Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2001
‎Hinduek behin hiltzen hasiz gero, ez dute errukirik. Hiltzea ez zaie munta handiko kontua iruditzen, beste bizitza batera aldatze hutsa baizik.
2004
‎Mireia ikerlanerako jaioa zela esan dute haren bi lankidek. Besteek, nolabait esateko, beste bizitza bat zeukaten lanaz aparte. Mireiarentzat hura zen bizitza.
2008
‎–Ez al dago bizian bertan norabidez aldatzerik? Beste bizitza bat hasteko aukerarik ez al dugu??.
2009
‎Garazi zaharrak Amaiarekin bizi nintzenekoak dira. Txaber eta Mikelekin Antiguoko pisu horretako garaiak, berriz, beste bizitza batekoak dira. Pisua zein kaletan genuen ere ezin gogoratu.
2012
‎Ardoa edaten nian goizetik gauera. Beste bizitza batean indioa ninduan, komunitate txiki txiki batean. 70 bat lagun bizi ginen basoan galduta, ez genian beste inorekin harremanik eta oso zoriontsu izan ninduan bizitza guztian.
‎Kanpora, aurrera, urrutira. Bai, etxe hartan geldituz gero beste bizitza bat izanen zuen. Eta Leire bizirik egonen zen.
‎Lo luzea. Hitz haiek ere iraganean gelditu ziren, beste bizitza batean. Hasperen egin zuen.
‎Zuretzat egungoa zure bizitzako beste etxe bat da, baina zure seme alabentzat Etxea da, maiuskulaz, ez dute besterik ezagutu. Zuri ere askotan ahazten zaizu garai batean beste bizitza bat ezagutu zenuela, ez zarela beti literaturako irakasle izan institutu batean, ez zarela beti ama izan, ez zarela beti gaur etxean bazkaltzeko zain daukazun gizon berarekin oheratu... baina, urtero bezala, etorri da udaberriko hego haizea, inoiz beste norbait izan zinela gogoraraztera.
‎Bero daude haren eskuak, baita zureak ere. Beste bizitza batean elkarri eskua emanda egon direnen berotasuna gordeko balute bezala.
‎ihesaren ondoren bost urte joan dira, lagun biak urrun ere urrun daude Hego Amerikako eskualde hartatik; biak Europa aldera etorri dira. Lehenengo ihes egin zuenak, besomotzak, beste bizitza bat hasi du; lan apala eta zintzoa du, konplikaziorik ez, legearekin istilu barik bizi da. Lagunak, berriz, bigarren iheslariak, iheskideari zerbait zor diola sentitu eta hura non dagoen jakin arteko onik ez dauka; urteetako ikerketaren ondoren jakin du, azkenik, non bizi den.
‎Bere gaixoaldiaren gogorrenean, hilzorian zegoela uste izan zuen egun batean, jaunartzea eskatu zuen; eta, bere gelan sakramenturako prestakuntzak egiten ari ziren eran, jarabez jositako komoda aldare gisa antolatzen zuten bitartean eta Felicite dalia lorez lurra ihaurtzen ari zen heinean, zerbait indartsua sentitzen zuen Emmak bere gainean pasatzen, zeinak baitzuen libratzen bere oinazeetatik, hautemate orotatik, sentimendu orotatik. Bere haragi arinduak ez zuen jada pisatzen, beste bizitza bat hasten zen; iruditu zitzaion ezen bere izatea, Jainkoarengana igoaz, maitasun hartan deuseztatzera zihoala, lurrunetan suntsitzen den intsentsu piztua bezala. Ur bedeinkatuz ihinztatu zituzten oheko maindireak; apaizak erretiratu zuen kopoi santutik hostia zuria; eta bozkario zerutiar batez aurreratu zituen bere ezpainak aurkezten zitzaion Salbatzailearen gorputza onartzeko.
2014
‎Ene, zer egiten duzu hemen, zenbat denbora eta abar, mozorro ona zinez, hartzen dizut bada Fridaren traza eta bli eta bla, eta ezagutzen al duzue elkar, begira hau nire lagun Z da, eta orain itxaron segundo bat segituan nator-eta berriz. Z rekin bakarrik gelditzen naiz eta esaten dit, oso modu nazkagarrian jokatu behar izan nuen zurekin, lehen ez didazulako begiratu ere egin, baina esango nuke beste bizitza batean affaire bat izan genuela guk biok, ezta??.
2015
‎Eztarri soinu leuna bere ondoan, hondatutako akordeoi baten antzeko. Begiak zabaltzera iritsi aurretik, irribarre egin zuen, beste bizitza batean ohikoa izan zuen kexua hitzik gabe berresanez. Maitea, zurrungaka ari zara.
‎Nola ez zuen Rikkak hura ikusten? Jetrasek beste bizitza bat eskaini zigun eta txolin hark kapela bat nahi zuen?
‎Ur beroa ari zait gainera erortzen. Beste momentu batean, beste bizitza batean, atsegina egingo zitzaidakeen ur beroaren laztana neure azal hotzetik labaintzen, batek daki zenbat ordu komuneko lurrean negarrez egon ondoren, kasik baldosa hotz bihurtu arte: mimesia.
‎Nik esan nuenean lorezaintza gustatzen zitzaidala antsietateak jota egon zinen astebetez, eta orain, Mikel gasolidengira? Beste bizitza batean gizona izan nahi dut eta, ahal bada, eskrupulurik gabea. Semeak dira emakumeengandik maitasun eternoa jasotzen duten pertsona bakarrak.
‎Zurekin egon nintzenetik, sarri ari naiz gauza horretaz pentsatzen. Beste bizitza bat dela hau, alegia. Hil arteko arnasaldi honetan, bi aldiz bizitzea tokatu zaigula guri.
2017
‎– Beste bizitza batean, murmurikatu nuen irribarre mingots batekin?, beste bizitza batean gobernatuko naiz hobeto. Oraingoan, baina, habil aurrera!
‎–Beste bizitza batean, murmurikatu nuen irribarre mingots batekin?, beste bizitza batean gobernatuko naiz hobeto. Oraingoan, baina, habil aurrera!
‎Iaz? Beste bizitza batean. Atzo?
‎Nik, gehienek bezala, urteetan trukean soldata ematen zidalako egiten nuen lana. Krisia heldu eta kalera bidali nindutenean, berriz, lehen uneko ikara pasa ostean, bizitzea gehiago merezi zuen beste bizitza bat agertu zitzaidan begien aurrean, langabezia sariari esker. Eta denek ziotenez krisi honekin ez zegoela lanik eta ez zuela merezi bila hasterik, ez nuen ahalegin handirik egin.
2018
‎Galtzen ari da oraindik. Eskuaz besagaineko zauriaren gainean presioa mantentzen saiatu da, aspaldi urrunean, beste bizitza batean kasik,? ód, eko polizia akademian irakatsi zioten moduan?, nahiz eta ukitze hutsak min ziztada biziak eragiten dizkion. Hala eta guztiz ere, bestelako kezka batek betetzen du bere gogoa.
‎Lana eta, itxura batean, adulteriozko harremanak. Beste bizitza bat posible zela pentsatu nahi nuen. Argi zegoen, ordea, Edurnerekin nuela halakorik lortu.
‎Alonsori gogoratu zitzaion behinola, orain beste bizitza batekoa begitantzen zitzaion aspaldi urrun batean, gogoko izan zuela harri zulatzaileak beharrean ikustea. Ginbaleta erabiliz zulo sakonak egiten zituzten harrian, dinamita kartutxoa sartzeko bezainbatekoak, harria lehertu eta ostean barreiaturiko metala jasotzeko.
2019
‎Bigarren bizitza bat bazenu, bizitzeko beste bizitza bat... zein emakume izatea aukeratuko zenuke zuk?
‎Han bukatu zuen Ouroanak arropa garbitzen, agindutako eguna iritsiagatik ez baitzen beharra bukatu, Mogueimek bere bizitza kontatzen zion bitartean, gurasoez ezer ez, ez zituelako ezagutzen, emakumeak, aitzitik, bahitu eta geroko bizitzaz ez zion ezer esan, eta gainerakoaz, nekazari jende guztiarena bezalakoa zen, ordurako horrelakoa zen, eta ez kasualitatez. Ouroana Monte da Graçako kanpamentura joan zen, arropa eramatera, kanpamentu hartan pasatu baititu egun hauek, beste batean itzultzeko esan zioten, orduan ordainduko ziotela, jenerotan, jakina, baina emakumeari ez zitzaion axola izan, ez zitzaizkion axola behar zerbitzatzen dituen aitoren semeen atzerapenak, ordutik aurrera beste bizitza batera zihoalako, gizon hau aldamenean duela, aurkitu nahi nauenak bila nazala gerra piztuen eta gorien dagoen tokian, Porta de Ferro aurrean, baina gaurko gauean ez, elkarrekin egongo garen lehena izango delako, emakumea eta gizona, kanpamentutik ahalik eta urrutien, gure elkarrekikoa lekukorik gabe izan dadin, zeru izartsuaren azpian, olatuen zurrumurrua entzunez, eta ilargia jaiotzen d...
‎Ibilbidea laburra da, bi pisu besterik ez, kontuan hartu behar da, alabaina, eraikina antzinakoa denez, pisuak ia bi bider altuagoak direla gaur egun ohitura dena baino, gaur egungo pisu hauek antzekoak dira, alturari dagokionez, Casteloko bere etxe ezin zaharragokoekin, hau ez da harritzekoa, ez horixe, altuaren ondoren beti etorri da baxua, eta baxuaren ondoren altua, litekeena da hau bizitzaren legeetako bat izatea, gure aita ere behiala erraldoi iruditu zitzaigun eta orain goitik begiratzen diogu, eta urtetik urtera behera doa, gizajoa, baina isil gaitezen, gizonak isiltasunean sufritu ahal izan dezan. ...orengo guztien sorburu izan zen hori, eta gaur arte, ondorioa da norberaren behin betiko biografia pentsamenduen ibaitik bere jatorrizko sorbururaino atzera egitea dela, eta bizitza aldatzea, pentsamenduetatik zehar ibiltzea eta osatu duten ibaitik barna nabigatzea posible balitz, ustekabean beste pentsamendu bat eduki eta haren atzetik abiatzea litzateke, agian gaur den egunera iritsiko ginateke, beste bizitza bat aukeratzean bizitza laburragoa aukeratu ez bagenuen, bederen, eta bizitza honetako ogibidea zuzentzaile ez izanik ere, eta beste igogailu ezberdin batean igoko ginateke, beharbada Maria Sara doktorearekin ez eta beste pertsona batekin hitz egitera joateko. Gertatu zen ezen, orain dagoen igogailuan, Raimundo Silva zuzendari literarioa zuzentzaileen arduradunarekin ikusi zuen tokiaren ondoan dagoela, orain ikusten dugu espazio hutsari begiratzen diola larderiazko erdeinuarekin, han egon zen emakumeari bere jokabide ezmoralarengatik agiraka egin behar izango bailion, gauza horiek, jakin ezazu, ez direlako igogailu batean egin beharrekoak, ez dira egin behar, ez horixe, nahiz eta badakidan horrelakorik egiten duenik badabilela, horrelakorik eta okerragorik ere bai, Zirri bat izan zen, zuzentzaile jauna, musutxo bat besterik ez, zuzentzaile jauna, Berdin da, gehiegi izan zen, neuk kondenatu egiten zaituztet, nire inbidia sendaezinaren izenean, igoeraren azken zentimetroetan Raimundo Silva igogailuaren erdian jarri zen, besteak tokirik gabe utzirik, atera egin behar izan zuten, lotsak akabatuta ibiliko lirateke mundu honetan lotsarik balego, seguruena da moralista hipokritei irri egiten ariko direla, Berde daude, ez du merezi, esan zuen azeriak.
‎Beste estatu bat, beste hizkuntza bat, beste txanpon bat? beste bizitza bat.
‎Udako ilunsentietan Uliako itsasertzaren parean nabigatzen zuten bitartean aritzen zitzaion kontu haietaz hizketan, Triki oporretan zegoenean. Alabaina, eta denbora gehiegi igaro ez zen arren, bazirudien hura guztia beste bizitza batean gertatu zela, biak lagun onak zirenean eta mutil gaztea artean ere familiaren etxetik joan gabea zenean.
2020
‎–Mikelek ez zekien udalbatzaren berririk. Laneko kontu haiek guztiak beste bizitza bati zegozkiola zirudien. Eta sorbaldak jaso zituen– Ikusiko dugu, oraindik ez nago oso...
2021
‎Desitxuratua. Beste bizitza batek galdu duen hau salbatuko diola sinesten ari den unean hilezkortua. Etsai batek soilik izan dezake horrelako irribarrea, ikusten ez diren trazuek zikindutakoa.
‎Udaletxeko bigarren solairuko komunean oposizioan dagoen Edurne Idurrek gaur aurpegi txarra duela konturatu da. Beste bizitza batean, plenoetan bere nemesiarena egiteko lana hartzen duen emakumearen gain eroriko lirateke Idurreren susmo guztiak. Baina bizitza honetan, Edurnek nahiko lan badu kolpe zorririk jotzen ez duten bere alderdikideen lana egitearekin.
‎Ander? Nor da Ander?" galdetu nion, Itziarrek beste bizitza bat izan zezakeela eta jeloskor.
‎Begiak itxi eta zure ondoan maitea eseri dela sentitu. Beste bizitza bat daukate etxean moketa daukatenek, eta beste diodanean hobea esan nahi dut.
‎Marina emakume serioa eta metodikoa da. Beste bizitza batean erantzukizun handiak izandako pertsona izango zen, Kleopatra moduko bat, herriak setiatzeko eta suntsitzeko kapaz. Berea da etxearen, dendaren eta sugearen ardura.
‎Orduan jabetu nintzen Marinak nahiago zuela betiko lagunak edo nobioak bagina bezala sesioan hasi, arratsalderako aurreikusi zuen plana moldatzea baino. Honetaz ari nintzen beste bizitza batean Kleopatra izan zela nionean. Ezinezkoa zitzaion bere hormigoizko garunari aldaketa txiki bat asimilatzea.
‎Zer izan zen nire krimena beste bizitza batean,
beste bizitza batean.
‎eta ni isildu egiten nintzen. Ez dugu inoiz atzera egingo, beste bizitza batean. Hemen dago bera, hain gertu, bere gerruntze argia jantzirik, hain gaztea, uda garaile honetako esperantzak bezain gaztea.
‎–Zeu aukeratzen zintudan. Aukera bera egingo nuke berriro –burua astindu zuen– Ez nuke beste bizitza bat izan nahi.
‎Hélènek astiro hartzen zuen arnasa eta Jean begira zeukan. Berarentzat beste heriotza bat eta beste bizitza bat asmatzen ez zuela jakingo begitandu zitzaion. Sinesten dizut, sinetsi behar dizut.
‎Gela bat batean hustu zen; haragi fardela botila erdi betearen aldean zegoen. Beste bizitza bateko oroigarriak ematen zuten.
‎–Baina beste zerbait egon liteke. Denisek zu barik beste bizitza bat izango zukeen.
‎Baina Hélènek ezin zuen jadanik hori esan, ez zuen nahi. Alabaina, ez dut inoiz beste bizitza bat izango. Inoiz ez, inoiz ez.
2022
‎Hemendik antolatu ziren k errefuxiatuen aurkako ekintzarik odoltsuenak ziurrenik. Baina anti unibertsitatea antolatu egin zen, nazi guztiak bota zituzten, beste bizitza bat eman zioten eraikinari. Orain berri berria ematen du, leihoetatik zintzilik dauden anti unibertsitatearen banderengatik ez balitz garai bateko galeria komertzialak bueltan direla pentsa zitekeen, dotorezia haussmanndarra bete betean.
‎Horrela dio kamerari erakutsi dion NANak. Beste bizitza batean. Iratxe ez baita gehiago Iratxe.
2023
‎Ez naiz ameslaria, inozoa ere ez. Badakit hemendik aurrera hilda nagoela haientzat eta beste bizitza bat hasten dela. Ondorengo bizitza.
‎Igaten hasi zen, arrokako lazturei lotuz. Haren gorputzak beste bizitza batean garatu erreflexuez oroitu zen. Kolegioko kiroldegian eskalada egiten zuenean ikasi mugimenduak berriz heldu zitzaizkion.
‎Sukaldetik ekin genion lanari. Beste bizitza batean sartzea bezalakoa zen hura. Jendea falta zen, baina bertan zeuden haien arrastoak:
‎Hura ere beren buruaz beste egitea izango zen. " Beste bizitza bat hastea" esango zion, akaso, ulerbera iritzitakoren batek. Bizitza bakarra zuen berak, ordea; ez bat eta beste bat.
‎Kanpoan, gauerdiaren epel horretan, pospolo bat isiotzen du Maudeyk: aspaldi egin gabeko keinua; beste bizitza batean egiten zuen jestua; behinolako imintzio zaharra, bere memoriaren harpeetatik ateratzen dena. Haurrak ibiltzen ahazten ez duen bezala, horrela pizten du Maudeyk sua.
‎Larrialdiko irteera gisa agertzen delako maitasun hori euren bizitzan. Beste bizitza bat izateko aukera bezala. Itogarri bihurtu zaien bizitza batetik ihes egiten lagunduko dien maitasun bat.
‎Urarte Erakilekora iritsi ginenean negargura izan nuen. Hemendik pasatzen ginen mamie Katrin bisitatzera joateko, beste bizitza batean, orain neurea ez den baina neurea izandako beste bizitza hartan.
‎Seme alaben bizitza une oro begien aurrean izan nahi dugu gurea balitz bezala? Ez dut elkarrizketaren garrantzia kritikatu nahi, baina seme alaben bizitza beste bizitza bat dela aitortzeari garrantzitsua deritzot. Arrotza, ulertezina, enigmatikoa, misteriotsua.
‎Baina konturatu naiz erreakzioak agertzeko orduan batzuetan diplomazia ez dela ikusten, eta badago gauza onekin bakarrik geratzen den jendea eta txarrekin bakarrik geratzen den jendea. Beste bizitza batean editore izan behar nuke, agian: gustatzen zaizkit bukatu gabe dauden gauzak, zirriborroak, antzezlanetako entseguak, liburu argitaratu gabeak...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia