiko juridikoa eskasa zen oso, baina, hala eta guztiz ere, VI eta VII. mendeetan kontsultaren bat egitera hurbiltzen zirenei zaila egiten zitzaien horiek ulertzea.
|
|
|
Egin
eginean ere, gai teologiko bat auzitegietako prozedura moduan jorratzea berezkoa zen garai hartan, teologia eta zuzenbidea Europako kristau kulturaren arlo bertsu bezalaxe hartu baitziren.
|
|
Eratze juridiko bi horiek bakarrik zuten unibertsitateko jakintzagai batek erdietsi beharreko izaera.
|
Egin
eginean ere, Europako unibertsitateetan ez zen irakatsi lurralde bakoitzeko zuzenbidea, XVII. mendea arte. Hori guztia zela medio, Europako unibertsitateetan ikasi zuen jurista oro erromanista zen, halabeharrez.
|
|
Gisa horretan, Justinianoren testuetara botere legegilearen jatorriari buruzko ikusmolde desberdinak bil zitezkeen.
|
Egin
eginean ere, izugarrizko ahaleginak egin behar izan ziren printzea legeen agintetik at zegoelako ideia eta Digna voxaren teoria bateratzeko, azken horren arabera printzearen boterea mugatua baitzen. Testu batzuek azpimarratu zuten printzeak aginte mugagabea zuela, guztion onerako bidezko zeritzon moduan gobernatu nahiz legeak egiteko, eta juristek, batik bat boteretik hurbil zeudenek, gero eta maizago jo zuten halakoetara.
|
|
Accursioren glosa argitaratu ondoren, Bolognan zuzenbide zibila ikasteari ekin zitzaion, baina lehengo berezkotasun eta adorerik gabe. XIII. mendearen bigarren erdian, Justinianoren testuak aztertzeko topagunea Orleansera lekualdatu zen;
|
egin
eginean ere, aita santuak Parisen halakoak ikastea debekatu zuen eta debeku hori aldarrikatu zenetik, zuzenbide zibilaren ikasketak sekulako bultzada izan zuen Orleansen. Italiako irakasleek eman zituzten lehendabiziko eskolak, 1240 urtea inguruan.
|
|
Jacques eta Pierre apaizak izanik, bi biek erdietsi zuten gotzain bihurtzea.
|
Egin
eginean ere, zuzenbide zibila ez zuten jorratu zuzenbide kanonikoa bezala. Euren ikaslerik gehienak apaizak ziren, eta epealdi labur batean, iparraldeko Bologna bihurtu zuten Orleans.
|
|
Bolognako Unibertsitatea ez zen sortu nahita gauzatutako egintza baten ondorioz. Kontrara, zuzenbideko ikasleen beharrizan baten ondorioz agertu zen;
|
egin
eginean ere, ikasleok euren artean antolatu behar ziren, irakaskuntzarik onena jasotzen zutela eta aintzatetsitako titulua ematen zitzaiela ziurtatzeko. Irakasleek sortu eta zuzendu zituzten Paris eta Oxford, XII. mendeko beste unibertsitateak; Bologna, ordea, ikasleek zuzendutako unibertsitatearen eredu bihurtu zen, ikasleok kontratatzen baitzituzten euren irakasleak.
|
|
Beste arazoa zen edukitzaren izaerari buruzkoa;
|
egin
eginean ere, Savignyk behin eta berriro ekarri zituen hizpidera edukitzailearen eta edukitako gauzaren arteko adimen harreman eta harreman fisiko bereziak, eta sarritan harreman horiek aipatzen ziren sistema juridiko garatu osoan aplikatzeko modukoak izango balira bezala. Ildo bertsutik, kontratuen zuzenbideari helduta, Savignyren ustez horren euskarria borondatearen teoria zen:
|
|
Zernahi gisaz, praktikan zuzenbide erromatarraren inguruko aipamenak bazter utzi arren, Europako zuzenbide fakultateetan zuzenbide horrek lehen mailako lekua zuen ikasketa planetan;
|
egin
eginean ere, fakultate horietan zuzenbide erromatarra aurkeztu zen zuzenbide zibil kodetu modernoak azaldutako erakundeen oinarri moduan. Zuzenbide erromatarraren irakasleek, alabaina, ez zuten zertan lagundu indarreko zuzenbidearen garapenean, eta, horrexegatik, gaiak jorratzean, alde historikoa lehen baino gehiago landu zen.
|
|
Edonondik begira dakiola ere, zuzenbide erromatar garbia aurkitu nahi zen, irakasleek Alemaniako gizarte arazoak konpondu ahal izateko legea eraldatu barik, baina bilaketa horrek ez zuen arrakasta handirik izan epaile eta jurista praktikoen artean.
|
Egin
eginean ere, juristok euren helburua bidezkotzeko lege argudioak nahi zituzten, eta helburu hori zen nekazariak zama feudaletatik askatzea; eskola historikoaren programak garapen akademikoaren bidezko eraldaketak nahi zituen, baina programa hori ez zen bete arintasunez. Eraldaketak, berriz, behar beharrezkoak ziren une horretan, eta, azkenean, 1848ko Iraultzaren osteko legeriak askatu zituen zinez nekazariak.
|