2023
|
|
Beste alde batetik, Administrazioak zergaldiak egiaztatzeko eta ikertzeko ahalak zabaltzen ditu preskribatutako zergaldien gainean, ahalen norainokoari buruz hamarkada bateko erabaki judizialak izan ondoren. Modu horretara, esan daiteke Tributu administrazioak duen eskubidea, egiaztapenak eta ikerketak egiteko eskubidea, ez dela preskribatzen (eta iraungitzen, Bizkaian), eskubide hori
|
beste
eskubide baten mendekoa izan litzatekeela dirudien arren, kasuan kasuko likidazioaren bidez tributu zorra zehazteko eskubidearen mendekoa, alegia; eta ondorioz, lau urteren buruan preskribatu litzatekeela (edo bost urte, Araban). Beste hitzekin esateko, zorra behar bezala likidatzeko aurretiaz zor hori egiaztatu eta ikertu behar da; horrenbestez, ahal horietako baten preskripzioa beste ahalekin lotuta egon litzateke.
|
|
Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 75 artikuluaren ariora, eta Bizkaiko TFAOren 78 artikuluaren ariora (eta TLOren 77 artikuluaren ariora), mugaeguneratuta baina ordaintzeke dauden tributu kredituak lehenespenez kobra ditzake Ogasun publikoak, zordunaren gainerako hartzekodunen aurretik. Salbuespenez, Ogasunak ez du lehentasunik gainerako hartzekodunen gainetik hartzekodun horiek ondasunen jabeak, edo bahi, hipoteka ala Erregistro egokian behar bezala inskribatutako
|
beste
eskubide erreal baten titularrak badira eta Ogasun publikoak bere eskubidea jasoarazi duen eguna baino lehen inskribatu badira.
|
|
Ildo horretatik, eta hobeto ulertzeko, lehenespena nola dabilen azaldu behar dugu tributu zorra
|
beste
eskubide errealekin edo beste kreditu eskubideekin batera gertatzen denean.
|
|
Lehenengo kasuan, Ogasunak lehenespena izango du, baldin eta Ogasunak bere eskubidea inskribatu baino lehen jabetza, hipoteka, bahi edo
|
beste
eskubide erreal horien titularrek ez badute eurena inskribatu (prior in tempore, potior in iure), hirugarren onusteduna babesteko eta publizitaterako Erregistroko printzipioak aplikatuta. Nolanahi den ere, eskuratzaileak bere titulua inskribatu ez badu eta kreditu hori tributu kreditua jasoarazi aurrekoa bada, orduan titular horiek euren eskubidea erabil dezakete jabari hirugarrengotza egikarituz, inskripzioak ez duelako izaera eratzailerik (kontrara, hipotekek izaera eratzailea badute, inskribatzen direnean).
|
|
TFAOetan (172 artikulua) esaten denez, zorra bermatuta badago, lehendabizi bermea exekutatu behar da premiamendu prozeduraren bitartez; erregela hori, alabaina, bigarren lekuan gera daiteke baldin eta Administrazioak
|
beste
eskubide edo ondasun batzuk besterentzea ala enbargatzea aukeratzen badu (Araban eta Gipuzkoan bermea proportziozkoa ez bada bermatutako zorrari begira soilik), edo tributu betebeharpekoak hala eskatuz gero, baina horretarako ondasun nahikoak eskaini ditu.
|
|
Jarraitutasunik gabeko langile finkoek ezin dute kalterik jasan kontziliazio eskubideak egikaritzeagatik, lanpostua erreserbatzeko eskubidea aitortzen duten absentziengatik eta legeak nahiz hitzarmen kolektiboek aitortutako
|
beste
eskubide batzuk egikaritzeagatik.
|
|
Hori guztiz logikoa da, enpresaburuen erakundeen izaera kontuan hartuz gero. Dena den, arauek enpresaburuen elkarteei aitortu dizkiete sindikatuei aitortutako
|
beste
eskubide batzuk, esate baterako, estatutu izaerako hitzarmen kolektiboak negoziatzeko eskubidea (ikusi LELTBren 87.2 artikulua), erakunde publikoetan parte hartzeko eskubidea (ikusi LELTBren 6 xedapen gehigarria), gatazka kolektiboak hasteko eskubidea (ikusi JSALren 153 artikuluak) eta ondasun higiezin publikoak erabiltzeko eskubidea (ikusi urtarrilaren 8ko 4/ 1986 Legea).
|
|
Adibide gisa ikusi 2010eko apirilaren 28ko (238/ 2008 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa, lehen mailako futbolari bati buruzkoa. Zinez, langileari laneko zereginak ematea beharrezkoa da
|
beste
eskubide batzuk eragingarriak izan daitezen, hala nola, duintasun pertsonala eta lanbide duintasuna, bereizkeriarik eza eta lanbide aurrerakuntza [ikusi 1985eko irailaren 24ko (1985/ 4756 EDJ) AGE, 4 Salakoa; 1988ko irailaren 22ko (1988/ 7249 EDJ) AGE, 4 Salakoa; 1988ko abenduaren 12ko (1988/ 11134 EDJ) AGE, 4 Salakoa]. Hori dela eta, enpresaburuak langileei ez badizkie ematen lanerako zereginak, langileei aitortzen zaie lan kontratua azkentzeko aukera, LELTBren 50 artikuluan oinarrituta [ikusi 1990eko martxoaren 7ko (1990/ 2572 EDJ) AGE; 4 Salakoa].
|