Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 146

2000
‎Nestor Zabala, Galdakaoko nire laguna eta liburuko argazkiaren egileak asko bidaiatzen du eta Ekuadorrera egindako bidaia batetik itzultzean erakusketa bat zabaldu zuen. Argazki bakoitzaren azpian azalpen txiki bat egiten zuen eta nik itzuli nizkion euskarara.
‎Ingelesa, euskara, portugaldarra, gaztelera, frantsesa, afrikaans, eta alemaniera gutxi balira, orain, txinarrarekin dabil lardaskan. Londresera autobusean egindako bidaia batean ezagutu nuen Morris. Ferryaren zain geundela, eskuzabal eskaini zidan bere emazteak prestatu janaria.
2001
‎Duela hogei bat urte Danimarkara egindako bidaia batean, bertan esne eraldaketarako zenbat enpresa ote zeuden galdetu nuen: " Gehiegi!" Erantzun zidaten.
2002
‎" Gernikako arbola". Ondoren, atzera Euskal Herrira itzuli eta Bilbora eginiko bidaia batean abesti bera kantatu zuen. Batzuen ustez, ordea, kanta probokatzailea zen, eta patuak Iparragirre Tolosako kartzelara bidali zuen.
‎Jarraian datorrena Estatu Batuetako mendebaldean zehar egindako bidaia baten kronika da. Ez da bidaiarientzako gida bat, lekuak eta paisaiak deskribatzen diren arren; ez da amerikar gizarteari buruzko azterketa soziologikoa, estatubatuarren izaeraren inguruko zertzelada batzuk agertzen badira ere; abentura xume baten kronika xumea besterik ez da.
2003
‎Bidaia baino lehen adituarengana joaten ez bada, itzultzean bisitatzea gomendatzen da, ondoezik edo sukarrik izanez gero. “Arrisku eremuetara egindako bidaia baten ondorengo sukarra malaritzat jotzen da aurkakoa frogatu arte”, azaldu zuen Carrerak, eta, aldi berean, gaixotasunaren aurkako medikamentu eraginkorrak daudela gogorarazi zuen. Malaria inportatuaren prebalentzia handiena Espainian duten hiriak Madril eta Bartzelona dira.
2004
‎Plater horietan elikagai ugari sartzen dira, eta oso ohikoa izaten da brokoli goarnizioa, eta kantitateak eskuzabalak izaten dira; beraz, gustura geratzen da bat eta ez da goserik pasatzen, oheratu baino ordu batzuk lehenago bada ere. Plater tipikoenak Ingalaterrara egindako bidaia batean, ezinbestekoa da ibilalditxo bat egitea eta kalean ez gurutzatzea oinezkoren bat arraina eta patata frijituak jaten, paperezko kukurutxo baten barruan. Horixe da “fish and chips” tipikoa, turistek gehien eskatzen duten plater ingeles tradizionaletako bat.
2005
‎Urtero bezala, kazetariak hor hasi zitzaizkidan etxera deika Durangori buruz galdetzeko, baina urteroko txapan ez erortzeko deliberoa harturik eta kazetariak lehendabiziko galdera formulatzerako, uda honetan egindako bidaia batez hasi nintzaion ni, hitzari hitz eta galderarik tartekatzeko aukerarik eman gabe. Mexikoko iparraldean izan nintzela, Sierra Madre ren oinetan dagoen Durangon.
‎Erreklamazioa egiteko, formulario bat bete behar da enpresan bertan. Erreklamazio orria da, halaber, itsasontziz egindako bidaia batean ekipajea galduz gero konpentsazioa eskatzeko erabili behar den sistema. Bidaiatu duten konpainiei gogobetetze ekonomikoa eskatzeaz gain, bidaia konbinatua bada, bidaia agentzian erreklamatzea ere komeni da.
2006
‎Jean Laffitte zahartu honen aldeko historiagileen esanez, gure Manexek pertsonalki ezagutu zituen Marx eta Engels, Bruselara egindako bidaia batean; baita bere dirutik ordainduta haien idazlan baten argitalpena egin ere Estatu Batuetan. Are gehiago, Abraham Lincolni eskuz esku eman omen zion bikote iraultzazaleak idatziriko Manifestu Komunista, gero esklabotza deuseztatzearen defendatzaile ospetsua izango zen presidentea Illinoisko senataria besterik ez zenean...
‎Eta horrela, jakina, inoiz ez zian gozatzen. Ezin bizitzaz gozatu, zeren historiak menderatutako jendearen multzoan izanda, nola gozatu hegazkinez egindako bidaia batean edota Eldoradoko buffetean. Bihotz zimikoa ematen zioan halakoak egiten zituen bakoitzean.
2007
‎Aireko lineak ere turismoaren segmentu horretan sartu dira, ‘bezero leialarentzako saria’ sustatzearen bidez. US Airways konpainiak hitzarmena sinatu du Space Adventuresekin. Horren bidez, bezeroek hegaldi puntuak trukatu ahal izango dituzte espaziora egindako bidaia batengatik. Bidaiariak 250.000 milia lortu ditu aurtengo maiatzetik irailera bitartean, eta datozen urteetarako aurreikusita dauden lau misio espazialetako batean sartuko da.
‎Ibilbideak gizarte garapeneko, emakumearen, ingurumenaren, giza eskubideen eta nortasun kolektiboen aldeko tokiko elkarteekin elkarlanean antolatzen dira. Neurrira egindako bidaia bat egin nahi duten lagun taldeentzako egonaldiak ere antolatzen dira. Helburuak, besteak beste, honako hauek dira:
‎Bestalde, argazkilari gazte onenaren saria Patrick Corning britainiarrak jaso zuen, “Monkey moment” irudiagatik. Autoreak azaltzen du Costa Rican atera zuela, gurasoekin egindako bidaia batean. Hiru tximino katilu dira, kontinente horretako espezierik txikienetakoa.
2008
‎Esaten dute Baltasar Garzon epaileak Kolonbiara egindako bidaia batean erabaki zuela frankismoaren kontrako auzia irekitzea, hainbat hilotzen exhumazioa bertatik bertara ikusi zuenean. Esaten dute Nobel saria irabazteko anbizioak bultzatzen duela.
‎Haurretako nire esperientzia hondartzako zulo horretan, zuek ere oso antzeko uneak biziko zenituzten? nire ezerez txikitik ihes egiteko, salbamen desioz sartzen nintzen ortziko ezerez handira ihes egiteko bidaia batena zen. Haurraren deserosotasun edo larritasun horretan guk gizaki guztiok definitzen [ditugun] eta nolabait filosofia, erlijioa eta arte diren salbamen izpiritualeko hiru bide hauetako batera hurbiltzen gaituen existentziaren sentimen tragikoa esnatzen da jada.
‎Batzuetan, ordea, gezurren bat esango nien, zerbait asmatuko nuen, eta inongo harridura keinurik egin edo aurpegi arrarorik jartzen ez bazuten, banekien kasu zipitzik egin ez zidatena. Adibidez, azkena egindako bidaiaren bat kontura etorriz gero," Will-ekin Milanen izan nintzen duela hilabete" edo" Atzo gauean berandura arte egon ginen jatetxean, eta nekatuta nago" esango nuen, eta" gu" ka hitz egiteak, lehen pertsona pluralean, beti pizten du bestelako jakin min bat, eta" gu" osatzen duen beste hori, bigarrena, maskulino singularra bada, mutila alegia, are gehiag... Eta kasurik egin ez zidanari, berdin izango zitzaion Milanen, Erroman edo Napolin izan nintzen, edo bezperan afaltzen edo musika kontzertuan izan nintzen.
2009
‎Egile donostiarrak New Yorkera eginiko bidaia batean topo egin zuen Braulio Thorne, Panamar jatorriko musikari itsuarekin. 16 urte zituela New Yorkera begi operazio bat egitera joandako gizon honek, ia berrogei urte daramatza sagar handian.
‎Kubarako bidaiaren irabazleak irailean Mexikora egindako bidaia batean egindako argazki bati esker irabazi du saria. Kankunetik irten zen itsasbidaian aterakoa argazki bati esker, hain zuzen ere.
‎Zoologikoan bertan gertatutakoak kontatzen ditu, eta, horrekin batera, animalien bila egindako bidaia batzuetan gertatutakoak ere bai. Lehoinabarrak eta koloboak harrapatzera Sierra Leonara egindako bidaia bat deskribatzen du; Mexikon teporin untxiaren bila joan zireneko beste bat eta abar.
‎Hau egoera artifizial bat zela gogorarazi zidaten, hots, planifikatua zen, eta gogoeta baten ondorioz erabakia? Londresera egindako bidaia batetik etxera itzuli nintzenean. Gure etxea Bartzelona inguruko herrixka batean dago eta bertan bizi gara Sumpta emazte espainiarra, bi alabak eta laurok.
‎Gaztea bere osasun zentrora joan zen larunbat gauean ondoeza, eztula, arnasa hartzeko zailtasunak eta sukarra zirela medio. Mexikora egindako bidaia batetik itzuli berria zela eta sintoma horiek zerri gripearen sintomekin bat datozela esan ondoren, Almansako Ospitale Nagusira eraman zuten, eta han ospitaleratu zuten prebentzio neurri gisa. Bestalde, Trinidad Jiménez Osasun ministroak esan duenez, Algecirasen kasu susmagarria baztertu egin dute, eta egoera “epidemia” dela esan du, ez “kontrolatua” dagoelako.
‎Drew Barrymore, Andy Garcia. 105 min. Beverly Hillseko txakur chihuahua bat da Chloe, eta Mexikora eginiko bidaia batean galdu egingo da. Etxera itzultzeko bidea aurkitu du, baina ez da erraza izango.
‎Drew Barrymore, Andy Garcia. 105 min. Beverly Hillseko txakur chihuahua bat da Chloe, eta Mexikora eginiko bidaia batean galdu egingo da. Etxera itzultzeko bidea aurkitu du, baina ez da erraza izango.
2010
‎Apartamentuak, pisuak edo landetxeak alokatzea (helburuaren arabera) aukera hobea da taldean eta 15 egun edo hilabete baino gehiagoko egonaldi luzeetan. Azken urteotako joerak oporraldien ‘zatikatzea’ areagotzen dela adierazten badu ere, irtenbide bikaina izan daiteke bi familia doazenean, familia ugaria denean edo lagun batzuekin egindako bidaia batean. Gastuak murrizteko modurik errazena partekatzea da.
‎Gune tropikaletara egindako bidaia batetik itzultzean, infekzioek eragiten dute lehenengo morbilitatea. Tropikora doazen 100.000 espainiarreko, 50.000 lagunek osasun arazoren bat izango dutela kalkulatzen da; 8.000 gaixorik egongo dira bidaian medikuarengana joateko, 300 ospitalizatu egingo dira bidaian edo itzuleran, eta bat hil egingo da.
‎Beti segurtasun neurriaz inguratuta dago, eta oharkabean pasatu ezinik. Europara egindako bidaia batean, ordea, zerbitzu sekretuetatik ihes egitea lortuko du, eta mutil britainiar erakargarri batekin maiteminduko da.
‎Paramaribotik Maroonsen herrixketara doazen bi anaiaren bidaia kontatzen du filmak. Arbasoen jatorrira eginiko bidaia bat, herrixketako biztanleek hirirako kontrako bidea egiten duten bitartean. Hamahiru plano luzeren bidez kontatzen du filmak bidaia bikoitz hori.
‎Eta, azkenik, Lucien Castaign Taylor eta Ilisa Barbash zuzendarien Sweetgrass filmak jaso du publikoaren saria. AEBetako Mendebaldeko bizimodua azaltzen du filmak, egungo azken cowboyetariko bik egindako bidaia bat azalduz.
‎Obanoseko paisaia txundigarri bat salan eta gorputz biluziekin osatutako konposizio indartsua gonbidatuentzako edo prestatuta zegoen gela batean. Bikotearen logelan Jose Ramon Andak egindako altzaria ohearen aurrean, kontsola izan zitekeena, eta ohe buruaren gainean tapiz gris bat, marrazki txiki gorriz betea, Iranera egindako bidaia batetik ekarria, Teresak kontatu zidanez.
‎Bi Hotson neuzkan, bat negukoa eta bestea udakoa, osaba Juanek Kanadara egindako bidaia batean niretzat erosiak. Normalean ez nituen Obaban ibiltzen, baina bat batean ideia ona iruditu zitzaidan.
2011
‎Estatubatuarra da, baina aitaren aldeko arbasoak euskaldunak zituen. Hain zuzen, Euskal Herrira egindako bidaietako batean egindako argazki bati esker saritu dute Parisko Argazki Sari entzutetsuan, Txinga eramatea izenekoari esker.
‎Geroztik liluratuta dago Euskal Herriarekin. Eta, hain zuzen, hara egindako bidaietako batean egindako argazki batengatik saritu dute Parisko Argazki Sari entzutetsuan. Urrezko domina irabazi du argazkilari amateurren artean, kirol arloko mailan.
‎Miquel Barceló pintorearekin Afrikara egindako bidaia dela iruditu zait. Aurrekoan, Kim Ki dukek Europan egindako bidaia bat erakutsi zigun, eta gauza bera egin du Lacuestak, baina Afrika aukeratuta. Ez dakit zein herrialdetan grabatu duten; hori bai, aurrekontu handiagoa erabili du eta planteamendua gehiago zaindu du... edo aurkezpena, behintzat.
‎Argumentu gutxi eta bideo sormena izan baina erdibidean gelditu den lana. Europan egindako bidai batean esku kamera batekin grabatutako zinta honek protagonista bakarra du, bere maitalea bilatzen ari den neska gaztea, eta ia elkarrizketarik ez erabili izanak bere puntua izan badezake ere saiakera hutsean gelditu da esperimentua.
‎Martin Lezetaren bigarren liburua ere ingelesez idatzi zen, baina ordurako Euskal Herrira itzulia zen eta, liburuan, bisitaldi horretan eginiko bidaia bat kontatzen da testuan. The Basque Border Line titulatzen da eta Hondarribia Hendaiatik abiatu eta, Bidasoan barrena, Frantzia Espainia muga mendietan gora Auñamendiraino autoreak eginiko bidaia du gaia.
‎Komunera sartu naiz apur batez bujia forma duen eta kerik botatzen ez duen pipatik erretzera, eta bide batez aurpegiko muskuluak lasaitzera hainbeste irribarreren ondoren, gihar minak ekiditearren; nire helburua gonbidatu ongi hezia izatea baino ez zen, eta Elisaren umorea zelatatzea, zeina Seconal irensketaren frekuentzian islatzen den. Txankleten gainean nire oinek moluskuen edertasuna erakusten dute; Italiara eginiko bidaia batean ohartu nintzen sandaliak ezin erabiliko nituela eder azaldu nahi nuenetan; horrekin gogoratu naiz Uffizin japoniar argazkilariz inguraturik Botticelliren Udaberria ri barrez aritu ginenekoaz, hormonaz gainezka ni, katekesira joan ez zen lagun batekin egotearen euforiaz bera, emakumezko irudien oinetako behatzei begira; behatz lodiaren ordez, erdikoa zuten luzeena.... Zoragarria zen barre egitea, historia klaseetarako liburuan orri bikoitza zuen koadro hark, eta begira begira egoten nintzaion matematikakoetan; nerabezaro pedantea izan nuen; neure buruari barre egitea zen, begira ze behatzak, baina ez nekien noraino algara horiek nire kontura ziren hotelera iritsi eta nire oinei begiratu nien arte.
‎Espezializatuagoa da DirectSeguros klausula. 1.000 eurorainoko mailegua da, atzerrian egindako bidaia batean aseguratuak konponketa ordaintzeko dirurik ez badu. Eguneko diru-laguntzak eta hobariak Berrikuntzak ez dira maileguak soilik.
‎Eta zein desberdinak ziren orduan bi munduak, zein desberdinak bien eguneroko erritmoak... Bernardo Atxagak, Marokora eginiko bidaia bat gogoan, ondo deskribatzen du bikoiztasun hori (2005: 224):
‎horrek adierazten duenak. Duela hogei edo hogeita bost urte Parisera eginiko bidaia batean txanpinoi itxurako butanozko berogailuak kafeetako terrazetan lehen aldiz ikusi nituenean, balioen dekadentziaren iruditzat begitandu nituen; nolabait zibilizazio endekatu baten azken hatsaren paradigma. Egun pantaila gorrizko neguko txanpinoiok ugaritzen ari dira gure kaleetan eta plazetan, alajaina!
2012
‎Testuinguruan jarritako problemak eta matematikaren aplikazioak erakusten dituztenak ere badaude: «Parisera egindako bidaia bat 26.248 pta. kostatu zait. BEZ %12 dela jakinik, zein da katalogoan jartzen den prezioa».
‎animaliak Espainiako errepideetan abandonatzea. Autoz egindako bidaia batean, gidariak ibilgailuko atea ireki, txakurrari irteten utzi eta galtzadaren erdian uzten du. Bideo labur baina sendoa, gogoeta egitera eta praktika hori geldiaraztera gonbidatzen duena.
2013
‎Alde batetik edo bestetik, lan guztiek dute interes berezi bat, eta hainbat dira Bonifacioren artelanetan aurki ditzakegun erreferentziak: Espainiako abstrakzioa eta informalismoa, Europako espresionismo mugimenduak, Matta edo Lam artista latinoamerikarren surrealismoa, Zumeta, Willem de Kooning, COBRA taldea edo Parisa egindako bidaia batean pertsonalki ezagutu zuen Pierre Alechinskyren lana. Horrek guztiak ibilbide aberats bat adierazten du, eta hauxe da erakusketan zehar ikusleak jasoko duen sentipen nagusia.
‎Andoni Lubaki argazkilariak eta Mundu Bat erakundeak Mozambike, lurraren taupada erakusketa jarri dute Urgull mendiko Guardetxean, Donostian. 2012 urtean Afrikako herrialdean eginiko bidaia baten fruitua dira argazkiak, eta UNAC Mozambikeko nekazarien batasun nazionalak egiten duen lana erakusten dute, kolore biziz. Hamar eguneko bidaia egin zuen argazkilari bilbotarrak Mozambiken.
‎Alfonso Cuaron zuzendari mexikarraren Gravity filmaren emanaldiarekin eta Cuaron beraren eta George Clooney eta Sandra Bullock aktoreen adierazpenekin jarri zen abian atzo Veneziako zinema jaialdiaren 70 ekitaldia. Gravity k bi pertsonaiak espazioan egindako bidaia bat kontatzen du, oztopoz eta zailtasunez betea. Clooney eta Bullock dira filmeko aktore bakarrak, baina bi aktoreen lana bezain nabarmengarria da ia ia Emmanuel Lubetzki argazki arduradunarena.
‎Kasu honetan, hitzek ekintzek baino garrantzi handiagoa dute, ikuspegi idealista baita nagusi; marxismoa, psikoanalisia eta beste hainbat kontu ditu hizpide. Ideien munduan barna egindako bidaia bat da. Egileen helburua maisuaren adierazpenak biltzea izan da, eta haren kontraesanak agerian geratzen dira, hortaz.
‎Bihar emango dute, 23:15ean. Arkeologiaren ikuspuntutik eginiko bidaia baten istorioa kontatzen du ikus entzunezkoak. Itsasoaren emazteak ikuskizuna abenduaren 26an ikusi da, 22:00etan.
‎Hala ere, haien jatorria ez da hain handia, eta legenda bat ere badute: batzuek diote Marco Polo izan zela Europan, Ekialderantz egindako bidaietako baten ondoren. Hasieran, elikagai horri buruzko beste galdera eta kondaira batzuk daude, eta hurrengo artikuluak erantzun nahi du.
‎Ibilgailuen matrikulekin bat egitea edo' ikusten ikusten dut' jokoan aritzea bi jarduera dibertigarri eta hezkuntzakoak dira, eta haurrak entretenitzea, autoz egindako bidaia batean
‎Herrialde jakin batzuetara doan bidaiatzean, bidaiariak hizkuntza arazoak, kultura arazoak edo tokiko ohituretan eta ohituretan desberdintasun handiak aurki ditzake. Bisita gidatua egin nahi bada edo bertako gidariak kontratatu nahi badira, aldez aurretik eskatu behar dira, norberaren kontura egindako bidaia batean. Gainera, ingelesez hitz egiten duen gida bat aurkitzea erraza izan daiteke, baina ez da ohikoa espainieraz batekin gertatzea.
‎Iraganera egindako bidaia batean murgilduta nago. Denbora gelditu da datozkidan eta doazkidan liburu artean.
2014
‎Garai hartakoak dira gau mahaiko tiraderan gordeta dituen argazkiak, Fernandorekin Berlinera egindako bidaia batean ateratakoak. Galtza bakeroak daramatza soinean Estherrek, zegoen baino argalago ematen diotenak, Fernandoren eguzkitako betaurrekoak, eta Donostian inola ere jantziko ez lukeen niki gorri deigarria.
‎2 Bilatu fitxa osatzeko hainbat irudi; Xabierren irudia, adibidez, bere gazteluaren koloretako marrazkia, aurrez egindako bidaiaren baten mapa
‎Eta arazoren bat sortzen bada, prest egon behar da, edozein inguruabarrek ahalik eta gutxien iraun dezan, egun libreetan. Aukeratutako aukera atzerrian egindako bidaia bat bada, abentura horretarako behar den guztia eramateaz gain, bere lapurreta estaltzeko aseguru bat egitea komeni da, ez puntualki edo noizean behin, baizik eta urte osoan. Garraiobide horren aseguruak ez dira oso ohikoak aseguru konpainien artean, ez baitituzte berariaz merkaturatzen bezeroen artean.
‎Atzerrira egindako bidaia baten ohiko gastuak zordunketa txartelarekin ordain daitezke, eta kreditu txartela erabili ezohiko egoeretarako
‎Londrestik, berriz, Simon Edwards baxu eta kontrabaxu jotzailea eta Leo Abrahams gitarrista etorri dira Elkar estudiora. Teklatu soinuak New Yorketik datoz, hara egindako bidaia batean Jamie Saft musikariarekin grabatu baitzituen. Ahotsa, ohi bezala, anaiarenean landu du, Azkaraten.
‎Lizeokoek barne. Liburu hau nota bilduma izanen da ororen buru, karrusaren bila egin bidaia batean paper muturretan notatu oharren koka leku.
2015
‎Han hemenka azpimarratu izan da Mendez Ferrinek Sarrionandiaren literaturan izan zuen eragina, batez ere iurretarraren lehen narratibagintzan (Gerrikagoitia, 2009). Itzulpen hori, haatik, Atxagak egin zuen, hura ere liluratuta geratu baitzen Mendez Ferrinen literaturarekin Galiziara egindako bidaia baten ondotik. Oso posiblea da, beraz, Sarrionandiak garai hartan eduki izana Mendez Ferrinen berri.
‎Etxe kanpotik ikusi ditu bisitariak umezurztegiko zaindariak, eta haien artean ezagutu ditu Pedroren ibilera eta Martinen sendotasuna. Ternuara egindako bidaietako batean, balea batek emandako kolpe batengatik, istripu larri bat izan zuen Pedrok, gaztea zelarik, eta geroztik herren geratu zen.
‎Trenez, autobusez, itsasontziz edo hegazkinez egindako bidaia batean atzerapenak edo ezeztapenak izaten badira, kalte ordaina eska daiteke.
‎SAIOA: AEBetara egindako bidaia batean jakin zuen osabak Huntington gaitza duela. Osaba hitz neurtukoa genuen, barea, egonarri handikoa, zuenarekin nahikotzen zena, lantu faltsuen gaitzesle.
‎Geltokia (Donostiako Aukeran konpainia), Edu Murumendiaraz zuzendari. Bizitza trenez egindako bidaia batekin konpara daiteke. Bidaia hori errepasatuko dugu dantzaren bitartez.
2016
‎Familia osoak egindako bidaia bat da. Nire aita argazkilaria da, eta lanagatik, hain zuzen, hamaika tokitara joan izan da, sumendien erupzioen argazkiak egitera, edo Artikoan bizi diren foken argazkiak egitera.
‎DeLonghi markako txigorgailu batetik pasatutako moldezko bi ogi xerra jan ohi zituen, laranjazko marmelada mingotsa ipinita, baina gurinik gabe. Txigorgailua Karolinak erosi zuen Italiara egindako bidaia batean. Alferrik esan zion absurdoa zela bidaia guztian zehar trastearen zama deserosoarekin ibiltzea, aparatuaren diseinu italiarra hainbeste gustatu zitzaionez.
‎–eta hain zuzen ere kiribilean egindako bidaia bat da irakurleak liburu honetan topatuko duena. Miguel Cervantes idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrenaren aitzakian Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea.
‎Miguel Cervantes idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrenaren aitzakian Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea. Kaleak eta liburuak, historia eta kondaira, errealitatea eta fikzioa, bi plano horiek uztartzen diren puntu zehatz horren bila egindako bidaia bat kontatzen du eskutan duzun lanak, eta, testuan aurrera egin ahala igarriko duzunez, kiribiletan baino ezin dira neurtu puntu horretaraino heltzeko egin behar izandako distantziak. Eta, beraz, topatu ote dudan Kixote.
‎Lurrean kiribilduta gelditu den hari kiribil horrek metro bat neurtuko du. Marcel Duchamp artistaren lan oharren artean ekintza hori proposatzen da, eta hain zuzen ere kiribilean egindako bidaia bat da irakurleak liburu honetan topatuko duena. Miguel Cervantes idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrenaren aitzakian Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea.
‎Miguel Cervantes idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrenaren aitzakian Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea. Kaleak eta liburuak, historia eta kondaira, errealitatea eta fikzioa, bi plano horiek uztartzen diren puntu zehatz horren bila egindako bidaia bat kontatzen du eskutan duzun lanak, eta, testuan aurrera egin ahala igarriko duzunez, kiribiletan baino ezin dira neurtu puntu horretaraino heltzeko egin behar izandako distantziak.
‎Conn Ltd. markakoa zen. Entzuna nuen tresna New Yorkera egindako bidaia batean erosi zuela Txominek. Pentsatu nuen hasiera batean Sotaren barkuetako batean itsasoratuko zela Txomin, beharbada Manuk berak lagunduta, adiskide giroko halako bidaia ero batean.
2017
‎Araua hautsi du, luze gabe, País Basc abestia aurkezteko (gogoratu: " Tots els colors del verd, Gora Euskadi criden fort"), esplikatzeko, batetik, 1967an Euskal Herrira egindako bidaia batek zeharo hunkitu zuela, Ez Dok Amairu, Laboa, Lete, Iriondo, Artze anaiak, eta, bestetik, Bilboko jende bat etorri dela kontzertura (Hondarribikorik ez du aipatu). Publikoak beroen txalotu duen abestietako bat iruditu zait (ez dakit zergatik, EAJ PP akordioaren ondoren, katalan eta euskaldunon arteko harremanak ez baitaude inoizko momenturik gozoenean).
‎Egun bat zoriontsu izan nahi ba duzu mozkortu zaitez, aste bat zoriontsu izan nahi ba duzu egin bidaia bat...
‎Herritxo polit txukun bat da Hozta, eta Arbaila mendigunearen iparraldeko magalean dago, txoko berde baketsu batean ezkutatua, larre jorien eta etxetzar zurien artean; ardiek bakarrik urratzen dute hango patxada lasaia, beren zintzarriekin, joan etorrian. Herriko plazako frontoian dagoen panelean adierazita dagoenez, Hoztako jauntxoen jauregiaren mendekoa da herria; horietako bat da Arnauld Sanz, zeina nabarmena baita Nafarroako erregearen zerbitzari aritu zelako hark Normandiara egindako bidaia batean, 1393 urtean.Plazako frontoitik hasiko dugu gure ibilaldia, Munhogainerantz eta Netherantz. Kalebide zabalean behera jo, eta eskuinera egingo dugu; azkeneko baserriaren ondotik pasatutakoan, lurrezko bidean aurrera segituko dugu, eta asfaltozko errepideraino iritsiko gara.
‎Zinegotziak polizia buruari begiratu zion eta honek keinu bat egin zion, erantzuteko baimena eskainiz. Ematen zuenez, alkatea Mexikoko Baztango komunitateari eginiko bidaia batetik etorria zen aitzineko gauean eta ez zekien deus aferari buruz. Areago, haren aurpegiak jet lag bizkorra salatzen zuen.
‎Itzuli zenean, galdetu nion ea ondo pasatu zuen, eta sorbaldak jaso zituen. Nik, ordea, pixka bat gehiago estutu nuen, eta bere sustraietara egindako bidaia bat izan ote zen galdetu, eta zera erantzun zidan: –Aitona, nola izango dut, ba, nahi ez ninduen lurralde baten herrimina??.
‎etxebizitza xume horretara. Etxean ez genuen inoiz jakin hau bat bateko erabakia izan zen, inguru haietara egindako bidaia batean sorturikoa, ala aspaldian hausnarturiko plana. Bat batean plana, proiektua!?
‎* 2001ean hasi zen argazkiak egiten, “interes artistikoagatik”. Egiptora eginiko bidaia batek bultzatu zuen argazkiak beste modu batean egitera ausartzera, eta orduz geroztik ez da gelditu.
‎Garai batean, Euskararen nagusitasuna agerian zelarik, edozein ikusle ohartzen zen inork ezer esan gabe. Victor Hugo frantses idazleak, adibidez, 1843an egindako bidaia batean Donostian izan zen eta honako burutapenak idatzi zituen:
‎Josebak badaki Txatok eta Kennethek badutela noizbehinkako harremana, Txatok duela urte batzuk San Frantziskora egindako bidaia baten ondoren kontaktua berreskuratu zutela, baina ez zekien hainbesterakoa zenik. Jeloskor nabaritu du bere burua eta urrundu egin da Txatorengandik, Begorengandik adina.
2018
‎Eta zertan datza? Ba, aste bateko bost egunetan hainbat derioztarrek eurek egindako bidaiaren bat kontatzen dute, euskaraz eta jendaurrean, argazkiz eta mapaz hornituta.
‎El atzerriko istripu asegurua txarteletan ohikoena da, eta aseguratuaren heriotza eta baliaezintasuna estaltzen ditu garraiobide publiko batean doanean, betiere billeteak txartelarekin ordaindu baditu. El bidaiako laguntza asegurua Ez da hain ohikoa, baina nahiko zabaldua dago, eta hainbat gorabehera estaltzen ditu, hala nola atzerrian izandako gastu medikoak, pertsona maite bat hiltzeagatik egindako bidaia bat bertan behera uztea, aberriratzea, ekipajea galtzea, hegaldia bertan behera uztea, etab. Txartelaren asegurua versus aseguru pribatua Txartelen polizak aseguru generikoak dira ez dira pertsonalizatzen bezero bakoitzaren beharren arabera, ez helburuaren arabera, ez bidaiaren arabera. Baldintza berak izango ditugu New Yorkera bagoaz eta Hego Afrikan oinez ibiliz gero.
‎Gosarian, askarian, autoz egindako bidaia batean edo arratsalde erdian pikatzeko baliabide espresa. Gailetak era askotara agertzen dira gure eguneroko bizitzan.
‎2004 urtean, berriz, Naomi hiltzear zegoela, nolabait gezurraren zama jasan ezinda, eskutitz zintzoa igorri zion Gil Aldema musikagileari, eta Paco Ibañezek abestutako seaska kantaren eraginak aitortu zituen. Izan ere, 1962 urtean Ibañezek Tel Avivera egindako bidaia batean, gauero lagun artean abesten zituen abestietako bat Pello Joxepe zen. Gaueko jai horietako batean, eta, hor dago koxka, Naomi Shemer eta bere oroimen xurgatzailea han izan ziren.
‎Hitzaren zokoratze prozesu azkarraren ondorioz, kirola eta gastronomia ipini ditugu lehen lerroa okupatzen euskararik ere ez dute-eta behar, bide batez esanda. Isiltasunerantz egindako bidaia bat dirudi. Kulturaren emantzipazioranzko urratsak egin ordez, menpeko laga dugu hor bazterrean.
‎– Ba uste dut Siziliara egindako bidaiaren batean erosi nuela. Baina ez nago oso seguru.
2019
‎Sukaldaritzaren bidez klase horren aniztasun aberatsa adierazgarria da, dozena bat herrialde desberdinetako menuak proposatuak baitira. Erakasleek erraiten diotenez, holako liburu baten egiteak bidaia baten diruztatzeaz gain, baduela ere sozial eta integratzaile helburu bat, beren arbasoenganik ukan kulturaren ezagupena eta balioa emaitea duelarik. Zenbaitzuk beren amatxirekin bildu dira errezeta horien idazteko, baloratuz beren ohidurak.
‎" Mendiaren kulturatik eta sustatzen dituen balioetatik urrun dagoen edonori gomendatuko geniokeen liburua da". Ameriketara 7 hilabetez egindako bidai bati lotutako bizipenak, marrazkiak eta poesiak jasotzen ditu bertan, eguneroko baten formatuan. 2006 urtean Ruben Epeldek euskaratu zuen" Eman izar bat" titulupean.
‎Dena dela, bizitzarentzako metaforak asmatzen jarrita, ez nuke neuretzat noriarena hautatuko, beti ardatz beraren inguruan bueltaka, beste batek agintzen dizula noiz hasi eta noiz bukatu, noiz igo eta noiz jaitsi. Konparazio bat asmatzekotan, nahiago nuke pentsatu nire bizitza motoan egindako bidaia bat izango dela, haizea aurpegian eta kurbaz beterik, baina arretaz ibiliz gero neure bizialdiaren norabidea neuk erabaki eta gidatu dudana, zoritxarreko istripurik gertatzen ez bada.
‎Ez dago besterik. Madrilera eginiko bidaia batean La poésie baroque eskola antologia erosi eta bertan Sponderen soneto batek liluratu ninduen. Badakit bertako bertso lerro bat inoiz aipu moduan erabiliko dudala, oraindik ez dakit non:
‎

Poesia atala Black and White puddingn lanak irabazi du. Antonio Casado da Roche errenteriarra da egilea eta Irlandara egindako bidai bat ekartzen du gogora idazleak. Corken gosaldu zutenekoa eta jakiek iradokitzen duten guztiaren eszena islatu du poemen bidez.Bi egileek 100 euroko saria jaso dute eta narrazio laburra eta poesia biltzen duen argitalpen ilustratu bat ere.
‎Luzia hilda zegoen orain. Berak buruko painelu bat zeukan Luziarena, oso polita, Italiara egindako bidaia batetik ekarri ziona.
‎Argazki albumen artean bat aurkitu nuen bereziki aitona amonen gauzekin. Hantxe zeuden Jacoba eta Willem, gazte, lerden, irribarretsu, ezkontza egunean, Parisa egindako bidaia batean Eiffel dorre azpian, laku batean arraun egiten... Beste garai bateko argazkiak ziren, nabarmenki, gerora banandu egin baitziren.
2020
‎Gutxiago dira sagardoa bera gaitzat daukatenak, baina badira batzuk, George Henry Durrie paisajista britainiarrak egindako" Udazkena Ingalaterra Berrian, sagardogintza" esaterako. Edota Joaquin Sorolla y Bastidak 1910ean Euskal Herrira egindako bidaia batean margotutako" Sagardo edalea", Lekeitioko ostatu bateko eszena islatzen duena.
‎Malen Amenabar Larrañagak Perura egindako bidaia bateko maletan ekarri zuen yogarekiko jakin minaren harra. Azpeitiar bat ezagutu zuten mendi ibilaldi batean eta hark izugarri ongi hitz egin zion yogaz, kristorena zela eta probatu egin behar lukeela esan zion.
‎Artiko, Josu Veneroren eta Jesus Mari Lazkanoren istorioa, Ipar Poloko Svalbard artxipelagora egindako bidaia bati buruzkoa da.
‎Kirola eta abentura beti gustatu izan zaizkit, eta Conquisera iritsita, amets bat edo ilusio bat gauzatu dut, hein batean. Iaz hartu ninduten saiorako, baina Indiara egindako bidaia baten birus bat harrapatu nuen eta grabatzera joan baino astebete lehenago ospitaleratu egin ninduten. Jota laga ninduen birus hark eta azkeneko momentura arte tentatuta ibili banintzen ere, azkenean ezin izan nintzen joan.
‎Joan den astelehenean, otsailaren 17an, hasi ziren filma errodatzen Mutrikun. Ilargi guztiak bere heriotza berreskuratze aldera neskato umezurtz batek egindako bidaia baten kontakizun fantastikoa da. Emakume misteriotsu batek kendu dio heriotza, eta trukean oparirik bikainena emaen dio:
‎Bidasoak ez zeukan ez Bidasoalderik, ez euskaldunik. Marxek eta Engelsek ubiei egindako aipamenak, hain zuzen ere, Alejo Carpentier idazleak Euskal Herriak zeharkatuz egindako bidaia bati buruz 1934an Carteles aldizkarirako egindako kronika batean agertzen diren zubietara garamatza. " Zubi arbitrarioak, estuegiak gurdi bati bide emateko, Pirinioetako milaka erreken gainean luzatuak modurik harrigarrienetan.
‎Mutikoa nintzela ez nuen oso ondo ulertzen zer esan nahi zuen. Hala ere, hainbat urte geroago, Argentinara egindako bidaia batean, José Hernández idazlearen Martin Fierro idazlanetik ateratako oso antzerako esaldi bat irakurri nuen saltoki batean. Ez zait iruditzen gure aitak harengandik hartuko zuenik!
‎Hegazkinez egindako bidaietako bat.
‎Duela bi urteko apirilaren 4 hartatik ez zait igaro egun bakar bat ere esaldi hartaz oroitu gabe. Ez zidaten deus esan Euskal Herritik eginiko bidaiaren batez, ez bertan ezaguturiko jendeaz, Teruel aldean ere ez nuen euskaldunik ezagutu. Nor ziren izenaz galdetzen zioten euskaldunak?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia