Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2001
‎Bizitzan, eten gabe berrituz doan oihal erraldoi honetan, aurrera begira noan neurrian atzoko arropei, herenegungoei..., txikitakoei agur egin behar izan diet. Agur, nahi gabe, derrigorrez, halabeharrez..., edonoren barnean, bizitzak berak sorturiko artaziak direlako, azken batean, soineko berri baten patroia egiten laguntzan diguten adiskide etsaiak.
‎Ni behintzat ezin naiteke zalantzan has Europari buruz, nire sustrai guztiak Europan baititut. Europaren kultura? berak sortutako nahiz besterengandik hartutako gaiez oratua, gu guztiona da, nirea ez ezik, nahi badugu eta nahi ez badugu.
‎Mintzaldi honen gaia, orduak hala agintzen eta, estu muga beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda. Oihenarten egiazko umeei lotu behar, berak sortuei alegia, ez auzoan bilduei. Sortu eta utzi zizkigunak, euskaldunen ondasunari bere baitatik erantsi zizkion aleak, urri edo ugari, eder edo kaxkar, gero ikusiko?
‎Hain argi jabetu zen bere egitekoaz, berak sortu baitzuen hitz berri hura, neurtitzak, herri bertsoak eta poesia ikasia aurrerantzean elkarrekin nahas ez zitezen.
‎Zertaz ari garen jakin behar dugu, beraz, aurren aurrenik, eta horretarako, esan bezala, testuak zer dioen behar dugu jakin, bestela esan, bere sortzetik ahalik eta hurbilen finkatu. Bada horrelakorik franko euskal literaturan.
‎Halatan, desberdina da Euskal Herrian eta Espainiako estatuaren gainerako lurretan hedabideek euskal gatazkaren aurrean duten eragina. Estatu mailan, erreferentzia politiko sozial nagusietatik eta gizarte ingurutik beretik sorturiko ikuspegia bat dator modu positiboan hedabideenarekin, eta askoz ere handiagoa da hedabideek jendeak gatazkari buruz dakienaren eta ezagutzen duenaren gainean duen eragina.
2002
‎Unibertsitate hau sortu zenean, ahal izan zen bezala sortu zen eta irakasle gehienak kanpotik etorri ziren. Horrek ondorio handiak izan ditu ondoko urteetan hizkuntza kontuekin unibertsitatearen barnean, bai baitirudi batzuek ez daramatzatela hemen hogeita hamar urte (unibertsitate hau, adiskide, Euskaltzaindiak Arantzazun bere oinarriak jartzen zituen urte berean sortu zen, nahiz beste izen batekin), baizik atzo gauean etorriak direla. Ezin esan daiteke beste edozein tokitan arruntzat hartuko litzatekeen moduan gizarteratu direnik.
‎Oro har, eta lehenengo eta behin esan behar dena da ez dagoela emakume generikorik, gizon generikorik ez dagoen moduan, hau da, ez dago emakume mota bakarra. (...) Gerta daiteke zenbait konstante agertzea eta konstante batzuk izatea emakumeen egoera historikoak berak sortutakoak. (...) Erreferentetik at dauden [gutxiengoekin] multzoak egiten dira, ereduarekin bat ez datozenak.
2003
‎Elkarbizitza linguistikoaren izenean aldizkariak eta egunkariak agertzen hasi ziren; alderdi eta talde bakoitzak bere berea sortzeari ekin zion. Euskal Herriak prentsa berriaren beharra zeukan, eta gogo hori asetzen saiatu zen; hizkuntza beharrak elebitasunak bideratuko zituelakoan, Euskal Herriak eltze berean nahastu zituen hizkun  tza desberdinak, zopa onik ez.
2005
‎Gure inguruan ugalduz doaz gizakiak Lurreko lurralde askotan eragindako kaltearen frogak: kutsadura maila arriskutsuak uretan, airean, lurrean eta izaki bizidunengan berengan; biosferaren oreka ekologikoaren arazo itzelak; baliabide ordezkaezinak suntsitzea eta agortzea, eta akats eta gabezia larriak gizakiak berak sortutako ingurumenean, lan egiten duen ingurumenean bertan bereziki, kaltegarriak inondik ere gizakiaren beraren osasun fisiko, mental eta sozialerako.
2007
‎Uste osoa dut mugimendu euskaltzale batek euskal eta espainiar nortasunak bateragarri egin izan balitu, borroka politikoa Parlamentuan bakarrik eraman izan balu aurrera eta bortizkeriaren edozein tentaldiri uko egin izan balio, delako mugimendu hori arrakasta  tsuagoa izanen zela Nafarroan edo, behintzat, elite navarristei buru-hauste gehiago eraginen zizkiela. Izan ere, nafar gehienak espainiar sentitzen diren arren, bortizkeriak eta abertzaletasunak berak sorturiko nahaste borrastea izanik ere, asko ere asko (abertzale bozkatzen dutenak baino askoz gehiago, zalantzarik gabe) kulturaz euskal herritar sentitzen direlako, oraindik ere.
2008
‎Argiztapena berak egiten du baina atrezzo guztia ere berak prestatu du. Beraz, Katrin ez dago taula gainean, baina berak sortu du taula gaineko mundua, lorik gabeko gauetan egindako oilo, tximeleta, zuhaitz eta barkuekin. Momentu batzuetan Katrinen aurpegia bilatu dut, eta ez zen bera alfonbra gainean eserita zegoena.
‎Hitz haizatuak, haixeatuak, intsentsatuak, gizenduak, gatzatuak, gurtuak: leku beretik sortzen dira azoka honetara mundu ikuskera eta filosofiak oro. Eta etorritako bidetik joaten.
‎omen gabiltza askotxo jo batera eta jo bestera, gelditu ere egin gabe buruz edo hankaz. Baliteke, baina bizitzaren hondamendi hori ezin al liteke izan buruzko eta hankazko sedentarismoak berak sortutako irudipen hutsa?
2009
‎Horra Grand Placen zer kontatzen den: " Hainbeste denbora gela txiki eta hestu batetan egonez gero jadanik eguna eta gaua berezten ez genduenean, elkar hizketa bera sortzen zen, herio, nekaldiak eta ezkutaturik luzaro egoteak inhibizio guztiak gaindi ditzagun lortu bailu.
‎Harik eta Sarari barruan zerbait eten zitzaion arte; tinko jasan zuen umilazioa, kolpeak are, dena, Ananda ez galtzearren; gehiegi, agian. Halako batean, ordea, zerbait hautsi zitzaion, eta bizirauteko borroka hasi zuen," ni neu" izateko ahalegina, Anandak bere inguruan sortzen ari zuen zurrunbiloan ez desegiteko lehia, haren eromenak irents eta ezerezta ez zezan borroka; Sarak ez zuen halere Ananda gorrotatzen, inoiz ez zuen gorrotatuko, baina mutilak hondora ez zezan eta aldi berean mutila bera hondora ez zedin gogor borrokatu zen, Anandaren bidea gero eta aldenduago baitzegoen errealitatetik, amets zoro batean gero eta barruratuago. Anandak inoiz ez zuen ulertu Sararen jokabidea, saldukeriatzat bizi izan zuen, azpijoko zikintzat, neskak amodio ezkutuak eta esan ezinezko grina ilunak gordeko balitu bezala, beragandik pixkanaka aldentzeko jukutria gaiztoak asmatuko balitu bezala.
‎Gorka Knörrek esan zidan, bere helburu nagusia, kantari hasi zenean, Araba Euskal Herriak osatzen duen multzo horren barruan sartzea zela, horretarako kanta tradizionalak eta berak sortutako beste berri batzuk erabiliz. Hauxe esan zidan:
‎Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar da hizkuntza elementu identitario nagusitzat hartzen duen pentsamendu lerro hori ez dela hain aspaldikoa, hizkuntza ez baita beti horrela baloratua izan katalizazio identitarioan. Hizkuntza nazional bihurtzen ez den artean, nazionalizazio kulturalaren prozesuetan?, eta bere inguruan sortutako literatura eta musika idatzi hori guztia sortzen ez den bitartean, ez da urrats hori egiten. Ilustrazioaren eta batez ere Erromantizismoaren etorrera eta sendotzea giltzarriak dira prisma identitario baten azpian dagoen norberaren iraganarekiko jakin min berri hori ulertzeko, zeinak jatorriaren balorizazioa baitakar berekin, giza komunitateen arteko ezin gaindituzko, naturalak izaki?
‎Gertakari bereziki euskalduna izatearen arrazoia aipatutako elementu sinboliko horiek eratzen duten unibertso horretan guztian bilatu behar da batez ere, errealitate horretatik hartuak direlako, nahiz eta egun edozein gai kantatzen den?. Bertsoa bera sortua den testuinguruari zor zaio, jendez beteriko espazio fisiko batean bat batean asmatutako emaitza baita. Garai batean, bertsotara joaten zen jende gehiena landa ingurunekoa izan ohi zen; egun, egoera bestelakoa da, oso konplexua.
‎Halaber, idazkera, zibilizazioa, aurrerapena, kultura? mesfidantzaz begiratuz, deabruak berak sortutakoa baita, mistizismo hutsala, gnostizismo mota bat, bultzatuz, nihilismoa eta etsipena baino ez dituzte sortzen.
2010
‎Danielak uste baino hobeto hartu zuen Mariok. Normala iruditzen zitzaiola esan zion, ulertzen zuela familiarekin berriro bildu nahia eta bati bereak sortzen dion erakarpena. Berriro esan zion Danielak, ondo ulertu ez bazuen, ez zekiela noiz itzuliko zen eta itzuliko zen ere ez zekiela ziur.
‎ikerketak eman zuen emaitza bakarra Granollerseko zahar etxe batean antolatu zuten ikastaro berezi bat izan zen, pelukinak egiteko alegia, zaharren artean Institut Psicoanalitic de Catalunya delakoak egindako ikerketa batek agure gehienen desio aitor ezina burua ilez beteta ikustea zela frogatu zuelako. Lau lerroko txostenarekin batera Interneteko egunkari baten edizio digitaleko albistearen kopia jarri nion, inolako intentzio txarrik gabeko txostena izan zela jakin zezan, ilea galtzeak berari sortzen zion kezka hainbestekoa izanik. Bedaiopen inauteriek duten indarra kontuan izanda, peluka eta pelukinena ideia arrakastatsua izan zitekeela aipatzen nion eta gizonezkoek emakumez janzteko duten joera nabarmena ikusita, zer esanik ez.
‎Adore falta, ideiak behar bezain garbi ez izatea, egoismoa... nik zer dakit!!! Alde batetik, ondo dakit zenbat balio duen Teresak eta berarekin sortutako harremanak, baina gauzak azkarregi joan ote diren...
‎Eta gure Martin Berindoaga hauspoginak 31 urte bazituen 1740an, baliteke etxe berean sortua izatea 1709 aldean.
‎" Belarririk duenak jaso beza!" zuen erantzuna. Irudien poderioz, zerak berak sortzen dizkizu barneko itzal isil baketsu horretan konturik garbien eta potenteenak. Irudia zeuregan baitaratu ahala, berak pizten dizkizu barruan, irudiaren gerizan, pentsamendu eta arrazoirik berme eta sendoenak.
2011
‎Noizbehinka, dendetako erakusleihoen aurrean geratzen zen eta luze begiratzen zien zazpi besotako kanderailuei, Daviden izar ugariei, hebreerazko testu zaharrei, sakelako eta hormako erlojuei eta buztinezko golem txikiei. Juduen kondaira baten arabera, Löw errabinoak berak sortu zuen Golema XVI. mendean, juduen aurkako erasoetatik babesteko eta sinagoga defendatzeko. Izaki hura buztinez moldatu zuen, eta bizi arnasa emate aldera, hebreerazko Emet (egia) hitza grabatu zion bekokian.
‎Jaun Zuriak Foru Zaharra berritzeari ere ekin zion eta berak sortua da Bizkaiko Bigarren Forua. Durangon ezkondu zen 876 urtean Alda Saezekin.
‎Gero bertsoak bota zituen Intinak. Ez naiz nor bertsoak onak edo txarrak ziren esateko, baina indiar bat gu guztion aurrean jarri eta euskaraz bertsotan jarduteak eta, gainera, bertsoak berak sortutakoak, izateak ikaran jarri zituen ene gorputzeko lau haragiak. Otxandioko hizkeran kantatu zuen, Martinek ume zela erakutsi zion hartan.
‎Langa jakin batetik aurrera, sistema makroekonomikoaren hedatzeak sortzen dituen kostuak etekinak baino handiagoak dira. Hazkunde puntu bakoitzarekin handiagoa da behar den aberastasunaren zatia (BPGaren zatia) garapen ereduak berak sorturiko arazoak konpontzeko: atuna eskuratzeko behar den gastua segurtasunean; gero eta arriskutsuagoa den eguzkiak sortzen duen minbizia eta honi loturiko gastu medikua; aldaketa klimatikora egokitzeak eskatzen duen dirutza izugarria.
2018
‎–Zer esan gutxi dago, jauna. Esamesen biktimak axola eta beldur gutxi gorde behar die bere bizkar sortu ondoren, haizeak jota bezala puzten diren marmarioei. Esamesak, badaki berorrek ere hainbeste, orbelaren antzeko dira.
2019
‎Batzuk urrunetik hurbildu eta azpitik desagertzen ziren. Beste batzuk bere azpian sortzen zirela zirudien, bat batean, ozen eta abiadura handiz. Gero, asfaltoaren gainean urrundu, isildu, txikitu eta aienatu egiten ziren.
2020
‎Pentsatu beharrik ere ez du, sentitu egiten baitu: esaldiaren sintaxiak berarengandik sortua dirudi. Mingainarekin ahosabaia igurzten du gogor, aurpegiari kontzentrazio bekozko neutral baten espresioa ematen saiatuz.
‎Zoragarriak ene bi haurrak. Nire bi umeak, sabeletik aldi berean sortu zirenak, bata bestearen ondotik, itsasoko ur tanta eta mendiko ur tanta bailiran. Zimurturik eta marroi, bi ziminoren pare.
‎1980ko maiatzaren amaieran atera zen, 33 pentsalari eta kultur jenderen sinadurarekin. Bere sortze gunea Muga aldizkariaren ingurua izan zen, eta bertan zebiltzan idazle eta pentsalariek idatzi eta bildu zituzten sinadurak. Asmoa argia zen:
2021
‎Koziotar Alpeotan beste talde anitzek ere aurka egin izan diote Eliza Katolikoaren eta jauntxo feudalen indarkeriari Historian zehar, hala nola, kataroek eta dultzinistek, besteak beste... Bestalde, eskualde berean sortu zen, 1343an, Briançongo Nekazarien Batasuna ere, bost lurraldek osatutako Errepublika, valdestarren Val Chisone tartean zela. Han, beren eskuko ziren herritar guztiek ordezkariak aukeratzeko eskubidea zuten.
2022
‎Haurrak eskas diren herri batean, bat batean bi etortzea, ulertuko duzu abuztuko festak baino gertaera handiagoa dela. Esaten dute etxe batetik besterako joan etorri haiek itsasotik basorako bidaiak bezalakoak zirela, eta gure etxean sartu eta gurasoak begirada galduko Nora bati eusten ikusteak basoan pentsatzeak sortzen zien sentsazio bera sortzen ziela, aurpegitxo haren artetik otalurretako leizea ikusi ahal balute bezala. Eta esaten dute Javier ikustea txekor indartsu bizi bat ikustea bezala zela, oraindik bizi izan gabe ere gosearen berri baleki bezala amaren titiburuari heltzen ziona, itsaso bizi eta alai bat bezala.
‎Sor dezake, baina ez ditu ama batek bezala sufrituko berak sortutakoak biziko dituen kontingentziak eta mundualdia. Munstro bat sortu izanak izu laborria eragiten dio doktoreari, baina arbuiatu egiten du berak sortutako kreatura, deitoratu, hilda ikusi nahi luke, ahal balu bere atzaparrekin itoko luke.
‎Independentisten mugimendutik bertatik sortzen den indarkeriak behartzen gaitu gure asmo demokratikoak auzitan jartzera. Eskubide demokratikoen azpian, solidarioak ez diren asmo eta nahi zekenak ezkuta litezke.
‎Mugimendutik bertatik sortzen den indarkeriak auzitan jartzera behartu gaitu bilatzen dugun nazio estatua. Orain, ahaztutako eta bazterturikoari esker, beste estatu mota bat irudikatzeko eta sortzeko bidean gaude.
‎Perfektua, akatsik gabea eta arriskurik gabea ere bai, ernaltze prozesua guztiz itzulgarria litzateke eta. Super emeak ez ditu emeari atxikirik dauden amaren pasioak, ezta berak sorturiko supergizakiak ere.
‎Mundu ikuskera bakoitzak errealitatea ezagutzeko eta baliatzeko modua definitzen du. Idazkera grafikoen eta berak sortutako mundu ikuskeren arteko erlazioak ezagunak dira: idazkeraren aldaketek mundu ikuskeran ere aldaketak sortzen dituzte.
‎ez garai batean bezala diapositiba emanaldiekin, ados, oso zaharrunoa da erreferentzia?, baina sare sozialen bidez, batez ere Instagram; ahalik eta arropa gutxienarekin, uda izan nahiz negu?. Zalantza bera sortzen zait beti: jende horrek bidaiatzen du bidaiaren beraren esperientziagatik, esperientziak zabaldu, aberastu, eraldatzen dituelako, edo argazkiak ateratzeko soilik, eta gero guri muturren aurrean pasatzeko, zeinen zoriontsuak diren?
2023
‎Bekatuaren eta bizioaren fruitua, etxe hartako ume gehienak bezala. Alexandra, izatez ere, etxean berean sortua ez izanagatik. Kanpoan sortua zen.
‎Bizi osoan biziko den etxea izango da. Aurrenik, bere etxea eraikitzeko, limiteak behar ditu, nondik nora eraiki jakiteko; muga hauek lagunduko diote, baina etxea berak sortu du, ez guk, guk helduok obra gainbegiratuko dugu, limiteak ezarriko dizkiogu eta arriskuen berri emango, limite horiek gainditu ez ditzan, eta pasako balitu, behin eta berriz gogoraraziz non eraiki dezakeen.
‎Hezitzailea eta Terapeuta zein Altxa Buruko taldeko partaidea den Lierni Armendarizek azaldu digu nola izan den bidea: lehendabizi, formazio batzuen ondoren, taldea bera sortu, izena jarri, logoa sortu eta helburuak adostu ziren. Ondoren, udalari eta eskolari jakinarazi zieten horren berri, eta hilean behin gutxienez elkartzen hasi ziren, arazo egoerak aztertzeko eta helburuetara hurbiltzeko.
‎Bakoitzak bere formula bilatu eta nerabeei gure formula sartzen saiatu beharrean, beraiek berea sortzera bultzatu genituzkeela uste dugu; ez esan zer pentsatu behar duten, baizik eta pentsatzen irakatsi, eta horrekin ekin. Gaur egungo mundua kritikatzen pasatzen dugun denbora hori guztia, nahi dugun hori sortzen pasako bagenu...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia