2000
|
|
Korrida
|
egin
ahal izaiteko, inguratu zuten oholesi batez Urbiaingo Erreboteko Plaza, non jokatzen baitzuten herritarrek pilotan igandeetan eta jaiegunetan, edo, noizik behin, merkatuak eta feriak prestatzen eta organizatzen, eta ohol batzuk jaso zituzten han eta hemen, jende xehearentzat, baita tribuna bat ere, bere jarlekuekin eta eserlekuekin, handikientzat eta jende printzipalarentzat.... Harea edo lur hautsa ere ekarri zuten, plaza zolan barreiatzeko eta haren estaltzeko.
|
|
...derradan ezen bagenituela gazteluan, geure sabel maskuri larrien sosegatzeko, portzelanazko bi kakontzi —edo pixontzi, edo gernuontzi... edo bazina, nola deitzen baitzion amak—, berdinak eta biribil biribilak, baita zurezko aulki bat ere, kakontzien diametroko zulo biribil bat zuena, non, beharren arabera, doitzen eta egokitzen baitziren kakontziak, egin beharrak modu lasaian eta erosoan
|
egin
ahal izaiteko. Eta guk geure egitekoa egin, eta morroi neskameak haien garbitzeaz arduratzen ziren, establietako eta ukuiluetako kloaketan eta putzu beltzetan husten zituztela, edo eiheraren aterabideko kanalean maizago, kanaleko urak, halatan, eskrementu haiek guztiak errekaraino arrasta eta eraman zitzan, jauregitik urrun.
|
|
Edo ez al dugu, urrunagorat joan gabe, Frantzisko I.aren etsenplua? Frantziako errege hura, zeinak, bere emaztekiekin eta bere burdel ibiltariarekin zituèn gehiegizko gastuei buru
|
egin
ahal izaiteko, etengabe igaiten baitzizkien herritarrei zergak, edo jauntxoei baxerarik karioenak kentzen, harik eta egun batean manatu zuen arte ezen balia zitezela san Martin Tours-koaren panteoiaren zilarrezko hesiaz, moneden egiteko... eta zeinak, halarik ere, Erromako Elizako basailu leialtzat baitzuen bere burua, halako suertez, non bere aurkako iraintzat hartzen baitzituen heresia eta fede...
|
|
Osabak goian zuen bere studioa orduko, eta Pedro Huizirena beheko solairuko gela handian egokitu zuten, zeina goiti beheiti berritu baitzuten, Pedro lanari taxuz lot ahal zekion: han oholak eta mihiseak juntatu eta pilatu zituen; hemen astokoa eta eskailera bat; alde batean lurrezko ontzi batzuk, koadroetan erabili beharreko pinturen
|
egin
ahal izaiteko, hautsak, pigmentoak eta olioa nahasgai eta osagai; bertzean pintzelak, ikatz ziriak, ganibeta, eta bertzelako tresnak, hiru argimutil eta kandela batzuk ere bai; zoko batean, berriz, ohe bat, lo egiteko.
|
|
Eta gorputzen hartan, nahi nuen, alde batetik, bertze gorputz hark irents nintzan, neure mugak haren mugagabetasunean eta infinitutasunean urtu ahal izaiteko; eta nahi nuen, aldi berean, irensten ninduena nihaurk irentsi, haren infinitutasuna ene gorputzaren mugetarat ekarri ahal izaiteko. Baina, nola nekez sar daitekeen dupa handi bat pitxer tipi batean, hala nahi izan ote nuen ene ezpainak eta ene besoak emenda zitezen eta berretu, infinitua neure hatzen artean neurtu eta neure
|
egin
ahal izaiteko...?
|
|
Etxe hartarik jalgi nintzenean, portuan ainguraturik genuen untzirantz abiatu nintzen, ez Frantsesen Ostaturantz, lagunekin geratu bezala, artean ez bainengoen neure onean... eta goiti beheiti etsaminatu eta argitu nahi bainuen, bertzalde, neure egoera, eta imajinazinoa dantzan jarri, lagunek biharamunean egin ziezazkidaketen galdegiteei ahalik eta modurik airosenean buru
|
egin
ahal izaiteko. Harako bidean nindoala, azken hiruzpalau orenetan gertatuak ezin sinetsirik, arrai sentitu nintzen, amesgaizto hartarik libratu nintzelako, baina baita bentzuturik eta zapuzturik ere, edonor zapuzteko modukoak izan baitziren, zinez, azken ordu haietan neuri gertatuak...
|
|
Eta banindoan, banindoan, eta bat batean oroitu nuen nola guardia buruak erran zigun ezen puta haiek bertze jende batzuekin elkar harturik behar zutela... baina oroitzen nituen, halaber, bere kideen hitzak eta haien irriak eta haien bertze hainbat keinu eta xehetasun, eta gero eta gehiago iduritzen hasi zitzaidan ezen guardia haiek zirela putekin elkar harturik zeuden gizonak. Eta ez ote zituen Mignon biluziak ere oinetakoak jarririk, ez bere ahalkearen eta bere dekoroaren ezkutatzeko, nola aitortu baitzidan, baina arintkiago eta fitezago ihes
|
egin
ahal izaiteko. Ongi bai ongi enplegatu zituen Parisko ilehoriak bere artea eta maina, baita sarea eta lakioa ere, ene buru handiaren atrapatzeko...!
|
|
Ene alegrantzia, saski baten gainean neure galtzak ikusi nituenean...! Eta ene premiazko premia, haien janzteko!, zeren neure gorputz arimen naufragio hartan haiek bainituen nik ohol eta salbabide, Amsterdameko karriketako jende jendailen balizko trufetarik eta haien irrietarik ihes
|
egin
ahal izaiteko.
|
2002
|
|
Argumendu zalhua duzula diot, egitan ere. Bainan nik harrigarritzat etsiko nukeiena, diot berriz ere, eideen baithako kontradizioa edo zeiherdura hori agertuko balerautate, horixe izanen lizateke; eta zuk ikhusgai diren gauzetaz egina, pentsamenduaz soilik atxiki ditezken gauzetaz ere
|
egin
ahal izaitea.
|
2014
|
|
Esanahiari lotuz, iduri zait balio dutela beti eta ekologia nozio berriak, laborantzan baita politikan, diola gazte ukaldi bat ematen. Euskaltasunaren defentsa nozio horretan sartzen da funtsean, biodibertsitatearen kontzeptuak eramaten baikaitu bizi ematera
|
egin
ahala izate desberdinei, konflikto eta pertsonaia berriak proposatuz.
|
|
Kataluniako Generalitateak azaroaren 9an kontsulta independentista
|
egin
ahal izaiteko moduak aztertzen ari da, eta, horren ildotik, Artur Mas presidentearen B plana ez da jada hauteskundeak aitzinatzea, bainan erreferenduma Herriko Etxeen esku uztea. Duda nagusia, Generalitateak izan lukeen zeregina da.
|
2015
|
|
Bere familiak egin dion omenaldian" zintzotasunaren" aldeko deia egin du ETArekin azken hamarkadetan gertatutakoa" beldurrik gabe" aztertzeko; molde berean," norberaren erantzukizuna onartzea" ere eskatu du. " Herrialde huntan elkarbizitza baketsuaren alde ezer
|
egin
ahal izaiteko, asko dago egiteko oraindik, deklaratu du Mugika, Korta fundazioaren buruak, bainan herrarik eta axolagabekeriarik gabe aitzinera begiratu behar da". Horren ildotik," soilik posible izanen da bizitakoa zintzotasunez eta beldurrik gabe aztertzea eta kontatzea lortzen baldin bada".
|
|
Sindikatuaren arabera kuotak ezabatzea huts larria izan da, eta ondorioz," babesik gabe daudela erabat" deklaratuz. EHNEko ordezkarien arabera egun, litroko 0,24 eta 0,28 euro artean eskuratzen dute ekoizleek, eta 0,356 euro lituzkete esnea ekoizteko gastuari buru
|
egin
ahal izaiteko.
|
|
32 urte bazuen hoTako hitzordurik ez zeTa ospatu Baztan aldean." Hama... bortz, ama... bat" lelopean, egin da festa Baztan osatzen duten 15 herriak euskarak batzen ditueTa aTdarrikatzeko," guziak batera, euskararen alde lanean". Euskarari bultzada emaiteaz gain, aurtengo Nafarroa Oinezek dirua biltzea zuen helburu nagusi, Baztan Ikastolaren bi eraikinak berritzeko lanak
|
egin
ahal izaiteko.
|
|
Zutabe nagusietarik, zergen erreforma: diru bilketa eta herritarren arteko parekotasuna hobetzeko, 2016an bideratua laitekeena; osasun sistema publikoan abortuak bermatzea; ikurren legea baliogabe uztea eta euskaraz ikasi nahi duten ikasle guziek hala
|
egin
ahal izaitea. Gobernu berriak" giza eskubideen urraketa eta indarkeria ekintza guziak, salbuespenik gabe, gaitzetsiko" dituela adostu dute lau indar politikoek," indarkeria ETArena, eskuin muturreko taldeena edo Estatuko funtzionarioena izan".
|
2021
|
|
Mementoan Estatu Batuek dute jende gehien kanporarazi, 10.000 eta 15.000 pertsona artean, eta gauza bera
|
egin
ahal izaitea espero dute, 50.000 eta 65.000 pertsona.
|
2022
|
|
Hala ere, argi utzi du badakiela zaila izanen zaiola primarioetara aurkezteko behar duen bezainbat babes biltzea. Haatik, erdiesten balu eta ondotik primarioak irabaz baletza, Espainiako Kongresuan duen diputatu kargua utziko lukeela abisatu du, programaren prestaketa behar bezala
|
egin
ahal izaiteko. Halaber, auzapez bilakatzen balitz, soldatari uko egin eta erretretatik biziko litzatekela zehaztu du.
|
2023
|
|
Gainera, lekualdatzea edo transposizioa
|
egin
ahal izaitea egiaren irizpidea da; eta lekualda ezin daitekeena ez da egia; halaber, ikuspuntuz aldatzean itxuraldatzen ez den gauza, ez da egiazko objektu solido bat begi iruzurra baizik. Pentsamenduan ere bada hiru dimentsioko espazio bat.
|