|
egoerari ihes egiteaz gain, Txarok eta bere lagunak protagonizatzen zutèn eszenaren jarraipena egingo zuen, jakin min bizia sorrarazten baitzion emakumeak; Txarok haserre zirudien, eta gizonezko lagunak adostasun beroa erakusten zion, aurpegiarekin egiten zituèn keinuak eta esku mugimenduak bere jarreraren erakusgarri, esaten ariko balitzaio bezala: . Arrazoi duzu, Txaro, ongi da, ongi da??; baina Txarok ez zuen etsitzen, eta bere erretolikarekin jarraitzen zuen, antza, zigarretari kea ateratzen zion bitartean, xurgadaz xurgada, tupustean aurpegia jiratu zuen arte, Adaren begitik guztiz ezkutatzeraino; Adak ez zuen, beraz, Txaroren aurpegirik ikusten, baina bai aldameneko mahaian zeudèn bi atsoenak,
|
biak
ere hirurogei bat urtekoak; atsoek zeramikazko katilu bana zuten mahai gainean, txokolatea hartzeko egokiak?, eta ez ziruditen eroso Txaroren jarrerarekin, egin ere, egin baitzion haietako batek mespretxuzko keinu bat, beste atsoak eskua kopetara zeraman bitartean, aitaren egitera balihoa bezala; zertaz ari ziren, baina?; atsoekin hamabost hogei sengundotan jardun ondoren, Txarok gizonari berriro... halako zerbait izan behar zuen, gizonak, jarraian, toxa atera eta zigarreta bat biltzeari ekin baitzion; anartean, aldameneko mahaiko atsoek barre txiki konplizeak egiten zituzten, baita begirada iheskorrak zuzentzen ere, Txarorentzat iraingarri zitezkeenak; gero, gizonak zigarreta piztu, xurgada bat eman, eta berehala eman zion zigarreta Txarori; zergatik, baldin eta Txarok berea bazuen eta erretzeko erdia falta bazitzaion?; galdera hark, baina, bazuen erantzunik, bi zigarretak bereganatu ondoren kea ateratzeari ekin baitzion korukideak, batean bati eta bestean besteari; jokaldi hartan irabazi zuen, antza, bi mahaien artean piztutako lehia, bi atsoen barre txikiak amorru handi bihurtu baitziren segidan:
|
|
egoerari ihes egiteaz gain, Txarok eta bere lagunak protagonizatzen zutèn eszenaren jarraipena egingo zuen, jakin min bizia sorrarazten baitzion emakumeak; Txarok haserre zirudien, eta gizonezko lagunak adostasun beroa erakusten zion, aurpegiarekin egiten zituèn keinuak eta esku mugimenduak bere jarreraren erakusgarri, esaten ariko balitzaio bezala: " Arrazoi duzu, Txaro, ongi da, ongi da..."; baina Txarok ez zuen etsitzen, eta bere erretolikarekin jarraitzen zuen, antza, zigarretari kea ateratzen zion bitartean, xurgadaz xurgada, tupustean aurpegia jiratu zuen arte, Adaren begitik guztiz ezkutatzeraino; Adak ez zuen, beraz, Txaroren aurpegirik ikusten, baina bai aldameneko mahaian zeudèn bi atsoenak,
|
biak
ere hirurogei bat urtekoak; atsoek zeramikazko katilu bana zuten mahai gainean –txokolatea hartzeko egokiak–, eta ez ziruditen eroso Txaroren jarrerarekin, egin ere, egin baitzion haietako batek mespretxuzko keinu bat, beste atsoak eskua kopetara zeraman bitartean, aitaren egitera balihoa bezala; zertaz ari ziren, baina?; atsoekin hamabost hogei sengundotan jardun ondoren, Txarok gizona... halako zerbait izan behar zuen, gizonak, jarraian, toxa atera eta zigarreta bat biltzeari ekin baitzion; anartean, aldameneko mahaiko atsoek barre txiki konplizeak egiten zituzten, baita begirada iheskorrak zuzentzen ere, Txarorentzat iraingarri zitezkeenak; gero, gizonak zigarreta piztu, xurgada bat eman, eta berehala eman zion zigarreta Txarori; zergatik, baldin eta Txarok berea bazuen eta erretzeko erdia falta bazitzaion?; galdera hark, baina, bazuen erantzunik, bi zigarretak bereganatu ondoren kea ateratzeari ekin baitzion korukideak, batean bati eta bestean besteari; jokaldi hartan irabazi zuen, antza, bi mahaien artean piztutako lehia, bi atsoen barre txikiak amorru handi bihurtu baitziren segidan:
|