Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2017
‎askoz eraginkorragoa da Huescatik barrenako bidaia, eta merkeagoa. Hain zuzen, lekualdatze horren helmuga izan daitekeen Bartzelonan aurkitu dugu Ánchel Conte idazle aragoitarra, ez alferrik, eta sorterrira egindako joan etorriekin, bertan bizi baita azken urte luzeotan.
‎Barka topikokeria, baina zer nahi duzue, hala izan zen. Zehatzago, Arraiozen, bertan bizi baita azken garaiotan idazle iruindarra. Lekaroz, Zozaia, orain Arraioz, baina 1995etik Baztan:
‎Gainera, ez duzu ahaztu behar osasun arrazoiengatik bidaiatzen zarela". Jarraitzen du asko joaten Baionara liburuak erosteko bizioarekin konplitzera, Arragon liburu dendara, eta Donibane Lohitzunera, familia politikoa bertan bizi baita. Eta jarraitzen du idazten, asko idazten.
‎Raimon musikari valentziarrak eszenatokiak utzi ditu, berrogeita hamar urtetik gorako ibilbide baten ondoren, Bartzelonako Palau de la Músican emandako hamabi kontzerturekin. Azken aurrekoan egoteko aukera izan dugu, eta hauxe da bertan bizi izandakoaren kronika.
‎Behin Frantziatik gutun bat heldu zitzaidan eta bertan hil zuten neskaren gurasoek barkamena eskatzen zidaten bere alabaren hiltzailea aurkitzeagatik pasatu nituen gauza guztiengatik eta eskerrak ere ematen zizkidaten esanez beraien etxera joateko egun batzuk pasatzera. Nik ezetz erantzun nien geroago bidali nien gutun batean eta ez nuela Frantziara joan nahi bertan pasatu nuen infernua ez nuelako berriro gogoratu nahi, lurralde haiek bertan bizi izan nuen guztia gogorarazten baitzidaten, besteentzako maitasunaren hiria zena niretzako ametz gaiztoaren hiria zen, denak amets gaizto bat baino ez zuelako ematen. Ni ez nintzela joango esan nienez beraiek etortzea erabaki zuten, astebete barru iritsiko zirela esan zidaten.
‎Eta lorik egin ezin dugunean hementxe egiten dugu larrutan, edo irakurri, edo telebista ikusi. Eta esna gaudenean, ze herrian esna ere ibil daiteke, gure umeek bertan olgetan egiten dute, bertan mozkortzen gara, bertan bizi gara eta beste guztien moduan zergak ordaintzen ditugu. Horregatik pentsatzen dut, maila apalagoan bada ere, beste guztiek dituzten zerbitzuak izatea merezi dugula.
2018
‎Berari itsatsita, zaldunon etxea zegoen, hau da, urte luzetan gure bizileku goxoa izan zena. Bi solairuko eraikina zen eta bertan bizi ginen lehen aipaturiko hiru zaldunok eta gure ezkutariak. Nireak Martiniko izena zuen, Joanes Baberena zaldunarenak Beñat eta Piarres Urtsainenak Firmin.
‎Gaur gauean, hamabiak aldean, San Migeleko elizaren dorrean, bertan bizi diren espiritu erratuekin harremana lortu behar dinagu.
‎Uztailaren 4rean etorri eta irailaren 6an joan zen. Bertan bizi zelarik, bi liburu eta hainbat hitzaldi idatzi zituen. Gero bere laguna eta maisua Ralph Waldo Emerson en etxea eta familia zaintzera joan zen, Emersonek atzerrian hitzaldiak ematen zituen bitartean.
2019
‎Tamaina honekin ezin izango dut bertaratu, bestela bertan bizi direnak ikaraz akabatuko nituzke!
‎Munduko haitzetako artearen kapela" Sixtina" deitzen diote Gabarain haitzuloetako margo bildumari. Henri Lhote frantziar ikertzailea denbora luzea egon zen bertan bizitzen, eta 1957 urtean ikerketa zabaldu zuen. Duela hamar mila urte paraje hauek umelak, emankorrak eta hostotsuak ziren, bertan, zibilizazio dinamiko bat gauzatu zen.
‎Argiketari lanak egitetik bizi zen. Herriko denda batean lanak egiterakoan, dendak gela huts bat zeukala ikusita, jabeei baimena eskatu zien bertan bizi ahal izateko. Hura izan zen bere bizilekua hamar urtez.
‎Planta itxirik egon zen aste betez, zikinak kamioietan etorri bezala aurtiki ziren, tratatuak eta trituratuak izan gabe. Estalki eskasean, haizete handiak indartzean, puska askeak bolada azkarren menpe zeuden, barreiatuak denetan, itsas txorien atsegina bezain bertan bizi zirenen etsipena biderkatuz.
‎Rio Janeiro, Montevideo, Buenos Aires, Rosario, Mar de Plata, Txile, Bolivia, Peru... eta leku guztiguztietan arrakasta itzela atzeman zuten. Bidaia bukatzean, Pello Missouri aldera joan zen, bertan bizi baitzen Maia arreba, eta han gelditu zen ingelesa ongi menderatu arte. Auto stopez Kaliforniako San Frantziskoraino joan zen gero, eta handik Euskal Herrirako itzul bidaia burutu zuen.
‎Etxe izenekin gauza bera gertatzen da. Izenak etxea deskribatzen du, nolakoa den, non dagoen, zein den bere nagusia, nor bizi den bertan, zein den bertan bizi denaren lanbidea... eta abar. Azterketa hau modu aunitzetan egin zitekeen, baina nolabait egin behar zenez, nik honako multzoak hautatu ditut:
‎Urruñan baita atzizkia de gehien erabiltzen dena, baina, hala eta guztiz ere, ez dira gutti Urruñako azterketa honetan agertzen diren enea atzizkiaz osatutako etxe izenak. Ondasuna adierazteko erabiltzen da, hau da, etxea norena den, edo nor den bertan bizi dena, edo zein den bertakoaren lanbidea edota nondik etorria den... eta abar. Ikus ditzagun:
‎Xabier Soubelet arras ezagutua eta maitatua da Donibane Lohizunen, bertan bizi baita, eta inguruko herrietan. Margolaria izateaz gain olerkaria, kantaria eta euskal idazlea dugu, eta horretaz gainera, Begiraleak euskal kultura elkarteko lehendakaria.
‎Garai hartako basoak gaindiezinak ziren, zeharkaezinak; hurbiltzeak berak beldurra eragiten zuen bertan bizi zitekeen piztien babeslekua baitzen. Egurrez osatutako unibertso ezezagun bat zen, suaren bidez meneratu zitekeena soilik.
‎Elezaharren arabera lurra ontzi erraldoi baten antzekoa da, mugagabea, bertan bizi direlarik hildakoen arimak eta pertsonaia mitologiak. Barrenera sartzeko bideak aintzirak, putzuak, leizeak eta kobazuloak dira; azken batean zer dira arrakalak, pitzadurak baino Amalurren sabelean?
2020
‎Aberriaren batasuna jokoan denean, espainiarrek duten irrika atabikoa aipatzen du. Tradizio politiko espainolarentzat, aberriaren batasuna garrantzizkoagoa da bertan bizi behar duten herritarren bizia baino. Espainiarren arrakasta historikoetako bat omen da ideia horrekin gizarte espainolaren parte inportante batek bat egin izana.
‎Bertan zeuden banketxeen egoitzak, aseguru konpainienak, aholkularitzak, auditoriak, startupak, fintechak eta bestelako izen asmatu berriak ere. Baina jakina, nahiz eta monumentu goranahi haiek jendez lepo egotearen itxura bazeukaten ere, inor ez zen bertan bizi. Eguneko une ezberdinetan eta ordenan sartzen ziren pertsonak eraikin haietan; euren indarra, grina, sormena, etsipena edo haserrea deskargatzen zuten eta, ondoren, euren etxeetara itzultzen ziren egunaren beste aldi baterako.
‎Dena dela, hori guztia egia balitz ere, zer nolako eragina izango luke nigan? The Hills egoitza hemen dago, ez da gezur bat, bertan bizi bainaiz ni. Aterpea eta ohea ez dira balizkoak, egunero zerbitzatzen digute janaria eta egunero garbitzen dituzte gelak eta gainerako instalazioak.
‎Bai, behin etxeko selaruari su eman zion. Baina bertan bizi zen katuetako bat mauka hasi eta nire aitatxi amatxiek, horrela oharturik, sua itzali ahal izan zuten.
‎Igartzen zaio ez dela hemengoa egun gris eta euritsuetan berak jositako soineko kolore bizikoak eta lora handiko alkandorak janzten dituelako eta bere etxeko leiho hegalak udaberri udetan anpulu gorri handi ederrez bete daitezen, geranioak ̶ kale osoan beste inork ez bezala ̶ zaintzen dituelako. Harro begiratzen die bere landareei, sinetsita fatxada grisa edertzen dutela, eta, aldi berean, bertan bizi direnen bizimodua alaitzen dutela; baina batez ere, bere gaztetako Ecija gogorarazten diotelako.
‎Arteagan bada betidanik klausurako komentu bat, eta bertan bizi diren mojen bizimodua lanaren eta lasaitasunaren artean garatzen da. Horrela izan da beti, eta horrela da gaur egun ere.
‎Infusioa egiten duenez geroztik mojak indarberriturik sentitzen dira, ajeek eta gaitzek eragindako oinazeak desagerturik dauzkate neurri handi batean, eta odol berri batek, euforia handi batek bultzaturik bizi dira Jaunari eskerrak emanez. Komentuaren bizimodua arrunt aldatu da eta baita bertan bizi direnen umorea ere. Moja asko kantuan (sakroan, prefosta!) aritzen dira, eta iluntzero kartetan partidaren bat edo beste egiten dute.
‎Murrua eroria dagoen tokitik hurbil badira zenbait etxe zahar. Horietako bat Arteagako gazte multzo alternatibo batek okupatu du, eta bertan bizi dira. On Sekundino izuturik zegoen etxe haren atarian eserita zeuden gazteen piura ikusita.
‎Boluntario talde batek egoitzan antolatu dugun proiektu bat da" Biloba Pontekoak". Bertan bizi diren jaun andreek profesionalen aldetik traturik hoberena jasotzen dute, egoitza garesti bat da-eta, baina haietako gehienei senitartekoen tratua falta zaie. Batzuek ez daukate familiarik, ez seme alaba ezta bilobarik ere, baina beste batzuen kasuan, nahiz eta ondorengo edo senide hurbilak izan, senide hauek ez zaizkie sekula bisitan joaten.
2021
‎Nire neba, Luzarotik alde eginda ere, oraindik Euskal Herrian bizi da, oraindik ere egunero, esnatu orduko, irratia piztu eta bertako albisteek, ia ia egunero, eta nola edo hala, ditxosozko gatazka gogora ekartzen diote. Are gehiago, nire nebak, bertan bizi denez gero, ia egunero ere gure aita hil zutenen kide edota zaleekin topo egin behar du edonon eta edonoiz. Berak ezin du ahaztu, bera behartuta dago egunero guri gertatutakoaz gogoeta egitea, berak ezin ditu barkatu oraindik ere gure aita hil zutenen kide edo zaleak izaten jarraitzen zutenak, berak oso kontuan baitu oraindik ere gure aita hil zutenetariko edonor Bilboko kaleetan zehar lasai lasai eta harro harro, sasikume aluok horrela ibili ohi dira eta, joaten ikus lezakeela.
‎Hara hor Garizabaldar bat, badirudi nire amaren lehengusu baten iloba, berak azaldu zidanez. Noski, ondo baino hobeto gogoratzen naiz zure izenaz, nola ez, txikitan behin baino gehiagotan ikusita daukat, erantzun nion, nahitaez Luzaro hain herri txikerra izanda, baina sekula ez gurasoenean, gure amaren lehengusurik inoiz azaldu ez baitzen gure etxean, ez zuten gogoko, bertan bizi zen gizona, jabea, ez zen fidatzekoa eta frankozalea zen, garai ilunetan bera ere izandako zinegotzia eta gainera, hau ez baldin bazen okerrena, kanpotarra; hortaz, ez genuen merezi bisitarik jasotzea.
‎Igandeetan, eguraldiak laguntzen zuen egunetan behintzat, haurrak basoan zegoen errekatxo batera joaten ziren jolastera. Ni bertan bizi nintzen, eta hango haurrak bezala, errekan asko gozatzen nuen.
‎Etxebizitza batzuk berriki margotuak daude eta lorategi zaindu eta inausiak dauzkate. Urte osoan bertan bizi direnen etxebizitzak dira hauek. Beste batzuetan, ordea, belar altuak ikus daitezke orubeetan eta surf taulak eta txankletak sarreretan botata.
‎Animalia basatiak babesteak eskatzen du, oro har, oihan baten sorkuntza, bertan bizi edo hartaz balia daitezen. Gizakiarekin berdin.
‎Bederatzi urte zituenean bere familia Nebraskara joan zen eta han joan zen Willa eskolara lehenengo aldiz. Nebraska mugako estatua zen oraindik garai hartan eta ingurumenak eta eguraldiak, belardi amaiezinek eta bertan bizi ziren Europako etorkinen eta Ameriketako natiboen kulturek zirrara handia eragin zuten Cather engan. Badirudi beste hizkuntza batzuk eta beste ohitura kultural batzuk zeuzkaten etorkinak ezagutzeko aukera izan zuela.
2022
‎Bere aldetik, euskaldunak ere ikasi dik Argentinako historiaren gertakari ilun baten berri: XIX. mendearen amaieran, Argentinako armadak Patagoniako lurraldea konkistatu zian, bertan bizi ziren maputxe, ranquel eta tehueltxe kolonizatuen kontrako birkonkistatzea eta genozidioa eginez. Euskarazko wikipedian ez zegok ezer Basamortuaren Konkista izendatu zuten honen inguruan5; gaztelaniazkoan irakurri nahi izanez gero, berriz, jo hona.
‎Patagonian, baina, sarraskia ia erabatekoa izan zen, eta XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran gertatu zen, bai Argentinaren aldean eta bai Txilerenean. Argentinarrak eta txiletarrak jabetu zirenean Patagoniako lurrak abelazkuntzarako onak zirela, konkistatu egin zituzten, bertan bizi zirenei kenduz; eta lurrok hesitu eta partitu egin zituzten gero. Tehuelche, aonikenk, kaweshkar, yagan, selknam edo ona... herriak bizi ziren hemen.
‎Diotenez, Amerikatik (Peru aldetik, batik bat) Europara bidaiatu zuen urrearen% 60 Erret Bide horretan barrena bideratu zuten. Esan bezala, laurogei kilometro baino ez dira, Hornos Lurmutur arriskutsuan barrena itsasoz ibiltzea baino erosoago, inondik ere; eta, gainera, bertan bizi zirenak esklabo hartuta, eskulan merkeaz baliatu ziren.
‎Aipatzen dira arrazoi teknikoak, gaur egun 100 km eskaseko oihan zati batean errepide bat egitea arazo gaindiezina balitz bezala. Aipatzen dira arrazoi ekologikoak, Darieneko oihan hori salbatzea helburu luketenak; eta horrekin batera aipatzen da bertan bizi diren emberá wounan herrien bizimodua hondatzeko arriskua ere. Aipatzen dira arrazoi politikoagoak:
‎Kontua da batzuek bai nahi izaten dutela atzean utzi iragana. Kontua da, ez etxe hartan bereziki, baina bai bertan bizi izan nintzen urteetan, iruditzen zaidala ez nintzela guztiz ni. Kontua da zoritxarrekoa izan nintzela haurtzaroan eta nerabezaroan, gurasoek ahalik eta hobekien egin zuten arren eskura zituzten tresnekin.
‎Nik nahiago nuke txabola batean bihar bertan bizitzen jarri. Udaberrian prestaketak azkar egin ondoren etxe arrunt batean sartu ahal izango ginateke.
‎Fettes eskoziar agure edale bat zen, ikasketak bazituena inondik ere, eta ondasun zenbaiten jabea ere bazena, lanik egin gabe bizi baitzen. Urteak ziren Denbenhamera etorri zela, artean gazte zenean, eta, bertan bizitzen jarraitze hutsagatik, herriko seme gisa hartua izatera iritsi zen. Haren gamelu ilezko kapa urdina herriko zaharkin bat zen, elizako kanpandorrea bezala.
‎Telesforo Monzonek bere azken artikuluan," Hiru oinarri" izenburupean, zazpi euskal lurraldeen eta bertan bizi diren euskal herritarren batasunaren premiari, euskararen balioarena erantsi zion:
2023
‎Hiri handia eta boteretsua zen Augsburgo. Bertan bizi zen Fuggertarren familia ere. Frederiko Jakintsuak botere politiko handia zeukan, haren sostengua garrantzitsua baitzen Maximiliano Enperadorearen semea zen Karlos Enperadore izendatu ahal izateko.
‎Ni memoria egiten saiatu nintzen eta Iratiri nire txikitako baserriko oroitzapenak kontatzen bere lanean laguntzeko, baina sei urte nituen Amasatik jaitsi ginenean, eta gutxi ziren memoria horiek. Osaba izebek eta lehengusinak bertan bizitzen jarraitu zuten urte batzuez, eta osaba bakarrik gero, baserria nazionala egiteko bota zuten arte. Askotan joan izan ginen bisitan, horren oroitzapenak banituen, baina igandeetako bazkari horiek ere ez ziren Iratik ezagutu nahi zituenak.
‎Aulkian jarrita utzitako galtzaren atzeko poltsikotik bezperan hartutako papertxoa atera eta destolestu egin zuen. Sarrian bertan bizi zen, beraz. Denbora bazuen, egiazki, sobran izan ere.
‎Begiak odolez injektatzen zitzaizkion, auskalo zein errebistatik irakurritako, filmaren genesiaz akordatu eta lagunei kontatzen zien bakoitzean, hala nola: 1979 urte aldera Pan American telebista kateko berriemaile talde bat Amazonas ibaiaren eremu esploratu gabeetara joana zela, bertan bizi ziren tribu ezezagunen inguruan film dokumental bat egitera. Berriemaileak itzultzeko epea amaitu eta euren berririk ez zutenez, Monroe antropologoarekin jarri ziren harremanetan telebista kateko arduradunak.
‎Este baterako, Villa Aizetzuan sartu baina uste puska lehenago, Sorolla pintoreak udaren bat pasatu omen zuela, baduela apunte ederrik bertatik itsasora begira, itsasoa eta Igeldo aldeak ageri dituenak. Eta ez bakarrik Sorolla, baizik eta Americo Castro jakintsua bertan bizi izan zela bere lan buruargia ontzen, besteak beste Unamunori eskutitz gogoangarriak idazten, aitonarena izan aurretik Juan Madinaveitia doktoreak eraikiarazi eta oinordekoek nire aitonari saldu ziotena. Zer gertatu zen Villa Aizetzuarekin?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia