2016
|
|
Bidashop ekoek tren berdea baliatuko dute haur eta gazteentzako paseoak eskaintzeko, eta Mugan elkartearen kanpainan 300 establezimenduk parte hartuko dute. Muganeko arduraduna Tomas
|
de
Maeztuk esplikatu duenez," aurtengo kanpaina hobe joango" delakoan daude, 2014 Urtekoa inoiz izandako okerrenaren ondotik, iaz zerbait berreskuratu baitzen, eta kontsumo inkestak batetik, eta Irungo langabeziak behera egin duela bestetik, aurten %5 gehiago saltzea aurreikusten dute. Bestalde, Mugan ek bezeroen fidelizazio kanpaina egingo dute, 3.000 euro erosketa txartel banatuz, eta lur azpiko aparkalekuetarako bono txartelak ere emango dizkiete”.
|
2017
|
|
Gainerakoak otsailaren lehendabiziko astean izango dira. Otsailaren 1ean, Dunboa ikastetxean euskaraz 16: 45etan, Leka Enea Anaka ikastetxeak 17:00etan haurtzaindegi zerbitzua bermatuko dutelarik, eta egun eta ordu berean San Vicente
|
de
Paul-en ere. Otsailak 2an, 16: 15etan Elatzeta ikastetxeak zabalduko ditu ateak, eta 15:00etan Belaskoeneak.
|
2022
|
|
Aurten luzemetraiak izan dira jasotako lan gehientsuenak, eta denak goi mailakoak izango dira.Estreineko egunean, adibidez, Javier Trueba zuzendaria ere izango da Irunen. Bere azken lana aurkeztera etorriko da,' El Sueño
|
de
la Vida Eterna' azaroaren 16an, asteazkenarekin, 19:00etan, Amaia KZko auditoriumean. ONCE erakundearekin lankidetzan, film hau da ikusteko desgaitasuna dutenek ikusi ahal izateko hautatutako dokumentala.
|
|
Horietako batzuek aurkezpenetan eta proiekzioen ondoko mahai inguruetan parte hartuko dute.Bestalde, FICAB fesitbalaren sari banaketa ekitaldia zinemaren besta izan dadin nahi dute. Aurtengo edizioak Tutankamonen aurkikuntzaren mendeurrenari keinu bat egiten dioenez, Bizinema Irun elkarteak Amaia KZa egiptologian oinarrituta girotuko du, eta sariak banatu ondotik, Monty Python taldearen' Los caballeros
|
de
la Mesa Cuadrada y sus locos seguidores' filmaren proiekzioarekin borobilduko dute.
|
|
Ailaket elkarteak arriskuak gutxitzeko hiru egingo ditu abiatzear ditugun Irungo San Pedro eta San Martzial jaietan. Unai Ortiz
|
de
Zaratek, Ailaket elkarteko kideak iragarri duenez, ekainaren 18an gazteei zuzendutako alkoholaren kontsumoari buruzko prebentziorako BotilTZAR programa eramango dute aurrera. " Botiloi guneetara hurbiltzen gara, eta gazteekin prebentzio lana egiten dugu, alkohola edan baino lehen ondo elikatzearen garrantziaz jabetu daitezen, baita ondoren zaborra jaso behar dutela oroitaraziz ere".
|
|
" Ez ikusiarena egin dezakegu, baina kontsumoak hor jarraituko du beti, eta hobe da bederen, segurtasunez eta behar bezala informatuta egotea", dio Ailaket elkarteko ordezkariak.Hau kontuan hartuta, sustantzien analisiak egingo dituzte Sarjia parkean ekainaren 23an eta 28an gauerditik goizeko 2:30ak arte. Ortiz
|
de
Zaratek argitzen duenez," kontsumitu aurretik, azterketa kualitatibo bat egiten da, ea erabitlzaileak hartu duen lagina esaten duena den ala ez ikusteko, eta gero kuantitatiboa, ea zein kalitate maila duen ere". Horri esker, segurtasuna bermatzen da, eta Ailaket elkarteak drogen kontsumo horrek osasunaren gainean ekar ditzakeen epe labur zein luzerako arriskuetaz informatzeko probesten du.Kontsumitu ohi diren sustantzia nagusiei buruz galdetuta, kontsumoak lekuaren eta jaigiroaren arabera aldatu ohi direla dio.
|
2023
|
|
Igandean 10:00etan ‘El Encaje’ liburuaren aurkezpenearekin hasiko daUrriaren 22an, igandearekin, 230tik gora farfailari bilduko ditu Emeki elkarteak Jostaldi pilotalekuan antolatutako Hondarribiko V. Farfailarien Topaketan. Astelehenero farfailak edo enkaje
|
de
bolillos delako tailerra eskaintzen du Emekik aspaldiko urtetan. Eta duela zenbait urte artisau lan honek jarratzaile asko dituela ohartuta, eta emakumeen arteko harremanak saretzeko topaketa antolatzea erabaki zuten.
|
|
Kontxi Galardi, topaketaren eramaileak aitortu digunez, hasieran eskualdeko lagunak biltzen baziren, dagoeneko Bordeletik Soriara, denetarik biltzen da, emakume zein gizon. Encaje
|
de
bolillos egitea, erdaraz, oso zaila den zerbait lortzea esan nahi du ere. Zentzu honetan, Kontxik aitortu digu zaila dela.
|
|
Era berean, 50 bolondres baino gehiagoren izerdiak eusten du festibalaren antolaketa, eta estatu mailako komertzial saretik kanpoko musika eskaintza dakar berriz ere Hondarribira, Kirol Kaian. Aurreko edizioetan Niño
|
de
Elche, Maika Makowski, Ruper Ordorika, Vulk, Joseba Irazoki, SR. Chinarro, Adios Amores edota La Perra Blanco bezalako eskaintza eklektikoa taulgainean izan ondotik, aurtengoan ere, kolore eta doinu desberdinak izango ditu jaialdiak.
|
|
Espainair estatutik etorriak, aldiz, bi banda desberdineko musikariak topo egin duten Chavalan talde valentziarrak arrakasta lortu ondoko euren azken agurra emango dute festibal honetan. Eta Jerez
|
de
la Fronterako (Andaluzia) Dani Llamasek 2022an plazaratutako diskoaren tourreko azken txanpan dabil. ‘Biznaga’, aldiz, espainiar estatuko punkaren ikurra da, eta ‘Bremen no existe’ izeneko laugarren diskoa dakartzate besopean Hondarribiko Kirol Kaian aurkezteko.
|
|
" Hartutako konpromisoa bete dezala galdegiten diogu, besterik ez", dio Santanok," jakinda iazko apirila arte 500.000 euroko aurrekontua onartua zegoela Oinaurreko anbulatorioaren proiektua enkargatzeko". Jakinarazi duenez, Ladron
|
de
Gebara OSI Bidasoako zuzendari ohiak iragarri zion, EHUko arkitektura sailarekin harremanetan ari zirela dagoeneko, Irungo arkitekta batek Erdiguneko anbulatorioa berritzeko proiektua egin zezan. Eta Oinaurreko eraikin berriaren kasuan, Osakidetzak 3.000 metro koadroko anbulatorioa zuela aurreikusita.
|
|
Baztanen 200 ekoizleen lurren desjabetza sahiesteko, Erdiz Bizirik Plataformak daraman borrokaren berri emango dute Hondarribian ostegun honetan Aiza Kultur Elkarteak antolatuta. Magnesitas
|
de
Navarra S.A. enpresak Erdiz mendia hustu nahi duela salatzen du plataformak, eta 100 hektarea desjabetu nahi duela makroproiektu horren baitan.Natura 2000 sareko eremu babestu baten aldamenean izanik ere," adminsitrazio publikoak kapitalaren faboretan legeak moldatu" eta halako ustiaketa proiektuei bide ematen diela salatzen dute. Izan ere, 22 urte pasatu dira Gobernu Batzordeak Magnesitas Navarras enpresari Erdizen zundaketak egiteko baimena eman zionetik.
|
|
" Baina greenwashing edo itxurakeria besterik ez du egingo herriko etxeak", bere ustetan, gainerakoak zuhaitzak eri direlako aitzakiarekin kendu edo akatuko baitituzte. Elkarteak gogoan du 1968an kioskoa kentzeko plazaren arraberritze integrala egin zenean zuhaitzak atxiki zirela, eta oraingoan ere' Petite Ville
|
de
Demaine' edo' Biharko Hiri Ttipiak' ekimenarekin bat egin duen Hendaiako Herriko Etxeak" zentenarioak diren zuhaitzak errespetatu" lituzkeela aldarrikatzen dute. " Guztion osasuna hobetzen duten zuhaitzak dira, eta ezin dira obra batengatik ezabatzea erabaki", dio ACE taldeko kideak.Aipatutako bileran, GNSAko ordezkariak hainbat puntu argitu ahal izan zituen udal ordezkariekin.
|