Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2004
‎Baina, jakina, ordu hartan guk behiok ia ez genuen jaki kanpotarrik ezagutzen, eta pentsua gauza berria iruditzen zitzaigun. Lau gurpilen gainean ibiltzen zen Chevrolet hura bezain berria, bide batez esanda, zeren motorrak ere arraroak baitziren gure haranean. La Vachek aipatzen zuen abioi erori harena, eta kitto, beste motor arrastorik ez inguruetan.
‎Nirekiko guztiak zure esku daude, zure morroia nauzu. Eta, bide batez esanda, oso gustukoa dut neure morrontza.
‎Keinu bat eginez, ez erokeriarik egiteko erregutu nion, hogeita hamar guardia zeudela han eta tiro bat emango ziotela deskuidatuz gero. Oso kontseilu txarra, bide batez esanda. Gaurko egunetik begiratuta, eta bizitzak eman didan esperientziarekin, une hartan uste handiz jokatu nuela iruditzen zait, munduko azkarrena neu izan banintz bezala.
2010
‎Vinsonen episodio horrek, nahi gabe, Jules Verneren nobela haren kapitulu bat gogorarazten dit beti, alegia, Virginiako Richmond-etik irla misteriotsuraino Cyrus Smith ingeniariak eta egindako ihesa 1865ko martxoaren amaieran, globoz, urakan izugarri batek hauspotuta. Urteak eta urteak dira Verne maiteak irla misteriotsu horretan kokatu zituen jazokuneak irakurri nituela artetan errateko, noizko ote Verne euskaraz?, baina, nahi gabe, oroitzapen gozo horrek oso begiko egiten dit Julien Vinson hori, bide batez esateko gure artean gehienetan hain gutxi estimatzen dena. Izan ere, bere garaikide euskaltzaleek eta ostekoek beste horrenbesteeuskararen izterbegitzat jo zuten Julien Vinson, euskal ikasketei haren ekarpen garrantzitsuak gorabehera, zeren, euskararen desagerpen hurbila Julien Vinsoni saihestezina eta, aldi berean, desiragarria ere iruditzen baitzitzaion.
‎7. 1895eko martxoaren 9an Tanger Cadiz trabesian galdutako Reina Regente itsasontziaren tragediaz dira bertsoak. Bide batez esateko, ez zen lar bidezkoa, naufragioa zela eta, Pedro Mari Otañoren moroen kontrako salaketa.
‎Bolborak gizartea goitik behera aldarazi zuen XIII. mendetik aurrera.1166 Kanoiak ez zeuden edonoren esku, erregeek baino ezin zituzten labe handiak finantzatu kanoiak egiteko. Eta kanpaiak, bide batez esanda. Erregeen eskutik heldu ziren, armagintzarekin batera, boterearen antolaketa berriak.
‎Arrifeko jendearen erresistentzia gainditzeko, espainolek sakrifizio gogorrak egin behar izan zituzten hildako eta dirutan. Gaizki banaturiko sakrifizioak, bide batez esanda. Borroka horretan irabazteko erabili ziren metodoak suntsitzaileak izan ziren, gainera.
‎1141. Ez hain antzina ez hain urruneko etsenplua da Julian de Zulueta gasteiztar esklabo jabea. 1.475 esklabo beltz zituen, 1857ko zentsuaren arabera, eta ongiletzat zebilen Kuban nahiz Euskal Herrian, bide batez esanda. Kubako independentziaren aldeko borrokak baizik ez zuen haren aberastasuna zalantzan ipini.
‎715. Matraka, bide batez esanda, arabieratik ekarritako hitza da, ‘mailua’ Ohol bat eta mailuz osaturiko tresna astuna zen matraka, astinduz zarata egiteko. Aste santuko prozesioen egunetan entzuten zen, kanpaiaren ordez, Jesukristoren pasioa ozen eta lazgarriro gogorarazteko.
‎deitzen zen orduko kantu ezaguna, hau da, ‘Jaiki hadi, Mazigen seme hori! ’, non eta Mazig, Abderraman ibn Khaldunek idatzi legez, amazig guzien arbasoa litzatekeen. Bide batez esanda, amazig askorentzat amazigh hitzak ‘librea’ edo ‘noblea’ esan nahi du.153
2011
‎Horietariko bat da, kasurako, Nola serbitu bear dan Peruco chori ongarria eta dagoquion usaera lur landu bacoitzetan, ziurrenez 1878koa eta J. Aurrekoetxearen alarguntsa delako batek izenpetua: bide batez esateko, Juana Teresa Oheine izan al zen egilea?
‎Beheko partean soto handi bat daukat eta, beraz, han antola dezakegu operazio zentroa. Primeran!, poztu zen Marco, ba bihar berean hasiko gara egokitze lanekin, a!, eta bide batez esanda, ez duzu hor nonbait izanen Che Guevararen Guerrillen gerra?
‎Ez, erantzun zuen besteak, ez dut uste orain Marcinkusekin hitz egiteko unerik egokiena denik. Eta bide batez esanda, Milanokoak ez du etorri behar. Bai, erantzun zuen Stefanok, hamaiketan hona etortzeko esan nion.
‎Baina ez iezadazu adarrik jo, mesedez. A!, eta bide batez esanda, jarraitu zuen nagusiak, entzun duzu zer gertatu den gaur goizean. Mmmm, pentsatu zuen Marcok, ez, zer gertatu da?
‎Ez dakit ba, esan zuen zuzendariak, saiatuko naiz. Eta bide batez esanda, jakin nahi izan zuen Changek, gaur ez dut Norris egun osoan ikusi, ba al dakizu non dagoen. Suposatzen dut, azaldu zuen Brucek, biharko borrokarako bere burua prestatzen ariko dela.
‎Iraultzaren alde!, esan zuten hustu aurretik. A!, gaineratu zuen mutilak, eta bide batez esanda Giovanni Mucciren gaineko informazioa lortu dut. Eta?, jakin nahi izan zuen neskak, fidatzekoa da?
2012
‎Adibidez, eta pare bat besterik ez aipatzearren, nik bi hauek gomendatuko nituzke: El deseo de leer eta El deseo de escribir, biak Pamiela argitaletxean kaleratuak( bide batez esanda, noizko bi liburu funtsezko horien euskarazko bertsioa?)
‎Behin Madrilen, eta goizean goiz, Pio Barojaren etxeraino inguratu dira. Han beste tolosar bat aurkitu dute, bera izan baita gau osoan zehar gaubeila egiten egon den pertsona bakarra, Luis Olarra, eta datu hau bai, hau jartzen du Julio Caro Barojak bere liburuan( bide batez esanda, gure lagun handia, Luis Olarra, duela pare bat hilabete joan zaigu Tolosan eta betirako 100 urte zituela. Lagun taldetxo bat izan ginen Izaskungo malda batean bere errautsak, hark nahi bezala, lau haizetara barreiatzen).
2013
‎Elizkizunean, Jose el Cantor eta laurehun neofito baino gehiago miserere kantatzen aritu ziren isildu gabe. Bide batez esanda, Jose el Cantor, artean indio gaztea, kantari aparta zen, eta elizako musika eta latina edozein apaizek bezain ondo ulertzen zituen. Arrillaga gobernadoreari lur eman ondoren, oroitarria altxa zuten haren hilobi gainean, eta urte askoan, azaroaren 2an, ehunka indio eta gizon eta emakume zuri asko joaten ziren hilobi hartara loreak jartzera.
‎Vallejok laudorioak baino ez ditu Solarentzat, Romerok petraltzat eta despotatzat dauka(" hombre de malgenio y despotico"), Borondak diziplinazalea zela aipatzen du, baina inpartziala eta zuzena; eta oso umezalea.302 Frantziskotarren artean, beste inorekin baino harreman hobea izan zuen Francisco Xavier de la Concepcion Uria aizarnarrarekin, hau da, garaikideek umore onagatik goraipatzen duten fraidearekin. Bide batez esanda, elkarri egiten zizkioten gutun adiskidetsuetan Uriak euskara tartekatzeko ohitura omen zuen.303 Solaren figura aztertu duten historialariek adeitasun hori azpimarratzen dute; baina beste ezaugarri bat ere aipatzen dute, ez oso heroikoa: kexarako joera erakutsi zuela Kaliforniako gobernadore izan zen zazpi urteetan.
Bide batez esanda, profesional onak eta gauza ederrak ere eman dizkigu urte guztiotan.
‎Estiman dut, bide batez esanda, Atxagaren eta beste zenbaiten presentzia eta sentsibilitatea. Etxeaz amets abertzalea formulatzen ez duena euskarazko literaturaren gailurrean egoteak (gailurrei buruz egin dezakegun irribarrea gorabehera) arnasa ematen digu.
2014
‎—Egia esan, sukaldari gisa nagok hemen —esan zuen— Merinok konbentzitu nindian, Gidari Konpainiako tenienteak, txapelean lis lore zuria daraman horrek. Bide batez esanda, berak konbentzitu zian Carrasco sarjentua ere, Napoleon, alegia.
2015
‎Bai, Darwini esan ziola dortoka baten oskola ikusitakoan bazekiela dortoka konkretu hori zein irlatakoa zen. Bide batez esateko argitu egingo dut Santa Maria irla horrek bazuela beste izen bat, Floreana, eta izan ere, irla horrek jabe euskalduna izan zuela, Leon Uthurburu, eta berorrek, hil zenean, irla Barkoxeko herriari jarauntsi ziola. Bide batez esateko ere, Floreana irla horretan gaur egun ez da dortokarik geratzen.
‎Bide batez esateko argitu egingo dut Santa Maria irla horrek bazuela beste izen bat, Floreana, eta izan ere, irla horrek jabe euskalduna izan zuela, Leon Uthurburu, eta berorrek, hil zenean, irla Barkoxeko herriari jarauntsi ziola. Bide batez esateko ere, Floreana irla horretan gaur egun ez da dortokarik geratzen.
‎Beste batzuetarako hitz elkarketara jo zuen: " ilargi ahots batek giro musikaren gainetik" (kontura zaitez, hor" lunar" eta" anbiental/ enbironmental" egon dira kamuflaturik, bide batez esateko azkena marratxoz adierazita eta lehena marratxorik gabe). Ildo beretik, gorago bisitatu dugun Nevadako egunak karismatikoan orrialde berean topatu nituen bi kontakizun oniriko baten barruanhona ekarri gura ditudanak:
‎Izenburua gorabehera, itsasoko atlas bat da, kartografi liburu bat" arrutak" erakusten dituena," Espaiñiakoak, Franziakoak, Bretaniakoak, Normandiakoak, eta Picardiakoak, Flandreskoak, Angeleterrakoak, Irlandakoak, Eskosiakoak, eta Ternubakoak, hala nola baitire segidan iskribatubak, plazer duten maistrubenzat edo pillotubentzat, edo itsasoan nabigatzen dutenentzat, perilletarik goardatzeko". Bide batez esatekoa da, klasiko lapurtarren eraginpean edo, Zientzi Fakultateko lankide batzuok Itsasoko nabigazionekoa horren mikrofilma eskatu genuela Pariseko Biblioteka Nazionalera laurogeietako hamarkadaren hasieran, artean 1985eko faksimilea plazaratu gabea zela, eta behin jaso eta gero mintegi bat antolatu genuela, euskara teknikoaren aitzindaritzat geneukan hori sakon aztertzeko asmoz.... Lapurdiko loraldiko bigarren liburu teknikoak ez du titulurik Villasanterenean, bakarrik egilearen izen" exotikoa", alegia, Mongongo Dassança(= Domingo Azantza), baxenafartarra zela, 1692an argitaratu zela, eta bai Piarres Lafitteren destainazko ohar labur bat, albaitaritzaz dela aipatuz.
‎Zeren, ttikitan, argudio guztiak ad hominem izaten baitira, eta inbidia jotzen baita jokaera gehienen oinarritzat. Oso arrazoitzeko modu ona, bide batez esanda. Bestalde, bere erretratu bat ikusten genuen ostatura sartzen ginen bakoitzean.
‎—Soilik Sansineneak hizketan jarraitu zuenbost egun pasata McTigueri modu umiliagarrian eta ezin errazago irabazi zionetik, Isidoro La Habanako Euskal Etxearen egoitzara joan zen, bide batez esanda, kontatu behar dizuet zentro hori zoragarria dela, ezin bikainagoa, inauguratu berria dago, zer ikusirik ez guk hemen daukagun zokozulo honekin, hura amets egitekoa da, leku ezin hobean kokatua, La Habanaren erdi erdian, Malecon eta Prado Paseoaren tartean, izkina eginez. beno, noan harira, gertatu zen Euskal Etxearen inaugurazio festan, gure Isidorok ere parte hartu nahi izan zuela,... Nola hartu zuen parte?
‎—Gero, Sevillara etortzeko gogoa baino ez nuen, eta bide batez esanda, eskerrak besterik ezin eman halako atentzio mordoa eman didazuelako.
‎Donostiara iritsi, eta zuzenean jo nuen Gobernadore Zibilarengana. Bide batez esanda, hau Iruñekoa zen.
2016
‎Nik uste horregatik aukeratu zuela hoteleko okina izatea, desordutan ibiltzeko aitzakia bat izatearren. Esate baterako, orain ordu bata da, Beatrizek bere senarrarengana itzuli behar duen ordua, bide batez esanda...
‎esan zuen Danutak bat batean. Eta bide batez esanda, mila esker. Nik uste oso dotore aterako naizela telebistan.
‎Badakik, herriko andre horretaz ari nauk. Eta bide batez esanda, ez diat uste komunista denik. Nik uste Caritas ekoa dela.
‎Segidan, xuxurla bateraino jaitsi zuen ahotsa. Eta, bide batez esanda, ez al zarete fijatu kazetari horiengan. Ez al dira espezialak?
2017
‎Izatez, galesera izan zen Chubut ibaiaren arroko hizkuntza nagusia XIX. mendeko azken laurdenean, eta inguru haietako indiar tehueltxeek ere ikasi zuten. Hala ere, 1878an hasita, Buenos Airesko gobernuak gaztelania sartu nahi izan zuen galestarren eskoletan, eta ildo horretatik 1881ean testuliburu bat argitaratu zen galeseraz gaztelania ikasteko hango eskoletan( bide batez esateko, urte horietan galesera proskribatuta zegoen Galeseko eskoletan). Hortik aurrera, eskolak, galeserazko elebakarrak izatetik, urratsez urrats gaztelaniazko elebakarrak izatera pasatu ziren, eta hori Rawson en abiatu zen 1891n beste inon baino lehenago, Juana Canut andereñoa izendatu zutenean hango eskola nazionaleko maistra.
‎Eta bo, beste batzuetan beranduago heldu izan nauk etxera, baina ostiralean, noski, irabazi eta irabazi, eta ez gintuan etxeratuko urdaiazpiko hori gabe, ez? Bide batez esanda, urdaiazpiko on ona, Guijuelo, iberikoa, oso ona! Pixka bat lehortzen utzita, kategorikoa!
‎Kontua ez duk urdaiazpiko bat irabaztea noizean behin bide batez esanda, aurten jadanik lau irabazi diat. Hik ez duk ulertzen, baina musean sortzen dituk adiskidetasun handiak, zeren egun batean tokatzen zaik urliarekin eta beste egun batean sendiarekin.
‎Top. Baccu s’Agina (Villaputzu), Nuraghe l’Eni (Castelsardo). Bide batez esan islako mendialdean agin arbola ikusgarriak aurki daitezkeela. estieri, istieri// ezti. Sard.
‎Bertoldik Urpes izeneko iturri bat euskaratikotzat jotzen duela eta, ez du hain garbi ikusten Wagnerrek, eta vulpes (‘azeria’) ikusi uste du. Bide batez dio arriskutsua dela euskararen bidez etimologia ezezaguneko islako toponimo masa handia azaldu nahi izatea, nahiz eta ziurrenik batzuk esplika daitezkeen.17 Urrai, Urrabi, Urralidi eta abarretan ere ez du ‘ur’ ikusten, Bertoldik bezala, eta honi jakinarazten dio euskarak garbi bereizten dituela urr‘urra’, eta ur‘ura’ Hala ere ez du baztertzen ur erroaren prese...
‎Bera izan zen hizkuntzalari modernoen artean lehena euskararen eta Kaukasoko hizkuntzen arteko lotura proposatzen eta aztertzen. Eta ez hori bakarrik, baita gaur egun dene kaukasikoa deitzen zaion teoriari bidea urratzen ere (oinarri ahuleko teoria, nire ustez, bide batez esanda).
‎Elezaharraren arabera, Gonario di Torres izeneko jaun batek eraikiarazi zuen XII. mendean, eta hortik omen izena. Bide batez esan baduela izenkidea kilometro batzuetara: Cuccuru Gunare (Meana Sardo
2018
‎Esate baterako, itzulpenean zehar topatuko dituzu gara/ gare/ gira; zara/ zare/ zira bezalako alternantziak, edota zein/ zeiñ/ zoin/ zoiñ... baiterako erlatibo anaforikoak bide batez esango dut horrelako 335 anaforiko zenbatu ditudala Fenelon en itzulpenean. Hala eta guztiz ere, sistema falta hori dela-eta diosku Elizabet Kruzetak," batek baino gehiagok pentsatuko du idazle trakets eta axolagabearen lana eskuratu diogula[...].
‎Eskutitz berean kontatu zionez, ezin hobeto joan zitzaion bidaia, baina egia beritablea ei da" eztela egunik odei gaberik ez eta phenarik gabeko atsedenik", eta uros eta zoriontsu itzuli zenean, orduantxe jakingo du babazuzak arrunt funditu duela gurasoen etxaldeko uzta, eta zauri gainean pikogurasoak bertan behera utzirik partitu dela Ameriketara haien arta zeukan loba. Bide batez esateko, Argentinara emigratuta zeuden jadanik Intxausperen hiru anaiak askoz lehenago, eta han ziren hil.
‎Maria Jose Cantudo Iruñean eginiko film batean. Garai hartako pelikula ezin topikoagoa zen arren (zolda handikoa, bide batez esanda), hautsak harrotu zituen, Opus Deiren mediku baten bekatuak agerian uzten zituelako. Dena den, 31 urte geroago emandako elkarrizketa batean, Maria Jose Cantudok berak beste ikuspegi bat gaineratu zuen, ezustean eta, erne ez zegoen edonorentzat, oharkabean pasatzeko aproposa.
‎Alabaina, Ordoñez hil eta hurrengo egunean, Unibertsitateko irakasle batek minutu bateko isilunea eskatu zuen klasea hasi baino lehen. Gure lerroan eserita geundenontzat (gelaren atzeko partean, bide batez esanda) esperientzia berria zen hura, eta are gehiago harritu ginen gure inguruko gelakideak zutitzen hasi zirenean, inork eskatu gabe, modu naturalean. Gu ere, zalantzati bazen ere, (batzuk agian behartuta), zutitu egin ginen.
‎" Etxean zegoen bi hilabeteko umetxo bati oxigenoa eman behar izan zioten Poliziak botatako gasa arnastu ondoren". Kasu honetan, besteetan ez bezala, errealitateak amaren kontakizuna gainditu zuen, zoritxarrez bide batez esanda.
‎Udal Hiruko haren lau urteko esperimentuak ez zuen segidarik izan, baina epe motz hori nahikoa izan zen beste mota bateko hiria iradokitzeko, ia ia amesteko: 1997an, Euskararen Udal Arautegia onartu zuten UPNren oposizioarekin, eta HBren abstentzioarekin, eta, bide batez esanda, 20 urte geroago ez gara gai hura hobetzeko. Mendillorri auzo berria Iruñeratu zuten (erreferendum batekin eta guzti), eta Arga ibaia hiriko heste lodia izatetik iruindar guztion bihotza bihurtzen hasi zen, Ibai Parkea abian jarrita Europako diruari esker.
‎Ezin esan gure arteko sexua etsigarria izan zenik. Bide batez esateko: hala izan balitz, hobeto ulertuko nuke ondoren dena bukatutzat eman izana.
2019
‎Afaltzen ari ginen, oso ondo bide batez esanda, Patrizio hasi zitzaigunean:
2020
‎Batzuek diote gaurko demokrazian badela erakunde egokirik erreibindikazioak aurkezteko, eta istilu horiek antidemokratikoak ere izan daitezkeela. Sindikatu batzuei egozten zaien kritika bera, bide batez esanda. Beste batzuek, berriz, liskar mota horri, protesta feministaren modu horri, dramatikoegia irizten diote.
‎gutxik erabiltzen dutela," euskaldun zahar" direlakoek ere oso atzenduta daukatela, eskoletako patioetan ez dela sentitu ere egiten. Bide batez esanda, nik uste gure hizkuntzaren arazoak lau direla, eta ez hamalau TLKkoek esaten duten bezala, Triste eta Lanturosoen Kolektibokoek, alegia; baina, nolanahi ere, lau problema problema asko dira.
‎Horien artean, homosexualitatea ez ezik, masokismoa, eta sadismoa. Bide batez esanda, bi izen horiek, masokismoa, sadismoa, Krafft Ebingek asmatu eta erabili zituen aurreneko aldiz.
‎Aurreko mendeetan, euskal familia txit ezagunak aterpetu zituen, tartean Abadiatarrak. Bide batez esanda, Abadiatar batekin, Harry d' Abbadie d' Arrast zinemagilearekin, etorri zen Etxauziara, hirutan etorri ere, Aro Modernoko pertsonaiarik ospetsuenetakoa, Charles Chaplin, Charlot.
‎Lantzen ere antzera jokatzen dute Miel Otxinekin. Bide batez esanda, Juan Antonio Urbeltzek interpretazio berri bat ematen die Lantzeko pertsonaiei, Miel Otxin, Zaldiko eta abarrei, bere azken liburuan.* Gosearekin eta gosetearekin lotzen ditu, eta zomorro izurriteekin.
‎—Ez dut uste —ekin zion Josebak— Arazoa lau datu emanda argitu daiteke. Eta, bide batez esanda, zer bitxia Ordizian hartu den erabakia, portzentajeak ez ematekoa, zenbat ikasle behartsu eta atzerritar jatorriko doazen eskola publikora eta zenbat pribatura! Izan ere, daturik beharrezkoena, Ordizian eta Euskal Herri osoan, portzentaje hori da!
‎Gezurra litzateke esatea inoiz poesia irakurle izan naizela. Batxilergo garaian Elizabeth Bishop irakurri nuen; ezkutuan, bide batez esanda. Harrez geroztik, deus ez.
‎Deliberamendu edo dialogo sokratikoak ez zuen luze iraun: Sokrates bera heriotzara kondenatu zuten; demokraziak berak hil zuen, bide batez esanda. Demokraziarekin, erretorikako hiru generoak loratu ziren.
2021
Bide batez esateko, Peio Jorajuriaren poemak adierazi legez, Hiromi Yoshida duzu" goizeko eguzkiaren herrialdeko lore bat, euskaraz mintzo [dena] zu ta ni bezala euskaraz, gipuzkoar sinfonia hutsean...".
‎Lekune iridio anomaliadun ezagunak 110eraino igo ziren 2004 urterako. Bide batez esateko, 1984an egiaztatua da iridio anomalia Bidarteko K/ T mugan.
‎Hasiera batean, soilik Dale Russell ornodun paleontologoak eman zion ongietorria. Bide batez esateko, Russell nahikoa ospetsu bihurtu zen, dinosauroak suntsitu ez balira gerta zitekeenaz espekulatu baitzuen, eta bidezidor ebolutibo posible bat iradoki zuen zeinean dinosauroak izaki adimentsu antropomorfikoak bilakatzeraino eboluziona baitzitezkeen. Seguru ikusi duzula inoiz Russell-ek postulaturiko dinosauro humanoidea, gure iguala dena aldeak alde, eta baten batek Troodon sapiens bataiatu duena, espezie erreala bailitzan.
‎" Azkenean beren etxera onik eta salbu itzultzeko zortea izan zutenetako askok esker onik handienaz bisitatu omen zuten Euripides, eta batzuek kontatu zioten buruz zekizkiten obren pasarteak errezitatuz libratu zirela esklabotzatik, eta beste batzuek, berriz, guduaren ondoren barreiaturik eta alderrai, haren bertsoak kantatuz lortu zutela jendeak janaria eta ura ematea". Bide batez esanik, gaur egun turistaz gainezka egoten diren Siziliako latomiai beretan, San Paulok Jesusen hitza predikatu zuen, eta Churchillek akuarelak margotu.
2022
‎Bata, Martin Guilbeau Oiartzabal jaun mediku urruñarra dugu, Donibane Lohizuneko alkate errepublikazalea tartean, eta, Elizanburu bezala, parte hartzailea izan zena behin baino gehiagotan ia ohikoaAbadiaren koblakari festetan, inoiz garaile ere bai. Bide batez esateko, Guilbeau eta Elizanburu elkarren adiskide handiak ziren, eta alkateak Elizanburu urtero gonbidatzen zuen herriko
Bide batez esateko, bai Federiko Belaustegigoitiak, bai Amantzi Urriolabeitiak, eta bai Bingen Aizkibelek ere, hirurok onartu zuten euskaltzain urgazleak izatea
2023
‎Zer hartzen dute? Eta, bide batez esanda, Weissmuller ez al dago potolo samar?
‎Boy bahitu arte ez zitzaiola axola naziek Palandria okupatzea? Eta, bide batez esanda, zergatik jartzen dute infinitiboekin hitz egiten. Ergela dirudi.
‎Ahmed informazio guztia asimilatzen saiatzen ari da eta kosta egiten zaio ezer argi ikustea, ez dakielako lanean dagoen ala ez, adibidez, aldi baterako lan kontratua duelako eta, orain, greban dauden bitartean, kontratua deuseztatu dizkietelako, eta kontratazio enpresako enplegatuak aurrerago hitz eginen dutela esan ziolako, zeina, bide batez esanda, aurrean duen enplegatuaren irribarre zabal, zuri eta ergel bera zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia