Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Taula gainera iragaiten ginen, baina herriarekin batera kantatzeko asmoz eta gogoz. Erran nahi baita, herritarren artean abestu izan dugula, eta gure kantuak hortik beretik sortuak izan direla. Guk taldearen xedea kantariak eta entzuleak biltzea izan da funtsean.
‎Hain ongi egin dituk horiek oro, ezen eta Larrañe herriko auzapeza den Marzelek duela gutti ez baitzuen sinetsi nahi Manexa hintzela. Beretzako sortzez baino gizon tipitto hori, hi heu ez zian xiberotarra baizik izaiten ahal.
‎Hika mika batzuen ostean Uxue Ikastolaren baitan zatiketa bat gertatu zen, eta bertatik sortu zen San Fermin Ikastola. 1970 urteko apirila zen.
‎Dena zen administrazioaren proiektuak sortzea. Uste dut azken urteotan politika hori aldatzen ari dela, besteak beste administrazioak berak sortzen dituen muntaien inertziak dirua gastatzeko oso aparato onak direlako, eta sarri askotan operatibitate zalantzazkoa edo errenak behintzat badirelako. Euskalgintza eta kulturgintza aurrera atera nahi bada, herri honen borondatea da artikulatu behar dena, eta ez administrazioaren borondatea bakarrik.
2001
‎Mankomunitatearen hastapenak 70eko hamarkada ilunean bilatu behar dira, hainbat gazte orduko emigrazioaren aurrean herri txikien bizitza eredua aldarrikatzeari ekin ziotenean, bat bateko mugimendu dinamiko indartsu bati hasiera emanez. Hortik aurrera, gero eta baztertuago eta inkomunikatuago zeuden udalerrion ordezkariak batu eta mahai inguru, kultur aste eta abarren laguntzaz arazoak zehaztu, egoera analizatu eta lehen proposamen zehatzak mahai gainean jarri zituzten, Mankomunitatea bera sortzea (1979an udalen koordinakundea) edota azpiegitura industrialen beharra esaterako. Hortik aurrera hainbat ekimen aurrera atera dute, hala nola, ongizate zerbitzua (1985), udalen kontabilitate zerbitzua (1986), ur lohien estolderi zerbitzua (1988), zerbitzu enpresa baten sorrera (1989), pobrezia egitasmoa (1990), etxebizitza eta garraio zerbitzuak (1993), Bizkaibus linea bertatik igarotzea (1996), enpresa proiektu berrien mintegia (1999) edota bailara osoaren promozio kanpaina bideratzeko oinarriak (2000).
‎Zaila da antzerki proposamen berritzaileak aurkitzea. Zaila da topatzea euskal antzokietan gogoetarako bidea ematen duten lanak, bertatik sortutako proposamen estetiko zein dramatikoak. Antzerki amateurra, hau da antzerkiaren harrobia eta ezinbesteko eskola, kobazuloetan dago.
‎" Akixo" (16mm) eta" El reino de Victor" (35mm) laburretan parte hartutakoa, Goya eta Zinebiko sari nagusiak bereganatu zituen. Bere anaia Juanmarekin ekoiztetxea jarri zuen martxan eta bertatik sortuko dira" Alas de Mariposa" eta" La madre muerta" film aski ezagunen gidoiak. Ekoizle, zuzendari, gidoilari...
2002
‎Aralarrek ezker abertzalea dinamitatu nahi izan du. Aralar, Batzarre, Zutik eta ABk osaturiko formazioa Patxi Zabaleta jaunak onartu duenez Batasunari botoak kentzeko eratu da, hori da bere sortzearen arrazoi bakarra. Oso jarrera eskasa da, Aralarren ideien aurkakoak gara erabat, bere nazio, herri eta ideien aurka gaude.
‎Aurkezpen honen ondoren, lan hark Marzelino Aizpurua berari sortu zion zirrara agertzea geratzen zitzaion: «Esan ohi da sarritan euskaldunon artean argitaratzen diren liburuetaz kritika guti egiten dela, txalo gehiegi jotzen.
2003
‎ENAren sorrera, Andoain Irurtzun autobiaren proiektua, Lurraldea Alternatiba eta Egunkaria Sortzen proiektua aipatzen dira berean. Epaileak garai berean sortzen hasi zen «Egunkaria»ri buruzko hainbat kudeaketa finantzaria aipatzen du eta Joseba Jaka eta Joxemi Zumalabe arduradun gisa ezarri.
‎Horren ondorioz izorrategi.org web gune propioa osatzen ari da. Berea sortzeaz gain beste web gune batean hartzen du parte. Kickas.org izeneko web gunea foroz osatuta dago eta gaixotasun berbera duten mundu osoko partaideak aritzen dira berriketan, informazio trukaketan, elkar animatzen, gaixotasunaren esperientziak kontatzen.
‎San Inazio auzotik apur bat gorago Santa Teresa de Jesus ikastetxea dago, enpresak berak sortutakoa. Jaitsiera hasiz eta San Inazio kaletik, Kaperauaren etxera iritsiko gara.
‎Alegi modukoak dira, eta haien bidez oso gauza bitxiak jakin ahal izango ditugu, adibidez, baleak hain eztarri arraroa izatearen arrazoia, nolatan irten zion dromedarioari konkorra, errinozeroaren azala zergatik zimurtu zen, lehoinabarrak bere azaleko zetakak nola lortu zituen edota antzinako garaietan bizi zen sudurrik gabeko elefante bati gertatu zitzaizkionak. Rudyard Kiplingen ipuinok egileak berak sortutako marrazkiz horniturik datoz. Horrez gain, bertso sorta bat agertzen da kontakizun bakoitzaren amaieran.
‎Bere alde ditu ADNko froga nabariak: ikurriña, berak marraztua (nahiz Bizkaiarentzat asmatua), euskal alderdi zaharren eta indartsuena, E.A.J., berak sortua... Haatik jakin behar genuke beste iturririk ere izan duela gure abertzaletasunak, eta hor aipatu nahi ditut bereziki Aita Larramendi, Uztaritzeko Garat anaietako gazteena, Agosti Xaho zuberotarra, Arturo Campion Iruñearra...
2004
‎" Bateria y Contrabajo". Bilbaina Jazz Club a ere berak sortu zuen beste zale batzuekin. Baina ezagutu zutenek, ingurukoak jazzaz blaitu nahian gogoratzen dute batez ere.
‎Ez da Monglaverena euskal letretan dugun faltsifikazio kasu bakarra. Hortxe ditugu, esate baterako, Xahoren Anibalen kantua, Arakistainen Alosko kantua, Hiribarrenen Heren suge eta Beltzuntzeren kantua, Michelen Abarkaren kantua, edota Otaegiren Beotibarko kantua, guztiak Macpherson eskoziarraren eraginpean, berak sorturiko Ossian bardoaren Fingal lanaren bidetik.
‎Kotxean, pasaeran noala, konturatu izan naiz «kontxo, hori ordenatuta dago». Gizakiak ukitu gabeko paisaiak dira, naturak berak sortutako ordena. Hori da bilatzen dudana.
‎" Ni ez naiz lider izateko jaio, proiektu hau bost pertsonek osatzen dugu, eta beraz, mahai borobil bat egituratu dut", onartu du Serranok. Kantautore sentitzen da, berak sortutako hitzak musikaz jantzi eta interpretatzen dituelako. Bestalde, bere kantak autore askorenak bilakatzen direla uste du, hasierako jantzia gitarraz, bateriaz, teklatuaz eta baxuaz bordatu eta josten baita.
‎Oroimenik eskasena, ordea, zera da: bere sortzea ekarri zuen Foru Hobekuntza oraindik ere herritarrek erreferendumez bozkatu gabeko bakarra dela Espainiako estatuan.
‎Itzulpenak berak sortzen dituen gorabeherez gain, jatorrizko testuak berak ere ez die bidea samurtu Maskaradakoei. Hidalgoren testua paperen irakurria izateko sortua da eta, hortaz, antzerkiaren arauetara egokitzeak buruhauste bat baino gehiago eragin ditu lantaldean »oraindik ere ia arnasarik gabe uzten ditu aktoreak tarte batzuetan».
‎Uste dut egungo euskal idazleak bizi duen problematika berria dela eta egoera berri horren kontzientzia hartzear gaudela: zorionez sortzea lortu den industriatxo kultural erlatiboki autonomoak bere baitan sortzen ditu honezkero alienazio mota berriak »bereziki ekonomikoak», ez dago literatur esparrutik kanpo bilatu beharrik egungo idazlearen" etsaia". Garai batean Eliza zen idazlearen askatasuna mehatxatzen zuena, gero politikari profesionalak bihurtu ziren bere ahotsaz profitatu nahi izan zutenak.
‎Gaur egun hainbat programa informatiko daude euskara bakarka ikasteko, horietako batzuk HABEk berak sortuak. Hala dira, esaterako, AEK k darabiltzan Boga eta Hezinet.
2005
‎Trespass Against Us liburuan Dow Chemicalen balentria nagusiak bildu ditu Doylek. Berak sortu eta saldua zen Vietnamgo oihanak suntsitu zituen Laranja Agente Napalm produktua, adibidez. Berea zen eta da Bhopalgo lantegia.
‎A tu lado saioa orain dela ordu erdi hasi da, eta Emma Garcia gipuzkoarra elkarrizketa egiten ari zaio Mercedes Milari; Gran Hermano hasi behar zaigu berriro, eta aurkezle katalana reality showaren promozioa egiten ari da. Bosgarren minutuan, guretzat beren beregi sortua dirudien pasarte hau gertatu da:
2006
‎Aixe aisialdia izeneko programa Dindaia bera sortu aurrekoa da, 2002koa. Eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen dituzte Aixeren bidez. ereduko Nafarroako eskolekin harremanetan jarri eta eguerdi zein arratsalderako ekintzak antolatuta dituzte.
‎Pamiela argitaletxearen eskutik Patxi Zubizarretak kaleratutako Pospolo kaxa bat bezala liburuan hainbat autoreren testu esanguratsuak eta idazleak berak sortutako ipuinak daude bildurik. Bost gai nagusi aukeratu ditu ordiziarrak:
‎Deustun bizi da Gotzon eta han izan da irakasle hainbat urtean. Berak sortu zuen Euskal Filologia Saila Deustun »omenaldia egingo diote maiatzaren bian» eta Agoan taldekoen ekimenak erabat babestu ditu. Euskal Herri osoa euskalduntzeko Bilbo euskalduntzea oso garrantzitsua da Gotzonen ustez, eta horretarako ezinbestekoa da unibertsitatean lan egitea, gizarteko joeren hazitokia delako.
‎Eta ez dut uste hori batere ona denik ez semearen heldutasunerako, ez bere bikote bizitzarako, ez amarentzako... Niri harrigarria gertatzen zait emaztea falta zaion bakoitzean, haurrak hartu eta senarra sistematikoki bere amaren etxera joatea jatorduak egitera eta babes bila, berak sorturiko familiari burubiderik eman ezin balio bezala...
‎Gerora, laurogeita hamarreko hamarkadan interes politikoek beste bat egite bat bultzatu zuten, oraingoan Madrileko banku publiko batekin, Argentariarekin. Bertatik sortu zen oraingo Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, BBVA. Hainbat gertaeren ondoren, Neguriko taldea kanpoan gelditu zen eta BBVA Francisco Gonzalezen eskuetan geratu zen.
‎Edo bigarren eskuko altzari merke bat erostera goazenean egin ohi dugun moduan, izkutuko matxura, urradura, orbanik duen bilatzen dugu, tximinoek elkarri zorriak nola. Bai, bigarren eskuko gauzen pareko dira hitzok, aldi berean sortzen duten lilura eta mesfidantza sentsaziotik ezin libratu.
‎Esaldiak «eta» juntagailua darama berarekin. Alegia, arazoa konpontzeak ETA eta berarekin sortu zen aro politikoa iraganean uzteko balio behar du lehenik. Bakea ekarri behar luke, hitz batean.
‎Erakunde publikoak herritarren zerbitzura daudela entzun dugu behin baino gehiagotan. Askotan, ordea, administrazioak berak sortzen dizkigu arazoak herritarroi. Kasu hauetan Arartekoarengana jotzeko eskubidea dugu.
2007
‎Saies bera izan zen hemengo taldeak Euskal Herritik kanpo ezagutzera eman zituena baita kanpoan gertatzen zenaren berri hona ekarri zuena ere. Berari esker sortu zen Kataluniako eta Euskal Herriko punk eta hardcore taldeen arteko lotura. Eta berari zor diogu, era berean, 80ko hamarkada erdialdetik 90eko hasierara Andoaingo gaztetxera eta Euskal Herriko beste puntu batzuetara atzerriko punta puntako hardcore talde ugari etorri izana.
‎Seneka pentsalari estoikoa zen, aldaketa eta ziurtasun eza handiko egoeretan babesteko" jakintsuaren" ideala defendatzen zuen. Bere planteamendu orokorra nahiak asetzea baino mugatzea zen, zoriontasuna pertsonak berak sortu behar zuen, ingurua edozein izanik, eta horretarako arrazoia erabili, bere buruari mugak ipini eta oreka bilatu behar zuen.
2009
‎Herri literaturaren arloan lan handia egin zuen Zavalak. Berak sortu zuen Auspoa bilduma 1961 urtean, eta 300 liburu baino gehiago argitaratu zituen, bertsolaritzari buruzkoak gehienak. Bertsolaritzaren eta herri literaturaren zein ahozko literaturaren izen esanguratsuenen lanak argitaratu ditu Auspoa bildumak, hala nola Txirrita, Pello Errota, Pedro Mari Otaño, Udarregi, Errikotxia, Xenpelar edota Bilintxenak.
‎Horregatik, Larrun honi ekin aurretik, Unai Fernandez de Betoño EHUko Arkitektura Fakultateko Hirigintza eta Lurralde antolakuntza saileko (www.ehu.es/hirigintza) irakaslearekin, Mikel Alonso arkitekto eta gizarte mugimenduetako kidearekin, eta Aitor Bilbao Zuzenbide lizentziadunarekin jarri ginen harremanetan. Berak sortutako Hiripublika (www.unibertsitatea.net/blogak/hiripublika) blogean idatzi dituen artikuluak ere irakurri genituen, gaia zentratze aldera. Hiru elkarrizketatuek eman zizkiguten azalpenek eta Fernandez de Betoñok bidali zigun eskematxoak aurrez genuen ustea sendotu zuten:
‎Edo deskolonizazioaren harira, marxismoa eta nazioa lotu zituen korronte ideologikoa modak plazaratu zuela nork ezetsiko du? Eta ni a, Rousseautik hona, berak sortu zuen gizatasun naturalean oinarritutako ni a, dago modan, Eider. Horregatik iruditzen zait lartxo moda guztiak sistemaren mesedetan sortuak izan direlako zure baieztapena; moda, zure testuaren arabera modako dena baldin bada, alegia, historiaren garai horretan puri purian dauden korronte ideologiko eta abarrez ere ari zara.
‎Georges Remi Herge() marrazkilaria Tintin pertsonaiaren lehen abenturak, Tintin sobieten herrialdean, argitaratzen hasi zen emanaldika. Komikiaren atalak Le Petit Vingtiemen eman zituen, Vingtieme Siecle egunkari katolikoaren barruan Hergek berak sortutako haurrentzako gehigarrian. Sobietarren aurkako lan hark berehalako arrakasta izan zuen eta pertsonaia jaioberria komikiaren historiaren izar nagusietakoa bilakatu zen.
‎Etxe izango diren aparteko organoak garatzen dituzte, zain edo enbor barruko ganbaratxo antzeko hutsuneak, gehienetan. Landareak berak sortuak ez ezik, txingurri apopiloak berak zulatutakoak izan daitezke. Etxean txingurriak izatearen onura nagusiak bi ditu landareak:
2010
‎Familia, haurra izan ondoren, hiriburutik lekutu zen; kostaldeko herri bati lotua dago Zizeken gaztaroa: Portoroz," arrosen portua", masa turismoa erakartzen hasia zen 1960ko hamarkadan, eta Slavoj txikia hazten zihoan abiadura berean sortu ziren lurretik hotelak eta apartamentuak gaur egun" betoizko portua" ere esaten diote.
Berak sortutako krisi finantzariotik erreskatatzeko jaso zuen laguntza publikoaren ordainetan, bankak zerga bat ordaindu behar izatea, lurperatu egin du G. Askatasuna utzi dio herrialde bakoitzari zerga aplikatzeko, eta hain zuzen hori da modu hoberena inon ere ez aplikatzeko.
‎Grabaketan testuak bezainbesteko garrantzia du musikak ere, eta alderdi horretaz arduratzen da Tomas Fernando. Abesti batzuk berak sortzen ditu, besteak lagun batzuei eskaturikoak dira eta azken batzuk diskografiatik harturikoak. Hori bai, ia denak editatuak daude entzungaietan fondo gisara erabiltzeko.
‎Pyke berak sortutako proiektutik egotzi zuten eta handik gutxira bere buruaz beste egin zuen. 1943an proiektua garestiegia eta bideraezina zela ondorioztatu zuten ingeles armadako arduradunek eta proiektua bertan behera geratu zen.
‎Baina horrelako legerik ez da eman, eta produkzio sistemak bera izaten jarraitzen du, lehenago ontzitan bildutako xerrak erosten zituen herritarrak, orain ere hala egiten du. Nik uste dut Hernanik hondakin kopuru bera sortzen jarraitzen duela, eta %45, 4 jaitsi bada, kopuru hori kalean dago edo beste herrietara joan da. Bestalde, Marianek dio organikoaren kalitatea oso ona dela.
2011
‎Buruari bueltak emanez, estutuz, haizea harrotu dute Eskozian eta Danimarkan. Itsasoari begira haize errotak hedatuz bere energia premiak asetzeko adina bertan sortzeko asmoa dute.
‎Keinu konplizeak tartekatuz, erritmo biziz, musika, argazkia eta argi ilun jokoak txukun gidatuz, zinema industriaren barrunbeak arakatu ditu: makineria zinematografikoaren baitako botere harremanak jarri ditu mahai gainean, arrakastaren izaera hauskorra, zinemak berak sortutako produktuak gailurrean jartzeko eta handik lokatzetara jausteko duen abilezia, duintasunaren eta urguiluaren arteko muga...
2012
‎Gerra gorria. Energia premia apaltzea eta bertan sortzea da irtenbide bakarra.
‎Michel Hazanavicius zuzendariak erakutsi du, modu originalean kontatutako istorio fresko eta burutsuek harrera bikaina dutela kritikaren eta publikoaren artean. Bestetik, zeharkakoa baina argia delako The Artist ek industriaren barrunbeei egiten dien kritika, zinemak berak sortutako produktuak gailurrean paratzeko eta handik lokatzetara jaurtitzeko duen trebezia salatuz.
2013
‎" Munrok aparteko dohaina erakutsi du landugabea dirudiena anekdotazkoa arte bihurtzeko", Joyce Carol Oates ek The New York Review of Books argitalpenean, eta beste aipamen batzuekin batera, promozio moduan emana da kontrazalean. Sentsazio horixe bera sortu zidan niri ere, nahiz eta batzuetan, idazle kanadarrak joeraz erakusten duen puntu ilun hori gehiegizkoa iruditu. Gustu kontuak.
‎Denborarekin ahotsa modu egokian erabiltzen asmatu du, eta gero eta hobeto kantatzen du edo baliatzen du ahotsa, berak sortutako doinuen eta hotsen gainean, eta bere estiloa sortzea lortu du.
‎Gatazka bakoitzaren izaeraren eta bilakaeraren arabera. Batzuetan, justiziak berak sortutako gatazkak dira: hauxe bera gertatu da Parot doktrinarekin; auzitegiek asmatutako tesi batek sortu zuen izugarrizko eztabaida juridikoa, bi arrazoiengatik:
‎katu bat, artelan klasikoak eta museo bat, non katua sartuko zen. Osagai horiek neure eremura ekarri nituen, nire bihurtu nituen gidoia idazterakoan, enkargua ez balitz bezala idazteko, libre… Gero, Josebaren marrazkiek osatu zuten guztia, eta niretzat oso poztekoa izan zen gidoia marraztuta ikustea, berak sortutako mundu horren bidez, modu aproposean girotzea lortu baitzuen. Komikian, alde bisuala ezinbestekoa da, alde horrek huts egin izan balu, argitaratua izan arren, porrota sentituko nukeen.
‎Hori aldatzen baldin bada, uste dut filmaren kalitatea ere aldatuko dela. Bestela, ekipoa sortu dut, modu oso inteligentean, nork bere lana egingo duena, nork bere egiteko modua, denok elkar errespetatuz, aurrera batera, denok aldi berean sortzen.
‎Mukaki Zpirit (Baga Biga, 2011) eta Bultzaden balada. Halaber, aurten ospatu den 30 Herri Urrats jaiaren abestia Xutik taldeak berak sortu du.
2014
‎Zubietakoa agian, hirigintza plan ikaragarri baten adibidea da, baina maila txikiagoko kasuak asko dira. Usurbilen Urbil saltoki handia ireki zenean kezka bera sortu zen Udalean: Biztanle berriak ekarriko al ditu Urbilek Usurbilera, eta horiek euskal hiztunak izango al dira?
2015
‎Egun Iruñeko erdigunean dago eta Fab Lab Coworking du izena. Jose Ignacio Cenozek bertan egiten du lan, berak sortutako Crealider enpresan. 2010ean eratu zuen enpresa eta coworkingera heldu arte etxetik aritzen zen:
‎Horren lekuko izan gara Fab Lab Coworking-en, Cenozekin hitzordua egin eta hogei minuturen bueltan, garatzen ari diren proiektuen berri emateko espazioko beste bi kide elkarrizketara batu zaizkigunean. Pentsa liteke, beraz, euren artean ere naturaltasun berarekin sortzen direla harremanak, baita sinergiak ere.
‎balu ere, luke eskuzabala izan. Berak sortu dituen egoerek eta baldintzek behartzen dute kapitalismoa geroz eta lehiakortasun basatiagora. Horregatik ez dut irudikatzen sistemaren baitatik sortu daitekeen alternatibarik.
‎Hoyosen kalkuluen arabera, Y-ak ehun urte ditu bere" karbono zorra" kitatzeko. Hori guztia, azpiegiturak berak sortutako bestelako inpaktuak kontuan izan gabe: lurraren okupazioa," hesi" efektua...
‎Eragile anitzen esperientziak ezagutu ez ezik, eskualdeko beharrak identifikatu eta horiek gazteen motibazioarekin konektatzea izan du helburu programak: " Guk hasieratik argi geneukan garapen komunitarioaren logikan kokatu behar genuela ikastaro hau, bertatik sortu zitezkeen ekimenak autoeraketaren paradigmara bilduz dio koordinatzaile lanetan aritu den Lankiko Aritz Kanpandengik. Hasieratik oso harrera ona izan du ikuspegi horrek".
‎elkarteak antolaturik. 12.000 lagunek hartu zuten parte, eta gerora izen berarekin sortu diren ehundik gora ekimenen abiapuntua izan zen. Euskal Herrian ez ezik, Alternatibak izan dira Frantziako Estatu osoan eta Europako beste zenbait lurraldetan ere.
2016
‎Adar muturretako kimuak, aldaxka gisa, aldatu eta landare berriak sortzeko gai dira. Aldaxka landare" amaren" puska bat besterik ez denez, bertatik sortuko den landare berria haren berdin berdina izango da: hostajearen kolorea, adarrak emateko joera, tamaina, kemena...
2017
‎Gurasoek eskatzen dute ekologikoa eta, merkatu estrategia gisa, zerbitzua ez galtzeko, enpresek zerbait eskaintzen dute, baina hor ez dago gu eskatzen ari garen eredu aldaketarik. Gertukoak bultzatu behar du bertako ekoizpena eta lanpostuak bertan sortzea.
‎Txuma Murugarrenek zioen ARGIArako elkarrizketa batean berak sortu egin nahi duela, beste lan guztiak ere bere gain hartu behar izan gabe. Nola ezkontzen da hori autoekoizpenaren ideiarekin?
‎Beldurra izaten da, halakoetan, bertaratzearen zergatia ez ote den lausotuko, emanaldiak berak sortutako euforiak ez ote duen bestea estaliko. Kasu honetan, ordea, espero dezagun hala nahiko nuke errekak egingo duela bere bidea, bide luzea.
‎kontserbatzeko zailtasuna, heltzen jarraitzeko tematze horregatik. Heltze hori fruituak berak sortzen duen gas batek eragiten du, etilenoak. Gas hori fruituen ingurutik kentzea komeni da, konturatzerako denak heldu eta usteltzeko bidea hartzea nahi ez bada.
2018
‎Ezker Abertzaleak martxan jarritako prozesu feministan Segik konpromiso handia hartzen du, tamalez, errepresioak berriz ere mozten du. Segiri dagokionean aitortzen ez den lan bat dago, berak sortzen baititu baldintzak.
2019
‎Oteizak bizpahiru urteren buruan egin zuen hanka handik, eskolarekin zerikusia zuen guztia haizea hartzera bidalita. Bera izan zen berak sortutako eskolaren lehen boikotatzailea.
‎Zure iritziz, oinarri beretik sortzen dira eskuin muturra eta feminismoa. Zergatik?
‎Neoliberalismoaren ezaugarri bat da. Berak sortzen dituen arazoak arazo indibidual bihurtu nahi ditu garuna hondatuta dugula esanez. Propio sortu dituen arazoak naturalizatu nahi ditu, eta berezkoak diren hamaika baldintzak alderatu egiten ditu, ezkutatu eta dena homogeneizatu", dio Perezek.
‎Neoliberalismoaren ezaugarri bat da. Berak sortzen dituen arazoak arazo indibidual bihurtu nahi ditu garuna hondatuta dugula esanez"
‎" Beran sortu nintzen 1975ean, eta bertan bizi naiz. Euskararekin eta kulturarekin jostetan aritu naiz gaztetandik, herrian eta herritik kanpo.
2020
‎ez garai batean bezala diapositiba emanaldiekin ados, oso zaharrunoa da erreferentzia, baina sare sozialen bidez batez ere Instagram; ahalik eta arropa gutxienarekin, uda izan nahiz negu. Zalantza bera sortzen zait beti: jende horrek bidaiatzen du bidaiaren beraren esperientziagatik, esperientziak zabaldu, aberastu, eraldatzen dituelako, edo argazkiak ateratzeko soilik, eta gero guri muturren aurrean pasatzeko, zeinen zoriontsuak diren?
Berak sortutako alderdiko kide ohi batek, Benito Mussolinik, are gehiago ilundu zizkion azken urteak. Mussolinik sozialistak jazarri zituen, Anna bera barne, eta erabat etsita eman zituen azken bizpahiru urteak:
‎CD eta LP batez osaturik dago, beraz, kantak bi euskarrietan entzun daitezke, digitalean eta biniloan. Aguxtin Alkhatek berak sortu ditu doinuak eta hitzak, eta diskoa osatzeko harekin aritu direnen lana ere aipagarria da: Julien Labat (gitarrak), Xan Bidegain (baxua), Pierre Sangla (bateria eta teklatuak), Kamila Zubeldia (ahotsak), Kiki Graciet (aho soinua), Johannes Buff eta Iñigo Irazoki (grabazioa eta nahasketak), Jonan Ordorika (masterizazioa) eta Klara Alberdi (azala).
2021
‎Erle Ellisek berak sortutako antroma motak(" anthrome" ingelesez, gizakiaren esku hartzearen ezaugarri berdinak dauzkan eremua) oinarritzat hartuta, hiru kategoriatan sailkatu dituzte: eremu" basatiak", hots, batere gizakirik gabeak; eremu" landuak", lurrazalaren %20 baino gutxiagotan nozitzen dituztenak giza jarduera intentsiboak; eta antroma edo habitat" intentsiboak", lurrazalaren %20 baino gehiagoan giza jarduera intentsiboak dauzkatenak (hiriguneak, aniztasun gutxiko labore alorrak, abeltzaintza intentsibokoak edo erregadiokoak).
‎Ez gaitezen okertu, arazoa ez da borroka eredugarri baten ondorioz Tubacexeko batzordeak sinatu duen akordioa. Kapitalak boterea du erabakitzeko guk ordainduko ditugula berak sortzen eta elikatzen dituen krisiak
‎Ez gaitezen okertu, arazoa ez da borroka eredugarri baten ondorioz Tubacexeko batzordeak sinatu duen akordioa. Kapitalak boterea du erabakitzeko guk ordainduko ditugula berak sortzen eta elikatzen dituen krisiak. Legeak neurrira, politika alde eta gobernuak ondoan edukitzeak ematen dion boterea du krisi honetan ere.
2022
‎" Adibidez, ETAren estrategiak iraun zuela naziotasunak indar handia zuelako. Borroka horrek iraun badu, izan da borroka armatuak berak sortzen zuen atxikimenduagatik, ez estrategikoki asmatu zelako; ENAMek bere burua erreproduzitzeko gaitasuna zuen. Hala ere, ENAM ez zen gai izan prozesu iraultzaile zabala lortzeko.
‎Juan Iturralde y Suit idazle eta margolari iruindarra izan zen lehenengotakoa Amaiur aldarrikatzen XIX. mendean, berak sortutako Nafarroako Euskal Elkargoaren bidez, eta 1922an lehen obeliskoa inauguratu zen besteak beste Julio Altadill eta Arturo Campionen bultzadaz, borrokaldiaren 400 urtemugan. Baina 1931n errepublika ezarri eta gutxira eskuindarren atentatu batek deuseztatu zuen monumentua eta ez zen 1982ra arte berregin.
‎Donella Meadows 2001ean hil zen 60 urte baino ez zituela, baina berak sortutako erakunde eta proiektu ugari martxan daude oraindik, eta sistemen dinamikari buruzko bere teoriak inoiz baino aktualagoak dira, krisi klimatiko, energetiko eta ekonomikoak mundua astintzen ari diren une honetan.
2023
‎Eta enplegua jarri dut adibide. Gaur egun Euskal Herritik bertatik sortutako gure aldeko enplegu dinamikarik ez dago: zero, ez onik, ez txarrik.
‎Hau da, parte hartzaile askok haien ohiko barrutietatik kanpo jokatu dutela nabarmendu dute, desplazamendu bat egon da. Izan ere, musikari batzuk lauzpabost abestitan hartu dute parte, eta uste dute halakorik ez zela gertatuko unean bertan sortzeko eta inprobisatzeko askatasunez jardungo ez bazuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia