Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Bere tesian, hiztunentzat OPak kategoria bereizi eta batuak direla dio egile honek. Honen aburuz, elebidunek bi hizkuntzetariko baten ekarpena hautatzen dute funtzio hori betetzeko, hizkuntza batean zein bestean mintzo direlarik. Datu hau oso esanguratsua gertadaiteke, izan ere, gurean hizkuntzen ukipen egoera oso indartsua da eta aztergai dugungiza taldean, gazteen artean alegia, kultur eta hizkuntz erreferentzia indartsuenakukipen egoeran sortuak dira.
2006
‎Kasu hori, adibidez, oso ondo joan zen eta horrek esan nahi du badagoela modua bide hori jorratzeko. Bi hizkuntzatan batera argitaratuz gero, gaztelerazkoa lehenago izanda euskaraz erosiko ez lukeenak erosi egingo du igoal. Irabazteko guztiak dauzkagu; esperientzia ugariren ondorioa da.
2008
‎gaztelaniaz, nederlanderaz eta ingelesez, familia eta eskola testuinguruan. Errazagoa da haurtzaroan bi hizkuntza batera ikastea beste hizkuntza bat ikasi ondoren bigarren hizkuntza bat ikastea baino Hiru familia horiek seme alabak haztea erabaki dute, elebidunak edo eleanitzak izan daitezen. Oso erabaki garrantzitsua da hori, eta gainerako bizitzei eragingo die.
‎Izan ere, txiki txikitatik bi hizkuntza edo gehiago aldi berean ikasteak abantaila eta desabantaila asko ditu. Zaila dirudien arren, askoz errazagoa da haurtzaroan bi hizkuntza batera ikastea beste hizkuntza bat ikasi ondoren bigarren hizkuntza bat ikastea baino. Izan ere, azterketa zientifiko gehienek adierazten dutenez, haurtzaroko lehen urteetan hizkuntza ikaskuntzan funtsezkoak diren garuneko eremu jakin batzuk garatzen dira, eta etapa hori unerik egokiena da hizkuntzak jaso eta gordetzeko.
‎Pertsonak bai izan gaitezke elebidunak, baina herri elebidunik ez dago. Itxura hori izan dezake momentu batean, baina argi izan behar dugu bietako hizkuntza bat galtzen ari dela. Eta, kontuz, dagoeneko ingeles batzuk ere hasi dira kezkatzen ingelesaren etorkizunarekin.
‎2) Ailegatzen direnen hizkuntzak. EAEra eta Nafarroara iritsi diren etorkinen ia %50 Hego Amerikakoak dira; beraz, printzipioz, Hegoaldeko bi hizkuntzetako bat dakite, gaztelania hain zuzen ere. Beste %50ek ez dakite ez bata ez bestea.
2009
‎Gure arteko euskaltzale batzuek azaldu duten iritziaren aurka, Txillardegik besterik uste zuen orduko hartan behintzat: elkarrekin ukipenean dauden bi hizkuntzetako bat hizkuntza minorizatua baldin bada, eta hizkuntza minorizatu horrek bere hiztun nagusiak —elebakarrak edota bere mundu kognitiboaren eta emozionalaren hizkuntza nagusia hizkuntza minorizatua dutenak— galdu baldin baditu, hizkuntza horrek hondameneko bidea hartuko duela iritzi zion. Hiztun elebakarrak direla, hizkuntza menderatuan besterik mintzo ez diren elebakarrak alegia, horrelako baldintza soziolinguistikoetan egoera markatzen dutenak.
‎Horrela, esate baterako, administrazioekin euskaraz edo gaztelaniaz jarduteko eskubidea dugu; baina badugu, halaber, hizkuntzagatik diskriminatuak ez izateko eskubidea ere. Asmatu behar da bi eskubide horiek uztartzen, kontuan izanik hamabost urtetik gorako herritarren erdiak baino gehiagok ez duela bi hizkuntzetariko bat ezagutzen. Halere, diskriminaziorik ezaren eskubidea herritarren eskubidea da, ez noski administrazioena.
‎Horrela, bada, ez dirudi inondik ere onargarria denik elebidun izateagatik eskubide murrizketa nozitu behar izatea. Esan nahi dugu, elebidun denari ezin zaiola gaztelaniaren erabilera inposatu," gaztelaniaz ere badakielako", berea baino ez baita bi hizkuntzen artean bata aukeratzeko eskubidea. Elebidun izateak ezin ditu obligazioak bikoiztu eta eskubideak murriztu, aldi berean.
2010
‎2009ko urtarrilaren 1etik aurrera 30 minututik beherako film labur bat egin duen edozeinek parte hartu dezake jaialdian. Gaia eta generoa libreak dira, baina film laburraren jatorrizko bertsioa gazteleraz edo euskaraz ez bada, azpitituluak izan ditu bietako hizkuntzaren batean. Izena emateko film laburraren kopia bat bidali da dvd formatuan, izen emate orriarekin batera.
‎Gai edo hizkuntzari dagokionez ere ez dago mugarik. Film laburrak euskara edo gaztelera ez den beste hizkuntzaren batean grabatuta badago, egileak itzulpena aurkeztu du bi hizkuntzetakoren batean. Halaber, lehiaketara aurkeztutako film laburrek 30 minututik beherakoak izan dute.
2011
‎aurrez aurreko bi hizkuntzek bizirik irautea, era batera edo bestera, kontaktu gune berrian; b) mintzaldatzea (language shift): aurrez aurreko bi hizkuntzetariko batek hiztun talde horretako jardun guneak, harreman sareak eta, azkenik, hizkuntza horretan egiten dakiten (eta egin ohi zuten) hiztunak galtzea; c) hizkuntza hedapena (languago spread): L1 moduan ikasten ez den hizkuntza batek kontaktu gune horretan" bere lekua" egitea baina, Mikel Zalbide – Diglosiaren purgatorioaz.
‎Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka – Mikel Zalbide neurri balioa lausoegi definituz. egia izan liteke, nola ez, azken azkenazkenean aurrez aurreko bi hizkuntzetariko bat (errazago, agian, bi haietarik eratorritako formaren bat) aterako dela garaile eta bestea, aldiz, galdutako hizkuntzen nominara pasako dela zoritxarrez. ez dut uste inork inoiz halakorik ukatu duenik. hori al zen eta hori al da, ordea, diglosiaren inguruan genuen/ dugun interesa, ez ote da egia unean uneko hizkuntza egoera aztertzea, eta begien bistako etorkizuna onbideratzen saiatzea, dela gutako gehienon asmoa?
‎Bestetik, samierazko eta norvegierazko irakaskuntza ereduan ikasgai bakoitza bi hizkuntzetako batean ikasteko aukera dago. Edo ikasgai bera bi hizkuntzak nahastuz ere egin daiteke eredu honetan.
‎Zenbait talde elebidunek (16 eta 24 pertsona bitartekoak) zenbait proba egin zituzten erantzun denbora eta garuneko jarduera elektrikoa neurtzeko. Emaitzen arabera, pertsona elebidun batek bi hizkuntzak batera aktibatzen ditu, baita bakar bat behar duen egoeretan ere. Aktibazio hori, batzuetan, abantaila da, eta beste batzuetan, zailtasuna.
‎Pertsona elebidun batek bi hizkuntzak batera aktibatzen ditu, baita bakar bat behar duen egoeretan ere.
2012
‎Nolabait, berezko hizkuntza daukan herrialdeak ikastekorik ezer gutxi baleuka legez kolonoen ondorengoen Amerikako nazio bati. Nazio hori, gainera, euskarari mehatxu egiten dioten bi hizkuntzetako baten nazionalismoan, frantsestasunean oinarritzen delarik. Azken batean, sezesio prozesu baten garrantzitsuena, emaitzaz haratago, prozesua bera da.
‎Bestalde, etxean euskara eta erdara, hau da, bi hizkuntzak batera jaso dituztenak ere gero eta gehiago dira, hau da, jatorrizko elebidunak dira. Bikote mistoen eta bikote euskaldun berrien seme alabak dira.
‎Hizkuntzen arteko lehiari eta hizkuntza aniztasunari buruzko hamaika ikerlan ekarri zuen ereduak, hala nola Patriarca eta Leppänen (2004), Pinasco eta Romanelli (2006), Mira eta Paredes (2005), Stauffer eta Schulze (2005), Wang eta Minnet (2005, 2008), Castelló et al. (2006) eta Stauffer et al. (2007). Hiztunak erakartzeko lehian ari diren bi hizkuntza deskribatzen ditu ereduak, eta iragartzen du bi hizkuntzaren baterako existentzia ezin dela izan egonkorra, hizkuntza batek bestea desagerrarazten duela azkenean. Wang eta Minnetek (2005) nabarmendu zutenez, ordea, eredu horrek badu ahulgune nabarmen bat:
‎jokalari batek elkarrizketa hasten du, eta besteak erantzun egiten dio. Dendari elebidunak bi hizkuntzetako bat erabiliz hasten du elkarrizketa. B aukeratzen badu, dendaria elebiduna dela kontura daiteke bezeroa eta, elebiduna bada, A edo B erabilita erantzun dezake, eta, elebakarra bada, A erabilita.
2013
‎Ikasleen eskola giroko hizkuntza erabilera aztertzeko Arrue Proiektuan erabiltzen dugun ikuspegi teorikoan, hizkuntza ukipeneko egoeran kokatzen da erabilera hori: ukipen egoeran dauden bi hizkuntzetako bat kasu honetan, euskaraegoera ahulean dago gizartean. Ahuldutako
2014
‎Berez, horrela izan zukeen, baina ama hizkuntza bikoitza dutenen kasuan nagusitasuna hizkuntzetako batek hartzen du. Faktore desberdinak tarteko, erosotasunaren datuetan bi hizkuntzetako baten datuak ez dira agertzen.
2015
‎gaztelaniaz eta euskaraz egin daitezke bilaketak. Arejitaren esanetan, halako hiztegietan bi hizkuntzetako bat aukeratu behar izaten da lanari ekiteko. Oraingoan, gaztelaniaren aldeko hautua egin dute.
‎–Hemen azpimarratzea interesatzen zaiguna, eta estudio honetan zehar baieztatuz joango zaiguna, zera da: elebitasun sozial iraunkor bat, bi hizkuntzetarik baten gainbeheran interesaturik dauden ideologiek mantentzen duten ideal kimerikoa dela; biztanle guztiek arreta linguistiko bera jasotzen ez duten artean, behintzat, eta denei bi hizkuntzen ezaguera maila berdina ematen ez zaien artean. Bestela, egoera degradatuz joango da, azkenik elebakartasun batetara heldu arte.
‎1 Eremu elebidunetan gertatu ohi dena gertatzen dela prentsa elebidunean ere: hau da, bi hizkuntzetako bat beti soberatzen dela edo, gutxien gutxienean, testimonialtasunera, bazter albisteetara kondenatuta dagoela, eta horrela ezin duela zentralitate propiorik ezarri eta ezta osasuntsu birsortu ere. Horren guztiaren ondorioz, hizkuntza horrek ezin du edozein mintzairak, biziko bada, ezinbesteko duen esparru sinbolikoa ganoraz nuklearizatu, eta, ondorioz, gainbeheran abiatzen da.
‎Lehenbiziko hitzaldiak horri buruzko zera batzuk egin ditu eta beraz, ez dizuet errepikatuko. Euskararen Legeak egin zuena izanzen, nolabait norbanakoen hizkuntza eskubideen planoa ezarri, eta hor bi hizkuntzetatik bat aukeratzeko eskubidea aitortu zitzaien norbanakoei. Eta gero, administrazio jarduerei begira, EuskararenLegeak egin zuena izan zen erregimen orokor bat ezarri, eta erregimen berezi bat.
2017
‎...ibatuan katalanaren erabilera areagotzeko prozesua oso moderatua da, betiere, alde batera uzten bada haurrei katalanez hitz egiteko dagoen joera hedatua, sarritan, haurrak elebidun goiztiarrak izan daitezen bermatzeko. beste alde batetik, intentsitatea gorabehera, aipatu behar da gizartearen gehiengo handi batek bi hizkuntzak erabiltzen dituela normalean, nahiz eta badauden bi sektore garrantzitsu bi hizkuntzetako baten zaleago direnak, eta bestea salbuespen gisa erabiltzen dutenak. bi taldeak sozialki oso desberdinduta daude; katalana mantentzen duten hiztunak batez ere kalitatezko sektore profesionaletan egoten dira, eta gaztelania mantentzen duten gaztelania hiztunak geografikoki zein arlo profesionalean gutxi mugitzen direnen profilarekin lotuta daude. asimetria horrek azaltzen du, hein h...
‎hizkuntza bat ofiziala da gizarte mailan duen errealitate edo pisua gorabehera, botere publikoek aitortzen dutenean komunikaziorako ohikoa den bitarteko bezala euren artean eta herritarrekin, eta balio eta ondorio juridiko guztiak dituenean. (2 oinarri Juridikoa) bigarrenik, epaiak jaso zuen herri administrazioek eskubidea dutela koofizialak diren bi hizkuntzetatik bat erabiltzeko, hori arautuz gero eta interesdunen eskubideak urratzen ez diren heinean. espresuki jaso zen prozedura oso bat euskaraz egitea koofizialtasunaren ondorio dela eta eraginkortasunaren printzipioan oinarritzen dela. (9 oinarri Juridikoa) azkenik, hizkuntza ofizialen erabilera bermatzeko derrigortasunean eta horien ezagutza eta erabilera babestu eta sustatzeko beharrean oinarrituta, epaiak jaso zuen legezkoa dela euskararen ezagutza eskatzea zenbait funtzionarioen lanpostuei, eta, oro har, funtzionarioen lanpostu guztiei eskatzea hizkuntza ofizialen ezagutza meritu bezala; hori bai, diskriminazioa eragin gabe eta konstituzioaren 14 eta hogeita 33 artikuluetan jasotakoarekin bat eginez.
‎Transgresioaren sinonimoa da euskararen erabilera espazio komunikatibo esanguratsuetan, eta erdaldun ez gutxiren bekozkoa iluntzen du maiz. Erdal hiztun hegemonikoa, oro har, ondo baino hobeto baliatzen da bere posizio sozial legitimoaz euskalduna kikiltzeko377? Bi hizkuntza batera direnean, beti euskara da galtzailea, edozein tokitan dela ere?, zioen Mikel Atxagak378.
Bi hizkuntzetan bat hitz arruntak sardinieraz esanahia euskaraz alzu altza (Alnus glutinosa) altz (a) aurri atza bega bitta cabarra cabudanni
Bi hizkuntzetan bat hitz arruntak 112
‎Gizarte oso batek ezin ditu bi hizkuntza batera mantendu" elebitasun orekatu" batean, biztanle guztiak bietan hiztun osoak izanik. Hau ez da inon gertatzen.
2020
‎Ordenantzak, azalpen berean, euskara hiriko berezko bi hizkuntzetako bat dela jasotzen du, eta Udalak konpromisoa hartzen du hura sustatzeko behar diren neurriak hartzeko, hizkuntza gutxitua eta kultura ondarea baita, eta arreta berezia behar baitu hura mantentzeko eta erabiltzeko.
2021
‎Bestalde, sozializazio prozesua oztopatzen du, jatorri berekoak direnekin soilik elkartzea, eta horrelako lekukotasunak badira. Kasu horietan, bertako sareek eskaintzen dieten hizkuntzarekiko aukerak saihesten dituzte, eta, horrela, bertako bi hizkuntzetatik bat ere ikasi gabe geratzen dira. Azken finean gurpil zoroaren itzulian kokatzen dira, hizkuntza ikasteko sozializazioa beharrezkoa baitute eta alderantziz, sozializatzeko hizkuntza ikastea.
‎Horregatik, hizkuntza gutxiagotuak oztopo izaten dira hizkun  tza ordezkapena jasaten ari diren hiztunen pentsamenduaren garapenerako.68 Hiztun horiei kamustu egiten zaizkie hitz egiteko tresnak: batetik, erabiltzen dituzten bi hizkuntzetako bat –hots, ama hizkuntza– gero eta mugatuago bilakatzen da; bestetik, hiztunek ez dute oraindik ondo ezagutzen beren hizkuntza ordezkatzen ari den hizkuntza nagusi berria. Hiz  tun horiek, ondorioz, ez dira gai izango erraztasunez min  tzatzeko edota pentsatzeko, ez hizkuntza batean ez bestean.
2022
‎Munduko hiztun gehienok (eta egunkari honetako irakurle guzti guztiok) gara gutxienez elebidunak, eta, hala ere, harrigarria da zein neurritan dauzkagun barneratuta topiko batzuk: «Hara, bi hizkuntza batera ikasten ari da; normala beranduago hizketan hastea!». Hiru baldin badira, zer esanik ez:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia