2009
|
|
kondenatua sentitzen zenean, ihesbiderik gabe, etsi egiten zuen, erabateko etsipenez etsi ere; halakoetan, begiak ixten zituen segundo luze batzuetan, edo begirada galtzen zitzaion auskalo non, keinu ezin adierazgarriago batean, kondenaren marratik aurrera bizitza bost axola izango balitzaio bezala, inguruko hotsekiko sorgor, itxura batean; Damasok, baina, bere ahulezia hartan aurkitzen zuen bere indarra, bere begiradaren jabe egin bezain laster igartzen zitzaiona, bat bateko sorgortasunak harriaren nolakotasuna emango balio bezala, paradoxikoa badirudi ere; xake jokoan, adibidez, nabarmena zuen joera hura, unerik larrienetan, erregea belauniko jartzeko gertu? asmatzen baitzituen jokaldirik harrigarrienak, partidaren nondik norakoak itzulipurdikatzen zituztenak; bazirudien, beraz, heldulekurik gabe geratzen zenean aurkitzen zuela Damasok bere heldulekua, eta bazirudien, halaber, ezaugarri hura
|
bere
nortasunaren osagai nagusietako bat zela, anai arrebek, baita Teofilo Mariak ere, hala irizten zioten, orduantxe errespetatzen baitzuten Damaso, inoiz errespetatzekotan; Damaso, izan ere, bizitzaren eremuan kokatzen zen bakoitzean, defentsiban bezala agertzen zen, betaurreko lodien eta gorputz traketsaren mugek mugatuta; bizitza atzean geratzen zitzaionean, baina, galtzen zuten kristal lodiko betaurrekoek beren loditasuna, galtzen zuen trakeskeriak bere garrantzia:
|
|
Damaso mutil beldurtia zen –anai arrebetan beldurtiena, beharbada–, baina bazuen besteek ez zutèn zerbait: ...a emango balio bezala, paradoxikoa badirudi ere; xake jokoan, adibidez, nabarmena zuen joera hura, unerik larrienetan –erregea belauniko jartzeko gertu– asmatzen baitzituen jokaldirik harrigarrienak, partidaren nondik norakoak itzulipurdikatzen zituztenak; bazirudien, beraz, heldulekurik gabe geratzen zenean aurkitzen zuela Damasok bere heldulekua, eta bazirudien, halaber, ezaugarri hura
|
bere
nortasunaren osagai nagusietako bat zela, anai arrebek –baita Teofilo Mariak ere– hala irizten zioten, orduantxe errespetatzen baitzuten Damaso, inoiz errespetatzekotan; Damaso, izan ere, bizitzaren eremuan kokatzen zen bakoitzean, defentsiban bezala agertzen zen, betaurreko lodien eta gorputz traketsaren mugek mugatuta; bizitza atzean geratzen zitzaionean, baina, galtzen zuten kristal ... hots, galtzen zituen Damasok mugak, eta gorputz mugagabetuaren mugagabetasunean –barrutik jaten zutèn konplexuek utzitako hutsunean– adimena agertzen zitzaion, zuen bezalakoa, argia bezain zorrotza, errealitatea zen bezalakoxea hartzera bultzatzen zuena; distantziaren eta harrotasun berreskuratuaren talaia hartatik, gainera, besteen erreakzioak ikusten zituen –besteen beldurrak adoretzen zuen bera, Damaso–, guztiak ere –Domingo eta Ada, Teofilo Maria eta Maria Bibiana– atsegin ez zutèn errealitateari adabakiak jartzeko prest.
|
|
Kontu horiek guztiek arrakastarik bilduko zuten
|
bere
nortasun osagaiak galduak zituen gizartean, bere balioen kontingentzia eta ahuldadea onartuak zituen gizartean, gerraren hondamendia arintzeko, ekonomikoki, politikoki eta moralki populatu behar zen lurralde hartan gizakiak bere burua, nahasita eta ikaraturik, biluzik, idorotzen zuen gizarte hartan. Gizarte hark gizakien artean antolaturiko inongo egintzarik gauzatzeko ezgauza zirudiela, taldeen arteko borroken zama eskergaren azpian galdurik, historiako maisu agertzeko ekimenik inork hartzen ez zuela, Sartrek zioen gizakia libre dela baina jokoaren arauak finkatuak daudela; bere proiektuaz jabetu zenerako proiektua hantxe bertan zela; formulatzen denerako, adierak bere erronka latzekin hertsi baldintzatzen duela.
|