|
berezia zen, urtebete lehenago jarri baitzion bere buruari urtebeteko froga, jakiteko komentu batean sartu behar zuen ala ez, fraide hegalaria bezala, baina ofizioan izandako esperientziaren ondotik zapuztuta bezala sentitzen zela, eta ez zekiela; aita espiritualak hunkituta entzuten zion, hain iruditu zitzaion mutil hura espontaneoa eta espresiboa, baina bere buruarekin ere zintzo izan nahi zuen, eta hala esan zion nola, gizonaren egiteko askoren azpian, baita asmo ustez goitiarrenen azpian ere, deabrua zegoen, guztia lardaskatu nahian, argi bakoitzak baitzuen bere itzala eta esku bakoitzak gordetzen baitzuen bere baitan hatz luzatuaren mehatxua: hegan
|
egiteko
desioaren azpian, Domingok Jainkoa manipulatzeko joera garbia erakutsi zuela, alegia, eta Jainkoa manipulatu nahi izatea harrokeria besterik ez zela: –harrokeritis larria?
|
|
kontatu zion nola sinetsi zuen fantasmetan, baina ez zuela jada sinesten, Gabinorekin huts egin ziotelako, tuberkulosia zela-eta; nola predikari bat, ikastetxeko gogo jardunetan, Cupertinoko Josez aritu zen, eta hantxe piztu zitzaiola fraide hegalaria izateko gogoa, bere jaiotegunean etxera sartutako kanarioaren bisita ere seinaletzat harturik; nola bizpahiru bider izan zuen hegan egiten zuelako ustea, ekisainduaren aurrean, nahiz eta ustea ustel gertatu zitzaion; nola astebete eskas lehenago harriak sartu zituen zapatetan, Gabinoren osasunaren alde, bai, baina baita Jainkoaren aurrean merituak egiteko ere, noizbait hegan egiteko grazia eman ziezaion; eta nola, azkenik, egun hura –egun hura, hain zuzen ere! – berezia zen, urtebete lehenago jarri baitzion bere buruari urtebeteko froga, jakiteko komentu batean sartu behar zuen ala ez, fraide hegalaria bezala, baina ofizioan izandako esperientziaren ondotik zapuztuta bezala sentitzen zela, eta ez zekiela; aita espiritualak hunkituta entzuten zion, hain iruditu zitzaion mutil hura espontaneoa eta espresiboa, baina bere buruarekin ere zintzo izan nahi zuen, eta hala esan zion nola, gizonaren egiteko askoren azpian, baita asmo ustez goitiarrenen azpian ere, deabrua zegoen, guztia lardaskatu nahian, argi bakoitzak baitzuen bere itzala eta esku bakoitzak gordetzen baitzuen bere baitan hatz luzatuaren mehatxua: hegan
|
egiteko
desioaren azpian, Domingok Jainkoa manipulatzeko joera garbia erakutsi zuela, alegia, eta Jainkoa manipulatu nahi izatea harrokeria besterik ez zela: " harrokeritis larria" esan zion apaizak –orgullitis aguda, hitzez hitz–, Domingorena beste gaitz bat zela adierazteko, arimari lotua bai, baina gorputzari lotutako hainbat gaitzen parean jartzeko modukoa, bronkitisaren, kolitisaren edo peritonitisaren parean, esate baterako; gero, baina, keinua eztitzen zuela, galdetu zion:
|
|
Gizona, suharra, jakinzalea, zorrotza, eta Artearekin jada ezkondua; neska, edertasun berezieneko dontzeila, eta maitagarria bezain bizitasunez betea; oro argitasun eta irribarre, eta oreinkumea bezain jostaria; gauza guztiak maitatzen eta gozatzen zituena; Artea baino gorroto ez zuena, hura baitzuen arerioa; bere maitearen begitartea lapurtzen zioten paletak eta pintzelek eta gainerako tresna gaiztoek bakarrik ikaratzen zutena. Hala bada, izugarria izan zen dama harentzat margolaria bere emazte gaztearen erretratua
|
egiteko
desioaz mintzatzen entzutea. Emakume apala zen ordea, eta esanekoa, eta umil umil eman zituen aste asko eta asko dorreko gela ilun, altuan eserita, argiak oihal zurixka goitik bakarrik jotzen zuen gela hartan.
|