2021
|
|
Horri guztiari gehitu litzaioke arestian aipatu edukien desagerpena, horrek heziketa sistema benetan kaskar bihurtzen duelako. Esan bezala," ikasten ikasi" mantrarekin ahaztu dugu" ikastea" bera, zoriontasunean oinarrituriko pedagogia berriek ez dute
|
edukirik
transmititu nahi, konpetentzien bidez berez bereganatuko baitituzte eduki horiek. Alez ale piloa desagertu da azkenik, eta horri, oraindik ere, piloa esaten diote.
|
|
Horretan sinestea egun absurdua da.
|
Edukiak
transmititu behar dira; eta, Ken Robinsonek dioen moduan, oraindik eduki askoz gehiago, benetako piloa osatu arte, horrekin bakarrik dena errotik aldatuko ez dela jakin arren. " Ikasten ikasi" eta" ikasi" behar da, biak baitira ezinbesteko eta elkarren osagarri —elkarren beharra daukate ia beti— Horren bitartean, zoritxarrez, ale gutxirekin jarraitzen dugu, bi ondorio nagusirekin:
|
|
Zertarako ezagutu eta menperatu behar du irakasleak bere dizipina, metodologia jakin bat ezartzera derrigortua dagoenean? Zertarako
|
edukiak
transmititu ez eta, gainera, ikasleak bere kabuz ikasi behar duenean. Batetik irakasleak aditua izan behar duela esaten da baina, bestetik, edozein izan daitekeela irakasle ere esaten da; gauza bera gertatzen da ustezko komikatzeko gaitasunarekin, jada irakasleak ez baitu ezer igorri behar.
|
|
Durkheimek esan bezala, praktika jakin batzuk ezartzeko, nahikoa da bezaketa makinalarekin; ideiak eta sentimenduak, ordea, arrazoiaren bidez baino ezin dira komunikatu, gutxika gutxika. Horregatik, Dubeti jarraiki, Elizak abiatu zuen eskola ez zen
|
edukiak
transmititzeko leku huts bat, espazio morala ere izan behar baitzuen halabeharrez. Ideiez eta sentimenduez beteriko espazio moral horrek, noski, ez du ume eta nerabeengan bakarrik eragiten, irakasleek ere ezin baitute ihes egin.
|
|
Alabaina, hausnartze prozesu horretan murgildurik gauden bitartean, ezinbestekoa baita hausnarketa hori, uste dut badagoela etorkizun posible guztietan ikuspegi ilustratu batetik erabat erabilgarria den diziplina bat, diziplina jakin bat goratzea gustuko ez dudan arren; paradoxikoki, baztertuta eta zokoratuta egon ohi den diziplina bat: ...rtzeko gaitasunagatik baizik, galderak egiteko gaitasunagatik —testuingurua bat ala bestea izan— Horren da garrantzitsua diziplina ez litzatekeela arlo gisa planteatu behar, are gutxiago filosofiaren historia huts bat bezala, modu transbertsalean baizik, modu osagarrian; are gehiago, Sanchez Tortosarekin batera, uste dut irakasle guztiek izan luketela moduren batean edo bestean filosofo,
|
edukiak
transmititzeaz gain ume eta gazteak dena zalantzan jartzera bultzatu ere egin lituzketelako horretarako, noski, irakasleen formakuntzan presentzia izan luke filosofiak— Filosofiak, Horkheimerren hitzetan, funtzio sozial ezinbestekoa du, ezarria dagoenaren kritika egitea; edo, Kantek zioen moduan, filosofiak modu aske eta pertsonalean arrazoitzeko gai diren pentsalari autonomoak sortzen ditu,... Deleuzek ere, beste zentzu batean, filosofiak zentzu berriak sortzeko balio digula dio.
|