Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 223

2000
‎lurralde hark ez zuen inola ere liluratu. Emozio pittin bat sentitu bazuen ez zen izan hango paisaiengatik, baizik eta Eiderrek ibilitako bide eta txokoak ezagutzeagatik. Eta hori, emozioa alegia, bidaiaren aurreneko egunetan baino ez, ezen gutxi gutxika amorru berezi bat ari baitzen jabetzen Txemaren sentimenduez:
‎Eiderren hitzek, azkenean, ez zioten ezer berririk emango: neskak urtebete lehenago bizi izandakora hurbildu beharra zegoen, berak deskribatutako bide eta herriak aurkitu, eta gehiago: begirada zuzenduko zuen toki orotan Eider ikusi.
‎Dublindik gora lehendabizi, Ipar Irlandan sartu, eta ondoren mendebaldeko kostaldetik behera egin du. Orain Dublinerantz doa apurka apurka, zeren badu denbora aski oraindik, eta beraz egunetik egunera prestatzen ditu hiriburura joateko erabiliko dituen bide eta zidorrak.
‎Esku batean kabitzen ez diren eta beraz existitzen ez diren itsaso eta lurrak. Eta beste pauso bat emanda, bideak eta herriak eta fruitu arraroak eta kontinenteak eta lurmuturrak eta ezezagunak ziren txoko guztietako gau sargoriak (bere izar eta guzti) oparitzen zizkion Eiderri. " Esaidazu zein lurralde nahi duzun, eta zuretzat konkistatuko dut", promes egiten zion maitale utopikoak, artean poetikotzat jotzen zituen esaldiak erabiliz.
‎Eta burua zuritu zitzaidan eta neure burua zuritzen nabil, badakit, baina ba ote dugu gizonok bertze biderik eta bertze ihesbiderik, jaun André?
‎Eta naturan gertatuaren argibideak naturan aurki zitzakek, eta historiarenak historian. Eta argi horren bidetik eta egiaren bidetik, gizonak aitzina egin zezakek, aitzina eginen dik... Eta, bere arimaren geografian mundu berri hori sortuz eta osatuz doala, mundu zaharra eta mundu zaharraren gezurra baztertuko ditik, ezinbertzez.
‎—Etenik gabe meditatu beharra duzu, zeren meditazionea baita kontenplaziorako bide eta bizitza spiritualaren harroin —esortatzen ninduen aita Bar to lomek.
‎Halarik ere, nola anitzetan ez baitatoz bat desiraren bidea eta konplimenduarena, ezin segura dezaket bizirik zaudetenetz edo hilik; ordea, kasu batean zein bertzean, zerbait erran nahi nizueke, eta ea zer asmatzen dudan.
‎Orga hartan tigre bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat, gauzen erraiteko laketago zituena bide luzeak —bertze hamaika bidez eta kontrabidez osatuak—, bide laburrak eta xuxenak baino. Eta gizon hark, handik harat, hilabete osoa egin zuen gure etxean, aitari, Mattini eta etxeko morroiei erakusteko eta irakasteko zer zen eta zer ohitura zituen piztiak eta nola baliatu eta erabili behar genuen hura, ehizan egiteko.
‎Zeren eta bizi pizgarri bat behar bainuen, eta hantxe nuen pizgarria! Eta zeren Tomas Mororen Utopiaren orriak eta Utopiako mapa hura izan baitzitezkeen nik behar nuen bidea eta nik behar nuen argia, neure kezkak eta antsiak aterabidean jartzeko... Eta nola sentitu nintzen, orduan ere, Hiponako saindua bezala, zeinak aurkitu baitzuen bere aterabidea jondone Pauloren epistola hartan, behakoa Alypio irakurtzen ari zen liburuan pausatu ondoren!
‎Edo, ez al dakizu ezen Eliza Spiritu Sainduaren emaztea dela, eta emazte hura lohitzen duenak ordaindu beharra duela? Ohitura hori ez bazenu, ordea, gauzak bidetik eta bere lekutik ateratzekoa, Jainkoaren donu eta dohaintzat hartuko zenuke, zeren zuri ere ez bailitzaizuke gaizki etorriko osabarenetik zentzatzea. Izan ere, heresia izurria baino kutsakorragoa da, eta osabarekin gehiegi ibili izan zinen, urte luzeetan.
‎Eta haren begiak bi leiho ziren, espaziorik espaziotsuenetarat jotzen zutenak, non bozkarioak hats har baitzezakeen eta ditxak eta felizitateak dantza. Eta azal hartan barrena, zenbat bide eta bideska hauteman nituen, guztiak ere hatzez eta ukitzearen ukitzez ibiltzekoak izan zitezkeenak edo bista hutsez; hauek, meharrak eta malkarrak eta mendiska ezin biribilago batzuetarat zabaltzen zirenak, eta haiek, berriz, plaunak eta berdinak baina leize batean akabatzen zirenak, non ezkutatzen baitzen ukitu leuneko goroldioaren erresuma...! Eta bide haietan barrena imajinatzen nituèn joan jinak eta itzul-inguruak hain ziren tentagarriak eta gozoz beteak, bertzalde, non desiratzen bainengoen jada noiz bihurtuko ote nintzen Axularrek aipagai zituen inurri gimnosophista haietarik bat, neke eta trabailu guztien hartzeko prest, ez nagi, baina dilijent, bide haien guztien ibiltze alderat.
2001
‎Ahaztu ditu lehengo bideak eta Vidykar en laguntzailerik jatorrenetako bat bihurtu da. Haur ttipien ama da, elbarrituen gutiziak egiteko esku zangoak gerturik ditu beti, buru-argitasun gabekoek maite maite dute, horren da goxo, eramankor eta alai.
‎Ederrena trena zen, orduantxe ikusi zen han urrun zizarea bezala trena bere bidean eta, ibarra sortaldera mendi bizkarrean amaitzen zenez gero, turutaren abisuekin mendi barrura sartzen...
‎Jende izua, ezkutatu egiten da, eta ez duzue behintzat inorekin hitz egin ahal izango. Lanbro giroan eginen duzue bidea eta, gelditu gabe, huntzaren eta goroldioaren eustarria den harresia inguratuz helduko zarete kartzelako atera.
2002
‎Baina orduan, pentsamendu horiek buruan biraka eta hegan ari zela, zegoen lekutik bertatik behera begiratu eta Lurra ikusi zuen. Han zeuden itsasoak eta aintzirak, ibaien zilarrezko bideak eta azukrezko mendi elurtuak, zelaien landa zabalak, oihanen eta basoen orban ilunak eta hiriko marmol zuriak, denak begi bistan; eta ilartargiaren errainupean ilargia bera baino dotoreagoa iruditu zitzaion Lurra bera, edozein izar baino distiratsuagoa eta ederragoa. Eta Lurrean han behean Serifos uhartea ikusi zuenean eta ama han zeukala gogoratu zuenean, ahaztu egin zituen ilargia eta zeruak.
2003
‎Orduan halako arrakasta zuen Nazio Iraultzaren bidetik eta, Pio XII.aren benedikapen guztiekin, gure Estatuburu zaharrarentzat otoitz eginez, frantses katoliko zintzoek ongi ikasiko genuen amen erraten itsutuki Filipe Pétain gidari, zuhurrari?, italiarrek jadaneko Benitori, alemanek Adolfori eta espainolek Patxikori egin ohi zuten bezala.
‎Hegan. Eta bidea eta trenbidea badago, biak badaude, trenbidetik joaten dira erleak. Trenbidea aukeratzen dute.
‎Bakarrik bizi garenok, emakumeekin tarteka baizik oheratzen ez garenok, azterketa batean parte hartzen dugun sentipena izan ohi dugu. Badakigu, musu baten epela ezpainetan eta maindireen artean izerdi lurrin gozoa utziz alde egin duen emakumeak ebaluaketa bat egingo duela bidean eta, etxera bezain pronto, leihoaren argitan eseri eta bere egunerokoan, kontaduria sentimentala eramateko duen liburuan, zure nota idatziko duela: " eskuekin trebea da, ahoarekin ez hainbeste, barruan sutsu baina laburregi", esate baterako, edo, nik al dakit," beti dago prest, ganoraz hasten da baina atseden luzeak behar izaten ditu", eta ondoren zoko gorderen batean ezkutatuko duela.
2004
‎Euskal kulturak, eremu urriko kultura menderatua den heinean, kultura gizarteratu batek ez dauzkan arriskuak dauzka bere izana itxuragabetzeko. Izan ere, gizartearen bizipen eta giharra bihurtua dagoen kulturak ez baitauka gureak sasi bide etan barrena ibiltzeko daukan arriskurik.
‎nolabait esateko, hizkuntzaren erabilera banakoa talde jakin batean gizartekotzeko bidea da, gizaki bihurtzen duen gizarte ekintza. Zentzu horretan, euskara da euskaldun egiten gaituena, euskal gizataldean barneratzeko euskararen erabilera baitugu bide eta helburu. Euskararen erabilera da, azken batean, euskaldun egiten gaituena.
‎Esaten du: Baina hurrengo eguneko etapan zoritxarra irten zitzaion bidera eta, mendatean behera zihoala, jausi eta Tourra irabazteko aukera guztiak galdu zituen.
‎Bere eskua geldirik gelditu da izterraren gainean, porlanezkoa izango balitz bezala, lepoa gogortu egin zaio eta begirada galdu. Horrela, musurik gabe hartu du Aleksanderrek eszenatokirako bidea eta Nadiak urruntzen ikusi du traje estu eta distiratsua. Gertatu den hurrengoa kamera geldoan bezala ikusi du.
2005
‎Zorte apur batez lortuko dute trena hartzea haiek euren asmoaz jabetu aurretik. Ordua doi doi kalkulatu du, ondo ezagutzen ditu bidea eta ordutegia. Garaiz dabiltzala ikusita, presa barik lagundu die motxilekin, eta patxadaz gidatu ditu geltokirantz, atzera begiratu barik.
‎Txikitako sentsazio batek bete ninduen: banuen indar aski gogoko bideak eta zirrikituak marrazteko. Kontuz ibili behar, beraz.
2006
‎László etsi samarra zegoen, itxuraz, bankuko nagusiarekin izandako elkarrizketaren ondoren. Eskertu zizkion gizonari hitz amultsu haiek, baina lainotuta ikusten zuen bidea eta iluna etorkizuna; denak zuen kolore grisa goiz euritsu hartan, dena zen zailtasuna, denak ziren patuak itxitako bideak... Garbi zegoen, begi bistan:
‎Ezpata ageri zaio gerritik. Garrüze inguruko bide eta bidexketan barna ari da, kontu kontari. Nornahirekin gelditzen da, hala laborari nola burges, zergez, uztaz nahiz familiaz solas gozoan ari bitartean, basokada bat arno zintzurreratzeko prest beti.
‎Eguerdirako, Arrueta gibelera utzia nuen. Inguru handi bat egin nuen Eskoitzeko bideari eta, beraz, Biarnoko mugari berriz ere bizkarka. Jadanik Amikuzetik kanpora, Sarrikota jo nuen, Burgue eta Erango.
‎Aurrera egin genuen, leihoxka hura aurkitu behar genuela pentsatuta. Ihes egiteko gure bide eta esperantza bakarra zen. Bat batean, auhen mingotsa aho barruan gorde behar izan nuen hartu nuen kolpeaz.
2007
‎Sartre Beauvoirren arteko, maitasun nagusiak? (elkarri beti, vous, ka mintzo zitzaizkiolarik eta ez, tu, ka, pittin bat gure artean senar emazteen artean zuka mintzatu ohi garen bidetik eta ez hika), zailtasun guztien gainetik eta makina bat sufrikariotan askotan, are sexu harremanak amaitu ondoren ere, Sartre hil arte iraun zuen (Simone 1986an hil zen, sei urte geroago bere bikotekidea baino).
2008
‎bezero euskaldunak edo erdaldunak, bertakoak nahiz kanpokoak, hizkuntza bigarren mailako bitartekotzat zuen, bezero berriak irabaztekotan?, ongi ohartzen bazen ere, bestalde, ikusten zuena ikusten zuen Nazariok, eta ikusten zuenaren arabera juzgatzen zuen mundua, bere buruari iruzurrik egin gabe?, klase industrial dominanteak gaztelania zuela nagusi. Burdinaren lehia ez zen samurra, beraz, eta Nazariok bide eta metodo bakarra aurkitu zuen aurrera egiteko: diziplina eta lana, lana eta diziplina, latza, ia militarra.
‎eskutik joan balitz bezala: jaun kalonjeak bidea eta norabidea markatu arren, trena trenbidetik atera zela, alegia. Hasteko, deabruaz mintzo zen kalonje jauna; esan ere, esaten zuen deabruak urde itxura zuela?. Ez dut nik hori asmatu, ebanjelioan azaltzen baita nola bi gizon deabrudunen deabruak urde batzuen baitan sartu ziren?
‎Aitak ondo asko ezagutzen zituen inguruko baso eta mendi guztiak, eta inolaz ere ez zen arriskatuko txaroldunak ibili ohi ziren muga inguruetatik zamarekin pasatzen. Ondo zekien mendi bide eta bidezidorretatik zehar ibiltzen, odolean zeraman, zuhaitz enbor eta orbel pilatuek markatzen zituzten bideetan oinez ikasitakoa zen aita, eta hala erakutsi zion berari ere artean neska koxkorra zela.
‎berez kontrakoa duelako, antagonikoa. Euskal Herriaren berezkotasuna ukatzen duen faktore bat, hizkuntza arrotza?, ezin izan liteke nazio horren berorren askatasunerako bide eta bitarteko. Barru barruko eta guztizko kontraesan horren presentziak espainolez edo frantsesez egindako aberri borroka oro bere baitan ezabatzen eta ukatzen du.
‎Zubirik ez eta ontzian pasa behar duzu; beraz, hortxe zaude, Mauritania atzean, ibaiaz beste aldean, itzultzeko bisaturik ez eta Senegalera sartzeko derrigor poliziak zer eskatuko. Malira berriz, hiruzpalau bide eta mila kilometro daude, batean harea gehiago, bestean asfaltoa mugaraino baina gero pista tartea Bamakora. Hemen dena zurrumurru trukea da, baina inor gutxi joan da Senegalera auto zaharrekin, eta topatu ditugun andaluziar parea hippyegiak dira horrelako arazo lurtarrez arduratzeko.
‎Nataliek, esan dut, plazeraren berri emanez, bizitakoa kontatuz, egiten zuen itzuliko bidea eta, nire kontra etzanik, begiak une batez ixten bazituen ere, segituan zegoen prest beste zerbaiti ekiteko, berriro maitasuna egiteko ez zenean. Neuk ere tarteka behartu egiten nuen gorputza bigarren aldi batera, oraindik gai nintzela frogatzearren gehiago, gogoagatik baino.
‎Bastidak Aurelio Arteta nahi zuen bankuko halleko pinturak margotzeko. Txikitatik ezagutzen zuten elkar eta bi bien bizitzak paretsu joan ziren, bata arkitekturaren bidetik eta bestea pinturatik. Artetak Bilboren alegoria bat pintatuko zuen bankuko sarrerako gela biribilean.
‎bezero euskaldunak edo erdaldunak, bertakoak nahiz kanpokoak –hizkuntza bigarren mailako bitartekotzat zuen, bezero berriak irabaztekotan–, ongi ohartzen bazen ere, bestalde –ikusten zuena ikusten zuen Nazariok, eta ikusten zuenaren arabera juzgatzen zuen mundua, bere buruari iruzurrik egin gabe–, klase industrial dominanteak gaztelania zuela nagusi. Burdinaren lehia ez zen samurra, beraz, eta Nazariok bide eta metodo bakarra aurkitu zuen aurrera egiteko: diziplina eta lana, lana eta diziplina, latza, ia militarra.
‎Jaun kalonjea deabrua uxatu nahian zebilkion, antza, baina Reginak bere zentzua eta bere sen hura zituen, behin eta berriro esaten ziotenak ezen, kontu hartan guztian, zerbait oker zebilela... egiteko hura gidatzen zuèn eskua –jaun kalonjearena– eskutik joan balitz bezala: jaun kalonjeak bidea eta norabidea markatu arren, trena trenbidetik atera zela, alegia. Hasteko, deabruaz mintzo zen kalonje jauna; esan ere, esaten zuen deabruak urde itxura zuela –" Ez dut nik hori asmatu, ebanjelioan azaltzen baita nola bi gizon deabrudunen deabruak urde batzuen baitan sartu ziren" esaten zuen–, baina Reginari –baserri giroko herri batekoa zen, azken batean– zail egiten zitzaion deabrua urde baten itxurapean irudikatzea:
2009
‎Naturan, biziaren altzoan errefuxiatzen dute gizakia. Eta bizi hori kosmikoa beraiek ulertzen duten moduan, politikoek, iraultzaile eta progresitek bereziki (sozialista edo komunistek, anarkistek) biziaren berezko bide eta autonomiaren aurka dihardute, biziaren eta zientziaren bortxatzaileak dira, eta barneenean besterik ez dira kristau eta katoliko irrazional batzuk iruntzitara baino, boluntaristak eta mitozaleak. Aurrerapena eta egiazko iraultza ez da egiten, avec les bombes stupides?
‎Arantzazu, dio? bidez eta giza bizitzaz inguratua dago antzina antzinatik. Urbia aldetik beste mila bide.
‎Horrela mendiak badaki hasieratik bera zein den, eta artzain jendeak badaki zein den mendia. Harrezkero, denboraren hastapenetatik, ardi bide eta xendrek zeharkatua, historia bat dauka familian berak ere, txaboletako suarekin, artzainekin. Dibinitate kosmiko baten eta iragan sakratu baten ordezkaritzan dago bera hor, artzainen munduan, bere burua jaun eta lagun eskaintzen.
‎Biak kanpora atera ziren. Euriak elurrari eman zion bidea eta maluta handiak airean hegaldatzen ziren. Berehala dardarka hasi bazen ere, Oskarrek gogoz arnastu zuen aire hotza.
‎Gertaeren perimetroaren mugarritzea. Hatz marken bilaketa burutua hilotzean, arropetan, parrokiatik datorren sarrera atean, atzeko lorategiaren kanpoko bidean eta oinezko bidearen ondoko metalezko atean. Emaitzarik gabe oraingoz.
‎papar zurian barkamenaren eta eskuzabaltasunaren pentagramak idatziak zituztèn paperezko txori bi, aurkako norabidean zihoazenak, bai, baina puntu inmaterial beraren xerka: puntu hura, bide eta norabide guztiak biltzen zituena, ez biderik ez norabiderik ez zuen arren; puntu hura, non iraganaren zama astuna ezabatu eta oraina baizik ez baitzen zutik geratzen, bere baitan etorkizun ederrago baten promesaren hazia ereinda zuena, paperezko txori bi, paradisuko hegazti bi?; aireak airea besarkatu zuen, beraz, baita lurrak lurra ere jarraian, agurra bukatu bezain laster Gabino eta Felipe ...
‎gogorregi aritu baitzen, baina ez baitzegoen beste erremediorik, nolakoa egoera, halakoa irtenbidea; baina Domingok beste xehetasun batzuk ere behar zituen gogoan eszena hari buruzkoan: Adaren oihu histerikoa, adibidez, zabua gelditzera behartu zuena; bere jarrera oldarkorra, Ada lurrera botatzera eta etzatera behartu zuena, baita haren gainean ipintzera ere,. Ez ukitu, ez ukitu, ez ukitu?!?,. Ixo, ixo, ixo!?; Domingo nerabea asmorik onenarekin ari zen, bere onera ekarri nahi baitzuen arreba, baina helmugara zeramàn bide ustezkoak bere goxokiak eskaintzen zizkion bidean zehar eta, helmugaz ahaztuta edo, goxokietan galtzen zen. Domingok arreba etzanarazi zuenetik ama etorri bitarteko eszenak hamazazpi segundoko iraupena izan zuen, balizko kronometro batek zehatz mehatz islatuko zuenez?; goxoki haien artean, gainera, bazegoen bat, neurona guztiak iratzartzen zizkiona, haragiaren mugimendu ezin atseginago batean: atsegin zuen amaren magala, atsegin zuen izeba Ernestinaren magala, atsegin zuen Rakel neskamearen magala, atsegin zituen munduko emakume guztien magal guztiak, beharbada?, baina ez zuen egundaino halakorik nabaritu bere baitan, ez hain era indartsuan eta basatian behintzat:
‎Hautagai nazionalisten porrota hemen Donostian eta Bergaran seinale bat izan da, baita lezio bikaina ere; euts diezaiogun bideari eta presta gaitezen alor guztietan borroka egiteko.
‎Lipar hartan, baina, ez zekien Jainkoaren graziak edo hitzen logika sekretuak eraginda, argialdi bat bezalakoa izan zuen Ernestinak, ikusi baitzuen, ezin garbiago ikusi ere, Reginak bere bideari eta bere azken erabakiari eutsiko ziola, are gehiago Nazario alde zuela?, berak. Ernestinak, bereari eutsiz gero, agindu moral zein sasi moralekin Regina estutuz eta ahizpa kale itsu batera eramanez:
‎Irakaslea, ordainean, orain Gabinori eta orain gelako bi leihoetako bati so egiten hasi zitzaion, hiruzpalau bider egin zuen buru biratze bertsua?, bidearen eta ihesbidearen aukeren aurrean bere buruarekin borrokan ariko balitz bezala; gero, halaxe mintzatu zitzaion:
‎horregatik luzatzen zion, beharbada, ontziari begi keinu konplize bat, keinu harekin zera esan nahi balio bezala: . Zure bidea eta nire bidea bi dira, baina auskalo egunen batean ez ote dugun topo egingo??, baita aurki egin ere, ikusi ez ezik, hurbiltzen ari baitzen Domingo pauso azkarrean, hurbiltzen eta hurbiltzen, bertara heldu zen arte, non hiruzpalau langile ikusi baitzituen: galdetu zion haietako bati zertan ari ziren, eta langileak erantzun zion biltokiak prestatzen ari zirela, biharamunean kargatu behar baitzuten ontzia, biharamunaren biharamunean partitzeko; galdetu zion, ondoren, non aurki zezakeen ontziko patroia, eta langileak erantzun zion berandu gabe iritsiko zela, zeren beraiek egiten ari ziren lana, bukatuxea zutena, gainbegiratzekotan geratu baitzen, arratsalde partean, ilundu aitzin; eta Domingok:
‎Hizkuntza jolasak dauden moduan, badira hainbat erlijio jolas, zein bere ariketa, bide eta xedeekin; soilik ergelkeria gaizto eta fanatikoak ipin lezake, Ratzingerrek bezala, erlijio jolas jakin bat besteen gainetik.
‎Lipar hartan, baina, ez zekien Jainkoaren graziak edo hitzen logika sekretuak eraginda, argialdi bat bezalakoa izan zuen Ernestinak, ikusi baitzuen, ezin garbiago ikusi ere, Reginak bere bideari eta bere azken erabakiari eutsiko ziola –are gehiago Nazario alde zuela–, berak –Ernestinak– bereari eutsiz gero, agindu moral zein sasi moralekin Regina estutuz eta ahizpa kale itsu batera eramanez: esan nahi baita berak ere bere erantzukizuna hartu behar zuela auzi hartan, erantzukizun osoa ahizpari leporatu beharrean, eta, orduan, betarteko espresioa ematzen zuela, honela esan zion:
‎Ama Ur, alegia, Domingok aurrerantzean ura izango baitzuen, itxura batean, aterpe, ura magal eta ura zeruko ate; Domingok hura guztia sentitzen zuen, ausaz, une hartan, beste batzuetan ere antzeko zerbait sentitu zuen modura, ontziaren paretik pasatzen zen bakoitzean... horregatik luzatzen zion, beharbada, ontziari begi keinu konplize bat, keinu harekin zera esan nahi balio bezala: " Zure bidea eta nire bidea bi dira, baina auskalo egunen batean ez ote dugun topo egingo...", baita aurki egin ere, ikusi ez ezik, hurbiltzen ari baitzen Domingo pauso azkarrean, hurbiltzen eta hurbiltzen, bertara heldu zen arte, non hiruzpalau langile ikusi baitzituen: galdetu zion haietako bati zertan ari ziren, eta langileak erantzun zion biltokiak prestatzen ari zirela, biharamunean kargatu behar baitzuten ontzia, biharamunaren biharamunean partitzeko; galdetu zion, ondoren, non aurki zezakeen ontziko patroia, eta langileak erantzun zion berandu gabe iritsiko zela, zeren beraiek egiten ari ziren lana, bukatuxea zutena, gainbegiratzekotan geratu baitzen, arratsalde partean, ilundu aitzin; eta Domingok:
‎Hautagai nazionalisten porrota hemen Donostian eta Bergaran seinale bat izan da, baita lezio bikaina ere; euts diezaiogun bideari eta presta gaitezen alor guztietan borroka egiteko.
‎Irakaslea, ordainean, orain Gabinori eta orain gelako bi leihoetako bati so egiten hasi zitzaion –hiruzpalau bider egin zuen buru biratze bertsua–, bidearen eta ihesbidearen aukeren aurrean bere buruarekin borrokan ariko balitz bezala; gero, halaxe mintzatu zitzaion:
‎Domingori kosta egiten zitzaion ikusten ari zena sinestea, arestian bizi izandakoa sinestea kostatzen zitzaion bezala, Adaren aurkako borrokan –Adaren aldekoan, halere, bere ikuspuntutik– gogorregi aritu baitzen, baina ez baitzegoen beste erremediorik, nolakoa egoera, halakoa irtenbidea; baina Domingok beste xehetasun batzuk ere behar zituen gogoan eszena hari buruzkoan: ...oihu histerikoa, adibidez, zabua gelditzera behartu zuena; bere jarrera oldarkorra, Ada lurrera botatzera eta etzatera behartu zuena, baita haren gainean ipintzera ere," Ez ukitu, ez ukitu, ez ukitu...!"," Ixo, ixo, ixo!"; Domingo nerabea asmorik onenarekin ari zen, bere onera ekarri nahi baitzuen arreba, baina helmugara zeramàn bide ustezkoak bere goxokiak eskaintzen zizkion bidean zehar eta, helmugaz ahaztuta edo, goxokietan galtzen zen –Domingok arreba etzanarazi zuenetik ama etorri bitarteko eszenak hamazazpi segundoko iraupena izan zuen, balizko kronometro batek zehatz mehatz islatuko zuenez–; goxoki haien artean, gainera, bazegoen bat, neurona guztiak iratzartzen zizkiona, haragiaren mugimendu ezin atseginago batean: atsegin zuen amaren magala, atsegin zuen izeba Ernestinaren magala, atsegin zuen Rakel neskamearen magala –atsegin zituen munduko emakume guztien magal guztiak, beharbada–, baina ez zuen egundaino halakorik nabaritu bere baitan, ez hain era indartsuan eta basatian behintzat:
‎papar zurian barkamenaren eta eskuzabaltasunaren pentagramak idatziak zituztèn paperezko txori bi, aurkako norabidean zihoazenak, bai, baina puntu inmaterial beraren xerka: puntu hura, bide eta norabide guztiak biltzen zituena, ez biderik ez norabiderik ez zuen arren; puntu hura, non iraganaren zama astuna ezabatu eta oraina baizik ez baitzen zutik geratzen, bere baitan etorkizun ederrago baten promesaren hazia ereinda zuena, paperezko txori bi, paradisuko hegazti bi...; aireak airea besarkatu zuen, beraz, baita lurrak lurra ere jarraian, agurra bukatu bezain laster Gabino eta Felip...
2010
‎ez dakit zu maite izan zaitudan edo zure sosak, zu edo zure jauregia, Jainkoak barkatuko ahal dit! Lotsa naiz zurekin egindakoaz, baina ez zuri idatzi izanaz, idazki honek zentzatzeko bidean jartzen bagaitu, zu zeure bidean eta ni neurean, txorakeria guztiak alde batera utzita, Jainkoaren argia helmuga.
‎Kontserbadorea naiz, berriro diotsut?, badut zer kontserbaturik, hori ere egia da?, eta kontserbatzen dudan horretan (nire ahaleginaren ahaleginez irabazia, derradan hori ere!) datza nire zorion apurra: ez dut arazo ekonomikorik, atsegin dut xakea, eta atseginago Txopitea jaunarekin ditudan solasaldiak, zeinetan neure pentsamenduari bidea eta forma ematen dizkiodan: bion artean errepublika aske bat osatzen badugu, izen polita jarri zion Meyer jaunak, berak eta nik osatu genuen errepublikari:
‎nork bere buruari egin diezaiokeen pertzepziorik objektiboenak ere distortsioaren arriskua baitu, hain dira nahasiak eta neurtezinak oraingoz bai sentimenduen intentsitatea, metro bat maitasun eta bi kilo gorroto, ezer izatekotan, ez dira inkoherentziaren adierazpide baizik? eta bai sentimenduek hartzen dituzten bideak eta kontrabideak ere, maskara eta mozorro dantza baten itxurapean ibiliak sarri askotan?
‎esan zion amak, honela jarraitzen zuela, begiak heze bezain distiratsu: . Zure bideak eta nireak bat egin dute Pagoagan, eta gure seme ilobena beste seinale bat da, Jainkoak elkarrekin nahi gaituela, bide berean, geure otoitzen eta sakrifizioen bidez artaldetik ihes egin dutenak berriro artaldera ditzagun. Eta gure bide hori zurea ere bada, Gabino, bidean zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta hobeto, Ama Birjinari eskain diezazkiokegun sakrifizioak eta otoitzak gehiago izango baitira horrela:
‎Ia hiru urte joan ziren bidean eta, adituen batzordeak jakinarazitako epaia zabaldu zenean?, faltsuak dira??, Veleiako idazkun harrigarrien inguruko hots ia denak, bai behintzat publikoki, isildu egin ziren.
‎Apika beraien bide eta zoria zelatatzeko.
‎Mekanismo hauek gerra eta Estatu totaletara zuzenduta daude sustraietatik, masen eta makinen garaian, bai barruko etsaiaren aurka bai kanpoko arerioaren kontra. Totalitarioa eta erabatekoa denez, barruko eta kanpoko izterbegiak borrokatzeko bide eta metodo guztiak zilegi dira. Borrokak gerra totalaren itxura hartzen du eta guda totalitario honetan nola gerra zibila hala nazioartekoa onartzen dira barruan eta kanpoan hurrenez hurren.
‎Zergatik eta bere erruagatik? Bere burua negarrak azpiratuta sentitu zuen Amaiak, baina azken momentuan burua altxatu eta bidean kontzentratzea erabaki zuen, bidean eta bere hanketan, ahultzen hasiak sentitzen baitzituen.
‎Horregatik, beharbada, semetzat ere hartu izan dut inoiz iloba hori, eta horregatik, halaber, ulertzen dut zure mina, nirea ere bada-eta";" Ez dakizu zenbat eskertzen dizudan" esan zion amak, honela jarraitzen zuela, begiak heze bezain distiratsu: " Zure bideak eta nireak bat egin dute Pagoagan, eta gure seme ilobena beste seinale bat da, Jainkoak elkarrekin nahi gaituela, bide berean, geure otoitzen eta sakrifizioen bidez artaldetik ihes egin dutenak berriro artaldera ditzagun. Eta gure bide hori zurea ere bada, Gabino, bidean zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta hobeto, Ama Birjinari eskain diezazkiokegun sakrifizioak eta otoitzak gehiago izango baitira horrela:
‎Hortik aurrera, zernahi, sentimenduen habian pazientziaren anaia bikia baita hira, eta ustezko errukiaren etxean ohorezko gonbidatua baita inbidia. Eta joko horren erdian, auskalo zer... nork bere buruari egin diezaiokeen pertzepziorik objektiboenak ere distortsioaren arriskua baitu, hain dira nahasiak eta neurtezinak oraingoz bai sentimenduen intentsitatea —metro bat maitasun eta bi kilo gorroto, ezer izatekotan, ez dira inkoherentziaren adierazpide baizik— eta bai sentimenduek hartzen dituzten bideak eta kontrabideak ere, maskara eta mozorro dantza baten itxurapean ibiliak sarri askotan...
‎Kontserbadorea naiz —berriro diotsut—, badut zer kontserbaturik —hori ere egia da—, eta kontserbatzen dudan horretan (nire ahaleginaren ahaleginez irabazia, derradan hori ere!) datza nire zorion apurra: ez dut arazo ekonomikorik, atsegin dut xakea, eta atseginago Txopitea jaunarekin ditudan solasaldiak, zeinetan neure pentsamenduari bidea eta forma ematen dizkiodan: bion artean errepublika aske bat osatzen badugu —izen polita jarri zion Meyer jaunak, berak eta nik osatu genuen errepublikari:
‎ez dakit zu maite izan zaitudan edo zure sosak, zu edo zure jauregia, Jainkoak barkatuko ahal dit! Lotsa naiz zurekin egindakoaz, baina ez zuri idatzi izanaz, idazki honek zentzatzeko bidean jartzen bagaitu, zu zeure bidean eta ni neurean, txorakeria guztiak alde batera utzita, Jainkoaren argia helmuga.
2011
‎–Bainugelara noa, esan zuen. Argirik piztu gabe asmatu zuen bidea eta lurrin bat gehiagorekin itzuli zen. Gizon bat bezala, edozein erasori erantzuteko prest nengoen ordurako, eta lurrin berri horren iturburuan murgildu nintzen, sartu nuen burua, edan nuen.
‎Ibili nintzen ibarretan, mendietan eta ibaietan zehar. Oraindik ez dut izarrik leitzen ikasi, eta sarritan hartzen dut okerreko bidea eta igotzen dut aldats berbera bi edo hiru aldiz. Egunez, otoitzean gelditzen naiz ermita txiki zein katedraletan, bertako harri landuetan tritoiak eta ziklopeak, Ebak eta grifoak, Abel eta unikornioak, apostoluak eta lehoiak, bildotsak eta basiliskoak kontenplatzen.
‎Britainia Handiak konponbidea behar eta nahi zuen. ANCk urte batzuk lehenago bezala, errepublikarrek ere uste zuten borroka armatuak amaitua zuela bere bidea eta gehiago lortuko zutela konpromiso eta negoziazio estrategiaren bidez.
‎Baina zorteak ia berehala eman zion, gutxi esaten jarrita, astindu gogorra. Amatxo zebilen lorategiko bidean gora eta behera pasieran, Chinny eta Biddy pekindar zaharrekin. Reginaldek asko nahi zion amatxori, noski.
‎hau da, kosta ahala kosta herri indigenak ebanjelizatu arteko onik ez edukitzea. Misiolari gehienak jesuitak eta frantziskotarrak ziren, eta hauen helburua indioak konbertitzea eta haien arimak salbatzea zen, nahiz eta eginkizun horretarako zernahi bide eta modu erabili: bortxapean batzuetan, eta sarraski gupidagabeena eraginez beste batzuetan?.
2012
‎Baina zure begiak irekitzeko bidea hemen dago. Jarrai ezazu zeure bidea eta gero ikusiko duzu Jainkoa existitzen den edo ez?. Ez baikara errealitatean bizi, baizik eta errealitate horri buruz sortu ditugun kontzeptu intelektualen munduan.
‎Nola, guk esaten dugun bezala, estu eta larri gaudenean, bide bat edo bestea hartu zalantzan edo nora jo ez dakigula, ezkutuko dei batek bide batera bultzatzen gaituen, beste bidetik jotzeko asmoa dugunean. Are gehiago, senak, barruko joerak edo agian onurak beste bidea hartzeko esan digunean; orduan barruko zirrara bitxi batek, nondik sortzen den ez dakigunak, beste bidera bultzatzen gaitu; eta azkenean ikusten dugu, hartu beharreko bidea eta gure irudipenak ere hartzeko esaten ziguna hartu izan bagenu, lur jota eta galduta egongo ginela. Gogoeta horiek eta antzeko beste askok arau bat gogorarazi zidaten, hots, barruko dei edo teinkaldi horiek sumatzen nituenean, gauza bat egiteko edo ez egiteko, edo bide batetik edo bestetik jotzeko, barruko agindu horien esana egingo nuela beti, horretarako barruko teinkaldi edo dei horiek beste arrazoirik ez izan arren.
‎Neskamotz galdu edo morroi kuttunen batek gobernatu ohi du bera, hauek izanik mesede guztiak lortzeko bideak eta, azken finean, zuzena litzateke erresumaren gobernariak direla esatea ere.»
2013
‎Itxaron. Ze bide eta ze demonio. Eskuetako marrak dira.
‎Zetozkidan bideak eta patu hariak irakurri (ote) zituen nigan agure hark.?
‎Norberak sortzen du bere patua, oharkabean, gerora parean agertu zaigula ohartzerakoan ezustekoa gozatzeko). Bideak eta bideak. Eta, edozein hartuta ere, ez da zurea izango.
‎...ioa egin behar izaten zuten bakoitzean, osatarrek garraio enpresa berezietara jo, zamaketariek ibilgailuak kargatu eta beren egitekoa egiten zuten gidariek, furgoneta eta kamioi konboiak lagun, guztiak ere guardia zibilak zelatatuta; batzuetan, baina, gastuak murrizteko, segurtasun neurriak bazterrera utzi eta garraio enpresa arruntetara jotzen zuten, baita, ondorioz, lehergailuz jositako kamioiak bide eta hiriguneetako eguneroko trafikoarekin nahasten ere ardugabekeria osoz. Guztiaz ere, osatarrek bazituzten hiruzpalau furgoneta, itxi itxiak eta kolore urdinekoak, lantegiaren eguneroko eginbeharretarako, pabiloi batetik bestera zebiltzanak edo lantegitik kanpo ere bai, enkargu berezietan.
‎–Harritzekoa ere bada nola egin genuen batera, elkarrengandik urrun geundela, sufismorako urratsa. Abdel Haqqen iruzkina, gai hartaz mintzatzen zirenean?. Astroen bideak eta ibilbideak alde izan ditugula ezin uka, eta Allahrenak, azken batean.
‎–Ongi duk, erran zion amak?. Baina kontu egik heuk aukeratu duala heure bidea eta, hemendik goiti, ez dugula belaskeriaz jokatuko. Aitari hitz eman diok, gainera, ez ahantz?
‎–Epaile gisa hormaren kontra jarri eta fusilatzeko agindua ematea gustatuko zitzaidan. Idazle gisa, ez nuen haren baitan sartu eta ulertzea beste biderik eta, koldar samarra izaki, muzin egin nion eskaerari?, zioen idazleak. Enkargu horretatik ez zen ipuin libururik atera, baina eleberri entzutetsu batzuk jaio ziren.
‎Saldoak ez zuen zerrizainik eskas. Hura kausitzen zen errege bidearen eta mutur luzeen artean, makila eskuan. Agure mehar pildatsuak, ordea, axola guti zuen azienden nahas mahasean justizia ezartzea.
‎Handia zen eta ondo antolatua, eta lehengusua bera arduratzen zen lur lantze kontuez; lorategian behar egitea zuen plazer handienetako bat; eta Elizabethek miretsi egin zuen nola eusten zion Charlottek aurpegierari lan fisikoaren osasungarriaz hitz egitean eta senarra horretara ahalik eta gehiena bultzatzen zuela aitortzean. Hortxe, bide eta bidexka guztietan barrena buru eginik, eta eskatzen zizkien laudorioak adierazteko tarterik doi doi utzita, gizonak ikuspegi guzti guztiak erakutsi zizkien, edertasuna erabat ilunpetan utzi zuen zehaztasunaz. Alde guztietako zelaien izenak emateko gai zen, eta arboladirik urrunenak zenbat zuhaitz zituen esan zezakeen.
‎Gehiegi zen pentsatu eta sentitu eta esateko zegoena, beste ezeri arreta jartzeko. Elizabethek berehala jakin zuen euren ondo hartze hori Darcyren izekoaren ahaleginei zor zitzaiela, bueltako bidean eta Londrestik igarotzean bisita egin baitzion bere ilobari, bai eta bertan kontatu Longbournera egin berri zuen bidaiaren berri, horren arrazoia eta Elizabethekin izandako hizketaren nondik norako nagusiak; andereak indar eta kontu berezia eman ei zion bere ustez Elizabethen makurkeria eta buruiritzia bereziro islatzen zituen berba bakoitzari, pentsaturik halako gauzen berri emateak lagun egingo... Baina, Lady Catherineren zoritxarrerako, bere eginahalek kontrako ondorioa sortu zuten.
‎...ioa egin behar izaten zuten bakoitzean, osatarrek garraio enpresa berezietara jo, zamaketariek ibilgailuak kargatu eta beren egitekoa egiten zuten gidariek, furgoneta eta kamioi konboiak lagun, guztiak ere guardia zibilak zelatatuta; batzuetan, baina, gastuak murrizteko, segurtasun neurriak bazterrera utzi eta garraio enpresa arruntetara jotzen zuten, baita, ondorioz, lehergailuz jositako kamioiak bide eta hiriguneetako eguneroko trafikoarekin nahasten ere ardugabekeria osoz. Guztiaz ere, osatarrek bazituzten hiruzpalau furgoneta, itxi itxiak eta kolore urdinekoak, lantegiaren eguneroko eginbeharretarako, pabiloi batetik bestera zebiltzanak edo lantegitik kanpo ere bai, enkargu berezietan.
‎–Ongi duk –erran zion amak– Baina kontu egik heuk aukeratu duala heure bidea eta, hemendik goiti, ez dugula belaskeriaz jokatuko. Aitari hitz eman diok, gainera, ez ahantz...
‎–Harritzekoa ere bada nola egin genuen batera, elkarrengandik urrun geundela, sufismorako urratsa –Abdel Haqqen iruzkina, gai hartaz mintzatzen zirenean– Astroen bideak eta ibilbideak alde izan ditugula ezin uka... eta Allahrenak, azken batean.
2014
‎Ezaugarri zehatz hori koloretako maindireekin lortzea, eta hain arrapaladan, zailagoa da, saldu aurretik Vietnamgo fabrika horietan produktu miragarriren bat botatzen baitiete eta castratien ipurmasailetako azalak bezain suabe iraun baitezakete, are hala irauten setatzen dira, gutxienez bizpahiru astez. ...tziaz garbigailuratuta agian lor liteke antzeko zerbait, edo bestela Aste Santuan inork aitortu nahi ez izan arren askok ikusi izan ditugun telebista kate espainoletan igorritako nazaretar biluziek bizkarra odoleztatzeko eta arima erredimitzeko erabiltzen dituzten sokazko zartagailu primitibo horiekin (bide batez, non saldutzen ote dituzte, zeren norbaitek nonbait erositakoak izango dira, internet bidez eta enkarguz agian, XV. eta XXI. mendeen elkarlanaren altzoan. Ala fraideen soka gerrikoen moldaketa edo aldaeraren bat dira agian?
‎Esan eta egin; presarik hartu gabe, Ipurtargi Armada dena prestatzen hasi zen astiro astiro. Paueko kartzelari buruzko informazio piloa bildu zuten lehenik, okurritu zitzaizkien bide eta aukera guztiak esploratu zituzten ondoren, plan ezberdinek non huts egin zezaketen pentsatzen eman zuten denbora. Azken finean, xake partida batean bezala, arerioaren mugimendu guztiei aurrea hartzea zen kontua, kontraerasoko erantzuna beti prest edukiz.
‎Gorputzak bere bideak eta bere beharrak ditu, egia da. Pentsatzen jarrita, lo gutxi samar egina nintzen aurreko egunetan, topaldi hark sortzen zidan ezinegonagatik seguru asko, nahi ezta ere hartan pentsatzen jartzen bainintzen, eta horrekin akabo berehalakoan lo geratzeko esperantza.
‎Helduei entzuten genizkien solasak ziren haiek, lanaren kezkak urrun baitzeuden artean gure gogotik. Artolak, baina, bazituen oraindik bere bideak eta kideak, bizimodua ateratzeko.
‎Tatariarrek Siberiako bidea eta telegrafo haria moztu dituzte eta hiri nagusiak setiatu. Tsarraren anaia Irkutsken dago, Moskutik 5.200 verstara, eta ez daki zein arrisku handitan dagoen.
‎Han, Bukhara, Kokand eta Kunduzeko khanerrietan buruzagiak aurkitu ditu beren tatariarren tropak Siberiako probintzietara jaurtitzeko prest eta Errusiak Asian duen inperioa osorik inbaditzeko gertu. Mugimendua isil gordeka antolatu da, baina tximista kolpearen pare lehertu berri da, eta orain etenda daude mendebaldeko eta ekialdeko Siberien arteko bidea eta telegrafo haria! Eta, gainera, Ivan Ogareff traidoreak, mendekua ase nahian, nire anaiaren biziari eraso nahi dio!
‎–Nik aurrera jarraituko diat, nekaturik edo nekatu gabe, erantzun zion neskatxak?. Nire ezpainetatik intziri bakar bat entzuten baduk, utz nazak bidean eta segi aurrera bakarrik!
‎Gainera, bideak gora jotzen zuen, hodei lodi haietarantz. Trinko trinko zeuden, kondentsatzeko zorian; berandu gabe, bidea eta lurrunak nahasiko ziren, eta, une horretan hodeiak euritan husten ez baziren, lainoa hain zerratua izango zen, ezen tarantasak ezin izango zuen aurrera segi, malkarrean behera amiltzeko arriskurik hartu gabe.
‎Azkenik, abuztuaren 15ean, arrats apalean, konboia Zabedieroko herrixkara iritsi zen, Tomsketik hogeita hamar bat verstara. Toki hartan, bideak eta Tom ibaiak bat egiten zuten.
‎Ez nago ohituta gauzak horrela lortzen, badakizue. Ni beti neure bidetik eta neure kabuz moldatzen nintzen norabait joateko asmoa nuenean. Neronek ere ez nuen sinetsiko; baina, gero, aizue, haraino heldu behar nuela sentitu nuen, aldez edo moldez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia