Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 274

2008
‎Gainera eta eliz zentsuratzaileentzat beste kezka bat da erresuma hori ez da Elizaren esklusiboa. Haren izpiritu eta balioak beste leku eta erlijioetan ere badaude. Eliza gainditzen dute, zeinak entzuten ikasi behar duen eta elkarrizketan sakontzen, beste kulturekin eta sinesmen motekin, benetako erlijio pluralitatetik abiatuta(...) Hortaz, akatsen akusaziopean Eliza erakunde jainkotiarra egiteko saioa ezkutatzen da, Kristoren gizatasunaren aitortza baliogabetuz, Elizaren gizatasuna behartzen duena erakundeetan eta pertsonetan, haren moralean eta izpiritualtasunean:
‎Deforestazioarekin gauza bera gertatzen da. Zuhaitzen adaburuetan bizi dira talde asko, eta izugarri kostatzen zaie beste leku bat aurkitzea. Horretarako, babes teknikak sortu dituzte:
‎Herrialde Katalanetatik turisten %15 inguru iristen dira. Gutxiago datoz beste leku batzuetatik; Frantziatik, esaterako (%5). Euskal Herri barruko turismoak ere garrantzi berezia du bertako sektore turistikoan, %17 ingurukoa baita.
‎A autobidean ere auto ilarak sortu ziren, Miarritze parean (Lapurdi). Eta beste leku batzuetan ere bai.
‎Duela hilabete batzuk, Frantziako 34 departamenduetan hasiak ziren RSA delakoa probatzen. Eta, Sarkozyk erran duenez, «probak gainditu ditu, jendeak beste lekuetan baino %30 gehiago berreskuratu baitu lana 34 departamendu horietan». RSAk hiru milioi lagun atera nahi ditu pobreziatik eta bazterketatik, Sarkozyren esanetan.
‎Oraingoan gai honi heldu diot. Txinan gertatzen den errealitate bat da, baina baita munduko beste leku askotan ere. Badu dokumentaletik zerbait, baina fikzio moduan aurkeztua.
‎Eibarren presioa ez da beste leku askotan bezain handia, eta horregatik ez du larritasun handirik eragin azken hiru partidetan puntu bakarra atera izanak. Baina horrek ez du esan nahi kezkatuta ez daudenik.
‎Gogoratu dezagun, bestela, zelan ibili garen aurreko urteetan Arriaga alboko karpa batean edota Erriberako merkatuan, hotz izugarria eta arrain usaina jasaten eta kaleko zaratak entzuten, erdarazko hedabide guztiei lerdea zeriela Guggenheim eta Euskalduna jauregiaren kontura! Egia da jaialdiari distira eman nahian edo beste leku txukunago batzuk zeudela Arriaga bera eta La Fundicion, kasu baina horrek ordutegien eta prezioen bateraezintasuna zekarren eta, ordainean, ez zen benetako jaialdi itxurarik lortzen.
‎Zaila da pare bat lerrotan hau zehaztea, baina puntu batzuk argi daude: erakusketaren formatu murriztailea garaitu behar da, eta beste leku eta modu bat eskatzen duten lanei hau aurkitu. Berriz ere, eta alde batetik, horrek ez du esan nahi erakusketa areto guztiak itxi eta giltzak ibaira bota behar direnik, baina bai praktika desberdinei lekua eman behar zaiela.
‎Oro har, EAEko bertako biztanleek atzerritarrekin duten harremana ondo ikusten dutela ondorioztatzen da ikerketan. Hala, bizitzeko beste leku bat aukeratu behar izanez gero, hirutik bik beste arraza edo talde etniko batzuetako zenbait pertsona bizi diren leku bat aukeratuko lukete. «Hori da gaur egun gehien gertatzen den egoera; praktikan, jendeak egun bizi den lekua aukeratu du, eta horrek esan nahi du ez duela horren txarto ikusten», azaldu du Aierdik.
‎Euskal Herrian tradizioaren, ohituraren edo dena delakoaren izenean migrazio sasoian erabilitako metodoak (Etxalaren, sarea) usoak harrapatzeko eta kontrapasean (bueltako migrazioa) ehizatzeko baimena izateak beste lekuetan egindako balentrien pare jartzen gaituzte.
‎Karkamuko eta Cantoblancoko gainak daude Erriberagoitiko lurretan, eta haize errotak daude han ere. Berganzak adierazi du beste leku batzuk bilatu behar direla haize errotak jartzeko.
‎Azkenean, hegaluzea daukagu, baina horrek huts egiten badu, nola geratzen da gure ontzidia? Beste leku batera arrantzatzera joan. Ezinezkoa da.
‎Musikaren eta literaturaren benetako indarraz jabetu nintzen. Euskaraz egiten dugulako ez dugu natural ikusten Madrilen, Bartzelonan edo beste lekuren batean ondo hartzea gure proposamena. Esperientzia horrek begiak zabaldu zizkigun.
2009
‎Defentsa Ministerioaren arabera, armada Mullaitivu hegoaldetik bost kilometrotara kokatuta dago: Mullaitivu hartu ondoren, tamilek oihanera mugitu dute, ez zaie beste lekurik gelditzen.
‎Baina demagun hori beste leku batean gertatzen zaizula, eszenatokitik alde egin ezinik zaudela. Ezkontza batean, esaterako.
‎PSE EEren jarrera kritikatu du, alderdi sozialista zuzenean aipatu gabe: Ezin da pertsonen oinarrizko eskubideak argi eta garbi murrizten dituen lege bat babestu hau da, Alderdien Legea babestu eta gero lege horren emaitza zitalak azaltzen direnean beste leku batera begiratu.
‎Gure helburua irratia kalera ateratzea da. Uste dugu garrantzitsua dela irratiko egoitzan egin ohi duguna beste leku batera eramatea. Beste helburua egiten ditugun saioak jendaurrean aurkeztea da, azaldu du Iñigo Muñozek, Tas Taseko kideak.
‎Beste mutil bat hil ostean sartu zuten han. Kartzelatik irtetean izena aldatuko du, eta beste leku batera joango da bizitzera, baina iraganak jarraitu egingo dio. Drama gogorra da.
‎Alta, XV. mendean Euskal Herrian bezala, Europako beste leku anitzetan ere prozesioetarako kontratatzen zituzten, Besta Berrirako edo beste: Musikari eta dantzari biziki onak ziren.
‎Horrek nau bultzatu pentsatzera maskarada buhameen erritua dela, tziganoena. Zuberoako maskaradako pertsonaia anitz beste lekuetan ere badituzte. Zamaltzaina, adibidez, Indiako Rajasthanen ere badaukate.
‎Hala eta guztiz ere, ez dute Alegiako blogariek autista moduan gelditu nahi, eta beste leku batzuetako adibideetatik gauza onenak hartu nahi dituzte. Blogekin Eibarren bada mugimendu bat, eta beste bat Larrabetzun.
‎Askotan pentsatzen dugu gurea onena dela: gure janaria, gure jantziak... internazionalistak izateak laguntzen digu beste leku batzuetan gauza hobeak daudela ikusten, eta hori oso ona da.
‎Leku horietako batzuk onartu behar dugu halakoak direla eta kitto; aireportu bat, esaterako. Badira, ordea, beste leku batzuk guztiz aprobetxatzen ez ditugunak, herrietako plazak, esaterako. Gutxirekin berreskura daitezke leku horiek.
‎Arte Eszenikoen Plataformaren arabera, 40 enpresa txiki eta ertain daude alorrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; 500 interprete baino gehiago, 250 teknikari, eta beste kopuru handi bat hainbat ogibide artistikotan, konpositoreak direla, eszena zuzendariak direla eta abar. Soilik kultura sailen bidez jar gaitezke harremanetan administrazioare kin, nahiz eta guk behar ditugun erantzun ugari beste leku batzuetan egon. Esaterako, industria sailetan eta ogasun sailetan.
‎(Gero, ilunetan, egingo dute dantzariek olgetan, inbadituko dute batak bestearen lekua, tangoan bezala. Bitartean, emaztearen ipurdia ez da Trafalgar, eta zu, jauna, ez zara Napoleon).
‎Eskualdearen ikurra Akitania da. Beste leku batzuetan ikurrak eztabaidak sortu ditu jada. Bretainiako eskualdeko hautetsiek Bretainiako bandera jartzea eskatu zuten.
‎Nik eskuineko ideologietatik soilik hartzen ditut bi teorizazio, bata da eskolastikan jada ezaguna zena, principium individuationis delakoaz dena, eta begien bistan dago ezen denok garela diferente, eta hortik ondorioztatzen ahal da halako joera unibertsal bat hoberenerako, hau da joera aristokratikoa (demokrazian ere beti ageri da hoberenak aukeratzeko joera, asmatu ala ez); bigarrena da kultura judeokristauakoa, hau da, lanaren kultura bat, beharrezkoa dena ezinbestean oparotasuna sortzeko. Niretzat eskuineko ideologietan dagoen egiazko bakarra hori da, beste ideologiak arrunt falaziazkoak dira eta ignoratu egiten ditut( beste lekuetan demostratu dut haien gezurra). Horixe tesiaz.
‎Goiza kabalkadaren desfilearekin hasiko da. Baigorri, Burlata Amikuze eta beste leku anitzetako ziganteak, Murtxanteko dantza taldea, Arrola baita Berako inauterikoak, joaldunak, Nafarroako gaita jotzaileak, Uztaritzeko txaranga, Ezpela txaranga, baita trikitilariak, haurrak dira desfilean parte hartuko duten batzu. Eguerdirako, Elizako plazan bukatuko dute denek.
‎Uste dugu oso zentzuzkoa dela hiru aldeen artean horrelako esfortzu bati ekitea. Gipuzkoako beste leku batzuetan Aldundiak eman duen laguntza bera jaso nahi dutela adierazi du Noainek: Ez dugu eskatzen ohiz kanpokoa edo desegokia den ezer.
‎, azaldu du Imanol Alvarezek, EHGAMeko sortzaileetako bat izandakoak. . Bertan hasi ginen berbetan, Europako beste leku askotan bezala, Euskal Herrian ere gay mugimendua antolatzeaz. Beste inork egiten ez bazuen, guk egin behar genuela zioen Antoniok.
‎Bai. Beste leku batera eraman dugu jaia, edo bestela gune berriren bat gehitu diogu oraingoari. Pena litzateke jaia lekuz aldatzea, egia esateko.
‎Ezbeharraren ondoren gure familiak Zaldibiako eta Antonio ezagutzen zuten beste leku askotako jendeen berotasuna sentitu du, izaera, adin, sineskera eta bizimodu oso ezberdinetako herritarren beroa, eta guztiei mila esker. Bai haren oroimenezko elizkizun, omenaldi eta lurperatzean parte hartu edo lagundu zuten eta inor ez ahazteagatik izendatzen ez ditugun herritar eta talde guztiei, eta bai bertan gure ondoan egonez edo urrutiagotik gutaz akordatuz Antoniok utzi digun hutsunea hobeto eramaten lagundu diguzuen guztioi:
‎Ruhola Khomeiniren irudiak nongura daude noski, eta pasaporteari begira bi gai nagusitzen dira: Bartzelona edo Real Madril (Ekialde Hurbil osoan legez), eta Federico Garcia Lorca, beste leku gutxitan bezala. Leku gutxitan ez bezala maite dute poesia irandarrek.
‎Ezer ez bada egiten, hor izango da eten handia, baina pentsatzen dut aldaketak izango direla. Egia da ere Espainiako pentsioek izan dutela estaltze handiena, beste leku askotan baino gehiago. Hori mantentzea ez da izango oso erraza.
‎Herri bakoitzak du bere jaia. Beste leku batzuetako festak bereganatzen dituzte batzuek, besteek zapore eta kolore ezberdineko kulturak uztartzen. Lapurdiko kostan ohitura hori ez da arrotza.
‎Gorbeiakoa laidoa, eta beste lekuetakoa?
‎Baita egitasmo honen sorreran parte hartu duten guztiei ere. Hurrengo egunetan Palestinako beste leku batzuetan aurkeztuko dute Checkpoint Rock. Gaur bertan Almidan antzokian estreinatuko da, Haifan, eta bihar, hiri berean, Al Back Door aretoan, beste kontzertu bat emango dute filmeko musikariek eta Muguruzak.
‎Landaketa prozesuan sortzen diren gaixotasunak saihestea izan dute helburu, eta, horretarako, bide naturalak erabili dituzte. Horretaz gain, lan egin dute ekoizpen eraginkorragoa izateko, kostu txikiagoa izateko, gaitzei erresistentzia handiagoa edukitzeko eta beste leku batzuetako pataten mendekotasuna saihesteko.
‎Lurrikara gertatu eta berehala Ozeano Bareko Tsunamien Alertarako Zentroak abisua eman zien Samoari, Zeelanda Berriari, Fiji uharteei eta Frantziako Polinesiari. Samoan izan ezik, beste leku guztietan bertan behera utzi zuten alerta egoera segituan.
‎Aldiz, etxeko ordenagailu eta gailuek gero eta konputazio aukera handiagoak dituzte. Aplikazioek beste leku batean funtzionatu behar badute, zertarako behar ditugu makina handi horiek. Bi joera kontrajarri.
‎Bilboko Guggenheim inguruan etengabea da turisten joan etorria udazkeneko egun sargorian. Guggenheim ez den beste leku batera ere zuzentzen dute begirada oraingoan. Geldi dagoen taldearengana.
‎Lehen ni izaten nintzen nire liburu eta ikus entzunezkoen protagonista; orain, aldiz, kameraren atzera mugitu naiz. Eskalatzaile nintzen lehen, baina orain bidaiatu eta beste leku batzuk ezagutzeko mugitu nahi dut. Liburu teknikoak idazten nituen lehen; orain nahiago jende gehiagorekin konpartitu.
‎Rosa Olivares arte adituaren laguntzarekin, piezak katalogatu, zaharberritu eta hainbat pieza kendu edota lekuz aldatzea proposatu zuten. Kritikak kritika, hainbat autorek euren lanak kentzea onartu zuten eta beste hainbatek beste leku batera eraman zituzten. Orduan, gainera, hiriko artelan guztiak garbitu zituzten.
‎Sinkronismo egoera bat izan zen, halako egoera izan duten beste leku askotan bezala. Uxuen ageri da sinkronismo horren adibiderik garbiena.
‎Historikoki Sierra Morenarekin lotu izan da, Espainiako fenomeno gisa, baina bidelapurrek bereak eta bi egin zituzten euskal bideetan. Areago, ofizioa beste leku batzuetara (Espainiara eta Ameriketara) ere eraman zutela jasota dauka David Zapirain Karrika historialariak (Pasaia, 1968) Bandoleros vascos (Ttarttalo) liburuan. Agintariek (alkateak, batik bat) bidelapurren aurka egindako ekinbideak dira erasoon iturri nagusiak.
‎Adjektibo horiek topiko propagandistiko huts bihurtu direnak, bestalde, demokratikotasuna edo zuzentasuna bezala beste lekuren batean bilatu behar ziren, nonbait; eredu arauemaile asko izango zituzten PSOEk eta PPk adoktrinamendu garai ilun haietan: Tele Norte, TVE, Tele, La 4, Antena, Cope, Ser... Esparru mediatiko horretan ez bide da nazionalismo espainol zaharkituenaren apologia egiten; euskal nortasun nazionala errespetuz, neurriz eta doitasunez tratatzen bide da.
‎Manipulazioa naturalizatu dute: Alakrana arrantzontziari buruz egin zuten jarraipen lan eskerga interesatzen zitzaien bahituen askatasunarekin amaitu zen, handik aurrera kudeaketa negargarriari buruz etorri ziren kritikez ezer ere ez; Segi gazte mugimendua kriminalizatzeko eskuliburuarena eskandaluzkoa izango litzateke beste leku batean. Gizarte gai arin edo abstraktuei buruzko eztabaidaren bat, noizean behin, betelana konkretutasunari ihes egiteko moda modernoa, hori ere.
‎Funtsean, presoen irudiak dituen ostatu bakarrenetako bat da Aita Semeak Baionan. 90eko urteetan, Gazteriak taldearen eta besteren lekuko. EHZ jaialdiaren ideia ere hor hazi zela erraten dute.
2010
‎Kolonbia da Sudanen atzetik barne desplazatu gehien dituen herrialdea. 2009ko datuen arabera, 435.000 lagunek utzi behar izan zituzten beren herriak, eta beste leku batera joan. Hala ere, horien artean badaude 500.000 pertsona, inguruko nazioetan (Venezuela, Ekuador...) babesa aurkitu, eta errefuxiatu izaera lortu dutenak.
‎Baina nik beldurrak ditut. Hemen gauza asko gertatu dira, eta beldur naiz ez ote garen geure artean borrokan hasiko, beste leku batzuetan hasi diren bezala. Herri honetan jendeak oraindik ere beldur handia dio ezker abertzaleari; estatu independente batean ezker abertzalearekin gelditzeak beldurra ematen dio jende askori.
‎Bestalde, hegoaldeko euskaldunoi galdegin zitzaigun 1978ko konstituzioaren onarpenean ea Espainiaren barnean jarraitu nahi genuen, eta baiezkoak irabazi zuen, beste lekuetan bezala, EAJk agindutako abstentzioagatik.
‎Harrituta geratu nintzen aurreko egunean, teorikoki gobernuaren ikuspegitik urruti dauden batzuei entzun nienean ingeles gaztelania elebidun programen sarrera geldiezina zela, herriko jendeak horrela eskatzen zuelako. Horrela bada, ni beste leku batean bizi naiz. Adierazpenak, komunikabideei gutunak, senitartekoen elkarretaratzeak beren seme alabak ingeles ikasketetan murgiltzeko edo, eskatzen zituzten ekimenak izan al dira?
‎Ikerketa horiek beste lekuren batean eginez gero, beraz, ez litzateke emaitza berbera lortuko?
‎Bi modutara hautsi nahi izan zituzten garai hartako kanonak: batetik, lan esparrua eta erakusketa guneak beste leku batzuetara zabalduz basamortuak, lakuak..., galerietatik eta museoetatik kanpo; eta, bestetik, galerietan ezohikoak ziren obrak sartuz. Paisaia eta lurra izan zituzten aldaketarako katalizatzaile:
‎Galdera, beraz, ez da zer emango dion Europak Euskadiri. Garbi dago Euskadiren egoerak ez duela zerikusirik beste herrialde batzuek dutenarekin, batez ere ekialdeko Europarekin, premiarik eta beharrik handienak beste leku batzuetan daudelako. Baina beste termino batzuetan hitz egiten badugu, Europak ekarpen handiak egiten dizkigu:
2011
‎Horregatik, aurtengo ekitaldia «berezia» izatea nahi dute, iragana eta etorkizuna bereiziko dituen puntua, hain zuzen.«Sektoreak eta sektorearentzat» egindako azoka dela nabarmendu du Jose Angel Corres BECeko kontseilari ordezkariak. Parte hartuko duten enpresen erdiak Hego Euskal Herrikoak eta Espainiakoak izango dira, eta beste erdiak handik kanpokoak; %30 Europako gainontzeko herrialdeetakoak, %5 Ameriketakoak eta %16 Asiakoak eta beste leku batzuetakoak. Eskuko erremintak eta erreminta elektrikoak fabrikatzen dituzten enpresak izango dira laurdena baino gehiago, eta industria horniduran eta lanerako babesak ekoizten aritzen direnak ia beste horrenbeste.Ekoizleak ez ezik, erosleak ere izango dira azokan.
‎Fronte Polisarioari ere eskatzen zaio negoziazioak bazterrean uzteko, eta gerra aldarrikapena egin dezala.Fronte Polisarioak horren alde egingo al du. Zuzendaritza politikoak esan izan du aukera hori ezin dela baztertu.Marokoko erregeak erreformak iragarri ditu, eta tartean autonomian sakontzeko asmoa erakutsi du.Gure aldarrikapena ez da autonomia lortzea, independentzia lortzea baizik, eta, bestetik, errege horrekiko konfiantza aspaldian galdu genuen. Erreformak gurea ez den herrialde baterako dira, ez Mendebaldeko Sahararako.Herrialde arabiarretan izaten ari diren protestek saharako auzian eragina izango al dute. Marokon ere diktadura bat dago, eta beste lekuetan gertatu dena gertatuko da han ere, gaur ez bada bihar. Tunisiarekin eta Egiptorekin ezaugarri asko partekatzen ditu Marokok; diktadura luzea eta ankerra, demokrazia eza, erregeak kontrolatzen baitu dena?, oposizioaren eta zibilen jazarpena, giza eskubideen urraketa, etorkizunik gabe dauden gazteak...
‎Otxandategiren hitzetan, «lan gogorra da duen azalpen sozialagatik». Arkadi Zaides Israelen bizi da aspalditik, eta ondo ezagutzen du herri bien arteko gatazka.Eskaintza zabalduzLa Merced ikastetxea, Alondegia, Campos antzokia, EHUko ekitaldi aretoa, 6 Pabiloia, Euskalduna Ontziolaren lurrak izandakoak, Vista Alegre zezen plaza eta Miro hotela izango dira, beste leku batzuen artean, artistentzako antzeztoki. Bengoetxeak azaldu duenez, ohiko agertokiei berriak batzekoren arrazoia «eskaintza zabaltzea eta publiko berria erakartzea izan da».La Merced ikastetxean bost ikuskizun eskainiko dituzte, horien artean, Horman Poster talde bilbotarraren Pasado Perfecto emankizuna, ukitu erretro futuristak dituen Olatz de Andres dantzariaren Privolva eta Tearto Teatroren Autoestigma.
‎«Emakumeak mugitu izanak beste leku baten bila jarri gaitu gizonak»
‎Azken mende erdian emakumeak egin duen ibilbidea oso handia izan da, eta horrek gizonezkoaren lekuari eragin egiten dio. Gizonak beste leku baten bila jarri gaitu horrek, oraindik aurkitu ez dugun beste leku baten bila».Ondarroako Udalak emandako Augustin Zubikarai bekaren laguntza izan du Joxean Agirrek nobela idazteko. Ordura arte nobela laburren lehiaketa zena nobela bat idazteko beka bihurtu zuten antolatzaileek iaz, eta Agirre izan zen lehen bekaren irabazlea, Zwei Frauen (bi emakume) idazteko egitasmoarekin.
‎Azken mende erdian emakumeak egin duen ibilbidea oso handia izan da, eta horrek gizonezkoaren lekuari eragin egiten dio. Gizonak beste leku baten bila jarri gaitu horrek, oraindik aurkitu ez dugun beste leku baten bila».Ondarroako Udalak emandako Augustin Zubikarai bekaren laguntza izan du Joxean Agirrek nobela idazteko. Ordura arte nobela laburren lehiaketa zena nobela bat idazteko beka bihurtu zuten antolatzaileek iaz, eta Agirre izan zen lehen bekaren irabazlea, Zwei Frauen (bi emakume) idazteko egitasmoarekin.
‎Halaber, ardura politikoa euren gain hartzeko eskatu zien legebiltzarkideei: «Ezin dugu beste leku batera begiratu aspaldi pasatu zelako. Ikertu egin behar da, eta zuek hori bultza dezakezue».Berez, bi aste barru erabakiko du legebiltzarrak batzordea sortu ala ez, legez besteko proposamena aurkeztua baitu EAk.
2012
‎Eta, batez ere, zer egingo du udalak Zorrotzaurre goitik behera eraldatzeko diseinatutako Master Plan egitasmo urbanistikoa inoiz gauzatzen bada? Beste leku bat eskainiko die ala kale gorrian utziko ditu. Duela aste batzuk Arte Bizia plataformak zuzeneko ekitaldien egoera larriaz egindako ohartarazpenari garrantzi pittinik kendu gabe, gaur, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, euskal antzerkigintzak itxaropentsu izateko arrazoirik ere baduela uste dut.
‎«Biziki kontent gaude eskolak garatzeko akordioa aitzina eraman dugulako. Gainera, bertako eskola Nazio Batuek kudeatzen dutenez, jarduera hau beste leku batzuetara hedatzeko aukera emanen digu haien bidez», erran du Idiartek. Kirolaz haragoko ekinbidea Frontball Developpement elkartearen xedea aipatu kirola gatazka gune eta txiroetan zabaltzeaa da.
‎Jokoa zabalik da, eta horregatik esaten diogu Homo sp. Beharbada, arazoa da joko hori soilik Atapuercan jokatzen ari dela, ezta? Nahiago genuke Elefantearen beste leize bat aurkituko balute inon, beste Dolina Handi bat, gure aurkikuntzak hain harrigarriak izaki, beste leku batzuetan kontrastatu ahal izateko. Baina ez da horrela.
‎Fernandezen aburuz, «errazago» erakartzen dira Donostiara hiri horietan dauden bezeroak Europako beste hirietan daudenekin alderatuta. Milatik gora bisitari izan dituzte jada, gehienak Espainiako, Frantziako, Herrialde Katalanetako eta Galiziakoak, baina %35 inguru beste lekuetatik etorri dira. Herrialde horien artean Alemania, Polonia eta Australia nabarmentzen dira, baina Japoniako eta Hego Koreako bezeroak ere izan dituzte.
‎Junquerasen hitzetan, Europaren krisian kokatu behar da Kataluniarena ere, eta bere «egiturak Europakoetara egokitu». ERCk proposatutako hainbat neurri «erabat parekagarriak» dira Europako beste leku batzuetan hartu dituztenekin. Asteon onartutako bankuen zerga jarri du adibidetzat:
2013
‎The Star kazetaren arabera, gobernuak modulu antzeko etxebizitzak jarri ditu behin behinean 22 familiarentzat, baina gainontzekoak «batez bestekoaren azpiko egoeran» bizi dira oraindik. Attawapiskaten hezkuntzarako bideratutako diru kopurua ere ez da beste lekuetan bezain altua, eta gobernuak ez ditu zuzenean kudeatzen hango arazoak, kanpoko erakunde batek baizik. Bilera Harperrekin Lehen ministroa iazko urtarrilean bildu zen azkenengoz Kanadako buruzagi indigenekin.
‎Hilketak eta bortxaketak egotzita, heriotza zigorra jarri zieten haietako 303ri, zenbait kasutan bost minutu ere iraun ez zuen epaiketa eginda. Horrek protestak eragin zituen AEBetako beste lekuetan; Minnesotako Eliza episkopaleko gotzainak Lincolnengana jo zuen, indiarrei barka ziezaien. Hark irizpidea aldatzeko agindu zuen:
‎«Antzerki antolatzaileek ez dute programazioetan Sastreren obrarik txertatzen. Beste leku batzuetan proposatu dugunean ezezkoak eta isiltasuna baino ez ditugu jaso erantzun moduan», adierazi du Malondak. Sastrek uste du antzerki konpainiek ildo ideologiko bat izan behar dutela.
‎Bien bitartean, administrazioak ahaztutako lurraldea da, Kosovoko pobreenetakoa. Harremana txarra da Kosovo iparraldeko serbiarren eta beste lekuetako albaniarren artean. Ironikoki, estatu berriaren mugak «zatiezinak» direla defendatzen du gobernuak.
‎Beste 10,5 milioi 4.200 gazteri lehen lan esperientzia finantzatzeko erabiliko dira. Egitasmo «irekia» Diru sarrera publikoen ahulezia dela eta, finantzaketa beste leku batzuetan bilatzeari ekin dio Urkulluren gobernuak. Enplegu plana «irekia» dela argi utzi zuen atzo, eta foru aldundien, sindikatuen eta patronalaren ekarpenak espero ditu.
‎neskek aske gida dezakete hirian, jeansak eta kamisetak jantzi eta bakarrik paseatu gauean. Indiako beste leku batzuetan, jokaera horiek arriskuak ekar ditzakete. India emakumeak babesteko moduen bila ari da; New Delhiko bortxaketaren akusatuak, berriz, espetxean daude, epaitu zain.
‎Madrilera, Galiziara eta Kataluniara etortzekoa zen 2012an. Euskal Herrira ere etorri behar zuen, baina, Argentinaren enbaxadarik ez dagoenez, beste lekuren bat egokitu behar zen deklarazioak hartzeko. Gutxienez 80 salatzailekin hitz egiteko asmoa zuen, baina, horretarako, hamar eguneko epea eta idazkari bakarra baino ez zioten utzi azken unean.
‎Bai, bide berriak zabaltzeko leku asko daude, eta eskalada eskolak paregabeak dira. Europako gainontzeko herrialdeen aldean, bide berriak hornitzeko dagoen potentziala askoz ere handiagoa da; ez dut horrelako beste lekurik ezagutzen. Chris Sharma izan da bakarra orain arte egin dituzun 9b+ zailtasuneko bide bat errepikatzen.
‎« Naufragoak, adibidez, hondartzan dantzatzeko sortu genuen, baina orain egokitu behar izan dugu, ikastoletako jolastokietan eta parkeetan egiteko eskatu digutelako», dio Pousek. Ni espioi ikuskizuna, esaterako, «Donostiako parkeetan eta tabernetan taularatzeko sortu genuen, baina beste leku batzuetan eskatu digute, eta horietara moldatzen ari gara». Hirugarren bidea espazio zehatzetarako ekoizpenak dira.
2014
‎Donostia aldeko metroaren proiektu batzuk behintzat baztertu dituzue. Egitasmo horretan gogoz ari gara lanean, Herrera Altza inguruan, baita beste lekuetan ere. Garrantzitsua da Donostia aldeko eremu hori tren baten bitartez lotzea.
‎« Libération en marka erabili nahi dute, baina bost axola zaie gure kazetaritza eredua», azaldu du Alice Geraud langileen ordezkariak. «Erredakzioa Libéland bilakatzeko, kazetariak beste leku batera eraman nahi gaituzte». Geraudek dioenez, kazetarien lanpostuak ez daude arriskuan.
‎Ez dute lortuko. Bilbon, munduko beste leku batzuetan bezala, Troikaren aurkako deiadar ozena entzungo da. Denak salatuko ditugu:
‎«Bertze ikastolak egitea ere lortzen baldin badugu, hainbat hobe. Baina ez da ziurra Hendaian edo beste lekuetan lortuko dugun». Hendaiako kasuan, esate baterako, iazko urtarrilean ikastola egiteko diru publikoa ezin dela baliatu jakinarazi zion Baionako suprefetak Hendaiako Herriko Etxeari.
‎«Mugan egon arren, herritarrek euskara babesten dute, eta geroz eta gehiago erabiltzen dute». Bide batez, beste leku batzuetatik «euskara babestera eta gurekin bat egitera» jaira gerturatu ziren pertsonen babesa goratu zuen. Araba Euskaraz jaiak euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko helburua bete zuen.
‎«Gaur beti bezela euria ari du hemen/ eta danok estalita goaz belarritaraino/ Salda da behar duguna,/ goazen Txatora/ edo hobe hire etxera lasai egitera./ Ostia hi! Berotu eskuak/ beste leku batean/ izoztu egingo naun eta salda badago./ Egun grisa hotza kalean/ negu gogorra herri puta hontan/ bizitzak emandako plazer txiki/ hoiengatik ez balitz». Harlauza peko hondartza Urrun dira orain hotzak eta desagertuta saldak, baina hemen sortu zen abesti hori:
‎Zer espazio eta zer etorkizun du Ahal Duguk Euskal Herrian? Ahal Duguk gauzak zailago ditu hemen beste leku batzuetan baino. Baldintza objektiboak desberdinak dira:
‎Hauek izan daitezke inkestetan agertzen diren emaitzen arrazoiak: Podemos ek boto intentzio altuagoa du beste leku batzuetan. Aurrerantzean zer gertatuko da?
2015
‎Iritzi berekoa da Ane Lopez ere: «Unibertsitatea itxita dagoenean, behintzat beste leku bat zabalik egon litzateke ikasteko. Errege egunean ez genuen nora jo, eta hurrengo egunean azterketa genuen».
‎Horrillok zehaztapen bat egin du: Euskal Herriko kontsumo patroietan anfetaminak beste leku batzuetan baino presentzia handiagoa du. Halaber, MDMA edo estasiaren kontsumoak gora egin duen susmoa agertu du, Europan gertatzen ari den moduan.Ai Laketek bildutako datuak 2012ko Euskadi eta Drogak txostenarekin bat datozela azaldu du Perez de San Romanek, eta azterketa horren datuak kokatu ditu:
2016
‎Onkologiaren arloko ikerketak egiten ditu, eta teknikak dakarren «zehaztasuna» iruditzen zaio, bereziki, berritzailea. «Lehenagoko teknikak ez ziren oso zehatzak; esaterako, gene bat kendu nahi zenuen, baina genomaren beste leku batean aldaketak gertatzen ziren; orain, ordea, lortu dugu jakitea justu zer ari garen eraldatzen», azaldu du. «Oraingoz, teknikak guri ahalbidetzen digu sistema errazago bat izatea ikerketarako».
‎Tabakoa erretzeko galarazpena beste leku batzuetara iritsiko da: kirol leku irekietara, esate baterako, futbol zelaietan da erre, hortaz?.
‎Gutxiago edo gehiago, baina denek galtzen dute dirua. Dena den, zerbitzu hori jartzean, beste leku batzuetan aurreztuko dugu: gas isuriak, errepideetako trafikoa...
‎Beste kontu batean, ahoskatze huts dezente egon zen, eta horiek nabari agertzen dute aktore ugaritako gaur egungo pastoraletan arizale asko erdaldunak direla, edo euskaldunak izanda ere irakurketa ez dutela menperatzen. Ildo horretatik beti, nahiko tamalgarria izan zen pastoraleko liburu salgunean, baita beste lekuetan ere, euskaradun oso gutxi zegoela eta hala zirenak ere euskara batuarekiko erabat mugatuta zeudela. Hortaz, pastoralak gaur egun daukan arrakasta handiaren itzalgune nabariena eta penagarriena da euskararen jakintza edo erabilpenaren eskasia gero eta agerikoagoa dela.
2017
‎Haietako batek ere ez du arazorik atxiloketagatik.Han ikusi eta entzundakoa buruan duzuela, ulertzen duzu Europa osoan hainbeste herritar eta agintari errefuxiatuekiko uzkur agertzea. Sufrimendu asko ikusi dugu. Baina hemen gertatzen ari dena beste leku askotan gertatu izan da aurretik. Eta jendeak bihotzak zabaldu ditu, eta euren etxeetako ateak ireki ditu.
‎Herrialde hau hainbeste aldatu da 2012tik, edo 2006tik ere esan liteke, iragarpen bihurtu ziren lehenbiziko mobilizazio subiranistekin?, ezen beste leku batean baikaude orain. Ez gara lehengo berak, eta ez dago atzera bueltarik.
‎Urtean 14 edo 16 aste ematen ditut haiekin, eta oso lan zuzen eta intentsua izaten da. Konpentsazio moduko bat izaten da horregatik, beste lekuetara joan, eta lau egunez entseatzea, esaterako, Eskandinaviako orkestra fin, superbaikor eta sortzaile horiekin.Irratian zuzenean aritzen da BBC orkestra astero: aurrean inor ez, eta irratian 30.000 entzule.
‎Orain, gustuko dut: beste leku batzuetan ez dago halako izaera kolektiborik.
‎Airbnb atariko enpresa da beste bat udalarentzat? beste leku batzuetan ere bai?. Azkenean, udalak agindutakoa onartu du.
‎guregan erabakitzen duten askok (ez guztiek, eskerrak) ez dute kultura maite. Kulturaren bidea hartu dute beste leku batera iristeko, eta ez diote sekula kulturari lehentasuna emango, beste esparruen onura ekartzen duelako ez bada.
‎Ez ei dago munduan beste lekurik Istanbulgo Protokoloa Euskal Herrian adina aldiz aplikatu denik. 1960tik 2014ra bitarteko ehun, mila, lau mila kasutik gora ikertu baditu Pako Etxeberriaren lantaldeak, zenbat torturatzaile behar izan dira ehun, mila, lau mila lagun baino gehiagori jazartzeko?
‎Etxeberriaren arabera, urteotan guztiotan, 22.000 izan baldin badira torturatuak, zenbat dira eta non daude indarkeria sare hori egituratu duten banakoak? Ez ei dago munduan beste lekurik Istanbulgo Protokoloa Euskal Herrian adina aplikatu denik, ez, baina zenbat ardura du horrek. Lehen ere bagenekien atxilotuen sinadurak atzekoz aurrera irakurri behar direna.
2018
‎Beste alternatiba da sisteman diru gehiago jartzea. Hots, beste leku batzuetatik dirua ateratzea, eta zergak igotzea.Rajoy, jokoz kanpoHori badakite sisteman aldaketak egitearen arduradunek; Hego Euskal Herriko kasuan, Espainiako Kongresuko Toledoko Ituna izeneko batzordean biltzen direnek. Baina, oraingoz, emaitza zero handi bat da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia