Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Eiderrek postal bat bidali zizun Irlandatik, eta zurekin gogoratzen zen nirekin baino gehiago, eta edonorekin liatzen zen, neskekin ere bai, pentsa... Eta ez didazu esango horren berri ez zenuenik, ezta?
‎" Errolan"," Grial Saindua" eta abar. Azkenaren berri ez nuen. Erran gabe doa, kanpo nahiz barne Erdi Aroko gaztelu baten klasera apaindua zegoen, gure mendeko gizakiaren gustu txarraren paradigma.
‎Ibilaldia ez zen hain emankorra gertatu gure ikerketen xedeari dagokionez. Merkatuko botikes eta dendariek Rosarioren berririk ez zuten, albistaria nor izan, bakoitzak bere gisara zehazten zuen denbora batez geroztik: honako honek hamar, horrako horrek hamabi, harako hark hamalau egun, eta denek zera erantsirik:
2003
‎Erran dezaket, orobat, gure seminarioko urteetan, aita Wo ronieckik proposatzen zituen galde mota haien usainik ere ez zela heltzen gure Euskal Herriko ikastegietara. Gaurko berririk ez dut. Hobe, nik uste, ez galdatzea!
2004
‎Kulturen bizikidetasunaren izenean, kultura esanahiak eta balioak neutroak bailiran, nazio erreferentzialtasunik gabekoak alegia, euskaldun berriaren bihotzean noraezekoa den euskal sentierarik ez dugu ereiten. Horrela, umezurtz, noragabe, euskaldun berriak ez du behar beharrezkoa duen kontzientzia gaitasunik erabilera aukerak erabat kontra dauzkan euskararen aldeko bidea urratzeko.
‎Hitz berriak ez du funtsik ideia berri bat izendatzeko ez bada; bestela ez baitu argitasunik erasten, eta bai illuntasunik.
2005
‎–Hamar urte dira elkar ikusten ez dugula! Urteak elkarren berririk ez dugula! Eta bat batean, etxera deitzen ausartzen zara eta, duela hamar urteko kontuak aireratuz, zeloak eman nahian deitzen didazula aitortzen didazu...
2006
‎gogoeta fin bat batean, konparazio ederra bestean, pasadizo barregarria hurrengoan; hala ere, zure gutunak ziren denak ere, nik jaramonik ez egitea erabakia nuen sorta hori gizentzera zetozenak. Bestalde, zuk honen berririk ez zenuen baina, uda horretan izan zen nire bizitzan aldaketarik; ez, nik espero nuen moduan, lanean hasi nintzelako, baina bai mutil batekin ateratzen. Lehenengo eskutitzean bertan aipaten zenuen, nire egoera sentimentalaz kezkaturik," beharbada norbaiti loturik zaude baina".
‎Port Albreten berririk ez nuen. Non ote zegoen, hurbil edo urrun, ez nuen haztatuko.
2007
‎Erizain argal hura, adibidez. Badira bi urte haren berririk ez duela.
2009
‎Honen bidez egin ginen adiskide, hain zuzen ere. Nik alde egin nuen Harlemdik eta baziren urte batzuk Billy Westonen berririk ez nuela.
‎Centerreko haurrek, 15 urtera heltzen zirenean, etxea utzi egin behar izaten zuten. Hiru senideen berririk ez nuen. Zortzi urte igaro ziren eta egun batez Centerrera hurbildu nintzen, zuzendaria artean ere ene lankidea baitzen.
2010
‎Josu Jon Imazek hartu zuen aurrena hitza, Urkulluren arabera. Batasunaren proposamenaren berririk ez balu bezala mintzatu zen. Urkullu:
‎–Analitika berriek ez dute ezertarako balio, erantzun du Mertxe Urteagak.
2011
‎Bikote hartarik, izanez ere, zinta gorria zuena bakarrik itzuli zen, arra? Eta bertze zikoina eme batekin itzuli zen, bere lagun berriak ez baitzuen hanketan zinta urdinik, ezta letoizko eraztunik ere?!
‎Nire neskaren berririk ez dut. Esan didatenez, mirespen handiz hitz egiten omen du eleberriaz, eta adiskide batek niri buruzko galderak ere egin zizkiola esan zidan, eta antsia halako batekin eskatu zizkiola, erantsi zuen, niri buruzko zertzeladak.
‎–Elkarren berri ez duten bi maitasun aldi berean izateak buru-hauste handiak sor ditzake tarteka. Gogoratzen dut zurekin igarotzekoa nuen larunbat batean atzerriko lagun batzuk etorri zitzaizkiola Nadiari.
‎Chica, va directamente a las Landas, sin pasar por casa; ahora ni eso. Esta hija mía está desnaturalizada, esango zion amak; ez zizkidan beregandiko oporrak eman nahi, nire bizitzako minutu baten berri ez badu traizioa baita, ez du esaten baina keinu hori jartzen zaio, irribarre eginez baina lotsaz, ligatzen ari denaren irudia eman dezake baina traizionaturik sentitzen da, eta lotsa ematen dio porrotak, berak ez zekien zerbait bere etxe berean izan delako, auskalo zenbat egunez, hilabetez, bere kontrolpetik kanpo. Helburu bati lotu zaio urteak aurrera, inguratzen zaion guztiak berari eskertzekorik izan dezan, identitatea galduko luke gainerakoan, horrek ezaugarritzen du, jendeari laguntzea deitzen dio, hori omen da bizitzak ematen digun politena, maite ditugunak zerbitzatzeko aukera.
‎Hain zuzen ere, menderakuntza horren lekuko dira han hemenka burututako konkista eta kolonizatze prozesuak. Estatu irensleen berririk ez zuten jatorrizko hiztun herriak, halako batean, ordea, estatu etnozentrikoen erakunde eta egitura makroen amaraunean katigatuak geratu dira? .
2012
‎–Lehen bai, egiaren berri ez nuenean.
‎Lur jota utzi ninduen gertatutakoak. Ez zen lehen aldia emakume bat desagertu eta haren berri ez genuena. Han dena egiten zen isilpean.
‎Edo: Bi aste dira inork Dylanen berririk ez duela. Niri behintzat diskoa erostera joateko gogoa etortzen zait.
‎Ondoren bururatu zitzaidan, batak bestea jateko ohitura oso gogorra eta bihozgabea bazen ere, ez zuela nirekin zerikusirik; ez baitzidaten niri irainik egin. Eta eraso egiten bazidaten edo bizirik irauteko ezinbestekoa banuen, oldartuko nintzaiela; baina haien mendean ez nengoenez gero, nire berri ez zutenez gero, eta horrenbestez, nirekin ezer egiteko asmorik ere ez, ez zitzaidan bidezkoa iruditzen haiei eraso egitea; horrek, gainera, zurituko zukeen espainiarren jarrera, eta haiek Ameriketan egin zituzten basatikeria guztiak, milioika pertsona sarraskitu baitzituzten, zeinak, idolozaleak eta basatiak izan arren, eta beren ohituren artean zenbait ospakizun basati eta odoltsu izan arren, h...
‎Esan behar dizut ez dudala familiarik: badira hamabi bat urte ez aitaren ez amaren berririk ez dudala; orain arte inoiz ez zait ezkontzerik bururatu, eta orain, badakizu?, ez nago sasoian horretarako; eta pozik nengoen nor mainatua aurkitu nuelako. Belak, sarritan, kantak abestu edo Kaukasoko dantzak dantzatzen zituen niretzat...
2013
‎Fajr eko otoitza zen, zalantzarik gabe, ikusi berri ez zuen, bada, Abdel Haqqek eguzkia, emakumea eguzki bihurtu ote zen edo eguzkia emakume?, abdallahtarren etxeko atetik ateratzen?!
‎Errana egiatik hurbilado dago balakutik baino. Bordelen gertatu zitzaion gisara, irakurtzeko atal berririk ez duenetik zerbaiten eskasian sentitzen da Agerre. Aspergarriagoa eta eramangaitzagoa zaio, gainera, ziegako egonaldia.
‎–Honen berririk ez duzu, beraz.
‎–Ez zara noski hiri honetako bakarra atzo arratsaldean rue de la Ferronnerie n agitu denaren berri ez duena.
‎Zilarrezko bi libera emanak nizkion aspaldi, tintontzia eta papera eros zitzan. Horien berririk ez nuen. Bi gizon sartu ziren haren ondotik.
‎Fajr eko otoitza zen, zalantzarik gabe, ikusi berri ez zuen, bada, Abdel Haqqek eguzkia –emakumea eguzki bihurtu ote zen edo eguzkia emakume? – abdallahtarren etxeko atetik ateratzen...!
2014
‎Hargatik, tatariarren inbasioa zela-eta deusen berririk ez zuela lortzen ikusi, eta hauxe idatzi zuen koadernoan:
‎Hala eta guztiz, eta Mikel Strogoffek bere irteeraren ondotik gertatu zenaren berri ez bazuen ere, zerbait bazekien behintzat: hainbat egunetako aldea kentzen ziela tatariarrei, eta ez zuela etsi behar, oraindik ere Irkutskera haien aurretik iristeko abagunea zuen-eta, zortziehun eta berrogeita hamar versta falta baziren ere (900 kilometro).
‎Nadiak ordurako muga pasea baldin bazuen, zer gertatu ote zitzaion inbaditzaileen erdian? Ulertzekoa zen zorigaitzeko aita hark kezka txarrak eta nahigabe saminak edukitzea, bere alabaren inolako berririk ez baitzuen orduz geroztik.
2015
‎Biharamunean bertan kontatu ziguten, eta bizpahiru lagunek batera. Badirudi mundu guztiak zekiela, eta gu ginela, Aisha eta biok, horren berririk ez zuten kokola bakarrak.
‎Berak nahikoa bazuen berearekin. Hilabeteak baziren alabaren berririk ez zutela. Mugaz bestaldean edo zegoen, ihes eginda.
‎Aldatuta dago baina, eta beste usain bat dauka, hezeago eta ezatseginago ikusi du. Olafurrek intsentsuarekin kendu ohi zuen hezetasun usain hura, baina agerikoa da etxeko bizilagun berriek ez dutela horretarako ohiturarik.
‎Eta zokoratu. Zabortegi berrian ez dute sailkapenik ez birziklatzeko irizpiderik. Kristal, plastiko, oihal, paper, burdina?, dena batera abandonatzen dute, dena bertan behera.
‎eta huraxe inbertitu nuen neure alfabetatze an: bizpahiru liburu erosi, irizpide handirik gabe (Txillardegiren Elsa Scheelen eta Beltzaren Euskadi 1984 oroitzen ditut), eta Argia aldizkariko harpidedun egin nintzen, astekari hau ia betiko itxiarazi zuen zulotik irteten hasi zenean, Joxemi Zumalabe, Pello Zubiria, Josu Landa, Iñaki Uria eta beste batzuen ahaleginari esker, nik orduan heroitasun haien berri ez banuen ere: nire ikastaro trinkoa zen hura besterik gabe, goitik behera irensten bainuen aldizkaria, hizkuntzaren sekretuak argitu eta neureganatu nahian.
‎Familiaren memoria historikoa falta dugula, gure aurrekoen bizieraren berririk ez dudala, ez ahozko kontakizunetan ez oroigarri materialetan. Bost axola!
‎Hiri batean gasolinaz hornitutako ibilgailuak ezinean eta lehian, bidea egin ezinik, dabiltzanean sortzen den kaosaren berririk ez zuten greziarrek, baina garbi dago kaos hark ekarri duela beste hau?
‎garunaren beste deskribapen batzuekin ordezkatzeko, horiek konplexuagoak izanik. Ziur asko, lexiko berriak ez du «gogamen» hitza onartuko, eta bai «informazioa prozesatzen duen sistema sofistikatua» moduko esaldiak.
‎Jexuxek urteetan bildutako piezak ikasteko asmotan etortzen zen, eta entsaio luzeak egiten zituzten. Orain gazteek jotzen dituzten pieza asko eta asko berak Jexuxi ikasitakoak direla aitortu zidan berarekin hizketan hasi nintzenean; aspaldian Jexuxen berririk ez zuela eta, nahiko lukeela harekin egon. Ez zekiela bizirik zenik ere.
‎Gorputz biluzia agerian duela, izaki itxuragabea iruditzen zait haurra, dena buru eta testikulu zimurtu. Beste sistema batekoa ematen du, oraindik eboluzioaren berri ez duten planetaren batekoa.
‎Hala ere, bide berriek ez dute
‎Globalizazioak eta pentsaera berriek ez dute lokaltasuna edo partikularismoa baztertzen, ikusi dugunez. Aitzitik, globala eta lokala bateragarri egitea da oraingo joera.
‎Karkulatzen dute ez dela lege berria agertzearekin hasi behar, bainan ba lehen bai lehen, lege berri hori jin orduko leku bat egina ukaiteko gisan. Lege berriak ez dituela aise ixil arazten ordukotz beren saila abiatua ukanen duten irratiak... (...)?
2016
‎Kamioilariak joandakoan, neska bulegoan sartu zen, eta segituan irten zen berriz, eskuan kafea hartzeko plastikozko ontzia zuela. Han zeuden biak, elkarren berririk ez zuten bi izaki gaueroko bakardadean, eta ordura arte inoiz sentitu gabeko kidetasun batek elkartzen zituela sentitu zuen lehen aldiz. Gaueko babesgabetasunean bat egiten zutela iruditu zitzaion, halabeharrak konjuntzioan jartzen dituen bi argizagi balira bezala, patuak zorionez une hartan bildutakoak.
‎Baina bukatu ziren langile guztiak iritsi arte zain egoten zen garaiak, lantegia gaueko lozorrotik esnatu eta berriz ere martxan ikusi arte geratzen zen sasoia. Zuzendaritza berrikoek ez zuten hori batere gogoko, eta sarkin bat balitz bezala begiratzen zioten goizean iristen zirenean; bere eginkizuna bete ondoren besteenean muturra sartzeko ohitura ulertezina zuen giza ale arraro bat zen haientzat. Arduradun berrien jarrera harekin, langile gehienak iritsi baino lehen irten behar izaten zuen lantegitik, eta trenaren geralekura bidean ikusten zituen autoetatik ateratzen, edo berak hartu behar zuen trenetik jaisten, osasunaren eta bizi indarraren zantzu garbiak aurpegian.
‎deitua. Zelda berezi horietako batean zegoen hil zai; komutazioaren berririk ez baitzuen Tupak goizeko 6:30 ak arte izan! Sinetsi ezina gertatu:
‎elkarren berri ez duten izakiak eta fenomenoak
‎Aspaldi ikusi gabeko ezagun zaharren topaleku zen hura: batzuk, Bilbo utzi zutenez geroztik elkarren berririk ez zutenak; beste batzuk, Parisen agurtu zirenak; izan ziren hiltzat jo ondoren han aurkitu eta egundoko poza hartu zutenak ere. Porrotaren eta miseriaren erdian, zeru txiki bat izan zen Marseillako portua 1941eko urtarril hartan.
2017
‎Abuztuko lehenengo astean, milizia bat osatu zuten, eta hiru lanbide berri sortu; bitartean, hauteskundeak prestatu zituzten, eta ciompiek lehen aldiz parte hartu zuten haietan. Nolanahi, haien botere berriak ez zuen hilabete baino gehiago iraun, artilearen handikiek ugazaben itxiera bat antolatu baitzuten: laster ziren goseak.
‎«Nire bizitza hain izan da bestelakoa», dio Amak. «Itsuskeria horien berririk ez dut, Jainkoari eskerrak. Ezta nahi ere, gainera.
‎Erosi idatzi nuen, Merkatua airean gora lehertzeko zorian. Noizbehinkako gorabeherak oraindik telegrafo etxearen berririk ez duten beste gizagaixo batzuk sarean harrapatzeko. Ez larritu.
‎Orain okerragoa da, ordea. Erregimen militar berriak ez du gupidarik?, erantsi du.
‎Besagainak min ematen zidan berriz, espero gabeko ariketarekin zigorturik azken bi orenetan. Nire lagun berriak ez zuen, nik ez bezala, janzteko presarik hartu. Niri bizkarra emanda, armairua arakatzeari lotu zitzaion.
‎Agertu berriak ez zuen barkamenik eskatu, baina ahotik urrundu zuen behinik behin. Gizona baino 10 urte gazteagoa zen, gutxienez.
‎–Aztertuko zituzten Luhusokoaren ondoren gertatutako mugimenduak, ETAren eta gure arteko gutunak, gure prestasuna aurrera segitzeko eta armagabetze osoa egiteko, eta erabakiko zuten armagabetzea egiten uztea?. Baina urtarrilaren amaiera amaieran artean horren berri ez zutenez, deliberatu zuten aldebakartasunez jotzea aurrera eta armagabetze osoa egun batez egitea. Bazituzten Cazeneuveren gobernuarekin hartu emanak, eta aurrez aurreko bilerarik ere egin zuten.
‎Nahiz eta Emmanuel Macronek (Martxan) irabazi Frantziako presidentziarako hauteskundeak, gobernu berriak ez du Morvan kargutik kendu, edo ez dio kargu apalago bat eman. Alderantziz, maila handiagoko postu bat eman dio:
‎galtzari eustekoa, orratz takoiak, titiak nabarmenarazteko bularretakoak edo ezpainetako gorria. Horren berri ez bagenu bezala egiten dugu errukiz begiratzen diegunean telebistako emakume objektuei, titi birmoldatudun ilehori kaskarinei, mari purtzil anorexiko berreginei. Baina ahulezia gizonen aldean dago gehienbat.
‎–Espioiaren berririk ez baduzu, haren eskuetan zaude. Baina haren oharkabean deskubritzen baduzu...
2018
‎EZ nion inoiz gutunik idatzi, eta neure erabakiaz pozten nintzen. Kanpotik begiratzen jarraitzen nuen, berak nire berririk ez zuela; voyeurraren rola ezin hobeki zihoakidan eta hura babesteko asmotan nengoen.
‎–Tradizionalistek irabazi dute errelatua, bai herrietan, bai hedabide handietan. Tabu handia dago, eta, ondorioz, belaunaldi berriek ez dute memoriarik gatazkaren jatorriaz?. Hainbat lekukotzak agerian utzi dute herritar askok ez dutela informaziorik 1990eko urteetan alardeetan sartzeko egindako eskariei buruz, ez eta 1997an Irungo alardean emakumeak txertatzeko lortutako akordioaz ere; era berean, borroka abiatu zuten andreen inguruko aurreiritziak errepikatzen dituzte, nortzuk diren zehazteko gai ez izan arren.
‎–Tira, mito handiak zabaltzen dira beti farmakoen inguruan, neska, jakin behar zenuke jende askoren irtenbide bakarra direla farmakoak, baina ez du axola, utz dezagun, nahikoa dut jakitea eskolak protokolo hori abiarazi izanaren berririk ez duzula eta diagnostikatu gabe zaudela.
2019
‎Eta bakar lurretan egin dute topo enegarrenez. Urte betetik gora da Henryk etxetik kanpoko inoren berririk ez duela:
‎Sinestezina iruditzen zait duela bost hilabete elkarren berririk ez genuela pentsatzea. Biok arrotz ginen hiri batean ikaskide izatea egokitu zitzaigulako topo egin izana, kasualitate hutsez.
‎Txurrusek hartu du hitza: . Nik berria ez dut oso ondo gogoratzen, gogoratzen dut esan zenigutela eta flash bat izan zela. Eta zati handi batean frakaso edo porrot sentsazioa izan zen.
‎haurrak eman behar dizkio komunitateari, baina Estatuak oso gutxitan hartzen du zuzenean bere tutoretzapean, ama izatea beste eskaerarik egin gabe, hala nola Espartan eta, neurri txiki batean, erregimen nazian?. Aitaren funtzio sortzailearen berri ez duten zibilizazioek ere eskatzen diote emakumeari senar baten babespean egoteko; emakumearen eginkizuna da, orobat, gizaseme baten sexu premiak asetzea eta haren etxea zaintzea. Senarrari eginiko zerbitzutzat jotzen da gizarteak inposatzen dion zama:
‎Esaldiaren zentzuarekin guztiz bat egiten badut ere, iruditzen zait ingelesak lortu duela, esparru batzuetan beharrezkoa izateaz gain (lan mundua, nazioarteko harremanak, eremu teknologikoa, turismoa...), aisiarekin, emozioekin eta gozamenarekin lotura estua duen eskaintza erakargarria munduratzea: musika, zinema, ikus entzunezkoak, etab. Gazteentzako Interrail txartela erabiliz 1980 eta 1982 urteetan Hungarian, Errumanian eta orduko Txekoslovakian frogatu ahal izan nuenez, gerra hotzaren garaian ere, herrialde komunistetan bizi ziren Europa ekialdeko gazteek musika amerikarra kontsumitzen zuten; zinemaren berririk ez dut.
‎Gerra hasi zenean, bi semek milizianoekin bat egin, eta Irungo defentsan parte hartu zuten. Bat bertan hil zen, eta bestearen berririk ez dut, baina Ondarretako espetxean preso ote dagoen zurrumurrua heldu zait, hitz hauek esanda, besoak soinaren jiran bildu eta, beste behin ere, begiak ixten ditu. Gero, berriz zabaltzen dituelarik, beraietan malko mardulak antzematen zaizkio.
2020
‎Lantegiko ohiko gutuneriaren artean zegoen eskutitza, igorlearen izen deitura eta helbiderik gabe. Ezer sumatu gabe ireki eta irakurri zuenean, zur eta lur geratu zen, ez inguruko enpresari batzuei iritsia zitzaien iraultza zergaren berririk ez zuelako, berari horrelakorik gerta zekiokeela sinestezina zitzaiolako baizik. Euskaldun eta abertzaletzat dauka bere burua:
‎gazte mutuaren kasuan, pixka bat gizontzeari begira; eta Zugarramurdiko semea ere hobe urrun izatea oraingoz, sarjentuari gizonak ez duela gezurrik esaten iruditzen bazaio ere. Nolanahi ere, bi berriek ez badute agindutakoa gauzatzeko adinako adorerik biltzen, ez da dudarik Txarrok aski eta sobera bilduko duela berak bakarrik kontuari behar bezalako akabera emateko.
2021
‎Zuk zure izena erregistratzen duzunean edozein erroldatan, besteek sostengatzen dute zure izena. Beste horiek zure izenaren berririk ez badute, zure izenak ez du ezertarako balio. Hori dela eta, izena erregistratzeaz gain, etengabe ari gara NOR garen agertu nahian.
‎Gainerako beste progreek telebista pizten ez badute, futbolaz ezer ez badakite eta bateko eta besteko katolikoek emakumeari buruz dituzten pentsaeren berri ez badute, hor konpon. Edozer esan lezakete Sabino Aranak emakumeaz zuen iritziaz.
‎Zimur gehitxo pilatu zaizkio begiradan. Izango dira sei edo zazpi hilabete elkarren berririk ez dutela. " Zahartu egin zara, Martin" pentsatu du Oihanak– On egingo digu.
‎" Hirurogeita hamazazpi urte eta bakarrik", eztul txiki batek ihes egin dio hau esatean. Orduan badakit Balin argazkiei filtroak jartzen jarraitzen duen Henarren (ahoskatzen ez den H rekin) berririk ez duela. " Asko falta zaizu" diot, inor engainatuko ez duen konbentzimendu handiz.
‎bi urte lehenago, bretoi hura irrikaz izan zen sionista, liburu denda judu batean egunero zortzi ordu lan egiten zuen mugimenduari diruaz laguntzeko. Bere kezka berriek ez ninduten larregi harritzen; horrelako presaz zergatik deitu zidan jakin gura nuen, ordea. Ordu erdi inguru entzun nion Blumen kontra zeukan haserrea asaskatzen; isilune bat aprobetxatu nuen gero.
2022
‎Dédée, Tante Go eta bere senarra, semea, alaba, ama eta Albert Johnson. Iritsi berriek ez dute egoera ulertzen, baina irriak irria ekarri ohi du, eta, zergatia jakin ez arren, guztiek bukatu dute barrez.
‎Eguzkia lausotuta, erdi lo eta hotz irten zen. Eguzki irten berriak ez zituen zuhaitzen gainaldeak urre kolorez jantzi –idazleek deskribatu ohi duten moduan–, izpiak ez ziren lurrazalean arrastaka ibili, eta txori gogogabeen hegaldian ez zen alaitasunik nabari. Hotza gauean nolakoa, halakoxea zen goizean ere...
‎–Gogoan dut biharamunean prentsa erosi eta gertatuaren berririk ez zutela ematen ikustean dezepzionaturik gelditu nintzela. Ez zen hain berandu ere izan tiroketa.
‎Ahantzia zaio kazetari ohiari. Zorionez edo zoritxarrez, agertu berriak ez du inoren laguntzarik behar ordutik joan den denboraren laburpena egiteko:
‎Izango dira lauzpabost urte elkarren berririk ez genuela. Azkeneko aldian tren geltokiko tabernan ikusi zintudan, urdaiazpiko ogitartekoa bazkaltzen.
2023
‎Kontuak ez zaizkio ongi ateratzen Chloéri. John Strugatsky Margaret bera baino zaharragoa zelakoan zegoen, eta Cathleenen berririk ez zuen. Telefonoa atera du zakutik.
‎Segidan, hark eragindako hunkidura gorabehera, Petrak urtarrilaren 24koari hots egin zion, Ines Markuletari. Haren ordez, etxeko laguntzaileak erantzun zigun eta, konfidentzialtasun kontratuaren berririk ez zuelako edo, argi adierazi zigun Ines eguneko zentroan zegoela, astegun guztietan bezala eta, bitxia bada bitxi, Germanen simil aingerutiarra erabili zuen; izan ere, Andreasi jainko deitzeari beharbada gehiegitxo iritzirik, aingeru guardakotzat hartu zuen. " Loa bueltatzearekin batera, Ines anderea erabat aldatu da, buruargiagoa da orain, hobeki jaten du, hobeki eusten dio gernuari eta nirekin ez du lehengo zapuzkeriarik erakusten.
‎–Gizona ezagutzen dut, Mark Zuntzarren, Presidente berriak Zuzendari Nagusi izendatu zuen Landa Garapeneko Departamentuan. Baina neskaren berririk ez nuen orain arte. Funtzionario bat da, Zuzendariaren konfiantzazkoa, hain segur.
‎Baina goizeko lehen orduetan horren berririk ez genuen. Eta jakin gabe egin behar zen aurrera, hartu behar ziren erabakiak.
‎Tabernan nagoelarik, kontziente naiz horretaz guztiaz. Eta sentitzen dut gero eta suminduago nagoela" azalkeriaz" jokatu behar dudalako eta ezinbestean egokitu behar dudalako ni bezalako emakumeontzat desegokiak izan daitezkeen eta desegokiak diren kontuen berri ez dutenen espektatibetara. Barne ahots batek, ordea, zera gogorarazten dit:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia