Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2005
‎Nire buruak alde batetik sufritu egiten du, baina bestetik bere nortasuna aurkitzen du. Aspaldi da nire planteamenduak min egiten diola nire buruari, baina, bestetik, planteamendu honek nire burua ulertzeko balio dit. Berandu deskubritu nuen desberdina nintzela, lagun bati amesgaiztoak kontatzen hasi nintzenean.
2006
‎arrazionalizazio prozesuan. Gauzak horrela, jarraian doazen lerroak geure gizartearen izaera modernoa ulertzeko saiakera dira eta, ondorioz, geure buruak ulertzeko saiakera ere bai. Izan ere, modernotasunaren seme alabak gara, gaur gaurkoz modernotasunaren aurrean edozein jarrera dugularik ere:
2007
‎Zaila da ezetz esatea, baina erabaki nuenean, hain argi ikusi nuen, ez zitzaidala batere kostatu. Guztiz askatu nintzen eta neure burua ulertzeko ere balio izan zidan. Orduan Los amantes del circulo polar hasi nuen; Hollywoodera joan banintz agian ez nukeen film hori egingo.
‎Baina zer da mundu ikuskera, zer ulertzen dute batak eta besteak berba horrekin? Edonola ere, haren ustez, mundu ikuskeraren auzi horretan, marxismoak garai batean ukan duen bere burua ulertzeko modu dena, dabilela jokoan (munduaren eta historiaren ikuskera zientifiko objektibo bakarra, etab.), erakusten du Ereñok.
2008
‎Gaixotasunarekin konparatuz, Gabonetako depresioan sintomak askoz ere arinagoak dira; nabarmenena urduritasuna eta tristezia dira, baina animo aldaketa izan ohi da, ez gaixotasuna. Dena den, zeure burua ulertzeko gai ez bazara, kontsulta ezazu espezialista batekin, aurrez aurre eta bakarka.
2009
‎genero indarkeria, organo trafikoa, kontu garbitzea, jeloskortasuna, drogak, herrialdeko egoera, ustelkeria eta abar. Denbora labur batean, ideia asko atera nituen, baina ez zen nahikoa izan neure buruak uler zezan. Hortaz, horretan, ezer barik, hausnarketa bertan behera utzi behar izan nuen.
2010
‎Egia da kolore ainitzetakoak garela euskaldunok, egia da pentsamolde ugarietakoak garela, baina, beti dago baina bat, buruaz uler ezin daitekeena eta norbere baitan aurkitu beharrekoa.
‎Beraz, zerk motibatzen nau? Neure burua ulertu edo gobernatu beharrak, eta horretarako, nigan benetan eragina duten gauzez hitz egiteak. Horixe da zintzotasunaren oinarria, nire ustez.
‎jelosia izango dun, beharbada, biderik susmagaitzenak hartzen baititu sentimendu zital horrek; auskalo?. Edozein pasio bezala, baina, hura ere konpreniezina, bizi ez duenarentzat, pasioak ezin dira buruarekin ulertu, haiek geure esku baino geu baikaude haienean, belaontzi kaxkarra haizetearen edota paper idorra sugarrenetan bezain.
2011
‎Pentsatzen jarrita, ordea, elkarrekiko lilura guztiz da ulergarria: kritikoak idazlearen burua nahi luke ulertu, horrek literatura bera ulertzen lagunduko diolakoan; idazleak, berriz, kritikariaren burua ulertu nahiko luke, haren mesedea eskuratzeko, lehenik, haren miresmena piztea komenigarri izaten baita (ez beti). Idazlearen kezka betierekoa da: non dago edertasunaren giltza?
‎Zaila da ezetz esatea, baina erabakia hartu nuenean, hain argi ikusi nuen, ez zitzaidan batere kostatu. Guztiz aske sentitu nintzen eta neure burua ulertzeko ere balio izan zidan. Orduan Los amantes del Círculo Polar hasi nuen; Hollywoodera joan banintz agian ez nukeen film hori egingo?.
‎Gatazka garratzean ginen lagunak, ni, zu. Hitzak behar genituen lehenik hura guztia geure buruari ulertzera emateko, bainuan azaldu behar zitzaigun formaren uste urdurian egon ondoan kubetako azidoak soslai hodeitu batzuk besterik ez errebelatzea bezalakoa zen nire bakarraldien gure eztabaiden emaitza.
2012
‎Ederra da eskua luzatu eta bidean laguntzea, ikertzen, mundua eta nork bere burua ulertzen laguntzea, egia osoen eta jakintzaren jabe bagina bezala ez aritzea; ez baikara. Gure lanak ez lituzke inola ere ikasleak domestikatu behar, mesede eskasa egingo genieke hala egitekotan.
‎Baina, gero, konturatu dira solaskideak haien egoera beragatik igaro direla, eta «orduan gure sentimenduekiko interesa pizten hasten dira eta gure erantzunekin bereak ezagutzen dituzte». Orduan hasten dira hizketan, negarrez; baina, batez ere, beren burua ulertzen. Estatu Batuetako Haurren Bat bateko Heriotzaren Sindromearen Aurkako Elkarteak (SIDS Alliance) argitaratutako azterlan batek azaltzen du egoera horretatik pasatzen diren gurasoek «beren buruari galdetzen diotela ea hainbeste min lortuko duten, gainditu ahal izango badute».
‎Haien biografiei, harremanei, nortasunei, nahiei... gertatzen zaiena ere materia sexologikoa da, gizon diren heinean, emakume diren heinean eta elkarrekin aniztasunean harremanak dituzten eta elkarren mendekoak diren heinean.Gure lana hezkuntza, aholkularitza eta terapian jorratzen dugu, eta finean ondoren azaltzen da egiten dena: Pertsona eta bikoteekin lanean gaudenean arestian aipatutako ideiekin lan egiten dugu: orientabidea, informazioa, bideak, aukerak, konponbideak...eskaintzen dira, norberak bere burua uler dezan. Guregana hurbiltzen diren pertsonak berez gai dira, trebeak dira eta eskumenak dituzte, baina zerbaitekin kateatu egin dira arrazoi bat edo bestea dela eta. Beraz, kontua ez da sendatzea, konpontzea, berreskuratzea, berreraikitzea.
‎Fortunaren bila nenbilela uste nuen, baina egia esateko, neure odol gaztearen suak bultzatzen ninduen. Baina orain, su hura iraungi denez, jadanik ez diot neure buruari ulertzen. Uste dut bide luzea ibili dudala alfer alferrik, berriro abiapuntura itzultzeko.
2013
‎Haiek ziren kontrasteak! Bat batean, zoriontsu nintzen; bat batean, tristura ikaragarriak hartzen ninduen& Gorabeherak etxean, gorabeherak lagunekin& Ez nuen nire burua ulertzen, ez onartzen& Eskerrak egunerokoa hasi nuen!
‎Nerabezaroa sasoi bizia da pertsonon bizitzan; sentimenduak bor bor egoten dira. Gure burua ulertzeko eta onartzeko, garrantzitsua izaten omen da sentimenduak adierazteko bitartekoak izatea. Zuk ere izaten duzu barrena askatzeko beharra, ezta?
‎Nork bere burua ulertzeko gaitasuna da, norberaren indarguneak eta ahuleziak baloratzeko eta erabiltzeko gaitasuna, barne sentimenduak eta pentsamenduak kudeatzeko trebetasuna eta pertsonen arteko harremanak kudeatzeko gaitasuna.
2014
‎Orain badakizu zer gertatu zitzaizun, zeure burua ulertzeko gai zara, jabetzen zara…
‎«Neurri handi batean gorputz femeninoa higatu eta karrakatzen duena emakume izatearenlarritasuna da. Emakumearen situazio biologikoa beretzat eragozpen bada, bere burua ulertzeko etaikusteko duen ikuspuntuaren erruagatik da» (II, 94).
‎lehenik gertatu egiten da,() eta gertaera gizartean sortzen diren harreman prozesuen baitan sortzen da; bigarrenik, gertaera eraiki egiten da ibilbide narratiboaren burutzapenean, kodigo eta erregistro kulturalaren baitan ulertzen dugu. Paul Ricoeur ek (2001) esaten diguna zera da, subjektuari testuaren aurrean bere burua ulertzeko eskatzen zaionean, testuak deskribatzen eta berregiten duen munduari zabalik dagoelako gertatzen dela hori; identitate narratiboak behar duen irekiera ardatza da.
‎Ba al da trukurik entzuten ez duzun kanalarekin ulertzeko? «Zeinu oso errazak erabiltzea, keinuak maiz errepikatzea eta gure burua ulertzea lortzen duenean sorra sorra saritzea», azaltzen du Maskotentzako Portaera Terapeuten Elkarteak. Gezurra 4 Txakur gorrek ezin dute haurrekin bizi eta oldarkorrak dira Irudia:
2015
‎EBko austeritate haizeek eraman zuten Hollande Eliseora, baina bere politikek etsipena ekarri dute zentro ezkerreko boto emaileen zati handi batera. Nicolas Sarkozy UMPko buruak ulertu du ateak irekiak dituela 2017ko lehendakaritzarako eta data urrun bada ere, bera badoa.
‎–Eta existitzen bada zenbat pisatuko du??. Hori irakurri, eta bere sinesmenek ez zutela ez hanka ez bururik ulertu zuen Pedrok. Logika edo zentzun apur bat zeukan inork ez lituzkeela sinetsiko eta berak aspalditik ez zituela sinesten.
‎Alderantziz. Zientzialari buruari esker ulertu zuen William Bankesek, eta berekoikeriarik gabeko adimen froga hura Lilyren gogokoa izan zen eta ikusgarri goxatu zion barrena. Beraz, posible zen pinturari buruz hitz egitea gizonezko batekin.
‎Erruki zaitez, ene Kreatzailea, zeure kreatura hauetaz. Kontuan izan ez dugula geure burua ulertzen, ez dakigula zer nahi dugun, ezta ez dugula asmatzen eskatzen dugunean. Emaguzu, Jauna, argia; kontuan izan jaiotzez itsu zenak baino premia handiagoa dugula, hark argia ikusi nahi eta ezin baitzuen.
‎santu egiten dituzte beren pentsamenduetan gauza hauek, eta beste batzuek ere santu egitea nahiko lukete. Haietakoren bat esan nahi dut, geure burua uler eta proba dezagun Jaunak gu proba gaitzan baino lehen, gauza handia izango bailitzateke erne egotea eta lehenik geure burua ulertzea.
‎santu egiten dituzte beren pentsamenduetan gauza hauek, eta beste batzuek ere santu egitea nahiko lukete. Haietakoren bat esan nahi dut, geure burua uler eta proba dezagun Jaunak gu proba gaitzan baino lehen, gauza handia izango bailitzateke erne egotea eta lehenik geure burua ulertzea.
‎9 Guri asko doakigu honetan nola ari garen kontu handia izatea, perfekzio handiz ari bagara, guztia egina baitugu; izan ere, uste dut nik, gure izaera hain kaskarra denez gero, Jainkoaren maitasunaren sustraitik sortua ez bada, ez garela iritsiko lagun hurkoarena perfekzioz izatera. Hau hainbeste doakiguna denez gero, ene ahizpak, saia gaitezen geure burua ulertuz joaten gauza txikietan ere, eta jaramonik ez egiten gauza oso handi batzuei, esaterako, hurkoen alde eta arima bakar bat salbatzearren otoitzean handizka datozkigun gauza handiak egin nahiari; izan ere, gero egiteak era berean ez badatoz, ez dago zertan sinetsi halakoak egingo ditugunik. Gauza bera diot apaltasunari buruz eta bertute guztiei buruz.
‎4 Ia hasieratik ohartu nintzen esperientziaz ulertzen zidala esaten niona; hori zen, hain zuzen ere, nik behar nuena; izan ere, orduan ez nekien neure buruari ulertzen orain dakidan bezala, esaten jakiteko eran; gero Jainkoak eman dit Berak egiten dizkidan mesedeak ulertzea eta esaten jakitea, eta beharrezkoa zen niri bete betean ulertuko zidana eta zer den azalduko zidana hortik pasatua izatea. Hark argitasun handi handia eman zidan, irudizkoak ez ziren ikuskarietan behintzat ez bainuen ulertzen zer izan zitekeen hura, eta arimako begiekin ikusten nituenetan ere iruditzen zitzaidan ez nuela ulertzen nola izan zitekeen; esan dudanez, nik uste nuen gorputzeko begiekin ikusten direnak bakarrik direla kontuan hartzekoak, eta halakorik ez nuen nik.
‎16 Beharbada oker ibiliko naiz eta ulertzen ez nituen gauza asko egingo nituen, eta inperfekzioak amairik gabeak izango dira. Hau gure Jaunak daki, egiazko epailea baita, nik neure buruaz ulertu ahal izan dudanez, diot, eta oso argi ikusten dut, gainera, hau ez zetorrela nigandik, obra egitea Jainkoak nahi zuela baizik, eta bere gauza zenez lagundu egiten zidala eta mesede hau egiten.
‎2 Gainerakoan ez biezaio inolako garrantzirik eman. Eta hau badiot ere, nik eman diot, eta horrela esan egin diot gaizki egin duena eta, nire ustez, nahiko nahasirik dago, hala, egiaz, ez du bere burua ulertzen. Alde batetik, berorren gorentasuna zerbitzatu nahi luke eta gartsu maite duela dio, eta egiten du; beste aldetik, ez daki moldatzen.
‎Inportante pintatzen gaituzten fikzio horiek are gehiago ahultzen gaituzte: besteek ez gaituzte ulertzen, guk ere ez dugu gure burua ulertzen, ameskeria hauskor batean erdi zoro eta zeharo zaurgarri egiten gaitu.
‎Mugitu burua ulertu baduzu.
2016
‎Norberaren historia gogoratu eta idaztea berriz bizitzeko modua izan daiteke; berriz eta beste era batera, ulertuz nola eta zergatik egin genuen hura eta zergatik hartu genituen erabaki haiek. Sendatzeko modua izan daiteke, geure buruak ulertzekoa, nork bere buruari egindako akatsak barkatu eta ondo egindakoak txalotzeko aukera. Era berean, norbere burua berrasmatzeko parada ere izan daiteke; memoriak utzitako hutsuneak asmatutako istorioekin osatzekoa.
‎goi/ behe, zuri/ beltz. Gizarte guztiek bere burua ulertzeko dituzten dikotomiak: gu/ besteak, gizonezko/ andrazkoak.
2017
‎Bai. Pintura ez da ulertu behar; edo ez da, behintzat, buruarekin ulertu behar. Ireki behar duzu, eta sentitu.
‎Ni bertsoaren bidez eta bertsoaren inguruan espresatzen naiz. Eta bertsoak lagundu dit ere nire burua ulertzen, nire burua espresatzeko modua eman dit, eta esan liteke jada nire barruaren parte den zerbait dela bertsoa.
‎–Bai, buruaz ulertzen duk. Esaten duk:
‎Gizona bere burua ulertu ezinda dabil, berak asmatu duen emakumearen korapiloan korapilatuta.
‎Zer gertatzen ari zitzaion? Ez zuen bere burua ulertzen. Enbarazu egiten zion ondoan zuen gorputzak berak ere.
‎Durduzaturik dirudi. Batzuetan nabaritu egiten dio noiz erreseteatu duen, noiz topatu duen bere burua ulertzen ez duen egoera batean, eta noiz eman dituen une batzuk gertatzen ari dena kokatzen, jendea ezagutzen, baina, badaki, haren garunak abiadura ere galdu du oroimenarekin batera, gordetako antzinako informaziora ailegatzeko abilidadea.
‎Elizek, beren burua ulertzeko eta haien misionerako, bi pundu beti gogoan izan behar dituzte. Lehena" behartsien aldeko haitia" da, (funtsezkoa, adibidez, askapenaren teologian).
2018
‎Galdera bati erantzuteko aukera eskainiko dute hautetsontziok: nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea. Jokaleku politikoa ezegonkorra da gaur egun; Javier Perez Royo irakasleak esana duenez, Espainiako Konstituzioa indargabetuta dago de facto, eta Espainiako sistema politikoak oraindik ez dio irtenbiderik eman bere burua ulertzeko duen erari. Agortu da 40 urtez iraun duen sistema politikoa, baina oraindik ez da gai izan hura berrituko duen hitzarmen konstituzional bat erditzeko.Testuinguru horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko estatus politikoa zehazteko lanetan jardun da Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldea.
‎Laburtuz: modernitateak bere burua ulertzen duen bezala, eta politikoki inposatzen duen bezala, oso sinplea da alternatiba: –o ser judío..., o ser moderno?
‎–Atximur egin behar diot tarteka neure buruari ulertu ahal izateko nola iristen nintzen denetara. Iluntzeko zortzietan autoa hartu, eta joan Tafallara, Baratze tabernara, ikastolarekin jarraitu zezaten konbentzitzera; edo joan Altsasura, kaputxinoen komentuan atea jo, eta ikasgelak eskatu ikastolarentzat?
‎Giza lengoaiaren sorreran ere ipuina egon zen beharbada. Gertaerak, bere burua ulertzen ahalegintzen den gizakia, eta elkartasun beharra duen herria. Literaturaren historia, subjektibitatearen eraikuntzaren kondaira da.
2019
‎–Hik jakingo bahu emakume hark nolako begirune eta errespetua eragiten dizkidan, gauean zenbateraino galdu nuen burua ulertuko huke, adiskide?
2020
‎Eta bi ur horien artean, ni beti pribilegiatuen bandoan. Euskaldun motz/ erdal elebidun/ sasi euskaldun Lutxo Egiak eta Irene Arraratsek ekarritako terminoak, nire burua ulertu eta interpelatzeko emankorrak zuriak gara hizkuntzari dagokionez pribilegiatu bakarrak: euskararen ate guztiak zabal zabalik ditugu eta, erderaren hegemonian goxo bizi garelarik, ez dugu euskaldun oso izan nahi dutenek pairatzen duten zapalkuntza ezagutzen.
‎Ezin dut geure burua ulertu. Euskaraz egiten den ia ezerk ez digu balio, baina erdaraz ikusten duguna zaborragoa da euskaraz ikusi nahi ez duguna baino.
‎" Hogei urtean izotzetan gordetako sentimenduak ur  tzeko denbora asko behar da, batez ere tartean gertakizun ilunak egon direnean. Zenbat buelta eman diodan neure buruari ulertu ezinik nola izan zen gauza Agate Arrazolako parrokoari nire heriotza faltsuaren berri emateko! Eta atzo, hara non jabetu naizen ez zuela egin bere kabuz, ezpadaze Adrian joan zitzaiolako norbaiten ordez.
‎Neure burua ulertuz gero, gainerakoak ezinbesteko dira, baina ordutegi malguarekin.
‎Arrazoia eskas dugunean, esperientziaz baliatzen gara." 85 Aburu ohikoak gaindituz ikasten dugu modu pertsonal eta partzialean hau, hori edo bestea. Gauzak esplikatu nahi ditugu, geure burua ulertu beharrez munduan. Usteak ditugu, eta konklusioak geroratu behar.
‎Baina konturatzen hasia naiz, zurekin hitz egin ahala, Aitziber, orduko lekukoei galdeketak egin ahala, agian beste zeozer geratu zela errepide horretan autoaren azpian: neure burua ulertzeko giltza izan zitekeen VHS zinta hura berreskuratzeko modu bakarra, neure burua besteen ispiluan oroitzeko azken aukera.
2021
‎Collek Lizarragari nola, Belakoko musikariak enegarrena eragin dit niri. Deserosotasuna piztu dit ohartzeak barne bifobia horrek eragina izan duela nire burua ulertzeko eta gizarteratzeko prozesuan.
‎Bere menpekotasuna kontatzeari uko egiten dion herriak bere burua ulertzeko klabea den osagarri nagusia galtzen du. Hartara, bere klase politikoa buru-hausterik gabe kokatzen da Espainiako eta Frantziako erakunde politikoetan, eta belaunaldi berriei ahantzarazten die etorkizuna geuk antolatu beharraren garrantzia, beste pertzepzio auto suntsitzaile bat hedatuz gizartean:
‎Elgoibarko eta Gipuzkoako 18 urte bitarteko gazteei dago zuzendua ‘Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi’ izeneko ikastaroa. Datorren azaroaren 16an izango da eta izena azaroaren 14a baino lehen eman behar da.
‎Elgoibarren egingo duten ‘Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi’ tailerra buruak nola funtzionatzen duen ikusteko ariketa izango da. Dinamika ezberdinen bitartez auto ezagutzaren bidea hartuko dute, norberaren buru osasuna hobetzeko helburuarekin.
‎zeuen burua ulertzen ez baduzue?
‎Segidan atsekabe bihurtu zen arranguraz so egin zion Hélènek. Ez zuen bere burua ulertzen. Kalean ez zuen ez hotzik eta ez berorik egiten, jendea bulebarrean gora eta behera zebilen, gogorik gabe; haien barnean kanpoan bezala zela ematen zuen:
‎Argi dago ohiz kanpoko zerbait iruditu zitzaiola. Irakurtzean —kontatzen digu harriturik, haren begiak orrialdeetan zehar pasatzen dira eta buruak ulertzen du esaten dutena, baina mingaina isilik da. Agustin ohartzen da irakurle hori ez dagoela bere ondoan, nahiz eta oso hurbil izan; ohartzen da alde egin duela berak aukeratutako mundu libreago eta arinago batera, bertatik mugitu gabe bidaiatzen ari dela inori ere esan gabe nora.
‎Liburuko hitzek hainbat zentzu eta konnotazio dituzte, eta elkarren ondoan paratuz eraikitzen dituzten gazteluen kapitel eta almenak lausoak zaizkit maiz. Ez da erabateko logika edo azalpenik geure buruak ulertzeko sortzen ditugun ekoizpenen ostean.
2022
‎Nire semeari ulertu nion arte ez nion nire buruari ulertu,
‎Definitzen gaituzten aldagaietako bat, beste guztiak bezain garrantzizko eta ezinbestekoak. Batzuetan ez dugu ondoan duguna ulertzen, besteetan ez dugu geure burua ulertzen, akaso izan daiteke ez ezer ulertzea, hainbestean!
‎«Kaixo, maitia, zer duzu?». Gehiagotan galdetu genioke elkarri, askotan geure burua ulertzeko ondoan dugunaz berri jakitea ezinbestekoa delako. Goxotasunez, xamurki, emeki.
‎Ama akonpainatu behar da, berak ulertu ez arren, gertatzen ari zaion hori norbaitek hitzetan jar dezan. Bere burua ulertzen lagundu, berak joan nahi duen norabidean joan ahal izan dadin, minik ez eragin. Entzuketa aktiboa eta enpatikoa.
‎" Bizitza bera zentzugabe samarra da, dena jakin nahi dugu". Gauzak esplikatu nahi ditugu, geure burua ulertu beharrez. Nik ez dut" egien deklarazioa egin gura" ere.
‎Eta kontuz iritzi honen hariak nora eraman gaitzakeen, zeren gustua ulermenaren menpe badago, ulertzen duguna baino ez badugu gogoko, eta beraz gustua, zaletasuna, ulerterrazarekin identifikatzen bada; erraza den hori baino ez da izango aukeratuko dena, erraztasunaren edo errazkeriaren inguru minguruetan izango gara etengabe, inguratzen gaituen munduaren konplexutasuna atzeman gabe. Ez dugu beraz, ulermenean eta sakontasunean aurrera pausurik egingo, ez diogu geure hizkuntzari geure burua ulertzeko aukerarik emango. Ulertzen ez dena gogoko ez izatearen auzi honek beste gai batzuk dakarzkit burura.
2023
‎Norbere emozioak detektatu eta maneiatzen saiatzeak. Nork bere burua ulertzeko eta hausnartzeko ariketa horrek lagun dezake bestea ulertzen. Ardura handiko lanbidea da, eta kontzientzia handiz egin behar da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia