Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 262

2001
‎‘Orain hegazkin txartel bakarra dugu, eta nik beste leku batera joan behar dut. Andonik abentura arraro bat proposatu zidan zuretzat.
‎‘Gure aita ez zen hemen bizi, hemen eta beste leku batzuetan bizi zen aldi berean... ’
‎Animaliak iparralderantz joango dira denak, beste leku ez hain hotzen bila.
‎Matematika heltzen zen eta zatikien batuketa ikasten genuen, kebradoak, eta irakasleak kartaboiaz arbela jotzen zuen daunba, eta horrela esnatzen ginen denak. Errekreoko txirrinak jotzen zuenean, munduan beste agindurik edo beste lekurik ez balego lez abiatzen ginen tropelean eta brunbrunka patiora.
2003
‎Bazirudien orduan memento ona zela, Québec en eta Euskal Herrian eta, menturaz, beste leku askotan, zenbaitek aipatzen zuten Askapen Teologiaren bidetik, beste itxura baten emaiteko, elizaren eta estatuen ohiko harreman hertsiegiei, Jainkoaren Herriaren eta Herrien beren onetan. Horra zergatik sartu nituen ene liburuan bi aipamen hauek:
‎Eta pentsatu zuen: Lampedusak idatzi zuen Siziliako haizea zikina dela leku batzuetan, eta idatzi zuen, luma berarekin seguruenik, beste leku batzuetan balak desbideratzen dituela haizeak, Sizilian bertan. Horrek dakarren guztiarekin.
‎Eta bulegoa erreko zietela esan zieten abokatuei. 3.Dkoen asmoa zen abokatuek bulegoa ixtea edo beste leku batera eramatea, ondo baitzekiten alaba ez zela beste herrialde batera joango edo beste hiri batera joango, Eldasen zeukalako familia eta Eldasen zeukalako mutil laguna.
‎Eta esan zuen sasoi batean esku bat ebakitzen zietela erlauntza galtzen zutenei, berak, Dimasek, galdu zuen moduan. Eta beste leku batzuetan eskumikatu ere egiten zituztela erlauntza galtzen zutenak, berak, Dimasek, galdu zuen bezala. Eta erlauntza galtzen zutenak ezin ziren belardietara sartu, belarra erretzen zutelako pauso bakoitzean.
‎Orduan nik bere besaulkian jesarri behar izaten nuen eta Barthes irakurtzen jarraitzen nuen, isilik baina atezuan, txintik atera gabe, bere hasperen eta suspirioei adi, nahiz banekien semiologiak ez duela neska baten aurpegiko zeinuak irakurtzeko batere balio. Batzuetan bere adierazpidea gozatu egiten zitzaion eta, bere bigarren nobelaren hasiera bere horretan utziz, amultsuki hurbiltzen zitzaidan, irribarre tentel bat ezpainetan zuela, bera beste lekuren batean edo beste norbait bere lekuan balego bezala, eta besarkatu egiten ninduen. Pertsonaiek kutsatu egiten dutela esaten zuen orduan.
‎Inork ez daki oraindik zer den funtsean batzuetan etorkizunaren grina bihurtzen den iragan min, xangrin edo dena delako gaitz hori. Dakitena da guztiak literatura zaleak direla, Pessoaren miresle itsuak eta askok bidaia luzeak egiten dituztela beren buruaz beste leku horretan egiteko. Baina nik ez nuen horrelako asmorik, Pessoaren miresle itsua banaiz ere.
2004
‎Horrela egin nuen. Ez zen egon inolako eragozpenik nire lana beste leku baten egiteko; azken baten, Estatu Batuetan zein Ekialde Hurbilean jardun medikuntzan, lana bera izango zen; gainera, askoz beharrezkoagoa lurralde horretan, sufritzen ari den egoeragatik. Baina bi hilabete itxaron beharra izan nuen; batetik, paper pila behar nuen Palestinan sartzeko, eta bestetik, Gurutze Gorriko paperak prestatzeko.
‎Banekien zer egingo zuen eta konbentzitu egin nahi nuen. Bonba beste leku baten lehertu behar zen, baina uste dut ikusi egin nauela, eta horregatik lehertu duela denbora baino lehenago. Eta nola libratu naizen?
‎Eskaileretatik igotzean, anbulantzien sirenak berriro ere. Eta bat batean, beste leku baten ikusi nuen neure burua, beste ospitale baten eta beste jende batekin batera korrika, orain bezala. Sartu aldagelan eta zer egiten nuen ohartu gabe, bata zuria hartu beharrean soineko berdea hartu nuen.
‎Bestalde, euskalduna izanda, euskal izaera nazionala ukatzen duten adibideak ekarri dizkigu gogora Elzok. Ez gara hemen auzi honetan barrena abiatuko, gertaera hori beste leku batean jorratuko dugulako: –conociendo el euskara, no se dicen vascos?.
‎Barkuan ekarri diote, ezkutuan gordeta. Italian eta Europako beste leku askotan debekatuta dago, aurpegira egiten diolako barre beldurgarria izan nahi duen erregimenari.
‎Askotan gertatzen zitzaion moduan, Romanen burua hegan hasteko puntuan zegoen. Pentsamendua beste lekuren batera joaten zitzaion. Baina aireratzea ez zen kolpetik gertatzen:
‎–Nigatik, nahi beste gera haiteke hemen, baina onena izango duk bihartik aurrera beste leku batekin pentsatzen hastea. Ponte a Eman bada, hobeto.
‎–galdetu dio Signora Mariak, eta betiko zalantza bera etorri zaio Romanettori, nongoa ote den. Beharbada pasatu dituen leku guztiak aipatu lituzke, Muxika eta Algorta eta Bordele eta Grenoble eta Piacenza eta Galibier eta Altamanteko monasterioa eta bere bizitzako beste leku guztiak. Horregatik erantzun du, beti egiten duen moduan:
2005
‎Laurogei metro baino askozaz gehiago zeukan zabalerak ere. Ez zuten beste lekurik bilatu behar Gurrek eta Simonek.
2006
‎1931n, Hegel-en heriotzako ehunurtekoan, Ortega-k haren filosofiaren errepaso bat eman zuen argitara. Hango" Historia y geografía" atalaren lehen partea ia osorik aldatzen dizut hemen, Hegel-en pentsamendua Izpiritu unibertsalaz eta herrien izpirituez ulertzeko ere –izpirituaren eta naturaren arteko erlazioa– agian lagungarriagoa izan dakizukeelakoan ene azalpenak baino beste leku batean:
Beste leku askotan bezala, Japonian ezaguna zen ipuin kontalarien langintza, herriz herri edo jauregiz jauregi abesten eta ipuinak kontatzen ibili ohi ziren pertsonen ofizioa. Bideetan bizi ziren artista horiek elbarriak edo itsuak izan ohi ziren askotan, eguneroko ogia beste era batera lortzeko modurik ez zutenak, edo, hau ere gertatu ohi baitzen maiz, beste eginkizunetarako grina handirik ez eta eskale eta komedianteen bizimodua aukeratzen zutenak.
‎Kondairak dioenez, Saindua Egiptora ihesi zihoala –astotxo batekin–, gurutzatu beharreko basamortuan ez zuten landare bakar baten babesik eta itzalik izan. Erromeroaren itzalean geratu omen zen Ama Birjina Jesus haurrari titia emateko, ez baitzuen beste lekurik topatu. Ama Birjinak zeraman zapi urdina jarri zuen erromeroaren gainean, eta, handik abiatu zenean, erromeroa lore urdinez beterik geratu zen.
‎Laffitteren erresumatxoa deseginda geratu zen, amerikarren alde hain sutsu jokatu ondoren. Laffittetarrek –bi anaia ziren lapurtarrak, Manex eta Petri, Manex anaia zaharrena agertu arren beti buru– beste leku bat aurkitu zuten babes eta gotorleku: Galveston uhartea; eta han Campeachy izeneko herri batean antolatu ziren edozein langintzatarako:
2007
‎Ortega-rentzat duen inportantziara igortzen gaituzte. Beste leku batean ikusi da hori.
‎El filósofo español no es antisemita en modo alguno, y siempre recordó la turbación, la vergüenza que le produjeron las bromas que presenció en un vagón de ferrocarril alemán, hechas a costa de un pasajero judío. Por otro lado, el racismo y el colonialismo no es monopolio de las corrientes nacionalistas extremas; sino que es un penoso rasgo muy difundido en la cultura europea del momento, incluso entre movimientos de izquierda, ya en el positivismo italiano de matiz socialista, ya entre los fabianos ingleses obsesionados con la eugenesia, ardientes partidarios del imperio? 798 Baina autore eta gai hauek beste leku baterako utz ditzakegu.
‎Barkatuko dit bizikleta gaineko gizonak pasadan barre egiten badiot. Hemen ere, beste leku guztietan bezala, bankuko fakturak izango dira garaiz iristen diren bakarrak. Pentsatzen jarrita, baliteke gutun guztien ehuneko laurogeita hamazazpi fakturak izatea ere.
‎Eserlekutik altxa eta oinez hasi orduko, Gardelen tango baten lehenengo nota lotsatiek egin zioten ihes ezpainetatik. Askotan oroitzen zituen Parisen beste leku guztietan ahaztuta izaten zituen abestiak eta pentsamenduak. Maitasunaren hiria baino gehiago, memoriarena zen Gretarentzat Paris.
‎Titietara begiratu diozula konturatuta, alkandora irekitzen hasi da, bularretako beltza agerian utziz. Bertara hurreratzean mugikorra ikusi duzu ohearen gainean eta hartu egin duzu beste lekuren batean uzteko. Pantailari begiratu eta gogoratu duzu duela urtebete behin eta berriz agertzen zela pantaila hartan Amaiaren izena, deika.
2008
‎Izebaren ateraldiak irri nabarmen bat eragin zion Nazariori; txantxara jo beharrean, ordea, bizpahiru segundoren buruan irria desegin eta pentsakor jarri zen; esan nahi baita Nazarioren adimenak beste leku batera egin zuela jauzi; honek, izan ere, gogoan behar zuen, edo gogoan zuen, zehatzago, eszenaren nondik norakoak ez du beste irtenbiderik eskaintzen?, nola behin batean, Dobaingo fabrikara lehen aldiz egin zuèn egunean doi, izebak fardel bat prestatu zion, baita nola berak. Nazariok?
‎Informazio esanguratsua ekarri digu Aierdik bi aipu horien eskutik. Ezker eskuineko kontuak beste leku baterako utzita, euskal nazionalismoak ongizate gizarteaz ulertzen duenaz egin nahi nituzke ohar batzuk. Dirudienez, mundu abertzalea ez dago prest ongizatearen esparru ekonomikoa erlatibizatzeko ongizatearen beste alderdi batzuen izenean.
‎Harreman nahasiak dituzte casamancearrek, diolek bereziki, ginearrekin. Afrikako beste leku askotan bezala, etnia bereko kideak kolonialismoak bereizi zituen marra kapritxoso horien arabera, eta bateko gatazkak besteari eragin izan dio. Leku atsegina da hau, baina diolek estu hartzen gaituzte, izaera gogorrekoak dira.
‎munduko bazterrik txiroenetakoan gaude, ez dira hamarkada bi jendea gosez hiltzen zela, zailtasunak zailtasun, herri hau bere bidea egiten ari dela sinetsi gura dugu. Ekonomikoki aberatsago izan arren, noraezean edo boteretsuen morroi ikusi ditugun beste leku batzuk baino bere buruaz ziurrago sumatzen dugu. Goizegi da horren sakon berbetan hasteko, badakigu; bidaia batek, dozena erdi liburuk eta zenbait artikuluk inpresio orokorrak baino ezin dizkizute eman, gehien jota.
‎guztiz estalitako emakumeak ageri dira batetik, eta takoidun zapatekin eta arropa estuz jantzitakoak bestetik. Kolonoen sustrai faltak beste leku batzuetako presio soziala bigunduko zuen, agian.
‎Ez dut inoiz beste batekin nahasten, itxura oso berezia du, baina nortasun finkatu gabea duela esango nuke, beste leku batean egon nahi lukeela, beste garai batean bizi, beste norbait izan. Soinean daraman beroki luze astunak, ile urdindu baina oraindik kalparrez beteak eta eskuan dilindan daraman larruzko kartera maiztuak poeta baten itxura ematen diote, baina poeta txukun batena nolanahi ere.
‎–Ez du bere burua onartzen. Beste leku batean, beste garai batean hobeto legokeela irizten dio beti. Beharbada horregatik ari da taldez eta alderdiz etengabe aldatzen.
‎Bileretara agertzen da, baina apenas hartzen duen parte. Begirada urrun, burua beste leku batean duela egon ohi da?, dio 1975eko urteari zegokion sailburu bati buruzko txosten luzearen pasarte batek. Txostenak urtero edo urtean birritan egiten zirela kontuan izanik, ipuin baten antzera hasi eta buka irakurtzekoak ziren gehienak.
‎Baina orain argituz doa, eguna zabaltzen ari da inoiz ikusi gabeko lurralde eder batean. Eta, era berean, beste leku batzuetara gaua ari da heltzen, halabeharrez.
‎Izebaren ateraldiak irri nabarmen bat eragin zion Nazariori; txantxara jo beharrean, ordea, bizpahiru segundoren buruan irria desegin eta pentsakor jarri zen; esan nahi baita Nazarioren adimenak beste leku batera egin zuela jauzi; honek, izan ere, gogoan behar zuen... edo gogoan zuen, zehatzago –eszenaren nondik norakoak ez du beste irtenbiderik eskaintzen–, nola behin batean, Dobaingo fabrikara lehen aldiz egin zuèn egunean doi, izebak fardel bat prestatu zion, baita nola berak –Nazariok– bere esker ona azaldu nahi izan zion ere... eta are gehiago, promes bat ere egin bai... hik hirian nahi nauk, baina nik herrian nahiago...
2009
‎Edo beste leku batean esaten duen eran:
‎Hurrengo urteetan Zolak mendearen buruaren analisiko trilogia argitara du, berpizte espiritualistarekin polemikan. Trilogia honetara itzuliko gara beste leku batean berriro, geldi gaitezen oraingoz momentuko desengainu eta espiritualismo giroaren Zolaren araketan, oraindik aktualitatea galdu ez duten arazoak seinalatzen baititu. Bigarren nobela da Rome, eta Pierre Fromment protagonistak honela diagnostikatzen du krisi ekonomiko eta sozialarekin batera, mende buruko krisi espirituala, bide batez arrazoimen modernoarena:
‎Baroja ulertzeko nahitaez bizi filosofia elemental (eskas) bat suposatu behar da beti. (Filosofikoki hau dena Nietzsche eta garaiko bizi filosofia alemanen kopia sinplifikatu eta txartua zenbateraino den, eta politikoki manipulazio zikin samarra, beste leku baterako gaia genuke).
‎Jatorrian zerikusirik ez zuten Jainkoak ahaide bilakatu dira, eta berez elkarrekin zerikusirik ez zuten mitoekaz ikaragarri bat nahas mahastu da. Kaos horretan ordena pixka bat sortzeko, Jainkoen artean familiako erlazioak asmatu dira (Jainko lokal hau eta zerikusirik ez zuen beste hura orain anai arrebak edo senar emazteak dira; edo batek besteari lekua kendu dio, baina mitoaren zati bat gorde), Jainko guztien gizarte bat edo familia bat, nahiko kaotikoa. Astiro astiro Jainkoen munduari, gizarte politikoaren antolaketaren maneran, hierarkia bat txukun txukuna ezarri zaio (Gorte edo Olinpo bat), ordena genealogikoaren eskema jarraituz:
‎Eta orain, jabeak pisua bitan banatu nahi du, segregatu, esaten dutenez, eta etekin bikoitza atera. Beste leku baten bila hasi genuke albait azkarren.
‎–Zure umea beste leku baten ekartzea ongi iruditzen bazaizu, Sara.
‎Bidaian zebilela, tarteka hitz egiten zuen irratian, nik entzun izan nuen. Hilabete batzuk pasa zituela Afrikan, eta beste leku batean ez dakit zenbat eta, hango berri emanaz. Bidean neska laguna ere egin zuen gainera, elkarrekin egin zuten bidaia erdia.
‎karta bat baino gehiago idazteko asmoa baduzu?? diostazu beste leku batean; karta bat eta beste mila karta idatziko dizkizut, Ada, Teofilo Mariak bere mehatxuei eusten dien bitartean! Zer uste du, izan ere, zure neba horrek?
‎Honek, jarraian, leiho koskan jarri zuen arrainontzia, Gabinok aurrez aurre ikusteko moduan; zenbat ordu egin zituen Gabinok arrain gorri hari begira, handik aurrera!; bazirudien, gainera, arrainak sorginduta bezala zuela Gabino batzuetan, honen begi irtenek halako itxura ematen zuten behintzat: lekutik ateratako begiak ziren, beste leku batean egotea irrikatzen zutenak, uraren begiarekin eta arrainaren begiekin bat egiteko, agian; gorputzez ezin eta arimaz egoten zen Gabino urarekin eta arrain gorriarekin bat eginda, arrainontziaren kristaleko muga hautsita: ur hartan laburbil baitzitekeen itsaso guztietako ura, eta arrain gorriaren baitan izaki guztien gorputzak eta amets guztien taupadak, infinitutasunaren gose eta pisugabetasunaren egarri?
‎– Beste leku batean.
‎‘Ohar bat, azkenekoa: karta bat baino gehiago idazteko asmoa baduzu... ’ diostazu beste leku batean; karta bat eta beste mila karta idatziko dizkizut, Ada, Teofilo Mariak bere mehatxuei eusten dien bitartean! Zer uste du, izan ere, zure neba horrek?
‎Honek, jarraian, leiho koskan jarri zuen arrainontzia, Gabinok aurrez aurre ikusteko moduan; zenbat ordu egin zituen Gabinok arrain gorri hari begira, handik aurrera!; bazirudien, gainera, arrainak sorginduta bezala zuela Gabino batzuetan, honen begi irtenek halako itxura ematen zuten behintzat: lekutik ateratako begiak ziren, beste leku batean egotea irrikatzen zutenak, uraren begiarekin eta arrainaren begiekin bat egiteko, agian; gorputzez ezin eta arimaz egoten zen Gabino urarekin eta arrain gorriarekin bat eginda, arrainontziaren kristaleko muga hautsita: ur hartan laburbil baitzitekeen itsaso guztietako ura, eta arrain gorriaren baitan izaki guztien gorputzak eta amets guztien taupadak, infinitutasunaren gose eta pisugabetasunaren egarri...
2010
‎Eta bazkalordua iritsi zen, eta Adak galdetu zuen: . Zer moduz ibili zarete, ama??; amak Adari begiratu zion, baina burua beste leku batean behar zuen, Adari begira zegoen arren beste puntu bati begira zegoela baitzirudien, Ada baino harantzago zegoèn beste puntu bati, beharbada, begirada desenfokatuta balu bezala; ama, beraz, zalantzan egon zitekeen une hartan, arestian botatako gezurrari erremedioa jartzeko asmotan;. Zer moduz??, errepikatu zuen Adak galdera;. Zoragarri, alabatxo!, erantzun zion amak, irri zabal bat eginik, bere barne borroka hartan itxura egiten jarraitzea erabaki balu bezala;. Arrosario euri miragarri bat ere izan dugu, lurra zeruan?
‎Baina minutuek aurrera egiten zuten, Mariok eta aitonak erritmo lasaian jarraitzen zuten berbetan, eta Amaiak, elkarrizketan onartua izango ez zelakoan, beste leku batera transportatuta sentitu zuen bere burua.
‎Txalo zaparraden ondoren zuk ongi dakizu zer datorren: tramankulu guztiak bildu eta beste leku batera. Ekainaren 30 hartan, zeregin horietan genbiltzan zu agertu zinenean.
‎HARREZKEROZTIK gehiagotan errepikatu ziren gure topaldiak, batzuetan planifikatuta eta beste batzuetan hala fortunatuta, era guztietako lekuetan: H.ren langela, neure bulegoa, hoteletako gelak, gure oporretako apartamentua, geure etxea ere bai, autoak, kongresu jauregi bateko komunak... azken toki horiek bazuten arrisku eta deserosotasun puntu bat, aproposagoak ziruditen beste lekurik ez zeukaten gaztetxoentzat gurea bezalako bikote batentzat baino, baina agian horrek berak ematen zion bixigarri bat, gaztetasunaren gatza eta debekuaren piperra.
‎Eta bazkalordua iritsi zen, eta Adak galdetu zuen: " Zer moduz ibili zarete, ama?"; amak Adari begiratu zion, baina burua beste leku batean behar zuen, Adari begira zegoen arren beste puntu bati begira zegoela baitzirudien, Ada baino harantzago zegoèn beste puntu bati, beharbada, begirada desenfokatuta balu bezala; ama, beraz, zalantzan egon zitekeen une hartan, arestian botatako gezurrari erremedioa jartzeko asmotan;" Zer moduz?", errepikatu zuen Adak galdera;" Zoragarri, alabatxo!" erantzun zion ama... Ezta, Gabino...?";" B bai" erantzun nion berriro ere, gezurrari noiz arte eutsiko genion bururatzen zitzaidan bitartean; segidan, soinekoan zuèn poltsikora eskua eraman, arrosario bat atera, eta izeba Ernestinari eman zion, esanez:
2011
‎Elkarri begira hizketarako gairik gabe geratu ginelarik (ez nintzen ausartu bere familiaz, norekin bizi zen, gaua libre ote zuen galdetzen), beste leku batera joatea proposatu nion, eta han, jendez betetako pub batean, jarraitu genuen hizketan edo jarraitu zuen berak, belarri bat hondatu zitzaidanetik arazoak izaten baititut musika altu edo zarata dagoen lekuetan elkarrizketa bat segitzeko.
‎Euliren batzuk bonbillen inguruan ari ziren koreografian. Ez nion galdetu zer esan nahi zuen horrekin, beste lekuetan aukera gehiago zegoela. Likore botila hartu eta beste baso bat atera nuen neuretzat.
‎Balizko oihuen gainean hiru posibilitate ageri ziren: bat, oihuak beste leku batetik sortzea zementuzko etxean oihartzun anormala eginez; bi, oihuak ilusio kolektibo hutsa izatea eta zementuzko eraikuntzako hotsa ilusio kolektibo horren oihartzuna; eta hiru, oihurik ez existitzea, nahiz eta han zementuzko eraikinean oihartzun egin, hau da, oihartzun faltsuak besterik ez izatea. Beraz, banan banan aztertu behar ziren hiru aukerak.
‎– Beste lekuetan aukera gehiago dago.
‎Puntu horri buruz, hala ere, badira iritzi desberdinak, Ermuan, Ondarroan, Irisarrin, Bianan eta beste leku batzuetan sortu zela ere esaten da. Horrek Thomas Heywood poetaren lerro famatuak oroitarazten ditu:
‎Une txundigarria da, pelikula sortzen ari zarelako, asmatzen. Izan ere, errealitatearen behatzailea izanagatik, ez ditut filmak egiten aurrean dudan errealitatea erabiliz, baizik nire aurrean jarriz beste leku batetik ateratako egoera jakinak. Leku hori nolakoa den ere ez dakit, ez didalako begiratzen uzten, baina ateratzen uzten dit.
‎Kalitate horri esker, nazioarteko jaialdietara bidaiatu zuen pelikulak, Koldo Almandozek aurreko kapituluan aldarrikatzen zuen moduan euskal zinemagintza nazioartera zabalduz: . Hemengoek nahiz beste edozein lekutakoek ulertzeko moduko istorioa egiten saiatu ginen, dio Altunak?, eta hori da pozgarriena, beste leku batera iritsi eta filma ulertzen dela ikustea. Gustatzen zait hain kultura desberdinetara eramatea horrelako lan bat, Euskal Herrian istorio eta gatazka pila bat daudelako kontatzeko.
‎– Tasio ren garaian, hamar kopia egiten zenituen, estreinatu eta hilabetera beste leku batera iristen zen filma, bi hilabetera beste batera. Orain leku guztietan batera estreinatzen da eta hilabetera desagertu.
‎Latinoamerikako diglosiapeko hizkuntzek, orain arte, beste leku askotakoek bezala, erabilera eremu ez formaletako jarduna aski izan dute bizirik irauteko. Ez dute alfabetatzeko premiarik eduki hiztunek.
‎beren hizkuntza ezin da ez lurretik, ez ohituretatik, ez sinismenetatik eta ez familia harremanetatik bereizi. Hain da handia Australiako zenbait hizkuntza indigenak lurrarekin duen lotura, lurraldeko beste lekuren batera joandakoan beste hizkuntza batean hitz egin behar baita (Sutton). (?) Australiako hizkuntza indigenak galdu izanaren arrazoi nagusietako bat talde indigena gehienek halabeharrez beren habitat tradizionaletik alde egin behar izatea izan da?
‎–Albiste ez oso pozgarriak eman behar dizkizut, Mikel. Hobe genuke beste leku batera...
2012
‎Aurreko gauean auskalo non ibili ziren eskuek apalategiko ogi txikia hartu behar zutela ikustean, beste leku batera begiratzea pentsatu zuen.
‎Bilkura historikoa bilakatuko zen. Haren ondoren, irakasle askok, beren printzipioei eutsiz, alde egingo zuten beste leku batzuetara. Handik aurrera gure betiko Euskaltegia ez zen betikoa izango, ezta geurea ere.
‎Zerbait egokia izan liteke gaur, eta desegokia bihar. Leku batean ona dena, txarra izan liteke beste leku batekoentzat. Ez zaitez irmoa izaten saiatu, bestela hil egingo zara.
‎Ibilbide kontrajarriek eragindako azaleko xehetasunak alde batera utzita, berdin berdinak dira, ezbairik gabe. Parranda beste leku batean jarraituko dugun aitzakiarekin, nirekin eramatea lortu dut: ez zait batere kostatu, total eginda dagoenez gero.
‎»Hemendik bost bat milia gorago dagoen badia txiki batean edukitzen genuen ontzia; eta, eguraldi ona zenean, itsasaldien arteko hamabost minutuez baliatuz, Moskoe strömgo kanal nagusia gurutzatu eta osina baino askoz harantzago, Otterholm edo Sandflesen inguruan geratzen ginen ainguratuta, han zurrunbiloak ez baitira izaten beste lekuetan bezain bortitzak. Hantxe geratzen ginen, harik eta ia itsasaldi bitartea ailegatzen zen arte, eta orduan aingura jaso eta etxera abiatzen ginen.
‎Tolesgabetasun eta xalotasun handiz erantzun zidan, egoera hain zoritxarrekoa izanik, eta horren minberatuak zeudela, ez zuela uste kalterik egitea bururatuko zitzaienik onik ateratzen lagundu zienari; eta nahi banuen agurearekin joango zela eta haiekin hitz egingo zuela, eta gero erantzuna ekarriko zidala. Zinez hitza emanaraziko ziela ni haien agintari eta kapitain izateko nire erabateko gidaritza onartzen zutela eta sakramentu santuen eta Ebanjelioen gainean zin egin zutela leial eta zintzo jokatuko zutela nirekin, eta nik onartutako kristau herri batera joango zirela, eta ez beste leku batera, eta nire esanetara egongo zirela erabat eta guztiz, aldez aurretik nik onartutako lurraldean bizirik eta onik lehorreratuak izan arte; eta horretarako haiek izenpetutako hitzarmen bat ekarriko zidala.
‎Horregatik, txalupa txikiegia zela ikusita, amore eman nuen asmo horretan, eta burutik behin betirako baztertu nuen. Baina txalupa izan, banuenez gero, nire hurrengo asmoa zen uharteari bira emateko bidaldia egitea; izan ere, uhartearen beste aldeko leku batean egona nintzen, esan dudan bezala, mendiz joanda, eta ibilaldi txiki horretan egin nituen aurkikuntzek gogoa piztu zidaten itsasaldeko beste leku batzuk ikusteko, eta, orduan, txalupa nuenez gero, uhartearen inguruan ibiltzea beste gauzarik ez nuen buruan.
‎Dena dela, papagaia izan zela jakinda ere, eta beste inor ezin zitekeela izan, denbora pixka bat behar izan nuen neure onera etortzeko. Hasieran harri eta zur nengoen, ez nekielako animalia nola iritsi zen leku horretara eta zergatik geratu zen han eta ez beste leku batean. Baina Poll zintzoa beste inor ezin zitekeela izan ikustean lasaitu nintzen eta horretan utzi nuen.
‎Arrazoiak atsekabea arintzeko emango liokeen laguntza gogoan izatea galarazten dio. ...Lehenengo, itxiturak apurtzea bururatu zitzaidan, eta guztiak basora bidaltzea, etsaiek aurki ez zitzaten, eta altxor horren edo beste antzekoren baten bila uhartera itzul ez zitezen; gero, pala hartu eta bi soroak zulatzea, etsaiek alerik aurki ez zezaten eta horren bila uhartera itzul ez zitezen; ondoren, itzalpea eta denda botatzea, bizilekuaren aztarnarik ikus ez zezaten, eta horrek bultzatuta beste leku batzuetan ere uharteko biztanleen bila aritu ez zitezen.
‎Ostiral: Beste leku batera pentsatzen dutena joaten dira.
‎Ostiral: Bai, bai, hona etortzen dira; eta beste lekuetara.
‎Horrek, alde batetik, suspertu ninduen, ontzia osorik eta tente ikusi nuelako eta ez zati txikitan apurtua; eta pentsatu nuen, haizea baretzen bazen, ontziratu ahal izango nintzela eta neure egoera arintzeko behar nituen janariak eta zenbait gauza hartu ahal izango nituela. Baina, bestalde, berritu egin zitzaidan adiskideak galtzeagatik nuen mina, eta bururatu zitzaidan ontzian geratu izan bagina agian onik atera ahal izango ginela, edo gutxienez ez zirela denak itota egongo, orduan zeuden bezala, eta marinelak bizirik egon balira agian aukera izango genuela itsasontzi zaharraren hondakinekin ontzi bat egin eta munduko beste lekuren batera joan ahal izateko. Denbora luzea eman nuen egun horretan gauza horiekin kezkatuta, baina azkenean, ontzia ia lehorra zegoela ikusita, hondar gainean oinez ahal izan nuen gehiena hurbildu nintzen, eta gero igeri eginez ontziraino iritsi nintzen.
‎Eta Jainkoaren ardurak ni goseak ez hiltzeko han jarritako emaitza garbia zela uste izateaz gainera, ziur nengoen beste leku batzuetan gehiago izango zirela, eta horregatik lehendik ezagutzen nituen uharteko leku guztietan haien bila aritu nintzen, bazter guztietan eta harkaitz guztien azpian, baina ez nuen ezer aurkitu. Azkenean bururatu zitzaidan oilo janaren poltsa astindu behar izan nuela han, eta harridura moteltzen hasi zitzaidan; eta aitortu beharra daukat Jainkoaren ardurari zor nion esker ona ere itzaltzen hasi zitzaidala, gertaera arrunta besterik ez zela konturatu nintzenean.
‎Horretarako, leku batean mahats pila bildu nuen, beste batean pila txikiagoa, eta beste leku batean limoi eta lima sorta handi bat. Pila bakoitzetik batzuk hartu nituen, eta etxera itzuli nintzen; eta poltsa, zaku, edo ahal izan nuenarekin erabaki nuen beste guztiak ere etxera eramatea.
‎berorrek beza xerka beste lekuan. Hala ere,
‎Zorte gaiztoko jendea zela esan nion, sorterritik alde egitera behartua bere pobrezia edo krimenengatik. ...hainbat, hilketa, lapurreta, pozoitzea, atraku, zin hauste, faltsifikazio, edo txanpon faltsuak egin zituztelako; edo bortxaketa eta sodomia egiteagatik; edo bandera bertan behera utzi eta arerioaren aldera desertatzeagatik, eta gehienak espetxetik hanka eginda; haietako inor ez zela ausartzen bere sorterrira itzultzen, urkatuko zuten edo kartzelan goseak hilko zen beldurrez; eta, beraz, bizimodua beste leku batzuetan aurkitu beharrean zeudela.
‎Badira Europan eskean ibiltzen direnetako printzeak ere, berez gai ez direnez gerra egiteko, nazio aberatsagoei alokatzen baitizkiete gudarosteak 101, gizon eta egun bakoitzeko hainbesteko baten truke, eta honen hiru laurdenak berentzat gordetzen dituztenez, errentaren zatirik emankorrena izaten dute; Alemanian eta Europaren iparraldeko beste leku batzuetan daude honelakoak».
‎Halako egoera batean neure herrialdean zer egingo nukeen jakin nahi zuen. Europan ez geneukala tximinorik esan nion Maiestateari, bitxikeria modura beste lekuetatik ekarritakoak izan ezik, eta hain txikiak direnez, haietako dozena bati ere egin niezaiokeela aurre aldi berean, niri erasotzera ausartuz gero. Eta nirekin borrokan jardun berria zen animalia nardagarri hari buruz (elefantea bezain handia zen benetan), beldurrak utzi balit sastakaia erabili ahal izateko beste buru-argitasun (begirada basatiz eta sastakaiaren kirtena eskuaz zarta zarta joz esan nion hau), hanka nire gelara sartu zuenean egingo niokeen zauriaz, pozik kenduko zukeela jarri baino bizkorrago.
‎– Beste leku batera joango ginateke bizitzera..., norabait...
‎Bere tokia behar du beti sala txikian! Nahiago luke hil, beste leku batean afaltarazi baino!, eta hain mixkina da!, eta sagardoarekin hain asmagaitza! Ez da monsieur Leon bezala; hura, batzuetan zazpietan iristen da, baita zazpi eta erdietan ere; jaten duenari ez dio begiratzen ere.
2013
‎Kanpamendura etorri ginenetik lau aste pasatu dira. Gaur goizean beste leku batera eramango gintuztela esan digute. Pena pixka bat eman dit, kanpin dendetan lo egiten eta leku honi gustua hartzen ohitzen hasita nengoen.
‎Gorroto zuen Afrika kolonialeko bizitza hura, zuri bihozgabeek eskrupulurik gabe dominatzen zuten bertako jendea. Bere ingurukoen jarrera horiek egunero ikusi behar izateak deseroso jartzen zuten Lessing, eta zoriontsuago izango zen beste leku batean bizi lukeela pentsatzen zuen. Bera bezala pentsatzen zuen jendea topatu zuen partidu komunistan.
‎Atzean utzi genuen errusiarren auzoa eta paseoan ibili ginen beste leku batzuk ikusten. Eguerdia zen ordurako eta, ibilaldia amaitutzat eman ondoren, etxera itzultzea erabaki genuen.
‎Baina Katia Vernikobak ez zuen Rasputin bere etxean ezagutu, beste leku batean baizik, egoera aski bitxi batean.
‎Deslotu beharreko korapiloak. Eta hain da berezkoa kanta baten muina topatzea beste denbora batean, beste leku batean. Batzuetan, askotan, ia beti, distantzia behar da edozein gertakari edo sorkuntzarekiko, hain zuzen ere beragana hurbiltzeko.
‎Gu ez gara izan. Bilatu erruduna beste lekuren batean!
‎Lanaldia luza liteke, agian, baina ez dut uste... Eta pentsatu dut... agian lehenengo astean zure etxean har nazakezula apopilo, beste lekuren bat bilatzen dudan bitartean; hain ustekabean etorri zait eskaintza, hain bat batean... etzi bertan hasteko, pentsa!
‎Beharbada kartzelako bizimoduaz hitz egingo zuela pentsatzen nuen beste batzuetan. . Espetxeko gauzarik txarrena bizitza beste leku batean dagoela jakitea da?, has zezakeen kontakizuna. Edo borrokaz edo iraultzaz mintza zitekeen.
‎–Diskrezioagatik, nahiago nuke beste leku batean geratuko bagina. Ez dut auzi honekin luzatzeko baimenik, esan zuen eta jatetxe ezagun baten izena bota zuen.
‎Ezaugarri horiek gogoan hartuta, antzeko efektuak sortzen saiatu nintzen itzulpenean, ahal nuela testuan agertzen ziren toki berberetan eta, ezin banuen, beste leku batzuetan, konpentsazioz. Bide horretan, hiru tentaziori aurre egiten ahalegindu nintzen:
2014
‎Urte osoan lehen aldiz Dexterrek halako lasaitasun batez gozatzen zuen. Judy Jones Floridan izana zen, ondoren Hot Springs en, eta lekuren batean ezkon hitza emana zuen, eta beste lekuren batean hitza apurtu. Hasieran, Dexter, harekin behin betiko eten ondoren, atsekabetu egiten zen, jendeak oraindik ere biak lotzen zituenean eta hari buruz galdetzen ziotenean, baina, afarietan Irene Scheererren ondoan jartzen hasi zenetik, ez zioten gehiago Judyri buruz galdetu; besteek kontatzen zioten haren berri.
‎Senak eskualdeko medikuarengana joan behar genuela agindu zidan. Izan ere, zenbait medikuren eskariz, hilerrietan gorpuak osten ibiltzen zen jendearen aditzea banuen, eta beste leku batzuetan gertatutakoa gurean errepikatzen hasi zen susmoa piztu zitzaidan. Lankidea eta biok Hoffmann doktorearen kontsultara joan ginen, eta han gaizkile talde bat harrapatu genuen in fraganti, tratua egin berritan.
Beste leku bat aukeratu dut. Eta hara zer okurritu zaidan:
‎Ispilura ez beste leku batera begiratu dut, Z neure inguruan gorputza aztertzen ari zaidan bitartean. Batzuetan bizkarrezurra ukitzen dit, edo kokota, edo burua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia