2007
|
|
Pentsioak jasotzerakoan onuradunek EAEn badute beren egoitza, Foru Ogasunek izango dute eskumena atxikipen sarrera hauen gain nahiz ordainketa Gizarte Asegurantzak, INEMek, Pentsio Planek edo BGAEk egin. Administrazio kontseiluetako kideen gain egiten diren atxikipenak Foru Ogasunetan sartuko dira sozietatearen eragiketa oro EAEn burutzen badira; baina, eragiketak
|
bi
lurraldeetan egiten badira, orduan Foru Ogasunetan eta ogasun zentralean sartuko da, eragiketa erlatiboen proportzioan. Estatuko funtzionarioen gaineko atxikipenak ogasun zentralak jasoko ditu ordainketak administrazio zentralak egiten dituenean, baina ez da horrela gertatuko organismo autonomoak edo enpresa publikoak direnean ordaintzaileak; kasu hauetan Foru Ogasunek dute eskumena atxikipenak jasotzeko.
|
|
Pentsioak jasotzerakoan onuradunek Nafarroan badute beren egoitza, nahiz ordainketa Gizarte Asegurantzak, INEMek, Pentsio Planek edo BGAEk egin, Foru Ogasunak izango du eskumena atxikipen sarrera hauen gain. Administrazio Kontseiluetako kideen gain egiten diren atxikipenak, Foru Ogasunean sartuko dira sozietatearen eragiketa oro Nafarroan burutzen badira; baina, eragiketak
|
bi
lurraldeetan egiten badira, orduan, Foru Ogasunean eta ogasun zentralean sartuko da, eragiketa erlatiboen proportzioan.
|
|
Sozietate batek
|
bi
lurraldeetan egiten baditu bere negozioak eta beraz bi ogasunek badute Sozietateen gaineko Zerga eskuratzeko eskubidea, atxikipena, proportzio berean, bi administrazioentzat izango da eta berdin likidatuko den zerga. Kasu honetan ere, eragiketen zifra erlatiboa hartuko da kontutan banaketa egiteko.
|
|
Nafarroan, arautegi autonomoa aplikatuko da sozietate batek bere helbide fiskala Nafarroan badu eta aurreko urteko eragiketek ez bazuten gainditu sei milioi euroko kopurua, nahiz eragiketa horiek
|
bi
lurraldeetan egin; eta ordainketa osoa Nafarroako Foru ogasunari egingo dio. Sei milioi eurokoa da, beraz, gaur egungo muga arautegi autonomoa aplikatzeko orduan.
|
|
Nolanahi ere, sozietate batek bere eragiketak
|
bi
lurraldeetan egiten baditu, eragiketen balioa, aurreko urtean, sei milioi eurokoa baino gehiago bazen eta helbide fiskala Nafarroan izan, baina eragiketen% 75 baino gehiago lurralde komunean egin, orduan arautegi komuna aplikatuko da. Orain, eragiketa hauek sortzen dituzten mozkinak bi administrazioek zergapetuko dituzte eta bi administrazioen artean banatuko da bildutako zerga, eragiketen proportzioaren arabera.
|
|
Zerga honetan ere bi Administrazioek hartuko dute parte subjektu pasiboek eragiketak
|
bi
lurraldeetan egiten badituzte. Honetarako, eragiketa bolumenak sei milioi eurokoa baino gehiagokoa izan zuen aurreko urtean, eragiketak bi lurraldeetan eginak izan eta edozein lurraldetan helbide fiskala egon.
|
|
Zerga honetan ere bi Administrazioek hartuko dute parte subjektu pasiboek eragiketak bi lurraldeetan egiten badituzte. Honetarako, eragiketa bolumenak sei milioi eurokoa baino gehiagokoa izan zuen aurreko urtean, eragiketak
|
bi
lurraldeetan eginak izan eta edozein lurraldetan helbide fiskala egon.
|