Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎Ordizian bertan eskuinalderantz Zaldibiarako norabidea hartuko dugu, N sartu gabe sigi sagean. Hortik aurrera zuzen goazela bidea gero eta politagoa da, Txindokiren gailur zorrotza ikusgai dugula.
‎Aitonak etxeko historiak kontatu zizkigun egun haietarik batean izan zen, noiz eta aitonak bere kontakizuna akabatu baitzuen, kokotsa jaso eta kezko eraztun haiek egiten zituela, gorako bidean gero eta zabalagoak egiten zirenak.
‎nik ere familia hazi nuen eta Ttipik ere goiti egin zuen, noizbait ere, bere aferetan. Alderdi aunitzetatik begiratuta, Charly gertatu zitzaigun orduan arrotzena, baina ordukoz axola guti zuen, gure bideak gero eta gutiagotan gurutzatzen baitziren.
2001
‎Planeta" demokratizatu" honetan garbi dago erabaki handiak ez daudela hiritarron esku. Politika botere ekonomikoen esku dagoen heinean, antolaketa ereduek eta esku hartzeko bideek geroz eta indar eta zentzu gutxiago dute, eta distrakzio lana besterik ez dute betetzen. Gizartearen lorpenik handienak eskuratzen lagundu zuen borroka, gaur egun, erakundetik erakundera leihatilaz leihatila eraman beharreko orri eta eskakizunek eta amaiera gabeko negoziaketek ordezkatu dute.
‎Ibilbide bata zein bestea hartu, azkenean haizpitarte horren erdian ahalik eta gehien aurreratzea gomendatzen dizuegu, nahiz eta bidea gero eta zailagoa bihurtu, goialdetik monolitoen beste ikuspegi harrigarri bat hartuko duzuelako. Azkenik, kontuan hartu bi ibilbide hauek paseo arruntak baino gehiago egun erdiko txangoak direla, beraz komeni da oinetako egokiak (bidezidorrak ez dira errazegiak), janaria eta edaria eramatea.
2002
‎Kapital fluxuek gero etagarrantzi handiagoa duten arren, euskal ekonomiaren kanpo posizioa definitzerakoan, oso modu xumean eragiten dute oraindik aipatutako fluxuek. Nolanahi ere, ekonomiaren globalizazioaren testuinguruan lekualdaketa ekinbide estrategiko bihurtu da enpresentzat, eta euskal ekonomiaren hasierako posizio murritza ikusirik, euskal kapitalek atzerriko bidea gero eta irmoago jorratuko dutela aurreikus daiteke.
‎" Euskal literatura gero eta azkarrago galtzen ari gara, errazkerira goaz, gero eta nobela estandar eta generokoak ari da jendea eskatzen. Ni bezalakook bidea gero eta zailagoa izango dugu".
2004
‎Martin eta bera baserri pareko bide txintxarrean. Eta urrutiratzen, bidean gero eta harago, motorra eta sidecarra, eta motorraren gainean gizon beltz bat, eta sidecarrean ostruka bat, Caribe, bere sama luzearekin. Señorita zirudien.
2007
‎Begiradari jarraitzeko sistemei buruzko ikerketa orain dela hamarkada batzuk hasi bazen ere, orduan, 60ko hamarkadaren bukaeraren inguruan, ordenagailu bat begiarekin kontrolatu ahal izatea amets erabat imajinaezina zen teknologia haren lehenengo miresleentzat. Hala ere, ordutik hona oso azkar garatu dira sistema horiek, eta eskuraezin ziruditen asmo haiek errealitate bilakatzeko bidea gero eta argiagoa bihurtu dute. Begiari jarraitzeko sistemaren, eye tracking delakoaren, garapen eta aplikazioek nolabaiteko interesa piztu dute azkeneko urteetan.
2008
‎Etxebarreko eliza ondoko etxe multzotik aldentzen ari garela, argazki polita egiteko aukerarik izango dugu, herriaren atzean Lexantzumendi borobila daukagularik. Geu Etxebarremendiren hego ekialdeko mazela luzeari jarraitzen dion bide harriztatuan lehenik eta arbel bidean gero ibiliko gara. Arbelari" lapitza" deitzen zaio Zuberoan, eta herrialdeko hegats gehienak horrekin estalita daude.
‎(31: 47: 00) Txinan hezkuntzaren bidea gero eta malkarragoa da. Notei hain garrantzi handia ematen dien sistema honek gobernuan bertan ere kezka sortu du.
‎Espainia eta Frantzia estatuen ereduak direla eta, euskal herritarron artean independentziaren bidea gero eta zilegitasun eta sinesgarritasun handiagoa ari da hartzen, orain arte bide hori ezkortasunez ikusten zuten jende askoren artean ere. Baina ezinbestekoa da ere Europan estatu gisa eratzearen aldeko lehen urratsak sendo egiten hastea.
‎Askoz interesgarriagoa eta motibagarriagoa iruditzen zait ipuinak egokitzea. Gaur egun, aldiz, kontrako bidea gero eta gehiago ikusten dela ere azpimarratu du Canok, hau da, euren lanak idazteko zinemaren egitura narratiboak baliatzen dituzten idazleak gero eta gehiago direla.
2009
‎Mundu mailan gizakion artean harremanak izateko moduak eta bideak aldatzen ari dira. Lurralde, kultura, ohitura, izaera, pentsaera eta bizipen ezberdinez osatutako pertsonak elkarrekin komunikatzeko bideak gero eta gehiago dira eta inoiz baino eskuragarriago dauzkagu. Hizkuntzek funtsezko papera jokatzen dute gaur egun, orain arte bezala, komunikazio horien baitan.
‎Domingo, beraz, ikusteko moduan zegoen bulego buruaren eta bulegariaren arteko jokoa, ehiztariaren eta ehizaren arteko jokotik asko zuena, bulego burua ehiztari, eta bulegaria ehiza? bulego buruak hitzak jaurtitzen baitzituen, txakur zaunkariak balira bezala, ehiza inguratzen zutenak hitzez hitz eta zaunkaz zaunka, apalmenduaren eta beheramenduaren bide gero eta estuagotik, gero eta itsuagotik?, harik eta, bidea guztiz itsutzen zèn puntuan doi, biktima zokoratzen eta makurrarazten zuen arte, ez ihesbiderik ez itzurbiderik; zera ere ikusten zuen Domingok, ausaz, ehiztariak aurkari otzana zuela: ez basurde basati bat, berak atsegin zukeen bezala, ardi kikildu bat baizik; zer zen bera ere, baina. Domingo?, beste ardi kikildu bat baizik?; zerbait esan baitzezakeen, zerbait esan ziezaiokeen, bai, bulego buruari:
‎Garai gatazkatsuak egokitu zitzaizkion Lekuonari Akademiaren buruzagitzan, batasunerako lehenengo urratsak ez baitziren errazak izan. Euskaltzaindiak Arantzazun hartutako bidetik gerora aldendu egin bazen ere, euskara idatziaren batasunaren aldekoa zen Lekuona, Arantzazuko Biltzarraren hasieran eta bukaeran euskaltzainburu gisa egin zituen hitzek adierazten dutenez. –Min oiek gora beera, egin beharreko lana [da], batasun lana.
‎Zehazki, 1988tik 13.352 lagun ito dira Europara heldu aurretik. Gainera, zaintza areagotu denez, etorkinek jarraitu beharreko bideak gero eta arriskutsuagoak dira. Lehen Marokotik abiatzen baziren, etorkin afrikarrak Somaliara zuzentzen dira orain, eta handik Yemenera, Adengo Golkoa gurutzatzeko.
‎Europako Batasuna demokratiko, garden eta eraginkor bihurtzeko konpromisoa hartu zuten Laekeneko Deklarazioan. EBren etorkizuna marraztu asmo zuen dokumentu hark eman zion bide gero porrot egin zuen Konstituzioari. Deklarazioak asmo handiak zituen; besteak beste, EBko itunak errazagoak eta ulergarriagoak egitekoa.
‎Bien arteko elkarrizketaren lekukoa izan zen heinean, Domingok bertatik jarraitu ahal izan zituen hitzak, baita hitzei lotutako keinuak eta imintzioak ere: Domingo, beraz, ikusteko moduan zegoen bulego buruaren eta bulegariaren arteko jokoa, ehiztariaren eta ehizaren arteko jokotik asko zuena, bulego burua ehiztari, eta bulegaria ehiza... bulego buruak hitzak jaurtitzen baitzituen, txakur zaunkariak balira bezala, ehiza inguratzen zutenak hitzez hitz eta zaunkaz zaunka, apalmenduaren eta beheramenduaren bide gero eta estuagotik –gero eta itsuagotik–, harik eta, bidea guztiz itsutzen zèn puntuan doi, biktima zokoratzen eta makurrarazten zuen arte, ez ihesbiderik ez itzurbiderik; zera ere ikusten zuen Domingok, ausaz, ehiztariak aurkari otzana zuela: ez basurde basati bat, berak atsegin zukeen bezala, ardi kikildu bat baizik; zer zen bera ere, baina –Domingo–, beste ardi kikildu bat baizik?; zerbait esan baitzezakeen –zerbait esan ziezaiokeen, bai, bulego buruari:
‎Harik eta Sarari barruan zerbait eten zitzaion arte; tinko jasan zuen umilazioa, kolpeak are, dena, Ananda ez galtzearren; gehiegi, agian. ..., zerbait hautsi zitzaion, eta bizirauteko borroka hasi zuen," ni neu" izateko ahalegina, Anandak bere inguruan sortzen ari zuen zurrunbiloan ez desegiteko lehia, haren eromenak irents eta ezerezta ez zezan borroka; Sarak ez zuen halere Ananda gorrotatzen, inoiz ez zuen gorrotatuko, baina mutilak hondora ez zezan eta aldi berean mutila bera hondora ez zedin gogor borrokatu zen, Anandaren bidea gero eta aldenduago baitzegoen errealitatetik, amets zoro batean gero eta barruratuago. Anandak inoiz ez zuen ulertu Sararen jokabidea, saldukeriatzat bizi izan zuen, azpijoko zikintzat, neskak amodio ezkutuak eta esan ezinezko grina ilunak gordeko balitu bezala, beragandik pixkanaka aldentzeko jukutria gaiztoak asmatuko balitu bezala.
‎Jakina da herritarrek utzi egiten diotela prestigio sozialik gabeko hizkuntza belaunez belaun transmititzeari, hiztunek gero eta proportzio altuagoan bizkarra ematen baitiote estimu gutxitan duten hizkuntzari. Ez dago esan beharrik, galeraren leize zuloaren hondorainoko bidea gero eta azkarrago egiten duela halako ezina sufritzen duen hizkuntzak.
‎Guretzat betiko erreka, ez da hain betiko, bai lehengo eta aspaldiko. Malkar arteko osinean doa, milaka urte luzeen harilean, gaur jostalari, baketsu bihar, lur eta harkaitz miazka, harkaitz artea sakonduz, hondoragotua, bide gero eta estuagoa garbitu ahala, bi aldamen bustiak gero eta sasizkoago.
2010
‎Gorago ere esana dago: Loiolan negoziatzen ari ziren bideak gero Madrilen aurrera egingo zuen itxaropenarekin jokatu zuen Egigurenek, baina Madrilen aurrera egingo zuen bermerik gabe. Loiolan hitzartzen ari zirena hitzartzeko Espainiako Gobernuaren eta PSOEren oniritzia zuten PSE EEko bi negoziatzaileek, eta sinatzeko prest zirena sina zezaten eragozpenik ez zuten jarriko Espainiako hiriburuan, Aresek ez baitzuen alferrik telefonoa beti eskuan zuela negoziatu.
‎Etxetik euskaldun diren haurrak, gehien gehienak, ereduan dabiltza131 Etxetik erdaldun direnen artean gertatu da, dena den, aldaketarik handiena. Murgiltze bideak gero eta ikasle gehiago bereganatu du, eta urtetik urtera haziz doa. Esna orduen %3 ordez %8 edo %14 euskarazko interakzio kontestuan pasatzen ditu, horrela, EAEko hainbat ikaslek132 Hori da, seguru asko, ikasleen artean euskararen erabilera indartzeko eskola munduan hartu den neurririk zabalena.
‎Gainera, azken hamarkadetan garraioak izan duen hazkunde itzelak ondorio nabariak izan ditu gizartean eta ingurumenean, adibidez: pertsonen osasunean eta ingurumenean kalteak eragin ditu, istripu arriskuak ugaldu ditu eta bideetan gero eta pilaketa handiagoak sortzen dira.Erakunde publikoek, beraz, bi alde dituen arazo bati egin behar diote aurre: enpresek eta pertsonek nahi duten mugikortasuna elikatzeak garraioaren eragin negatiboak areagotzen ditu; aldiz, mugikortasuna zalantzan jartzeak, aukeratzeko askatasuna ukatu ordez, banakoa berak mugikortasun arloan hartzen dituen erabakiennahi gabeko ondorioen aurrean jartzen du (Adams, 2005).
‎9retan habian gara. Hamabiok gogotsu goaz goraka, bidea gero eta tenteagoa den arren. Bide ondoan uda honek urtu ez duen elurra dago oraindik.
2011
‎Adibidez, 2009an, L'aquilan (Italia), 6,3 magnitudeko lurrikara izan baino lehen, Gran Sasso Laborategi Nazionaleko teknikari batek, Giampaolo Giuliani izenekoak, alarma piztu zuen. Radon gas noblearen gorabeherak hauteman zituen hainbat radometro bidez gerora epizentroa izan zen inguruan, eta berehalakoan lurrikara izango zela iragarri zuen.
‎Beee!». Ahul iristen zen ardien marrua, bide gero eta lehorragotik balantzaka zihoazela. Artzainak ahotik pipa kendu eta bularreko sakelan sartu zuen, ontzixka kanpoan zuela.
Bidean gero eta aurrerago, banekien orduan eta atzera ezinagoa egingo zitzaidala hartutako erabakia. Bidearen bukaeran, aldiz, ez nuen amildegia baino ikusten, labarra ikusten nuen, han ez zegoen hondamendiaren beltza beste deus, eta amildegiaren sakonenetik, itsasoak harkaitzen kontra ateratzen zuen soinutik, oihu familiar ozena zetorkidan behetik gora:
‎Bere iritziz oinarrizkoa den bereizketa bati eman zion bide gero: datu gordinen, informazioaren (datuen mundu sakabanatuaren antolaketa, datuak molde ulergarrietara, molde esanguratsuetara ekartzea) eta ezagutzaren artekoari (galbahetik pasatutako eta egituratutako datu eta informazio multzoa da berarentzat ezagutza), hain zuzen.
‎Infinitutik finitura (mundura) bereizketa baten bidez [igarotzen da apeironek bere baitan ez duen zerbait sortzen du eta Parmenides horren kontra oldartzen da ente finituak bakarrik aldarrika baitezake izate ontologikoa niaren bekatuzko autoafirmazioaren bidez geroan ni hori ezereztera eta osotasunera itzultzera kondenaturik badago ere.
‎Botila husten zuten bitartean oroitzapenen itsaso bare batean nabigatu zuten. Mirto arekin, iraganeko pasadizoak modu go xoagoan irensten zituzten eta hasierako malenkoniak barre eta laztanei eman zien bide gero. Ohartu zirenerako, masailak elkarren ondoan, lokarturik geratu ziren biak.
2012
‎Nolako grinaz saiatzen nintzen begirada urruneko gandutsuan barneratzen! Urrun hartan, bidea gero eta estuago bilakatzen zen, haitzak gero eta urdinago eta beldurgarriago ageri ziren, eta, azkenean, bazirudien bat egiten zutela murru ezin barrenduzko batean. Isilik gindoazen.
‎Gauza bera gertatzen da publizitateak itzulketak onartzen direla esaten badu. Erosketak on line edo katalogo bidez Gero eta ohikoagoa da opariak Internet bidez eskuratzea. Behin artikulua jasota, erosleak atzera egin nahi badu, zazpi egun izango ditu iristen denetik, eta ez du zertan azalpenik eman itzulketa egiteko arrazoiari buruz.
‎Horiek hola, ETAren oinarri soziala gehiago hetsiko da, baina oraindik ere, mendeku eta martirologioaren izenean, nahikoa jende izanen da ber bidetik jarraitzeko prest. Eta ezker abertzalearen barnean, beraiek ez bezala pentsatzen dugunok ETAren bideetatik gero eta urrunago izanen gara.
2013
‎Internet bidez gero eta gehiago erosten dugu. 2012an Espainiako Estatuko biztanleen %27ak erosten zuen sarean, 2010ean baino %12, 5 gehiago eta 2007an baino %50 gehiago.
2014
‎1978an hasi zen ikerketan, hizkuntzalaritza eta antropologiaren artean zangalatraba. Oaxacako mixtekoen artean jardun zuen lehenengo, eta Oregonera (AEB) lanera migratzen zuten mixtekoen bidean gero. Urte asko dira ordea, Chiapaseko haurren berriketei belarria jarrita dabilela.
‎Fagor Etxetresnek azken urtean izandako ibilbideak mugarri jakin batzuk izan ditu. Haiek markatu dute konkurtsorako bidea aurrena, eta likidazio eta adjudikaziorako bidea gero. Konkurtsorako bidean 2008ko apirila.
‎kararen aurka zerabilen desprestigio kanpaina gogoan izanda, iruditzen zitzaidan, abertzale zintzoa izateko, nahitaezkoa zela hizkuntzaren garbitasunaren fabore jokatzea, erdaratikoen or dez hitz berriak asmatuz. zoritxarrez, jende asko ez zen kontura tzen itxurazko garbizaletasun horrek atzean zer nolako osin iluna ezkutatzen zuen, hura irteerarik gabeko bide gero eta hertsiagoa zela, inora ere ez ginderamatzana. Gainera, Luis Villasantek bere Historia> de> la> Literatura> Vasca n (1961), hura salatzera ausartu zenean, kritika zaparrada ederra erori zitzaion, eta luzaro euskal kausarako susmagarri eta traidoretzat hartua izan zen bera ere.
‎Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren errekerimenduz lehenik, eta epai bidez gero, beste hainbat erakunde bezala, Usurbilgo Udala ere Espainiako bandera jartzera behar dute. Beranduenez, otsailaren 3rako, hau da, astelehen honetarako.
‎Helikopteroa lurreratu behar izan zuten halako batean ordea, arazoren bat, Errumaniatik irten aurretik. Auto batek hartu zituen bidean gero, baina esan izan da matxura simulatu zuela gidariak kilometro batzuk geroago, ez ziela lagundu nahi. Beste auto batek hartu zuen bikotea, berehala gelditu zuten ibilgailua, ostera, atxilotu egin zituzten, Errumanian bertan, muga pasatu baino lehenago.
2015
‎Eliza modernizatu behar zen, Jesusen mezua gaurkotu. Handik aurrera, berriz, bide gero eta pertsonalago bati ekin nion, zeinak Erromako Elizaren dogmekin haustera eraman baininduen ez zaizkit dogmak interesatzen, are gutxiago idazlea naizen aldetik, askatasun eremua zaintzea lehen obligaziotzat duena, halako eran, non, azkenean, muinarekin bakarrik geratu bainintzen: Jesus poeta bizizale bat zen, herri xehearekin bat egin zuena, eta nahikoa eta sobera nuen horrekin.
‎Gauden lekutik, zume negarti handi hauen atzetik, apenas ikus daiteke ezer, baina aski luze eta zabala da hilerri zahar hau ere. Sarrera zeharkatuta, luze egiten da bidea honaino, desira bide gero eta estuago batetik. Halakoxeak baitira bideak hemen, bisitarien zapata zolek eginak, belardietan soilgune luzeak utzita, desira agerikoenaren islak.
‎Laurehun metro lehenago geratu zuen ibilgailua. Eroritako elurrarekin ez zen segurua aurrera jarraitzea pista bide gero eta estuagoetan gora. Bila zebilena topatu zuen gainera.
‎Fruitu jakinik gabeko borroka ergelean, herritik urrun. Etxera itzultzeko bidea gero eta meharragoa eta estuagoa bihurtzen ari zitzaiola ere konturatzen zen, denak konturatzen ziren. Baina alferreko denbora pasan aritzearen sentipena zen gehien sumintzen zuena.
‎Metafora gisa sentituko zuten seguruenera, Arltek halaxe sentitu zuen. Euskal Zerak, esentzia ostenduen sailean gorderik, bizitzara azaleratzeko bideak gero eta makurragoak eta itxiagoak zituenez, ekimen argiz ari ziren euskaltzaleak euskal Zera fenomenoen, hots, gertakarien sailera garraiatzen. Euskal antzezpenak ekarriko bide zuen, ostera ere, euskal izantza bizia.
2016
‎Erlijiosoak idatzi batean deskribatu zituen hilerrirako azken uneak: " Bidea gero eta motzagoa den itoaldia izugarria da. Jaitsi gara.
‎Gorago ere esana dago: Loiolan negoziatzen ari ziren bideak gero Madrilen aurrera egingo zuen itxaropenarekin jokatu zuen Egigurenek, baina Madrilen aurrera egingo zuen bermerik gabe341.
‎iheslarien barku bat zen hura, ez zegoen dirurik ez luxurik, bai ordea beldurra, erresumina, eta etorkizun hobe baten esperantza; esperantza horrexek egiten du ordea zilegi, eta eder, eta maitagarri, Alsina itsasontziaren barruan ezkontza bat ospatzea; hortaz, jatekorik apenas iristen zitzaien arren, arroparik onenak zartatuta eta gastatuta eta hamar aldiz pasaratuta baldin bazituzten ere, tropikoko eguzkipean egosi eta gero oinek dantzarako gogo handirik ez izanik ere, denak ahaleginduko ziren ahalik eta festarik ederrena antolatzen, bere xumean gogoangarria, bere apalean mundiala; patrika zimurretan arakatuz denen artean txanponak bildu, eta ainguraturik zeuden Dakar-eko merkatura joango ziren horniketari iaioenak, handik ahal zena ekartzeko, arrain eta fruta freskoa behinik; hura dena prestatzeko ez zen euskaldunen artean sukaldari treberik falta, kapitainak eta sukalde buruak beren lapikoetan eskua sartzeko baimena emanez gero; jatekoak antolatuz gero kantua eta dantza ziurtatuta zeuden, bai entseguetan landutakoa bai momentua iritsitakoan asmatutakoa; edaria izan zen lortzen zailena, baina, munduko gerra odoltsuenetan larrua salbatzeko moldatu zirenentzat ez zegoen arazorik gainditu ezin zenik: ...lortu zuten, aberkide horrek berehala ulertu baitzuen ez zegoela euskaldunen arteko ezkontza bat ospatzerik batere edaririk ez bazegoen; honen bitartekaritzari esker eskuratu zuten botila mordoxka bat, erdia ardo frantsesa eta beste erdia hango beltzek egiten zuten pattar auskalo zerezko bat, hasieran pozoitsu eta irentsiezina iruditu zitzaiena, baina jaiak aurrera egin ahala zintzurretik beherako bidea gero eta errazago egin zuena. Festa hura, finean, erabateko arrakasta izan zen.
‎Hizkuntzak ikasteko bideak gero eta gehiago dira. Inoiz baino baliabide gehiago ditugu sarean ikasteko, baina baita zerbitzu eta tresna berriak ere.
2017
‎eta esku beretik populazioaren inguruko zientziak (gizarte zientziak) eta diziplinak (Foucault, 1991). Horrekin lotuta, hemeretzigarren mendearen bukaeran, legegintza korronte oso bat garatu zen, elkartasunaren ikurraren pean, eta horrek ezarri zuen bidea gerora eskubide sozial deitu izan zen hori mamitzeko.
2019
‎Herri ondoko Larraintxikin hasi eta, bi hesi artetik, Iturrartera ateratzen den gurdibidea. Bideak gero, izena galdurik, Zelaiko soroen erditik urtero egiten/ desegiten zen bidezidor bihurturik, aurrera jarraitzen zuen Algorrikogain eraino.
2020
‎irinak eta espeziak, saltsak, garagardoak, ardoak, fruitu lehorrak eta aperitiboak. “Internet bidez gero eta gehiago erosten dira elikagaiak. Erosoa da, ez dugu etxetik atera behar, produktu sorta zabal baten artean aukera dezakegu, prezioak alderatu, beste bezero batzuek adierazitako iritziak eta kalifikazioak ikusi”, diote Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak.
‎Gaur nabarmen eskuin muturrak erabiltzen du gezurra era lotsagarrien eta basatienean, baina horren arriskua boterea duen edonork du; gure herrian ere bai, guregandik hurbilen sentitzen ditugunak ere bai. Honetaz jabetu nahi ez badugu, eta zintzo aztertu, besteengan bakarrik ikusi eta salatzen segitzen badugu, oso ozenki salatu arren —hori ere egin behar da, noski— gure gizartea ahultzen lagundu bakarrik egiten dugu, gezurrari bidea gero eta erosoagoa egin bakarrik. Geu ere gezurra irenstera jarrita gaudela erakusten dugu.
2021
‎Ordu akigarria izan zen hurrengoa, urik gabe eta inora ote nindoan jakin gabe. Ur falta horrek zorroztu zidan belarria, bide gero eta itxiagotik kanpo urbegi baten kantu alaia entzun bainuen. Eskopeta erabili nuen makila gisa sastraketan bidea egiteko, nire egarriak uhandreen kantu liluragarria bihurtzen zuen hotsaren atzetik eta, hara!, soilgune bat agertu zitzaidan halako batean, eta agindutako urbegia bertan.
‎Nire Outlanderra, berriz, haritz, arte eta pago artean zebilen errepidean. Bidea gero eta berdeago eta sarriagoa egin zen, eta freskotasun pixka bat ekarri zigun udako goiz hartan.
2022
‎Izan ere, Sarrionandiak «kontrabira bat» irudikatu du, Irazuk azaldu duenez: «Badakigu Elkanok eta beste marinelek irekitako bideak gerora zer ekarri duen: indarkeria, sufrimendua, herrien eta kulturen desagerpena...
‎Biriatun ere frantses militarren presentzia nabaria da, eta gaur bertan Guardia Zibila helikopteroz aritu da Bidasoa ibaia inork trebeskatzen ote duen airetik kontrolatzen. " Muga inoiz baino harresiago bilakatzen ari dira migranteentzako, eta horrek bide geroz eta arriskutsuagoak hartzera behartzen ditu".
‎Paisaia bizi bizi igarotzen hasi da leihoaren bestaldean. Lehenengo minutuetan ikusten den kanalak uhartetxoz eta paduraz osaturiko eremu zabal bati egin dio bide gero. Ikuspegi ederra da, baina Cesterok apenas ikusten duen.
‎Umetan imajinatzen nuen animalia desitxuratuak zeudela barruan, zaldi ikaragarriak arrain muturrekin edo behi flakoak azeri buztanekin. Eta arbolen enborrak elkarren gainera okertzen zirela, bideak gero eta estuago bihurtuz.
2023
‎Hala, epaia «larritasun handikoa» dela adierazi du Kontseiluak, X sare sozialean zabaldutako mezu baten bidez lehenik, eta ohar bidez gero: «Azken sententzia honek ukatu egiten du euskararen normalizazioaren aldeko politika publikoak behar direla edo egingarri direla».
‎Presoak pilatuak ageri ziren, lurrean, bata bestearen gainean lotan, oinak eta besoak elkarren gainean gurutzaturik. Dahaneren bidez gerora jakin nuen nola lortu zuten argazki kamera kartzelan sartzea, baina orduan egoera tamalgarria zela zioen: " Sardinak bezala gaude; 25 bat pertsona ziega bakoitzeko.
‎" Bidea zabaldu!", oihukatu du agintzen duen agenteak. Baina bidea gero eta gehiago itxi da, beste langile batzuk atea blokeatzen duen taldera elkartu direlako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia