2015
|
|
Hona hemen, irakurle abisatuaren eskura, Avilako Santa Teresaren lan osoak eta mardulak, era erara eta gaztelaniatik euskarara bihurtuak. Jakina
|
denez
, mistikoen artean lehen lehenetarikoa da Gaztelako Santa eta bertako hizkuntza erabili zutenen artean, goi mailakoa ere. Urrezko letrekin jaso ohi da haren testugintza literatura liburuetan.
|
|
Klasikotik klasikora, klasikotasunez landu ditu Baraiazarra itzultzaile trebeak Santa Teresaren testuak. Horretara, jada gaztelaniazko testu klasikoa
|
dena
, euskarazko klasiko bihurtzeko tenorean jarri du, aurrerantzean modu eskuragarri eta esanguratsuan izango baititu euskal irakurle horrek mistika katolikoaren testurik behinenak.
|
|
Oi nire Jainkoaren zauriei darien iturri biziak, bai oparo jarioko duzuela beti gu elikatzeko eta bai ziur joango dela bizitza dohakabe honetako arrisku artean jainkozko likore honetatik elikatzen saiatzen
|
dena
.
|
|
3 Lazarok ez zizun eskatu berpizteko. Emakume bekatari baten erreguz egin zenuen; begira hemen, ene Jainko, hura baino bekatari handiagoa
|
dena
; zure errukiak argi egin dezala. Nik, ezereza banaiz ere, eskatu nahi ez dizutenengatik eskatzen dizut.
|
|
Oi, ene Jainkoa! ...a eta gozotasunez betea izan den arima batek, orduantxe hil berri, bere burua betiko galdua ikusten duenean, eta ongi ulertzen duenean amaierarik gabeko egoera izango dela (han alferrik izango zaiola fedeko gauzez pentsatu nahi ez izatea, hemen egin ohi zuenez), eta ia oraindik gozatzen hasi ere ez zela egin zeritzanetik bere burua aldendua ikusten duenean (eta arrazoiz, biziarekin batera amaitzen
|
dena
, unetxo bat baizik ez baita), eta lagunarte itxuragabe eta errukigabe hartaz inguratua; lagunarte harekin sufritu duela beti, sugez beteriko aintzira kirasdun hartan sartua, eta haietatik gehien ahal duenak hozkadarik handiena egingo diola; zorigaiztoko ilunpe hartan ez dute ikusiko oinaze eta mina emango dizkiena baino besterik; ez dute ikusiko sugar beltz baten argia baino besterik! Oi, bera denerako zein motel azaldua doan!
|
|
1 Oi ene Jainkoa eta ene egiazko sendotasuna! Zer da hau, Jauna, gu
|
denerako
koldarrak izatea, zure aurka egiteko izan ezik. Hemen biltzen dira Adamen seme alaben indar guztiak.
|
|
Nork ematen ditu indar hauek? Zure aurkako borroka honetan jarraitzen dioten buruzagia ez ote da, nonbait, zure mendekoa eta betiko surtan ezarria
|
dena
–Nola jarraitzen diote hain pobrea denari, zeruko aberastasunetatik bota baitzuten?
|
|
Zure aurkako borroka honetan jarraitzen dioten buruzagia ez ote da, nonbait, zure mendekoa eta betiko surtan ezarria dena? Nola jarraitzen diote hain pobrea
|
denari
, zeruko aberastasunetatik bota baitzuten. Zer eman dezake berarentzat ezer ez duenak, zorigaitz ikaragarria baino besterik?
|
|
Zer erremedio ematen diozu lurrean hain gutxi duenari, atseden pixka bat izan dezan zugandik at? Oi biziaren luzea!, oi atsekabezko bizia!, oi bizitzen ez den bizia!, oi bakardadea bakarrik
|
dena
!, erremediorik gabea! Bada, noiz, Jauna, noiz?, noiz arte?, zer egin dezaket, ene On hori, zer egin dezaket?
|
|
3 Oi, bai gauza zaila eskatzen dizudala, ene egiazko Jainkoa: maite ez zaituena maite izan dezazula, dei egiten ez dizunari irekitzea, gaixo egotea gogoko duenari eta gaixotu nahirik ari
|
denari
osasuna eman diezaiozula! Zuk diozu, ene Jauna, bekatarien bila zatozela; hauek dira, Jauna, egiazko bekatariak.
|
|
Gehien ahal duenak, azpikeria handiagoak asmatzen ditu bere Erregearen aurka. Badakizu, ene Jauna, askotan gehiago beldurtzen ninduela azken epaiketako egun ikaragarri honetan zure jainkozko aurpegia nire aurka haserre ikusiko ote nuen gogoratzeak, irudimenean agertzen zitzaizkidan infernuko oinaze eta sumin guztiak baino; eta zure errukiak gorde nintzala niretzat hain gauza erdiragarria
|
denetik
eskatzen nizun, eta orain ere halaxe eskatzen dizut, ene Jauna. Zer etor dakidake lurrean honen mailara iristen denik?
|
|
Hau zentzugabekeria eta itsukeria! Nahigabea hartzen dugu gauza bat galtzean, orratz bat edota gabirai bat, airean hegan ikusiz begiei atsegin emateko baizik ez
|
dena
, galtzean, eta handia da gero nahigaberik ez hartzea, Jainkoaren handitasunezko arrano hegalari hau eta amairik gabe gozatzeko den erreinu bat galtzean! Zer da hau?
|
|
Zain egon, zain egon, ez baitakizue ez egunik, ez ordurik. Itzarrik egon, laster batean igarotzen baita guztia, zure desirak ziurra
|
dena
zalantzako, eta aldi laburra aldi luze bihurtzen badu ere. Kontuan izan, zenbat eta kementsuago borrokatzen zaren, gehiago agertuko duzula zeure Jainkoari diozun maitasuna eta gehiago gozatuko duzula zeure Maitearekin amairik izan ez dezakeen poz eta atseginez.
|
|
Har ezazu Zuk behar diren baliabideak nire arimak beraren nahierara baino gehiago zurera zerbitzu egin diezazun. Ez zigortu ni nik neuk nahi edo desira dudana emanez, zure maitasunak (nigan beti bizi
|
denak
), hala nahi ez badu. Hil bedi honezkero ni hau, eta bizi bedi nigan ni baino gehiago eta niretzat ni neu baino hobea dena, nik zerbitzu egin diezaiodan.
|
|
Ez zigortu ni nik neuk nahi edo desira dudana emanez, zure maitasunak (nigan beti bizi denak), hala nahi ez badu. Hil bedi honezkero ni hau, eta bizi bedi nigan ni baino gehiago eta niretzat ni neu baino hobea
|
dena
, nik zerbitzu egin diezaiodan. Bera bizi bedi eta eman biezat niri bizia; Bera errege izan bedi, eta ni beraren gatibu, nire arimak ez baitu nahi bestelako askatasunik.
|
|
Hala ere, ai ene, Jauna, bai luzea dela nire erbestealdia! Laburra da denbora oro, zure betikotasunaren ordez emateko; oso luzea da egun bakar bat eta luzea da ordubete ere, Zu irainduko zaituen jakin ez eta horren beldur
|
denarentzat
. Oi hautatze askatasuna, zu bai zarela askatasunaren gatibu errukarria, sortu zintuenaren beldur eta maitasunari josirik ez bazaude!
|
|
Itxaron Jainkoagan, orain ere Berari aitortuko baitizkiot neure bekatuak eta beraren errukiak, eta guztiak bat eginik, gorespen kanta egingo dut amaigabeko intziriez neure Salbatzaile eta neure Jainkoari. Gerta daiteke neure aintza kantatuko diodan egunen bat iristea, eta nire kontzientzia atsekabetua izango ez
|
dena
; orduan intziri eta beldur guztiak amaituko dira; baina, bien bitartean, itxaropenean eta isiltasunean izango da nire indarra. Nahiago dut betiko bizitzarako ahaleginez eta itxaropenez bizi eta hiltzea, kreatura guztien eta amaituko diren ondasun guztien jabe izatea baino.
|
|
Izenburuan bertan dago liburu honetaz dakigun ia guztia.
|
Dena
dela, frai Luisek hor ematen dizkigun datu guztiak ez dira ziurrak: ez idatzi zen data, ez autorearen Jauna hartzeekin izan dezaketen zerikusia.
|
|
Hauek osatzera datoz Konstituzioak, Arimako Kontakizunak eta Olerkiak.
|
Dena
dela, Gutunetan orduko gizartea agertuko zaigu eta Teresa gizarte hartan murgildurik. Eguneroko bizitza ikusteko tresna ezin hobea gertatuko zaigu.
|
|
Fraide, moja, familia, pertsona guztiak pozteko izango dela espero dut. Perfekzio Bidea, zoriontasun bidea, guk
|
denok
goza dezagun.
|
|
Bibliako Hasieran kontatzen
|
dena
esan nahi da (Has 19, 26).
|
|
Berberak ematen du horren definizioa: . Naturaz gaindikoa deitzen diot nik, ahaleginak ahalegin, giza abileziaz eta arduraz lortu ezin
|
denari
; hala ere, hartarako prestatzea bai lor daiteke? (Arimako Kont. 5, 3).
|
|
Esandakoa baino pixka bat gehiago
|
dena
: gelditasunezko otoitza baino pixka bat gehiago dena.
|
|
Esandakoa baino pixka bat gehiago dena: gelditasunezko otoitza baino pixka bat gehiago
|
dena
. –Espirituzko lokartzeaz?
|
|
Gai berean jarraitzen du, eta beste era bat jartzen: Jainkoak arima espirituaren hegaldira jasotzen duenekoa, esanda dagoen eraz bestelakoa
|
dena
. –
|
|
1 Bada beste liluramendu modu bat, edo espirituaren hegaldia deitzen diot nik, izatez guztia bat izan arren, barruan oso desberdin sentitzen
|
dena
; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso osoan bat eginik egotea ere, arimaz nahi duena egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
|
|
2 Eta, ba ote da horri aurre egiteko biderik? ...Jainkoak aditzera eman nahi diola arimari, hau hainbat aldiz eta hain benetan jarri denez gero beraren eskuetan, eta gogo beteaz bere burua oso osoan eskaini dionez gero, kontura dadila honezkero ez duela bererik ezer, eta era nabarian mugimendu oldartsuaz harrapatua da; eta erabaki zuen, inoiz ikusi baduzue, anbarak jasotzen duen lasto batek baino gehiago ez egitea bere aldetik, eta hain ahaltsua
|
denaren
eskuetan bere burua uztea, gauzarik hoberena nahitaezkoa bertute egitea dela ikusten baitu. Eta lastoa aipatu nuenez gero, egia da, izan ere, erraldoi batek lasto bat jaso dezakeen bezala jasotzen baitu espiritua gure erraldoi handi honek.
|
|
Eta bat batean hainbeste gauza erakusten dizkiote era batera, non, urteetan bere irudimen eta adimenaz haiek sailkatzen lan egingo balu ere, ez bailuke sailkatu ahal izango mila zatitik bat ere. Hau ez da adimenezko ikuskaria, irudizkoa baizik, arimako begiekin hemen gorputzeko begiekin baino askoz hobeki ikusten
|
dena
, eta hitzik gabe aditzera ematen zaizkio gauza batzuk; esaterako, santu batzuk ikusten baditu, haiekin harreman handia izan balu bezala ezagutzen ditu.
|
|
Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala. Hain laster igarotzen
|
dena
ez dela probetxu handikoa irudituko zaizue, baina hain dira handiak ariman uzten dituenak, non hortik igaro denak izan ezik, ez baita jakingo haren balioa ulertzen.
|
|
10 Ari garen gai honetan ez da horrela, bestera baizik: arima ezer ikusiko duen inolako usterik gabe, halakorik burutik pasatu ere gabe, bat batean aurrean jartzen zaio
|
dena
batera eta ahalmen guztiak eta zentzumenak nahasi egiten dira beldur handiaz eta zalapartaz, berehala zorioneko bake hartan haiek ezartzeko. San Paulo eraitsia izan zenean zeruan ekaitz hura eta zalaparta izan zenez, horrela hemen ere barruko mundu honetan higidura handia sortzen da, eta bat batean, esan dudanez?
|
|
12 Behar beharrezkoa
|
dena
, ene ahizpak, aitor entzulearekin lau lau eta egiaz ibiltzea da, ez diot bekatuak esatean soilik, hori argi baitago, otoitzaren berri ematean baizik; izan ere, hori egin ezean, ez dut ziurtatzen ongi zoaztenik, ezta irakasten dizuena Jainkoa denik ere; oso maite du Jaunak bere ordezkoari Berari bezain argi eta egiaz hitz egitea, honek arimaren pentsamendu guztiak, eta areago egintzak, txikienak b... Eta horrela jokaturik, ez zaitezte ibil asaldaturik ezta ezinegonik ere, Jainkoarena ez bada ere, apaltasuna eta kontzientzia ona baduzue, ez duzuelako kalterik izango; izan ere, Haren Maiestateak badaki txarretik ona ateratzen, eta deabruak galdu nahi zintuzten bidetik, gehiago irabaziko duzue.
|
|
5 Baita gertatzen da, halaxe bat batean eta ezin esan daitekeen eran, Jainkoak berarengan egia bat agertzea, dirudienez, kreaturetan dauden guztiak ilundurik uzten dituena, oso argi ulertaraziz gezurrik esan ezin dezakeen egia Bera dela soilik; eta ongi ematen da aditzera Davidek salmo batean dioena, hau da, gizaki oro gezurtia dela, sekula horrela ulertu ez
|
dena
askotan entzun arren. Jainkoa hutsik egin ezin duen egia da.
|
|
Urteak esan dut, hemen aipatu dudan pertsonari gertatu zaiona kontuan izanik, ongi baitakit Jainkoari ez zaiola mugarik ezarri behar, arima bat unetxo batean eraman dezakeelako hemen esaten den goreneraino. Ahaltsua da Haren Maiestatea egin nahi duena egiteko eta gugatik asko egiteko gogotsu ari
|
dena
.
|
|
Baina guztia da gutxi gero ematen diezunaren ondoan. Ongi da asko
|
dena
asko kostatzea. Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da.
|
|
kaliza edateko gai ote ziren. [12] Nik uste dut, ahizpak, guztiok erantzungo genukeela baietz, eta arrazoiz, gainera; izan ere, Haren Maiestateak adorea ematen dio duela ikusten duenari, eta gauza guztietan babesten ditu arima hauek, jazarpenetan eta gaizki esateetan haien alde irtenik, Magdalenaren alde irten zenez, hitzez ez bada egitez; eta azken batean,
|
dena
batera ordaintzen die hil aurretik, orain ikusiko duzuenez. Izan bedi betiko bedeinkatua eta gorets bezate kreatura guztiek, amen.
|
|
Nork lortuko du haren erruki eta handitasunak kontatzea? Ezinezkoa da, eta horrela ez zaitezte harritu esanda dagoenaz eta esango denaz, Jainkoaz esan behar
|
denaren
seinaletxo bat baino besterik ez da-eta. Nahiko erruki agertzen digu gauza hauek halako pertsona bati jakinaraztean, haren bidez iritsiko baikara gu jakitera; izan ere, zenbat eta gehiago jakin kreaturekin komunikatzen dela, gehiago goretsiko dugu haren handitasuna eta Jaunari hain atsegin zaizkion arimak ez gutxiesten saiatuko gara; gutariko bakoitzak dugu arima bat, baina ez dugu ederresten Jainkoaren irudira egindako kreatura batek merezi duen bezala, eta horrela ez ditugu ulertzen harengan dauden sekretu handiak.
|
|
Jainkoa goretsia eta zertxobait gehiago ulertua izan dadila, eta oihu egin diezadala mundu guztiak; are gehiago, beharbada, hila izango bainaiz ni honek argia ikusten duenerako. Bedeinkatua izan bedi betiko bizi
|
dena
eta biziko dena, amen.
|
|
Jainkoa goretsia eta zertxobait gehiago ulertua izan dadila, eta oihu egin diezadala mundu guztiak; are gehiago, beharbada, hila izango bainaiz ni honek argia ikusten duenerako. Bedeinkatua izan bedi betiko bizi dena eta biziko
|
dena
, amen.
|
|
3 Espiritualki bere emaztetzat hartu duen arima honek Berarenganako desiragatik sufritzen eta sufritu duenaz gure Jaunak erruki hartzea nahi duenean, espirituzko ezkontza burutu aurretik, bere egoitzan sartzen du, hau da, zazpigarren honetan; izan ere, zeruan duen bezala, ariman beste egoitza bat izan behar du, Haren Maiestatea bakarrik bizi
|
dena
, hau da, beste zeru bat. Izan ere, zerikusi handikoa da, ahizpak, arima gauza ilun edo halakotzat ez hartzea; ikusten ez dugunez gero, gehienetan, ikusten dugun hau izan ezik gainerako barruko argirik ez dela irudituko zaigu, eta gure arimaren barruan nolabaiteko iluntasuna dagoela.
|
|
Nire iritziz, kontuan izateko seinalerik ziurrenak hauek dira: lehenengoa eta egiazkoena hizketa horren indarra eta nagusitasuna da, hitzetan eta egiteetan erakusten
|
dena
. Argiago azalduko dut:
|
|
...n, dudaren bat etorri eta hala ote den ez ote den adimena zalantzan ibili arren, ariman bertan ezin etsizko ziurtasuna dago; eta hori, baita gauzak berak ulertu dituen bidetik ez baina kontrakotik doazenean ere, eta urteak igaro arren, ez zaio burutik kentzen Jainkoak gizakiek ulertzen ez dituzten beste bitarteko batzuk bilatuko ez dituenik, baina azken batean beteko dela; eta halaxe gertatzen da;
|
dena
dela, diodanez, sufritu egiten da bide hartan okertze ugari gertatzen direnean, izan ere, hura entzun zuela denbora luzea denez gero eta Jainkoa dela esaten dioten ondorioak eta ziurtasuna, orain geratzen zaizkionak, dagoeneko iraganeko gauza direnez gero, zalantzak izaten dira, deabrua izan ote zen, irudipena izan ote zen. Une honetan ez zaio geratzen horrelakorik ezer; are gehiago, bizia emango luke egia harengatik.
|
|
10 Irudimenak sortuak badira, seinale hauetako bat ere ez dago, ez ziurtasunik, ezta bakerik eta barruko gozotasunik ere;
|
dena
dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu zaien pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen p... Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da.
|
|
12 Bada beste erarik ere Jaunak arimari hitz egiteko, nik beraren aldetik oso ziurtzat dudana, adimenezko ikuskariren batekin izaten
|
dena
; geroago esango dut hau nolakoa den. Arimaren barru barruan gertatzen da, eta iruditzen zaio hain argi entzuten dizkiola hitz haiek arimako entzumenaz Jaunari berari eta hain sekretuan, non, ulertzeko erak berak, ikuskariak berak egiten dituen jarduerekin batera, sendotzen eta ziurtasuna ematen baitu han ezin duela deabruak muturrik sartu.
|
|
hitzetan badago zerikusia, argi argi esanak izanik, egiazko espirituan bezala zalantzarik ez izateko eran entzun ote ziren; baina hark (deabruak) ditu esandako ondorioak imitatu, ez ariman bake hori utzi, ezta argia ere; alderantziz, egonezina eta nahasmena utziko ditu.
|
Dena
dela, du kalte handirik egin edota batere ez du egingo, arima apala bada eta esan dudana egiten badu, hau da, entzuten duena gorabehera, ezer ere ez egitea.
|
|
7 Ez dakit diodan honetan ongi ari naizen, entzun badut ere, ez baitakit hartaz ongi oroitzen naizen. Moisesek berak ere ez zuen jakin sasian ikusi zuen guztia esaten, Jainkoak esatea nahi zuena baizik;
|
dena
dela, Jainkoak haren arimari bere sekretuak ziurtasunez agertu ez balizkio Jainkoa dela ikus eta sinets zezan, nekez jarriko zen hainbeste lanetan eta hain astunetan; baina hain gauza handiak ulertuko zituen sasitza hartako arantza artean, non adore eman baitzioten Israel herriaren alde egin zuena egiteko. Beraz, ene ahizpak, Jainkoaren ezkutuko gauzak ulertzeko ez dugu arrazoi bila jardun behar, baizik eta, ahaltsua dela sinesten dugunez gero, argi dago sinetsi behar dugula gu bezalako ahal izate urriko har batek ezin dituela ulertu haren handitasunak.
|
|
Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. Arrazoi handiagoz, ene alabak, gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu
|
dena
ezin duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek ere halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren bat eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke.
|
|
Ongi da, hala ere, beldur izatea eta arreta handiagoz ibiltzea, eta ez hain fidaturik, hain mesedetuak izanik, arretarik gabe ibil zaitezketelakoan, Jainkoagandikoa ez delako seinalea baita, esanda dauden ondorioekin zeuon burua ikusten ez baduzue. Egoki da hasieretan jakintsu on bati aditzera eman diezaiozuen aitortzapean, haiek baitira argia emango digutenak, edota, pertsona oso espiritual bati, halakorik balego; eta halakoa ez bada, hobe da oso jakintsua
|
dena
; bietakoak baleude, jarri harremanetan batarekin eta bestearekin. Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak ezin baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari, ez dezala onar engainatuak izan zaitezten.
|
|
9 Pertsona batzuk (eta badakit egia
|
dena
, nirekin tratatu dutela, eta ez hiru edo lauk, askok baizik) hain irudimen ahula dute, edo adimena hain eraginkorra, edota ez dakit zer den, baina irudimeneko gauzetan hainbeste murgiltzen da, non, buruan garbi sortzen duten guztia ikusi egiten dutela iruditzen baitzaie; hala ere, egiazko ikuskaria ikusi izan balute, ulertuko lukete, duda mudarik ez izateko eran, engainua; izan ere, beraiek doaz ... Oso gauza jakina da ez zaiola horri jaramonik egin behar, eta horrela, amesturiko gauza baino askoz ere gehiago ahanzten da.
|
|
5 Beharbada, hauxe da san Paulok dioena: Jainkoarekin elkartzen
|
dena
Harekin espiritu bat bera egiten da; ezkontza goren honi dagokiola dio, Haren Maiestatea bat egitearen bidez arimara etorri delakoa baitu. Eta beste hau ere badio:
|
|
1 Orain, bada, tximeletatxo hau hil zela diogu, atsedena aurkitu zuelako poz handi handiaz hil zela, eta Kristo bizi dela harengan. Ikus dezagun zer bizimodu daraman, edota zer alde dagoen bera bizi zenetik hona; izan ere, ondorioetan ikusiko dugu esanda geratu
|
dena
egia den ala ez. Nik dakidanez, esango ditudan hauek dira:
|
|
1 Gatozen, bada, orain jainkozko eta espirituzko ezkontzaz hitz egitera;
|
dena
dela, mesede handi hau bere osotasunean ez da beteko bizi garen bitartean, Jainkoagandik urrunduko bagina, galdu egingo bailitzateke on handi hau.
|
|
3 Esana dut, konparazio hauek beste egokiagorik ez delako jartzen direla; kontuan har dadin, hemen ez dagoela gorputzaren oroipenik, gorputz hartan arimarik ez balego baino gehiago, espiritua soilik balego bezala baizik, eta espirituzko ezkontzan are gutxiago, bat egite sekretu hau arimaren barru barruko erdigunean, Jainkoa bera omen dagoen lekuan, gertatzen delako; nire iritziz, sartzeko aterik behar ez duen lekuan. Ez dela sartzeko aterik behar diot, orain arte esan den guztia, dirudienez, zentzumen eta ahalmenen bidez gertatzen baita, eta Jaunaren Gizatasunaren agertze honek horrela izan behar zuen; baina espirituzko ezkontzaren bat egitean gertatzen
|
dena
oso bestelakoa da: Jauna arimaren erdigunean agertzen da, ez irudizko ikuskariaz adimenezkoaz baizik, baina aipaturiko haietan baino era finagoan, Apostoluei atetik sartu gabe agertu eta. Pax vobis?
|
|
8 Eta horrela, arima hauen desirak ez doaz honezkero erregalu eta gozotasunak izatera, Jauna bera dutelako beraiekin, eta Haren Maiestatea delako orain bizi
|
dena
. Argi dago haren bizitza etengabeko oinazea baino besterik ez zela izan, eta gurea ere halakoa izan dadila egiten du, gurariz behintzat, gainerakoan ahulak bezala eramaten gaitu; hala ere ongi betetzen ditu bere indarrez, behar dutela ikusten duenean.
|
|
Gauza guztietatik askatze handi bat du eta beti bakarrik edo arimaren baten onerako zeregin batean egoteko gogoa. Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo
|
dena
delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez. Hemen gozotasun handiz gertatzen da, baina ez dator ez pentsamendutik, ez oroimenetik, ezta arimak bere aldetik egin zuela uler daitekeen ezertatik ere.
|
|
Eta zuek, ene ahizpak, ez ezazue gutxitzat har lehen mesede hau, ezta ez zaitezte nahigabetu Jaunari berehala erantzuten ez badiozue, Haren Maiestateak ongi dakielako egun eta urte asko itxaroten, batez ere ekina eta asmo onak ikusten dituenean. Ekina da hemen gehien behar
|
dena
, horrekin ez baita sekula ere asko irabazi gabe geratzen. Hala ere, ikaragarria da hemen deabruek egiten duten gerra mila eratara eta aurrekoan baino ere arimaren nahigabe handiagoaz; izan ere, han mutu eta gor zegoen; gutxi entzuten zuen behintzat eta erresistentzia gutxiago jartzen zuen, hein batez garaile irteteko itxaropena galdua duenaren antzera; hemen adimena biziago dago eta ahalmenak trebeago:
|
|
5 Arrazoi hauek deabruak mende hartzeko erakoak dira. Baina, ene Jaun eta Jainkoa!, huskeriazko gauzetan izaten den ohiturak eta mundu guztiak horixe egiten duela ikusteak
|
dena
hondatzen du. Izan ere, hain hila dago fedea, non nahiago baitugu ikusten duguna hark dioskuna baino; eta egia esan, ez dugu ikusten zorigaitz handia baino besterik ikustekoak diren gauza hauen atzetik doazenengan.
|
|
7 Hau beste batzuetan esan badut ere, hain garrantzitsua izanik, berriro esaten dut hemen: ez dezala kontuan har hasten den honetan esku erakutsiak daudenik, hain eraikin baliotsu eta handia egiten hasteko era oso kaskarra bailitzateke hori; hondar gainean eraikitzen hasten badira, behera etorriko da
|
dena
; ez dute sekula lortuko nahigabetuak eta tentatuak izan gabe egoterik. Izan ere, ez dira egoitza hauek mana euria egiten duenekoak; aurrerago daude horiek, guztiak arimak nahi bezalako zaporea duen tokian, hark ez duelako nahi Jainkoak nahi duena baino besterik.
|
|
Hau ere bada, gero, oraindik milaka oztopo eta inperfekzio artean gaude eta bertuteak oraindik ez dakite ibiltzen, orain dela gutxi jaiotzen hasi baitziren, eta ez gara lotsatzen otoitzean gozotasunak nahi izateaz eta lehortasunen kexu izateaz? Ez dakizuela horrelakorik gerta, ene ahizpak; besarka ezazue zuen Senarrak bere gain eraman zuen gurutzea eta izan gogoan horrek izan behar duela zuen egitekoa; gehien sufri dezakeenak, sufri dezala Harengatik, eta bera izango da ondoen irtengo
|
dena
. Gainerakoa, beharrezkoa ez den gauza bezala, Jaunak ematen badizue eskerrak eman.
|
|
...onela da zer edo zertan gutxietsiak izatea edota izen ona pixka bat galtzea gertatzen zaienean; Jainkoak askotan onez eramateko grazia egiten badie ere (bertutea jendaurrean indartzearen oso zalea delako, haiek dutela uste den bertuteak berak kalterik izan ez dezan, eta baita zerbitzu egin diotelako ere, oso ona baita gure On hau), han geratzen zaie ezin dutelako kezka, laster batean ezeztatzen ez
|
dena
. Oi ene Jainkoa!
|
|
6 Beharbada, gaitik irtenda nabilela irudituko zaizue, ene ahizpak, eta ez naizela zuekin ari; izan ere, horrelakorik ez dago hemen, ez dugu ogasunik, ez dugu nahi ere eta ez gabiltza horren atzetik, ezta ez gaitu inork iraintzen ere. . Horregatik konparazioek ez dute adierazten hemen gertatzen
|
dena
; baina gerta daitezkeen beste gauza asko ateratzen dira haietatik; ez da komeni izendatzea, ezta ez dago zertan izendaturik ere. Hortik aterako duzue utzi zenutenaz erabat hustuak zaudeten ala ez; izan ere, badira gauzatxo batzuk, honelakoak ez badira ere, zeuen grinen nagusi zareten ala ez ikusteko.
|
|
–Onuragarria da otoitzean nahiko barreiatu ohi
|
denarentzat
.
|
|
1 Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen
|
dena
zuek ulertzeko eran esan dezadan; izan ere, naturaz gaindiko gauzak izaten hasten dira, eta oso zaila da aditzera ematea, Haren Maiestateak egiten ez badu, idatzi zen beste leku batean bezala, nik ulertzen nuen heinean, orain dela hamalau urte, gutxi gorabehera. Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago dudala uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea.
|
|
Esanak dauden pozek ez dute zabaltzen bihotza; bestera: eskuarki pixka bat estutu egiten dutela dirudi, Jainkoagatik egiten
|
dena
ikustearen poz guztiarekin bada ere; baina halako malko larri batzuk datoz, nolabait grinak eraginak diruditenak. Nik gutxi dakit arimaren grina hauetaz, eta sentsualitate eta gure izaeratik datorrenaz, oso motela naizelako, bestela beharbada emango nuke aditzera?; nik handik igaro izanik ulertuko banu, jakingo nuke aditzera ematen.
|
|
Beharbada ez dakigu zer den maitatzea, eta ez naiz asko harrituko; izan ere, maitatzea ez datza gozotasunik handiena izatean, baizik eta gauza guztietan Jainkoa poztu nahi izateko erabakirik sendoenean eta, ahal dugun heinean, Hura ez iraintzen saiatzean, eta beraren Semearen ohore eta aintza beti aurretik joan daitezela eta Eliza Katolikoaren hazkundea eskatzean. Hauek dira maitasunaren seinaleak, eta ez uste izan kontua beste ezer ez pentsatzea denik, eta pixka bat barreiatzen bazarete
|
dena
galdua denik.
|
|
Eta gaitza hau da: Zugan pentsatzea baino beste jakin beharrekorik ez delakoan gaudenez gero, ez dakigu dakitenei galdetzen ezta zer galdetu behar zaien ere, eta txarra ez
|
dena
, ona baizik, hutsegite larria dela uste izaten dugu. Hemendik datoz otoitzari emanda dauden jende askoren nahigabeak eta barruko nekeez kexu izateak, behinik behin letrarik ez duen jende askorenak, eta ilunaldiak datoz eta osasun galtzeak eta baita guztia bertan behera uztea ere, barne mundurik ez dagoela hemen barruan uste dutelako; eta ortziaren mugimendua geldiarazi ezin dugunez, abiada bizia baitabil, era berean ezin dugu geldiarazi geure pentsamendua ere, eta gero harekin batera sartzen ditugu arimaren ahalmen guztiak ere eta galduak garela uste izaten dugu eta alferrik galtzen dugula Jainkoaren aurrean gauden denbora; eta, beharbada, arima oso osoan Berarekin egongo da hur hurreko egoitzetan, pentsamendua, berriz, gaztelu inguruan, milaka piztia anker eta pozoitsuekin sufrituz eta sufrimendu horiekin merezimenduak eginez; eta horrela, ez gaitu izutu behar, ezta ez dugu alde batera utzi behar, horixe baita deabruak nahi lukeena.
|
|
10 Hau idaztean, gogoan darabilt neure buruan gertatzen
|
dena
, hau da, hasieran esan nuen buruko zarata handia, hortik ia ezinezkoa gertatu baitzitzaidan idazteko agindu zidatena egin ahal izatea. Badirudi ibai urtsu asko daudela bertan, eta bestalde, ur hauek amildu egiten direla; txoritxo eta txio ugari, ez belarrietan, buruaren goialdean baizik, arimaren alde bikainena dagoela dioten gunean.
|
|
Min ematen du ahalmenak geldiaraziak dauden otoitza ez denean, halakoa denean igaro arte ez baita inolako minik sentitzen; baina nahiko gaitz litzateke eragozpen honengatik guztia alde batera utziko banu. Eta, horrela, ez da ongi pentsamenduak direla-eta asalda gaitezen ezta haiek aintzat har ditzagun ere; deabruak jartzen baditu, horrekin amaituko dira; eta Adamen bekatutik geratu zitzaigun miseriatik beste askorekin batera datorrena bada, egiaz
|
denez
, izan dezagun pazientzia eta eraman dezagun Jainkoaren maitasunagatik, jatera eta lo egitera ere, ezinbestean, beharturik baikaude, eta ez da hori lan txikia.
|
|
...iturri honetan, ordea, ura iturburutik bertatik dator, hau da, Jainkoagandik, eta horrela, Haren Maiestateak nahi duenean, naturaz gaindiko mesederen bat egin nahi duenean, bake eta atseden handi handia eta gure barru barrutiko gozotasuna sorrarazten ditu, nik ez dakit norantz eta nola, ezta poz eta atsegin hura hemengoak bezala bihotzean sentitzen den ala ez ere, bere hasieran esan nahi dut, gero
|
dena
asetzen denean?, ur hau egoitza eta ahalmen guztietara zabalduz gorputzeraino iritsi arte; horregatik esan nuen Jainkoagandik hasten dela eta gugan amaitzen; egia esan, probatu duenak ikusiko duenez, gizakiaren kanpoalde osoak gozatzen du gozotasun eta leuntasun honetaz.
|
|
Kristo. Bibliatik datorren irudia (Ml 3, 20), liturgian ere sarri agertzen
|
dena
. –Arimaren eta espirituaren arteko bereizketaz, ik. VII. Egoitzak 1, 11; eta 5 Kont. 10 zenb.; eta 29 Kont. 1 Ik. Bizitza 20, 14 ere.
|
|
(gozotasunezkoa, goi isurizkoa) batetik, aurreko kapituluetan azaldu duena, eta, bat egite ez emana? (goi isurizkoa ez
|
dena
, eta saiatuz gero, lor dezakeguna); azken honetaz hitz egiten da kapitulu honetan.
|
|
Izan ere, iturri garden batetik datozen errekatxo guztiak gardenak dira, grazian dagoen arima bezala, eta hortik datorkio Jainkoaren eta gizakien begietan bere egintzak atsegingarri gertatzea, arima zuhaitz bat bezala landatua dagoen bizi iturri honetatik datozelako; handik ez baletor, ez lituzke ez hezetasunik ez fruiturik izango, hark elikatzen baitu eta egiten baitu ez dadila ihartu eta fruitua eman dezala. Era berean, bere erruz iturri honetatik aldendu eta ur beltz beltzezko eta oso kirastuan landatzen den arimatik isurtzen
|
dena
ere, zorigaitz hutsa eta zikinkeria da.
|
|
Badakit ongi zuentzat gorabehera handiko gauza dela barruko gauza batzuk azaltzea, ahal dudan bezala; izan ere, beti entzuten dugu zein ona den otoitza eta konstituzioak ere agintzen digu hainbat orduz izateko, eta ez zaigu azaltzen guk ahal dugun baino gehiago; eta Jaunak ariman egin ohi dituen gauzez, hau da, naturaz gaindikoez, gutxi azaltzen da. Era askotara esanez eta aditzera emanez, pozgarri gertatuko zaigu gogoan erabiltzea zeruko barne artifizio hau, gizakien artean hain ezezaguna
|
dena
, bide horretatik asko badoaz ere. Eta idatzi ditudan beste gauza batzuetan Jaunak pixka bat aditzera eman badu ere, badakit ez nituela gauza batzuk orain hemen jaso ditudan bezain ongi ulertu, zailenak zirenak batez ere.
|
|
Laugarrena da, funtsezkoena eta Jainkoarentzat atseginena, beraren ohoreaz eta aintzaz gogora gaitezela eta geure buruaz eta geure probetxu, atsegin eta gozotasunaz ahaztu gaitezela. Bada, nola egongo da bere buruaz ahazturik kontu handiz dabilena, zirkin egiten ausartzen ez
|
dena
, bere adimen eta desirei Jainkoaren aintza handiagorako mugitzen ere uzten ez diena eta Hark duen aintza dela-eta pozten ez dena. Haren Maiestateak adimena gelditzea nahi duenean, beste era batera okupatzen du eta ezagutzan guk lor dezakegun argia baino askoz goragokoa ezarriz, liluraturik gerarazten du, eta orduan, nola ez dakiela, alferrik galtzeko baino bestetako ez diren gure ahaleginekin baino askoz ere hobeki eskolatua geratzen da; izan ere, Jainkoak ahalmenak eman zizkigun haiekin lan egin dezagun eta hortik dator sari guztia; ez dago haiek liluratu beharrik, beren ofizioa egiten uztea baizik, Jainkoak goragoko ofizio batean jar ditzan arte.
|
|
Laugarrena da, funtsezkoena eta Jainkoarentzat atseginena, beraren ohoreaz eta aintzaz gogora gaitezela eta geure buruaz eta geure probetxu, atsegin eta gozotasunaz ahaztu gaitezela. Bada, nola egongo da bere buruaz ahazturik kontu handiz dabilena, zirkin egiten ausartzen ez dena, bere adimen eta desirei Jainkoaren aintza handiagorako mugitzen ere uzten ez diena eta Hark duen aintza dela-eta pozten ez
|
dena
–Haren Maiestateak adimena gelditzea nahi duenean, beste era batera okupatzen du eta ezagutzan guk lor dezakegun argia baino askoz goragokoa ezarriz, liluraturik gerarazten du, eta orduan, nola ez dakiela, alferrik galtzeko baino bestetako ez diren gure ahaleginekin baino askoz ere hobeki eskolatua geratzen da; izan ere, Jainkoak ahalmenak eman zizkigun haiekin lan egin dezagun eta hortik dator sari guztia; ez dago haiek liluratu beharrik, beren ofizioa egiten uztea baizik, Jainkoak goragoko ofizio batean jar ditzan arte.
|
|
Hartaz gozatuko duen konfiantza handiaz geratzen da. Joana da penitentzia egiteko lehen izan ohi zuena, osasuna galtzeko beldurrez, eta orain Jainkoagan
|
dena
egin ahal izango duelakoan da; ordura arte baino gogo biziagoa du penitentzia egiteko. Lanei izan ohi zien beldurra, dagoeneko motelduz doa; fedea biziago dagoelako eta badaki, Jainkoagatik igarotzen baditu, Haren Maiestateak grazia emango diola pazientziaz eramateko, are gehiago:
|
|
Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere, ezin du;
|
dena
dela, hau ez luke sekula ere nahi izango: gelditasunezko otoitzeko murgiltze gozo minik gabekoa baino nahiago du.
|
|
...e hau egin izan dionak (hala izan bada, hau irakurtzean ulertuko du), eman biezazkio eskerrak, ez baitu engainua ote den beldur izan beharrik; benetan beldur izan bedi, ordea, hain mesede handiari buruz esker txarrekoa ez ote den izango, eta saia bedi zerbitzatzen eginahalak egiten eta gauza guztietan bere bizitza hobetzen, eta ikusiko du zertara joko duen eta nola jasoko duen gehiago eta gehiago;
|
dena
dela, hau izan zuen pertsona batek horrela igaro zituen urte batzuk eta mesede harekin pozarren zegoen; Jauna urte askoan sufrimendu askorekin zerbitzatuko balu ere, oso ongi ordaindutzat joko luke. Bedeinkatu izan bedi beti betiko, amen.
|
|
10 Berarenak gara, ene ahizpak; egin dezala nahi duena gurekin; eraman gaitzala nahi duen lekutik. Nik uste sendoa dut, egiaz apaltzen eta askatzen
|
dena
(egiaz diot, ez baitu izan behar gure pentsamenduz soilik, hauek askotan engainatzen gaituzte-eta, guztiz askaturik egon gaitezela baizik), ez duela utziko Jaunak mesede hau eta beste asko, gure desiren gainetik daudenak, egin gabe. Izan bedi goretsia eta bedeinkatua beti betiko, amen.
|
|
Nik uste dut, Jainkoak liluramenduetan arimari agertu dizkion sekretuak, honek batzuetan ulertzen ez baditu, ez direla liluramenduak, berezko ahultasunen bat baizik; gorpuzkera ahuleko pertsonei, emakumeak bezalakoei, gerta dakieke, hau da, espirituaren indarren batek berezko izaerari gainez egitea eta horrela beren baitan bildurik geratzea, gelditasunezko otoitzaz hitz egin nuenean, ustez, esan nuenez. Haiek ez dute zerikusirik liluramenduekin; izan ere, liluramendua denean, sinets iezadazue, Jainkoak beretzat harrapatzen du arima osoa, eta berea duenari bezala eta jada bere emaztea duenari bezala, irabazi duen erreinuaren partetxo bat erakutsiz doakio; zati txikia izan arren,
|
dena
da handia Jainko handi honengan dagoena, eta ez du inoren oztoporik nahi, ez ahalmenen oztoporik, ez zentzumenenik; ez noski, eta berehala egoitza hauen guztien ateak ixteko agintzen du, eta Bera dagoeneko atea bakarrik geratzen da zabalik bientzat. Bedeinkatua izan bedi hain erruki handia, eta arrazoiz izango dira dohakabeak erruki honetaz baliatu nahi izan ez eta Jaun hau galtzen dutenak.
|
|
13 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, Senarrak egoitzetako ateak eta baita gaztelu eta harresikoak ere ixteko agintzen du; arima hau gainezkaldian sartu nahi duenean, arnasarik gabe geratzen da eta, batzuetan gainerako zentzumenek gehiago iraun arren, inola ere ezin du hitz egin; beste batzuetan, berehala kentzen zaio
|
dena
eta hoztu egiten zaizkio eskuak eta gorputza, arimarik ez duela esateko moduan, are gehiago, batzuetan, badirudi arnasarik ere ez duela hartzen. Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut.
|
|
11 Arrisku baten berri eman nahi dizuet (beste toki batean esan badizuet ere), otoitzeko pertsonak erortzen ikusi baititut, batez ere emakumeak; ahulagoak garenez gero, hobeki datorkie esango dudana. Eta kontua da, batzuk, penitentzia handiengatik eta otoitz eta lo galduengatik eta bestela ere bai, izaera ahulekoak direla; atseginen bat edo beste izandakoan, berezko izaera hari loturik geratzen zaie eta, barruko nolabaiteko poza eta kanpoko erortze eta halako ahulezia sentitzen dituztenez gero, espirituala deitzen dioten lokartzeren bat gertatzen denean, esandakoa baino pixka bat gehiago
|
dena
, bata bestea bezalakoa delakoan daude eta beren burua hartan murgiltzen uzten dute. Eta zenbat eta gehiago utzi beren burua hartan, gehiago murgiltzen dira, berezko izaera gehiago jotzen duelako ahuleziak, eta beraiei liluramendua iruditzen zaie; nik, berriz, buruko nahasmendua deitzen diot, han denbora galtzen eta osasuna hondatzen egotea ez baita horixe baino besterik.
|
|
Karmengo jantzi santu hau daramagun guztiok otoitzera eta kontenplaziora deituak izan arren (izan ere, hau izan zen gure hasiera, jatorri horretatik gatoz, Karmel Mendiko gure arbaso santu haiengandik, hain bakardade handian eta mundua guztiz utzirik, altxor hau, mintzagai dugun bitxilore eder hau, bilatzen zutenengandik), gutxi prestatzen gara Jaunak hura agerian jar diezagun. Bada, kanpoaldeari dagokionez behar
|
deneraino
iristeko ongi bagoaz ere, bertuteetan asko eta asko behar da honaino iristeko eta ez dugu axolagabe jardun behar, ez gauza txikian ez handian. Horregatik, ene ahizpak, eskatu ozen Jaunari, nolabait zeruaz goza baitezakegu lurrean, bere laguntza eman diezagula gure erruagatik gera ez dadin eta erakuts diezagula bidea eta eman diezazkigula indarrak ariman, altxor ezkutu hau aurkitu arte lurra aitzurtzeko, bada, egia da gure barruan dagoela, eta hauxe nahi nuke nik aditzera eman, Jaunak nahi badu nik hori egiten jakitea.
|
|
Horrela geratzen da arima irabazi handi handiekin, Jainkoak harengan lan egiten duelako inork eragotzi gabe eta guk geuk ere eragotzi gabe. Zer ez ote du emango hain eman zalea
|
denak
eta nahi duen guztia eman dezakeenak?
|
|
–Hori nik ez dakit, Jaunaren egintzak dira: baina badakit egia
|
dena
, eta ziurtasun honekin geratzen ez denaren kasua, ez nuke esango nik arima osoa Jainkoarekin elkartzea denik, arimaren ahalmenen bat elkartzea baizik, edota Jainkoak arimari mesedeak egiteko dituen era askotarikoren bat. Gauza hauetan guztietan, utzi egin behar diogu nola izan zen arrazoi bila aritzeari; gure adimena hori ulertzera iristen ez bada, zer dela-eta jardun burua hausten?
|
|
Izan ere, penitentzia egiteko lehen ahul aurkitzen zena, orain sendo aurkitzen da; ahaide edota adiskideekin nahiz ondasunekin zuen lotura (ez ziren nahiko izaten egintzak, ez erabakiak, ezta haiengandik urrundu nahia ere, orduan hurrago zegoela iruditzen baitzitzaion), dagoeneko honela ikusten du: astun egiten zaiola, Jainkoaren aurka joan gabe, egin behar
|
denera
beharturik egotea. Guztiak nekatzen du, sorkariek ezin diotela egiazko atsedenik eman ikusi duelako.
|
|
Hauxe da neure bizi guztian nahi izan dudan bat egitea; hauxe da gure Jaunari beti eskatzen diodana eta argiena eta ziurrena
|
dena
.
|
|
Ez uste izan, nire aita nahiz neba hiltzen bada, heriotza hori ez sentitzeraino Jainkoaren borondatearekin bat egitea denik kontua; ez da kontua, neke eta gaixotasunak badaude, haiek pozik sufritzean ere. Ona da bai, eta batzuetan zuhurtasun kontua da, gehiago ezin dugulako, eta bertute egiten dugu nahitaezkoa
|
dena
. Honelako zenbat egiten zuten filosofoek, eta honelakoak izan ez arren, bestelakoak, jakinduria handia zutelako.
|
|
3 Honetaz aritzeko asmorik ez banuen ere, pentsatu dut, bere burua horretan ikusten duen arimari pozgarri izango zaiola Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienei zer gertatzen zaien jakitea, orduan egiaz galdua dela
|
dena
dirudielako. Ez ditut gertatzen diren ordenan agertuko, oroimenera datozkidan eran baizik.
|
|
Izan ere, hauxe da arima hauek jasaten duten beste oinaze handietako bat, batez ere kaskarrak izan badira, hau da, beren bekatuengatik engainatuak izan daitezela baimendu duela Jainkoak pentsatzea; eta Haren Maiestateak mesedea egiten dien unean ziur egon arren eta Jainkoarena ez den beste espiriturik izan daitekeenik buruan sartzen ez bazaie ere, une hori oso azkar igarotzen da eta, bestalde, bekatuen oroipena beti du eta bere buruarengan hutsegiteak ikusten dituenez gero, hauek sekula ere ez baitira falta?, oinaze honek hartzen du. Aitor entzuleak ziurtatzen dionean, arintzen da, gero berriro lehengora egiten badu ere; baina, hark oraindik beldur handiagoaz laguntzen badio, ia ezin jasanezkoa bihurtzen da; batez ere, hauen ondoren halako lehortasunak datozenean, Jainkoaz sekula gogoratu ez balitz eta gogoratuko ez balitz bezala, eta Haren Maiestateaz hitz egiten entzutea, pertsona batez urrutitik entzuten
|
dena
bezala gertatzen baitzaio.
|
|
Eta irakurri dudalako eta arreta pixka batez begiratu dudalako, irakurtzen duenari abisu ematea iruditu zitzaidan: irakur dezala Ama Teresak idatzi zuen bezala, hark ulertzen eta hobeki esaten baitu, eta utz dezala alde batera gehiturikoa eta Santaren testutik ezabatua har dezala ezabatua ez balitz bezala, bere eskuz zuzendua eta ezabatua
|
dena
izan ezik, baina gutxi dira halakoak. Eta arren eskatzen diot liburu hau irakur dezanari, begirunea erakuts diezaiela esku santu hark idatzitako hitzei eta letrei eta saia dadila haiek ongi ulertzen, eta argi ikusiko du ez dagoela zertan zuzendurik, eta ulertzen ez badu ere, sinets dezala idatzi zuenak hobeki zekiela; ez dagoela behar bezala zuzentzerik, haien esanahia guztiz ulertzen ez bada; izan ere, guztiz ulertzen ez badira, ongi esanda dagoena gaizki esandakotzat hartuko da, eta horrela, liburuak hondatzen dira eta alferrik galtzen?.
|
|
Haren biografo eta adituek diotenez, Eboliko Printzesaren mendekua izan zen bahitze hori, Teresak bere monasterioetan muturra sartzen utzi ez ziolako.
|
Dena
dela, Inkisizioak bahiturik izan zuen, autorea hil ondoren argitaratzea erabaki zen arte. Eskuizkribu originala eskuraturik, hura erabili zuen frai Luis Leongoak Salamancan obra hura argitaratzeko.
|
|
A. Graciánek eta Velázquez jaunak lortu zuten, azkenik, Ama Teresaren erresistentzia gainditzea, eta 1577ko ekainaren 2an, Toledon, Barne Gaztelua liburua idazteari ekin zion.
|
Dena
dela, hitzaurrean azpimarratzen du zein zail gertatu zitzaion kasu honetan, obedientzia, eta berriro adieraziko ditu erresistentzia horretarako zituen arrazoiak:
|
|
beste pertsona batzuei egoki etor dakiekeela pentsatzea zentzugabea delako.
|
Dena
dela, lortu zen emaitzak aurreikuspen guztiak gaindituko ditu eta, aditu askoren iritziz, haren obra mistiko osoaren gailurra da. Gorago aipatu dugunez, haren lurreko azken aroko fruitu heldua dugu, autorearen behin betiko bilakabide espirituala agertuz batera, aurreko obrak, Bizitza Liburua eta Perfekzio Bidea osatzen dituena.
|
|
–Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen
|
dena
zuek ulertzeko eran esan dezadan?. (Laugarren Egoitzak, kap. 1, 1).
|
|
Eta, horrela, nik, hau ulertu nuen?, edota. Jaunak esan zidan? berariaz diodanean, kezka handia ematen dit silaba bakar bat eransteak nahiz kentzeak; horrela, behin edo behin guztia gogoan ez dudanean, nirea balitz bezala esanda doa; gauza batzuk, izan ere, hala izango direlako; ona
|
dena
ez dut neure gauzatzat hartzen, badakidalako ez dela halakorik nigan, nik merezi izan gabe Jaunak eman didana baizik;, nik neuk esana, deritzot goi argiz emana ez denari.
|
|
Ez dut uste hori apaltasun sakona denik.
|
Dena
delakoa izango da; baina nik neuk ausarkeriatzat dut; izan ere ni, apaltasun gutxikoa izan arren, uste dut sekula ez naizela ausartu. Baliteke nik sekula zerbitzatu ez dudalako, ordainik ere ez eskatzea; zerbitzatu banu, beste guztiek bainogehiago nahi izango nuke, beharbada, Jaunak ordain diezadala.
|
|
Beste batzuetan sumatu izan dudan handitasun hartan sartua eta hartaz betea iruditu zitzaidan neure burua. Handitasun honetan egia bat ulertarazi zitzaidan, egia guztien gauzatzea
|
dena
. Ez dakit esaten nik nola zen, ez bainuen ezer ikusi.
|
|
Aditzera eman zitzaidan, arima bat bekatu astunean egotea ispilua behe laino itsuaz estaltzea dela eta oso beltz geratzea, eta honela ezin daiteke Jaun hau irudikatu ezta ikusi ere, betiere guri izaera ematen presente egon arren. Eta heretikoak ispilua hautsita balego bezala direla, ilundua egotea baino askoz ere txarrago
|
dena
. Gauza bat da nola ikusten den eta beste bat nola esaten den, ezin daitekeelako ongi aditzera eman.
|
|
6 Ikuskari hau probetxugarria iruditzen zait bildutasunez bizi diren pertsonentzat, Jauna beren arimaren barne barnean sentitzen ikasteko, kontenplazio hori gehien itsasten dena baita, eta norberagandik kanpo egiten
|
dena
baino fruitu hobeak dakartzana, beste batzuetan esan dudanez, eta otoitz liburu batzuetan idatzia dagoenez, Jainkoa han bilatu behar baita.
|
|
Uste dut, Jaunak nahi izan balu beste garai batean nik hau ikustea eta Bera iraintzen dutenek ikustea, ez zuketela bihotzik izango, ezta ausardiarik ere hori egiteko. Iruditu zitzaidan, badiot nik ezer ikusi dudan edoez ziurtasunik gabe, baina zerbait ikusi behar delakoan nago, nik konparazio hau jar dezakedalako;
|
dena
dela, hain era mehe eta leunez da, non adimenak ez baitu ulertzen, edota nik ez dakit ulertzen ikuskari hauen izaera, ez baitute irudizkoak ematen, eta batzuetan honelako zerbait egon behar du; dena dela, liluramenduan gertatzen denez gero, ahalmenek ez dute jakiten gero Jaunak han irudikatu zion bezala eta gozatzea nahi izan zuen bezala hari forma ematen.
|