Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2008
‎Karpeta gris bat zekarren esku artean, eta, barrutik paperak ateratzeke, buruz ondo zekienaren berri ematen hasi zen.
2009
‎Bukaera aldera, eguraldi gizona gainera zetorren ekaitzaren berri ematen hasi zen. Euria pare bat egunetarako eta itsaso zakarra kostaldean.
2010
‎Kazetariarekin hizketan ari dela, ez daki handik lau hilabetera berriro atxilotu eta espetxeratu egingo dutela. Gertatu zenari buruzko bere ikuspegia argi uzteko gogoa nabari zaio, askorik galdetu behar izan gabe prozesuaren nondik norakoen berri ematen hasi denean. Ez dago bere alderdiaren bulegoan, bere alderdiak ez baitu bulegorik.
2011
‎–Argitaratu gabeko eleberri labur bat Frisch en etxeko paperen artean? zioen izenburuak, eta haren artxibategi pertsonala aztertu eta katalogatzen ari zirela egindako aurkikuntzaren berri emanez hasten zen artikulua.
2012
‎Ilunabarrean leihoak irekitzen nituen, aurreko ibaian lamiak kantatzen entzuteko. Egun batean lamia horiek gaztelura gonbidatu nituen, eta, mahai handi baten inguruan jarrita, lamiak gure arbaso zaharren, gure jainkoen, gure patriarka guztien berri ematen hasi ziren. Kontatu zidaten arbaso horiek egun batean etorriko zirela gugana, herri honi ukitu bat ematera, behin betikoz salba zedin.
2015
‎Hirurek batera aurreratu zituzten aulkiak eta buruak, eta sei begik begiratzen zidaten dizdizka. Ikusitako tresneriaren berri ematen hasi nintzen. Barreak, txantxak, galdera morbosoak, solasa bero bero ibili zen luzaroan, eta, azkenean, Txarok andregaiari piladun zakilorde bat oparitzea proposatu zuen; baina ez zuen beste hiruron adostasuna lortu.
2016
‎Nik emandako paperak airean astindu eta, hauek ez dira hasi berri baten lanak. Noiztik ari zara idazten??, errepikatu du eta ni, nire bertigoa, lilura edo dena delakoa gainditzeko itxurak eginez, neure aspaldiko obsesioaren berri ematen hasi natzaio.
‎Oraindik ere jasotzen ditu idazle izan zen garaiko jarraitzaileen gutunak, baina beste bati, bera ez den norbaiti, idatzitakoak direla iruditzen zaio. Ez ditu zakarrontzira botatzen, hala ere, banan banan agertzen die lerro bakan batzuen bidez bizi izan duen aldaketaren berri, oso lerro gutxitan, hain zuzen ere arriskua egoten baita, gertakari baten berri ematen hasi eta fikzioaren amaraunean katigatu edo sormenaren zurrunbiloan erortzeko. Guk ere entzungo ditugula iragarri digu iraganeko lamien kantu eztiak, baina irmoak izan behar dugula gogoratu digu.
‎Hain ondo jotzen al du urdanga horrek larrua??, eta mutila barrenean zerbait lehertu balitzaio bezala hasten zaio garrasika: . Egia jakin nahi al duzu?, egia osoa?, bada nik kontatuko dizut?, esaten dio eta irakaslearekin igarotzen dituen gauen berri ematen hasiko zaio, gordinki, xehetasun askorekin, eta kontatzeko moduan gorrotoa, herra, min emateko borondatea nabari zaizkio. –Egia da larrua jotzen dugula eta ez behin bakarrik, behin eta berriz jotzen dugu eta ez gara nekatzen.
‎Gauzak, ordea, asko aldatu ziren. Komunikabideetan lehen erreakzio negatiboak agertu ziren, eta munduan zentral nuklearren inguruan planteatzen ari ziren eztabaiden berri ematen hasi ziren.
2017
‎Boulevardera joan eta taxi bat hartu nuen etxera itzultzeko, eta gidariak nora nindoan galdetu zidanean, eskuarekin keinu zehaztasunik gabe bat egin nion, edonora abiatzeko aginduz bezala, halako estutasun bat sentitzen bainuen berriro zintzurrean, etxera itzuli eta zer aurkituko nuen ez nekielako. Baina inork ulertzekotan taxizale batek ulertzen du keinuen hizkuntza, eta autopistarantz abiatu zen eta bidean nire egoeraren berri ematen hasi nintzaion, agertu nion arratsalde erdian etxera iritsi eta aurkitu nuen panorama eta, erabateko koldarra nintzela pentsa ez zezan, bertsioa zertxobait edertzen hasi nintzen. Logelatik hots susmagarriak entzun ondoren ate zirriztutik burua sartu nuenean ikusten nuena ezin sinetsirik geratu nintzela esan nion hasteko,, han nire neska zen agintzen zuena, bera baitzen erritmoa markatzen zuena:
‎Neure ondoezaren berri emanez hastea erabaki nuen, ez nintzelako gai nengoen egoeran hitzaldiari ekiteko. –Hitzaldi hau prestatzeko asmoarekin arratsalde erdian lanetik atera eta etxera joan naizelarik, nire neska atzeman dut ohean bi morroirekin?, hasi nintzen esaten, eta, nire ahotsik sendoena erabiltzen saiatu nintzen arren, ez zitzaidan hari mehar bat baizik ateratzen, auhen ahul eta triste bat zirudiena, halakoxea baitzen zintzurrean nuen korapiloa.
‎–Zerbait ezkutatzen dabil hau?, pentsatuko dugu, esatera ausartu gabe, harik eta beste bat bere barruko arropaz hitz egiten hasiko den arte, saltoki batean berrikuntza handiak aurkitu baititu, tartean oso garestiak, ia ezinezkoak diren modelo batzuk. . Emakume eder batek beti daki beste emakume eder batek zer barruko arropa daraman?, esango du, eta bakoitzak daraman barruko arropen berri ematen hasiko gara, ea norbaitek asmatzen duen. Gure algarak entzunda, txaketa zuridun zerbitzaria gerturatu egingo da, baina gure elkarrizketa intimoegietan nahastu gabe.
‎–Gai hauen berri ematen hasten denean asko igotzen da posta elektronikoen maiztasuna. Jende asko dago zuzenean abusurik jasan ez zuena, baina seminarioan egon eta hori gertatzen zela bazekitenak, eta bazekitenak kabroi hori gauero ibiltzen zela han.
‎Ez nauzu nire guruzbide hitsaren berri ematen hasiko ordea, ondo asko ezagutzen baituzu lehenaz gainera. Aitzitik, zure berri jakin nahiko nuke:
‎Anaia bere goizaren berri ematen hasi zen, gertakizunaren korapiloa askatzen, nire belarrien eta adimenaren gozamenerako bere asmoz eta ustez, eta bat batean eten zuen. Nik baietz egin izan nion kontatu ahala, adi itxuraz, irribarre ulerkor batekin, baina egia esan leihorantz tarteka begiratuz eta janaria noiz ekarriko zuten zain.
‎Esataria Foru Poliziaren ikerketaren berri ematen hasi zen. Oskar arrapaladan atera zen gelatik.
2018
‎beste erremediorik izan: gerra santuaren ondorioen berri ematen hasi nintzen, EI deituriko Ekialde Hurbileko birus berriaz. Hilabete batez, ia Kurdistan irakiar osoa zeharkatu nuen, neurrigabeko kontsumismoari emandako gizarte bat aurkitzen nuela, Kurdistaneko zatirik txikienera heldu nintzen arte:
‎Ostiral hartan bere estiloko ezustekoa eman zigun denoi. Ez zirudien ezer prestatuta zekarrenik, ez azalpen berriak ematen hasteko kemena zuenik ere. Narrastien gisan sartu zen gelan, bere mokasin zaharrak lurretik altxatzeko gauza ez zela, ibilian ere arrastaka.
2019
‎Dioenez, ordea, nahiago du bere helmuga bakarra hura betetzea ez izatea. Horrela, elkar hobeto ezagutzen hasita, ipar ekialdeko bideari ekin diote luzamendurik gabe, eta elkarri euren gorabeheren berri ematen hasi dira. Aizek adierazi duenez, laburtu egiten dira distantziak solasaldian murgildurik, eta gosea ere errazago ahazten da.
2020
‎Maitalerik gabe bizi zela uste genuen guztiok eta uste dut horregatik jarri nintzela erne, erabat iratzarrita. Ahoa ireki eta bazuela kontatzeko istorio bat esan zuen, eta Bilboko metroan ezagututako mutil gazte batekiko harremanaren berri ematen hasi zen ahots oso apalez. Kontatu behar zuenak ez zuela kontatzerik merezi uste zuen beharbada.
‎Adierazpenak irakurtzen lagundu zigun ertzain berak egin zigun harrera, eta Leire kamerek eskaini zizkiguten datuen berri ematen hasi zitzaionean baietz erantzun zion ertzainak, haiek ere izan zirela kamera horiek begiratzen, eta Salamancako autoaren ordua Maiderrek istripuari buruz emandakoarekin bat zetorrenez, epailea jakinaren gainean jarri zutela eta honek berehala eman zezakeela Joxe Mari eta Delia kaleratzeko agindua.
‎Garaiz iritsi da Nieves, agurtu eta te bana eskatu dute. Nievesek elkarrizketa nola hasi asmatu ezinik, auzoaren berri ematen hasi zaio Teresari: harrotasunez aipatu dio garai batean la ville rouge esaten ziotela, urte batzuetan bertako alkate guztiak komunistak izan baitziren.
2022
‎galderei erantzun eta kronologikoki antolatutako istorio bizi bat eskaini zuen. Elkarrizketaren bigarren zatian, bere bizitza kontrakulturalaz mintzatzen eta niaren berreraikuntzaren berri ematen hasi zenean, diskurtsoaren estiloa aldatu egin zitzaion: haren mintzoak ez zuen galdera etenik, kronologia egituratu gabe zegoen, eta ordena agerikorik gabe zebilen gai eta loturetan barrena, ideia, gertakari eta iruzkinek elkar zapaltzen zutela.
‎Gainetik bada ere irakurri zituen Brunok, nire iragan politikoaz arduratzen zen aholkulariak, gaztetako urteez idatzi nituen oharrak, eta Bilboko gertakariei buruzko kontakizuna bere horretan utziko lukeela esan zidan, baldin eta Erakundeari egiten nizkion erreferentziak ezabatzen banituen. Ez nion, noski, ezer kontatu galdeketa gelan izan nuen txakalaldiaz, eta gutxiago aipatu nion poliziari egin nion kontakizuna, bi kolpe jaso orduko tiroketaren berri ematen hasi nintzaiela gogoratze hutsak larridura eragiten baitit oraindik ere.
‎Pisukide baten arrastoa atera eta hari bere kezken berri ematen hasi orduko kontatu omen zion haiek ez zutela sekula zalantzarik izan, bazekitela Erakundearentzat lan egiten nuela, gauza horiek komentatzen ez baziren ere, ezin zirelako komentatu, baina ikusi egiten zutela nola desorduetan jasotzen nituen telefono deiak, klabean osatutako esaldiekin hitz egiten omen genuen eta ateratzen omen nintzen presaka, handik bi egunera lorik egin gabeko itxurarek... Atxilotu gintuzten gauean ere saiatu omen nintzen poliziaren furgoira bidean eskuak lotuta kalera atera ginenean" Gora Euskadi askatuta" edo" Iraultza ala hil" edo gisako leloren bat oihukatzen, une horretan pisukidea ez omen zen gogoratzen zein izan zen, nahiz eta urduritasunagatik edo faltsete barregarri samar bat atera zitzaidan.
2023
‎Sex and the City ren arrakasta, izan ere, feminista zurien sineskizun bati zor zaio, hau da, haiek izan zirela lehenak emakumeen sexu plazeraren eta haren ahalmen askatzailearen ideia mahai gainean jartzen. Mitologia horren arabera, munduko toki eta garai guztietako emakumeak sexualki erreprimituta bizi ziren, harik eta emakume zuriek sexu plazer femeninoa deskubritu eta munduko gainerako emakumeei haren berri ematen hasi ziren arte. Aurrerabide feministaren aldaera indibidualista eta kontsumista horren mugak alde batera utzita, feminista zurien sexu askapenaren esportazioaren beste arazoa zera da, ziur baino ziurrago daudela kultura zuriak tabua hautsi baino lehen sexu hitza ia entzun ere egiten ez zuten munduko bazterretara esportatzen ari direla sexu askapenaren ideia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia