Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 280

2000
‎Eta formen munduak liluratu egiten gaitu, baina baita nekatzen eta ahitzen ere, zeren, begiak eta behakoa forma batean pausatu orduko, bertze bat ari baitzaigu albotik deika: izan ere, nola forma batzuk bertze forma batzuen baitarat biltzen diren, edo desegin egiten diren, bertze mila forma berriren sortzeko eta haietan gorpuzteko, halatan ugaltzen, berretzen eta emendatzen zaigu formen mundua; eta, formen mugimenduan eta haien etengabeko itxuraldatzean begiak batetik bertzerat darabiltzagula, pausarik eta geldialdirik gabe, akabatzen dugu hondarrean eroturik eta zorabiaturik. Eta galdurik.
2001
‎Musulmanek azkenean estatu berria sortu zuten: Pakistan.
2003
‎Ez da harritzeko, politika horri ihes, gure herritarrek beste biderik hartzen baldin bazuten eta Bordeletik, Baionatik edo Pasaiatik itsasontziz baldin bazihoazen, urteko 1.300 lagun, banabeste, Montevideora, Buenos Airesera, Santiagora, Mexikora edo Habanara, eta gero Kaliforniara, joaile haietarik baten semeak, Jean Etxepare medikuak, euskaldun koloniak? deitu zituen Euskal Herri berriak sortzeko ametsetan.
‎Bizkitartean, Sadaba filosofo adiskideak hain polliki zioen bezala, oraino Madrileko jauntxo batzuek kondenatua ez zuten Euskaldunon Egunkaria n?: . Ekonomiak, Biologiak, Astronomiak, Ekologiak, Teknologiak eta izenez baizik ezagutzen ez dugun Zientzia askok arazo berriak sortzen dizkiolarik mende berriari, badirudi igogailuz beti goiti doazela Zientziak; Etika, aldiz, eskaileretarik ezin hupatuz ari zaigula?.
‎" Kazetari batzuek esan zuten mugimendu piktoriko berria sortu nuela, beste pintore batzuk ere hasi zirela nire bidetik; gauza bera egiten zutela makina industrialen mekanismoekin. Eta beste kazetari erraldoi batek idatzi zuen" Matias Malandak malandismoa sortu du".
2004
‎Jo dezagun Iñaki Muruarengana, bertsolari goierritarrak zer irizten dion jakiteko. Irakaskuntzak. Axaleko euskaldunen belaunaldi berriak sortuko ditu. Euskarak bigarren mailako hizkuntzaren izaera duela naturalki erroturik izango duten belaunaldiak?. 542
‎Liburuak eta aburuak, Euskaldunon Egunkaria, 2001/3/3 Itsaso Garmendia Agirre: . Gazte hizkera per se aldakorra da eta hitz eta esapide berriak sortzeko gaitasuna funtsezkoa da euskaraz gustura eta eroso bizi ahal izateko. Atal hau eskolan eta eskolatik kanpoko ekintzetan landu daitekeela iruditzen zait hizkuntzarekin jolastera zuzendutako joko asko daudelako?.
‎Enago, bada, euskera beretik itz berriak sortzeko joeraren kontra. Alde nago.
‎Nork esan dezake waloniarrak aurki Fraintzira igaroko ez diranik, edo flandretarrak Holanda’ra? Europa berria sortzen bada batez ere, joera horietako mogimenduak sor ditezke. Eta Antwerpe’ko alkateak ziolarik Brussel kulturaz gero eta nabarmenago" frantses" hiri bat billakatzen ari dala, soziologiari gagozkiola, ez da hain oker askoren ustez; brusseldarrak berak ez baitira gaitzi:
‎Ideia zahar bati izen berri bat ematea, hortara, zuzengabekeria hutsa da;" berriz bataiatu" nahi dugun ideia, hitz zaharrari esker baitugu, eta alkarri adiaraz ahal izaten! " Bataio" berri hunek, bestalde, funtsezko estrukturak aldatzen eta nahasten ditu askotan, analogia berriak sortuz eta zaharrak estaliz.
2005
‎Esaten zuten orduko kritikariek musika joera berriak zabaltzen ari zela Satie, eskola berria inauguratzen ari zela. Baina Satiek ezetz esan zuen, ez zegoela han eskola berririk, berak ez zuela eskola berririk sortu. Eta sortu izan banu, esaten zuen Satiek, eskola berri horren kontra egongo nintzen.
2006
‎landare berriak sortuko direla:
‎Y si un vasco fundó la Compañía de Jesús, contribuyamos nosotros, su casta, a fundar la Compañía del Hombre" 288 Euskaldunaren eginkizuna mundu berria eraikitzea da (ez da esaten: Espainia berria eraikitzea – hemen inor ez da nazionalista espainola); mundu berria eraikiz, euskalduna bera ere berri berria sortuko da. " Y así acabará de surgir de su larga prehistoria [euskaldunak, berak bakarrik, historiarik ez du; historian sartzeko, inoren historian barrena sartu behar dizu] el vasco universal289, el ultra vasco si queréis, que aquí, sobre todo, se elabora.
‎Garai bateko Lilith ederra eta askea Gaueko Erregina da gaur egun –Lil gaua omen da hebraieraz–, banpiroen agintaria, giza haziaren biltzailea, Jahveh Jainko Jaun errukigabeak egunero hiltzen dizkion askatasunaren semeak ordezkatuko dituzten berriak sortzen ahalegintzeko.
2007
‎Ondorio nagusitzat hau azaltzen zuen: Homo erectus etik etorrita, eta isolamenduaren eraginez, giza espezie berria sortua zela Flores uhartean, eta gizaki berriari Homo floresiensis izena eman zaiola.
‎Marx biziki interesatu da landareen, historia naturalaz? ere (nola diren klima ezberdinetara adaptatzen, eboluzionatzen, espezie berriak sortzen, etab.,, denbora historikoan?; alegia, natura eta espezie naturalak ez direla aristotelikoki aldaezinak), ik. K. N. Fraas en botanika liburuaren iruzkina (1868), MARX, K.. ENGELS, F., Ausgewählte Briefe, loc. cit., 234, landare eta aberezkoen antzera gaurko gizon emakumearen ondoko forma eboluzionatuak igurikatuz historian aurreratu ahala.
‎ez den(, nichts Mechanisches?) eta ez arauen betetzea soil ere, baina indar bizi bat202 Izpiritua, etimologikoki: hatsa; hortik, arima, bizia?, askatasuna eta kreatibitatea da, berria sortzeko ahalmena. Aro edo herri baten nortasun berekia, artista baten jeinua, produkzio molde baten dinamismoa(, der Geist des Kapitalismus?:
‎Askapen Gerren ostean, liberalismoaren gorakada, Konstituzioaren gatazka, batasun nazionalaren aspirazioa, estatu feudalak erreformatzeko mugimenduak nahinon, honek guztiak batetik razionalismo juridiko bat akuilatu du, Kode Zibil berri unibertsal baten asmoaz Frantziakoaren antzera (Thibaut) 647, eta frontalki joera horren aurka, bestetik, Eskola Historikoa, lege eta kode berririk asmatu ez, baina tradizionalak zientifikoki garbitu eta egokitzeko (leheneratzeko) asmoz, zentralismo eta uniformitate proiektu ororen antitesia beraz648 Zuzenbidearen filosofia razionalista edo positibistentzat, legea legegilearen nahiari baino ez dago atxikia, legegileak edozein unetan delibera eta promulga lezake, h. d., legegilearekin identifikatzen da legearen arrazoia, ez dauka zerikusirik historiarekin. Eskola Historikoarentzat zuzenbidearen edukia beti eta osoki herriarena (nazioarena) da, herriak ekoizten du bere baitatik inkontzienteki (estreina ohitura gisa, etc.), eta iragan nazionalaren osotasunak determinatua da. Volksgeistak?, h. d., ezin da nahierara diktatu, aldatu, zaharra kendu berria sortu, ez herri batetik bestera trukatu, herri bakoitzari bere bere zuzenbidea baitagokio, ez edozein lege edozein herriri. Hau dena berdin izan liteke balazta bat despota legegin zalearentzat eta haren aurka paladio bat herriarentzat; edota, errazago, Printze eta klase kontserbakoienen justifikaziorako teoria juridiko bat.
‎du bere kategorien arabera), bestetik, ordea, mundua, erloju bat gabe, abere bat edo arbola bat da, organismo bat; egina barik, egin egiten ari da etengabe, bizia da, berak dagi bera zer den. Izadia bera ez dago geldi, forma berriak sortzen ari da; baina batez ere gizadia dabil beti ibili, geldiezin. Iraganak badu bere pisua, baina oraina ez du iraganak determinatzen, etorkizunak baizik (askatasunak).
‎eredua, araua norberak bere baitatik sortu egin behar du. Artea forma berriak, eredu berriak sortzetik bizi da; morala kontzientziak geroz eta finagotzetik; egia ez da hor nonbait egon betidanik dagoen zerbait, bilatu egin behar dena, baizik izpiritua sortuz eta eginez doana. Ikuskera honetan balio nagusiak askatasuna, dibertsitatea, sormena, originaltasuna dira.
‎Eta oso zaila da buruz ikasitakoa ahazten, batez ere, huraxe baino ez bada, paretako marrazkiarekin batera, buruan duzun gauza bakarra. Hala aritu zen B. jauna estrategiak sortzen, ahazten eta ahaztutakoari begira estrategia berriak sortzen, berriro atzendu eta, beste behin, ahaztutakoaren aurkako estrategiak sortzeko. Lau hilabete egin zituen B. jaunak logela hartan harraskarekin, ohearekin, mahaiarekin, besaulkiarekin eta barrotedun leiho itsuarekin batera.
2008
‎Oroitzen 1993 arteko oroitzapenek ez zuten kalterik jasan; baina handik aurreragoko oroitzapenik ez zuen. Eta itxura guztien arabera, ez zuen oroitzapen berririk sortzeko gaitasunik. Denboran harrapaturik zegoen Oroitzen burmuina.
2009
‎(UBM, 28). . Ertzik ertz garbi ebakitako planuek/ elkar ebaki daramate/ elkarri nahiz elkarretan/ planu berriak sortu araziz? (UBM, 34),, planu bertikalak/ planu horizontalak...?
‎Argazkiak ikustea, berriz, arkitektura lana. Hiri berriak sortzen direlako esku artean bakoitzaren begiradaren arabera. Viena, Dublin, Paris.
‎Esan nahi dudana da ez zegoela ezertarako astirik, eta iritzi propioa ere oso gutxi genuen. Hiztegi berria sortzen ari ginen, gobernuak apologiatzat jotzen zuen horretan ez erortzeko, eta, era berean, ETAren ekintzak ez kondenatzeko. Zerbait esperimentala zen.
‎Ez da oso fidagarria. Gainera, erregai nuklearra, uranio aberastua, kanpoan erosi du eta menpekotasun berriak sortuko zaizkio.
2010
‎–Gizarte hau itzulipurdikatzen dugunean, gizona beste gizon bat izango da. Gizon berria sor dadin zaharra baitago hil beharra, esan zidan Gerhardek behin batean, halaxe hitz egiten hasi baitzitzaidan denbora baten buruan, ni bereetakoa banintz bezala.
‎Egungo egoerak (estatus politikoen krisiak, proposamenen ugaltzea, herri kontsultaren beharra) baldintza berriak sortu ditu gatazka konpontzeko egin beharreko apustuari begira. Gatazka konpontzeko ahaleginek badute, gainera, aurretik jakina den abantaila politikoa:
‎Gerra ederra zen, sinfonia batean tiroketak, kanoikadak, su etenak, usteltzearen perfumeak eta usainak biltzen zituelako. Gerra ederra zen, geometrikoki eratutako eskoadrilak eta herrixka erreen ke kiribilak bezalako arkitektura berriak sortzen zituelako. –Gerra eder?
‎Taktikez gain, hilabeteetan zehar Condor Legioaren hegazkinek tresnak eta makineria hobetu zituzten, metrailadoretan, bonbetan, erregai tangetan eta kabinetan, kasu. Orobat, gerrarako modelo berriak sortu zituzten, Junkers Ju aparatua, Bigarren Mundu Gerran ospetsu bihurtuko zen Stuka, alegia. Von Reichenau k, Alemaniako Estatu Gorenaren buruak, 1938an erran zuen eran, Espainia, gerra eskola bikaina?
‎Baina ez zen hori buruzagi separatistek atzerrira zabaldu nahi zuten aldez aurretik pentsaturiko propagandari ongien zetorkiona; beraien biktimen mozorroari egokiago zitzaion Gernikan zegoen guztiaren suntsidura absolutu eta erabatekoa? eta orduan sute berriak sortzen dira hirian, eztanda misteriotsuak entzuten dira, osorik zeuden etxeak desagertzen dira gerra ekintzetatik bi egunetara eta miliziano iheslariek etengabe kanoikatzen dituzte astebetez Erregoitiako gainetatik Eliza eta Batzar Etxea, zeinek une horretan kanoi jotzeak, zorionez gutxi, jaso dituzten. Maite zutela ziotenek agurtzeko erabili zuten «maitasunaren» froga ona dira gaur kanoi jotze hauek.
‎ere. . Gizakiaren historia mekanikora desbideratzen da edota demoniakora, baina arauetara itzultzen da, horrela oreka berria sortuz. Isilekoa da sufrimenduak indar gorenak, sendatzaileak sortzen dituela?, zioen kapitain alemaniarrak entomologoaren so beltzetik, zoologoaren begirakune bihozgabetik.
‎Usadio berriak sortu ziren etxean. Larunbatean aita edo semea arduratzen ziren egiteko guztiez, edo biak batera bestela, eta Nereak libre hartzen zuen eguna, lagunekin nora edo hara joateko edo alferkeria gozoan egoteko.
‎Nik, berriz, zer esango nion Mikeli? Josemak beti esaten zigun gure herrian, geure lagunartean, konfiantzazko jendea erreklutatzea komeni zela, komando berriak sortzeko, erakundea indartzeko. Mikel ez nuen militantzian ikusten, ordea.
‎‘Gizarte hau itzulipurdikatzen dugunean, gizona beste gizon bat izango da. Gizon berria sor dadin zaharra baitago hil beharra’ esan zidan Gerhardek behin batean, halaxe hitz egiten hasi baitzitzaidan denbora baten buruan, ni bereetakoa banintz bezala.
2011
‎Izan ere, erran dut nola zekizkien Estanisek gerrari buruzko mila kontu, eta nola ibiltzen zitzaigun, irudimen handiko mutila izaki? arma berriak sortzen edo taktika militar berriak asmatzen, etengabe?
‎Badira beste artista baten obra osorik irentsi eta haren lanak zehaztasun erabatekoarekin imitatzeko gai direnak, eta badira artista horren estiloan lan berriak sortzeko gauza direnak ere. Horietako bat izan zen Han Van Meegeren, joan den mendeko faltsutzailerik famatuena.
‎Demokrazia areagotuz doa Europan, estatu berriak ari dira sortzen eta subiranotasun bideek aurrera egiten dute. Jaume López irakasleak erakutsi duen bezala, XX. mendean hiru bolada ezagutu ditugu estatu berriak sortzeari dagokionez: Lehen Mundu Gerraren ondoren, imperio austro hungariarra eta otomanoa erori zirenean; XX. mendearen bigarren aldian, deskolonizatze prozesuen ondorioz; 80ko hamarkadaren amaieran, Sobietar Batasuna desegin zenean (14 estatu berri sortu ziren, horietatik bost Europar Batasuna osatzera etorri ziren).
‎Jaume López irakasleak erakutsi duen bezala, XX. mendean hiru bolada ezagutu ditugu estatu berriak sortzeari dagokionez: Lehen Mundu Gerraren ondoren, imperio austro hungariarra eta otomanoa erori zirenean; XX. mendearen bigarren aldian, deskolonizatze prozesuen ondorioz; 80ko hamarkadaren amaieran, Sobietar Batasuna desegin zenean (14 estatu berri sortu ziren, horietatik bost Europar Batasuna osatzera etorri ziren). Ba al dago aukerarik laugarren bolada baterako estatu berriak sortze bidean?
‎Lehen Mundu Gerraren ondoren, imperio austro hungariarra eta otomanoa erori zirenean; XX. mendearen bigarren aldian, deskolonizatze prozesuen ondorioz; 80ko hamarkadaren amaieran, Sobietar Batasuna desegin zenean (14 estatu berri sortu ziren, horietatik bost Europar Batasuna osatzera etorri ziren). Ba al dago aukerarik laugarren bolada baterako estatu berriak sortze bidean?
‎Hizketan aritu zen bera, eta bere begiei begira egon nintzen ni. Noizean behin, nonbaitetik zapi bat atera eta goitik behera zetozkion izerdi ttanttak lehortzen zituen, nire kolkoan ttantta berriak sortuz. Beroaz hitz egin zidan egun hartan, egunez egiten zuen beroaz eta gauez existitzen ez zen freskuraz.
‎–Maizenik estatua osatzen duten nazionalitateak (jatorrizko herriak) estatu berriak sortuko duen nazio berriaren aurrekoak dira; hori horrela da, besteak beste, kolonizazioaren ondorioz sortutako nazio estatuen kasuetan. Jatorrizko herrien eskubideak, beraz, nazio estatua sortu aurrekoak dira, eta ez dira, horrenbestez, konstituzioei darizkienak?.
‎–Eskolek beren lana egiten dute, murgiltze linguistikoa badabil, egia da, baina ez dakit honek guztiak ezertarako balioko duen: katalan berriak sortzen ari ote gara??. Melcior Comas,. La identidad catalana o el fantasma de la Casa Grande?, El Singular Digital.
2012
‎Elkarrengandik urrutiratzen ari diren lurrazaleko bi plaka, esaterako. Eta bereizten ari diren bi plaken artean ozeano zoru berria sortzen da, lurraren azal azpitik magma goria eta gas berotuak isuriz. Gas beroek metalez aberatsak diren tximinietan gora joaten dira, eta haien inguruetan bizitza oparoaren zantzuak aurki daitezke.
‎Ugalketa garaian milimetro bakar bateko milaka marmoka sits (marmoka kume) sortzen dituzte, itsasoan libre ibiltzen direnak. Hori da medusa fasea, eta medusa nimiño gisa elikatu, hazi, sexu zelulak garatu eta ugaldu egiten dira, animalia berriak sortzen dituzte: ozeanoko belaontzi more txiki berriak.
‎Ikerketan diru asko inbertitzen duten enpresak (genetika ikertzen dutenak, botika berriak sortzeko laborategiak?) patenteak ezartzen hasi dira egindako aurkikuntzei, aurrez jarritako diruari zuku gehitua ateratzeko. Zientziak errentagarria izan behar omen du.
‎Sekula ez nintzen hitz egitera ausartzen, galdetutakoari erantzuteko izan ezik, eta orduan ere barne damuz egiten nuen, neure burua hobetzeko denbora alferrik galtzea baitzen; baina zeharo liluraturik egoten nintzen elkarrizketa haietan entzule apal izateko aukeraz, non gauza onuragarriak baizik ez baitziren esaten, ahalik eta hitzik gutxien eta esanguratsuenez; halakoetan (jadanik esan dudan bezala) egokitasunik handienaz jokatzen zen, inolako zeremoniarik gabe; eta inork ez zuen hitz egiten bere buruari eta gainerakoei atsegin eman gabe; eta ez zen etenik, asperdurarik, suhartasunik edo iritzi ezberdintasunik egoten. Jendea bilduta dagoenean, isilaldi labur bat elkarrizketarako lagungarri izaten dela pentsatzen dute; hau egia zela ohartu nintzen; zeren eta, bitarte labur horietan, ideia berriak sortzen baitzitzaizkien buruan, elkarrizketari bizitasun handia ematen ziotenak. Hizketagaiak gehienetan adiskidetasuna eta onginahia izaten dira, edo ordena eta ekonomia, batzuetan Naturaren ageriko lanak, edo antzinako ohiturak, bertutearen mugak, adimenaren arau ziurrak, edo hurrengo Batzar Nagusian hartu beharreko erabakiren batzuk eta poesiagintzaren bikaintasunak sarritan.
2013
‎Eta, hala ere, barrua inori erakustekotan, berari erakuts ziezaiokeen, Begotxuri: Koldok, izan ere, ederki oroit zezakeen, une hartan, zelan, Kanbodiako bidaiatik itzultzean, eztabaida berria sortu zen taldean, zilegia ote zen armen aurkako borrokan armak erabiltzea edo ez, baita zelan Begotxuk eman zuen bere iritzia ere, kide gehienen aurkakoa:
‎eraiki zuen hogeigarrena? Baina, harekin lasaitu ez, eta piezak elkartzen segitu zuen bere kasara, eraikin berriak sortuz?
‎Horrelaxe aditzen du Collins jaunak kristau barkamena! Kartaren gainerakoan bere Charlotte maitearen egoeraz dihardu, gure lehengusuaren etxean olibondo kimu berria sortuko da eta. Baina Lizzy, badirudi ez zaizula barregarria iruditzen.
‎Bada, jokoa zertan zetzan jakin ez bertze, eraiki zuen Ibrahimek piezaz pieza lehenengo lamina, eraiki zuen bigarrena... eraiki zuen hogeigarrena... Baina, harekin lasaitu ez, eta piezak elkartzen segitu zuen bere kasara, eraikin berriak sortuz...
‎Eta, hala ere, barrua inori erakustekotan, berari erakuts ziezaiokeen, Begotxuri: Koldok, izan ere, ederki oroit zezakeen, une hartan, zelan, Kanbodiako bidaiatik itzultzean, eztabaida berria sortu zen taldean, zilegia ote zen armen aurkako borrokan armak erabiltzea edo ez... baita zelan Begotxuk eman zuen bere iritzia ere, kide gehienen aurkakoa: " Ekintza behar bezala egiten bada, erantzukizun osoz, zergatik ez?".
2014
‎2) bestetik, zer nahi nuen bada, zer espero nuen bada, zenbat ostegun apropos pasatu ditut bada beraiengandik urrun, eta ez da modu kristau bihurritu batean damutzen naizela kideak abandonatzeagatik edo horrelako tentelkeriaren batengatik, ezpada jabetzen naizela denboraren igaroaz, zenbait uneren errepikaezintasunaz, baina hain zuzen ere une errepikaezin berriak sortzeko abagune aparta da hauxe, hain zuzen ere une errepikaezin berriak sortzeko etorri naiz hona, soilik eta preseski horretara, baina hala ere ezin txintik esan, azken finean neuk zamatu diet Y, eta gainera, zerbait esatekotan, ziur D k (zeina ez bainuen izendatu nahi ere, baina tira, D, D sarkin malapartatua, A ren bikotekide doilorra, jakina niretzat baino ez da doilorra, A izugarri zoriont...
‎..., zer espero nuen bada, zenbat ostegun apropos pasatu ditut bada beraiengandik urrun, eta ez da modu kristau bihurritu batean damutzen naizela kideak abandonatzeagatik edo horrelako tentelkeriaren batengatik, ezpada jabetzen naizela denboraren igaroaz, zenbait uneren errepikaezintasunaz, baina hain zuzen ere une errepikaezin berriak sortzeko abagune aparta da hauxe, hain zuzen ere une errepikaezin berriak sortzeko etorri naiz hona, soilik eta preseski horretara, baina hala ere ezin txintik esan, azken finean neuk zamatu diet Y, eta gainera, zerbait esatekotan, ziur D k (zeina ez bainuen izendatu nahi ere, baina tira, D, D sarkin malapartatua, A ren bikotekide doilorra, jakina niretzat baino ez da doilorra, A izugarri zoriontsu dago-eta elkarrekin daudenetik; kuriosoa da nola maite ditugun pertsona...
‎Ireki beharra dauka: badaki begiak itxita izanagatik ez zaiola hagin berririk sortuko.
‎Inperio erromatarrak lur jo duenean herrien anabasa geratu da. Estatuen Europa berria sortzeko: –A new element of national life was brought to that declining world by the enemies who destroyed it. The flood of barbarians settled over it for a season, and then subsided; and when the landmarks of civilisation appeared once more, it was found that the soil had been impregnated with a fertilising and regenerating influence, and that the inundation had laid the germs of future states and of a new society.
‎eta informatiboetan bi aste iraun zuena: azazkal berria sortu bitartean, alegia?!
‎Tresna batzuk baditugu, baina berriak sortzeko gai izan genuke, mundua aldatzeko. Eguneroko jarduna da irtenbidea.
2015
‎Enpresaren azken urteetako kudeaketan batez ere. Ez zuen negozio aukera berririk sortzen asmatu. Ez bezero atzerritarrik erakartzen, ez finantziazio gehiago eskuratzen?
‎Jotak azukre zorroa zabaltzen lagundu zion Erreri. Ezpainak estu estu itxiak zituen, egiten ari zenean kontzentratua, eta Erre bere begietan malko berririk sortu gabe begiratzen saiatu zen alboan zuen morrosko hari. Kosta egiten zitzaion ordea.
‎Kafesne beroa hartu genuen, tira, kafesne hotza, eta gaileta batzuk ere bai, bina, hiruna, halako zerbait. Tripa ederki bete genuen, eta tripa ederki beteta beste era batera ikusten dira gauzak, galdera berriak sortzen dira garunean. Mahaia jaso ere egin gabe, Otok, esku batekin eguzki babes eginez, galdetu zidan:
‎Borroka horri esker Euskal Herriak bizirik dirau eta zabalik du, oraindik, irabazteko aukera?. 303 2012ko eztabaidaren txostenean, zehaztasunez azaltzen du ETAk borroka armatuarekin zer lortu duen bere ustez: . Hamarkadotan, zapalkuntzari aurre egin eta baldintza berriak sortzeko bere [borroka armatuaren] eraginkortasuna nabarmena izan da. Ildo horretan, gatazkaren existentzia eta dimentsioa azaleratzeko funtsezko ekarpena egin du?.
‎Kolektiboa subjektua da. Zuzendaritza politikoak lausotzen diren neurrian eta egoera politiko berria sortzen ari den neurrian, Kolektiboa autoritate propioa izaten hasten da. Horregatik da garrantzitsua Gernikan egotea.
‎4 Gure esperientziak azaltzen digunez, askotan gatazkak konpontzeko orduan badira bake iraunkorra eskuratzeko lagungarriak diren aztertu beharreko beste gaiak. Ildo horretan, eragile ez bortxatzaileak eta ordezkari politikoak bil daitezen iradokitzen dugu, gai politikoak eta gaiarekin zer ikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritargoa kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sortzen lagun dezakeelako. Gure esperientziak azpimarratzen duenez, hirugarren parte hartzaileek, begiraleek edota laguntzaileek, elkarrizketa bideratzen laguntzen dute.
‎Estrategia horrek, ibilbide gogor baina oparo horretan fase berriak ireki ditu askapen prozesuan. Fase horien baitan borroka armatuak funtsezko papera bete izan du baldintza berriak sortzeko, mugarri berriak ezartzeko eta askapen borrokan urratsak eman ahal izateko. Eta zer esanik ez, estatuen zapalkuntzari aurre egiteko.
‎Jexux Lete Sarasola, idazlanetarako Ibai-Ertz ezizena erabili ohi zuena, aurreko horiek bezain idazle apala edo apalagoa, eta irakurle gehienentzat ezezaguna. Obra txikia utzi zigun Ibai-Ertzek, eta dagoeneko ez du lan berririk sortuko, duela urte eta erdi hil baitzen, Itsasondon, 78 urte zituela. Bertso jarriek eman zioten garai batean ospe pixka bat, Euskaltzaindiaren bertso-paper sariketa 1962an irabazita; geroztik beste hainbat sorta ere asmatu zituen, baina hitz lauzko lanak nabarmendu nahiko nituzke nik hemen:
‎Jendea ezagutu eta errespetuz hitz egingo dion lagunartea aurkitu. Askatasun osoz hitz egin ahal izango dion jendearekin bildu, gauza berriak sortu eta sorkuntza horiekin sufritu eta gozatu.
‎Euli horiek zulo eta bazterretan ezkutatzen dira eta hurrengo udaberrian prest egoten dira euli berriak sortzeko, hurrengo urtean ere gizakion bizikide izango diren euli berriak, etxekoak. Ez alferrik Musca domestica espeziekoak dira?
‎esaera berria sortuz:
‎Neurri handi batean, gorputzaren estetikaren gaia jendearen ahultasun mental eta borondate ahultasunaz aprobetxatzen den irudiaren estrategia kulturala da. Hemen teknologia berriek argibide bat ematen digute gure ukapen estetikoa gorputzari nola zuzendu jakiteko, ondoren estereotipo berriak sor ditzagun. Publizitateko managerrek eta langileek badakite, tamalez, teknologia horiek erabiltzen, eta gogamen otzanetan izugarrizko laguntza aurkitu dute.
‎Zibernetika berria sortzen hasi zenean, sistemen mugak birdefinitzen ahalegindu ziren zientzialariak? «gizaki» sistema renak, esate baterako?. Nola?
‎Irudimena baliatu behar duzu, trikimailu sinesgarriren bat topatu beste erremediorik ez daukazu, baina nola? Arinegi aldatu zenuen, beharbada, ezizena, bat batean, izen berriarekin sor zitezkeen eragozpenak kontuan hartu gabe.
‎Gero, berriak sortu dion aztoramendua gaindituta, mimosa estalgunearekin lotzen duen bidezidor labirintotik hasi da astiro irristatzen. Euririk egin ezean, arrosondoak fumigatuko ditu, horixe du egin beharrekoa.
‎Fruitu berriak sortuko dira
‎Gutxi batzuek musikaren bidean jarraitu zuten; haien artean, Portillo de la Luz. Haize berriak zeuden Kubako musikan. Troba berria sortu zen, eduki sozial eta politiko handiko mezuekin eta testuekin: –Kubako musikak ordura arte mundura zabaltzeko zuen bidea. Mexiko eta AEBetako diskoetxeak?
‎Hala ere, horrek ez du jarraipenik ziurtatzen datorren belaunaldiarentzat. Horregatik, ikusi da ea datozen urteetan esku hartze politikorako arau berriak sortzen diren, edo berdin jarraitzen dugun, alegia, batasun eta zentralismo zorrotzean. Hala balitz, uste dut krisi garrantzitsua gerta daitekeela.
‎behar berriak sortu behar banitu bezala.
‎Beste alde batetik, estatuak nolabaiteko erregionalizaziorantz jotzen du, eta horrek ahalbidetu du arazoak maila lokalean eta herritarrengandik hurbilago agertzea. Hortik elkartze forma berriak sortu dira, estatuaren hegemonia zulapetuago dutenak. Kulturan aldaketa hauek guztiak islatu dira, eredu bakarren kontra eklektizismoa nagusitu da eta.
‎Oro har, honi guztiari, pentsaera mailan, modernitatearen krisia esaten zaio. Zibilizazioaren aurrerapenean zegoen fedea galdu da, eta kultura mugimendu berriak sortu dira.
‎Ildo horretan, erregionalismoen eta nazionalismoen susperraldia gertatzen da. Izan ere, krisi aroetan nazio identitateak ahuldu egiten direla dio Friedmanek, eta berriak sor daitezkeela. Modernitateak herritartasunean oinarritzen zuen nazio kidetasuna, baina orain ezaugarri primordialetan sustatutako formak ugaltzen dira.
‎Horixe hortaz kontua, esan bezala: petzero berria sortu da, kritika gehienak alde egiten dituen iruzkingilea. Horri koipe emaile profesionala deritzo, bere nortasunaren exkaxa literatoen onespenaz berdindu nahian dabilena.
‎XVII. mendeko idazleen bidea guztiz baztertuta ez bazegoen ere, nork bere sorterriko hizkera zuen hura baino gertukoago eta gogokoago. XIX. mendean zehar, literatura bizkortu ahala, hizkuntza eredu berria sortzen eta hedatzen hasi zen eta, 1944an, Pierre Lafittek plazaratutako gramatikan arautu eta zehaztu zen. Eskualduna aldizkariak eta, batez ere, Lafittek berak zuzendu zuen Herria k zabaldu zuten gramatika horretako hizkera gizartera.
‎euskalkiak aberasteko eta euskaldunen arteko hartu emana errazteko, onuragarritzat jotzen zuten besteen hizkeren berri izatea eta, batez ere, besteen hitzak ezagutzea. Gaur egun, gainera, etengabea da hitz berriak sortzea, eta nahitaezkoa da hitz berri horiek euskalki guztietara hedatzea.
‎Arlo esanguratsua da honako hau. Batetik, euskara oso emankorra da hitz elkartuetan, eta horrexegatik berorregatik, harrobi aberatsa da etorkizuneko hitz berriak sortzeko.
‎Dudarik gabe, bidea egiten abiatu ginela, bidean segitzen dugula eta bidean segitzeko asmoa dugula. Bidean goazela, hainbat eta hainbat azpiegitura berri sortu, eraiki esaten da gaur egun, ditugu.
‎ditugu. Euskararen batasuna sortuz goaz, euskal prentsa sortuz doa, euskara hutsezko eremu berriak sortuz doaz... Hitz batez, bizirik gaude.
‎Nik orduan espero nuena baino gehiago lortu da, garatu da, egin da, burutu da hogei urte hauetan: Anaitasuna, zoritxarrez, isildu egin bazen ere, garai hartako Zeruko Argia guztiz euskaldunak segitzen du, baita orduko beste zenbaitek ere; are, berriak sortu dira, arras espezializatuak batzuk, horrelako pretentsiorik gabe beste batzuk herri kozkorretan eta, baina euskal prentsa osatzen dutenak. Prentsa idatzizkoaz aparte oso gogoan izan behar genuke, gure kasuan, prentsa ahozkoa, kazetaritzarekin zerikusi handi handia baitu:
‎–Gara EKHEren eskutik sortu zenez, hainbat esames kaleratu da kazeta berri honen inguruan: . EKHE sortu zen komunikabide berriak sortzeko; era pluralean. Gara izan zen lehena.
‎euskararen eremua, nahiz aberatsa den, ez da aski zabala mundu moderno hunen gaietaz solastatzeko. Bazen ordea horrela pentsatzen ez zuenik, eta, euskaraz solastatzea eta mundu moderno hunen gaiez solastatzea uztartzeko moduko kontuak zirela iritzita, irrati berria sortzea deliberatu zuten: Gure Irratia, euskarari erdararen magalean toki duina emateko baino, euskarazko unibertsoa (berr) eraikitzeko pentsaturiko irratia.
‎–Gaur egun Gau Eskolak badira nonnahi eta 1.200 heldu ari dira euskara ikasten Iparralde honetan, gero eta gehiago Euskaldun Berri sortzen dutela. (...) Gaur egun 1.500 bat haur dabiltza [ikastoletan ikasten] ama eskolatik eta baxora, eta(...) klase elebidunak sortu dira, bai sare publiko, bai sare pribatuan 2.500 bat haurrekin.?
‎Premia egon baldin bazegoen, zergatik ez ordura arte bezala jarraitu? Zergatik ADELIS elkartea eta Abil kazeta berria sortu. Zein zen, azken batean, Egia desagerraraztearen arrazoia?
‎1996an euskal irratigintza proiektu bat osatu dugu Iparraldeko Garapen Eskeman integratua izan dena. Horren obratzeko, berriz, Euskal Irratiak izeneko egitura berria sortu dugu hiru elkarteen artean eta egunero lau oreneko programazio amankomuna zabaltzen dugu, informazio sare bat osatzen dugularik hiru irratietako kazetarien artean.?
‎Ez, natura berritzen den urtaroa izanik ere, haziak ernatu eta landare berriak sortzeko garaia, puja eta kimuak ateratzeko sasoia, udaberrian ere ez du gupidarik heriotzak. Eta ez da belarrik sortu oraindaino ortu eta baratzeetan, ez berbena, ez pasmo belar, ez besterik, hari kontra egiteko balio lezakeenik.
‎–Hosto galkorreko zuhaitza da bizitza, dio gizonak?. Puja berrietatik sortutako hostoek adarrak betetzen dituzte udaberrian; jendez inguraturik bizi ditu haurrak lehenengo urteak, eta ez daki udazkenik dagoenik ere. Baina egun batez hosto bat ikusten du adarretik askatu eta haizearen besoetan partitzen, eta urtaro bakoitzak atzetik ondorengoa dakarrela ikasten du.
‎bizidunen itxura aldatu egiten da, zelula berriak sortzen dituzte eta zelulak hil egiten dira, eta
‎dituzte, zelulak osatzeko, bizirik irauteko, gorputza eratzeko edo zelula berriak sortzeko
‎konexio berriak sortzen direla.
‎ideia berriak sortzeko eta, horiek garatuz, narrazio bat
‎da testu bat berridazteko. Fitxategi berria sortzean, gogoratu izen egokia jartzeaz eta karpeta
‎beste ideiaren bat? Ziur proposamen berriak sortzen direla batzuen eta besteen ideiei tiraka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
berriak 173 (1,14)
berria 75 (0,49)
berririk 15 (0,10)
berri 6 (0,04)
berriek 4 (0,03)
Berri 1 (0,01)
berrian 1 (0,01)
berriarekin 1 (0,01)
berrietatik 1 (0,01)
berrirako 1 (0,01)
berriren 1 (0,01)
berritik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
berri sortu behar 10 (0,07)
berri sortu ari 7 (0,05)
berri sortu egon 3 (0,02)
berri sortu ez 3 (0,02)
berri sortu ezan 3 (0,02)
berri sortu gai 3 (0,02)
berri sortu gaitasun 3 (0,02)
berri sortu aukera 2 (0,01)
berri sortu baino 2 (0,01)
berri sortu gauza 2 (0,01)
berri sortu joan 2 (0,01)
berri sortu nahi 2 (0,01)
berri sortu abagune 1 (0,01)
berri sortu ahala 1 (0,01)
berri sortu ahalegindu 1 (0,01)
berri sortu ahalmen 1 (0,01)
berri sortu amets 1 (0,01)
berri sortu arabiar 1 (0,01)
berri sortu asmatu 1 (0,01)
berri sortu asmo 1 (0,01)
berri sortu begiratu 1 (0,01)
berri sortu bera 1 (0,01)
berri sortu bestetik 1 (0,01)
berri sortu bezpera 1 (0,01)
berri sortu bide 1 (0,01)
berri sortu bizi 1 (0,01)
berri sortu bost 1 (0,01)
berri sortu bulkada 1 (0,01)
berri sortu deliberatu 1 (0,01)
berri sortu ekintza 1 (0,01)
berri sortu eraman 1 (0,01)
berri sortu ere 1 (0,01)
berri sortu erreferentzia 1 (0,01)
berri sortu etorri 1 (0,01)
berri sortu euskal 1 (0,01)
berri sortu ezinbesteko 1 (0,01)
berri sortu ezintasun 1 (0,01)
berri sortu gainera 1 (0,01)
berri sortu garai 1 (0,01)
berri sortu gero 1 (0,01)
berri sortu hasi 1 (0,01)
berri sortu helburu 1 (0,01)
berri sortu hosto 1 (0,01)
berri sortu iraun 1 (0,01)
berri sortu joera 1 (0,01)
berri sortu kezka 1 (0,01)
berri sortu kontraesan 1 (0,01)
berri sortu laborategi 1 (0,01)
berri sortu lagundu 1 (0,01)
berri sortu lan 1 (0,01)
berri sortu lanpostu 1 (0,01)
berri sortu musika 1 (0,01)
berri sortu odol 1 (0,01)
berri sortu ordu 1 (0,01)
berri sortu positiboki 1 (0,01)
berri sortu poz 1 (0,01)
berri sortu tenore 1 (0,01)
berri sortu tresna 1 (0,01)
berri sortu ukan 1 (0,01)
berri sortu une 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia