Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 125

2000
‎Arnasa sakon hartu, eta eskaileretan eseri nintzen. Bi eskuez heldu nion buruari, meloi bati heltzen zaion modu beretsuan, atsekabetuta. A zer broma putamadrekoa, etorri zitzaidan pen  tsamendura, huraxe, broma bat besterik ezin izan zitekeela osoro sinetsita.
2001
‎Gorputza indar guztiarekin jiratuz irauli nuen eta azpian ahuspez harrapatu nuen. Bere gerriaren gainean eseri, beso bat belaunaz zapaldu eta ile gorriari bi eskuez helduta burua lurraren kontra jo eta sakatu nuen.
‎Pablori gainezka egiten zion urduritasunari barruko zama astuna ere erantsi zitzaion. Burua bi eskuez heldu eta bortizki astindu zuen, oroitzapenak uxatu nahian bezala. Lur jota zirudien.
2003
‎Bere tailea bi eskuekin heldu nuen. Inorekin bizi ez garenoi, emakumeak desiratu bai baina ukitu gabe aldi luzeak egiten ditugunoi, ahaztu egiten zaizkigu emetasunaren forma eta neurriak, eta eguneroko erreferentziak behar izaten ditugu, konparazio arruntegiak askotan (bolantearen tamainako aldakak, burko baten araberako gerria), ukitzen edo begiratzen duguna benetakoa dela ohartzeko.
‎Beregana hurbildu eta besarkatu egin nuen. Bere tailea bi eskuekin heldu nuen. Bere hats beroa senti nezakeen lepoan eta sudurraren hotza belarrian.
2004
‎Mamu hartaz ahaztua nintzen. Arnasa hartzeko astirik gabe eraso zidan, Lantza Santuari bi eskuekin helduta. Ozta ozta egin nion iskintxo.
‎Beroki astunak zaildu egiten zizkidan mugimenduak. Bi eskuekin heldu nion harrizko ertzari eta, azken ahalegin bat eginda, begi eman ahal izan nuen leihotik.
‎Eta ni argi errainu hartatik zintzilikatu, eta zoriontsu nintzela besterik ez zitzaidan une hartan bururatu, nire hutsa mutilaren hutsaz beteta, heriotzaren ertzetik bizitzari begira... biok eskutik heldurik.
2005
‎Gero, Joxe Mariren aurrean jarri zen petrikiloa, bekoz beko; bi eskuetatik heldu, agurtzera doanaren gisan, eta begira begira egon zitzaion bi sorbaldetara, zuzen geratu ote zitzaizkion aztertuz bezala; bat batean, tira egin zion esku bati, emeki baina bizkor, Joxe Mari ezustean harrapatuta; oraingoan bai, oraingoan garrasi egin zuen Joxe Marik, ustekabean zartailu batekin jo izan balute bezala; berehala itzuli zitzaion, ordea, kolorea masailetara....
Bi eskuez heltzen zion Isabellek godaletari, abade batek kalizari nola. Neronek behar nuke eta ez berak bekatariaren rolaz ardura, pasa zitzaion burutik Miranderi.
2006
‎bestela... Bi eskuekin helduko diot... Mesedez...
‎Tasjak eskuak eraman zituen Karenen lepoaldera, zapiari bi eskuez heldurik poliki poliki. Elkarrekin utzi nituen besaulkian etzanda.
2007
‎Hasieran ez zuen horrek bikotea asko kezkatu, lanerako itzulerak eragindako estresa izango zela pentsatu zuten. Aste gutxiren buruan baina, David, buruari bi eskuekin helduta, gauero oihuka esnatzen hasi zen.
‎begia lehertu diolako. Erremolkeko burdinei bi eskuekin helduta dago, eta garrasika ari da, onetik irtenda. Erremolke gaineko gazteekin eramateko eskatzen die buzo urdinekoei, baina hauek barre egiten diote.
‎Autoak bihurgune batean utzi zituzten, eta oinez segitu zuten, talde bakar bat osatuta. Bera mutu zihoan, errauts kutxari bi eskuekin helduz, ingurukoen kantu eta garrasietatik babestu nahian bezala. Berrogei bat lagun zihoazen, nahiz biharamunean Garan" ehun bat lagun" idatzi zuten.
2008
‎Erakutsi behar diogu zein den modurik egokiena zorro zamatua bizkarrera eramateko: bi eskuekin heldu behar zaio, belaunak tolestu eta zangoekin egin behar da indar zorroa altxatzeko.
‎Nola edo hala gora egin, eta karel gainetik begiratu nuen. Ez zuen ur sakona ematen, eta, ebakitako drizari badaezpada bi eskuekin heltzen niola, astiro jaitsi nintzen uretara. Ozta ozta iristen zitzaidan gerriraino; hondarra sendoa zen eta uhin arrastoz betea zegoen; eta, umore ederrean, kostalderantz abiatu nintzen ur mehean barrena, Hispaniola etzanda utzita, masta nagusia zabal zabal badiako itsas azalean.
‎«Ezin dut sinetsi, biak eskutik helduta sartu dira helmugan. Etapa bat irudikatu banu, horrelaxe irudikatuko nuke.
‎Ez da erraza gogoari goian eustea. Sarri askotan, zain dagoen aita edo amaren gogo bihotzak, biak eskutik helduta, errusiar mendi bateko bagoi batera igotzen dira, eta hantxe geratzen dira, bagoitik jaitsi ezinik. Orain gora eta gero behera, ziztu bizian.
‎Baina entzun diren iritzi horien artean argigarrienetakoa, Jose Antonio Sistiagarena izan da. Oteiza hurbiletik ezagutu zuenaren hitza delako, eta bera ere artista delako; Orioko eskultoreak izan zituen kezka berdinak izan zituelako, eta kezka horiek elkarrekin banatu zituztelako behin baino gehiagotan; biek eskutik helduta ibili zituztelako bide asko.
2009
‎Counseling Centerren sartu nintzenean, ezkaratzean aulki apalean eserita neskatila bat zegoen, buruari bi eskuez helduta.
‎Eta azkenean joan ziren. Ama eta entzumena, biak eskutik helduta.
‎GERMAN.( Bi eskuak helduta) Auto istripua izan zenuten Unaik eta zuk.
‎Beldurra disimulatzen saiatzen ari da LUKAS, baina bi eskuekin heldu behar dio pistolari eskuen dardara antzeman ez diezaioten.
2010
‎MANEXek bostekoa ematerakoan bi eskuak heldu dizkio eta unea baliatu GERMANi erlojua askatu eta lapurtzeko. IBON kafearekin zetorren eta guztiaz ohartzen da.
‎IKERNE.( bi eskuetatik helduta) Mesedez, Aitor!
‎Pisu handirik ez zuen baina, galtzarbean hartzeko handiegia zenez, gorputz aurrean eraman zuen kaxa, bi eskuekin helduta. Etxe osoari bira emanda, tailerrean sartu zen.
2011
‎Itzal gorria zabaldu zuen. Irakurtzen ahalegindu zen, harik eta bi eskuez heldu eta zabalik zeukan orri bitartetik erdibitu zuen arte. Espainolez gainerakoa debekaturik zegoela esanaz, eta ez bazegoen egon behar lukeela.
‎kafesneari bi eskuekin helduz.
‎Dardara egiten zidaten belaunek, Lurren amak sukaldera sarrera egin behar zuen puntuari begira nengoen Martini botilari bi eskuez helduta, ea zein keinurekin iristen zen, lasterka garajeraino joateko grina nuen berez baina baita berriro neurotiko baten itxura ez emateko erabaki sendoa ere. Serio iritsi zen, molde izotzez betearekin, eta hozkailua seinalatu zidan zenbat koskor nahi nituen galdetzen zidan bitartean.
‎Sena izateaz gain, jarrera horrek babestuta eta babestuta sentiarazten ditu, amaren umetokian zeudenean bezala. Bi eskuekin heltzean, ondo jarri behar dira. Horietako bat bizkarrean jarri behar da.
‎Tira, kontua da Nerek kontaturikoaren arabera egun hartan beste ume bi etorri zirela bere baloiaren bila. Erdaraz ari ei ziren, eta hara non Eñautek esto mÃo es bota zien, birritan, baloiari bi eskuekin helduta. Gaztelaniazko esaldia osatzen asmatu zuen euskal egituraren gainean.
2012
‎Kafe kikara hutsari bi eskuen artean heldu dio Naroak. Barrura begira geratu da, adi, kafe kondar haien arrastoan bere patua irakurtzeko gai izango balitz bezala.
‎Sukaldera jaitsi, kafea prestatu eta logelara eraman zuen, armairu batean aurkitu zituen opil batzuekin batera. Lanak zituen dardara mendean hartzeko, eta bi eskuekin heldu behar izan zion kikarari.
‎Txori haietakoren bat harrapatzen saiatzen nintzenean, neure aurka itzuli ohi ziren lotsagabe, atzamarretan mokoka egiten ahaleginduz, nahiz eta ez nintzen haien irispidera jartzen ausartzen; eta gero, kezkagabe berriro itzultzen ziren saltoka lehengora, har eta barraskiloak harrapatzera. Baina egun batean borra sendo bat hartu eta indar guztiz jaurtiki nion txoka bati, hain zorte onez ezen jo eta bota egin bainuen, eta lepotik bi eskuez helduta, korrika inudeagana joan nintzen garaile. Halere, zorabiaturik bakarrik zegoenez, suspertu egin zen txoria eta, bere hegoez hainbeste zipli zapla eman zidan buruaren eta gorputzaren bi aldeetan, nahiz eta eskuez urruti eutsi nik eta haren atzaparren irispidean ez egon?, ezen hogei aldiz pentsatu bainuen jaregitea.
‎Lagundu haurrari lehen urratsetan Batez ere hasieran, oso garrantzitsua da haurrarekin egotea eta laguntzea, lehen urratsak emateko behar duen segurtasuna eta konfiantza emateko. Onena haurraren atzean jartzea da, haurrak helduari bizkarra eman diezaion, eta bi eskuetatik heltzea. Horri esker, estropezu egiten badu, eutsi egiten dio, eta aurrerantz bultzatzen du, leku batetik bestera joateko gauza onak jakinarazteko.
‎Belosoko Aldapa amaitzen den Arga gaineko zubian gelditu da Luis, Iruñea eta Burlataren arteko mugan bertan. Zubiaren barandari barrualdetik bi eskuekin helduz, besoak luzatuta eta zabalik, tartetxo bat hartu du ibaiari begiratzeko. Bizi doa, erraiak urez aseta.
‎Txanda iritsitakoan, ia goraino bete zioten lata Galori ere burruntzalikada batez. Bi eskuekin heldu zion latari. Barrura begiratu zuen, gain gainetik lehenengo une batean.
‎Galok, lagunak esan zionaz gain, pentsatu zuen sorminduta zeuzkan beso eta hankei ere ongi etorriko zitzaiela apurren bat mugitzea. Bi eskuetatik heldu zion Santiagok, lurretik altxatzen laguntzeko. Elkarrekin hartu zuten, bata bestearen ondoan zihoala, kanporanzko bidea.
‎Bera hurbildutakoan ez zuen modu otzanean burua jaitsi. Aitzitik, lantzari bi eskuekin heldu eta atzerantz bultzatu zuen berarekin zihoan askari bat. Luma gris eta gorriko loro bat atea irekita zeukan kaiola batetik irten, eta paillotearen teilatura igo zen, zalaparta batean deiadarka:
‎Richardson isildu egin zen. Bi eskuekin heltzen zion kopari.
‎—Ikusi, ne' tenientea —sartu zen Donatien. Livorengana hurbildu zen eta bere bi eskuek haren bi eskuei heldu zieten. Bere bi begiek haren bi begiei egin zieten samurki so.
2013
‎Argi zegoen, iluntzen hasi gabe artean. Jeanne eta Esteban, biak eskutik helduta, paseatzen ari ziren Moikako kanalaren ertzetik. Oraindik ez zen etxera joateko ordua, pare bat ordu faltako ziren afarian pentsatzen hasteko.
‎Eta tipi tapa, tipi tapa, plazako zabuetara itzuli dira biak eskutik helduta. Ani tilin talan hegaz hasi da berriro.
‎Tertziopelozko traje beltz batekin eta lihozko alkandora zuriarekin jantzita zihoan, urrezko uztai bat belarrian, zapata gorrizta punta luzeak oinetan. Zumitzezko saskiari bi eskuekin heltzen ziola, figura nabarmena osatzen zuen.
‎Ezin dut ulertu hainbesteko maltzurkeria. Berrogei urteko maltzurkeria eta bizitza osoko gezurra, alajaina eta loanes agurea, makila harrika bota eta buruari bi eskuekin helduz, eseri baino gehiago erori egin da besaulkian. Ai, madarikatu arraioa!
2014
‎Aspalditik euskararen eta kulturaren inguruan ari naiz lanean, eta azken 2 urteotako esperientziek bi arloak gero eta gehiago lotzera eraman naute; ondorioz, EUSKara eta kultURA uztarri berean ikusten ditut, biak eskutik helduta: EUSKURA.
‎Horregatik, lehendabizi arraspa erabiltzen da eta, ondoren, limarekin fintzen da pieza. Erreminta horiek bi eskuekin heldu behar dira, indarra eta norabidea kontrolatzeko, eta 45 ko angeluan eragin behar zaie piezaren kontra, ertzak egoki higatzeko.
‎—galdetu zuen maltzurki Merino tenienteak. Zutik zegoen, aulkiaren bizkarrari bi eskuekin heltzen ziola. Lis lore zuriak bere txapelean jarraitzen zuen.
Bi eskuekin helduta nuen eta bere gazela begiekin begiratu, eta esan zidan:
2015
‎Landare potoari bi eskuekin heldu, eta begiak mugitu ditu Andonik, landarea non utzi behar duen jakin nahian.
‎Gizon izugarri haren odolak blaitu ninduen. Azeriak urrats bat atzera egin eta bi eskuekin heldu zion ezpatari. Arma miresgarriak airea erre zuen mugimendu zirkular batean.
‎Gizona autobusaren aurrealdean geratu zen zutik, barre iduri atsegina musuan eta bidaiariei begira. Larruzko karpeta beltz bat zeraman bi eskuez helduta, sabela babestuz bezala. Gidaria atzeratxoago geratu zen, eta, urduri xamar, biboteduna aurkezten hasi zen, dotore hitz egiteko ahalegin nabarmenak eginez.
‎Tiro festa amaitu denean, Mario lurrera amildu da, ziplo, tripako zuloari bi eskuez helduta. Heste zikinak mila puskatan birrindu zaizkio eta kaka zipriztinak tabernaren dekorazio atal bihurtu.
‎Tertziopelozko traje beltz batekin eta lihozko alkandora zuriarekin jantzita zihoan, urrezko uztai bat belarrian, zapata gorrizta punta luzeak oinetan. Zumitzezko saskiari bi eskuekin heltzen ziola, figura nabarmena osatzen zuen.
‎Arben artean hostoak bereizi eta zintzilik zegoen ilar lekak biltzen, lehengusuarekin, Mungia aldeko baserri koxkor hartan, gaztetxo. Bi eskuekin, hautsi gabe, bi eskuekin helduta eten behar ziren. Herdoilak hondatzen zituen landareetarik zetorkion hauts mehe gorri bat pausatzen zitzaion besoetan, kolkoan, lepondoan, bulargainen kolkoa zuriagotzeko.
2016
‎Beraz, kaiola inguruan buelta eman nuen ateraino iristearren; hain irmo lotuta eta birlotuta zegoen burdin hariz, non ez baitzegoen inondik ere irekitzerik, kaiola jo eta txikitu gabe. Bi eskuekin heldu nion.
Bi eskuekin heldu dio eskailerari, eta erabilerarekin higatutako egurraren ukitu leuna sentitu du. Eskuak egurraren azalaren gainean irristatuz, mugimendu neurtu eta pausatuz igo da kubeta ertzeraino, eta kubeta barrura begira geratu da ilunpean, esku argia piztu gabe.
‎Jendea zutik ibili zen haien artean jirabiraka, orain ogitartekoari eskua erantsita, orain lagunarekin hizketan... aho betean. Haiekin denekin batera garciatarrak, ahizpa biak eskutik helduta, gainerako margaritekin batera: koadrodun alkandora, gona lisoa eta borla horia txapel gorrian... ezohiko jantziak eurentzat.
‎Burukoa atzetik aurrera jarrita zegoen, luzean, eta hankartetik aurrerako zatian letra batzuk bordaturik zeuden, letra gorriak puntu urdin txiki batzuekin. Leitzen ari nintzen, eta liburuari bi eskuekin heltzen nion. Hankartean gauza bigun eta busti bat sentitu dut.
‎Zerbitzu atean, Belle eta Greta dudaka mugitzen hasi ziren. Bateko, ez zioten begirik kendu nahi Carlosek bi eskuekin helduta zeraman eltzeari; besteko, abistuka ari zitzaien norbaiti jaramon egin beharrean aurkitzen ziren.
2017
‎aldarrikatu du Unaik. Ate astuna da, blindatua, eta bi eskuekin helduta ere kostatzen zaio mugitzea, gazteluko atetzarra balitz bezala. Horrexegatik gustatzen zaio ixtea.
‎Martxelok, ordea, barrari bi eskuekin helduta entzuten zion lagunari, tarteka zigarroari zupada azkarrak egiten, mutu.
‎nire aurpegia bi eskuekin helduta zeukan zuhaitzaren kontra kolpatzen zuen nire burua
‎Orduan ikusi nuen benetan urratu nahian ari zela, tira eta soinetik kendu nahian. Automobila gelditu eta bi eskuetatik heldu nionerako bazen han dozenaren bat lagun begira. Une batez itsututa bezala geratu nintzen, hain jarri ninduen sutan.
‎Nire ukondoekin bere besoen kontra kolpe bat jo eta libratu nintzen bere atzaparretatik eta itzulika egin genituen metro batzuk enbor sendo baten kontra gelditu ginen arte. Bere buruari bi eskuekin heldu eta enborraren kontra birritan jo nuen. Horrek uste dut min eman ziola.
‎Arraterengana hurbildu da. Bi eskuetatik heldu, zutiarazi, eta besarkatu egin du. Estu.
‎Minutu eta hamabi segundo horietan egingo duena da irudika dezakedan bakarra. Hori, eta Ikerrek eta biok eskutik helduta eztanda egitear dagoen eraikin honetatik korrika ihes egiten dugun thriller hori.
‎–Emazteak ez dik ezer egin, Li Huan! ? bi eskuekin heldu zien barroteei?; zergatik tematzen haiz ankerrarena egiten. Hi ez haiz horrelakoa.
‎Katilua bi eskuen artean helduta, kafetegiko mahaietan eserita zegoen jendeari begira jarri nintzen.
2018
‎Neskatoak Malen du izena, bi eskuekin heltzen du burua asper asper eginda baitago. Normalean alaia eta jatorra da, alde batetik bestera bueltaka eta saltoka dabil beti, baina gaur ez.
‎Ei! Azkenean lortzen nuen berriz ere soka bi eskuez heldu eta ibaiaren beste aldera iristea!
‎Aitaren egin du eskuinarekin, eta gero, bi eskuekin heldu dio ertzetatik hilobiaren marmolezko lapidari. Seme defuntuaren erretratua koloretan dago, senarrarena ez bezala.
‎Halako batean, ez dakit nola, jarri diot beso bat kokospean, eta beste besoarekin indarka lehorrerantz hasi igerian. Besteak, bi eskuekin heltzen dio lepoa estutzen dion nire besoari. Libratzeko ala atxikitzeko, ez dakit, baina gorputz bien arteko sinbiosi moduko bat lortu dugu, behingoz.
‎Olatzek aurpegia bi eskuekin heldu zion eta begietara begiratzera behartu zuen.
‎Amak dena ikusi zuen eta buruari bi eskuez helduta muxua eman zion kopetan.
‎4L aren gidaria makurtu egin zen. Bere aurrean zegoen guardia zibilak pauso bat edo bi atzera egin, cetme fusilari bi eskuez heldu eta tiro egin zion. Ra ta ta ta ta.
‎Olatzek aurpegia bi eskuekin heldu zion eta begietara begiratzera behartu zuen.
‎Amak dena ikusi zuen eta buruari bi eskuez helduta muxua eman zion kopetan.
‎Egunsentia aurrera zihoan arren, zeru argiunerik gabeak lauso ilun batez biltzen eta estaltzen zituen hiriko arkitekturaren islak, bertaratutakoan bakarrik erakutsiz etxe aitzinak, kale estuetako bihurguneak, plaza kantoietan pilatutako hesolak, teilak eta upel  multzoak. Kaparen lepokoak jaso, eta bi eskuez helduta babesten nuen aurpegia haize hotz, hezetik. Borreroburuaren larrialdia nerabilen neure kautan.
Bi eskuak heltzen dizkiola, muxu eman dio Clairek.
‎Soinurik ez. Bi eskuekin helduta, malgutasuna probatu nahi du. Erraz okertzen dela dirudi.
2019
‎Ez da erraza gogoa goian mantentzea. Sarri askotan, zain dagoen aita edo amaren gogoa zein bihotza, biak eskutik helduta, errusiar mendi bateko bagoi batera igotzen dira, eta hantxe geratzen dira, bagoitik jaitsi ezinik. Orain gora eta gero behera, ziztu bizian.
‎BUDAPESTEKO SZENT ISTVÁN PLAZAN, neska talde bat zebilen astelehen honetan, haietako bi eskutik helduta?, euskaldunak izan zitezkeenak, gaztelaniaz eta nahikoa ozen ari zirelako, hainbeste non, gertu ez banengoen ere, entzun ahal izan bainuen nola batek besteei galdetu zien ea atxilotuko zuten Hungarian hori debekatuta egonik. Nire ondoan zihoan mutilak eskutik heldu zidan orduantxe, akaso neskek pentsa zezaten herri segurua zela eta, ez balitz ere, ez dela beldurrik ukan behar hori egin edo izateagatik.
‎Joxek, kontu handiz, arasaren gainean jarri eta, kortxoa kenduta, pare bat aldiz usaintzen du, sakon eta ozen, barruko likorea. Hurrena, bi eskuez helduta, garrafoia ezpainetara inguratuz, trago luzea jotzen du: alkoholez ondroso hornitutako ardo gozo gozoa da berau.
‎Nekane Balluerka (UPV/EHUko errektorea): Euskaltzaindia eta Unibertsitatea bi erakunde desberdin dira, baina esan dezakegu bi biak eskutik helduta ibili direla azken mende erdian.
‎Gaurko ekitaldian Nekane Balluerkak adierazi duenez, Euskaltzaindia eta Unibertsitatea bi erakunde desberdin dira, baina esan dezakegu bi biak eskutik helduta ibili direla azken mende erdian. Euskaltzaindiak merezimendu osoz jaso du Euskal Herriko Unibertsitatearen urrezko domina.
Bi eskuetatik heldu dio Danari.
‎Senarrak bi eskuetatik heldu eta altxatzen lagundu zion.
‎—Nik ez dut ikusten esan zuen Zaharrak, eskopetari bi eskuekin heltzen ziola.
‎—Begira, oraingoan ez du errepikatu —esan zuen Calocok. Garagardo botila bi eskuekin helduta zeukan, eta hari begiratzen zion. Eliseo, zure buruan basurde hori dago, eta ondo, ez dizut ezer kentzen.
‎Pintura txiki bat zen, gorrizta edo marroia bere xehetasun guztietan: emakume gazte bat, azpil bat zeramala bi eskuekin helduta, eta azpilaren gainean Joan Bataiatzailearen burua bere bizar eta guzti, kalparrarekin, begiak itxita. Adreiluzko murru bat ikusten zen atzean.
‎Orain bi eskuekin heltzen nion niregandik gertuen zegoen bolantearen aldeari.
‎Ematen du alabak ulertu duela zer esan nahi duen horrek eta pazientziaz itxaron dute behekoek. Heldu da Jan behera noizbait, belarra zapaldu du, baina mugitu gabe geratu da tarte batez, eskailerari bi eskuez helduta. Esan liteke ibiltzeko arazoak dauzkala, ahaztu egin zaiola.
2020
‎Nire ahizparen atzetik, nire ahizparen eskutik, zihoan korridorean barrena. Biak eskutik helduta. Nik, haien atzetik, barrutik, etxeko atea itxi nuen.
‎Katiluari bi eskuekin heldu eta ezpainekin ukitu dut kafea lehenengo, erreko ote nauen; epel, ia ia hotz dago jada, luzaroegi egon naiz antza atzeko hanken gainean.
Bi eskuekin heldu dio ur edalontziari gizonak. Benetan etsita dagoela iruditu zaio Izaskuni, indarrak ahituta.
‎Mikela automobiletik jaitsi zen, magalean zeraman saskiari bi eskuekin helduz.
‎Bata txukundu eta bastoi bat hartu du. Bi eskuekin heldu dio.
‎borroka zuzena. Beraz, bukatu zen elizkizuna, bedeinkatu ziren erramu guztiak, atera ginen denok zimitoriora, jarri ziren X eta Z aurrez aurre, eta, erramu adarrak ezpatak balira bezala erabiliz bi eskuekin helduta, noski, han hasi ziren ja batek ja besteak, kolpea batek kolpea besteak, esgrima gutxi, indarra handi, eta erramu hostoak airean, loreak ere bai, eta beste guztiok builaka nork bere kanpeoia animatu nahian, gora X, gora Z.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia