Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 142

2000
‎Irratilaria, mikrofonotik berba egiten duena, irrati estazioaren arima da, estazioaren ahots ofiziala, nolabait esateko. Estazioa, besteak beste, irratilariaren ahotsagatik da ezaguna, bere mintzoak aditzera ematen dituenengatik eta ematen dituen moduagatik, jakina. Cristina Romo k (1991, 51) esaten digun bezala,, irratiko esatariek eta aktoreek mintzo argia eduki behar dute, indartsua, bokalizazio onekoa, sentimenduak eta emozioak iradokitzen dituena eta, beharrezkoa denean, eraldatzeko gai dena?.
‎Kristina, eraman handiz, hain baldintza estuetako jantzia aurkitzera ahalegintzen ari zen, hurbiletik barrandatua zela jakin gabe. Emaztekia ospakizunaren xehetasun guztiak xehatzen ari zen —non, noiz, nola, zenbat... — eta bere mintzo taigabeari tartekatzen zitzaizkion berarekin zegoen neska gaztearen iritzi ozenak: " ez, ama, eskote handiegia"," faborez, zera baino lodiago egiten zaitu-eta"," tira, tira, honekin amautxi beharrean, senar berriaren izeba monja emanen duzu"...
‎Ez da leku berera denbora laburrean bitan agertzea bezalakorik, jende bilakatzeko etxezain txorrotxen begietara. Ttipiren bulegariak kutsu oldarkor oro erantzia zion bere mintzoari eta, halaber, nire izenaz oroitzen. Beharbada ez zen hain balentria handia, kontuan hartuta lagunaren agentzian azkenekoz izan nintzenetik bi egun baizik ez zirela joan, baina gisako huskeriek itzultzen didate niri bizipoza.
‎Ohartua ez nintzelakoa egin nahi izan nuen, haren ezpainetatik nireak urrundu gabe. Noizbait, ordea, hatsa hartu behar, eta Ana etenaldiaz baliatu zen bere mintzoa entzunarazteko.
‎Baina ez diot atzo pentsatutako ezertxo ere adierazi. Gure ordez egoera bera mintzo zela iruditu zait. Rubenek musu batekin eskertu dit.
2001
‎Bitartean gu… Zertarako jardurio luzeagorik? Gauza bera mintzo da naiko garbi. (XI)
‎Zentzu berean mintzo da Iser bera ere: «Dado que lo pretendido jamas se encuentraplenamente traducido en lo afirmado en la expresion linguistica, surgen implicaciones obligadas.Estas son, como lo no dicho, la condicion central para que el receptor pueda producir lo que se quieredecir» (El acto de leer, op., 101 or.).
‎Halatanautorearen izena salbu, eta kritikaren komentarioen funtsezko injustiziaz aparte, historiaren tratamendu eta perspektiban berezitasun gutxi kausi daiteke JasoneOsororen eta, demagun, Xabier Mendiguren Elizegiren ipuinen artean, adibidebaten emaiteko. Hemen, hizkuntza ideologia dominantearen aitzinean, euskaldunakerdaraz hastean bere mintzoaren seinaleak oro ezabatzen saiatzen diren bezala, literaturaren merkatuan sartzeko, emazte idazleek liburu ahal bezain neutroak, kometitzera, lehiatzen dira.
2002
‎, berataz mintzo zirela ohartu zen. Ama oihuka ari zen.
‎Atoan ulertu zion, bonbardaketez ari zirenetan hizkuntza berean mintzo baitziren. Maiz berbarik ere ez zuten zertan ezpainetaratu.
2004
‎Azkeneko hauteskundeetan abertzaleok munduaren aurrean eskaini dugun" ekitaldia" lotsagarria izan da. Eta Mayor Oreja eta Rosa Diezen eskutik Europarako lortu dugun hautetsi taldea, bere buruz mintzo da garbiki.
‎Gure potsnazionalistek aldarrikatzen duten kulturen arteko komunikazioa, txikiaren irenspena baizik ez da. Komunikaziorik zuzenena eta etikoena nor izatetik nor izatera dagoen zubia baita, nork bere mintzoa eta izaera izanik; desberdintasunaren duintasuna ez birrintzea, hitz batean.
‎Aspaldidanik teorizaturiko" kolonizatuaren begirada" litzateke helburua. Bere mintzoa, gaiak eta guzti22.
2005
‎Elkarrizketek pertsonaia manikeoak aurkezten dizkigute, beren jarrera eta pentsakizunetan tematuta. Elkarrizketa hauetan bada ahalegin berezia herri hizkerara hurbiltzeko, erabat lortu gabe, baina garrantzitsuena da oso ondo egokitzen direla pertsonaien izaerara, bakoitzak bere mintzoa du eta batzuetan polifonia sortzen da. Horren adibide garbia" Egiederko Alegi" dugu, bertan pertsonaien ezaugarriak mintzoaren bidez adierazten dira, Atsotitz zaharra beti atsotitzen bidez azaltzen da, Sermoik, abadez jantzita, latinez egiten du sarri.
‎Lerro horiek ez dute komentario beharrik. Berak mintzo dira.
‎' Diaf!, losia darabilgunean hiztunak hizkera geografikoen arrean batetik bester edo bat bamo gehiagotara bere mintzoan egiten duen iragatea adierazi nahi dugu; aldiz, diglosia dio­ gunean, bi ereduren arteko konkurrentziaz dihardugu; eredu horietarik bat, gainera, nagusi dabilena da. Gure kasuan euskara batua eta norberaren herriko hizkera lirateke bi ereduok.
2006
‎Honantz etortzean errepideko gune batean geldirik mendi horri begira ahotsa duelako sentsazioa izan dut. Mendiak baduela bere mintzo isila, horixe sentitu dut. Errekan bezalaxe.
2007
‎Mitxelena eta Lafon bat datoz, esanez baskoiak eta akitaniarrak hizkuntza berean mintzo zirela, edota gutxienez hizkuntza beraren dialektoetan.
‎Liburua nobela on bat bezain aise irensten da; eta autoreak tartekatu duen argazki multzoa (lau, txinpantzeenak; eta beste lau, bonoboenak) bere buruz mintzo da.
‎Car on remarque ce genie des langues, ou dans les ouurages qu, il produit ou dans les causes qui le forment; or Il se cache si subtilement par tout, qu, il est Impossible de l, apperceuoir sans vn Iugement exquis, et sans apporter a ceste recherche autant d, assiduité que d. Industrie? 133 Gero Corneille rengan topatzen da(, génie d, un peuple?, 1640), Port Royalen(, le genie de nostre langue?, 1650), etab. Mendearen azken herenean, modako adigaia bilakatua dagoeneko, liburuak hasten dira: 1668, L. Dutruc, Le genie de la langue françoise; 1681, J. Menudier, izenburu berarekin (frantsesa, dama bezala pertsonifikatua, bera mintzo da); 1685, izenburu berarekin halaber,, par le Sieur D++?? 134 Testurik gogoangarriena Christmann ek Dominique Bouhours en. La Langue Françoise, i deritzo (1671) 135 Ongi ikusten da, hizkuntzaren jeinua, birjaiokundetarki, talentu, dohain, trebetasun bezala ulertzen dela, pertsona bakoitzak bere talentuak dituen bezalaxe dituenak hizkuntza bakoitzak bereak. Hala hizkuntza bakoitza nortasun bat da, bere aiurriaz, eta bakoitzak bere koloreekin pintatzen du mundua:
‎Gero Corneille engan topatzen da («génie d, un peuple», 1640), Port Royalen («le genie de nostre langue», 1650), etab. Mendearen azken herenean, modako adigaia bilakatua jadaneko, liburuak hasten dira: 1668, L. Dutruc, Le genie de la langue françoise; 1681, J. Menudier, izenburu berarekin (frantsesa, dama bezala pertsonifikatua, bera mintzo da); 1685, izenburu beragaz halaber, «par le Sieur D++»? 978, etab. Testurik gogoangarriena Christmann ek Dominique Bouhours en «La Langue Françoise»i deritzo (1671) 979 Ongi ikusten da, hizkuntzaren jeinua, birjaiokundetarki, talentua, dohaina, trebetasuna bezala ulertzen dela, pertsona bakoitzak bere talentuak dituen bezalaxe dituenak hizkuntza bakoitzak bereak. Hala hizkuntza bakoitza nortasun bat da, bere aiurriagaz, eta bakoitzak bere koloreekin pintatzen du mundua:
‎Josefina, ume kasko legun bat besoetan atxikiz, zabilan bera mintzo.
2008
‎Alex Arregi ere ildo berean mintzo da: " Guztiok motibatu gaitu horrek:
‎Egunerokotasunaz gaindi, batzuetan publizitatea eta umorezko tira ez al dira hizkuntza berean mintzo?
‎eta eduki zituen zenbait denboraz diruak berekin. Ordea bitartez hartan hain iaten eta erratzen zuen bere baithan barrena bere konzientziak, ezen ezin pairatuz, ioan baitzen bere diruak harturik, zapataginaren estera eta han egotzi zituen, erraiten zuela, zapataginarekin berarekin mintzo izan bailliz bezala: Ille tibi vivit, redde quod debes (Senec.
‎Orduan zuen amets bat egin nehoiz Rustichellori aipatu ez ziona», 26 or.); baina atal bakoitzaren barnean, ahots narratiboa anizten da: Markori toka mintzo zaio («Zortzi urte iraunen duen basamortua iragan duk», 26 or.), Aloadini zuka («Aloadin, ene printze eta jabea, bortz eguneko zabaltasuna duen probintzia bat iraganik, Karaanera helduko zara[?]», 29 or.), ondotik Kogatra pertsonaia femeninoa bera mintzo da («Duela sei urte, Kubilai Khan Handiak deitu ninduen[?]», 31 or.), bere erranetan Kubilai Khanen solasa diskurtso zuzenean tartekatuz, Marko Polo mintzatzerat utzi aitzin lehen pertsonan, berarekilako lehen elkarretaratzea konta dezan, Kogatrak berak orduantxe kontatu duelarik modu kasik berdinean, abantzu hitzez hitz. Nabari da Le Devisement du Monde honela parodiatuz, A. Arkotxa ani... Bere palinpsestoa liburu egin idazkera ekoizpen bat bezala aurkeztuz («nehoiz ahoskatua», 25 or.), jatorrizko testua errespetatzen ez duena, eta Marko Polo gizon erreala fikziozko pertsonaia bilakaraziz, A. Arkotxak joko liluragarritzat erakusterat ematen digu gizakiaren saiakera naturala errealitatea hizkuntzaren bidez islatzeko:
2009
‎Horrek berezko usaina itotzen zion, mila loreren urrin ustez xarmagarriaren azpian. Hala ere, bazuen zerbait bere mintzoan, zerbait bere usainean, nik noizbait maite izandako toki eta jendeak gogora ekartzen zizkidana.
‎Pare bat hilabete geroago, gisa berean mintzo zen Anaitasuna, baina hori bai, Jakin eta Herria ere euskal prentsaren zakuan sartuta.
‎Ildo beretik mintzo zen Jakin aldizkariko zenbaki berberean Jose Felix Diaz de Tuesta, Arrasate Presseko kidea ere (Torrealdai, 1992: 66):
‎Ondo ulertzen zuten elkar. Odolez, gogoz, amodioz batuak izateaz gain, Krimeako portu berean jaioak ziren, hizkuntza berean mintzo ziren, anaia arrebak bezala sentitzen ziren; iturri beretik edanak ziren; ogi gogor bera partekatuak.
‎Horrela, erbestean galduta zegoen komunitateak bere norabidea astero berreskuratzen zuen; horrela, bere identitatea ahazteko zorian zegoen komunitateak Jainkoarekin egindako aliantza astero gogoratuz bere nortasunari eusten zion. Eta Babel hartan bere mintzoa eta nortasuna galtzeko zorian zegoen komunitateak mintzo xume hartan Jainkoaren salbazio promesa gordetzen zela aitortzen zuen astero; eta mintzo xume hartan, Jainkoaren ahots entzunezina gorpuzten eta munduratzen zela. Horrela, Jainkoaren ahotsa entzunez eta harekin egindako aliantza aitortuz, erbestean zegoen herri hark bere identitatea eta biziraupen itxaropena berreskuratzen zituen.
‎hizkuntza berean mintzo naizen arren.
2010
‎" Horixe baietz, ondo jarriko da", esan nion belarrira. Pentsamendu asko nahastu zitzaizkidan buruan, arima asko banitu bezala zein bere mintzoarekin, edo arima bakarra baina hizkuntza asko erabiltzen zituena, eta azkenean neure buruari egindako promesa batekin erabaki zen dena: Liz eta Sara gure alabei 60 zaldiko azienda baino zerbait gehiago utziko niela, berriro luma hartu eta bukatu egingo nuela Ameriketara etorri nintzenetik gogoan ibilitako memoriala.
‎nire trakeak badu izan bere mintzoa.
‎Badakit oroitzapenaren hegian nagoela eta ene indar guziekin berriz gogoratzera saiatzen naiz, baina debaldetan. Ene eginahalengatik, Hannak sentitzen du bere bitartez mintzo denaren behako samurra*.
2011
‎Eta hor sortzen dira estereotipoak. Politika hutsa».Beren ametsei buruz hizketan jartzen ditu Ramsisek bere lagunak Amets Hutsak filmean, eta bereez mintzo da orain. «Plazan nagoela amesten dut oraindik».
‎Hauxe erraten genien: «Zuen arazo handiena da elkar ulertzen duzuela, hizkuntza bera mintzo duzuelako». Gure kasuan, autonomia linguistikoa da.
‎Ildo beretik mintzo dira" Euskararen kalitatea" txostenean. Bertan diotenez gazte euskaldunen euskara maila, oro har, ez da ona, eta gehienek adierazkortasun arazoak dituzte:
‎Goio. Gorria, ren bigarrena izan ezik, etakideen ametsek biziaren alde ilunaren zenbait forma barnebildu eta adieraziko lituzkete, murgiltzeak lirateke herioren putzu likinetan, azpimunduaren irudiak, kezkagarriak, infernuko hainbat zirkulu: ...Agirre zaharraren kartzelaldi berriak); komandokide bizilaguna deabru bilakatua, eskuak erretzea, nortasuna galtzea, errugabea hiltzea (Pasaia Blues); giza eta abere haragi zatikatuaren susmoa, norberaren gorputza zatitzea, aita galtzea, bakardadea, Lapur Handiari aurre egitea (Lagun izoztua); arrain abisalen ontzitik amak hil egin dela abisatu dizu eta zure adiskiderik handiena ere, jadanik hila, bertatik mintzo zaizu; biraka zabiltza Lurraren inguruan oxigenoa ahitzen ari zaizula eta alboan hiliko astronauta miretsi bat duzula, kolpez Lurrera erori da, astronauta zerraldoan, agurra hilari; maisuak heriotzaren trena hartu behar du, bultza egiten dizute heriotzaren trenean sar zaitezen (Soinujolearen semea); olatu ikaragarri bat labartzan mugitu ezinik dagoen preso ohia itotzera dator; militar espa...
‎Amets honek adierazten du Carlosen bakartze eta autistaratze bidean beste koxka bat estutu dela: ez dugu jadanik kanpotiko sentsaziorik, bere baitako mintzoetako batek eragin baitu ametsa.
‎Ez du azalpen handirik behar, bera mintzo da aski klarki. Unibertsoaren erdi erdian Jainkoa, eta haren idurira gizona ere, lurreko izaki guztien erdi erdian.
‎Frey k, Botan ek eta Kreps ek (2000) dioten moduan, audientzia ikerketak bideratuta daude, batetik, erabiltzaile talde desberdinak identifikatzera, eta talde bakoitzaren profila definitu eta ezaugarriak zehaztera; bestetik, ikerketa hauek aztertu egiten dituzte audientzia profil bakoitzaren nahiak, motibazioak eta ohiturak. Gisa berean mintzo dira Schrøder et al. (2003: 5), eta nabarmentzen dute audientzien ikerketak aproposak direla ezagutzeko, besteak beste, zelan eragiten duten hedabideek (ohikoek zein berriek) talde nortasunen zein harreman sozialen eraikuntzan.
‎[fenomenologikoa, subjektua desagertu eta natura bera mintzo delarik erantzuna esaterik ez badago, galdera ere ez, Wittgenstein. Ez dago galderarik, ez dago erantzunik, zen budismoa.
2012
‎eta, alabatxo? hitzak hitzetik hortzera erabiltzen ziren egun osoan zehar, ezpainetako dardaratxo batekin batera, bakoitzak bere mintzo gozoak amorru dardarizozko ahotsez botatzen zituela.
‎Ohartarazi beharra dago ezen Gruxnitski, emakumeren batek haien gustuko izateko zortea izaten duenean, gaingiroki bakarrik ezagutzen badute ere, beraz mintzo direlarik nire Meri, nire Sofia eta horrela deitzeko ohitura duten gizon horietakoa dela.
‎Izan ere, itzulpenaren teoria postmodernoek literatura nazionalen mitoa zalantzan jarri eta hizkuntzen arteko mugen lausotasuna agerian jarri badute ere, hizkuntzen arteko desberdintasunak eta hizkuntza bakoitzaren ezaugarriak ezagutu eta errespetatu beharra azpimarratu dute, gogoraraziz hizkuntzen arteko botere harreman asimetrikoak kontuan ez hartzeak homogeneizazio kultural eta linguistikora eraman dezakeela mundua eta, jakina, beti ere hizkuntza hegemonikoen mesedetan eta hizkuntza txiki edo gutxituen kaltetan. Ildo beretik mintzo zaigu Sarrionandia euskararen eta gaztelaniaren arteko harremanen inguruan:
‎Lotsatiarena egiten ari dira beren artean mintzo ikusleak kolokan mantentzeko, argi dago ordea eskaera beteko dutela. Azkenean, barretxo artean," Minututxo bat soilik e?", gogo kontra ari bailiran, bat, bi eta hiru, altxatu dituzte gonak eta elastikoak.
‎Auzoak ikusi baitzituen euskal jendetze horiek beren mendietan irrintzinaz eta mendi oinetan dantzari, berezkoa zuten mintzoa bakoitxak bere modura erabiliz, azkenean elgar ez ulertzerainokoan. Auzoak bai, ulertu zuen zer uzta bil zezaken bere mintzoaz axola gutti duen populuaren ganik.
2013
‎Zortzikoa, batez ere, mara mara. Hori da festaren elementu adierazgarrienetariko bat, eta horregatik, lautan jo zuen atzo doinu bera Mintzo Garaikoetxea txistulariak: zortzikoa gosaldu ostean ostatuan, zortzikoa plazan kalean mozorrotuta gora eta behera ibili eta gero, zortzikoa bazkal ostean, eta zortzikoa iluntzean Miel Otxin erre bitartean.
‎Partikularraz ari da orain, baina antzekoa da haren ikuspegi orokorra ere. Film laburrez mintzo den tonu berean mintzo da zinemagintzaz ere. Sorkuntzaren alde:
‎Frantziak baino zerga presio txikiagoa duen herrialde batean. Era berean mintzo da Gerard Felices ere. 33 urte dira Librairie de la rue en Pente duela Baionako hiri barnean, maldan dagoen karrikan, haren izenak dioen bezala.
‎–Ez dut inoiz ezagutu hain gizon aratzik, deklaratu zuen, apeza gure begitik galduta?. Jainkoa bera mintzo da haren ahotik.
‎Eugen Weber (1984: 20) ere ildo beretik mintzo da. Frantziako hirietakoek laborari munduko jendea zibilizatzeko lanak egin zituzten.
‎3an erreferentzia argia egin zien Alsazia eta Lorrena eskualdeei, azalduz alemanek bakea egin nahiko zutela gauzak ziren bezala utziz, eta frantsesek hori ez zutela onartuko. Jean Elizalde Zerbitzariere ildo beretik mintzo zen: Alemaniari guztiz nagusitu arte ez amore ematearen beharra esplikatu zuen.
‎Eta Jean Saint Pierre ez zen hori egin zuen bakarra. Jean Etxepare ere gisa berean mintzo zen. Nahiz eta gehienetan aski modu hotzean idazten zuen, gerla bukatzera buruz, bere burua frantses ikusten zuela aipatu zuen, hark ere «gu frantsesak» eta gisa horretako hitzak erabiliz.
‎Guk bat bateko informazioa lantzen dugu batez ere, baina aurrerantzean kazetariak informazioa gehiago landu du". Ildo beretik mintzo da Arana ere eta adibide bat jartzen digu: " Istripu bat izan bada, gaur eta orain albiste nagusi izan daiteke sarean, baina paperean (bost egun geroago) azaldu duzu, agian, zergatik gertatu diren horrenbeste istripu zona horretan azken urteotan".
‎Horra mutiko euskaldun bat, hamabi urtekoa: irakasle eta gurasoak harri litzake bere mintzoaren zehaztasunak eta espresioen koloreak.
2014
‎Hasieratik zenbait edukiren inguruan antolatu nuen: batetik, bertako mintzoa galdu duten zenbait herri eta ibarretako euskararen ibilbide historikoa laburtzeari ekin nion. Hogeiren bat herritako datuak aurkeztu ditut dagoeneko.
‎Adinik ere, ez du eman nahi. Bere bitartez mintzo da Brusela bidean den laukotea: «Gau batean, ezin etsita geundela, argia ikusi genuen jauregi batean.
‎«Gogorra zen pentsatzea hor, bularrean, zerbait txarra neukala». Ordutik, baretu da bere mintzoa. Asteon Gaumin argitaletxeak Amets ameslari.
‎Wagnerrek Alsaziaren, alamantasuna? erremarkatzen du; h. d., alsaziarrak (Rhinaren alde frantsesean) eta badendarrak (alde alemanean) leinu edo tribu aleman bera direla, dialekto berean mintzo direla, ohitura eta tradizio berak dituztela, erribera biek geografikoki ere batasun bat osatzen dutela, ibaiak naturalki bi aldeok lotu egiten zituela, ez banatu (Frantziak bata besteagandik eten zituen arte) 1281 Frontera nazionalak hizkuntzazko mugen arabera trazatzea agintzen du nazionalitateen printzipioak. Salbuespenak, hala ere, onartu beharra dago inperatibo estrategiko militarrek galdatzen badute (Metz eta Belforten kasuan, esaterako) 1282 Wagnerrek proposatzen du bake hitzarmen ofizialean printzipio hori espresuki aipatua gera dadila, prezedente gisa ere balio dezan1283.
‎Amosek zioen, Bibliaren arabera, bizkaierazko bertsioa daukat aurrean? , ni ez naz profeta, ezta profeta seme be; artzaiña naz, basapiko zaiña?, eta era berean mintzo izan ziren beste profetak ere, esanez ez zeukatela dohain berezirik egiaren jabe izateko; Jainkoarengandik jasotako mezuak ematen ziela hura zabaltzeko nahia, kosta lain kosta, bizia arriskatuz ere. Gogoratu:
‎Baina, alde batera, harrigarria gerta daiteke hizketaldi parrastada hauetaninolako antolamendu zantzurik bilatu eta aurkitu nahi izatea. Sortzen doan hizketaldia izaki, bistan da ez dagoela aldez aurreko testuaren prestalan edo planifikaziorik.Planifikaziorik ez izatea, baina, ez da elkarrizketen barne antolamendu ezarenparekoa, solaskide bakoitzak bere mintzoa kontzeptualki josi behar du. Urrutiragogabe, aurreko puntuan txatetako harreman sintagmatikoak ekarri ditugu etajuntagailu menderagailuez eta puntuazioaz aritzean diskurtsoaren antolamenduarenmodu baten berri ere eman dugu.
‎Ironiak ordezkatu du gaztetakoidealismo enigmatikoaren parte bat. Alabaina, bere mintzoa aldarrikatzen jaraitzendu eta ez ditu bazter uzten erronkak.
‎nire trakeak badu izan bere mintzoa.
‎Ordura arte behintzat bizi izan zen Bidankozeko euskara; eta azken hiztun osoak desagertu ostean ere, hainbat urtez iraun dute ondorengoen oroimenean euskaldun zahar haiei entzundako hitz, kanta, bertso edota esaldiek. Bertako mintzoarenak egin zuen garaiko isiltasuna gainditurik, ordukoak baino egun hobeak ezagutzen ari da gaur euskara Bidankozen; ez zen zaila. Gauzak horrela, eta 1950 inguruko azken belaunaldi euskaldun hark utzitako arrasto apalari esker, XX. mendea hasi zenerako erronkariera kale girotik eraitsia zuen herri honetan ez da euskararen katea zeharo etetera heldu, Nafarroako leku anitzetan, zoritxarrez, gertatu zen bezala.
‎Dantza antzerkia ez balitz bezala. Bere mintzoa ez balu bezala.
‎Mendekoste gereziak eta beste liburuan deia aipatu zuen giro hori Jatsuko Etxeparek. Gauaz bidean bezalako ipuinetan, erdi ahantzi sentimendu sare bat azaleratzen du, harreman lauso horiek non ez den ulertzen auzoa zer den, familiako edo amorante potentzial, hasteko seguritate leku bat ere, non segur garen aldatzen den munduan gauza beraz mintzo garela. Mintzo ez garelarik ere.
‎Besteak eskapaka joaten direlarik ez baitute deus ulertu. Antzerkia lengoaia da eta mintzo zaie lengoaia bera mintzo dutenei. Mintzo gara irudi fabrikatuz bizia deitzen den gezur orokortu horretaz.
2015
‎Baiezko keinua egin zuen lagunak buruarekin, gauza beraz mintzo zirela adierazi nahian bezala. Hura guztia nolabait lotuta zegoela uste zuen Ahedok, izan ere.
‎Rebeca senarrarekin eta bost urteko alabarekin bizi da Ordizian, eta familia etorri zaionetik bere etxean egiten du gauetan lo. Bera mintzo da zorrotzen. –Segun?,, akaso?,, egoeraren arabera??, diote besteek.
‎Ulertzen ez diegula uste baitute. Oraindik ez dakite etorkin guztiok hizkuntza berean mintzo garela.
‎Hilabete bi geroago, gisa berean mintzo zen Anaitasuna ere, baina hori bai, Jakin eta Herria ere euskal prentsaren zakuan sartuta.57 Aldarri horren adierazpen grafikoa, berriz, bi aldizkariok sasoi hartan kaleratu ohi zuten orri beteko iragarkia zen: gizonezko baten aurpegiaren marrazkia; haren begi baten gainean, esaldi hau:
‎Data berberean kaleraturiko Anaitasunaren 307 zenbakian Joan Altzibar/ Joan Mari Torrealdai ere gisa berean mintzo zen, Goiz Argi berriaz jardun eta gero Anaitasunaren eraberritze asmoak baitzituen hizpide. Giro horretan ailegatu zen urte amaiera.
‎122 Gisa berean mintzo zen Jean Haritxelhar ere Enbataren Aburu gehigarriaren laugarren zenbakian (1982ko urtarrila),. Pour une radio d, expression basque, artikuluan:
‎Larzabalen esanetan, praktikan emankizun denboraren erditsua dauka frantsesak Xiberoko Botzean.? Maite Lephaille ere gisa berean mintzo zaigu, baina frantsesaren presentzia egun %30 ingurura mugatzen dela deritzo: –Hasieran %40 frantsesez zen, baina fite euskara sartu zen, xiberotar haboroxenek onartu zuten egoera horrelakoa zelakotz; orain gauzak aldatu dira eta %70 bederen euskaraz da.?
‎–Konturatuko zinen, beraz, jarraitu du?, luma beretik idazten dutela Borgesek eta Sábatok, aho beretik mintzo direla.
‎Azkueren hiztegiko gohaindusarreran ez du bere mintzoaz iritzi onik ageri oztibartar batek: Ostibarreko mintzo basa hunek asia, gohaindia, okhaztatia bitzauteke ingoitik (1905).
‎Edozelan ere, bilduma horretako artikuluetako batean Cormackek berak dioenaren arabera (Cormack eta Hourigan, 2007: 52), ebidentzia enpirikoak falta dira hizkuntza gutxituetako hedabideen jardunaren eta hizkuntza normalizazioaren artean kausa efektu harremanak daudela egiaztatzeko; gisa berean mintzo da Jones ere Europako hizkuntza gutxituei eta hedabideei buruzko beste lan batean, baina honako hau gaineratzen du puntuan: –However, researchers of minority language media, including those who point to lack of direct, causal empirical evidence, have continued to draw attention to the indirect benefits of having media operating in one, s own language?
‎Berrogeita hamarretik bost. Paisaia bera mintzo da dekadentziaren handiaz. Kathleenekin itzuli bat egin dut Zrenjanineko ibaiari jarraiki.
‎Purgatorioan, bere isiltasun hartan gordeta, Aretxabaleta eta Joseba behin eta berriro iraintzen zituen bitartean, emazte ohia agertzen zitzaion batean bai eta bestean ez. Martzanan alderantzizko proportzionaltasunez agertu ziren bere mintzoa eta Edurne. Zenbat eta hitz gehiago egin, gorago bera, beherago ohia.
‎Galtzaileak ez dira sekula partidan sartu. Kintzeen zenbakiak berak mintzo dira: irabazleak airez aire joan dira aitzinean, 11, 13, 20, 24, 28 eta 40 Multxoetako partidetan, gaurko irabazleek zafraldia hartu balinbazuten Donibane Garazin jokolari berdinen kontra (16), oraikoan emaitza osoki itzuli dute.
‎eskura dezala" Piarres Larzabalen idazlanak" sailean, Piarres Charritton ek aski polliki argitaratu sail hortan, zazpi liburuetarik azkena," Oroitzapenak". Piarres Larzabal bera mintzo da hor bere biziko gora-behera ainitzez. Eta irakurketa loriagarria da zinez, alde batetik zernahi gauza ikasten baita eta bestetik denak biziki euskara ederrean ezarriak baitira.
2016
‎Zenbaitetan, gaztelaniako ordaina topatutakoan, ez nago hiztegiak emandakoarekin konforme, zehatz mehatz ez duelako bat egiten buruan dudan kontzeptuarekin. Hizkuntza berean mintzo garen arren, sarriegi hitzei beste esanahi bat ematen diegu. Bakoitzak du definizio bat termino batzuendako, eta hori, normalean, munduaren ikuskerarekin lotuta egoten da.
‎Sugea irri maltzurrez zegoela ere isildu zuen, norbaitek manaturiko agintea gordeka bete balu bezala; eta bikoteak piku hosto estalgarriak berriz ere hartu zituztenean, sexu parteen erakusteko ahalkea sortu zela ohartu zen, pudorea, gaztigu eta zigor gisa. Baina hori nehork ez zekien, eta espresibo modu harkor batean, bere mintzoan halaxe jarraitu egin zuen:
‎Euskal Herri osoak galdu zuen; eta erakunde armatuak ere bai. Urte hauetan ikusi duguna, bere buruz mintzo(...)
‎Horra ba hor, Errepublika iritsi aurreko garaian, Olaso dorreko seme esne bitsetan hazia baserri xaxtar batean bizitzen, Urkizuko basetxe txukun baina betiere apal batean, bere hizkuntza ez ezik, herriaren sakon sakoneko sena eta herritarren izaera ere bereganatzeko ahalegin zintzo eta prestuan; odolaren mintzoa da bere baitan mintzo dena, diruak eta ahalak emandako jatorria baino lehenagoko bat ari zaio barru barrutik deika: hizkuntzaren bizinahia eta bizinahiaren hizkuntza.
‎Bide beretik mintzo da Segurola: «Mesfidantzak gainditu, eta euskalgintza saretu egin genuke.
‎Nahitaezkoa da adostasuna». Bide beretik mintzo da EAEko Ahal Dugu ko idazkari nagusia, Nagua Alba: «Badira gai batzuk adostasuna behar dutenak, eta euskara da horietako bat».
‎Hizkuntza da horietako bat. Bide beretik mintzo da Lorea Agirre, Jakin aldizkariko zuzendaria. «Helduleku handia da feminismoa.
‎Bildu lekukotasun asko batere fidagarriak izaiten ahal zirenetz konparazione. Salatari batzu beren baitarik mintzo zirenetz ala norbaiten erranetarik. Hizlariaren arabera, gero eta hobeki badakigu nun zer nola gertatu zen bainan ez dazkigu halere denak, bada beraz oraino ere ikerketa askoren gaia...
‎Emaitza bera mintzo da hemen partida ikusgarria izan dela adierazteko. Partida huntan 9 berdintze izan dira:
‎Antzerkia bera taularatze aldetik ikusgarria izan da eta bertara bilduak ziren laurogoitamar ikusleek, aurpegiak irriz alaiturik txalotu dituzte. Ongi merezitu txaloak ziren gainera, ezen bakoitzak bere jokagaiaren arabera, bere mintzo ala espresioaren bidez, ederki erakutsi baitu antzerkia barnetik bizi zuela eta ikusleari halaxe sendiarazten ere. Gora zuek beraz, beti aitzina eta heldu den urtekoaren beha egonen gira.
2017
‎Ordea, bitarte hartan hain jaten eta erretzen zuen bere baitan barrena bere kontzientziak, ezen, ezin pairatuz, joan baitzen bere diruak harturik zapataginaren etxera eta han egotzi zituen, esaten zuela, zapataginarekin berarekin mintzo izan balitz bezala (Seneka, De beneficiis, VII, 21 k.):
Beraren kontra mintzo ziren eta berak aparta zitezela esan zien. Eta handik, bera laudoriorekin eta besteak ahalketuak gelditu ziren.
‎Behera hortik...! , oihuz ari zitzaion bizar beltzeko gizona bere mintzo erlatsez, batean erreguka, bestean mehatxuka. Bat batean, gizona jauzian hupatu zen arroka gainera, heldu zion neskatoari zango batetik eta gogor tinkatu zuen, eta neskatoa, bere barrena arintzeko juxtu mugimendu horrexen zain egon izan balitz bezala, negarrez hasi zen.
‎Euskal Herrian euskara gutxiegi eta erdara gehiegi erabiltzen denez, euskaldun berrien euskalduntasunak eskolan edo euskaltegian lortutako gaitasun maila luzaro gabe galduko du. Ezarian ezarian gero eta erdaldunagoa izango da bere mintzoa eta luma.
‎Ez dugu ekintzan parte hartzen, besteak zer nola ari diren eta zertan dakiten ikus dezakegu, lasai ederrean. Pornoan, emakumeak pozik daude egindako zerbitzuarekin, gizonei berehala tentetzen zaie eta hazia isurtzen dute, hizkuntza berean mintzo da jende guztia eta, behingoz, ederki irteten da dena.
‎Bi hamarkada ondotxo igarota, 60ko hamarkadako ye ye euskaldunen norabide berean mintzo da Muguruza. Gogora dezagun
‎Sarasua bat dator Gereñorekin gaurkotu egin behar direla bertsolariei jartzen zaizkien gaiak eta horien tratamenduak, baina, era berean, Basarriren ildo beretik mintzo da, bertsolaritzaren aberastasunetako bat bertsolariek darabilten hizkuntza bera dela, hor badagoela" gauzak esateko bertsolaritzaren berezko era bat"," liburuetan jaso ezin daitezkeen kontuak, ironia era batzuk" eta hori gorde egin behar dela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 137 (0,90)
Bera 5 (0,03)
Lehen forma
bere 43 (0,28)
berean 31 (0,20)
bera 20 (0,13)
beretik 14 (0,09)
bertako 4 (0,03)
Bere 3 (0,02)
beraz 3 (0,02)
bere buruz 3 (0,02)
Berako 2 (0,01)
berak 2 (0,01)
berarekin 2 (0,01)
Bera 1 (0,01)
Berak 1 (0,01)
Beraren kontra 1 (0,01)
Bere bitartez 1 (0,01)
Beren artean 1 (0,01)
Bertako 1 (0,01)
berataz 1 (0,01)
bere baitako 1 (0,01)
bere baitan 1 (0,01)
bere bitartez 1 (0,01)
bere gisako 1 (0,01)
bereez 1 (0,01)
beren artean 1 (0,01)
beren baitarik 1 (0,01)
bertatik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia