2000
|
|
Bizarra ezin hobeto egin zion, azal azaleraino, marra geometrikoak markatuz, berak ohikoa zuen eraz guztiz kontrara. Miraz, gainera, eskuaren jokamolde autonomo hark
|
beste
sentimendurik ere ekarri ziolako gogora; sentimendu nahasi samarrak, baina ez zuen hartan gehiago sakondu nahi izan. Berandu zebilela eta, ziztu bizian jantzi zen, beti bezain txukun eta urdin, eta galtzerdiak janzteko garaian ez zen ohartu oinak ere ez zituela jatorrizkoak.
|
2003
|
|
Lotsatik... bai, bazuen zer edo zer sentitzen nuenak, eta
|
beste
sentimendu askotatik: morboa, plazera, desioa...
|
2019
|
|
Situazio batek beste situazio bat dakar, irudi batek beste irudi bat dakar, sentimendu batek
|
beste
sentimendu bat dakar, ideia batek beste ideia bat dakar, eta horien guztien kontakizuna, hitzekin adabakitua, albaindua eta josia, istorio baten ehundura bihurtzen da, iradokizunen soinekoa, goitik beherainoko pieza literarioa.
|
2021
|
|
Ezin ezer onik obratu hain gutxirekin. Batek taxuzko zerbait idatziko badu, hezurretaraino sartu beharra du, barreneraino murgildu; eta bihotzean aztoratzen duten sentipen bortitz bortitzak baldin baditu, oso zoriontsua edo oso zorigaiztokoa baldin bada zerbaitengatik, demagun, idazten ari denarekin batere zerikusirik ez duen arrazoi lurtarren batengatik, horrelakoetan, idazten duena baliozkoa eta irauteko duina izango bada,
|
beste
sentimenduak sorgortu behar dira bere baitan. Ez da espero izatekoa osorik eta sendo eustea bihotzeko zorionari edo bihotzeko zorigaitzari, dena lekutzen eta aienatzen baita eta bat bakarrik geratzen baita bere orrialdearekin; ezein zorionek edo zorigaitzek ezin du bere baitan iraun orrialde horri atxiki atxiki eginda ez bada, ez baitu besterik eta ez baita besteena, eta baldin eta horrela gertatzen ez bazaio, seinale du bere orrialdeak ez duela zipitzik ere balio.
|
2022
|
|
Eta, egia esan, ulertzen ditut kanpotarrak, ulertzen dut etengabeko amaieretara ohituriko norbait, zeren nik, hiri handi itzelak irudikatzen ditudanean, argiz eta jendez eta aukeraz beteriko hiriak, amaieren ez gelditze bat imajinatzen dut, gutxi irauten duten maitasunak, berehalako ahanzturak, sentsazio segituan beste batzuek ordezkatuak, hori da hirian bizi zarenean gertatzen dena, beraz, ulertzen dut norbait honelako herri batera etortzea gauzen bizi luzea probatzera. Zeren, jauna, nik ez dakit zu nondik zatozen, baina hemen, gorrotoak irauten duen bezala,
|
beste
sentimenduak hain handi egiten dira ezen ezin dira barruan hartu, eta hemen, jauna, asperra gorabehera, larruazala ukitzen digun guztia handiestera eramaten gaitu denboraren joanak. Horregatik maitemintzen da Catalina begiratzen eta irribarre egiten dion harekin, horregatik ateratzen da Marco bere onetik norbaitek huskeria bategatik errieta egiten dionean, horregatik hartzen du betierekotasun beldurgarri bat Javierrek bizitzaren aurrean erakusten duen isiltasunak.
|
|
Pozik nentorren zinematik, zeina ez den sarri gertatzen, hasteko, zinemara sarri joan ezin naizelako; baina batez ere zinemara joan ahal naizenetan, sarri, poza baino
|
beste
sentimenduren batekin itzultzen naizelako?. Sua piztu zuen pindarra izan zen O que arde, Oliver Laxe galiziar zuzendariaren azken filma.
|
2023
|
|
Oinarrizko laugarren gaitasun emozionala enpatia da, hau da,
|
besteen
sentimenduez, beharrez eta kezkez jabetzeko eta sentitzeko gaitasuna. Lehenengo hiru gaitasunekin lortu den independentzia emozionaletik interdependentzia emozionalera igarotzea dakar enpatiak:
|